viernes, 17 de junio de 2022

LOGOTERAPIA ETA ANALISI EXISTENTZIALA

 

LOGOTERAPIA ETA ANALISI EXISTENTZIALA

Sarrera

Aurreko lanerako “El hombre en busca de sentido” liburua irakurri nuenean, bertan ezagutzera ematen ziren ideiek, nolabait halako interesa piztu zuten niregan. Aipatu nahi nuke, orain dela urte t’erditik hona terapia bat jarraitzen dudala, bapatean nire bidea nere aurrean ezabatu egin zelako, norantz jo ez nekiela geratu nintzelarik. Eta honekin batera zentzu hori berreskuratzeko lanetan nabil orain.

Ba liburu hau irakurri nuenean halako argi bat bezala piztu zitzaidan, eta neregan nolabaiteko seguritate izpi edo ezagutze pausu txikiak emateko indar berezi bat bezala eskuratzen hasi nintzen behin eta berriz errepikatzen den errespontsabilitate horrek bultzaturik. Niregan zegoen erabakia.

Horregatik erabaki nuen psikologia existentzialari buruz egitea azken lan hau.

Informazio dexente jaso dut, eta oraindik gehiago geratu zait bidean, eta informazio guzti hau antolatzerakoan zailtasunak ikusita, lana gehiago zehaztea erabaki dut.

Viktor E. Frankl-en liburuak irakurri ditudanez gehienbat, logoterapia eta honek berekin daraman ikuspegian zentratzea erabaki dut. Horregatik, psikologia existentzialetik logoterapia eta bere analisi existentzialarekin arituko naiz oraingoz.

Liburu bat interesgarri egiten zaizunean beste batetara eramaten zaituen bezala, Viktor E. Frankl-en liburuetan azaltzen diren ideiek beste nobeletan irakurritakoekin erlazionatzeko aukera eman didate. Horregatik sartu dut Paulo Coelhoren nobela bat ere lan honen barruan.

Beraz, azkenean, lan hau analisi existentzialean lantzen diren kontzeptu nagusienen inguruan zehazteko saiakera bat izango da, logoterapiak berekin daramatzan ideia nagusienak azalarazteko saiakera.

 

1. Historia: galdera existentzialen bilakaera

Kezka existentzialak betidanik izan dirá gizakiaren ezaugarri, pentsamenduaren ondorioz, arrazoiketa eta ulerkuntza bereak dituen bezala, bere ingurunean zer gertatzen den eta gizakia bera ingurune horretan kokatzeko saiakerak galdera existentzial hauetara eraman baitute hasieratik.

Zer garen, ñora goazen eta non ganden bezalako galderak oso familiarrak zaizkigun kezka existentzialak dirá, zeintzuk pentsamendu idatziaren hasieratik gureganaino iritsi zaizkigun filosofo, teologo, poeta, idazle, artista eta psikoterapeuta desberdinen tan eta azterketen ondorioz. Beraz, kezka eta galdera hauek eta beraiekin daramatzaten ondorioak (intseguritatea, tentsioa, ezjakina, zalantza, angustia...) ez dirá eremu psikologikoetara eta patologikoetara mugatzen.

Gizakiok gizaki garen bezala, gure kondizioetako bat da galdera hauek guregan ematea. Beraz, kezka existentzialen unibertsalitatea gizakiok geure dugun ezaugarri bat déla esan dezakegu, guztiok momentu batean edo bestean aurkitzen bait gara galdera hauekin aurrez-aurre.

Aro Modemoaren hasierak Natur Zientzien sorkuntza ekarri zuen berekin, baita teknikaren aplikazioa ere. Guzti hauek XIX. mendean iritsi ziren bere heldutasunera eta ondorioz Natur Zientzietatik naturalismoa garatu zen eta teknikatik posizionamentu utilitarista bat. Eta bi ezaugarri hauek gizakiarengan errotu ziren.

Gizakia naturako izaki bezala ulertzen da, eta mundua helburu batzuk lortzeko bitarteko bezala hartzen du, mundua teknikara meneratuz.

Beraz, mundua eta natura ulertzeko saiakera honetan, mundua bera bere ikerkuntzen objektu bilakatzen du. Eta era berean, gizakia bera, mundu horretako betse izakitzat hartzerakoan, objektu bilakatzen du bere burua, bere benetazko izatea soslaiatuz.

Ondorioz, desbideratze honetatik berbideratzeko saiakera batetara itzultzen da. Alde batetik, Ízate beraren kontzientzia berreskuratzeko ahaleginak hasten dirá berriz, gizakiaren benetazko izatearen kontzientzia galtzearen erreakzio bezala. Eta beste alde batetik, bere izateari benetazko esanahia aurkitzeko eta ulertzeko saiakera berrietara bueltatzen da, mundua ulertzerakoan azkenean han ere bere teknikari erantzuteko beharrezko zituen fenomenoen ulerkuntzara mugatzearen ondorio bezala, benetazko existentzia edo zentzua alderatuz.

Beraz, orain existentzia zer den eta bere benetazko zentzua edo esanahia zein den jakin nahi da, eta honekin gizakiaren existentziaren analisi berri batetara, galdera eta kezka existentzialetara bideratzen da gizakia.

Kezka existentziala bere forma modernoan, hau da, gizaki modernoaren arazo existentziala Soren Kierkegaard-ek formulatu zuen XIX. mendean (1834. urtean). Eta hau XX. mendean Bergson-en “bizitzaren filosofía” eta Husserl eta Scheler-en “fenomenología” rekin garatu zen, filosofía existentzial garaikidea bideratuz.

Filosofía existentzial garaikidea Martin Heidegger eta Karl Jaspers-ek zehaztu zuten I. Mundu Gerra ondoren.

Orain gizakiaren esentzia azpimarratu nahi da, zientzia eta teknika modernoak gizakiarengan eragin zuen despertsonalizazioaren gainetik. Eta kezka existentzialak fínkatzen dirá: izakia munduan, proiektua, aislamendua, zaintza, heriotza, erabakiak, mugak, denbora edo tenporalitatea...

Gizakia etorkizunarekin eta heriotzarekin aurrez-aurre enfrentatzen den izaki bezala ikuskatzen da, “hor-izate” (ser-ahí) edo “munduan-izate” (ser-en-el-mundo) bezala. Eta objektu izatetik subjektu izatera pasatzen da.

