jueves, 1 de noviembre de 2012

Egozpena. Kapitulu 9


9 Kapitulua

EGOZPENA (Atribuzioa)

Azkenik ailegatu gara udaberrira! Elurraren desagerpena eta belar berria tenisaren ekitaldi berria adierazten dute. Aurtengo udaberrian zure unibertsitateko taldea ordezkatzea tokatzen  zaizu. Zuk eta zure pisukidea badakizue unibertsitatean dauden bikoteetariko lehen taldea zaretela baina lehenengo mailakoa zaretenez ez dakizue nolakoak izango diren  partiduak.

Biak tenisean oso jokalari onak zarete, hots,  zure laguna eta zu, dagoen bikoterik osatuena zaretela esan genezake. Denboraldia hasterakoan, ez duzue irabazi edo galduko duzuelako prebisiorik egiten. Irabazi edo galtzeko posibilitatea %50ren inguruan dabilela uste duzu. Lehenengo partidua jolastu eta gutxigatik irabazi duzue. Gauean partidua laburbiltzen ibili zarete eta talderik onena irabazi duelakoaren akordiora ailegatu zarete. Zure lagunak ordea, partiduaren amaieran zorte izan duzuelakoan dago. Zuk irabazi duzuelakoan harro sentitzen zara, zure laguna lasai besterik ez da aurkitzen.

Bigarren partidua jolasten duzue eta oraingoan galtzen duzue. Zuk ziur zaude zorte txarra izan duzuela irabazteko aukerarik ere ez duzuelako izan partidu osoan. Zure lagunak ez dago hain ziur. Pentsatzen du biak sasoi txarrean zaudetela eta  partiduaren erritmoa jarraitu ezin duzuelakoaren eragina izan dela. Porrotari buruz pentsatzen duzunean amorrua besterik ez duzu sentitzen zure lagunak  apalduta sentitzen den bitartean.

Gaur hirugarren partidua da eta zure lagunarekin hitz egiten zaude irabazteko daukazuen aukerei buruz. Zuk ziur sentitzen zara, irabazteko %70ko posibilitatea daukazuela diozu, zure laguna ordea, ez dago zurekin ados eta irabazteko %30ko posibilitatea besterik ez duzuela uste du. Partidua  hasteko irrikatan zaude, zure laguna biologiako liburua irakurtzen dagoen bitartean. Harritzen zaitu zure lagunaren pesimismoa eta non ote dagoen bere konfiantza galdetzen diozu zure buruari. Azken  finean bi partiduak irabazi izatea merezi zenuten eta galdu bazenuten zorte txarraren kontua izan zen, zure lagunak beste modu baten azaltzen ditu gauzak. Berarentzako irabaztea zorte kontua izan zen eta galtzearena inkonpetentziaren gauza.

Kapitulu honek azaltzen du zelan eragiten duen gure motibazioan porrot eta arrakastaren azalpenak. Teniseko jokalariaren kasuan bezala, egiten ditugun atribuzioak eragina izango dute bai etorkizunerako dauzkagun sentipenetan eta baita etorkizunean aurkitu nahi ditugun gertaeretan. Pertsonak emaitza berdinen bizipenak izanda ere, tenisen kasuan bezala, atribuzio desberdinak eragiten dute egoera emozionala, kognitibo eta motibazionalak.


EMAITZEN AZALPENAK


Atribuzioak teoriaren lehenengo postulatua ekintzak zergatik gertatzen diren bilatzean datza (Heide,1958; Jones eta Davis, 1965; Kelley, 1967, 1973; Weiner, 1980). Gizakiek gertatzen zaien egoeren zergatia ezagutu nahi dute eta kuriositatea askotan zergatiak ezagutzera bultzatzen dituzte. Holako galdera egiten diote beren buruari “zergatik suspenditu nuen kimikako  azterketa?” “zergatik irabazi du talde orok kopa?” “zergatik Aznarrek galdu ditu hauteskunde orokorrak?”. Pertsonek ez dute beti kausazko analisirik egiten gertatzen diren gauzekin, hots, gehienetan gure jokaeraren emaitzek ez dute azalpen zehatz bat izaten. Pertsona bat momentu konkretu batean zerbait gertatzea espero badu, eta gertatzen bada  ez dago kausazko analisi bat egiteko beharrik. Adibidez ziur  bazaude autobusa garai ailegatuko dela, eta ailegatzen bada, ez du pena merezi  esfortzu kognitibo bat egitea jakiteko ea zergatik heldu  den garai. Aurresan daitezkeen emaitzak ez dute normalean atribuziorik behar. Arrakasta espero denean edo porrota aurreikusitako emaitzekin espero denean.

Bestalde, gizakiek bai aztertzen dituzte lan kognitiboak espero ez izandako emaitza izan denean. Porrota gertatzen denean eta arrakasta espero dugunean edota arrakasta gertatzen denean porrota  aurreikusten genuenean, ezustegabeko emaitzak baitira. Ezusteko arrakasta eta porrota azalpenak bilatzen dituzte. Lasterketa bat irabaztea espero, baino galdu duen korrikalariarentzat, edo  politikari ezezagun bat galtzea espero zituen hauteskundeak, irabazten dituenean arrazoiak aurkitzekoa beharrezkoa izaten da.

Ezusteko emaitzek ziurgabetasun kognitiboa eragiten dute. Porrot baten aurrean kausazko analisiak “zergatik porrot egin dut?” motatako galderak bilatzen ditu. Hauetako  galdera batzuk izango lirateke “zergatik ez zidaten lana eman?” “zergatik ezeztatu zuen nire gonbidapena?” “zergatik galdu nituen hauteskundeak?”. Galdera hauen erantzunak pertsonari ezjakintasunaren sentsazioaren egoneza  kentzen dio eta arrazoi bat ematen dio etorkizunean porrot bat gainditzera laguntzen duelarik (Pettit, 1981).

Pertsonak egindako atribuzioak izugarrizko eragina dauka hurrengo kapituluetan agertuko diren fenomeno motibazionaletan. Adibidez, atribuzioek eragina izaten dute ikasitako babes faltan, azalpen batzuetan zergatik den egoera bat kontrolaezina babes falta sortzen duelako eta beste batzuetan ez. Hurrengo orrialdetan atribuzioek etsipen ikasian duten eraginari buruz hitz egingo da gehi beste fenomeno batzuek ere: kontrol lilura, motibazio intrintsekoa eta emozioa. Kapituluaren sarrera egiteko, 9.1 irudian motibazioan atribuzioek duten eraginaren eskema orokor bat azaltzen da. Diagramak azaltzen duen bezala, espero dugun emaitza eta errealaren arteko ezadostasuna, ezjakintasunaren egoera baten barnean eratzen ditu pertsonaren ebazpenak. Atribuzioak ezjakintasun egoera  ebazteko modu bat da. Behin eginda, atribuzioek motibazioaren egoera batzuetan eragina izango dute, 9.1 irudian agertzen den bezala.


