martes, 16 de febrero de 2021

Virginia Satir. Hunkipenezko harremanak

 

Irakurgaiak
HUNKIPENEZKO HARREMANA
Norbera eta besteekin nola erlazionatu.
Virginia Satir

Nire ustetan
Norbaitengandik jaso dezakedan
Oparirik onena
Berak
Ni ikustea
Ni entzutea
Ni ulertzea
Eta
Ni ukitzea da.
Nik, nire aldetik
Eman dezakedan
Oparirik onena
Bestea
Ikusi, entzun, ulertu eta ukitzea da.
Hau gertatzen denean,
Kontaktua lortu dela
sentitzen dut.

SARRERA
Jauna, emaidazu alda ezin ditzakedan gauzak badirela onartzeko lasaitasuna,
alda ditzakedanak aldatzeko adorea,
eta bien arteko diferentzia bereizteko jakituria.
Ezezaguna.
Berrogei urte daramatzat iada munduan zehar bidaiatzen. Honek guztiak milaka pertsona
ezberdinekin kontaktua edukitzeko aukera eman dit. Hauetako asko, euren bizitzako arazoak
zirela eta, laguntza behar zutelako edota, arazo hauek zituztenei hobeto lagundu ahal izaten ikasi
nahi zutelako, nigana hurbildu ziren.
Askotan entzun izan dut: ”Virginia, hainbeste gauza on aurkitzen lagundu zenidan niri,
zergatik ez duzu idazten hori gertatu dadin egiten duzuna azalduaz?
Afektuaren adierazpenaren aurrean, apaltasun sakon bat sentitzen dut. Lanak berak ere
izugarrizko errespetua sortzen dit. Jendearekin, norberak desio zituen aldaketak lortzeko eta
horrek zekartzan arriskuak onartzeko eman behar zituen pausu txikiak antolatzen gau eta egun
ugari pasa nituen. Ordu horiek gogora datozkit.
Honekin batera, aldaketekin bakoitzak zekarren datozen mina eta zalantzari aurre egiteko,
eta autoestima babesteko, jendeari eskaini beharreko arreta eta eduki behar nuen pazientzia oroitu
nituen.
Badakit ezinezkoa dela liburuek pertsona ordezkatzea, baina liburu jakin bat jarrera ireki
batez irakurtzen nuenean, aukera berri batzuk aurkezten zitzaizkidala oroitu nuen, eta aldi berean
hauek nire bizitzan bide berriak uztartzera eramaten nindutela.
Liburu hau modu apal eta zuzen batean idatzi izanak, besteengan emaitza berak lortzeko
aukerak areagotzen ditu.
Hemen aurkezten dena posible denaren muina da, zeina nire iritziz, gizaki
guztientzat
baliagarri izan daitekeen.
Zu irakurle zaren horrek, bere edukia aztertu eta zeure buruari aplikatu ahal izango diozu..
Virginia Satir
Kontaktu egiteak ez du esanahi norberak bere tantoa irabazi eta betirako pozik bizitzea; kontaktu
egitea, honestitatez jokatu eta arrakasta eta arazoak modu maitasunez partekatzea da.
Zure osotasuna mantentzeko modua da, zure autoestimaren garapena indartu, eta luzarora,
zeure buruarekin eta besteekin harremanak indartzeko modua ere.
Jakituria honen garapenak bizitza osoko bilaketa suposatzen du, eta gainera, norberarekin
pazientzia handia izatea eskatzen du. Bilaketa honen ardatza norbere buruaren ezagutza eta
besteekin kontaktuan sartzea da.
Gure arazoak hobeto bideratzeko, eta geure buruarekin eta ingurukoekin osasuntsu
egoteko ahalik eta kontakturik beteena eta asegarriena burutzea beharrezkoa da.
“Nire Xedeak” olerkian aurreko hau lortzen nola saiatzen naizen aurkezten dut:
Nire Xedeak
Xurgatua sentitu gabe
maitatu nahi zaitut ,
Epaitu gabe estimatu,
Lotu gabe zuri elkartu,
Eskatu gabe, gonbidatu,
Errudun sentitu gabe, utzi,
Errudun sentiarazi gabe,
Zu kritikatu
Eta mindu gabe lagundu.
Zugandik tratu bera
Jaso badezaket,
Benetan elkar ezagutu genezake
Eta elkar aberastu.
Kontaktua lortzeko bi pertsona elkarrekin eta hiru zati egotea beharrezkoa da. Norbera
bere buruarekin kontaktuan, eta norbera bestearekin kontaktuan.

Ikus dezagun denontzat ezaguna den irudi bat:
Hemendik ordubetera, nola egongo direla uste duzu?
Bertan azaleratzen den kanpoko elkarrizketa hau da, kontaktutik ulertzen duguna.
Egin izan ditudan bidaia ezberdinetan, herrialde eta kultura guztietan eta egoera sozioekonomiko guztietan ikusi izan ditut elkarrizketa honen tankerako egoera ugari. Honek jokabide
patroi orokortu bat dela pentsarazten dit.
Horrek ez du esan nahi jaiotzetik gure geneetan zegoenik; denboran zehar jaso eta ikasi
dugunaren islada baino ez dela baizik.
Honela, jarrera hau lehenago barneratua izan denez, bizitzako alderdi ezberdinetan
aldagaitz suertatuko da. Hala ere, zerbait berria ikasi eta esperimentatzeko prest bagaude, bada
aldaketarako aukerarik.
Kanpolkarrizketa:
“Zer gertatzen
zaizu?”
Barneelkarrizketa:
”Jainko
maitea! Hain
triste dago,
ziurrenik
zerbait gaizki
egingo nuen.
Hala ere,
benetan maite
banindu ez
luke horrela
egon
beharko...”
Kanpoelkarrizketa
:
“Ezer ere
ez”.
Barneelkarrizketa
:
“Oso
gaizki
sentitzen
naiz! Ez
natzaio
batere axola.
Maite
banindu,
galdetu
ordez,
asmatu egin
beharko luke
gertatzen

Aurreko irudietan, hitzek informazio erabilgarri gutxi adierazten dute, eta kontaktu
baliagarria egon ordez, erasoa dagoela dirudi.
Norbere barne esperientziak oso ezberdina dirudi kanporatzen denarekiko. Bere barnean,
bakarrik, baztertua eta galdua dagoela dirudi, baldintza hauek aldatzeko itxaropenik gabe.
Elkar maite duten bi pertsonek, elkarrekiko interesa dutenek, nola egin dezakete benetan
sentitzen dutena adierazteko?
Gorputz-kokapenak, elkarri bizkarra emanda alegia, bata zutik eta bestea eserita, egoera
ez-eroso horrek bere horretan jarraitzea bultzatzen du.
Gainera, ziurrenik batak ez du bestea esaten ari denaz ideia argirik. Asmatu egin behar
dute, eta gehienetan gauza negatiboetarantz joko dute. Bi pertsona hauek, elkarri azaltzen dioten
mozorroa soilik ezagutzen dute.
Inork entzutea merezi ez balute bezala jokatzen dute, nolabait eskubiderik ez dutela
sentituko balute bezala. Gehienetan, “Nori axola natzaio?” jarrerara iristen da, eta hau gainean
eramateko zama astunegia da.
Bigarren irudian, egoera bera oso modu ezberdinean aurkezten da.
Lehenik eta behin, bi pertsonak aurrez aurre ezarririk daude, begiak altuera berdinean eta
euren arteko distantzia egokian, horrela aukera hobea baitute elkar eta ikusi eta entzuteko.
Gainera, barnean bizitzen ari direna adierazi egiten dute. Barne sentimenduak, azaldutako
kanpo adierazpenarekin bat datoz. Ez dute mozorrorik behar. Azaltzen duten benetakotasunak
bikotearen afektua agertzen du; “Nori axola natzaio” sentimendurik ez dago. Ez dago bestearen
autoestimarako mingarria den ezer. Agian ezerosotasun pixka bat egongo da. Orain, kontaktu
baliagarri bat lortzera, eta elkarrekin harreman asegarriak eraikitzera zuzendu dezakete euren
energia.
Autoestima mintzen duen guztiak, kontaktu egokia ezartzeko aukerak murrizten ditu.
Xedea, autoestimaren hazkuntza eta zaintza ziurtatzea da, bai norberarentzat eta baita
ingurukoentzat ere. Orduan besteen aurrean jarrera sendo eta trinkoa lor dezakegu.
Besteen autoestima mintzen duten pertsonak, inkontzienteki eta arduragabe dihardute.
Gehienetan asmo txarrik gabeko jokaera bat izan ohi da.
Autoestima gure izatearen muina da eta ezinbestekoa askatasunez bizitzeko. Autoestima
areagotu eta kontaktua atseginagoa egiteko, baliabideak behar ditugu.

Aurrez aurre, begiak altuera berean eta besoak uki daitezkeen distantzia batera daudenean, eta
noski benetan hitz egiten denean (koherentziaz), kontaktua gauzatzeko aukera handiagoa da.
Hau lortzeko bideak ondoko olerkian adierazitako filosofian azaltzen dira:
Ni neu naiz,
Mundu osoan ez da inor
Ni bezalakorik,
Badira zenbait pertsona
Alderdi batzuetan nire antzekoak direnak,
Baina inor ez da nire berdina
Oso gaizki
sentitzen naiz.
Ez du
zurekin
zerikusirik.
Galderarik ez
egitea nire
pentsamentua
irakurtzea
nahiko nuke
eta horrela
sentitzeak
lotsa ematen
baitit. Neure
burua ere ez
dut gustuko
.
Horrela eserita
zaudenean,
espresio
horrekin oso
gaizki sentitzen
naiz eta zer
pasatu den
jakin nahi dut.
Zerbait gaizki
egin al dut?

Beraz, nigandik irteten den guztia
Benetan nirea da nik neronek aukeratu nuelako.
Nirea den guztia niri dagokit,
Nire gorputza -honek egiten duen guztia barne;
Nire gogamena -bere pentsamendu eta ideiak barne;
Nire begiak -hautematen dituzten irudiak barne
Nire sentimenduak -direnak direlarik, adorea, poza, frustrazioa, maitasuna, desilusioa,
eszitazioa;
Nire ahoa -eta bertatik atera daitezkeen hitz guztiak goxoak, zorrotzak, atseginak, zuzenak eta
okerrekoak direnak ere.
Nire ahotsa -gogorra eta xamurra eta
Nire ekintza guztiak, besteei eta niri zuzendurik daudenak.
Neureak dira nire fantasiak, nire ametsak, nire itxaropenak, nire beldurrak.
Neureak nire arrakasta eta lorpenak, nire porrot eta okerrak,
Neurea den guztia niri dagokidanez,
Ni neu neure buruari estuki lotzera irits naiteke.
Eta hau egitean neure burua maita dezaket,
eta nire gorputzeko zati guztiak onartu.
Orduan, niri dagokidan guztiak
niretzat hoberena dena lortzeko lan egitea bultza dezaket.
Badakit nahasten nauten zenbait alderdi badirela nigan,
eta baita ezagutzen ez ditudan beste batzuk ere.
Baina ni neu ezagutu eta maitatu ahala,
nire nahasmenei
irtenbidea ausardiaz eta itxaropenez topatzeko
eta ni neu gehiago ezagutzeko modua ere bila dezaket.
Besteen aurrean ezagun egiten naizen modua
azaltzen naizen modua eta esan eta egiten ditudan gauzak,
une zehatz batean pentsatu eta sentitzen ditudanak,
hori da NI naizena.
Hau benetakoa da eta momentu honetan nagoen tokia adierazten du.

Lehen azaltzen nintzen modua, esan eta egiten nuenak,
pentsatu eta sentitutakoak aurrerago aztertzean,
bat ez datorrela irudituko zait.
Bat ez datorrena bazter dezaket, eta ados dagoena gorde,
eta baita bat ez datorren hori ordezkatzeko zerbait berria sortu ere.
Ikusi, entzun, sentitu, pentsatu, hitz egin, jokatu egin dezaket.
Baditut bizirauteko tresnak, bestearengana hurbiltzeko,
emankor izan eta
niri ez dagozkidan gauza eta pertsonak
nire mundutik ateratzeko ere.
Ni neure buruari nagokio soilik,
Eta beraz neu balia naiteke.
Ni neu naiz
Eta ni ongi nago.
Olerki honen gaia Autoestima deritzoguna da. “Hain erraza dirudi. Zergatik suertatzen da
hain zaila errealitatean?” dio jendeak.
Orain egiten ari garena denbora luzez egiten dugula gogoan izan behar da. Ezaguna eta
ohikoa da, eta ziurrenik ohitura bilakatu da.
Ohitura guztiak bezala, jokaera automatiko bihurtu direnez, honetaz jabetzeari utzi egin
genion bere garaian.
“Ni horrelakoa naiz” entzuten dut askotan. “Nola aldatu naiteke?”
Ezaguna zaigun hori atzematea zaila egiten bazaigu, are zailagoa izango da, aldaketa hori
mingarria edo ez-erosoa bada.
Gizon batek kartzelan hogei urte egin ondoren askatasuna lortu zuen. Aste gutxi batzuk
kalean zeramatzala, berriz gartzelaratzea eskatu zuen. Arrotzegia egiten zitzaion gartzelatik
kanpoko ingurunea. Nahiago zuen gartzelaren gertutasuna ezaguna izatearen izaera hori. Kasua
oso muturrekoa da noski.
“Dena dela, nola jakin dezaket berria den hori ezberdina izango dela?” Erantzuna: “Ezin
jakin saiatzen ez bazara”.