II. Mundu Gerraren ondoren, kezka existentzial hauen erradikalizazioak jarraitu zion. Kant-ek esandakoak, gauza bakoitzak bere balioa duela eta gizakiak bakarrik duintasuna, atzean geratu ziren. Eta gizakia objektu eta bitartekari bilakatu zen guztiz, sistema ekonomiko kapitalistaren ondorioz, gizakia produkzio prozesuaren makina bilakatu zelarik. Aurreko teknikaren utilitarismoa indarrean zen berriz, eta mundua gizakiaren helburuetarako objektu bilakatu zen bezala, gizakia bera ere gizakiaren objektu bilakatu zen.

Galdera existentzialen ezaugarria zen galdetzen zena dudan jartzea, eta II. Mundu Gerra ondoren guztia jarri zen dudan. Gizakia bera dudan jarri ondoren, gizakiak berea zuen guztia dudan jarri zen ere. Hórrela, dirua, fama, boterea, zortea... desagertu ziren bezala, gizakia bera ere desagertu egin zen bere izate hutsarekin, biluzik geratuz.

Beraz, geratzen zen bakarra gizakia bera zen, gizakiaren gizakortasuna. Eta momentu honetan argitu zitzaion egia bakarra: guztian eta bakoitzean erabakigarria den gauza bakarra gizakia bera da. Beraz, gizakia, beti erabakitzen duen izakian bilakatzen da orain, berak erabakitzen baitu momentu bakoitzean zer den eta zer izango den. Beregan existitzen direlako erabakitzeko posibilitateak.

Beraz, gizakia ez da objektu, orain subjektu bilakatzen da. Eta hau da analisi existentzialaren eta logoterapiaren oinarria.

Logoterapia

Logoterapiak edo bizitzaren zentzuaren, esanahiaren psikologiak 1929an du jatorria, bi Mundu Gerren artean, bere desafioa gizakiari bere berezko duintasuna gogoraraztea zelarik.

Berez lehenago Viktor E. Frankl-ek artikuluak idatzirik zituen logoterapia izango zenaren lehen ideiak argitaratuz.

Baina II. Mundu Gerra ondoren finkatzen da guztiz logoterapia, gizakia makina huts bat bezala ezin dela hart baizik eta kontzientzia duen izaki bat bezala azpimarratuz.

Logoterapia eta psikologia existentzialaren oinarritzatlau kezka esentzialak hartzen dira: heriotza, askatasuna, isolamendu edo aislamendua eta bizitzaren zentzu edo esanahi gabezia.

Eta kezka hauek kontuan hartuz, logoterapia hiru kontzeptu nagusitan oinarritzen da:

Borondate askatasuna (libertad de voluntad)

Zentzu edo esanahi borondatea (voluntad de sentido)

Bizitzaren edo existentziaren zentzu edo esanahia (sentido de la vida, sentido de la existencia)

Borondate askatasuna

Azken urteetan gizakiarengan eman den fenomenoetako bat da zentzu gabezi sentimendua eta hutsune sentimendua. Sentimendu hauek bi modu desberdinetan azaltzeko joera dute: apatia bidez eta gogaitasun bidez.

Gogaitasuna munduarekiko interes faltaren ondorio litzateke eta apatia munduan zerbait aldatzeko iniziatiba falta.

Gizakia bi arrazoirengatik iritsi dela egoera honetara esan daiteke. Alde batetik, gizakia animaliengandik desberdintzen joan den heinean, animalien bizitza gidatzen duten instintu eta inpultsoak galtzen joan da ere bai. Animaliak instintu hauek motibaturiko beharretara mugaturik daude, zer egin behar duten pentsatu behar ez dutelarik. Gizakiak instintu eta inpultso horiek galtzean, ohitura eta tradizioak erabili ditu bere eginbeharretako gida bezala, baina hauek ere pixkanaka desagertzen joan dira. Eta azkenean, gizakia zeri jarraitu jakin ezinik aurkitu da, bere betebeharra mundu honetan zein den jakin ezinik.

Bere betebeharra zein den jakin ezinarengatik, beretaz zer espero duten ere jakiteko zailtasunekin aurkitu da, eta ondorioz zer egin behar duen eta zer egin nahi duen galderekin ere bai aurrez-aurre.

Orainarte bere jokabidea bere ezaugarri biologiko, psikologiko éta ingurune sozialarengatik mugaturik ikuskatu den bezala, logoterapiaren ikuspegitik guzti hauen gainetik gizakiaren borondatea kokatzen dela azpimarratzen da.

Hau da, edozein egoeretan egonda ere, gizakiaren berezko ezaugarria dela egoera horretan hartzen duen jarrera erabakitzea. Beregan dauden ezaugarri biologiko, psikologiko eta ingurune sozialarengan ezin badu eragin, bere jarrera propioarengan eragin dezakela hain zuzen. Eta hortxe aurkitzen da gizakiak berezkoa duen erabakitzeko borondatea, eta borondate horren askatasuna.

Beraz, askatasuna, existentzialismoaren kezka nagusienetako bat, ez da ingurunean kokatzen, baizik eta norberaren borondatearengan. Hau da, askatasuna, norberak bere erabakiengan duen errespontsabilitatearekin loturik dago.

Logoterapiaren zeregin nagusienetakoa, orduan, autoerrespontsabilitate honen kontzientziapena lortzea izango da, gizakia bere askatasunari dagokion errespontsabilitate horren kargu egitea.

Gertaerak eta gertaera hauen aurrean hartzen ditugun jarrerak, hau da, gertaera hauek gure egiteko moduak, barneratzeko eta hauei aurre egiteko moduak asko eta desberdinak izan daitezke, eta gure esku dago guretzat egokien den modua aukeratzea. “Las disposiciones están disponibles” esaten duenean, gure askatasunaren disposapenera daudela esan nahi du.

Beraz, gizakiaren askatasunak hauxe esan nahi du, disposapenerako aukera, erabakitzeko eskubidea. Hórrela, “izatearen” eta “horretarako izatearen” askatasuna, gure destinu edo helburuen errespontsabilitatea gure gain hartzearekin zuzenean loturik agertzen da.

          Zentzu edo esanahi borondatea

Zentzu borondatea azaltzeko, Socrates-ek esandakoa aipatuko dut lehenik: beregan gaizkile batean bihurtzeko potentziala zeukala esan zuen, baina azkenean potentzial hau ez garatzea erabaki zuela eta horren ordez filosofo batean bilakatzea.