ATRIBUZIOAREN DIMENTSIO KAUSALAK


Emaitza bat azaltzeko pertsonak egin lezakeen atribuzio zenbakia amaigabea da. Lasterketa galdu berri duen korrikalari batentzat, adibidez, atribuzioak porrota, esfortzu edo trebetasun faltari egotzi ahal dizkio, kontrakoaren nagusitasunari, nekeari, epailearen inkonpetentziari, lesio bati, estrategia txarrari, taldearen gogo faltei, publikoaren etsaigoari, arazo tekniko bati edo zorte txarrari. Bai porrota eta arrakastaren kausa posible guztiak begiratzen baditugu ezberdintasunak ikusiko ditugu bai pertsonaren barnean (adibidez, nortasuna, adimena, inteligentzia, trebetasuna, esfortzua, estrategia eta edertasun fisikoa) eta ingurunean aurkitzen diren kausak (adibidez, denbora, beste pertsona baten  eragina eta ariketaren zailtasun maila).

Pertsonaren barnean kokatuta dauden atribuzioei barne kausak deritzogu, kanpoko girora zuzentzen ditugunak (pertsonatik at) kanpo kausak diren bitartean (Rotter, 1966). Barne eta kanpo dimentsioari “kausalidade fokua” deritzogu.
Porrot edo arrakastaren arrazoiak ere daukan konsistentzia edo egonkortasunaren arabera aldatzen da. (Heider, 1958; Wiener, 1980). Atribuzio batzuk denboran erlatiboki egonkorrak  dira (adibidez, inteligentzia, trebetasuna eta nortasuna) beste batzuk erlatiboki aldakorrak diren bitartean (adibidez umorea, zortea eta eguraldia). Denboran zehar mantentzen diren atribuzioak egonkorrak direla deritzogu, denbora eta egoerarekin aldatzen direnak ordea, iturri ezegonkorrak dira (Abramson, Seligman eta Teasdale, 1978).


Cuadro de texto: Kontrol lilura





9.1 irudia. Atribuzioaren prozesua eta motibazioan daukan eragin posibleak



Weinerek proposatu zuen bezala (1972, 1980, 1986) emaitzen  arrazoiak dimentsio kausalen arabera banatu daitezke: arrazoiaren fokua (barne-kanpokoa) eta egonkortasuna (egonkorra.ezegonkorra9). 9. taulak 2x2 dimentsioko matrize mota bat  adierazten du eta matrizeko lau zelden atribuzio prototipoak. Barne eta egonkorrak diren arrazoiek trebetasunaren arrazoiak sortarazten dituzte. Barne baina ezegonkorrak diren arrazoiek esfortzuaren atribuzioak sortzen dute. Kanpo eta egonkorrak diren arrazoiek zailtasun mailaren atribuzioak dakar eta azkenez, kanpoko arrazoiak eta ezegonkorrak direnak zortearen atribuzioa.


ERROREAK ETA ATRIBUZIOAREN SOSLAIAK


Atribuzioaren prozesua informazioaren prozesaketa logiko eta arrazional batekin erlazionatuta dago. Kotxe istripu baten lekuko izan ondoren, adibidez, arrazoi posibleak bilatzen saiatzen gara –galtzada bustita, gidariaren nahaste bat, etab..- ikusi dugunera gehien hurbiltzen zaion azalpena aukeratzen dugularik. Ordea, atribuzioaren prozesuaren ikuspegi interesgarrienetariko bat arrazionalitate hau askotan aldatuta ikusten dela soslai batzuen eraginez (Harvey eta Weary, 1981). Hurrengo hiru paragrafotan prozesu atribuzionalean ematen diren soslai edo erroreak errepasatzen dira.

`        Funtsezko atribuzioaren errorea. Beste pertsona baten jokabidea azaldu nahi dugunean nolabaiteko barne atribuzioak egiten ditugu (adibidez, “talentu handia daukalako irabazi zuen”). Jendearen barne faktoreei  egiteko atribuzioaren ohitura hain dago zabalduta “atribuzioaren funtsezko errorea”ren izena jasotzen duela. (Ross, 1979). Pentsatu lagun bat berandu ailegatu zen azken zitara. Atribuzioaren errorearen fundamentuekin ziur pentsatu zenutela zuen laguna erantzukizunaren faktore  baten eraginez izango zela (adibidez, arduragabetasuna) eta ez egoeraren faktore bati (adibidez, trafikoari). Egozpenaren funtsezko errorea ez da bakarrik ezaugarri positiboetan aplikatzen. Denda bateko dendaria irribarretsu azaltzen zaigunean eta ondo tratatzen gaituenean bere jokabidea pertsonalitatearen faktoreei egozten diogu (adibidez “atsegina da”) eta ez egoeraren faktoreei (adibidez, “salmenta bat egiten saiatzen da”).



9.1.irudia. Eragozpenaren arrazoizko dimentsioen matrizea

                                                        Arrazoizko dimentsioaren fokapena



Egonkortasunaren dimentsioa

                                                      Barnekoa                           Kanpokoa




Egonkorra                                     Trebetasuna                 Beharraren zailtasuna
Ezegonkorra                                 Esfortzua                      Zortea

Fuente:Basado en Weinner (1972)




Bere nagusitasunaz aparte, funtsezko atribuzioaren errorea bihurgarria da. Behatzaile bateri eskatzen zaionean pertsona jokatzen dagoen egoerari arreta handia jartzeko, probabilitate berdina dago pertsonaren nortasunaren faktoreetara egoztera zein egoeraren faktoreetara (Quatrone, 1982). Beraz, badirudi funtsezko atribuzioa soslai pertzeptiboari sor zaiola eta ez motibazionalari.


`        Aktore-behatzaile errorea: Prozesu atribuzionalaren beste akats iraunkorra litzateke aktore-behatzaile errorea (Jones eta Nisbett, 1971). Zenbait ikerketek erakusten duten bezala, pertsonek egoeraren zergatiak erabiltzera jotzen dute (barnekoak) besteen jarrera azaltzeko (Eisen, 1979; Monson eta Snyder, 1977; Taylor eta Fiske, 1978). Aktore-behatzaile errorea prozesu nahiko sinple baten bidez azaltzen da, hau da, aktoreak eta behatzaileak begi perspektiba eta arretaren norabide ezberdina dutela (Jones eta Nisbett, 1972). Imajina ezazue, adibidez, Joanek gaizki kokatuta dagoen aulki batekin topo egiten duela eta erortzen dela. Joan bere erorketa azaltzeko aulkia bere bidean zegoela esango du (kanpoko kausa), eta bitartean, behatzen dagoen pertsonak ikusi duena azaltzeko Joanen koordinazio falta egon dela esango du (barneko kausa). Bakoitzak gertakizuna azalduko du datu nabarmenak erabiliz. Joan gaizki kokatuta dagoen aulkia ikusiko du eta behatzaileak berriz, erori den pertsona dorpea.


Aktore-behatzaile errorearen ezagutzak azaltzen du zergatik pertsona alkoholikoekin lan egiten duten terapeutek behatu duten bere pazienteak alkoholez irenstetako joeretaz arduratzeko prestatuagoak daude beraiei buruzko bideo bat ikusi eta gero, zeinetan alkoholaren efektuaren pean azaltzen diren (Dworetzky, 1988). Bere jarrera hordituaren grabaketa ikusi ondoren, alkoholikoak bere buruari atentzioa jartzeko aukera dute, eta ez egoerari. Bere buruetan fijatzean, jokaera alkoholikoaren  kausa bezala ikusteko probabilitatea handitzen da. Ikerketa honek erakusten duen bezala, funtsezko atribuzioaren errorea zein aktore-behatzaile errorea bihurgarriak dira. Behatzaileari eskatzen bazaio aktorearekin aktiboki enpatizatzeko, orduan behatzailea, aktore bezala, aktorearen jokaera egoeraren zergatiei atribuituko dizkio (Gould eta Sigall, 1977). Horregatik, bai funtsezko atribuzioaren errorea zein aktore-behatzaile errorea fenomeno pertzeptiboak eta arretarenak bezala ulertzen dira, eta ez fenomeno motibazionalak bezala.