Nahiz eta jende askok gauza hobeak desiratu, lortzeko aukera ematen zaionean, maiz
ezaguna den horren erosotasunaren aurka borrokatu behar du. Behin ezaguna den horretatik
askatzean, eremu ezezagunean sartzen dela jabetzen doa, gutako askorentzat beldurgarri suerta
daitekeen horretan.
Aldaketaren samina agertzen denean, ezaguna den hori utzi eta ezezaguna den horretara
jauzi egin beharrean ikusten dugu geure burua. Aipaturiko samin edo ez.erosotasun horri herstura
edo egonezina deritzogu.
Autoestimaren garapenak ez du esan nahi beste hanka berri bat sortu behar denik, edota
kolorez, sexuz edo urtez aldatzea, ezta beste guraso batzuk lortzea ere. Gure jarrera aldatu eta
baliabide berriak aurkitu eta lantzea baino ez dugu behar autoestima indartzeko. Denok ditugun
baliabideak bestalde, beraz lor dezakegu.
Behar ditugun tresnak baldin baditugu, hauek ezagutu, ulertu eta erabilera gehitzean dago
garapenaren gakoa.
Aukera berriak onartzeko dugun jarrera zabaltzean autoestimu-sentimenduaren hazkuntza
bultzatzen da, honela, aurkikuntza hauek ondo datozkigun frogatu, eta egoki suertatuz gero,
praktikan jarri eta gureganatu ditzakegularik.
Prozesu honi ekiteko, honako hau sortu dut ...
Bost Askatasunak
Hemen dagoena entzun eta ikusteko askatasuna,
egon beharko lukeena, egon zena edo egongo denaren ordez.
Norberak sentitu eta pentsatzen duena esateko askatasuna,
pentsatu eta sentitu behar lukeenaren ordez.
Sentitzen dena sentitzeko askatasuna,
sentitu beharko litzatekeenaren ordez.
Norberak nahi duena eskatzeko askatasuna,
besteen baimenaren zain egon ordez.
Zure kabuz arriskatzeko askatasuna,
arriskatu gabe eta ziurra denaren bila ibili ordez.
Kongruentzia
Aldatzeak, sentimenduak benetakotasuna eskatzen du lehenik eta behin. Emozioen
benetakotasuna oinarrizkoa da kontaktua ezartzeko. Sentimenduekin benetakoa izateko baldintza
honi
kongruentzia deritzot.
Tamalez, nolabaiteko emozio-iruzur joko batetan sartu ohi da jende asko, eta beste zerbait
egon daitekeela ezin da jabetu. Une horretan beharrezkoa egiten ari direlakoan daude, eta
ondorioz, alferrikako sufrimenduan harrapatuta gelditzen dira.
Guztiontzat da posible kongruentzia. Zu zeu zara zure baliabiderik garrantzitsuena; izan
ere, beti baitaramazu zeurekin zeure barne-izatea.
Kongruentziak arriskatzea ere esan nahi du. Arriskatzeak, inoiz egin ez duzun hori egitea
edota beti egin duzuna beste modu batean egitea eskatzen du.
Behin, senar-emazte ezkonberri batzuen artean, emazteak haragi-xerra prestatu eta kontu
handiz bi zatitan moztu eta ontzietan ezartzen ari zela, senarrak nahiko harrituta zera esan zion:
- “Zergatik egiten duzu hori?”
Emazteak, erabateko ziurtasunez zera erantzun zion:
- “Honela prestatzen da, nire amak horrela prestatzen zuen”.
Senarra, sukaldari aditua ez zen arren, ez zegoen emandako arrazoiak konbentzituta, eta
ikertzea erabaki zuen. Bere amaginarrebarengana jo zuen eta haragi-xerra horrela prestatzen
zuela ikusi. Hark ere honela esan zion: “Horrela prestatzen da, nire amak honela prestatzen
zuen”. Zorionez amaginarrebaren ama bizi zen oraindik, eta senarra azkar batean joan zen azken
honen etxera eta gertatzen zena azaldu. Arretaz entzun ondoren, alai eta harriturik zera erantzun
zion: “Alajaina! Horrenbeste jende elikatu behar eta nituen ontziak hain ziren txikiak, haragia zati
txikitan moztu beharra nuela ontzi horietan sartzeko.”
Zenbat denboran jarraitu behar dute haragia bi zatitan egiten ontzi txikietan sartzeko,
nahiz eta orain ontzi handiagoak eduki?
Hasieran, norberak aldatu nahi dituen alderdi horiek, izugarrizko lana eskatzen dutela
dirudi. Hala da izango da batzutan, bat batean edota modu berezi edo azkarrean lortzea espero
denean batez ere. Pixkanaka eta komeni den erritmoan egitea erabakiz gero, orduan errazagoa
egingo da.

Aldakuntzaren gaia lantzerakoan, lau arlo hartzen ditut kontutan:
1. Nola nago ni neure buruarekin? Autoestima
2.
Nola azaltzen naiz ni besteen aurrean? Komunikazioa.
3.
Zer egiten dut nire sentimenduekin? Nireak al dira edo beste norbaiti al dagozkio?
Nireak ez diren sentimenduak banitu bezala jokatzen al dut, edota benetakoak ez
diren sentimenduak banitu bezala?.
Arauak.
4. Gauza berriak eta ezberdinak egitean zein da nire erreakzioa? Arriskatzea.
Aldaketa bakar batek,
Beste alderdiengan eragiten du.
Ondorioz edozein alderdietatik has gaitezke...
Aipatu ditugun alderdi hauek guztiak elkar erlazionaturik daudela adierazteko honela
irudikatzen dut nik:
Komunikazioa
Autoestima Arriskatzea
Arauak
Arauetan aldaketa egiten baduzu, zure Autoestiman, Komunikazioan eta Arriskatze
mailan eragina izango du.
Aldaketa Komunikazioan egiten baduzu, Arriskatzean, Arauetan eta Autoestiman eragiten
du.

Autoestiman egitekotan aldaketa, Komunikazioan, Arriskatzean, eta Arauetan eragingo
du.
Era berdinean, aldaketa Arriskatzean egiten bada, Arauetan, Autoestiman eta
Komunikazioan eragiten du.
Edozein aldaketa eginaz has zaitezke, eta zerbait aldatu egingo da; izan ere, aipatu dugun
bezala, aldaketa bakoitzak beste aldeengan du eragina.
Alderdi bakoitzak aukera ugari ditu. Aldakuntza prozesuari ekin orduko berau indartzen
saiatzen bagara, norbere buruarekin eta besteekin sortzailea eta maitakorra suertatzen den
benetako kontaktua ezartzeko, eta beste pertsonengana hurbiltzeko aukera gehiago ditugu.
Gizakia ez da erraz hiltzen, bizitzeko grina oso indartsua du. Komunikazio saiakera
bakoitzak darama bizi-iraupen pertsonalaren indarra berarekin darama.
Biziraupen kontzeptua erabiltzean, norberak besteentzat garrantzitsua izan eta kontutan
hartua izateko duen jarrera horretaz ari naiz.
Ondorioz honakoa da galdera: Gure gorputza, gure harremanak eta gure izpiritua kaltetu
gabe bizirauteko modu hoberik ba al da? Baietz uste dut.
Gure harremanetan kongruentziaz ez dihardugunean, erlazioak botere-joku eta irabazigalerazko eragiketa bilakatzen dira; honela, kalitatezko harremanak edukitzeko aukerak mugatu
egiten dira.
Harremanak botere-jokoetan oinarritzen direnean, indar hori alferrikakoa izan da.
Zenbat aldiz entzun dugun ...
“ Bere sinesmenek emate dioten balorea du.”
“ Bere iritzia emateko adorea du.”
“ Arriskatzeko balorea du.”
Indar hau beldurgarria da, baina ez da suntsitzailea.
Jendeak indartsu sentitzeko beharra du, honek bizi-iraupena ziurtatzen baitio. Behar
honen araberakoa da gure komunikazio jardueren gehiengoa.
Bizirauteko gai garela sentitzeko, boteretsu sentitzea beharrezkoa dugu eta baita
autoestima indartzeko ere. Kontutan hartzen gaituztela sentitu behar dugu. Horretarako, norbere
erantzukizuna garatu behar da, eta hau bera besteengan gerta dadin bideak sortu.

Botereari beldurra dio jende askok, indar kontzeptuari soilik atxekitzen zaiolako. Nire
ustetan boterea energia modu bat da, suntsipenerako edo aldiz, sorkuntzazko helburuetarantz
bideratu daitekeen zerbait.
Aukeratu dezakegu eta erantzukizunez egin. Nire boterea neronek hartzea, nik neronek
erabakitzera iritsi eta erantzukizunezko gizaki bat izatera iristeko abiapuntu bat da.
Nire ustez,
bost askatasunak bizitzea, botere pertsonalaren arloan norberak izan dezakeen
tokirik indartsuenean kokatzea da.
Botereak eta energiak hamaika modu hartzen dituzte...
Boterea beharrezko energia da gure gorputza zutik mantendu eta mugitzeko. Jende
gehienak hau ulertzen du. Geure burua babesteko ere boterea eta energia edo indarraren
beharrean gaude. Hau jende gehienak onartzen du.
Era berean, beste pertsona batekin kontaktua sortzeko, energia behar dugu. Jende
gehienak hau desiratzen duen arren, askotan urrundu egiten dira erantzukizuna besteei egotziz.
Honen ildoan, bi bide aukeratu daitezke gutxienez: bata, norbere boterearen erabileraren
ardura beste norbaiti egoztea; bestea, norbere buruaren ardura norberak onartzea. Benetako
kontaktua ezartzeak, gu geu, gugandik sortu den horren erantzule egingo garela esan nahi du. Hau
kongruentziaren ondorio zuzena da. Gure ekintza eta jokaeren arduraduna beste pertsona bat dela
pentsatzean, jokatzean, gure boterea bestearen eskuetan jartzen ari gara dira. “Zuri esker bizi
naiteke” esatea, “nire heriotzaren arduraduna zara” esatearen parekoa da nolabait.
Bi adierazpen horietatik, kutsu positiboa du batak eta negatiboa besteak, baina edozein
kasutan gauza bera esan nahi dute: “nire boterea zuri eman dizut”. Kasu honetan, pertsona bat
gainean eta besteak azpian egon behar dutenez, ezinezkoa da benetako kontaktua egotea.
Azter dezagun
komunikazioaren gaia zehatz-mehatz ezarritako kontaktu mota finkatzeko
gakoetako bat.
Komunikazio kontzeptuaren definizio orokor batetik “bi pertsonen artean ezarri den eta
itzulean doan elkarrekintza bat” dela esan daiteke. Zentzu honetan galdera hauek sortzen zaizkit:
Zein da ezarri den zentzua?
Nola lortu da?
Nola jasotzen da?
Zer gertatzen zaio ondorioz pertsona bakoitzari eta zer gertatzen da harremanarekin?
Esamolde hau datorkit gogora:
“Bizirik mantentzeko arnasa behar dugun adina behar da komunikazioa
harremanarentzat”.
Testuinguru honetan, giza-harremanetan hainbesteko sufrimendua egotea ulertzea
errazagoa egiten da.
Guztiok arnasa hartzen dugu eta guztiok komunikatzen gara baita ere. Jakin beharrekoa
komunikazio hau nolakoa den eta ondorioz gertatzen dena da.
Oro har norbere buruaz iritzi pobrea duten pertsonek, eta euren
bost askatasunekin
bizitzen jakin ez dakitenek, lau komunikazio mota erabili ohi dituzte.
Komunikazio mota hauek eragin kaltegarriak uzten dituzte gorputzean eta ondorioz,
osasunean ere. Harreman mota hauek, elkarrekintzak zokoratu egiten dituzte, hauek frustranteak,
suntsitzaileak, bizigabeak eta urrunak izatera iritsiz.
Norbere baliabideen erabilera eta beste pertsonekin sortu eta eraikitzeko gaitasuna ere
mugatu egiten dute. Norbere ametsen porrota eragiten dute eta aldi berean, menpekotasuna eta
beldurra areagotu.
Nik honela deritzot:
Gizajoa, (Gutxitasuna) (Conciliador)
Kulparazle, (Culpabilizador)
Hiperrarrazonatzailea, (Hiperracional)
Garrantzigabea (Irrelevante)
Gizajoa (Gutxitasuna)
Guztia gaizki
Barne maila egiten dut beti
gorenekoa:
Besteek maita
nazaten guztiak
pozik mantendu
behar ditut
Barne maila
beherenekoa
:
Inork ez nau
maite...
(Urdaileko
mina dut)

Kulparazle
Inoiz ez duzu ezer
ondo egiten!
Barne-maila
gorenekoa:
Inori ez natzaio bat
ere axola
Barne-maila
beherenekoa:
Inork ez nau
maite...
(Nire gorputza
tensioan dago

Hiperrarrazonatzailea
Bizitzan beharrezkoa
da akatsei aurre
egitea
Barne-maila
gorenekoa:
Zein azkarra
naizen
ikusiarazi
behar diot
jendeari
Logika eta
ideiak dira
axola duen
bakarra
.
Barne-maila
beherenekoa:
Benetan inork
ez nau maite...
(Gorputza
lehor sentitzen
dut...)