Beraz, logoterapiaren helburua hau ere izan daiteke, bigarren oportunitate bat izateko aukera ematea. Hau da, gizakia bere helburuez eta egitekoez kontziente bilakatzea, eta errespontsabilitatea beregain hartuaraztea.

Aurreko psikologi eskoletatik, zentzu hau atseginaren printzipioarekin edota boterearen borondatearekin azaldu izan da, gizakiaren helburua atsegina aurkitzea edo inferioritate sentimendua gainditzearekin lotuz.

Logoterapiak, ordea, bi gabezi hauen, hau da, atsegin eta botere frustrazioak, zentzu gabeziaren ondorio direla azpimarratzen du. Hau da, zentzu edo esanahi borondaterik gabe gure frustrazioak atsegina eta boterearen bitartez konpentsatzeko joera dugula.

Beraz, eginbeharra zentzu borondate horren eraikuntzan dago. Eta zentzu borondate hau, gizakiak bere norakoa betetzearekin, bere patua bere gain hartzearekin lotzen da.

Gizaki izateak, beraz, norbera ez den beste zerbaiti zuzendua egotea esan nahi du, hau da, norbera transzendituz, beste norbaiti edo zerbaiti zuzendurik eta proiektaturik egotea, betetzear dugun zentzu bat hartzen dugularik gure bizitzarengan. Eta transzendentzi honetan oinarritzen da autoerrealizazioa. Autoerrealizazio honek bere zentzua galtzen du, zerrengan obratu edo burutu behar den erabakita ez badugu. Beraz, zentzu edo arrazoi bat izatea beharrezkoa du gizakiak, ze pausu eta norantz eman behar dituen jakiteko.

Autoerrealizazio hau gizakiak bere betebeharrak burutzen doan heinean lortzen doala aipatu dugu, horretarako bizipen edo baloreen errespontsabilitatea bere gain hartu behar duelarik. Hiru balore mota bereizten dirá, “sormen baloreak”, “bizipen baloreak” eta “jarrera baloreak”

Sormen baloreekin egoera bat beste modu batean eraldatzeko edo egoera bat gure gain hartzean hao ñola ebatzi edo erabakitzeko gaitasuna adierazi nahi da. Bizipen baloreekin, egoera edo bizipen desberdinak gure egitearen erabakiak adierazi nahi dirá. Eta gure egitean, ez da esan nahi bizipen hori edo beste pertsona edo objektu hori gure pean hartzen dugunik. Baizik eta gu geu beste pertsona edo objektu horrengan proektatzen garela, gure errespontsabilitatearen bidez. Honen adibide garbia litzateke maitasunarena. Bi pertsona edo bai objektu edo zeregina izanik gu geu proiektatzen garenekoa, dedikazio bat ematen da autotranszendentziarem bidez. Eta autotranszendentzi honen bitartez, norbera betebehar batekin edo bizi-zentzu propio batekin aurkitzen da, beste kezka existentzial garrantzitsua den isolamendua gainditzeko aukera izanik.

          Bizitzaren edo existentziaren zentzua edo esanahia

Aipatu dut zentzu hau gizakiak bizitzan duen betebehar edo eginkizun batekin lortzen duela. Eta betebehar hauek bizitzan aurkitzen dituen aukeretatik, bereak egiteko eta ez egitekoen artean hartu behar dituen erabakiek zehazten dituztela, norberarengan aurkitzen delarik errespontsabilitate hau.

Bizitzaren zentzua askotan heriotzarekin edo denboraren mugakortasunarekin zalantzan jartzen da. Guztia zalantzan jartzen da, denborarekin hau desagertzen delakoan.

Etorkizuna oraindik ez déla, iragana iada izan déla eta orainaren iragankortasuna argudiatuz, bizipenei izateko aukeraren garrantzia deuseztatzen diegu.

Logoterapiaren ikuspegitik, denboraren mugakortasunari denboraren etemitatea gaineratzen zaio. Hórrela etorkizuna oraindik ezer ez den zerbait bada ere, iragana benetazko izana déla azpimarratzen du, oraina etorkizuna iragan bilakatzeko aukera déla gaineratuz. Hau da, iraganean guk burutu dugun guztia, bizigarri egin ditugun bizipen guztiak gorderik geratzen direla betirako.

Beraz, obratzeko, bizitzeko eta sufritzeko ditugun okasioak, posibilitate desberdinak edota balore desberdinak burutzeko ditugun aukerak, hauek dirá irgankorrak. Baina posibilitate hauen artean aukeratzen eta erabakitzen dugunean eta gure egiten ditugunean hauek bizituz, orduan iada “izan” egiten dirá eta ezin dirá inolaz ere deuseztu. Iraganera betirako pasatzen dirá eta bertan mantentzen dirá gorderik.

Beraz, gure bizitzan tenporalizatzen eta bizigarri bilakatzen duguna betirako Munduan gordetzen déla azpimarratzen da. Iraganean norbanakoaren bizipen eta erabaki gisa sartzen denean zerbait, orduan existitzen da, eta ondorioz, honek ematen dio zentzua gure existentziari, gure bizitzari, eta baita gure mugakortasunari, heriotzari. Zeren azken finean, denboraren mugakortasun honek ikustarazten digu, gauzak amaitu edo bere denbora gal dezaketela, eta hau gertatu baino lehen, gure erabakiaren esku dagoela hauek gure bizipen bilakatzea eta “izatera”edo “existentziara” pasatzea.

Beraz, azkenean, bizitza errespontsabilitate bat bezala azaltzen da, betebahr batekin identifikatzen da. Eta existentziak, norbanakoaren existentziak, edozein momentuatan zentzu bat daukala azpimarratzen da, zentzu desberdin eta aldakorra, norberaren erabakien araberakoa. Orduan, gizakiaren duintasuna deritzana, iraganean oinarritzen da bereziki, lortu duen horretan, egin duen horretan, ausardiaz sufritu duen horretan. Guzti hori ezabagaitza da, inorrek ezin baitu deuseztatu iraganetik, bertan gorderik geratzen baita segurtasun guztiarekin.

Logoterapiaren mezua, beraz, hau litzateke: hórrela obratu ezazu, bigarreneko aldiz biziko bazenu bezala, eta lehenengo aldian horren gaizki egin bazenu bezala, ia orain egiteko zorian zauden bezala.