`       Soslai berekoia: Prozesu atribuzionalaren azken akatsa soslai berekoia litzateke (Arkin, Cooper eta Kolditz, 1980;  Miller eta Ross, 1975; Zuckerman, 1979). Aurreko bi erroreekin konparatuz, soslai berekoia soslai bat da, hau da, fenomeno motibazional bat. Soslai berekoiaren kontzeptuaren arabera, pertsonek arrakasta baten ostean barne atribuzio bat egitera jotzen dute, eta kanpo atribuzio bat porrota sufritu ondoren. Pertsona batek eginkizun batean porrot egitean, egiten duen lehendabiziko galdera zera da, ea emaitzaren kausa bere barneko edo kanpoko zerbaitekin zerikusia duen. Soslai berekoiaren arabera pertsonek berehala ikusten dituzte arrakastaren barneko kausak eta porrotaren kanpoko kausak.


Soslai berekoia ikerketa batean ilustraturik gelditzen da, zeinetan saskibaloi jokalari talde bateri eskatu zitzaion azaltzeko zergatik galdu edo irabazi duten partidu bat (Spink, 1978). Garaipenen ostean, barne atribuzioak (esfortzua eta trebetasuna) kanpo atribuzioak baino (zortea eta zailtasuna) ohizkoagoak ziren. Haatik, porrotaren ondoren, saskibaloiko jokalariek kanpo atribuzio gehiago egiten zituzten barnekoak baino. Lau-k eta Russel-ek (1980) erakutsi zuten soslai berekoia entrenatzaileen azalpenetan ere agertzen zela. Lau-k eta Russel-ek behatu zuten entrenatzaileek garaipenak azaltzerakoan jokalarien trebetasuna eta esfortzua erabiltzera jotzen zutela eta porrotak azaltzerakoan, berriz, zorte txarra eta bat bateko ukaldiak. Beste ikerketek erakusten dute soslai berekoia ez dagoela kiroletara mugaturik (Van dar Pligt eta Eiser, 1983). Soslai berekoiaren adibide tipikoa litzateke arrakastadun exekutiboaren kasua, zeinek aberatsa izatearena bere trebetasuna pertsonalarekin azaltzen du, eta ez zorte ona edo zirkunstantziak faboragarriak izan direlako (O´Malley eta Becker, 1984).

Soslai berekoia zergatik ematen den esateko azalpen onena, azalpen motibazionala da; berezko auto-estima babesteko desio indartsu bat (Greenberg, Psyzcynski eta Solomon, 1982). Arrakasta barneratzen eta porrota eskusatzeko arrazoiak aurkitzen diren neurrian  (kanpo atribuzioaren bidez), pertsonak auto-pertzepzio positiboa mantenduko du. Porrotak barneratzea eta arrakastak kanporatzea auto-estimarentzat izan ditzaketen ondorio suntsitzaileak  imajinatzea posiblea da. Imajina ezazue bere arrakastak azaltzeko gai errazak edota zorte ona terminoak erabiltzen dituen ikasleak, eta porrotak azaltzeko, berriz, gabekeri pertsonalak liratekeen esfortzu falta edo lerdokeria. Emaitza negatiboen kausen atribuzioa gabekeri pertsonaletara (adibidez, porrota), depresioarekin lotuta dago (Peterson eta Seigman, 1984), zera da, soslai berekoiak daukan auto-estimaren babes funtzioa. Soslai berekoiak, beraz, ezgaitasunaren sentsazioen kontra lan egiten du kuxin motibazionala bezala (Abramsom, Seligman eta Teasdale, 1978).


Soslai berekoia eta kontrol lilura

8. kapituluan, ez-depresiboak batzutan, gaizki, uste dutela benetan daukatena baino kontrol gehiago dutela beraien bizitzako gertakizunetan delakoaren ideia sartu zen. Era berean, aurreko paragrafoak defendatzen dute pertsonek orokorrean soslai berekoia erakusten dutela bere arrakasta edo porroten kausen interpretazio atribuzionala egiteko.          

Kontrol lilura atribuzioaren fenomeno bat da. Taylor eta Brown-en arabera “burutik sano dagoen pertsona errealitatea distortsionatzeko gaitasun inbidiagarria dauka, bere auto-estima handituz, auto-eraginkortasunaren  sinesmena mantenduz eta etorkizunarekiko jokaera positiboa izanez” (Taylor eta Brown, 1988, 204. orr.). Soslai berekoiarekin armaturik, pertsonek self-ari zuzenduta dioan informazio negatiboa enoratzera, norabide positiboan distortsionatuz sartzen den informazioa filtratzera eta dauzkaten esperientzia positibo eta negatiboen gainean interpretazio auto-babesgarriak ezartzera jotzen dute. Baina, agian, analisi atribuzionalaren aspekturik garrantzitsuena litzateke pertsonek soslai berekoia erabiltzen dutela informazio negatiboa era gutxien mehatxagarrienean  interpretatzeko. Porrota kanpo kausa batetara egoztea baimentzen dio pertsonari porrotak bere self-arentzat dauzkan inplikazioaz gabetzea, emaitza negatiboen errua besteena, zorte txarrarena edo, orokorrean, inguruarena izatea eginez. Porrotaren kanporaketak immunizatzen du pertsona porrotaren efektu negatiboen kontra. Beraz, pertsona batek arrakasta barneratzeko eta porrota kanporatzeko joera badu, bere auto-kontzeptua izango da bere jokaeraren emaitzen gainean dauzkana baino kontrol gehiago izatearena, nahiz eta honetarako erabili behar izatea ukapen, aitzaki eta auto-ziri zerrenda oso bat (Lazarus, 1983; Sackheim, 1983; Tennen eta Affleck, 1987).

Zenbait pertsonek ez dute soslai berekoiaren hain erabilpen liberala egiten eta beste batzuk ez dute kontrol lilurara erortzen (Alloy eta Abramson, 1979). Depresiboak, adibidez, ez dira kontrol lilurara zaurgarriak (Alloy eta Abamson, 1979) eta ez dute soslai berekoiarekin zerikusia duten atribuziorik egiten (Alloy eta Abramson, 1982). Badirudi depresiboak ez daudela bere auto-estima babesteko motibaturik, bere auto-zirien mekanismoa orain dela asko bazegoelako desaktibaturik. Beraz, Alloy eta Abramson-en (1979, 1982) ikerketek amaitzen dute esanez beharrezkoa dela auto-estima eta hau babesteko desioa izatea, bai soslai berekoia zein kontrol lilura adierazteko.



