Ikuspegi Biologikorako Sarrera
Izan daiteke garezurraren tamainak, garunarenak,
gizaki bezala ezberdinduz eraman gaituela eta berari esker hominidoengandik
gero eta urrunago gaudela?
1. SARRERA
Kapitulu honetan,
ikuspegi biologikoari buruz hitz egitean baztertuta uzten den, edo sarritan
jakintzat ematen dugun korronte historiko-ebolutiboa aurkeztu nahi dugu.
Pentsamendu eta teoria zientifikoen aldetik, ikuspegi filogenetikoa, historian
zehar, bizia itxuratuz joan diren mekanismoak hobeto ulertzeko beharrezkotzat
jotzen dugu; gizakiaren kate historiko-ebolutibo handi, mantso eta nahaspilatua
hautemateko eta, honen aniztasun eta barietatea ulertzeko gai dena. Horregatik,
jarraian modu erraz, labur eta zehatzean gizakiaren historiaren oinarri
nagusiak planteatzen ditugu, bere sorreratik (eukariotas) eboluzio
konplexuraino (goi hominidoa/homínido superior).
Izaki bizidunen
agerpena pausoz-pausoz eta bere ingurunean nahiz bere eboluzio posiblean adieraziz gero, harritzekoa izan daiteke.
Estrategia honen bidez, gure asmoa, irakurlea gogoetara bultzatzea baino ez da,
modu honetan bakarrik izango baikara gai hominizazioaren prozesua interpretatu
eta baloratzeko. Beste modu batean esanda, gizakia noiz agertu zen azaldu nahi
dugu eta zergatik, ikuspuntu historiko-ebolutibotik, hala kontsideratzen den.
Gure ustez, eta hau da unitate honetako helburuetako bat, giza garunaren garapenaren aurrerapenak eta bere goi funtzioak hobeto baloratu ahal izango ditugu, goi hominido izatera heltzeak zer suposatzen duen kontziente baldin bagara: hitz egiteko gai izatea, komunikatzea, taldekatzea, maitatzea, asmatzea, etab. Prozesu mantso eta konplexu honek merezi izan zuen, hau gabe ezin izango baikenituzke ideia ugari eta ezberdinak iradokitzen dizkiguten komentario hauek irakurri.
2. HOMINIZAZIO PROZESUA
Gizakiaren
sorreraren eta garapenaren ezagutza guztia bildu nahi izatea eginbehar
intelektual utopikoa da. Izan ere, materia zientifiko ugari menperatzea
eskatzen du, eta baita denbora epe oso luzeak ere, gaur egun oraindik argitu
ezinezko hutsuneekin. Hau dela eta, oinarrizko adierazpen batzuk ematen ditugu,
bere kabuz ezagutzak zehaztu eta zabaldu nahi dituen ikaslea ere orienta
dezaten.
Ziurrenik, duela hogeita hamabost milioi urte, tximino espezie jakin batek (aurreratuenak, hobekien egokitutakoak eta garezur edukiera handiena zuenak), lehenengo hominido taldea osatu izan zezakeen. Ziurrenik diogu, aztarna fosil oso gutxi baititugu bere eboluzio kateko epealdi garrantzitsu honi buruz.
Egia dirudiena,
garrantzia handiko aurkikuntzek baieztatzen dutenez, zera da, homo erectusa izan zitekeela goi
paleolitikoko gizonari eta Neanderthalari leku eman ziezaiokeena. Berau (homo-erectusa) Harri-Aroaren arketipoa
kontsideratzen da, eta honek, aurrera eramandako zenbait jokaera beha
ditzakegu: babeslekuan gordetzea, larruekin babestea, eta baita harrizko arma
eta tresna konposatuak egitea. Tresna hauek jokaera konplexuagoetan maneiatzen
zituen. Agian, dudarik gabe, hau izan zen giza historian arrastoa utzi zuen
lehen gizona.
Ziurrenik
garezurraren tamainaren aldaketak, garun masaren handitzeak, ohitura, jokaera
eta ikaskuntzak eboluzionatzea ekarri zuen; nahiz eta, denborari dagokionez
moteltasun handiz izan. Era beran, gure garuna goi funtzioetan espezializatu
da: hizkuntza, arrazonamendua eta arazoen ebazpena. Gizakiarenak soilik diren
jokaerak, giza jokabide kontziente nahiz inkontzienteak elaboratzea, milioika
interkonexio exekutatzen dituzten nerbio zelula talde misteriotsu horiei esker
lortu zen. Prozesu zoragarri honi, “hominizazio”
deritzogu, nahiz eta oraindik, honen azalpena iluna eta hutsunez josia agertu.
Atapuercako aztarnategiak (Burgos, 1982), gaur egungo indusketa garrantzitsuenetarikoak, beharbada, datu hauetako asko baieztatu ahal izango dizkigute, eta baita, orain arte ezezagunak izan diren giza eboluzioaren data batzuk azaleratu ere. Oraindik goiz da aurkikuntzak baloratzeko, baina, historialari, espeleologo eta geontologoek adierazpen ezberdinetan behin eta berriz diotenez, horrelako indusketekin, gizakiaren sorrerari buruzko hutsuneak osatuz joango dira.