Garrantzigabea Oreka, ja, ja, ja,! Akatsak,
akatsak …
norbaitek ogia emango al dit?
Barne-maila
gorenekoa:
Besteen
arreta behar
det, noraino
iristen naizen
axola gabe
Barne-maila
beherenekoa
:
Inork ez nau
maite…
(Gorputza
desorekatua
sentitzen
dut...)

Nire ustez, hazten ari ginen heinean, maila fisikoan eta emozioetan ere bizirauteko ikasi
genituen komunikazio modu hauek.
Gure bizi-iraupenaren seinale direnez, gure boterea erabiltzeko autoestima areagotzeko
tresna ere badira.
Boterea denontzat da beharrezkoa eta hain zuzen, gu denon barnean dago nahiz eta
batzutan ez jabetu. Nola adierazten dugun, nola erabiltzen dugun eta ondorioz zer gertatzen
zaigun, hori da gure energiaren emaitzen funtsa.
Gutxitasunaren bidez egiten al dugu? Besteei atsegin eginaz al gabiltza, gutxienez pakean
utz diezaguten?
Edo bestela, agresibitateaz baliatzen al gara? Une horietan behintzat ziur senti gaitezen
besteak gu obeditzera behartzen al ditugu?
Gehiegizko arrazionaltasunez jokatuz egiten al dugu? Hau da, jendea hitzik gabe uzten al
dugu, azalpen amaigabeekin aspertuz, eta eurekin bihotz gabe agertuz zapuztu egiten al ditugu?
Edo, garrantzia gabekoak azalduz egiten al dugu? Jendea zorabiatuta edo nekatuta sentitu
arteraino lanpeturik uzten al dugu zentzugabeko gauzak esanaz?
Edo:
Kongruentziaren bidez egiten al dugu? Jendeari non gauden jakinarazten al diogu, gugan
konfidantza izan dezakeela eta esanahi garbiak azalduz?
Ikus ditzagun orain jarrera hauek “Boterearen ikuspuntutik” ...
Boterea gizajoarengan (gutxitasunean)
Botere mota hau zertan datzan denok dakigu... “Zure gustua egitea besterik ez dut nahi”
bezalako adierazpenen aurrean, tartean dagoen botereari aurre egiten dionak, ondorioz sortutako
erruduntasun, pena eta mesprezuzko sentipenen berri izango du zalantza gabe.
Norbere buruaz erruduntasuna, pena eta mesprezua sentitzen dutenek, ezin dute kontaktu
afektiborik ezarri.
Aldi berean, badirudi sentimendu hauek besteekiko sentitzen dituztenek ez dutela besteen
hurbiltasunik sentitu nahi.

Benetako asetasuna, besteei ematen zaion maitasun adierazpenetatik dator. Honela,
garrantzitsua da benetako asetasuna eta maitasuna eta bestearen mesedea irabazteko saiakera
hutsaren artean bereizi ahal izatea.
Boterea Kulpabilitatean
Agian, beldurra sentitu duzu botere honen aurrean, edo inpotentzia eta samina... baliteke,
zenbaitetan zeure burua krudel sentitu izana ere.
“Zergatik zara beti hain lotsagarria/ erridikulua?”
Beldurra, inpotentzia edo samina sentitzen dutenek, afektuzko kontaktuak ezartzeko
zailtasunak dituzte; beldurra sentitzen duena, sentimendu hori sortarazi diezaiokeen egoera
horretara hurbildu ere ez da egingo.
Kritikak beharrezkoak dira, baina besteari mina eman beharrik ez dago. Kritika ez da beti
atsegina, baina bai funtsezkoa eta baita gizatiarra ere.
Boterea Hiperarrazionaltasunean
Botere mota honi aurre egiten dion edonor gutxiago eta kirtena senti daiteke.
“Oreka mantentzea da garrantzitsuena. Honen galera, berriz, azkeneko ikerketa berrien
arabera, larria izan daiteke...”.
Oso erraza da bestea arrunt, kirten eta aspergarria dela sentitzea; gainera, posible da
besteak txundituta eta nekatuta uztea, etengabeko hitz durundarekin, zehazkizunez betetako
azalpen amai ezin eta kanpoko iturrien aipamenak erantsiz. Horrela sentitzen denak hurbilketa
ekidin nahi izatea guztiz ulergarria da.
Gaitasun intelektualak ezinbestekoak dira nolanahi ere; baina hitzen benetako balioa eta
besteen hitz-jariotik eratorritako itxurakerien artean bereizteko gaitasuna izan beharra dugu.
Boterea garrantzia gabeko jarreraren aurrean
“Akatsak, akatsak; hitz interesgarriak benetan. Txori guztiek lumak lehor mantentzen
dituzte”. Zer esan duzu?
Elkar-komunikatzeko modu honek, berez ez du inolako zentzu eta loturarik ezartzen bere
diskurtsoan.

Aurrean den beste pertsona ez-egonkor eta erne sentitzea sortarazi ohi du. Hasiera batean
dibertigarria dirudi, baina laster bere ordez, beldurra, haserrea eta bazterketa agertzen dira.
Alai eta dibertigarri izateko ahalmenaren beharra dugu, eta baita gure orientabidea edo
egoeren zentzu zuzenera egokitzearena ere. Garrantzia gabeko jarrera azaltzen duenak, ez du
berez izaera dibertigarririk, bere esanahia ez da inondik ere garbi ulertzen.
Ene ustez...
Komunikatzeko era hauek erabiltzen dituztenek, hazi eta garatzen zihoazten bitartean
ikasi zituzten, eta hauek bizirauteko modurik egokienak bilakatu ziren eurentzat; nire errespetua
merezi dute, beraz. Zuk zeuk ere, zeure komunikazioaz ikasi duzuna errespetatzea espero dut.
Nire esperientziaren arabera, sarritan jendeak ez du norberak esandakoa entzuten, eta
komunikazio modu hauek erabiltzen ari denik ez da jabetzen. Are gehiago, elkarrekintza modu
hauetan sartuak daudela jabeturik ere, askotan jendeak ez dituela utzi nahi konturatu naiz.
Norberak barnean duena ez da beti kanporatzen dena, eta benetan erabiltzen ari garen
komunikazio ereduez jabetzen garenean, ulergarria da geure burua ez ezagutzea. Egiten dugunaz
jabetzeko, grabagailu edo bideo-kameraren bat erabiltzea litzateke egokiena. Hala ere, baliteke
egoera ez-erosoak bizi behar izatea non eta nola gauden jakin ahal izateko.
Aipatu ditugun komunikazio ez-egoki hauetan oinarritutako elkarrekintzak eraikitzen
direnean, bi aldeetako partaide bakoitza maitatu ezina, desira ezina, bakarrik eta baztertua
sentitzen da.
Edozeinentzat emaitzak kaltegarri eta mingarriak dira. Bizi-iraupena ziurtatzeko
darabilkigun modua gure komunikazio eta elkarrekintzetan islatzen da, eta kontaktua egiteko
oinarri bilakatzen da, beraz horren araberakoa izango da. Egia esan, jarrera ez egoki hauek
eraginkortasunik gabekoak diruditen arren, berez autoestima sortu edo babesteko saiakerak dira.
Hala ere, zenbait sendagaien antzera, gaixotasuna sendatu bai, baina gaixoa bera hil egiten
dute. Hau da, bizirik mantentzen zaituzte, baina ez bizidun. Komunikazio modu hauetan gure
boterea besteen eskuetan jartzen dugu bizi-iraupenaren truke.
Horrela ezinezkoa da pertsona arteko benetako kontaktua lortzea. Horrelako ondorioak
sortzen dira oro har, elkarrekintzetako partaideak jarrera suntsitzaile eta elkar maitatu ezinean
agertzen direnean. Autoestima kaltetu egiten da orain ere.

Norbere burua BENETAN ezagutzen dutenak ez dira asko, eta beraz aukera gutxi du
jende gehienak sormenez eta askatasunez mugitzeko. Honela, norbere buruarekiko eta besteekiko
ziur sentitzeko zailtasunak dituzte. Hobe beste modu batetara gertatuko balitz!.
Norbere eta besteen autoestima bultzatzen duen komunikazio modu bat bada,
“kongruentziazko” komunikazioa alegia. “Kongrugente” deitu diot komunikatzeko era honi.
Hau guztia irakurri eta gero, zure komunikatzeko moduaz hausnarketa bat egitea
gomendatzen dizut; gutxitasuna, agresibitatea, hiperarrazionaltasuna, garrantzia gabeko jarrera...
zenbateraino adierazten dituzula esango zenuke?
Urteetan zehar jasotako emaitza eta harreman motei buruz zerbait esaten al dizu honek?
Zure elkarrekintzetan komunikazio modu hauek erabiltzen dituzula jabetu bazara, ez
zaitez kezkatu... lagun-arte handian zaude! Nik dakidala, ehuneko laurogeita hamabostek
erabiltzen ditu. Honek ez du esan nahi positiboak direnik, arruntak direla baizik.
Boterea kongruentzian
“Jakina, une honetan haserre nago”.
Kongruentziaren boterea zure sentimenduak eta gorputz eta aurpegi adierazpenak hitzekin
lotzetik sortzen da. Zure ekintza guztiak elkar erlazionaturik daude. Indarrezko egoera batez
jantzirik zaude, zure alderdi guztiak, elkarrekin bat datozelako; alderdi hauek guztiak
kanporatuak izateko, eta erez diren bezalakoak azaltzeko aske dira.
Sinesgarri suertatzen zara. Zure energiak konfidantza sustatzen du, ez du susmorik
sortarazten. Erraz ulertzen zaizu garbi agertzen baitzara, eta besteak zugana hurbiltzeko joera
azaltzen dute.
Zabal-zabalik sentitzen zara, eta beldurraren ordez, kitzikapena, sortzeko energia sentitzen
duzu.
Bost askatasunak bizi ditzakezu. Aukera dezakezula badakizu eta aukera posible ugari
dituzu.
Hazian aurki dezakegun boterea da ideiak sortu eta gauzak hobeto garatu arazten dituena;
hau da, besteekin modu baikorrean elkartu, baliozko iritziak sortu eta suntsipena modu
konstruktiboan eraldatzea ahalbidetzen duen boterea.
Era berean, botere honek, osasuna zaintzen, harreman onuragarriak lortzen, inguruneko
gauzekin gozatzen eta zentzuz betetako bizitza pozez dastatzen laguntzen du.

Bidetik trabak kenduz
Hasiera batean, bide egokitik joatea erraza dela dirudi:“Jakina erraza dela” esan genezake.
Hain erraza bada ordea, nolatan ez da sarriago hala suertatzen? Izan ere, gure barnean
denarekin harremanetan jartzen garenean, zenbait traba eta eragozpenekin topo egiten dugu.
Perez andrea, beti tartean egon ohi den horietakoa da. Ba al dakizu nori buruz ari naizen?
Jende gehienaren bizitzaren barnean “bizi” den hirugarren laguna da. Sarritan gogoz
kontrako bisita izan da nire bizitzan urteetan zehar. Edozein izen jar geniezaioke...Schwartz edo
Sanchez anderea, denok ezagutzen dugu. Andere horrengana begirunez hurbildu behar zela
erakutsiz ziguten gehienoi, bera haserretu edo mindu zitekeela eta.
Zenbat aldiz esango genion geure buruari: “Ni naiz hanka sartzen duen bakarra, aspertu
edota kezkatzen dena, sentimendu ezegokiak dituena...” eta jakina, alderdi horiek kanporatzeak
hilko ninduke edo besteak hilko lituzke edo, gutxienez, gizartetik betirako baztertuko ninduke...
eta gainera,
hori ez litzaioke bat ere gustatuko Perez andereari.
Guk ordea, Perez andereak ere bere Perez anderea baduela ahazten dugu... eta hori
denoi gertatzen zaigula.
Arau zaharren bila
Gutako askok, haurtzaroan barneratu izan ditugun arau sorta batzuk helduaroan ere
indarrean ditugu. Hala ere, erroturik dauden arau hauek deusezten dituzten bizipenen batekin
topo egiten badugu, hauek aldatzea edo egokitzea posible da.
Askotan obedientzia zorrotza eskatzen dute arau hauek. Gainera, gure bizitzako egoera
guztietara egokitu ezin direnean, arazo bilakatzen dira arau hauek. Izan ere, gidak behar ditugu,
ez arauak..
Interesgarria deritzot gutako gehienok jarrai ezinezko arau zorrotz hauen menpe bizitzen
nola ahalegintzen garen ikustea, eta nola arau hauek hor egoteagatik, errudun eta haserre
sentitzera ere iristen garen.
Platerean jarritako guztia jan behar da beti.
Ez hitz egin inoiz zerbait interesgarririk esateko ez bada behintzat.
Nagusiekin ez eztabaidatu inoiz.