ATRIBUZIOAREN EFEKTUA MOTIBAZIOAREN FENOMENOETAN

“Balio x igurikapena”ren teoria

Badaude atribuzio kausalen bi ondorio printzipal; atribuzioak eragiten dio pertsonak daukan etorkizuneko arrakastaren (igurikapena) igurikapenari eta zereginkizun honek pertsona zenbat erakartzen duenari (balioa) ere. Igurikapenaren aldaketak emaitzak azaltzen duen kausaren egonkortasunaren menpe daude (egonkorra-ezegonkorra). Balioaren aldaketak, berriz, emaitzak azaltzen duen kausaren fokuaren (barnekoa-kanpokoa) menpe daude.

`        Igurikapena. Ondorio bat ematen denean atribuzio egonkorrak pertsona hurrengo ondorioa arrakastatsua edo porrota izateko igurikapena handitzen du. Arrakastaren atribuzio egonkorrek ez dute igurikapenetan eragiten, espero ez delako ondorioaren kausa etorkizuneko ahaleginak izango duten ondorioa zehaztatuko duen faktore bat izatea. Pertsona batek betebehar baten porrota zorte txarrari zor dionean, motibo gutxi dauzka sinesteko bere zortea hurrengoan berbera izango dela.

`        Balioa. Pertzibitutako kausaz aparte, emaitzek erreakzio emozionala sortzen dute. Arrakastak pertsona pozik egotea eragiten du, eta porrotak, berriz, triste edo gaizki sentitzea (Weiner et al., 1978, 1979). Zenbait atribuzio ere beste zenbait emozioekin erlazionaturik daude (Weiner, 1972, 1980, 1986). Barne atribuzioek (adibidez, trebetasuna, esfortzua) arrakastaren ondoren harrotasunaren sentsazioak eragiten dute, eta lotsarenak porrotaren ondoren. Harrotasuna edo lotsa sentitzearen ondorioz, barne atribuzioak pertsona aktibitatea duela perzibitzean balorean eragiten du. Arrakastaren harrotasunaren ondoren, pertsonak aktibitatea gehiago baloratuko du, esperientzia lotsatia izango balu baino, gutxiago baloratzeak egingo duena. Kanpo atribuzioak ez dute aktibitatean ematen  den balioari eragiten, ondorioaren kausa self-atik kanpo dagoelako. Kanpo atribuzioak ez dute harrotasun eta lotsaren emozioak lehiatzen, kanpotik eragindako ondorioak ez dutelako selfan eragiten.


`        “Igurikapena x balioa” eta “atribuzioa”-ren teorien barnerakuntza: “Igurikapena x balioa” teoriarekin bat eginez, pertsona batek muga batetara hurbiltzeko daukan jokaera, helmuga zehatz horri ematen zaion arrakastaren igurikapenaren eta balioaren ondorio da. Atribuzioaren teoriak igurikapena x balioaren ingurua aberasten du, denborarekin igurikapena eta balioak aldatzeko mekanismo kognitibo bat proposatzen duelako.

Ilustrazio bezala 9.2. taulak erakusten duen adibidea ikus daiteke, zelan, ume baten eskolako ikasgaien testuinguruan, atribuzioak igurikapen eta balioetan eragiten duten. Taularen ezkerraldean daude umeak kurtso hasierako zazpi ikasgaiak gainditzeko dauzkan igurikapenak, bakoitzari ematen dion balioarekin. Umeak ikasgai bakoitzarekin erlazioan daukan igurikapena eta balioan oinarrituz, ikasgai bakoitzarekiko hurbiltzeko indarra (igurikapena x balioa = indarra) kalkulatzen da. Taularen erdialdean ikasgai bakoitzean espero den emaitza dago (arrakasta edo porrota), ikasleak emaitza azaltzeko egiten duen atribuzio hipotetikoarekin batera. “Ondorio atribuzionalak” deritzon atalean azaltzen da zelan emaitzak eta honen atribuzioak umearen egonkortasun eta kausalitatearen fokuan eragiten duten. Taularen eskumaldean, umeak kurtsoaren bigarren ataleko ikasgai bakoitza gainditzeko igurikapenak daude, umeak ikasgai bakoitzari ematen dizkion balio berriekin batera. Ikasleak kurtsoaren bigarren atalerako egindako igurikapen eta balioetan oinarrituz, berriz ere ikasgai bakoitzarekiko hurbiltzeko indarra kalkulatuko dugu.

Lehenengo hiruhilabetetan ikasleak indar altuenak dauzkaten ikasgaietara (ingelesa eta artea) hurbiltzea espero da (hau da, ikastea, klasera joatea, testuak irakurtzea), eta indar baxuenak dauzkaten (matematika eta heziketa fisikoa) ikasgaiak ekiditera jotzea ere. Hiruhilabetearen amaieran ikasleak zenbait ikasgai gaindituko ditu eta beste batzuk, berriz, ez. (Arrakasta eta porrota subjektiboki definiturik daude: ez gainditzea gutxiegi ateratzea nahiz bikain ez den beste nota baxuago bat ateratzea izan daiteke) Ikaslearentzat notak garrantzitsuak direnez, ebaluatzen hasten da zergatik gainditu edo ez zituen gainditu ikasgaiak. Suposa dezagun ikasleak, 9.2. taulak erakusten duen bezala, erabakitzen du ingelesa gainditu duela trebetasun handia duelako, gaztelania esfortzuagatik, historia erraza zelako eta gimnasia zorte ona izan zuelako, baina bestaldetik, erabakitzen du arte ez duela gainditu trebetasun faltagatik, natur zientziak esfortzu faltagatik eta matematika zorte txarragatik.

Atribuzioen kausalitate eta egonkortasun fokuen bidez, atribuzio hauetariko bakoitzak ikaslearen etorkizuneko igurikapen eta balioetan eragin ditzakete. Ikus ditzagun bigarren hiruhilabetekoaren hasierako 7ikasgaien igurikapen eta baloreak. Arrakasta barne-arrazoi iraunkorrei (trebetasunari, esaterako) egozten zaienean ikasgai horien garrantzia nahiz arrakasta igurikapena handituko dira. Porrota, berriz, trebetasun ezari egotzirik arrakasta igurikapena zein ondorengo balioa jaitsiko dira. Kanpo-arrazoi ezegonkorretan (adibidez: zoriari) arrakasta eta porrotaren zergatiak jartzen direnean, ez da eraginik izango etorkizuneko arrakasta igurikapenean ezta gaien balorapenetan ere. Atribuzioak orokorrean  ikaslearen etorkizuneko igurikapen eta balioetan eragiten dutenez, bigarren hiruhilabetea hasiko da igurikapen eta balio berriekin ikasgai bakoitzarentzako. Ikus daiteke, adibidez,  ikasleak zazpi ikasgai bakoitzera hurbiltzeko indarren sakabanatze berria erakusten duela. Ingelesa eta gaztelania dira oraingoan hurbiltzen den ikasgaietara.