 

Gizabanakoari buruzko 10 tesi

Aurreko kontzeptu guztiak azaldu ondoren, hau da, borondate askatasuna, zentzu borondatea eta bizitzaren zentzua ñola gauzatzen diren azaldu ostean, logoterapiak gizabanako edo indibiduoarengan ematen duen ikuspegia azlduko dut, hamar ezaugarri aipatuz.

Gizabanakoa indibiduo bat da

Gizabanakoa zatiketarik onartzen ez duen zerbait da. Ezin da azpibanaketarik eman beregan, unitate bat da.

Gizabanakoa ez da in-dividuum bakarrik, baita in-summabile ere

Hau da, ezin zatitzeaz edo banatzeaz gain, ezin zaio ezarri edo ezertara gehitu. Eranskaitza da. Eta unitate bat izateaz gain, osotasun bat da baita ere. Beraz, gizabanakoa bera, ezin da bere kabuz hedatu. Organismoa bakarrik hedatzen da, gurasoen organismotik beste organismo berri bat eratorriaz. Baina pertsona bera, gizabanakoaren existentzia espirituala bera, hau ezin da gizakiarengandik hedatua izan.

Gizabanako bakoitza izaki guztiz berri bat da

Mundura etortzen den gizabanako berri bakoitzarekin, existentziara izaki berri bat gehitzen da. Gizabanako berriak ez die bere gurasoei ezer kentzen, ez dute ezer galtzen. Ez dirá espiritualki gutxitzen. Jaioberriarekin pertsona berri bat errealitate bilakatzen denean “ni” berri bat bilakatzen denean, honen gurasoek ez dute bere nortasunaren zatirik galtzen, ez dute beraien “ni”etatik galtzen.

Gizabanakoa espirituala da

Bere izaera espiritualarengatik, organismoaren izaerari kontrajarrita aurkizten da. Organismoa organo guztien batura izanik, hau da, instrumentuen batura izanik, bere egitekoa (beregan duen gizabanakoarentzat bete behar duen funtzioa) ere instruméntala da, adierazkorra. gizabanakoak bere organismoaren beharra du adierazi eta jokatzeko. Beraz, organismoa helburu baterako bitartekari da, erabilpenerako balore batekin. Erabilpen edo balore utilitario honen kontrakoa duintasuna da, eta hau gizabanakoari bakarrik dagokio, hau da, bere espiritualtasunari.

Gizabanakoa existentziala da

Honekin esan nahi da gizabanakoa ez déla faktikoa, baizik eta fakultatiboa, hau da, aukerapekoa. Gizabanakoa bere posibilitateen arabera existitzen da, hauen alde edo kontra jardutea erabakitzen duenaren arabera. Gizakia izatea errespontsablea izatearekin guztiz lotuta dago. Beraz, aske izatea baino zerbait gehiago da, errespontsabilitate horretan barneratzen baita gizakiaren askatasunaren zertarako hori, hau da, zerren alde edo zerren kontra erabakitzen den.

Gizabanakoa, orduan, ez dago bere instintuengandik determinaturik, baizik eta zentzu edo betebehar batetarantz zuzendurik, errealitate bilaka ditzakeen baloreetaranz zuzendurik. Analisi existentzialak, gizakiaren existentzia zentzu borondateak gidaturik ikusten du, eta ez plazerraren borondateak edota boterearen borondateak gidaturik, psikoanalisiak eta psikologia indibidualak dioten bezala. Analisi existentzialak “bizitzarengatiko borroka” ezagutzen du eta hau transzendituz “elkar laguntza”, baina baita bi hauek lortzek zentzu bat aurkitzeko esfortzua ere. Beraz, guzti honetan oinarrituriko psikoterapiaren egitekoa jarrera existentzialaren aldaketa motibatzea litzateke.

          Gizabanakoa “nia”tarra da

Hau da, ez dago “zera”ren instintuen jazarpenaren menpe. Gizabanakoa inkonszientea da, eta hortxe aurkitzen dirá espirituala diren baloreen sustraiak. Instinto inkonszienteak bereizi behar dira espiritualtasun inkonszientetik, azkeneko hau fedean oinarritzen baita, gizakiak transzendentziarekin duen loturan. Fede hau “nia”rena da, berak erabakitakoa, eta fede horretara erabakitzen da.

          Gizabanakoa ez da unitatea eta osotasuna bere baitan soilik, baizik eta unitate eta osotasuna eskeintzen ditu

Gizabanakoak aurkezten du, gizakiaren adierazgarri den unitate eta osotasun físiko- psikiko-espirituala. Beraz, gizakiak hiru existentzia maila elkagurutzatzen diren elkarrekintza puntu bat adierazten du: fisikoa, psikikoa eta espirituala. Eta hemen, espirituaren erresistentzi boteretsua azpimarratu nahi da, edozein egoera eta kondizioetan psikofisikoa den horretatik bereizteko duen ahalmena hain zuzen.

          Gizabanakoa dinamikoa da

Hain justu psikofisikoa den horretatik distantziatzeko eta bereizteko duen ahalmenarengatik. Ex - sistitu hitzak zera esan nahi du, norbera beretik irten eta norberari aurre egitea, eta hau pertsona espiritualak egiten du, bere alde psikofisikoari aurre eginez.

          Animalia ez da pertsona, transzenditzeko eta norberari aurre egiteko ahalmena ez dueiako

Horregatik animaliek ez dute mundu bat, baizik eta bitarteko bat, hau da, beraien beharrak asetzeko ingurune bat. Gizakiaren mundua zentzu eta balorez osaturik dago.

          Gizabanakoak ez du bere burua ulertzen ez bada transzendentziaren ikuspuntutik

Gizabanakoak zentzu edo esanahi batean duen fedea, transzendentziaren bidez ulertzen da. Beregan transzendentziaren dei bat ematen da, zentzu bat aurkitzeko bilaketa horretara. Nahi badu edo ez, ezagutzen badu edo ez, gizakiak arnasten duen bitartean zentzu horretan sisnisten du. Eta hau logoterapiaren “zentzu borondate” horren bitartez ere ulertzen da.

 

Bibliografía

Irvin D. Yalom (1984). Psicoterapia existencia!. Barcelona: Herder.

Viktor E. Frankl (1994). La Voluntad de sentido. Barcelona: Herder.

Viktor E. Frankl (1999). El hombre en busca de sentido. Barcelona: Herder.

Viktor E. Frankl (2001). Psicoterapia y existencialismo. Escritos sobre logoterapia. Barcelona: Herder.

Paulo Coelho (2002). Veronika decide morir. Barcelona: Planeta.