1.1 Narrastien agerpena
Lurra, bizitoki
kontsideratu arte aldatuz zihoala, izaki bizidunez bete zen; mota guztietako
espeziez hain zuzen ere. Ziurrenik, landareak izan ziren lehenak. Ur gozoa
jadanik kolonizatua zegoen. Animaliak uretatik irten ziren: artropodoak,
intsektuak, araknidoak, miriapodoak eta moluskuak, besteak beste, Lurrera ur
gozo nahiz itsasotik iritsi izango ziren.
Arrain primitiboak uretan edo ingurune pantanotsuetan eboluzionatu ziren eta geroxeago itsasoa bete zuten. Debonikoan, paleozoiko garaian, duela 350 milioi urte inguru, lehen anfibioak ikus daitezke. Berrogei eta hamar milioi urte geroago, narrastiak agertu ziren (5.1 taula). Animalia hauek, gutxi gorabehera, ehun milioi urtez dominatuko dute Lurra. Erraldoiak izan behar zuten, piztia oso handiak, imajinatzeko zailak eta Hollywoodeko fantasiaren hurbilekoak. Espazio handiak bete zituzten, landaretza eta animaliaz betetako azalera neurrigabeak. Batzuek landarejaleak izan ziren, haragijaleak besteak. Hauen ondorengoak gaur egungo ugaztunen jatorri dira.
1.2 Ugaztunen agerpena
Duela berrehun
milioi urte ingurutik aurkitzen dira ugaztunak gure planetan. Aipatu behar da,
etengabe ari garela datak esaten, eta egia esan, eboluzio biologikoaren ohiko
geokronologian, garrantzitsua da, epealdi hauek hurbilketak direla aipatzea.
Data hauek, gaur egun, zientzia munduan, bizitzaren filogenesian zatiketa
posible moduan kontsideratzen dira.
Ugaztunak aurreko
narrasti erraldoien ondorengoak izan ziren, eta hauek, inguruneko aldaketa
posibleen ondorioz desagertu ziren. Biziraun zutenek, desagertutako narrastien
habitatak bete zituzten, forma askoz ere perfektuagoei bide emanez (5.1 irudiak
hogei organismoen filogenia erakusten du).
Garai horretan dagoeneko kontinenteak banaturik zeuden (pangearen zatiketa bi azaleratan: laurasia, iparraldea, eta gondwana, hegoaldea). Ugaztunak itsasoan zehar zabaldu ziren. Eboluzioaren doktrinak, ugaztunen zabaltzeari “eboluzio konbergentea” deitzen dio. Honek zera esan nahi du; antzeko inguruneetan bizi diren espezieek, bai klimaren aldetik zein egitura geologikoaren aldetik, nahiz eta geografikoki oso urrun egon, modu berdintsuan eboluzionatzen dutela eta forma antzekoei ematen dietela bide.
5.1.irudia: Ordenagailuz
egindako hogei organismo ezberdinen filogenia. Fitch eta Margoliach-ek (1979)
prestatutako diseinua.
Kretaziko amaieran, mesozoiko garaian eta duela 70 milioi urte inguru, Hego Amerika irla erraldoi bat zen, “irla kontinente” bat, eta bertan zaldiak, gameluak elefanteak, lehoiak eta tigreak existitzen ziren; Ipar Amerikan, Australian bezala, antzeko espezieak antzeman daitezke, aldaketa txikiekin; gaur egungo zaldiak, txakurrak, katuak eta otsoak, garai hartakoak dira. Hego Amerika Ipar Amerikarekin elkartu zenean, inbasio ikaragarria gertatu zen eta Hego Amerikan bizi ziren hainbat espezie desagertu ziren. Geroago, glaziarren garaia deiturikoan Lurra hozten hasi zen, eta honek ugaztun espezie askoren desagerpena ekarri zuen.
5.1 taula: Animalia zelulanitzen
eboluzioaren eskema.
Urteak milioika
|
Aroa
|
Periodoa
|
Gertakizunak
|
0
|
Zenozoikoa
|
Kuaternarioa
|
Gizakiaren eboluzioa
|
50
|
Tertziarioa
|
Ugaztunak
|
|
100
|
Mesozoikoa
|
Kretazikoa
|
Azken dinosauruak
Primateak
|
150
|
Jurasikoa
|
Dinosauruak
Hegaztiak
|
|
200
|
Triasikoa
|
Lehen ugaztunak
|
|
250
|
Paleozoikoa
|
Permikoa
|
Itsasoko desagerpen garrantzitsua
|
300
|
Pensilvaniakoa
|
Lehenengo narrastiak
|
|
350
|
Misisipikoa
|
|
|
400
|
Debonikoa
|
Lehenengo landareak
|
|
450
|
Silurikoa
|
Metazooen familiak
|
|
500
|
Ordoviciense
|
Lehenengo arrainak
|
|
550
|
Kanbrikoa
|
Lehen kordatuak
|
|
600
|
Prekanbrikoa
|
Ediacariense
|
Lehenengo elementu eskeletikoak
Gorputz biguneko metazooak
Zelomadoak
|
650
|
|||
700
|
1.3
Gizakiaren agerpena
Zientzialarien ustez gure planetaren adina lau mila eta seiehun milioi urte ingurukoa da. Kantitateei dagokienez giza pertzepzioa pasatzen duten zifrak dira, eta giza bizitza zein mugatua den konturatzeko ideia ematen digute eta baita gure mentalitate “motzarentzat” gurea baino ziklo luzeagoa imajinatzea zein zaila egiten zaigun ideia ere: jaio, hazi, birproduzitu eta hil.