9.2 TAULA Nola integratzen diren teoria hauek: egozpenaren teoria eta igurikapena x balioa

                        1.Hiruhilabetekoa                                                                             1. Hiruhilabete eta gero
                              baino lehen                                                                                 2. Hilabete baino lehen

Ikasgaiak.
1.aldian
Igurikap.
1.aldian
Balorea
Indarra
  I x B
Emaitza
Egozpen
Kategoria
Egozpen
Ondorioa
2.aldian
Igurikap.
2.aldian
Balioa
Indarra
  I x B
Ingelesa
0.8
6
4.8
Arrakasta
Trebetasun.handia
I.handitu
B.jaitsi.
1.0
8
8.0
Artea
1.0
4
4.0
Porrota
Trebetasun
Gutxi
I. Jaitsi
B. Jaitsi
0.8
2
1.6
Zientziak
0.4
9
3.6
Porrota
Ahalegin
Gutxi
I. Berdin
B. Jaitsi
0.4
7
2.8
Gaztelania
0.7
4
2.8
Arrakasta
Ahalegin
Handia
I. Berdin
B Handitu
0.7
6
4.2
Historia
0.7
2
1.4
Arrakasta
Ikasgai
Erraza
I. Handitu
B. Berdin
0.9
2
1.8
H. Fisikoa
1.0
1
1.0
Arrakasta
Zorte ona
I. Berdin
B. Berdin
1.0
1
1.0
Matemat.
0.3
2
0.6
Porrota
Zorte txarra
I. Berdin
B. Berdin
0.3
2
0.6


            Etsipen ikasia

VIII. kapituluan etsipen ikasiaz zera proposatzen zaigu: Gizakiak ikasten du nola berak emaniko erantzunen eta lortutako zenbait emaitzen artean ez dagoen harremanik (Seligman, 1975). Hau dela eta gabezi batzuk pairatzen ditu, etsipena sentituz.

Hala ere, egozpenei buruzko ikerketek hauxe erakusten digute: Subjektuek, nahiz eta konturatu ez dagoela zer eginik ondorio abertsiboa ekiditeko, ez dute beti etsipena garatzen (Tennen eta Eller,1977). Ikertzaile hauek etsipen ikasiari buruzko esperimentu bat burutu zuten. Lehenengo pausoan subjektuek konponbiderik ez zuten ariketa batzuk (esperimentuaren lehenengo zatian ) egin behar zituzten. Subjektu hauen batzuei hurrengo faseetan ariketak errazagoak izango zirela esan zieten. Beste batzuei, aldiz, lana gero eta zailago bihurtuko zela. Tenner eta Eller-rek pentsatzen zuten lehenengo taldeko subjektuek (ariketak gero eta errazagoak…) porrotaren barne-egozpena egingo zutela (trebetasun gutxi izatea) eta bigarren taldekoek, aldiz, kanpoko egozpena. Etsipen ikasia neurtzeko esperimentuaren bigarren fasean ondo egindako ariketen zenbakia erabiltzen zen  (fase honetan ariketa guztiak soluziogarriak ziren ). Esperimentu honetatik oso emaitza esanguratsua atera zen: Barne-egozpena erabili zuten subjektuek ariketa gutxiago konpondu zuten kanpo-atribuzioa egin zutenek baino.

Tennen eta Eller-ren emaitzek adierazten dute gizakiengan etsipen ikasia emaitzak kontrolaezinak eta sumaezinak direla ikastea baino gehiago dela. Gaur egun “Etsipen Ikasiaren Eredu Berrikusia “-k (Abramson, Seligman, eta Teasdale, 1978) subjektuak egindako ez-kontingentziaren kausen analisia gehitzen du. Analisi honen arabera gertaera abertsiboak amaitutakoan egindako egozpen kausala eraginkorra izango da etorkizuneko kontrolik gabezian eta etsipenaren igurikapenetan

Gauza ezezkorrak gertatzen direnean gizakiak gertaeraren zergatia jakin nahi du. Zenbait azalpenek etsipen-egoera psikologiko indartsu batetara eramaten duten bitartean, beste batzuek  ez. Etsipen ikasiarekin erlazionaturik HIRU EGOZPEN-DIMENTSIO daude. Lehenengo dimentsioa: barnekoa-kanpokoa da. Bigarrena: iraunkorra- ezegonkorra da. Gertaera ezezkorren egozpen iraunkor eta barnekoek indefentsio gabeziak sortzen dituzte. Hirugarren egozpen dimentsioa: orokorra-espezifikoa da. Gizaki bat emaitza kontrolaezina dela ohartzen denean bere buruari galdetzen dio ea zergatia aplika daitekeen bizitzaren kasu guztietan (orokorra) edo zirkunstantzia horretan bakarrik ematen den (espezifikoa). Egoera ezezkorren egozpen orokorrek ere indefentsio gabeziak sortzen dituzte, egozpen iraunkor eta barnekoek eragindako bezalakoak

9.3 taulan, Abramson et al.-ek (1978) eginda, adibideak agertzen dira: Emaitza kontrolaezina azaltzeko unean  subjektu batek egin ditzakeen zortzi egozpen kategoriak. Taula honetako adibidea hau da: Emakume honentzat  gizonen gustukoa izatea kontrolaezina da. Egozpen guztien artean barneko, iraunkor eta orokorra denak etsipen gehiago sortuko du. Egozpen mota honek emakumeari pentsaraziko dizkio: jendeari ez gustatzearen arrazoia bere barnean dagoela, arrazoi hori ez dela denboraren poderioz aldatuko ezta egoera ezberdinetan ere eta bere bizitzari alde guztiari dagokiola. 9.3 taulan agerturiko egozpen mota batzuek (“Bera haserretuta zegoen”…) ez zuten etsipen
egoera batetara eramango; beste batzuek, ordea, bai.


Porrotaren iturri kontrolaezinen egozpen orokorrak:

 Egozpen orokorrek (alderantzizkoak egozpen espezifikoak izango ziren) zehazten dute etsipen ikasiaren gabeziak zein puntutaraino orokortzen diren bizitzaren eremu batetik beste eremu batetara. Gizakiek beren porroten egozpen orokorrak egiten dituztenean errendimendu txarragoa izan ohi dute geroko lanetan, egozpen espezifikoak egiten dutenek baino (Mikulincer, 1986; Pashow, 1980). Porrotaren egozpen orokorrek sortzen duten etsipenaren arrazoia zera litzateke: Lanarekin erlazionaturik ez dagoen jarduera kognitibo altuegia sortzen dituztelako: Kezkak, antsietateak, auto-kritikak, norberari buruzko zalantzak eta segurtasun falta. Nork bere buruari zuzendutako pentsamendu ezezkorrak lanaren arreta desbideratzen dute eta errendimendua gutxitzen dute. Beste aldetik, egozpen espezifiko bat izan daiteke lan bateko errendimendua baxua azaltzeko arrazoia baina ez da pertsona horren auto-ebaluapena bihurtuko  (Snyder, Higgins eta Stucky, 1983). Ideia berberari jarraituz, Mikulineer eta Nizan-ek (1988) ondorioztatzen dute  porrotak ebaluapenaren antsietatea (egozpen orokorra) edo aitzakiak (egozpen espezifikoak) sortzen dituela. Egozpen orokorrek berehalako narriadura kognitiboak  sortzen dituzte eta geroago etsipenaren defizita.







9.3 Taula: ETSIPEN IKASIAREN EGOZPEN EREDUA
(Emakume baztertu batek egin ditzakeen zortzi egozpenak.
 Zortzi egozpenek hiru egozpen-dimentsioak adierazten dituzte).