Nueva Enciclopedia Larousse (1980). Barcelona: Planeta.

Artikuloak:

Viktor E. Frankl (1992). La psicoterapia y la dignidad de la existencia. Buenos Aires: Almagesto

La psicoterapia y la dimensión humana

Autotrascendencia de la existencia humana

Rehumanizacion de la psicoterapia

jueves, 16 de junio de 2022

CARL GUSTAV JUNG. Psikologia analitikoa

 CarL Gustav Jung-en ideiak mugimendu psikoanalitiko ortodoxo edo freudianoaren lehenenetako bereizpen handietariko bat suposatzen du, eta, aldi berean, interes handiko ekarpen ugari maneiatzen dute.

Jung-ek Freud-ekin dituen batera etortze punturik garrantzitsuenak libido eta inkontziente kontzeptuen inguruan daude.

LIBIDOA

Jung-entzat libidoa ezin daiteke energi sexual hutsera murriztu; sexuala indar sakonago eta orokorrago batzuen modalitatea da. Hala, Freud-en libidoa desexualizatua izatean, berdin desexualizatzen dirá inkontzientea osatzen duten elementuak. Jung- entzat neurosiaren sorrerako elementu sexual posibleak kontu erlijioso, kosmobisual, eta politikoengatik ordezka daitezke: Konstrikzio kulturala hala, sen naturala baino intentsuagoa izatera heltzen da.

INKONTZIENTE

Jungen lanean inkontzientearen kontzeptuak dimentsio berri bat hartzen du baita. Alde batetik, onartzen ditu haurtzaroan jatorria duten eduki erreprimituak ortodoxo freudiarraren zentzu hurbilean; baina Jung-entzat inkontzientea ez da amaitzen eduki hauetan, eduki pertsonal hauen ondoan esfera pertsonaletik at dauden beste batzuk ikusten baititu -edukiak txortatan antolatzen dirá, Jung-ek konplexu deitzen zituen- funtzionamendu psikikotik eratorririko aukeratik datorrena hain zuzen. Hala, eduki hauek bilketa mitologikoak, motibo eta irudiak izango lirateke, beti eta toki guztietan, Jung-ek dioen bezala, tradizio eta inmigrazio historikorik gabe, berriz gerta daitezkenak. Eduki hauei inkontziente kolektiboa deitu. Hau berdina da berarekiko gizaki guztietan eta honegatik pertsona gaineko izaera duen fundamendu animiko bat osatzen du, gizaki guztietan existitzen dena.

Eduki hauetako bat ezinbesteko irudia bezala aurkezten denean; hau da, izaera arkaiko batekin, motibo mitologiko ezagunekin berdintasunak aurkezten dituen zentzuan; arketipo bat da. Arketipo eta inkontziente kolektiboa kontzeptuak erabakigarriak dirá bai Jung-en terapia eta bai teorian, zeren arazoa nahiz konponbidea inkontzientean azaltzen dirá amets argitsu baten bidez, arketipo baten loratzegatik amets batean. Azaltzen dute baita banakoaren garapenezko egoera (edo terapiarena). Zentzu honetako arketipoen adibideak ondokoak dira:

Itzala: Zati negatiboa, inkontziente erreprimitua, bereganatu gabea.

Anima eta Ánimus-a: Gutxietsitako, erreprimitutako psikismo maskulinoaren zatia da Ánima, emakume idealaren formak hartu oi dituena. Ánimus-a emakume psikismoaren zati erreprimitua da; forma maskulinoa bereganatzen du orokorrean: gizonezko taldea, magoak,...

Altxorra: Objektu baliotsu ezkutatua, helburu gustukoa eta zaila, osotasun desiratua.

Mandala: Guztiaren bateratze hobe ezina denean, harmonía egonkorra, ezer ez dago bere lekutik kanpo; prozesuaren amaiera.

MOTA PSIKOLOGIKOAK

Jung-en emari garrantzitsuenetakoa sistema karakterologikoa da. Oinarrizko lau funtzio psikologikoen existentzia proposatzen du: Pentsatzea, sentitzea, intuitzea, hautematea. Funtzio hauetako batengatik zuzendutako disposizio bat ohikoa denean, hala banakoaren izaeran era zehatz bat inprimatuz, iada tipo psikologiko bat dagoela interpretatzen du Jung-ek. Pentsamendu eta sentitzeagatik zuzendutako tipoak arrazionalak izango lirateke eta intuizio eta pertzepzioaren bidez zuzendutakoak, irrazionalak. Kanporakoi- barnerakoia norabide mota bikoitzak (kanpoko datuekin zuzendua, edo hauen eta kontzientziaren artean ezaugarri subjektiboak nabarmentzen dituen iragazki pertsonal bat barneratuz) baimentzen du oinarrizko tipo guztiak mota batean edo bestean bameratzea, honela honako tipoak edukiz: erreflexibo kanporakoia, sentimental kanporakoia, somakor kanporakoia, intuitibo kanporakoia, erreflexibo bamerakoia, sentimental bamerakoia, somakor bamerakoia, intuitibo barnerakoia.

Ikus dezagun, era laburtuan, ñola azaltzen dituen Jung-ek tipo ezberdinak. Jung berak ohartarazten du bere deskripzioak tipo puruak direla eta pertsona konkretuei aplikazioak ñabardurekin egin behar direla.

a) KANPORAKOI TIPOA

Kanporakoitasun disposizioan objektiboki emandakoaren araberako orientazioa nabarmentzen da, hau da, kanpoko errealitatea. Hala, garrantzi eta maiztasun handieneko erabaki eta akzioak egoera objektiboengatik baldintzatuta daude eta ez ikuspuntu subjektiboen bidez. Bere kontzientziak kanpora begiratzen du zeren zehaztasun erabakigarria kanpotik dator, baina Jung-ek zehazten du hau honela gertatzen déla subjektuak hala itxaroten duelako.