Duela hirurogei
eta hamar eta hogei eta hamabost milioi urte bitartean (konparatu hau gure
planetaren adinarekin), hasi izan zitekeen tximino taldeen eboluzioa. Beharbada
hobekien eboluzionatutakoak, aurreratuenak, hobekien egokitutakoak izaki hominoideen lehen taldea osati
zuen. Hauengandik eratorriko ziren gaur egungo pongidoak, zeinak simio
handiak eta hominidoak dira. Ez dago
garai honetako aztarna fosilik: India eta Afrikan duela hamalau milioi urteko
zenbait arrasto aurkitu ziren. Ondoren, informazio hutsune handiak dituzten
aldiak etorri dira. Beraz, zaila da, hauenean jarraikortasun filogenetiko
fidagarria datatzea eta argitzea.
Australopithecusa orain dela
hiru edo bost milioi urte ager zitekeela uste da. Berau, “Tximu gizon” bat izango zen, benetako hominidoa, bere anatomian
benetako aldaketak jasan zituena: pelbisa, izterrak, oinak eta buruaren
artikulazioa. Honek bi hanketan jartzeko ahalmena eman zion. “Aurre-gizona” deitu izan zaio, agian
oraindik burmuina ez zegoelako oso garatua, eta masailezurrak, horzdura
sendoarekin, bere elikadura begetarianoaren adierazlea izango zelako.
Zientifikoek, buru hezur handiagoa, altuera eta tamaina handiagoko hominidoen
beste adar batzuk egongo zirela diote. Leku garrantzitsuenen aurkikuntza
Leakey-ri zor diogu, Afrikan, Olduvai-n (Tanzania), 1931ean.
Gutxi gora-behera, orain
dela 1,5 milioi urte, eskeletoaren egiturak talde berri bat identifikatzen
digu: homo erectus-a, planetaren kolonizatzailea izan zitekeena. Buru hezur
ahalmen handiagoko hominidoa da (1.000cc.), forma gutxiko tresna litikoak
erabiltzen ditu. Homo sapiens-en arbasoak, aldiz, (harri landuak erabili eta
suan erretako haragia egiten zutenak) gaur egun guztiz ezezagunak dira. Homo
erectus-a goi paleolitikoko eta Neanderthal-eko gizona edo hauei jatorria eman
ziona izan zela pentsatzen da. Hauek Europa eta Ekialde Erditik oso zabalduta
egon ziren, eta are gehiago Afrika iparraldetik eta Ekialde Hurbiletik. Fosilen
hutsune hau Atapuercako homo antecessor-ek bete dezake. 800.000 urteko antzinatearekin, afrikar hominido,
Neanderthal gizona eta Cro-Magnon edo sapiens sapiens-en arteko katenbegi
bezala hartu da. Honek 300.000 urtez atzeratzen du lehenengo europarraren
agerpena, eta era berean, Afrikatik lehenengo migrazioa gerturatzen du.
2.4.Giza burmuinera hurbilketa.
Gizakiaren
garapena aztertzen duen zientziak lehenengo hominidoei data jartzeko edo
sailkatzeko orduan, iritzi sendoak dituela ikustea oso garrantzitsua da. Buru
hezurraren tamaina, arbasoak, ohiturak eta bere eboluzio prozesuan erabilitako
tresnak garrantzia handia dute.Guri, psikologiaren angelu zientifikotik, buru
hezurra asko interesatzen zaigu: burmuina, izan ere, hominido eta gizakiaren
arteko desberdintasunaren oinarria da. Badakigu gure burmuina nagusiagoak diren
funtzioetan espezializatuta dagoela; esaterako, lengoaia gizakiarena da eta
orain arte, ezagunak diren beste hominido taldeetan ez da eman. Gure burmuinak,
gutxi gora behera 1.350 gramoko pisuarekin, bilioika nerbio zelula ditu, hauek
milioika elkarlotura egiten dituzte eta artean, zientzian eta filosofian egiten
diren giza sorkuntzen oinarri dira.