Zaborra arratsaldeko sei eta erdietan atera beti.
Beti irribarre egin.
Hasiera batean, arau egoera berezi baten aurrean ikasten ziren arau hauek, baina denboraz
orokortu egin ziren.
Egin beharko, ezin, inoiz, beti esaten dugun bakoitzean arreta jarriz gero, geure arau
propioak aurki ditzakegu.
Arau hauen menpean bizitzen ahalegintzen bagara, norbere buruaz erruduntasun eta porrot
sentimendua edota besteekiko gorrotoa ere sor daiteke.
Ariketa bezala, burura datozkizun arau guztiak idaztea gomendatzen dut, aluzinazioak ere
barne direlarik. Orain, pertsona arteko testuinguru batean kokatu zaitez eta arau hauek zuretzat
erabilgarri bilaka itzazu. Adibidez guztiontzat ezaguna den arau honen kasuan:
Ez eztabaidatu inoiz zure nagusiekin”.
Lehenengo adierazpena: “
Ez dut inoiz nagusiekin eztabaidatu behar”.
Honokora alda daiteke: “Ezin dut inoiz nire nagusiekin eztabaidatu”, zeina beste honetara
ere alda daitekeen:
“Batzuetan nire nagusiekin eztabaida dezaket, iritzi ezberdin bat dudanean”. Hau ere
aldatu daiteke:
“Neuk hala erabakitzen dudanean, eta iritzi ezberdin bat dudanean nire nagusiekin
eztabaida dezaket”.
Aldaketa bakoitzak, arrisku bat, ikaskuntza berri bat eskatzen du, baina honekin bizitzea
posible da; neuk erabakitzen dudanez bideragarria da, eta neure beharretara egokitzen da.
Azken aldaketak, pertsonarteko testuinguruetan lagungarri den bizi-gida bat eskaintzen
du, izan ere, modu egokian aukeratzeko askatasuna ematen baitu.
Norbere bizitzako barne arauekin etengabeko adostasunean egoten saiatuz gero, ez da
harritzekoa ultzera edo beste nolabaiteko adierazpen psikosomatikoren bat sortzea; pertsona
zurruna eta zitala zarela esango dizute ingurukoek. Hau guztia, bere garaian gurasoak ez
atsekabetu nahi izateagatik. Izan ere, eurengandik jaso genituen arauak.Gutako gehienok ez dugu
horrela jokatu nahi, baina sarean harrapatuta bezala gaude.
Berri bat dakarkizut: zure gurasoek ere ez zuten hori nahi.

Ziurrenik zure aita edo ama zalantzakor agertzen ziren egiten zizkizuten adierazpen edo
muga-jartze ahaleginetan, edo euren artean ez adostasuna zegoen zu aurrean zinela; gainera, zu
eurekin eztabaidatzen hasiz gero, euren barneko ziurtasun eza areagotu egiten zenuen. Gaitasun
edo trebezia gabeko guraso bezala sentitzen ziren. Zure eztabaidaren ziztadek, euren ziurtasun
ezak eta euren arteko ez adostasunak egoera guztiz ezerosoa egiten zuten. Honela, zu ixilduz
gero, egoera ez-erosoak murriztu egin zitezkeen. Arau horiek lotura zorrotz bezala bizitzera iritsi
bagara, funtsezko jarrera bilakatu dira eta burutik kendu ezinik gaude, berez gure gurasoen
manipulazio eta egonezinen adierazpen bat baino ez denean.
Okerrena gertatzeko beldurrez
Irudimen aberatsa dugu gutako gehienok, bereziki gerta daitezkeen gauza izugarriak
“aurreratzeko”. Sarritan, gure irudimenean hain harrapatuta gaude, inguruko errealitatetik kanpo
gelditzen garela.
Suposa dezagun norbait seietako hitz-ordura berandu doala, eta bere buruari honako hau
esaten dio “Ez zara 6etarako iritsiko... 6,30etan agertuko zara, ordu erdi beranduago ...” Orduerdi horretako barne-elkarrizketak barruak sutan jartzerainoko aktibazioa sortuko dio...
“Berandu nabil...”
“Zer pentsatuko ote du?”
“Gorrotatu egingo nau”
“Bera ez da inoiz berandu iristen, utzi egingo nau, iraindu egingo nau...”
Edo bestela, geroago hau pentsa dezake, “nolatan egingo du hori ni hainbeste saiatu
ondoren?”. Eta gero pertsona hark gaizki tratatu izandako egoera guztiak gogora ditzake...eta
inguruan diren beste zenbaitzuengandik jasandako egoerak ez-atseginak ere. (“Eta gainera nirekin
haserretzeko gai da!”).
Bitartean, kartera etxeko mahai gainean ahaztu duela ohartu da... kotxea non utzi ez
dakiela bueltaka dabil; hurbil dagoen aparkalekua beteta dagoela dirudi. Eta hain haserre dago, ez
dela jabetzen kanpoan aparkalekua badagoela. Azkenik, hitz-orduko lekura heldu eta bestea ez da
iritsi oraindik!... ordubete beranduago iritsiko da. Dena alferrikakoa izan da, baina a zer eragin
sortu duen zure barnean!.

Hitz-ordura garaiz heltzea ez da maitasun seinale bat, gauzak egoki bideratzen jakitea
bezalako kontu bat baizik. Zenbaitetan, ez dakigu besteekin elkarrekintzan nola aritu, eta ezerosotasuna, oztopoak senti ditzakegu. Inor ez da horregatik hiltzen. Atsegin ez duzun egoera bat
baino ez da. Jabetu al zara tontakeria horiek zure buruari, gorputzari, bizitzari uzten dioten
ordainaz?
Honek guztiak kontaktua zein neurritan eragotzi dezakeen hausnartu dezakezu.
Nire iragana
Hau da nire iragana ... ez al da ni neu naizenaren, eta gauzak niretzat izan beharko
luketenaren adierazle ona? Baina, betirako?
Izan ere:
“Beti makala izan naiz”.
“Ezin izan nuen inoiz arrakastarik lortu”
Gure iragana gaurko izatearen oinarria dela egia da, iraganeko esperientzia indar
boteretsua baita. Dena den, ez da egia gure oraina edo etorkizuna aldatu ezin dugunik. Gutako
askoren ustez, azken hogeita hamar 30 urteetan burua hormaren kolpeka aritu bagara, betirako
hala jarraitu beharko dugula uste dugula, nolabait esateko gure patua hala delako.
Izan ere, ikasi duguna egiten dugu, eta hala jarraitzea normala da besterik ez badakigu.
Jokabide hauek errepikatzeak ezer berririk ikasi ez dugula esan nahi du besterik gabe.
Zenbaitetan ondo dijoakigu ikasi dugunarekin; ez dago ezer aldatu beharrik. Beste batzuetan
ordea, oso trakets moldatzen gara, eta aldaketa beharrezkoa da.
Zerbait berria ikastera irits gaitezke, horretarako gaitasuna dugula sinesten hasten garen
heinean. Gure gorputza eta burua ikaskuntza eta garapenerako prestaturik daude, beti ere, funtzio
honetara zuzentzen baditugu behintzat. Inguruneaz duzun ikuspuntua alda ezazu eta zure ekintza
eta emaitzak ezberdinak izango dira. Saia zaitez noizbait hala egiten ...
Orain beste galdera bat datorkit ...
Nire iraganak, nire oraina argitu egiten al du edo kutsatu?
Adibidez, gaur egun ditudan urteak izanik, zenbait egoera edo testuingurutan hamar urte
nituenean bezala bizitzen banaiz, non nago iraganean edo etorkizunean?

Hitz mingarriak barneratzen ...
Guztiok ditugu mina ematen diguten zenbait hitz, itsutu egiten gara edo harri eginda
gelditu. Hitz hauek entzutean, umilazioa edota lotsa sentitu genuen iraganeko irudi eta
sentimenduak berbizi egiten dira, eta automatikoki egoera hori aurrean bagenu bezala
erreakzionatzen dugu.
Sarritan, hitz berdinek beste pertsona batentzat esanahi oso ezberdina izan ditzakeela
jabetu ere ez gara egiten. Hori dela eta, askotan gure osotasun fisikoa eta autoestima mindu egiten
inongo beharrik gabe.
Horren ondorioz, askotan kontaktua ezartzeko aukera atzeratu edota deuseztu egiten da.
Bestalde, inguruko pertsona bakoitzari min ematen dioten hitz horiek guztiak ezagutzea
ezinezkoa da.
Kontaktu on bat ezarri eta harremana garatzen joanez gero, pertsona maitakorrak hitz
horiek zeintzuk diren ikastera iristen dira eta ekidin, argitu edota baztertzera irits daitezke.
Borondate ona izanez gero, berez bideratu daiteke egoera denbora pasa ahala. Hausturaren bat
egon bada ordea, hitz horiek egoera okertu egingo dute. Hitz horiek zuretzat eta zure ingurunean
esanguratsu diren irudientzat duten esanahiaz jabetu zaitez, eta ea zer gertatzen den.
Suposaketak egitea
Suposaketarik ez egitea zaila suertatzen da inolaz ere. Nire ustetan oharkabean
suposaketak eratzen dituen jende ugari dago. Ezinezkoa da erabateko ziurtasuna izatea une oro,
eta zalantza edo mesfidantza sortzen direnean, suposaketei so egin eta hauek aztertzea egoerak
bideratzeko modu bat izan daiteke.
Jende asko, bere ondorio ugari noizbait benetakotzat hartutako suposaketetatik sortu direla
ohartu ere ez da egiten. Hau dela eta, norbere suposaketak besteei adierazi, eta besteek eurenak
konpartitzea aberasgarriena da.
“Nik suposatzen dut…”
“Zuzena al da…?”
“Zertan oinarritzen dira zure ondorioak?”
Adierazpen hauek, norbaiti bere suposaketak zeintzuk diren galdetzeko edota norberaren
suposaketak zeintzuk diren ikertzeko moduak dira.

Suposaketak argi eta garbi jartzean, gaizki-ulertuak eta hauek sorturiko erresuminak argitu
daitezke. Zerbait esate hutsarekin, besteak entzun eta ulertu duela suposatzen dugu gutako askok.
Elkarrekintza eta harreman aukera ugarik porrot egin dute aurre-uste honengatik. Agian hasieran
nekagarria izango da, baina besteak jaso duena argitzea garrantzitsua da, batez ere zalantzak
ditugunean. Hitz berdinek oso esanahi ez berdinak izan ditzakete bi pertsonentzat.
Sarritan zaila gertatzen da jendearen artean elkar-ulertzea, hauen ahotsak oso leunak
direlako edota euren hitzak garbiak ez direlako. Badirudi, ulertu ez dutela aitortuz gero
ezjakintzat hartuko dituztela. Kasu horretan, egin daitekeen gauza bakarra zerbait asmatzea da.
Asmaturiko hori ulertu ez duen pertsonaren errealitate bilakatzen da, guztia hortik abiatuko
delarik. Nire kasuan, nahiago nuke ezjakintzat hartua izatea tuntuntzat hartzea baino; eta
horregatik arriskatzea erabakitzen dut.
Honelako zerbait gertatzen zaidanean, errepikatzeko eskatzen diot jendeari; ez dudala
ondo entzun eta ulertu nahi nukeela esaten dut normalean. Pertsona batzuk ez dute ongi entzuten,
eta horregatik gaizki-ulertu ugari sortzen da. Jendearen arteko arazo ugari, giza-jokaera sinple
hauen ondorioz sortzen dira.
“Entzuten ez dudana, asmatu egiten dut eta zu horren erantzule egiten zaitut.”
Norbanakoen arteko ezberdintasunak ezin ditugu ekidin, gizaki bakoitza biologi mailan
bakarra baita. Honela, gurekiko erabat berdina den beste pertsona bat ez dugu inoiz aurkituko.
Hatz-markek munduan dauden milioika pertsonen artean norbanako bat soilik identifikatu
daitekeela ziurtatzen du. Hatz-marken marra guztiak sailkatu daitezke, baina behatzean duten
kokapena esklusiboa da. Hau behatzentzat baliagarria den bezala, gorputz eta izakeraren alderdi
ezberdinetan ere hala da.
Lanbidea ongi menperatzen duen zirujau batek, edozein pertsonari egin diezaioke
ebakuntza, organuen barne-kokapena berdina baita gizakion artean.
Beste era batetara, gizaki batekin topo egiten dugun bakoitzean, gurekiko antzekotasunak
eta ezberdintasunak aurkituko ditugu. Giza-legea da. Naturaren baldintza bat da, eta ez gorroto
edo maitasunaren ondoriozko emaitza (“Bera nire antzekoa da. Maite dut. Bera eta ni oso
desberdinak gara. Gorroto dut edo beldur diot.”). Honen ildoan, pertsona bakoitzak esploratzaile
izateko aukera eskaintzen digu, batez ere senitarteko eta lagunekin.
Ikuspuntu honetatik begiratuz, antzekotasunak ezaguna denaren segurtasuna eta
ezberdintasunak aukera berrietan trebatzea eta ikaskuntza dakarte. Antzekotasunari soilik