Bere interes nagusia inguratzen duen munduan dago, hau da, pertsona eta gauzetan. Hauen eragina da akzioa zuzentzen dueña. Kanporakoiarentzako gizartearen eskaerek eta egungo moralitateak bat egiten dute egiten denaren moralitate legeekin. Orokorrean beraien muga eta arazoak egokitu baino gehiago moldatu egiten direnetik, eratortzen dirá; pertsonekin gehiegizko harreman batean, imitazioetan erortzearekin eta besteei interesgarri egiteko desioan. Beste pertsona batzuengatik sugestionagarriak eta eragingarriak dira.

a. 1) Erreflexibo kanporakoia

Tipo hauetako pertsonak objektibora zuzentzen diren ondorio intelektualetara menpetzen dute guztia. Honek jokaerara egokituko den “formula” bat eraikitzera daramatza: Beraien aurrean eta besteen aurrean, objektiboki zuzendutako “formula” honi botere erabakigarria ematen diote. Besteek bereak egiten duen berea egitea nahi dute; eta hau, beraien onerako bezala hautematen dute. Bere moralak salbuespenak toleratzea debekatzen die, eta beraien ondorioak humanitate guztiarentzako baliagarriak iruditzen zaizkie.

a.2) Sentimental kanporakoia

Bere sentimenduez zuzenduta bizitzeak bereizten ditu tipo honetako pertsonak. Pertsonalitatea egoera objektiboetara moldatu da jada. Hala, sentimenduek egoera objektiboei eta gizartean nagusitutako baloreei erantzungo die. Jung-ek tipo honetako pertsonen ohiko adibide moduan maitasunezko hautaketa ematen du: “komeni” den pertsona maitatzen da, hitzaren zentzu sozialean ( adina, diru sarrera, posizioa,...); aldiz

Jung-ek argitzen du, benetako maitasuna da eta ez simulaziozkoa. Tipo honetan pentsatzea erreprimitzen da aurretik ezin izan bada sentitu: Sentimendua utzi ez gero logikoak dirá, baina pentsamenduak nahasten badu baztertua da.

a.3) Somakor kanporakoia

Tipo honetako partaideak giza izaki errealistenak bezala deskribatuak dira jung- engatik. Beraien gertaeren zentzu objektiboa oso garatua dago, eta normalak badira, era ikusgarrian moldatzen dira errealitatera. Gozamen konkretuekiko erakargarritasuna dute (sentsazioak izan eta gozatzea) eta gozatzeko gaitasun honegatik, bere bizitasun eta alaitasunagatik, besteei atsegina iruditzen zaie. Beraien maitasuna esleituko dute hautatutako pertsonaren xarma sexualei. Pertsona hauek zailtasun handiak dituzte beraien barnetik datorrena maneiatzeko: bametik datorrena gaixoti eta arbuiagarria iruditzen zaie. Arazo psikiko baten existentzia fantasia anormala irudituko zaie.

a.4) Intuitibo kanporakoia

Intuitibo kanporakoiaren ezaugarri nagusi bat, guztiek onartzen dituzten baloreak interesatzen ez zaizkiola da, baizik eta aukerak. Aukera hauek igartzeko zentzu handia du, hau da, “etorkizuna” duenerako. Errealitateko aukeren inguruko intuizioei esker, merkatari, espekulatzaile edo politiko izateak erakartzen ditu. Erraztasunez igartzen dute berria, grina eta intentsitate handiarekin barneratzen dira bertan ondoren berria izateari usten dionean hoztasunez uzteko. Era honetara, arazoak sortzen zaizkie egoera egonkorretara moldatu behar badira. Beraien bizitzako erabatekoa lortu berri dutenaren, eta etorkizunean beste ezertara jardungo ez direnaren, inpresioa ematen dute -funtsean euren buruei-.

Besteekiko harremanari dagokionean, oso urria da inguruan daudenen ongizatearekiko kontsiderazioa, hortik momentu askotan moralik gabea eta barrenik gabea kontsideratzea, beragatik bizi ez denean ere, bere lanaren fruitua aprobetxatzeko, gauzetan denbora nahikorik pasatzen ez duenaren zentzuan -beste berri batzuen atzetik korri egiteko uzten ditu-. Aldiz, interesatuegia ez denean, lan ona egin dezake iniziatibagile edo animatzaile bezala. Jung-ek zehazten du, zer esana izan dezakeen gutxiengo ororen liderra dela.

 

b)       BARNERAKOI TIPOA

Bamerakoi tipoa bere barrenetik orientatzen da: Kanpoko baldintzak ikusten ditu baina ezaugarri subjektiboak hautatzen ditu erabakigarri moduan. Bamerakoiari onartezina iruditzen zaio erabakigarriena kanpoko errealitatea izatea beti, hortik errealitate honi beharrezko garrantzia ez ematea. Jung-ek zehazten du tipo honetako pertsonen arazoa niari garrantzia gehiago eman hala, kanpoko errealitatea, epe luzera, subjektu berarentzat eutsiezina bilakatzen den posizio batean kokatzen denean datzala.

b.l) Erreflexibo barnerakoia

Tipo honetako pertsonak subjektibotasunean oinarritutako pentsatzean bereizten dirá, kanpoko errealitatearekin gaizki erlazionatzen direlarik (axolagabetasunetik ezezteraino). Bere tratua atsegina eta saloa izan daiteke, baina gehiagotasun sentimendua gordetzen dute; eta, gainera, bere helburua aurkakoa desarmatzea da, lasaitzea edo geldiaraztea, zeren potentzialki nahasle moduan hautematen baita. Burugogorrak dirá, beraien ideien ondorioetan tematiak, ez eragingarriak (eragin oso pertsonaletik ez bada) eta zailtasun handiekin eskatuko dituzte mesedeak, bereziki botere irudiei (egiten badute, gaizki egingo dute).

Jung-ek zentzu praktikoaren hutsune handia zehazten die. Bere ideiak nkitzen ez dituen orotan abusatu edo esplotatuak izan daitezkeelarik. Alderdi materialetan kaltetu daitezke zeren ez dira sortzen duten balorearen kontzienteak. Zenbat eta beraiengatik hurbilago egon, hobekiago juzgatuko dira.

b.2) Sentimental bamerakoia

Jungek tipo honetako pertsonak isilak eta eskuragarritasun gutxikotzat, melankolia tenperamentuzkoak eta igarrarazteko joera gutxikoak bezala definitzen ditu. Haur edo maskara arrunt baten atzean ezkutatu daitezke baina orokorrean harmonia eta lasaitasuna azaleratzen dute. Hotzak iruditu daitezke baina aurkakoa da, sakontasun handiko sentimenduak esperimentatzen dituzte. Subjektiboak dira: Mugako egoeretan zerbait heroikoa egin dezakete beraien errealitatearen proportzioari egokitzen ez dena. Errealitate honi ezartzen die sekretuan sentitua, erraztasun handiarekin definitzen ez den eragin baten terminoetan: Jung-ek zehazten du hain zuzen honek ematen diela, ondoren bikote kanporakoia erakarria sentiarazten duen, botere misteriotsu bat dutenaren itxura.