Giza burmuinaren pisua
gehiegizkoa denean, 1.600 gramoetatik 2 kilo bitartera, edozein burmuin
patologi, aurretiaz susmatzeko ezaugarri anatomiko garrantzitsua da: gehiegi
garatu den tumore bat edo kanpora
ikusezina den makropatologi endomorfiko
bat antzemateko. Burmuinaren estereotaxia guztietan, azterketaren lehenengo
neurri bezala ( azterketa histologiko zein anatomikoetan) bere pisua jaso ohi da.
Duela urte batzuk, hogei
esaterako, gutxi badira ere, batez ere bizitzaren eta lehenengo hominidoen
jatorriaren gutxi gora-beherako data dakigula kontutan hartuz, ameslaritzat
hartuko gintuzkete gaur egun giza burmuinari buruz dakiguna baieztatu izan
bagenu. Zientifikoki hitz eginez, ezagupen hauek maila guztietara ez zabaltzea
etsaigarria da. Horregatik gure burmuinaren %10a bakarrik erabiltzen dugula
entzutera ohituta gaude. Izan ere, egia da edozein gizakiren eguneroko
bizitzan, eta egiago oraindik ikasle batenean, ez gaudela gure burmuinari
probetxu handiagoa ateratzen ohituta. Sarritan burmuinari gure portaerari
buruzko mezuak bidaltzen saiatzen gara, batere onik egiten ez diotenak, eta
gure burmuinak fidelki berregiten dituen grabaturiko “diskoak” behartzen ditugu,
horretaz kontziente izan gabe: “ez dut ezertarako balio, dena gaizki egiten
dut, ikasi arren ez dut gaindituko, ni horrelakoa naiz, horrela jaio bainaiz,
“fulanitok” nik baino zorte hobea du...”eta abar luze bat, bakoitzak une eta
egoera jakin batean erabil dezakeena. “Disko” guzti hau gure “informatizaturiko
burmuinaren memoriaren” “disko gogorrean” pilatzen da.
Hala
ere, giza burmuinaren ezagupenari buruz aurrerapen teknologiko asko lortu diren
arren, oraindik ez gara iritsi Copérnico,
Newton, Darwin, edo Einsteinek (batzuk aipatzearren) lortu
zuten benetako aurkikuntza mailara. Ziur gaude antzekoa den gertaera
“burmuinzentriko” bat gertatzean, zientziei buruz, filosofiari buruz,
pertzepzioari buruz eta adimenaren jatorriari buruz dagoen kontzeptua erabat aldatuko dela. Agian
une hori neuro-psiko-biokimikarentzat ez da sekula iritsiko. Garapen honek,
eremu zientifikoan, pixkanaka gorputza hartuko duela uste dugu. Skinner aipatuz: Aristótelesek burua altxa eta giza ezagupenarekin konparatuz,
kimika eta fisika zientziak zenbat aurreratu diren ikusiko balu, bere garaitik
guretik baino hurbilago gaudela ohartuko litzateke! Hala eta guztiz ere, asko
da gaur egun burmuinari buruz dakiguna aurreko hamarkadarekin parekatuz.
Nola zitekeen zelulek, kasu
honetan neuronek, estimuluaren arabera erantzun jakin bat garatzea? Nola jaio
ziren suminkortasunaren, argiaren sentikortasunaren, ukimenaren, sustantzi
kimikoen ahalmenak? Erantzun jakinik gabe, ez lirateke zelula biziak, objektu
soilak baizik. Bizia, orduan, erantzun baten moduan zehaztu daiteke, “guztiari”
erantzun bat bezala, eta guztia hori burmuinean kokaturik egongo litzateke, eta
aldi berean “estimuluei erreakzioak bidaltzen” loegoke. Honi, kontzientzia,
maitasuna, sexu jarrera, oroimena, “gu geu” deritzogu.Guzti hau, guri iruditu
dakigukeena baino konplexuagoa da. Hamaika galdera erantzunik gabe geratzen
dira, oraingoz behintzat. Hala ere, askotan, nahiko genukeena baino sarriago,
prozesu korapilatsu hau guztia ADNari
dagokiola esanez erantzuten da.
Erreakzioa emateko zelula barneko material genetiko hau gabe proteina eratzerik
ez legoke. Entzimarik gabe ADNa sortzerik ez dagoela ere badakigu, eta entzimak
proteinadun materia da. Ze korapilotsua eta aldi berean harrigarria! Baina
zailtasun neural hau ez da “infinitua”, handia da, baina mugatua eta ezagutu
daitekeena. Maila honetan Ramón Y Cajalek
honako hau idatzi zuen: “giza burmuina inkognita den bitartean, unibertsoa ere,
bere estrukturaren erreflexu, misterio bat izango da”.
Gure garunean eragindako
aldaketa ebolutiboak, bai tamainan, bai konplexutasun neurologikoan, milioika
urtetan zehar gertatu direla ondoriozta dezakegu. Gure aitzindarien garunak oso
erreakzio mugatua zuen eta kasu askotan informazioarekiko okerrak. Aitzindarien
mundua, mundu laua, motza, mamuz beterikoa, teknologiarik gabekoa, mota
guztietako jainkoez babesturikoa zen. Hau guztia bere prisma pertsonal
pertzeptiboarekin barneratzen zen. Baina, bere garuna da, oinarrian, zientzia
eta gaur egungo arazo mundial handiei aurre egiteko erabiltzen duguna.