atxekituz gero, garapenerako eta hazkuntzarako aukerak murrizten ari gara, aldi berean
aspermena eta suntsiketaren potentziala areagotu daitezkeen bitartean.
Honekin guztiarekin erlazionaturik dagoen esaera bat datorkit burura:
Antzekotasunetan oinarrituz ezagutzen dugu elkar, baina ezberdintasunetatik abiatuz
lortzen dugu garatzea.
Antzekotasuna eta ezberdintasunaren onarpena elkarrekiko estimuan oinarriturik dago;
hau bizi-bide hartzeko kongruentziazko komunikazioa garatu behar da.
Nire kontzientea balidatzen
Oso erraza da gaizki interpretatuak izatea. Suposa dezagun indarrez gainezka sentitzen
zarela barnean, eta hor nonbaiten exerita zaudela, zure hurbileko norbait sartu eta ezer berezirik
ez bazenu bezala begiratu dizu eta berean jarraitu du; ez du zure “indarra” atzeman. Sarritan
gertatzen da; barnetik
gainezka zauden arren, zure aurpegian nolabaiteko pake-adierazpena
nabari da. Kanporantz adierazten duzunaz jabetzen ikasi ez duzunez, ez zaituela ulertzen
sentitzen duzu; askotan baztertzea dator ondoren.
Ba al dakizu zure aurpegiak ze adierazten duen momentu honetan? Ba al dakizu zer
adierazten duen zure ahotsaren doinuak? Ziurrenik ez, baina zu ikusi edo entzuten ari den
edonork adierazpen horiek jasoko ditu. Zure aurrean daudenek, euren hausnarketa eta barneinpresioak eratuko dituzte, eta zure pentsamendu eta sentimenduak “irakurri”ditzakete.
Grabagailu bat baldin baduzu, zure elkarrizketa bat grabatu ezazu eta ondoren entzutea
gomendatzen dizut. Bideo-kamararen bat izanez gero, erabil ezazu, eta ondoren ikusi eta entzun
filmatutakoa. Orduan, zurekin daudenean besteek entzun eta ikusten duten atzeman ahal izango
duzu. Zeure buruaz duzun irudia ikusten duzunarekin alderatuz, hau da kanpotik ikusten
zaituenaren moduarekin konparatuz, zenbateko ezberdintasuna dagoen ohartzeko aukera izango
duzu. Astindu handia izan daiteke, baina aurre eginez gero, ekar diezazukeen onurak pena merezi
du zalantza gabe.
Beste askok bezala, zure aurpegian zoriontasuna adierazi arren, baliteke behin baino
gehiagotan barnetik gorrotoa edo beste emozio ez-atseginen bat sentitzea. Norbaitek begiratzen
zaituenean, maskara hori kentzea ezinezkoa suertatzen zaizu, egoera bereziren batetan ez bada.
Honela, “zer gertatzen da?” galdetzen badizute zure aurpegiak zerbait gaizki doala adierazten
duenean, biluztuta, nahastuta edota gaizki interpretatuta sentitzen zara.

Grabagailurik ez baduzu, lagungarri izan daiteke besteari galdera hori egitera zerk
bultzatu dion argitu nahi izatea, zer “atzeman” duen jakitea baliagarria izango zaizu. Honela,
besteek duten informazioa jaso eta benetan barnean sentitzen duzunarekin alderatu ahal izango
duzu. Behar duzun oreka lortzeko egin beharreko bidearen lehen pausoetako bat da.Orain, gaizkiulerturen bat sortzen denean beste pertsonari ikusi eta entzun duenaz galdetzen diot, ondoren
egoera horretan faltan dagoena gehitzeko aukera izanik.
Behar dituzun tresna guztiak zuk zeuk dituzu
Nahiz eta agian oraindik ez ditugun guztiak aurkitu, zorionez pertsona arteko kontaktu
oparo bat ezartzeko behar ditugun tresnak guztiok ditugu berez.
Hitz gutxitan, giza tresna unibertsal horiek arnasketa, gorputza, aurpegi-adierazpena,
zentzumenak, ahotsa, keinuak, hitzak, sentimenduak, bizitako esperientziak, mugitzeko
gaitasuna, denbora eta espazioa, eta beste pertsonak osatzen dituzte. Kontaktua bere osotasunean
lortzeko, hauek guztiak erabiltzea beharrezkoa da, beti alderdi hauen artean armoniazko elkarhartze baten bidez eginaz (
kongruentzia).
Tresna horietako bakoitza zein egoeretan dagoen jakitea beharrezkoa da, noiz, nola eta
zertarako erabiltzen ditugun ohartzeaz gain; gainera, modu egokian mantendu eta euren
erabilpena areagotzeko zer egin behar den jakitea ere baliagarria da etorkizunari begira.
Hau guztia, tresna hauen jarduera modua
ezagutzearen menpe dago, noiz eta nola
erabiltzen ditugunaren
kontzientzia izatearen arabera, eta trebatzen goazen heinean, jartzen dugun
pazientziaren arabera ere. Honek zera esan nahi du, geure buruaz lehen genekiena baino gehiago
ezagutzen dugula, eta tresnak erabiltzearen
kontzientzia ere areagotu dugula.
Kontaktua ezartzeko beharrezko ikaskuntzak kirol bat ikastearekin nolabaiteko antza
dauka. Kirol bat interesatzen zaigunean, onuragarria izango dela, osasuntsuago egingo gaituela,
zoriontsuago edo lagunak egiteko balioko digula uste dugu. Kirolak dibertituko gaituenaren
ideiarekin hasten gara; gero, ikasi nahi dugunaz irakurtzea, galdetzea edo maixuren batekin eta
praktikan jartzen duen norbaitekin harremanetan jartzea erabakitzen dugu. Eredu modura beste
norbait praktikan jartzen ikustea nahiago dugu, bere aholku eta deskribapenak jasotzeko. Hau
guztia eginik ere, ikaskuntzan saiatu gara baina benetan trebezia garatzeko,
praktikan jartzea
ezinbestekoa dela kontutan izan behar da.

Kontaktua ezartzen ikasteak, antzeko baldintzak dauzka. Liburu honen bidez, benetan
kontaktua ezartzen ikastea posible dela transmititu nahi dut, eta hori nola egin daitekeen adierazi.
Edozein ikaskuntza prozesuan gertatu bezala, lehen etapa eta saiakerak zailak eta sarritan
irrealak izaten dira. Ulergarria da hasieran hau sentitzea, hau guztia arraroa egiten baitzaio
gorputzari. Gogoan al duzu kotxea gidatzen ikasten ari zinenean? Zenbaterainoko
pazientzia
behar zenuen, egin nahi zenuena eta benetan egiten zenuena inondik ere bat ez zetozenean!.
Haurtzaroan, oso pertsona gutxiri eman izan zaizkio bere barne-tresnak kontaktu oparo eta
baliagarrietan erabiltzeko gida edo bideak. Bestalde, behin eta berriz entzun dugu lanean
eraginkor aritu behar dela edo nagusiei obeditu egin behar zaiela. Egoera askotan erabilgarriak
izan dira balio eta ezagutza hauek, baina ez dira giza-egoera guztietara aplikagarriak. Kontaktu
egokia eta asegarria lortzeko garaian, gutako gehienok gaitasun berri ugari dugu lantzear
oraindik, jarrera zahar batzuk egokitu edo berritu behar izateaz gain
Inor ez gara jaio kontaktua ezartzeko pausoen argibide-poltsatxo batekin. Ikasi
dugunarekin ahal duguna egiten dugu, bere garaian gure gurasoek egoera berdinean egonik egin
zuten bezala.
Orain zauden lekuan zaudela, ahal izan duzun ongien aritu zarela onar badezakezu,
zoriondu ezazu zeure burua lortuz duzuna zure eskuetan izateaz, eta aldakuntzaren bidean aurrera
egiteko ahaleginekin jarraitzeagatik.
Aldaketaren ideiak xinplea eta jakina dirudi, baina azpi-joku batzuk izkuta ditzake
barnean.
Zenbat aldiz ikusi dugun ...
ikusi gabe begira dagoen norbait,
entzun gabe adi dagoena
ezer esan gabe hitz egiten duena
konturatu gabe mugitzen
eta
sentitu gabe ukitzen duena
Jarrera hau garesti ordaindu dugu gutako askok: norbera eta besteekin gaizki sentitzea,
maitatua ez sentitzea, norbere ekintzak ez onartzea, itxaropena galtzea, hori da prezioa.

Askotan, hau guztia ikusirik, ezer egiteko gaitasunik gabe sentitzera iristen gara.
Lagungarri suerta dakigukeen gauzak asko ikasi ditzakegulakoan nago;
itxaropen handia
izateko arrazoiak badaude.
Normalean, ondo daude gauzak gure gogamenean; beraz, begiek zerbait ikusten dutenean
eta gogamenak zentzua duela uste duenean, pazientzia eta praktikaren bidez, ikaskuntza berri hori
gure sentimenduetara itsastera iritsiko da; bide berri bat hasten da, “ez dut merezi” moduko
ideiek sarrera galarazten ez badute behintzat.
Zentzumenak erabiliz
Inguruneko informazioa jasotzeko erabili ohi ditugun bide nagusienak zentzumenak dira,
hau da, begietatik, belarrietatik, larru-azaletik, ahotik edo mingainetik hain zuzen.
Zentzumenak modu probetxugarri batetan erabiltzeko argibide nahikoa jende gutxik
eskuratu du nire ustez.
Ikusmena
Hirurogei urtetako emakume batek, bere berrogei urtetako semeaz umetxo bat izango
balitz bezala hitz egiten entzun izan dut. Berdina gertatu liteke berrogei urtetako ama eta
hamaseiko semearen kasuan. “Nire amak lehen nintzen bezala ikusten nau, orain naizenaren
ordez”. Zenbaitetan, seme hau hilabete gutxiko umetxoa zeneko argazki bat ikusiz gero,
orain
ere
adin horretan ikusten jarraituko du amak. Jabetzen al zara zenbaterainoko arazoak ekar
ditzakeen distortsio honek?
Zentzu honetan, bitxia da egiten duguna; gure gogamenean eratutako irudiak dauden
bezala uzten ditugu, eta maiz irudikatze horiek,
une horretako egoerari baino iraganeko
bizipenei gehiago atxekitzen zaizkie.
Gainera, azpi-jokoren bat egin diezagukete gure begiek, izan ere haurtzaroan era
guztietako tabuak barneratu baigenituen (...”sexu-kontuei ez begiratu”, batzutan “horiek gauza
txarrak dira”...edo besteetan “gauza onak” ( tartean zegoen pertsonaren araberakoak).
Norbaiti begira geldituz gero, ez da egia “biluztu” egiten duzunik, ezta ere, zuri ez
dagozkizun kontuetan sartzen ari zarenik. Iraganean hau guztia entzun ondoren, ez begiratzea