                                   BARNE– EGOZPENAK               KANPO-EGOZPENAK

EGOZPEN
IRAUNKORRAK
EGOZPEN
EZEGONKORRAK
EGOZPEN
IRAUNKORRAK
EGOZPEN
EZ IRAUNKORRAK
EGOZPEN
OROKORRAK
“Ez naiz gizonezkoen
  gustukoa”
“Nire jardunak gizonak
  aspertzen ditu”
“Gizonezkoak konpetiti-
  boegiak dira emakume
  jakitunekin”
“Gizonezkoek batzuetan
  baztertzeko jarrera
  hartzen dute”
EGOZPEN
ESPEZIFIKOAK
“Ez naiz bere
  gustukoa”
“Nire jardunak
  batzuetan aspertzen
  du”
“Hark konpetitiboegia
  da emakumeekin”
“Hark baztertzeko
  joera hartu zuen”



EGOZPEN MOTAK (ESTILOAK)

Dweck eta Repucci-k (1973) eskolako umeen lana ebaluatuz bi egozpen mota orokor desberdindu zituzten: lehenengoa  menderatzeko joera da, eta bigarrena etsipenerako joera. Lehenengo eta bigarren joeren arteko desberdintasuna gero eta nabariagoa da porrota gertatu ondoren. Menderatzeko joera duten umeak ez dira porrotaren aurrean errenditzen  besteak etsitzen diren bitartean.

Etsipenerako joera duten umeak etsitzen dira beren porrotak trebetasun gutxi izateari egozten diotelako; trebetasuna (barne-egozpen iraunkorra) ez delako ahaleginaz edo iraunkortasunaz aldatuko. Ume hauek beren porrotak kontrolaezinak ikusten dituzte (Diener eta Dwech,1978). Beste aldetik, menderatzeko joera duten umeek, porrotaren aurrean, ez diote trebetasun gutxiri kausa leporatzen.  Are gehiago, ume hauek auto-aginduak asmatzen dituzte, estrategia berriak porrotak gainditzeko. Hauentzat porrotak kontrolatuak eta beraz gaindigarriak dira. Diener-ek eta Dweck-ek (1978) etsipenerantz zuzendurik dauden umeen eta domeinurantz zuzendurik dauden umeen atribuzio estiloen laburpena egiten dute, esanez, etsipenerantz zuzendurik dauden umeek porrotaren kausan fijatzen direla (trebetasun gutxi), eta domeinurantz zuzendurik dauden umeek porrotaren konponbideetan fijatzen direla.

 Diener eta Dweck (1980) bi joeren umeen arteko ezberdintasunak arrakasta gertatu ondoren ere ikertu zuten. Etsipenerako joera duten umeek, besteekin alderatuta, ez zituzten beren lorpenak baloratu, arrakastaren zergatia ez zioten trebetasunari egozten eta ez zuten etorkizunean berriro arrakasta lortuko zutela espero. Eredu honek azaltzen du nola etsipenerako joera duten umeek beren arrakastak uko egiten, baztertzen dituzten, aitzakiak erabiliz.


Estilo azalkor pesimista: estilo atribuzionala ikusteko beste modu bat estilo azalkorraren ikerketaren bidez da. Estilo azalkorra da nortasunaren aldagai kognitiboa zeinek isladatzen den pertsonari gertatzen zaion gauza negatiboak azaltzeko modua (Peterson eta Barret, 1984). Peterson, Seligman eta Vaillant ( 1988)-ek ikertu zuten estilo azalkor ezkorra eta osasun fisikoaren arteko erlazioa. 99 unibertsitario 1944 eta 1980ren arteko lizentziatuekin ikerketa bat egin zuten. Lizentziatu bakoitzak estilo azalkorraren neurri bat bete zuten 25 urtekin eta bost urtean behin bere osasun fisikoaren neurria hartzen zioten.
 9.4. taulak erakusten digu egoera azalkor ezkorra eta osasun arazoen korrelazioa (partziala). (30 urteko gizonezkoen osasun fisikoa eta mentala, estilo azalkor pesimista eta osasun fisikoaren arteko korrelazioaren aldagai deribatua da). Peterson eta bere laguntzaileek aurkitu zuten estilo azalkor ezkor estuki koerlazionatzen zela 45 eta 60 urteen arteko osasun arazoekin.

Ere aurkitu egin dira erlazioak estilo azalkor pesimista eta hurrengoen artean: ikasketetan porrota (Peterson eta Barret, 1987), erlazio sozialetan arazoak (Sacks eta Burgental, 1987), lan-errendimenduan arazoa (Sligman eta Shulman, 1986), depresioa (Beck, 1976) eta hauteskundetan porrota (Zullow, Oettingen, Peterson eta Seligman, 1988). Orokorrean, esaten omen da estilo azalkor pesimista bat duten pertsonak unibertsitatean nota txarra lortzen dutela, ez dute elkarrizketa sozialetan asko parte hartzen, lana usten dute eta gogoeta depresiboak eta suizidioari lotuta dituztela. Hala ere, kontu handiz ibili behar gara datu hauek koerlazionaturik interpretatzean. Badakigu ere nota txarrak, itxia diren pertsonekin interakzioa eta lana ustea azalpen ezkorretara eramaten gaituztela. Orduan, esan genezake, estilo azalkor ezkorra eta ongitasun fisiko zein mentala korrelazio negatiboa dutela, baina ez estilo azalkor pesimista ongieza mentala eta fisikoa ekartzen duela.


         Depresioa
      
Martin Seligmanek ( 1975) dio etsipen ikasia erabili daitekeela eredu bezala inguruneko depresio unipolar berezoarentzat. Babesgabeko pertsonak, depresiboa bezala, ikusten dute egoera abertsiboak kontrolgabeko egoera eta barneko, egonkor eta orokor kausa bezala.

 Etsipen ikasia eraginda dago gertaeren kontsekuentzien pertzepzioa kontrolaezinak direlako, depresioak, aldiz, ekartzen du gertaeren eta bizitzaren kontsekuentzia garrantzitsuen kontroleza. Atribuziozko perspektiba batetik, etsipen ikasia zein depresioa atribuziozko estilo pesimista berdina dutela ematen du. Hau dela eta, ikertzaile batzuek diote pertsona deprimituak etsipen ikasia errazten duten atribuzioak egiteko joera dutela (adibidez, erantzun traumatikoen barneko/ egonkor/ orokor atribuzioak).


9.4. TAULA estilo azalkor ezkorra eta osasun fisiko guztiaren arteko korrelazioa osasun                                              Osasun pobrea:adina                                    partziala r
                               30                                                                0,04
                               35                                                                0,03
                               40                                                                0,13
                               45                                                                0,37****
                               50                                                                0,18*
                               55                                                                0,22**
                               60                                                                0,25***
 oharra: N=99, 30 urteko adin fisiko eta mentalaren arteko korrelazioa agertzen dira
  *p<0,10  **p<0.05  ***p<0,001
bibliografia: Peterson, Seligman eta Vaillant ( 1988)

 Mundu guztiak dauka esperientzia ezkorrak baina mundu guztia ez dago deprimitua. Porrot baten ondorioz, deprimituak probabilitate gehiago daukate barneko atribuzio bat ( Rizley, 1978) edo barneko, egonkor eta orokor atribuzio bat egiteko (Seligman, Semmerl, Abramson eta Von Baeyer, 1979) pertsona ez deprimituak baino. Hala ere, atribuziozko estiloa depresioaren kausa dela esatea goraldi bat da. Hobeto egongo legoke atribuziozko estiloa pertsona ahulagoak egiten dituela esatea (Peterson eta Seligman, 1984). Baliteke babesezarenganako orientazioa ongieza psikologikoa, akademikoa, fisikoa eta soziala sortzen duen egoera pertsona depresio baten aurrean ahulago egotea egitea, orain arte esan dugun bezala.