Azken
berrogei eta hamar urteotan emandako aurrerapenak bakarrik zenbatu genitzake:
abiadura, garraiobideak, telefonoa, irratia, denboraren sorrera, talde soziala,
eta politika besteak beste. Nahikoa izango litzateke, 20. hamarkadako entziklopedia
bat gaur egungo beste batekin konparatzea. Zientziaren aurrerapenak gaurkotzeko
urtero editorialetan publikatu behar diren “osagarri”en bolumenak adibide gisa
har daitezke gure garunak izan dezakeen konplexutasuna ulertzeko. Dena den,
zientziaren arlo honetan, galderak erantzunak baino gehiago dira.
2.5.Goi-paleolitoa
Orain dela hogeita hamar
mila urte, gizaki Neanderthalaren forma oso berantiarrak, gizaki berri bati, Cro-Magnon deitua, jatorria ematen
diote. Gizaki hau Europako ekialdean topatu zuten eta gure buru hezurrekin
oso desberdintasun txikiak ditu. Jakin
da larruekin babesten zela eta hizkuntza zehatz bat zuela;hauek, beste hominido
espeziei dagokienez, oso espezifikoki aldenduriko portaerak izanik, zaildu egin
ziren eta baita azkarrago garatu ere. Aldaketa prozesu honi elikadurak eta
berezko tresnek abiadura eman ziotela azpimarratzen dute biologoek.
Materialen
sailkapenak, kooperazioari, talde sozialaren komunikazioari eta ehizari mesede
egin zion. Era berean, portaera sozial hauek, tresnak eta bere aplikapenak
hobetuko zituzten: hala nola, maneiatzea, trebetasuna, konponketa eta
espezializazioa.
Garrasia, zuhaitzetako nahiz
lurreko –erectus- talde hominidoen berezko ezaugarria garatuz joan zen
orientazio estimuluari erantzun gisa. Era berean, ikusmena eta entzumena
zorrozten zuten eta baita kooperazioa, laguntza, borroka eta oldarkortasuna
baita ere. Ahozko komunikazioa beharrezko egiten zen. Taldeetan biltzea
komunikazioaren garapenean puntuala izan zen beste espeziengandik defendatzeko
eta hobeto antolatzeko. Tresna berriak, kooperazioak, garaiko gizakiaren
gainbizipena hobetzeko eta lengoaiaren garapen azkarrari laguntzeko
ezinbestekoak izan ziren; suaren bidezko elikaguneen eraldakuntzak, behaketa
eta “saiakuntza edo errorea” lege posiblearen hautematea, tresna berrien
aurkikuntza eta elkarren arteko kooperazioa.
3.
HUMANIZAZIO PROZESUA
Atal honen helburua, gaur
egungo gizakiaren agerpena, modu erraz
batean azaltzea da;bere izaera askea eta pentsakorraren kontzientziarekin, eta
gero eta konplexuagoak diren portaerak sortzeko eta asmatzeko gaitasunarekin.
Hau guztia giza espeziearen garun hezurraren gaitasunaren handitzeari esker
posible izan zen. Hau da, nerbio sistemaren garapenari esker. Ez dakigu
zehatz-mehatz noiz sortu zen, baina harri aro oso aurreratuan izan zela baiezta dezakegu. Garun azalaren
garapena benetako gizagintza edo humanizazioa da.
3.1. Prozesu motela
Isotopo erradiaktiboen azterketa eta
plaken tektonikaren azterketaren arteko konbinaketatik eratorritako, gaur
egungo, ezaugarri askok giza espeziearen garapenaren ikerketa prozesu osoa
aztoratu dute. Mundu Berriaren primateak, Ipar Amerikako prosimioetatik(primateak
baina primitiboagoak) zuzenean eratortzen zirela pentsatzen zen. Baina,
aipatutako metodoei esker, paleozoikoan, Hego Amerika, Afrikatik, Ipar
Amerikatik bezain gertu zegoela jakin da. Hiru kontinenteen hurbilketak, gure
arbasoak diren primateen jatorriari buruzko ideia berriak planteatzen ditu.
Kolokan dagoen beste teoria bat, giza espeziea Afrikan sortu
zela baieztatzen duena da. Fosilak Euroasiatik Afrikaraino hedatzen dira eta
gaur egun, animali espeziei dagokionez, kontinente Asiatikoa eta Afrikaren
artean konexio ugari behatzen dira. Hominidoek tresna zehatzak landu ahal
izateko, hankabikoak eta azkarrak izatera heltzeko eta hitza estimulu eta
kooperazio gisa erabiltzera heltzeko, komuneko arbasoengandik gero eta gehiago
aldenduz, beharrezko garapen aldia oso luzea izan da. Ondorioz, oso zaila
egiten da arbasoenbanaketa soilik kontinente zehatz batean sortu dela
pentsatzea.