 

Mugako kasuetan besteek pentsatzen dutena senti dezaketela uste (Kritikak, konspirazioak) eta hauen aurka aurre babesten dira azpikerian arituz edo zelatatuz.

b.3) Somakor bamerakoia

Mota honetako pertsonak ez dirá batere arrazionalak, ez da erraza kanpotik aurresatea zerk egingo dion eta ez dion inpresio. Kanpo errealitateak bere bamerako sarbiderik aurkitzen ez duenaren inpresioa ematen du. Jung-ek zehazten du inpresio hau justifikatua geratzen dela, zeren inkontzientetik datorren eduki subjektibo bat, tartean jartzen da eta kanpo eragina detektatzen du.

Errealitatearen kontzeptu liluragarria daukate. Kasu patologikoetan pertsonek ez dute bereizketa egiten errealitatea eta pertzepzio subjektiboaren artean. Ingurukoak estutzen dituzte beraien jokatzeko modu bitxiagatik, nahiz eta kaltegabeak izan: batik bat beste batzuen indarkeriaren biktima dirá; eurak abusa ditzaten uzten dute eta burugogorkeriarekin gaizki mendekatzen dira. Jung-ek azpimarratzen du mundu mitologiko batetan mugitzen direla honetaz ohartu ere egin gabe: Pertsona eta objektuak jainko onuragarriak edo demonio txarrak dira eta hala beraiengan eragiten dute. Tipo honetako pertsonak beraiengan entzerratzearekin eta azaleko errealitatearekin konformatzen dira.

b.4) Intuitibo bamerakoia

Intuitibo bamerakoia alde batetik ameslari eta ikusle mistikoan kristalizatu daiteke, eta beste alde batetik, fantasiagile eta artistan. Inguratzen dutenentzako, tipoa oso mugakoa denean, enigma bat izan daiteke. Artistak ez direnean Jung-ek kolore apurrarekin deskribatzen ditu: jenio ezezagunak, handitasuneko buhameak, eleberri “psikologikoko” pertsonak edo jakintsu erdi zoroak. Besteekin komunikatzeko moduan bere argumentuei arrazoi etsigarriak falta zaizkiola nabarmentzen da, hala soilik bihurtu edo errebela dezakelarik. “Beraiena da basamortuan oihukatzen den ahotsa” espresioaz bereizten ditu Jung-ek.

Tipo psikologikoei buruzko bere lanerako epilogoan (bere irakurketa sutsuki gomendatzen dugun epilogoa) Jung-ek gaur egun pentsamendu psikoterapeutikoko modemoena kontsideratzen denari buruzko ikasgaiak ematen dizkigu. Konplexutasun, konstruktibismo, edo bigarren mailako zibemetika (behatzailearen inplikazioa behaketan) etiketapean gaur egungo “Zeitgeist”-a edo garaiko izpiritua itxuratzen dutela diruditen ideiak argitasun eta dotoretasun liluragarriz adieraziak dira Jung-egatik. Psikologiaren teorizazioa psikologia beratik bereiztearen zailtasuna, errealaren fazeta anitzak (“ariman bizirik den zerbait orok kolore askorekin dirdiratzen du”) eta egiazko teoría bakar baten monopolioa erreklamatzeak suposatzen duen erosotasunaren aurkako borroka (“ulertzen dut barrenetik gizatiarra den erosotasunerako desira, baina ez dut ulertzen zergatik egia desira horretara makurtu behar den”) dira Jung-ek testu honetan lantzen dituen arazoak, eta probatzen dutenak, horrek probaren bat behar badu, adimena eta argitasuna ez direla ez sistema eta ez garai bateko berezitasunak.

TRATAMENDUA

Tratamenduak indibidualtasun prozesua ezartzea eta bukaerara eramatea bilatzen du. Indibidualtasunak bere kabuzko gizakiaren burujabetza, kontzientzia esferaren handitzea eta bere banakotasunaren garapena suposatzen du. Pertsonak hau galdu zezakeen, edo ez lortu, kanpo paper batetara egokitzeagatik, edo pertsonak bere buruari ematen dion irudimenezko esanguratsutasun batekin, edo baita norbere mugaketagatik. Bezeroak eskurako eduki pertsonal guztiak kontzienteki bereganatzean, indibidualtasuna eman da. Norbere erregulazioa eta aurkakoen sintesia pertsonak bere burujabetza lortu duenaren indizeak dira baita.

Helburu hauek lortzeko, terapeuta jungiarrak partehartze aktiboa eskatzen dio bezeroari, ametsen analisia eta bezeroaren beste sorkuntza batzuk erabiltzen ditu, marrazkiak edo idatziak bezala, eta material guzti hau erabiltzen du bere konnotazio eta inplikazio posible guztietara zabalduz.

Alfred Adler. Psikologia individuala

 Freud eta Alfred-en arteko ezberdintasunen lehen hurbilketa ondoko bi puntuetan laburbildu daiteke:

Freud-ek bere azalpenetarako kausazko ikuspuntu bat jarraitzen duen bitartean, Adler-ek ikuspuntu finalista edo teologikoa eusten du (etorkizunerako helburu batetarako gaurkotutako organizazioa).

Adler-ek ni indibidualaren dentsitatea defendatzen du, zeratik eratorritako ni freudianoaren ahultasunaren aurrean.

NORTASUNAREN TEORIA ETA BIZI ESTILOA

Nortasuna Adler-entzat indibiduo bakoitzaren bizi estilo berezia eta bera izaki bakar egiten dueña da. Karaktere edo bizi estiloa bizitzako lehenengo lau edo bost urteetan osatzen da guraso eta anai-arrebekin elkarrekintza eta hartu emanetan (nahasi edo ez). Hau da, famili barneko marko esperientziak dirá bizitzako plana osatzen duten pauso multzoa bideratuko dutenak. Honela bameratutako pentsamendu eta jokaeren patroiak helduaroan aplikatzeko joera dute ezberdintasun formalekin soilik. Karakterea banakakoarentzat ezaguna edo ezezaguna den etorkizuneko bizitza helburu baten inguruan antolatzen da, eta helburu hau lortzeko banakoak programak, metodoak edo proiektuak definitzen ditu; hau da, bizi plan bat. Hala, Adler-en teorizazioaren oinarrizko puntua da pertsona bakoitza organismo bateratu bat déla; esperientzia antolatu bat duela; eta patroi esanguratsuen bidez, helburu batetara zuzentzen déla.