Berreziketa atribuzionala


            Atribuzioaren berreziketa programen helburua porrota nola gertatu den ikuspuntua aldatzea da (Andrews eta Debs, 1978; Dweek, 1975; Zoeller, Mahoney eta Weiner, 1983). Porrotaren atribuzio posible bat gaitasun falta da. Bestalde gaitasun falta honek hurrengo errendimenduetan zer ikusirik izango du bere izaera egonkor eta kontrolgabekoa. Atribuziozko gaitasuna egin ondoren pertsona “ zergatik saiatu?” galdera egiten dio bere buruari. Baina, zorionez, porrota azaldu daitezkeen beste atribuzio baliagarriak aurkitzen dugu. Esfortzu falta (Dweck, 1975) eta estrategia on baten falta (Anderson eta Jennings, 1980) bolondresko kontrolpeko atribuzio ez egonkorrak dira hauek. Hau dela eta Dweck (1975) eta Anderson eta Jennings (1980) aurkitu zuten errendimendua eta porrotaren aurreko persistentzia hobetzen direla pertsonak esfortzu faltara edo estrategia txar batetara egozten badu porrota eta ez gaitasun faltara.

 Berreziketa atribuzionala erabilera asko ditu. Lehen esan dugun bezala emoziozko  (adibidez depresioa) eta jarrerazko (adibidez lana ustea) arazo gehienen kausa estilo atribuzional pesimistari lotuta dago. Eszeptizismo pixka bat oraindik azaldu arren, psikologia klinikoak arazo emozional eta jarrerazkoentzat terapiarako modu bat aurkitzen du berreziketa atribuzionalean (Cottonek berrikusita, 1981; Valins eta Nisbett, 1972). Berreziketa atribuzionalaren erabilpena agresioan (Bryant eta Zillman, 1979), fobietan (Ross, Rodin eta Zimbardo, 1969), unibertsitateko lehenengo kurtsoaren errendimendu akademikoan (Wilson eta Linville,1982) eta exitazio sexualean (Cantor, Zillman eta Bryant, 1975a, 1975b) ematen da.

Wilson eta Linville (1982) berreziketa atribuzionala aplikatu zuten lehenengo hiruhilabetean espero zuten baino emaitza txarragoak lortutako unibertsitateko lehenengo kurtsoko ikasleetan. Galdetu zietenean zergatik bere lana espero zutena baino txarragoa izan zen, ikasleen gehiengoa bere gaitasun faltari leporatzen zioten, hau da, egonkor atribuzioak egiten zuten. Wilson eta Linville esan zuten ikasleak kausa egonkor bateari leporatzen badiote porrota, orduan haien gehiengoa unibertsitatea utziko dutela (porrotaren kausa egonkor bat karrera unibertsitarioa osoa iraungo duelako). Lehenengo kurtsoko ikasleen erdia berreziketa atribuzionaleko saioetan parte hartu zuten Wilson eta Linvillek urtetik urtera nota hobeagoak ateratzen zituztela ikasleen gehiengoa esan ondoren. Ikasle hauek lehenengo eta azkeneko kurtsoko ikasleen bideoak jarri zieten non esaten zuten bere notak gero eta hobeagoak zirela. Aldi berean,Wilson eta Linvilleren (1982) esperimentuan parte hartu zuten ikasleen beste erdia inolako berreziketa jaso zuten kontrol taldean parte hartu zutelarik. Kontrol taldeko ikasleek urtearen zehar ez zuten noten igoera ikusi eta %25a unibertsitatea utzi zuen. Bestalde, berreziketa atribuzionaleko taldeko ikasleen nota igo egin ziren eta %5a baino ez zuen utzi unibertsitatea.


Interes intrintsekoa


Kirol ludikoak egitea, atzerritar diren lagunei hiria ezagutzera eramatea, musika tresna bat jotzea eta afari bat prestatzea kondukta intrintsekoki interesanteak dira. 6. kapituluan azaltzen denez, efektu harrigarri bat sortzen da kondukta hauek egiteagatik ordaintzen hasten zaienean, hau da, kirola egiteagatik, jendea dibertitzeagatik, musika tresna jotzeagatik eta afaria prestatzeagatik. Aktibitate interesgarri bat egiteagatik norbaiti ordaintzen badiogu bi arrazoi dauzka kondukta aurrera eramateko: lehenengoa interesgarria delako eta bigarrena, ordaintzen diotelako.

Pertsonak kondukta aurrera eramateko kanpoko arrazoi bat ez badu ikusten, atribuziozko teoriatik abiatuta, esaten da pertsonak oso interes intrintseko altua egiten duela (Bem, 1972). Kanpoko betebeharra egiteko arrazoiak aurrean badaude, kanpoko arrazoi hauen presentzia ahuldu egiten du interes intrintsekoa. Ikerlari batzuek “justifikatzeko efektua” ikertu dute (Bogganio eta Main,1986; Green eta Lepper, 1974; Leeper, Green eta Nisbett, 1973; Newman eta Layton, 1984; Ross, 1976). Efektu honen arabera, pertsona batek aktibitate bat burutzen duen bakoitzean interesagatik edo arrazoi extrintseko batengatik ez da beharrezkoa justifikazioa, interes intrintsekoa deusestatzen delarik.

Sari extrintsekoak ez diote bati interes intrintsekoa desagerrarazten (ikusi 6. kapitulua). Izatez, kirolari batzuek (ez guztiak), musikariek eta aktoreek bere eginbeharrekoengan interes intrintseko altu bat izaten jarraitzen dute nahiz eta diru pilo irabazi. Hau dela eta, duela gutxi gain-justifikazioari buruzko baldintzak deskribatu egin dira. Hasteko, kanpoko sariak interes intrintsekoa ahultzeko probabilitateak txikiagoak dira pertsona bere kognizioan hasierako interes intrintseko maila mantentzen badu (Fazio, 1981). Bigarrenez, gure buruarekiko lehiek eginarazten diguten sariek ez dute gure interes intrintsekoa ahultzen. Izatez, ahuldu beharrean handitu egiten dute askotan (Rosenfield, Folger eta Adelman, 1980). Decy-k eta Ryan-ek (1980, 1985) esaten dute “kontrolerako” erabiltzen diren sariak interes intrintsekoa gutxitzen dutela, baina lehiaz informatzen duten sariak, berriz,  gehitu edo gutxitu dezakete hasierako interes intrintsekoa (konpetentziaren informazioak interes intrintsekoa handitzen du, eta inkonpetentziaren informazioak, berriz, interes intrintsekoa gutxitzen du, 6. kapituluak azaltzen duen bezala)


Emozioa


Pertsonek emoziozko erantzunak dituzte bizitzaren arrakasta eta porroten aurrean. Arrakasta baten ondoren, pertsonak pozik sentitzen dira; porrota baten ondoren, aldiz, zapuztuta edo triste. Sentipen hauek emaitzaren kausarekin ez dute ezer ikusirik. (Weiner, 1986). Ordea, atribuziozko teoriak proposatzen du pertsonak zergatik arrakasta edo porrota jaso duten jakin nahi dutela. Ikasgai batean porrota jasotzeko kasuan, amorrua, erruduntasuna, lotsa,... senti dezakete.