Anatomia konparatuak eskaintzen dituen emaitzek badituzte gure arbasoekin, antropoideekin,
antzekotasunak. Adibidez, gizakiaren besoaren hezurra eta antropoide batenak
oso antzekoak dira, baina, bestalde, tximu batenarengandik oso desberdinak. Esan daiteke, tximu baten
besoaren hezurrak eta primateenak oso antzekoak direla, baita beste ugaztunenak
ere, bere oinarrizko lokomozio forma lau oinduna izanik. Antropoide eta
gizakien antzekotasunak aztertzen baditugu, besoaren oinarrizko forma, igoera
eta eskaladara egokitua dagoela ikusiko dugu. Honek, gizakiek eta antropoideek
bere garapenean lerro paraleloa jarraitu dutela esan nahiko luke, gutxienez
besoaren egiturari dagokionez.
Hominidoak
tente ibili dira hiru milioi urtetan zehar.
Datu hau konparagarria da Kromagnon-eko gizonarekin, orain dela 35.000
urte datatu genuena. Urte lerro hori imajinatzea posible eginez gero, milurteko
aldi horretan sortarazi ziren aldaketei buruz gogoeta egin dezakegu.
Hego-Afrikan eta Etiopian
aurkitutako Australophitekus baten pelbisaren ikerketari esker, gizakiaren
egokitzapenerako, hankabikotasunak izan duen garrantzia ikusi da. Hau jakinik
eta aurrean esan bezala, lehen gizon hominidoak, burezurreko ahalmen eskasa
zeukan, eta ahalmen hau areagotzen joan zen bere moldaketa aurreratzen zuen
heinean. Era berean, azkartasun handia zeukan harri-tresnak eta ehizarako
erremintak eraikitzen.
Hankabikotasuna eta egokitzapenaren artean
eta giza espeziearen burmuineko berezko
gaitasunaren gehikuntzaren artean zenbat denbora pasa zen zehaztea oso
zaila da. Horregaitik, beharrezkoa da fosil gehiago aurkitzea gizakuntza
prozesu honetan dauden hutsuneak bete ahal izateko. Hala ere, beharbada orain
dela bost edo hamar milioi urte hasi zela esan daiteke. Dirudienez, giza
burmuina, harrizko-tresna ez manipulatuen erabileraren ondoren garatu
egin zen. Milioi bat urte pasa behar izan ziren industria “achelensera” heldu
arte: harrizko tresna konplexuagoak defentsa edo ehizarako (harrizko aizkora)
helburuarekin landuak. Burmuin azalaren garapena, konplexu eta motela dena eta hain zuzen ere,
benetako gizakuntzaren oinarria, giza espeziearen benetako garapenaren
arrakasta da.
3.2. Gaur egungo giza burmuinetik ibilbide bat
Ondo egongo litzateke, gure
burmuin propiotik bidai miragarri hau egin ahal izateko, begiak ixtea eta honen
(burmuinaren) anatomia orokorra irudikatzen duten lekuak imajinatzea. Lehengo
eta behin burua hautematen dugu, goi-hominidoaren itxura espezifikoarekin, ilez
estalita alde okzipitaletik kopetara. Ondoren, ile-larrua aurkituko dugu,
kalota oseatik jarraitua (burezurra lez ere ezagutzen dena), masa
entzefalikoaren babesgarri bat osatzen duten lotura sistema perfektu
batengandik ondo josita, zeinek babesaren behar handia duen. Aurreko aldea
elkartuta dago alde parietalarekin, eskuin eta ezkerraldean, eta
behin-behinekoak (eskuina eta ezkerra), alde okzipitaletik. Kalota honek
guztiak hodi babesgarri gisa balio du masa entzefalikoa edo
giza-burmuinarentzat. Hominido guztiaren antzekoa da, baina filogenetiko eta
ontogenetikoki eboluzionatuena gizakien burmuina da. Hau, giza portaeraren
egituraren (biologiko-historiko-eboluziozko) oinarri garrantzitsuenetarikoa da.
3.3.Sakonagoa oraindik
Jadanik esan dugu munduan dagoen egiturarik konplexuena burmuina dela. Burmuin gainazalera hiru mintz edo meningeren bidez heltzen da: duramadre, araknoides eta piamadre izenekoen bidez. Mintz hauek, ebaketa edo ildoengatik bananduta dauden tolesdura edo zirkunboluntzioak osatzen dituzte. Bere garapena burmuineko masaren barrualdera garatzen da, kanpoaldera ezin duelako egin. Burmuin azalak nomenklatura espezifiko eta funtzio zehatz batzuk ditu. 5.2 irudiak burmuina babesten duten egitura batzuk erakusten ditu.
5.2.Irudia: Ebaketa sagitala burmuina
babesten duten kanpoko elementuekin.