Banakoaren nortasuna osatzen duten ezaugarri nagusienak inguru familiarrean bizitzako lehenengo urteetan osatzen direnez, ikus ditzagun Adler-rianoak hobeto ulertzeko proposatzen dituzten inguru horretako oinarrizko aspektuak:

Familia giroa: Gurasoek euren artean dituzten jokaera, erlazio eta jarreraren lorpenetik sortzen da. Gurasoen erlazioen inguruan sortutako giroa da haurrak errealitatearen zentzua landuko duen markoa.

Familia baloreak: Giro familiarraren bamean zenbait balorek ezinbesteko esanguratsutasuna jasotzen dute. Zentzu honetan, famili bal ore bat, gurasoek sineskera indartsu bat mantentzen duten hori izango da. Haurrak onartu edo balore hauen aurka azal daiteke baina inoiz ez da eskuak bildurik geratuko.

Familia berdineko anai-arrebek balore bat konpartitzen ez dutenean giro familiarrak lehiakortasunari lekua uzten diolako déla kontsideratzen da.

Familiar konstelazioa: Kontzeptu honek, Adlerrek garrantzi handia ematen zionak, haurren jaiotze ordenarekin du zerikusia. Hala, usté du konstelazio familiarreko lekuak haurrari perspektiba berezi eta bakarra ematen diola harreman sozial eta bere ezaugarriei buruz. Anai- arreben arteko edade tartea, sexua, famili tamaina, harreman emozional eta anai-arreba bakoitzaren ezaugarriak bezalako faktoreak konstelazio familiarraren bamean eragiten dute. Posizio ezberdinen gainean orokortze batzuk egin dirá (seme edo alaba bakarra heldu bezala tratatzera jo ohi da; nagusiak “destronaketa” esperientzia izaten du; bigarrenak lehenengoarekin lehiaketa iraunkorrean déla senti dezake; txikiena haur bat balitz bezala tratatu oi da eta autonomía gutxiago izan dezake) baina egoera bakoitza bakarra da eta gurasoen eragiteko eta hezteko irizpideen eta haurrak bere posizioari buruz egiten duen interpretazioaren menpe dago bereziki.

Bagaia honekin, pertsonak bizitzako area nagusienei aurre egiten die. Banakako bat arduratzen den oinarrizko hiru guneak; hau da, bere bizitzako plana aplikatzen dutenak, profesioa, laguntasun harremanak eta sexualitatea (Bi gizakien eginbeharra bezala ulertua, eta beraz, maitasunaren menpekoa). Adler-entzat hiru area hauei aurre egiteko sutsutasuna da garun osasunaren indizea. Hiru areatako edozeinetako alterazioak nahasketa neurotikoa sor dezake.

IZAERA NEUROTIKOA

Adler-en kontzeptu basikoenetariko bat gutxitasun konplexua da: Haurrak bere gutxitasun organikoaz duen pertzepzioaren inguruan sortzen diren ideia eta sentsazio multzoa. Adler-entzat sentimendu hau bere konpentsazioaren bila dabilen indibiduoaren garapen psikiko estimulu jarrai batean bilakatzen da. Konplexutasun honen aurkakoa boterearen gosea izango zen; gehiagotasun nahia edo erabilgarri egiteko nahia. Emakumeen gutxitasuna konpentsazio berezia, gain konpentsazio edo jokaera erreaktiboak, giza protesta izena hartzen du; Adler-en ustetan, sexuarekin lotuta gutxitasuna senti dezakete.

Banako neurotiko batean, seguritatearen bilaketa -gutxitasun sentsazioak sortzen duen seguritate ezaren aurrean- modu zurran batean, irudimenezko lineak jarraituz, errealitatea bortiztuko duten jarraibideak lortzean datza, existentzi bat eta balitz bezala mundu bat eraikiz (bere norabide profesional, sozial eta sexuala irudimenezkoa ez balitz bezala, baizik eta errealitateari egokitua).

TRATAMENDUA

Adlerianoaren tratamendua berriz heztearen ideian oinarritua dago ( Adler-en obran dimentsio oso bat eta emari pedagogiko handia dago): gutxitasun oinarri erreal bat ematen bada ere, konpentsazio edo gain konpentsazioa zilegizkoak dira.

Bizitza estiloaren aldaketa eta sentimendu komunitarioaren garapena; -hau da, banakoaren eta sozialaren topaketa aberasgarria- izango lirateke terapiaren helburuak.

Lehenengo esplorazio modura Adler-ek bost galderako galdeketa erabiltzen du; ondokoak dira:

Zein da zure haurtzaroko lehen oroitzapena?

Zein da zure egungo zailtasunik handiena?

Zein da zure beldurri handiena?

Zure ametsetan zer irudi edo egoera sortzen dira maiztasun handienarekin?

Zer egingo zenuke zuk zailtasun hori ez bazenuke?

Azkeneko galdera honi, Adler-en terapian, “galdera” deitzen zaio. Adler-ek kontsideratzen zuen bere erantzunak sintomak balioko duen asmoa azalduko zuela eta beraz, bezeroa aurre egitera erresistitzen den areak.

Terapiak bezeroaren bizitza estiloa ulertzen; honen ulermena bezeroari errazten; eta bezeroari beste bizitza estilo batera aldatzeko laguntza ematen; saiatzen da. Honetarako, terapeuta Adler-ianoak lau etapa ezartzen ditu euren helburuekin:

Bezeroa terapeutagatik ulertua eta onartua sentituko den harreman terapeutikoaren ezarpena.

Bezeroari bere bizitza estiloa ulertzen laguntzea, osatzen duten sinesmen, sentimendu, motibo eta helburuak gainbegiratuz.

“Insight”-a sustatu gaizki ezarritako helmuga eta jokaera negatiboei

dagokionean.

Arazoei irtenbide ezberdinak bameratu eta analizatu eta aldaketarako konpromezua ezarri.

Teknikari dagokionean, Adler-ek elkarketa librea eta ametsen analisia mantentzen ditu, ondo erabilita bezeroaren bizi egoera ulertzeko. Beste alde batetik, ortodoxoak ez bezala, terapeuta bezeroaren parez pare kokatzen da eta era aktibo eta agintzailean parte hartzen du. Sesioen maiztasuna, eta tratamenduen iraupen orokorra ere murriztu egiten da.