ATRIBUZIOZKO IKUSPUNTUARI KRITIKA


            Teoria hau oso kritikatua izan da. Nisbett eta Wilson (1977) atribuziozko teoriari bi kritika oso zorrotz egiten diote. Lehenengoz, Nisbett eta Wilsonentzat, pertsonek ez dute atribuzioa egiten bere bizitzako gertakariak eta ondorioak azaltzeko. Pertsonak bere arreta ondorio/emaitzetan jartzen duela eta ez zergatien atribuzioetan. Gainera, pertsonek kausazko atribuzioak egiten dutenean, bere arreta beste aspektutan ipiniko du, emaitzen ondorioetan (eta ez kausan) adibidez.

            Egozpenari buruzko literatura berrikustean Nisbett eta Wilson-ek azpimarratzen dute Psikologoek ohitura dutela esperimentuetako subjektuei beharturik egozpenak ateratzen honelako galderak eginez: “Zein puntutaraino garrantzitsua zen zuretzat zure trebetasuna emaitza determinatzeko? Nisbett eta Wilson-ek aurkitu zuten gizakiek ez dutela honelako galderei erantzuteko arazorik izaten baina zalantzan jartzen zutena zera da: Pertsonak bere kabuz honelako galderak bere buruari egiten dizkio? Ikertzaile hauentzat pertsonek ez dute trebetasun, ahalegin, zailtasun eta zoriaren egozpenetan pentsatzen. Honen ondorioz Egozpen  Teoriari egindako lehenengo kritika hauxe da : Pertsonek ez dute egozpenik egiten. Egozpenaren teorikoen erantzunak dira pertsonek ez dutela beti egozpenik egiten  baizik eta ustekabeko emaitzak lortzen direnean. Beraz, batzuetan baino ez dira egozpenak ematen, espero ez diren emaitzetan   emango dira bederen.

Bigarren kritika zera da: Nisbett eta Wilson-en iritziz egozpenek pertsonen jokabideetan eragina dutela erakusteko froga gutxi dago. Haiek esaten dute ikerketa literaturan ez dutela honi buruzko ezer aurkitu. Atribuzioaren teoriari egindako bigarren kritika hau bereziki perturbatzailea da, kontutan hartuz askotan psikologia jokabidearen ikasketa bezala definitzen dela. Erantzun bezala egozpenaren eta kognizioaren teoriko batzuk defentsiboki erantzun dute (Smitk eta Miller, 1978). Baina kritika honek baliotsua izaten jarraitzen du. Egozpenek ez badute eraginik jokabideetan, hurrengo galdera arrazoizkoa litzateke: Zertan eragina dute? Atribuzioak erantzun konduktualetan eragiten ez duten bitartean, bai eragiten dutela prozesu emozionaletan, kognitiboetan eta motibazionaletan. 9.1. figura eta kapitulu honetako edukia prozesu hauen zenbait adibide erakutsi dizkigute, zeintzuen artean bereiz daitezke igurikapena, balioa, etsipen ikasia, depresioa, interes intrintsekoa eta emozioa. Beraz, atribuzioak kondukta mailan eduki zitzakeen efektuak beti ez-zuzenak izango ziren, prozesu emozionaletan, kognitiboetan eta motibazionaletan eragiten dutelako soilik.


LABURPENA

Egozpen teoriaren ideia nagusia hau da: Pertsonek beren bizitan zergatik duten arrakasta edo porrota jakin nahi dute, emaitzen kausak jakin nahi dute, hau dela eta, egozpen-ikasketa  prozesu bat da: Pertsonak lorturiko emaitzen kausak  nola azaltzen dituen prozesu-ikasketa. Dena den pertsonek beti ez dute analisirik egiten. Ezusteko emaitzak agertuz gero egozpenak egingo dira. Adibidez, porrota espero zenean arrakasta eskuratzen da eta alderantzizkoa. Egozpenak egin ondoren zenbait egoera emozional, kognitibo eta motibazionaletan eragina izango dute.

Pertsonek egozpenak egiterakoan orokorrean bi akats egin eta soslai bat ekoizten dituzte. Beste pertsona baten jokabide-emaitzen egozpenak pentsatzen direnean akats nagusiena zera da: nortasunaren ezaugarrien garrantzia gehiegi baloratzen da. Aktore-Behatzaile akatsa hau litzateke: Aktoreak bere jokabidearen zergatiak egoeraren terminoetan azaltzen ditu eta beste pertsona batenak barne-egozpenak erabiliz. Soslai berekoiaren arabera, pertsonek arrakasta barne eta porrota kanpo arrazoietara egozten diote. Soslai berekoia kontrol lilura azaltzera laguntzen dute soslai berekoiaren erabilera handiago duten pertsonengan selfaren informazioari dagokiona ez  dutela  jakin nahi, emaitza negatiboak aldatzera onak iruditu daitezen eta emaitzetan interpretazio autobabesgarriak egitera.

            Atribuzioaren teoria modelo kognitibo bat da  prozesu emozional eta motibazionalekin erlazionatu ahal dena, igurikapen x balioaren teoria barne, etsipen ikasia, depresioa, azalpen interesa, interes intrintsekoa eta emozioa. Kapitulu osoan  tratatu da: 1) nola aplikatu daitekeen atribuzioaren teoria  igurikapen x balioaren teoriara, 2) etsipen ikasiaren modelo berria, bai atribuzioan eragiten duena eta kontrolaezin diren egoeretara aplikatzen dena, 3) atribuzio eta azalpenaren estiloa eta nola erlazionatzen den arazo akademiko nahiz fisikotan, 4) kontrol lilura eta  depresioarenganako  zaurkortasuna eta 5) nola kanpo atribuzioak ekintzen burutzapena murrizten duten gain-justifikazioaren efektuagatik. Motibazioaren prozesuak azaltzen den  gaian berreziketaren azterketa bukatzen du. Berreziketa honen helburua pertsonen sinismenak aldatzea da, porrotak gertatzearen arrazoiak iturri egonkor kausalak izatetik, barne eta kontrolagarriak izatera (adibidez, trebetasuna) ezegonkorragoak  kanpoak  eta kontrolagarriak izatera (adibidez, estrategia).

            Dauzkan lorpenetaz gain, atribuzioaren teoria bi kritika potentzialki hondatzaile  direnetara zabalduta dago Nisbett eta Wilson 1) pertsonak ez dute berezko  atribuziorik egiten beren bizitzaren gertakizunak azaltzeko eta 2)  atribuzioek ez dute gertaeraren erantzunengan eragin zuzenik. Kritika hauek eramaten gaitu ondorioztatzera pertsonak bakarrik egiten dituztela atribuzioak noizbehinka (hau da, emaitzak ezustekabekoak, arraroak eta sumaezina) eta atribuzioak prozesu emozionalekin erlazionatuta dagoela, kognitiboak eta motibazionalak (baina ez jokabidearen erantzunekin).

No hay comentarios:

Publicar un comentario