Lehenik eta behin, ,
aipatutako azal hori, funtsean bi burmuin hemisferioetan bananduta dagoela
aztertu beharra daukagu: eskuin hemisferioa eta ezker hemisferioa. Biek
giza-jarreran ematen diren funtzioen erantzukizuna edo ardura dute; eskuin edo
ezkertiarra izatea bezain garrantzitsua, hitz egin edo idaztea. Ezker
hemisferioak, gure organismoko eskuineko aldean gertatzen diren ia funtzio
guztiak kontrolatzen ditu, eta eskuinekoak ezkerreko aldeko ia funtzio guztiak.
Esan beharra dago, asimetria bat ikusten dela hemisferioen dominantziari
dagokionez: hominido gehienetan ezkerrekoa dominatzailea da, populazioaren %87a
eskuina delako. Dikotomizazioa hemisferio dominatzailearengatik kontrolatuta
eta gainbegiratuta dago, hominido eskuinetan ezkerreko hemisferioa dominatzailea
da.
Burmuineko bi
hemisferioak lotuta daude kanal interhemisferiko batengatik. Honek, elkartzeaz
gain, anatomikoki eta funtzionalki ezberdintzen ditu. Burmuin bilgune hedatu
hau gorputz maskurra bezala ezagutzen dugu. Honen betekizunetariko bat hau da:
“bi hemisferioen aldebiko simetria planoaren irudikapena” (Zeki,1995). Beste
era batera esanda, azalerak eta bere funtzioak elkarkonektatuak daude kontrako
hemisferioko baliokideekin: eta hau gorputz maskurraren funtzioa da. Gorputz
enborraren eskuin aldeko besoa eta eskua, burmuineko ezker hemisferioko azal
motorean irudikatuak daude. Gauza bera esan genezake beste funtzio batzuei
buruz. Horiek guztiak, lengoaia ez-formala erabiliz, “komunikazio” bat izan
behar dute hemisferio baten eta beste baten artean etenaldirik gabeko funtzio
espezifiko bat lortzeko.
Burmuin azalak ia hiru
milimetro loditasun ditu, ebaketa batzuetan eskuko behatzak sartzea posible
izan arren. Hain eboluzionatua dagoen ehun hau, odoltsuki bustita dago eta
konplexua eta egiturari dagokionez. Berau, gure masa pentsatzailea da. Honi
esker arrazonatzen dugu, maitatzen dugu, mugitzen gara, informazioa barneratu
eta kodifikatzen dugu. Gure burmuina kosmosean ezagutzen dugun egiturarik
garrantzitsu eta garatuena da. Hor dago gure portaera gehienen zentro
planifikatzailea.
3.4. Sinapsia: Informazioaren eta kodifikazioaren
misterioa.
Gutxi
gora behera kilo bat eta erdiko pisuarekin eta bilioika neuronez osaturiko
egitura zelularrarekin, giza burmuinak informazio piloa barne har dezake. Ordenagailuak
hasieran “burmuin elektronikoak” izenez ezagutzen ziren, adimentsuak eta
pentsalariak, zeren gizakia bezala informazioa hartzen baitute (Turing 1959).
Giza trebetasunei buruzko ikerketak, informazioaren prozesamenduan gizakien eta
makinen arteko analogian oinarritu ziren. Hauek giza funtzioen luzapen
artifizialtzat hartzeko aukera onartu zuten (3. gaia).Arlo honetan, autoreak
aipatu ditzazkegu; Newel, Shaw eta Simon (1958) . Hauek “arazoen zuzentzaile
orokorra” lortzen saiatu ziren; programa
handizale xamarra zen giza jokabidearen
simulatzailea.
Informazioaren
ingeniaritzatik, jokabideetatik eta beste iturrietako teoriak oinarri harturik,
makinak, informazioa gorde eta kodifikatzeko ahalmentzen dituztenak gizakiak
dira. Ez dugu ahaztu behar giza burmuinak direla makina “pentsakorrak” asmatzen
dituztenak.
XX. mendearen hasieratik
Ramon eta Cajali esker (Golgirekin lan egin zuen eta berarekin Nobel saria
(1906). Konpartitu zuen), jakin dezakegu, neurona nerbio sistemaren unitatea
dela. Bere funtziorik garrantzitsuena informazioa prozesatzea da. Neurona,
ondokoez osaturik dago: a) gorputz zelularraz, bertan ADN (azido
desoxirribonukleikoa. Proteinen sintesia gidatzen du) eta ARN (azido
ribonukleikoa. Honi esker zelularen proteinak sortzen dira) materia genetikoa
aurkitzen da; b) antzekoak diren luzaketa batzuez, dendrita izenekoak; c)
ezberdina eta bakarra den beste luzaketa
batez, axoi izenekoa, dendritak dauden kontrako muturrean dago.
Egiten, pentsatzen,
sentitzen... dugun guztia egitura espezializatu honen menpean dagoela jakiteak,
neuronaren menpean, hain zuzen ere, zirrara sortu beharko luke gugan. Zein
mekanismo biokimiko, fisiko eta organiko (hain sinple eta konplexua era berean)
jarri behar dira martxan informazio hori burmuin katean zehar kodifikatu ahal
izateko?.Testu hau irakurtzen ari garen momentuan mezu idatzi bat hartzen ari
gara. Une berean, unitate neuronal bakoitzari mezu ezberdin bat igortzen diogu
gure interesen dibertsitatearen arabera, daukagun loguraren arabera eta testu
horrek gugan sortzen duen biofeedbackaren arabera. Baina azken finean, neuronek
informazioa kodifikatzen eta prozesatzen dute portaera jakin bat eraginez.