erabaki zenuen, eta honela ezer ikusten ez zenuenez, asmatu egiten zenuen. Interesgarria litzateke
behingoagatik, benetan ikusi zenuena jakin ahal izatea, asmatu behar izan zenuenaren ordez.
Ukimena
Nolabait, ukimenarekin ere berdintsu gertatzen da. Ashley Mountaguk, denok ezaguna
dugun elkar ukitzearen goseaz dihardu (ezaguna diot ukitzearen inguruan ere tabu ugari baitago).
Sarriago elkar-ukitzea erabakiko bagenu, gure gorputza, nerbio sistema, sormena edo pertsona
arteko asegarritasuna, neurri handi batean areagotu egingo litzateke. Eskuak bereziki,
sentikortasuna adierazi eta banatzen ikasi dutenean, aparteko energia-emaleak dira. Lana, zigorra
edo sexurako baino erabilpen aberatsagoak dituzte; gizakiek benetako kontaktua lortzeko duten
bide bat baino askoz gehiago dira.
Entzumena
Entzumena, entzute aktiboaren jarduerarekin loturik dago, nahiz eta batak ez dakarren beti
bestea.
Zenbat aldiz gertatu zaizu, hizketan ari den norbaiten aurrean egonik, zure arreta ondoren
zuk erantzungo diozun horretan dagoela, edo bestearen diskurtso edo jarreraren epaiketan, edo
agian, buruan bueltaka daramazu arazo horretan harrapatuta zaudela...? Hau honela izanik
elkarrizketa zatiak soilik entzuten ari zara. Egoera bereziren batetan, zatitutako diskurtso horren
edukiak iraganeko beldur edo bizipenen bat esnatu dezake ...
Solaskideak:
Erosketak egitera joan nahi dut. Zerbait behar al duzu?
Zu: Zergatik egin nahi duzu hori?
Solaskidea: Inoiz ezin zaitut asetu. .
Erosketetara joan
entzun duzu eta haserretu egin zara; duela bi egun egin zenituen
erosketa guztiak eta hala adierazi zenion zure solaskideari; berak gogoan ez izateak haserretzen
zaitu; izan ere, “Berak ez du inoiz ezer gogoratzen, ez da harritzekoa ...!”.
Elkarrizketa osoa entzun bazenu, eta galdetutakoa erantzunez gero, behar bada honelakoa
litzateke elkarrizketa:
Solaskidea
: Erosketak egitera joan nahi dut. Zerbait behar al duzu?
Zu: Ez..Duela bi egun joan nintzen eta behar dudan guztia badaukat iada. Zer erosi nahi duzu?
Solaskidea: Ah! oinetakoen merkealdi bat dago gune komertzialean eta pare bat erosi nahi dut.
Zu:Gustatuko litzaidake joatea...
Arnasketa
Jende asko bere arnasketa azalekoa eta erritmo ezberdinekoa dela ez da konturatzen. Zure
arnasa hartzeko moduaz arreta jartzea eskatu nahi nizuke.
Hartu ezazu tartetxo bat eta begiak itxi, besterik gabe zure arnasketarekin kontaktuan
jarriaz. Zure arnasak bizirik mantentzen zaitu, eta zure gorputzari oxigenoa eskaintzen dio.
Jarduera miresgarri honengan arreta jartze hutsak, zure gogamena eta gorputz osoa biziki
sentikorragoa eta energia hartzeko irekiagoa bilakatzen du.
Egunean zehar, errepika ezazu ariketa hau gogoratu ahala, zeure burua zeure gogoan izan
dezazun. Zure denboraren tartetxo bat baino ez du eskatzen. Hainbeste merezi duzu.
Ea zer gertatzen den..
Hitzak kontutan izan
Hitzak kontakturako tresna garrantzitsuak dira. Beste edozein kontaktu mota baino
kontzientzia gehiagoz erabiltzen dira. Gure komunikazioa hobetzeko hitzak ongi erabiltzen
ikastea ezinbestekoa delakoan nago.
Norbait komunikatzen ari denean, bere hitzak, irudi, soinu, mugimendu eta ukimenari
atxekita datoz; ezin dira bereizi, adierazitako horren eduki-ontzia bezalakoak baitira.
Hitzak bakarrik kontutan hartzen baditugu, hitzen erabilpena, gorputz eta gogamenean
sortu eta landutako prozesu konplexu baten emaitza dela ikus daiteke: garuna, ahots kordak,
eztarria, birikak, aho barneko gune ezberdinak, guztiak elkar erlazionaturik daude.
Hitzen erabilpenerako estimulua bi bidetatik datorkigu: geure barnetik eta kanpoan
gertatzen den zerbaiten erantzunetik.
Honela azal genezake:
Zerbait gertatzen da...
Hasieran zentzumenen bidez gertatzen da:
Zerbait entzuten dugu.
Zerbait ikusten dugu

Zerbait ukitzen dugu.
Zerbait usaintzen dugu.
Zerbait sentitzen dugu.
...edo gure barneko
edo kanpoko zerbait dela medio
mugitu egiten gara..
Ondoren, gure garunak gertatutakoari zentzua emateari ekiten dio:
Zentzu horrek sentimendu bat sortarazten du.
Poza edo izua aktibatu arazten du .
Orduan, eman beharreko erantzunaren
arau edo gidak indarrean jartzen dira.
Hau guztia nola aritzen den jakitea, eta bereziki zugan duen eragina ezagutzeak, onura handiak
ekar diezazuke, zeure buruaren erantzule egitera iritsi baizaitezke.
Hitzei buruz kontu gehiago
Eman dezagun zure garunak, ordenagailu baten antzera bizipen guztiak zintetan grabatzen
dituela, hitz egiterako orduan erabiltzen dituzun hitzak zinta horietatik “aukeratu” egin beharko
ditu. Zinta horiek bizi izandako esperientzia ezberdinak, eskuratutako jakintza berriak, arau eta
gidak gordetzen dituzte. Une honetan irakurtzen ari zarena ere, esperientzia berriak bizitzen ari
zaren heinean, zinta berriak osatzen joateko baliagarri izatea espero dut.
Normalean erabili ohi ditugun hitzek gure osasunean eragina dute. Pertsona artean
afektuzko loturak osatzeko eta euren artean elkar erlazionatzeko erabiltzen dituzten moduetan
ere.
Hitzek indarra dute
Esaten duzunari arreta jar iezaiozu, eta benetan nahi zenuena esaten ari zaren adi egon.
Hamarretik bederatzik duela minutu bat esan duena ezin du zehaztasunez gogoratu.
Norbaitekin hizketan ari garenean, badira kontu berezia izan beharreko hamar hitz edo
esamolde:
Ni, Zu ,Eurek, Hori, Baina, Bai, Ez, Beti, Inoiz ez, “...beharko nuke...”
Hitz berezi hauek kontu handiz erabiltzeko gai bazina, gaizki-ulertuek sortarazten dituzten
arazo ugari ekidin ahal izango zenituzke.
Ni
Ni, lehen pertsonaren erabilerari uko egiten dio jende askok, eurei arreta eskatzeko
modutzat hartua izan daitekeelakoan; berekoitzat hartuko dituztela uste dute. Haurtzaroko itzalak
dira, apalak izan behar genuela esaten zigutenekoak, izan ere, nork nahi zuen/du berekoi izatea?.
Hau guztia aipaturik,
Ni erabiltzen dugunean, garrantzitsuena, zeure burua zehatz-mehatz zeure
hitzen erantzule egitea da.
Jende asko nahastu egiten da “
Zu” bigarren pertsonan hitz egiten hastean; “Zuk ezin duzu
hori egin”
entzunez gero, zapalketa kutsuren bat hauteman daiteke, bata bestaren gainetik
dagoela adieraziz bezala. Aldiz,
“Ni(re) ustetan zuk ezin duzu hori egin” esanez gero, bi
pertsonen arteko maila orekatuagoa da, zapalketarik gabe, eta adierazitakoaren erantzukizuna niri
dagokit.
Ni esaterakoan, adierazitako hori nigandik sortu eta atera dela garbi adierazten dut, eta
beraz garrantzitsua deritzot hori zehaztea. Hitz egiterakoan argi aritu nahi baduzu esaten duzuna
dena delakoa izanda ere, adierazten duzunaren erantzukizuna zeuri egoztea gomendatzen dizut.
Ilargia gazta gorrizkoa bezala da” (zure gogamen- irudikapena)
“Ilargia gazta gorrizkoa da” esan beharrean ( hau iada lege berri bat izango litzateke).
Norbait krisialdi baten barne dagoenean
Ni hitzaren erabilpenaz jabetzea lagungarri
izango zaio. “...
Gai honetaz nire ustez...” esatea garbiagoa da (erantzukizuna zehaztuz), eta
gainera aldatu beharrean dagoen egoera horretan modu baikorrean eragiteko adorea eskaintzen
dio.
Ni-aren erabilpena garbia ez denean, solaskideak “Zu” motako mezua irakurtzeko joera
gehiago izango du, askotan elkarri zerbait leporatu edo bata bestaren gainetik jartzeko
ahalegintzat hartua izan daitekeena.
Zu
Adierazpen mota honek ere baditu bere arriskuak. Zerbait adierazi edo besteekin zerbait
konpartitzea nahi dugun arren, besteari zerbait leporatzeko ahalegintzat hartua izan daiteke. Ikus
ezazu jarraian ikus daitezkeen bi esaldi hauen arteko ezberdintasuna: “Gero eta okerrago egiten
dituzu gauzak (zuk)” edo, “Nire ustez gero eta okerrago egiten dituzu gauzak”.
Adierazpen mota hau argibide edo aginduak emateko garbi erabiltzen bada, ziurrenik ez
da gaizki-ulerturik sortuko. Adb.: “
Zuk hau egitea nahi dut...” edo “Zurekin hitz egin nahi dut”.
Eurek (inpertsonalaren erabilera)
Askotan, eta zeharka bada ere, erantzukizuna beste norbaiti egozteko modu bat da, ia
Zu”erabiltzearen parekoa. Edo beste zenbaitetan, kritika bat (ezezkorra normalean) zabaltzeko
zeharkako bidea bat ere.
“...eurek ... diote ”
Beldurra edo ez erosotasuna sortzen diguten egoeretan, gure fantasia negatiboak
kanporatzeko baliabide bat ere izan liteke; batez ere errua besteei egotzi nahi zaienean.
Zenbat aldiz entzun dugun: “Ez didate utziko (eurek)”, “haserretu egingo dira”, “nik
egiten dudana ez dute gustoko”, “eurek diotenez...”.
Gu aurrean garela norbaitek erabiliz gero, “Nortzuk dira zure
eurak?” galdetu dezakegu.
Egoera horietan hau da garrantzitsuena: aipatu gabe dauden horiek nortzuk diren argitzea,
okerreko informaziorik zabaldu ez dadin. Alderdi hori argitzeak, norbere segurtasuna areagotzen
du nolabait. Informazioa zehatza izanik, ongi ulertu eta gorde daiteke; nahasia balitz segurtasun
eza eta beldurra sortarazi dezake.
Hori
“Hori”, zehaztu gabeko hitz konplexua suerta liteke, askotan, bestea zertaz ari den edo
zerri erreferentzia egiten ari den ez baitakigu zehaztasunez; kontu handiz erabili beharreko beste
hitz bat da.
Zuk
hori esatean adierazi nahi duzuna, eta zure solaskideak ulertzen duena, baliteke
ezberdinak izatea; honela, zuk
hori diozunean, zertaz ari zaren zenbat eta gehiago argitu, orduan
eta gutxiago nahastu daiteke bestearen
hori ezberdin batekin.
Zenbaitetan
hori norberari dagokion zerbait mozorrotzeko bide bat da. Kasu hauetan, zure
ahotik atera den
hori hobeto uler dadin, “Nik ...” hastea modu egokiagoa da; ea zer gertatzen
den. “
Hori ez dago garbi” esan ordez, “Nik ez dut garbi ikusten” esan daiteke, eta gauzak aldatu
egiten dira; egoera gehiago zehaztu da, eta errazagoa da eurei aurre egitea.

Adibidez, “Jendeari askotan gertatzen zaio hori” entzuten badugu, norbere barneko
erantzukizuna hartuz, “Zuk aipatutako
hori niri ere gertatu zait” esatea zuzenagoa da. Gure
mezua ulertu dela ziurtatzeko zehaztapenak eranstea egokiagoa da.
Baina
Baina erabiltzean, esaldi berdinean “bai” eta “ez” aldi berean esan nahian gaude nolabait,
eta, aurrean dugun solaskidea ez-eroso sentitzea ulergarria da, mezua nahastu egiten baitu.
“Maite zaitut, baina barruko arropa maizago aldatzea nahiko nuke”.
Baina erabiltzen duzunean, aurkakoak diruditen bi ideia uztartu nahi dira, eta azkenean
bat nagusitzen da; kasu honetan “maite zaitut” eta “arropa sarriago aldatzea nahiko lukeela”.
Badirudi bigarren esaldiak lehenengoa estali egiten duela.
Baina esaten den bakoitzean “eta” artikuluarekin ordezkatzea gomendatzen dut, eta
egoera aldatu egingo da. Baliteke zure barruak ere ezberdin sentitzea.
Maitasunezko testuinguru batetan, egoera ez atseginen bat agertzen denean, norbere barne
honestitate eta kongruentziari kasu egin eta beste pertsona mindu gabe eskaera bat egin edo
gauzak argitzeko ere balio dezake. Lehengo adibide bera erabiliz, honako hau esan genezake: “Ez
eroso xamar sentiarazten nauen zerbait eskatu nahi dizut: barruko arropa sarriago aldatzea nahiko
nuke”. Zer gertatuko ote zaio hau entzuten duenari?
Bai, ez
Bai” eta “ez” garbi esatea oso garrantzitsua da. Gehiegitan entzuten dugu: “bai, baina...”
edo “behar bada bai” estualdi batetik ateratzeko, edo segurtasuna ez galtzeko, batez ere boterea
eurek dutenean.
“Bai” eta “ez” argi esaten denean,
orain esan nahi du eta ez beti. Argi gelditzen da
gainera gai edo egoera jakin bati buruz ari garela, eta ez pertsona baten baloreari. Kontaktua
modu egokian lortzeko hitz erabilgarriak dira.
Pertsona arteko harremanean, konfidantza eta gauzak komentatzeko askatasuna lortu
denean, baliteke zenbaitetan hitz hauen erabilpen ez egokia egin eta ihes egiteko aprobetxatzea.
Hala ere, sarritan gertatzen jendea elkarrekintzetan garbi ez adieraztea, norbere burua ziurtasun
eta konfidantza gabe egoteagatik; honela erraz sortu daitezke gaizkiulertuak, eta ondorioz