Nerbio seinale bat sortzeko gaitasuna neuronek bakarrik dute eta seinale hau egitura neuronal guztiari transmititzeko
gai dira. Hau egitea errazena izanik ere, eta aldi berean portaeraren
zientziarenn misterioa eta era berean sinapsiaren prozesuaren misterioa ere
bada.
Informazio transmisioaren
prozesua nerbio inpultsoaren intentsitatearen arabera ematen da, fase
ezberdinetan eta kode ezberdinekin .
Prozesu elektrokimiko batek, informazioa neuronaren axoiaren muturreraino
heltzea ahalmentzen du eta neurona ezberdinekin komunikatzen hastea baimentzen
du. Sinapsia beraz, neurona batzuk beste neurona batzuekin ezartzen dituzten kontaktu puntuen multzoa da (5.3
irudia). Sinapsia ez da lotura anatomikoa, fisiologikoa baizik. Berau nerbio
bukaerek estimuluak izatean jariatutako
sustantziak sortzen dituzten zubi kimikoen bitartez egiten da.
5.3.Irudia: Sinapsia prozesuaren
errepresentazioa.
Axoiaren azkeneko
adarkaduraz osatutako azalerari, ondoko neurona baten hasierako dendritei eta
bien artean dagoen espazio txikiari (zirrikitu sinaptikoa) zonalde sinaptikoa
deritzogu. Aldi berean, axoiaren azkeneko zatiari (botoiaren formakoa) zonalde
presinaptikoa deitzen diogu. Botoiak mitokondriak eta besikula sinaptiko
izeneko esfera txiki batzuk ditu. Azken hauek sustantzia neurotrasmisoreak
jariatzen dituzte; acetilcolina, catecolamina, serotonina eta nerodrelamina
bezalakoak, eta hauek era berean, ondoko neuronari bidalitako inpultsoen
prozesu biokimikoan parte hartzen dutela suposatzen da. Neurona hartzailearen
dendritekin osatutako zatiari zonalde post sinaptikoa deitzen zaio. Esan
beharra dago, nerbio zuntz hauek informazioaren transmisioa neurona batetik
bestera ziurtatzen dutela.
4.
KONTZEPTU AIPAGARRIAK
ADN eta ARN Hominizazioa
Anatomia konparatua Homo antecessor
Axoi Homo
erectus
Burmuina Neurona
Cro-Magnon Neurobidaltzaile
Gorputz Maskurra Ponpidoak
Deboniko Gizon
aurrea
Eskuineko hemisferioa Izaki hominoideak
Ezkerreko hemisferioa Sinapsia
Gizaki tximinoa
5.ADIMENARI
ETA PORTAERARI TRANSFERITZEA
Analizatu:
1.-Zeintzuk dira, irakurri
eta musika entzuteko (aldi berean) ikasi edo heredatzen diren gaitasunak?
Kontuan izan behar da gure burmuinak duen ahalmen eta konplexutasunari buruz
egindako analisia.
Gai al gara motor bati “tripak”ateratzeko, bere krokisa begiratu,
musika entzun eta elkarrizketa bat mantentzen dugun bitartean?
2.-Sortu, primateak (homo
anteccesor,...) eta gaur egungo gizona lotzen dituen prozesu historiko
ebolutibo bat.
Sortu:
3.- Giza burmuinaren
estereotaxia bat sortu, edo atal honi buruzko bideo bat ikusi.
Giza jokabidearen euskarri organikoaren
benetako ikusmira bat lortzea errazagoa izango
da.
4.- Zure buruari buruzko
ibilbide mental bat egin eta zure
burmuinaren zatirik nabarmenenak aipatu edo seinalatu.
Aplikatu:
5.- Marrazki lineal eta
errepresentatibo bat egin, zuretzako, burmuineko neurona baten laborategia
nolakoa den adieraziz.
Neurona batek hurrengo neuronari informazioa
transmititu ahal izateko inpultso elektroniko eta kimikoek nola funtzionatu
behar duten ezberdindu. Azken baten, sinapsia grafikoki irudikatu.
6.-
Burmuinaren konfigurazioaren ideia argiagoa eta errealagoa izateko, behatu
burmuin atlas batetan, beronen, “espazio-topografikoa” eta baita bere sekzio
sagitala edo koronala ere.
Burmuinaren ezagutza anatomikoak, zati
bakoitzari dagozkion azalerak eta funtzioak aurkitzen laguntzen du. Bestela
zaila egiten da atal garrantzitsuenak non kokatzen diren imaginatzea.
Sanz de
Acedo, M. L (1997) Psicología: mente y conducta. Desclée de Brouwer. liburuan
oinarriturik.