sentimendu ez-erosoak ere. Egoera “kutsatu” eta gero, sentimendu hauek areagotuz doaz katean
bata besteari loturik.
“Ez-a” denontzat beharrezkoa, eta zenbait egoerei dagokionez erabiltzen jakin behar dena.
Askotan, “behar bada” edo “bai” esaten da “ez” esan nahi denean, egoerei aurre ez egiteko. Beste
pertsonen sentimenduak ez mintzeko egin ohi dugu hau, baina aldi berean, benetako kontaktua
lortzekoa aukerak deuseztu egiten ditu.
Ezezkoa garbia ez denean, baiezkoaz ere zalantza egin daiteke; benetakoa ez zen
“baiezkoa” eman izanak ere susmoak altxa ditzake. Gertatu al zaizu inoiz norbaitek “baiezkoa”
ematea eta gero, “ezezkoa” suertatzea? Bai, ziurrenik.
Beti, Inoiz
“Beti” maila unibertsalean erabili ohi den orokortze bat da, baiezkoa ziurtatu edo indartu
nahi duena. Inoiz ez” aurrekoaren ezezko eredua da. Adibidez:
Jan ezazu
beti platerean duzun guztia.
Ez ezazu utzi inoiz platerean duzuna.
Gehienetan, hitz hauen pixua gehiegizkoa izaten da, eta ezinezkoa da une oro egoera
guztietara aplikagarri izatea. Gure egunerokotasunean, gutxitan gertatuko da zerbait
beti edo inoiz
ez
egin behar izatea. Honela, jarrera hauek egoera guztietan aplikatzen saiatzea, lehenago
aipatutako arauen kasuan bezala, arazo-iturri izango da.
Sarritan, zenbait jarrera edo baliok emozio mailan norberarentzat duten indarra
azpimarratzeko erabiltzen ditugun baliabideak dira hitz hauek, kasu hauetan bezala:
“Haserretu arazi egiten nauzu
beti”, berez hau esan nahi denean:
MEMENTU HONETAN oso haserre nago zurekin”.
Benetako egoera hasieran aipatutako hori balitz, geure onetik irtenda geundeke denbora
guztian.
Hau da, hitz hauen erabilera ez da hitzez hitz hartu behar, sarritan ez baitira egiazkoak.
Azkenean, egoerak bideratzeko baino, okerrera egitea sortarazten duten zama izan ohi da. Nire
ustetan, askotan benetako esanahia kontutan izan gabe erabiltzen dira hitz hauek.
Lehenago aipatu izan ditugun jarrai ezineko arau zorrotz horiekin bat datoz, eta ondorioz
inongo beharrik gabeko erruduntasun eta gutxitasun sentimenduak sortarazi ditzakete.

... behar(ko)
Aurretik aditz ezberdinak jarririk ere, zerbait burutzeko agindu edo inposaketa adierazten
du, bai kanpotik edota norberak ezarrita ere. Zerbait
egin behar edo egin beharko litzatekeenaren
ideia ezkutatzen du. Arriskutsuak izan litezke hitz hauek, norbere barnean zerbait txarra
dagoenaren ideia jakinera ematen baitu; egoera edozein dela, nolabait okerreko bidea hartu
duzula adierazi nahian bezala. Zenbaitetan, “ergeltasuna” ere azalarazi nahi du adierazpen honek,
Hobeto ezagutu behar zenuke” diogunean bezala.
Sarritan salaketa baten modura jasotzen da, nahiz eta balitekeen aholkatzeko asmoz esatea
ere. “...
behar ...”edo “...beharko...” adierazpideak erabiltzen direnean, egoera jakin batetan hartu
beharreko erabaki edo bide batetaz ari gara; aukera gehiago badiren arren, nolabaiteko presio
batek, erabaki bat gainetik nagusitzera darama.
“Hau gustatzen zait, baina beste hori lortu beharko nuke”.
Jarrera hauek indarrean daudenean, gorputza tinko sentitzen dugu. “
Beharko nuke”-k
gainean duen presioaren zamari erantzutea ez da lan erraza. Azken finean, une jakin bakoitzean,
norabide bakarrean aurrera egin dezakegu.
Gorputza tinko dagoenean, burua ere gorputzarekin batera blokeatu egiten da, eta
ondorioz, pentsamendu mailan ere mugaturik gaude.
Adierazpen hauek erabiltzen dituzunean arreta jar iezaiozu zeure buruari, eta barne
gatazka batetan egoteaz jabetuko zara. Gatazkaren bi aldeak bakar batean biltzeko alferrikako
ahaleginean indarra galdu ordez, bi alderdiak bereiztu eta bakoitzari kasu egiten probatu ezazu.
“Hau gustatzen zait” (zati bat).
“Baina beste hori lortu beharko nuke”. Hau horrela itzuli genezake:
“Hori ere behar dut...” (bigarren zatia).
Zati bakoitza banaka aztertu eta gero uztarturik hausnartzeko baliagarria da bereizketa
hau.
Banaketa hau egiten denean, gorputza lasaitu egiten da neurri batean; bi alderdiei batera
arreta jartzeak dakarkion tentsioa askatu ondoren, barne energia aldakuntza positibo batetarantz
zuzendu baitaiteke.
Horrelako egoera batetan aurkitzen naizenean, bi aukera hauen aurrean hiltzeko arriskurik
ote dudan serioski galdetzeak lagungarri suertatzen zait. Erantzuna “ezezkoa” bada, ikuspegia

aldatu egiten da, eta aukera berriak bilatzeko gaituagoa sentitu dezaket neure burua. Irabazigalera loturatik askatzea lortu dut, eta gehienez, zenbait egoeretan zertxobait kanporatua edo ez
eroso sentitzea baino ez da gertatuko.
Erabili ohi dituzun hitzei arreta jartzen has zaitez::
Nortzuk dira zure eurak?
Zertaz ari zara
“hori”diozunean?
Zure “ezezkoak”zer esan nahi du?
“Bai”
esaten duzunean, zer esan nahi duzu?
“Ni(k)”
erabiltzen duzunean, garbi azalarazten al duzu zure erantzukizuna?
“Batzuetan” esan nahi duzunean, edo emozio mailako indarra adierazi nahi duzunean,
“Beti” eta “inoiz” esaten al duzu?
Zer moduz doakizu “beharko nuke” erabiltzean? Zer esan nahi duzu?
Hitz egitea ohitura kontu bat baino ez da jende askorentzat ...
eta, ondorioz askotan ez dute arretarik jartzen une horretan diotenari buruz. Esaten ari
direnari arretarik jartzen ez badiote, esan nahi ez dituzten gauza asko kanporatu ditzakete. Hau
ez-erosoa suertatzen da, egiten dutenaren kontzientzia ezaren sentsazioa ematen baitu.
Zerbait ohitura bilakatzen denean, arreta jartzeari uzten diogu. Hala ere, gure diskurtsoa
eta elkarrizketak biziki garrantzitsuak direlakoan nago eta arreta jartzea eskatu nahi dizut, zuk
zeuk diozun horren kontzientzia berreskuratu asmoz.
Geure buruarekin kontaktua ezartzea lortzen dugunean, geuk burutzen dugunaz jabetzeko
baimena eskuratzen dugu, eta horrek aldi berean, esaten duguna, mugitzeko modua edo pentsatu
eta sentitzen duguna ezagutu eta barneratzeko erantzukizuna eskatzen du
Txikitatik, hazi eta garatzen gindoazen heinean, “nolakoak izan behar genuen”
barneratzen joan ginen. Erraza zen, ikasteko grina handia baitzen. Ikaskuntza hau ohitura bilakatu
da neurri handi batean, eta beraz, gaur egun errealitatean berez egiten dugunarekin kontaktuan
jartzea, ohitura, kontziente egitea da..
Begien aurrean zerbait ikusten denean...
“Bai , ikusten dut.”
Eta horretaz jabetzen denean...
“Bai, niri dagokit”.
Aukera berri baten bidea zabaltzen da....
“Badakit hau nola hobetu.”
Eta orduan aldaketa hasi daiteke.
Aldaketa zorrotza izan beharrik ez dago. Zeure burua eta zuk zeuk kontaktua ezartzeko
darabilkizun moduez jabetzeko esploratzaile bilakatzea proposatu nahi dizut, eta liburu hau mapa
bezala baliagarri izango zaizu; a ze nolako altxorra aurkitu dezakezun, agian ezkutuan edo agian
zeure begi bistan.
Zure barne mundua zeharo ezberdina izan liteke.
Takigrafia-hizkuntza darabilkigu gutako gehienok ...
eta guk geuk esan nahi duguna badakigun arren, ez dugu ulertzen, besteek “artaburu
horiek nolatan ez didaten ulertzen”. Askotan, takigrafiaz dioguna eta gure gorputzak adierazten
duena ez datoz bat inondik ere; adibidez, hitzez “baiezkoa” ahoskatu arren, buruak “ezezkoaren”
mugimenduak egiten dituenean.
Berez, adierazi nahi den benetako mezua honako hau da: “Nik ulertzen dizut, eta zuk ere
ulertzen nauzula sentitzen dut”.
Jende askori zaila suertatzen zaio -batez ere horretara ohituak ez gaudelako-, eta
ikaskuntza prozesu ororekin bezala, hasiera batean, modu traketsean aritzen gara, eta
emaitzengatik kezkatuegiak gainera.
Maite dugun jendearekin jarrera hau hartu eta garatzen ikasteak, askatasun eta
konfidantzazko oinarri sendoak eskaini ditzake. Zuretzat esanguratsuak direnek, zutaz duten
iritzia ezagutu dezakezu eta kontutan hartu zeure erabakiak hartzeko. Aldi berean, zure jarrera
zein den garbi adierazteko indar handiagoa izan dezakezu.
Besteen aurrean azaltzeko edo euren diskurtsoa adierazteko duintasun nahikoa ez dutela
uste duten pertsona asko ezagutu ditut; harrigarria da hainbeste izatea. Hauetako batzuk eurek
diotenari ere inongo arretarik ez diote eskaintzen. Probatu ezazu zeuk ere: graba ezazu zeure
hizketaldi bat, eta entzun ondoren; harritu egingo zara zeu ere.
Nire aldetik, zeure bizimodu, sentimendu eta pentsamenduak jarrera gizatiar batetatik
hartzea gomendatu nahi dizut; honela:
Atzo lotsa arazten gintuenak, gaur barrea eragiten digu.
Eta baita ere:
Atzo, ustez bizia gal araziko ziguna, gaur aukera berria bilakatu da.
Beste modu batetara:
Atzoko hutsegitea, gaurko ikaskuntza bihurtzen da, mingarria izan bada ere.
Eta azkenik:
Atzo enigma zena, gaur irtenbide bihurtu da.
Honekin zera esan nahi dut: denbora pixka batekin, itxaropenarekin, ezagutza, saiakera
eta jokaera berriekin, egoera asko aldatu egin daitezkeela gure ikuspegitik, aurrera egin
dezakegula alegia.Une honetako egoera, betirako berdina izango dela uste izatea da arazoa.
Zure erabakien erantzule izatera iristen zaren heinean, zuk uste baino eragin handiagoa
izango duzu gauzak aldatzeko.
Eragin hori lor dezakezu, horretarako ahalmenaren jabe baitzara:
Ikustea, entzutea, sentitzea, pentsatzea, esatea, egitea, mugitzea eta ikastearen bidez.
Sentimen- kanalak
Besteekin harremanetan gaudenean koherentziaz aritzeko, partaideen gorputz-kokapen
gomendagarriena zein den aipatu izan dugu -begiradak maila berdinean, besoekin elkar ukitu ahal
izaterainoko hurbiltasuna, eserita edo zutik egotea, bi alderdiak berdin egotea-.
Gorputz-kokapen honek, komunikaziorako bide guztiak errazago konektatzea errazten du,
hau da:
Begiak: elkar ikustea.
Belarriak: elkarri entzutea.
Ahoa: hitz egitea.
Larru-azala: ukitzea..
Sudurra: usaintzea.
Nik ikusten bazaitut eta zuk ni ikusten banauzu, elkar ikus genezake. Horrela ez balitz,
zerbaiten bidez ordezkatu egin beharko genuke. Bide hauek, gauza eta egoera ezberdinak
pertsonon artean mugitu eta partekatzeko zeharbideak direla esan genezake.
Aipatutako bide hauek guztiak indarrean baditut, nire ikusmena, entzumena, ukimena,
usaimena, garuna eta barneak elkar konektaturik daude. Bideak zabalik daude eta zentzuzkoa eta
landua izan den zerbait iristen zait. Aldiz, beste aldera begira dagoen norbaitekin hitz egin nahian

bagaude, edo berau beste zerbait pentsatzen ari denean, irudia nahasia iristen da. Belarri
bakoitzean, irrati-kate ezberdinetako aurikulare bana jarri eta biak batera entzun nahi izatearen
parekoa litzateke.
Honek guztiak adierazten digun bezala, baliteke behin baino gehiagotan, besteek norbere
mezua gaizki entzun edo ulertu dutela sentitzea, edo norbere irudia gaizki ikusi edo baloratua
sentitzea... honek kontaktua lortzeko aukerak oztopatu egiten ditu.
Askotan, komunikazio ez egokiaz baliatzen gara norbere buruari edota besteei errua
botatzeko. Nire ustez, aipatutako bide hauek guztiak hobeto zabaltzeko seinaletzat har daitezke
saiakera ez egoki hauek; honela, norbere jarrera aztertzea gomendatzen dut, gertatzen ari dena
ulertzeko, norbere buruari egurra ematen aritu ordez; zerbait berria aurkitu eta ikasteko modu
egokiena delakoan nago.
Arakatze lan horretan ari zarela, honako hau galdetzea proposatzen dizut: “Zer ikusi eta
entzun nuen? Zer pentsatu eta sentitu ondoren?”
Aurrean dugunarekin konpartitu behar da hau, eta berak ere berdin egitea eskatu. Izan ere
norbait aurrean izan, eta beroni begira eta berak dioena entzuten aritzeak, ekintza hauek bere
osotasunean burutzen direnik ez du berez ziurtatzen. Inolako zerikusirik ez duten mila gauza
egon daitezke tartean.
Aurrean dugunak dioena benetan entzuteko oztopo ugari egon litezke.
Zure sentimenduak mindu nahi ez ditudalako nago hemen eserita, edo bertan gelditzen
ez banaiz zigortua izan naitekeelako.“
“Zerbait interesgarria dago hortik barrena, eta nire arreta bertara zuzendua dago;beraz
ez dakit zer diozun”
“Badakit zer esango duzun, eta beraz ez duzu nire arreta merezi”.
“Zure kritiken beldur naiz, eta zugandik babesteko jarreran hartuko dut”.
“Neure arazoengatik oso kezkatua nago, eta beraz ez dizut arretarik eskainiko”.
“Konpondu gabeko zenbait gai ditugu guk biok, eta ezin dizut entzun; atzo
entzundakoarekin nago oraindik”.
“Zu ikusi ordez, zuk gogora arazten didazun beste pertsona bat ikusten dudalakoan nago,
eta beraz, zure ahotsa entzun ordez, berea entzuten dut”.

Barnean ezagun zaizkigun arren, kanpoan ezkutuan gelditzen diren alderdi horiek,
kontakturako oztopoak direlakoan nago. Nire aldetik, muga hauek guztiak baztertu eta benetan
barnean den horren adieraztearen alde egingo nuke erronka; hau da gauzak argitzeko modu
bakarra.
Hau ez da beti erraza izaten, baina oso erabilgarria da norbera benetan saiatzen bada.
Nire sentimenduekin bat ez datorren hitz egiteko modua erabiltzea eskatzen badiot neure
buruari, benetan entzun eta ikusteko gaitasuna murrizten ari naiz, eta lortu nahi dudan kontaktua
zailagoa suertatuko da.
Aldi berean, aurrean hizketan dudan horri entzun eta bera ikusteko burua mugitu eta
egokitu behar dudanean, nire gorputza tentsioan jartzen da, eta entzun eta ikusteko dudan
gaitasuna oztopatu egiten da.
Gure gorputzak erlajazioa eta oreka behar ditu berezko jarduera osasuntsuan aritzeko.
Honela, desorekaren bat ageri denean, bide ezberdinen artean bat ez datozen mezuak igorri eta
jasotzen dira. Ondorio hauek gertatzeko arriskuez jabetzen garenean, ekin diezaiogun beste
osagai batzuen bila, geure buruari egurra eman ordez.
Haurtzaroan, nolakoak izan behar genuen (izakera) eta besteekin harremanetan nola aritu
behar genuen adierazi ohi ziguten gurasoek. Hau kontutan izanik, ulergarria da gutako asko
besteen oniritziaren menpe egotea, eta geure boterea beste norbaiti hain erraz ematea.
Besteekin elkarrekintzan gaudenean, kontaktua ezarri nahian gaudelarik, besteek gu ikusi
eta entzuteko aukera areagotu egiten da, bestearekiko hurbiltasun egokian egoteaz arduratzen
garenean;
baita umeekin ari garenean ere.
Hau egin ezean, txiki, ahul, tentel edo ero sentitu ahal izateko aukerak areagotu egiten
dira. Maila berdinean egotean autoestima indartu eta egoera ezberdinak modu garbian lantzea
ahalbidetzen da.
Maltzurkeriaz dihardutenek, besteen psikologia modu kontzientean “erabili” egiten dute;
gorputz-kokapenaren bidez maila altuagoa edo indarra adierazi dezakete, bata exerita dagoenean,
besteak gainetik egon asmoz zutik hitz egiten diotenean adibidez.
Bestalde, beste pertsonarekiko ezarri den tartea eta hurbiltasuna ere garrantzitsua da. Bi
pertsonen artean dagoen tartea, besoak luzatu arren elkar ukitu ezinekoa bada, elkarren arteko
hautemate maila gutxitu egiten da; jarrera hotzagoan aritu eta sentimenduak ezkutatzea bultzatzen
da, honek kontaktu lortzen bat ere laguntzen ez duelarik.

Jende askok, kontaktua ezarri nahian egonik ere, elkarren arteko kokapenari ez dio
inolako arretarik jartzen. Behar bada honek izan dezakeen garrantziaz ez dira jabetu. Are
gehiago, zenbaitetan, gorputz-kokapenak berak, kontaktua lortzea edo zapuztea sortarazten du.
Konturatuko zinen ziurrenik zein gustoko duten haurrek aulki eta mahaietara igotzea;
gurasoei begietara aurrez-aurre begiratzeko asmotan egiten dute zalantza gabe. Izan ere,
norbaitekin hitz egin nahi duzunean, oso ezberdina izan behar du aurpegira edo zilborrera
begiratzea.

Eman dezagun zu baino berrogei edo berrogeita hamar zentimetro altuagoa den
norbaitekin hizketan zaudela; a zer sentsazioa “hor behetik” hitz egitea, ezta?. Helduok ez ditugu
horrelako egoerak maiz bizitzen, baina gure haurtzaroa gogoratuz, egoera honi askotan aurre egin
beharko genion.Gurasoak gu baino altuagoak eta sendoagoak izango ziren, hamalau urterarte edo
gutxienez.
Gorputz-tamaina handiko pertsona batek, bera baino txikiagokoak direnak mehatxaturik
sentitzea sarritan gertatzen da. («Hain handia da bera... eta ni hain txikia.»). Askotan, honek
menpekotasun sentimenduak ere sortu izan ditu («Guztia egin dezake berak. Zaindu nazake.»).
Helduaroan altuera eta tamaina ezberdinen inguruan sortzen diren ezberdintasunek,
inkontziente mailan, haurtzaroko gorputza eta horrek zekartzan sentsazioekin lotzea sortarazten
dute; txiki eta ahulak ginen eta besteen babesa bilatzen genuen, oraina helduak garenean
ikaskuntza horren arabera jokatzera itzuliz gero, mina eta sufrimendua sortu daiteke.
Adibidez, zure bikotea baino altuagoa edo baxuagoa bazara edo zure seme-alaba edo aitaama baino, altuera berdinean jartzea gomendatzen dizut, eta ez ezberdintasunik nabaritzen ote
duzun.
Zenbait terapia saioetan, famili bateko kide guztiak aulkietan exeri eta begirada arteko
kontaktua eta besoen arteko distantzia egokia ezarri ondoren, sarritan, gurasoek ez ziruditen hain
“zapaltzaileak” eta seme-alabek pertsona bezala errespetatuagoak sentitzen ziren.
Besteekin harremanetan gaudenean, gorputz-kokapenak eragin nabaria du kontaktua
ezartzeko orduan. Aipatutako kokapen egokian egonez gero, kontaktua samurtuko egingo da.
Zintzotasunez egia esatearen garrantzia aipatu nahi nuke -lehen aldia izugarria suerta
daiteke-; arrisku handia da inolaz ere. Arrisku horretarako prest egoteak, geure buruaren
erantzule egiten gaituzten hitz garbiak eta egokiak aukeratzea eskatzen du, benetan geure uste eta
sentimenduei dagozkienak; eta beste aldean entzuten dagoenak horren berri izatea.
Lehenago aipatu izan ditugun “
Bost askatasunen” onarpenak, arrisku horiek onartzeko
adorea izaten lagun gaitzake. Zintzotasun osoz gure erantzukizunari dagozkion hitzak erabiltzen
baditugu arrisku horiek murriztea lortuko dugu.
Laburpen txiki bat...
Kontaktua lortzeko moduen mapa bat balego,
honako atal hauek bildu beharko lituzke
:
Norbaiti kontakturako gonbidapena luzatu «Zerbait esan behar dizut, niri entzuteko prest
al zaude? Orain entzun al nazakezu? Zurekin hitz egin nahi nuke».
«Astirik ba al duzu une honetan? Zerbait esan nahi nizuke».
Begiradazko kontaktua ziurtatu eta besoen bidez ukitu ahal izateko adina distantzian
kokatu; errazena, exerita egotea da, partaideen arteko altuera ezberdintasunak errazago
saihestuko baititugu.
Barnean daramazuna kanporatzeak dakarren arriskua onartzeko
prest egotea.
Adierazpenak lehenengo pertsona erabiliz egitea, esaten dugun guztia solaskideari
egotzi ordez: «Haserre nago» esatea, «Zuk haserrearazten nauzu» esan ordez; edota. «Urduri
nago» esatea eta ez, «Zuk urduri jartzen nauzu». Hitz gutxitan, zeure sentimendu eta hitzen
erantzule egiten zaren unetik zintzotasuna adierazten ari zara.
Benetan ez dakiguna ezagutzeko moduko
galderak egitea, ez zure seme-alaba
gaiztakeriaren bat egiten harrapatu duzunean egiten dituzun modukoak: “Gailetak hartzen ari al
zara?” -zuk gaileta potearekin ikusi duzu, noski-; honelakoetan duzu berez informazioa bilatzen,
bestearen jokaeraren balorazio bat egitea baizik, erantzuna nabaria izan arren; galdera mota hauek
gezurra dakarte ia gehienetan.
Zailtasun guztiak,
hazkuntzarako bide eta aukera berriak direlakoan aurrera egitea,
hileta hotsen lehen seinaleak izan ordez. Oztopo eta zailtasunei aurre egiteko moduaren arabera,
energia modu sortzaile batetan erabiliz, ikaskuntza eta garapena posible da. Honela, zama astun
batetatik askatzeaz gain, aukera berri baten agerpenarekin topo egin dezakegu.
Bost askatasunekin bat eginik bizitzea
GURE BIZIMODUA UNEZ-UNE GARATUZ DOA. Une bakoitzak bizipen berriak
dakarzkigu: autoestima indartzeko aukera berriak, koherentzia eta benetakotasunezko
komunikazioa erabiltzeko, edota gure arauak aldatu eta arrisku gehiagori aurre egiteko aukerak
ematen dizkigu.
Adibidez, eman dezagun hogeita lau ordutan lanean diharduen ordenagailua duzula, nahi
duzunean bertara jo dezakezularik. Tresna horrek zure eguneroko martxan gertatzen zaizun
guztia gorde dezake, bai iraganekoa, baita gaur egunekoa ere: egoera ezberdinetan emandako
erantzunak, hartutako erabakiak, itxaropenak, beldurrak eta ametsak. Zeuk hala eskatutakoan,
ordenagailu horrek, maila guztietako informazioa eman diezazuke zeure buruaz: intelektuala,

fisikoa, emoziozkoa, soziala eta izpiritu mailakoa ere. Gainera, eman dezagun, makinak horrek
zuk behar adina laguntza eska zezakeela, eta gizakiok izan ohi ditugun pentsamenduak eta
sentimenduak edukitzea, eta giza-ekintzak egiteko ahalmena ere balukeela.
Honelako tresna bat izanez gero, ez al zinateke
gainezkatua sentituko? Ez al zinateke
aktibatuta sentituko zeure barnean, eskura zenituzkeen aukerak ikusita? Eta ordenagailu horren
botereak ez al zintuke izutuko aldi berean?
Nire iritziz, tresna hau zuk zeuk duzu. Nik neuk, hauetako tresna bat izateaz jabetzen naiz,
eta zenbaitetan, zuri gertatu bezala bezalaxe harrituta, aktibatuta, edo beldurtuta sentitzen naiz.
Batzuetan, zama bat delakoan nagoen arren, gehienetan baliabide zoragarria deritzot. Zu
eta biok etengabeko hazkuntza eta garapena lor dezakegun gizatiar mirariak gara. Aurkitzen
garen egoera edozein dela ere, honek gure maitasun, ohore eta errespetua merezi duelakoan nago.
Aurrera egiteko adorea eta indarra emango liguke honek guztiak.
Liburu honetan zehar, niretzat eta beste zenbaitentzat erabilgarri izan diren hainbat
baliabide aurkeztu nahi izan ditut: bizitzako zehar-bide ezberdinetan aurrera egiten lortzea,
agertzen zaizkigun zalantza ezberdinei irtenbidea ematea, berez dagoena ikusten ikastea eta
begirada berri batez, lehendik ezagutzen duguna, edo sortzen zaizkigun aukera berriak bereizten
jakitea, besteak beste.
Hau guztia kontutan izanik, egiten duzuna benetako kontzientziaz egin dezazun opa dizut,
zeure kabuz eta gogoz erabakita, eta ez zeure burua horretara behartuta ikusi izanagatik.
Zorte ona opa dizut eta, batez ere, zeure burua maita dezazula