jueves, 1 de noviembre de 2012

Motibo sozialak. Kapitulu 11


Motibo sozialak

AFILIAZIO/KIDETZAREN ZERGATIA


            Hasiera batean, kidetzaren zergatiari buruzko ondorengo definizioa ematen zen: "pertsona batekin edo gehiagorekin ematen den afektuzko erlazioaren ezarleku, jarraipen edo berreskurapena" (Atkinson, Heyns eta Veroff, 1954). Autore hauen iritziz, nAf ez da kanporapenaren, sinpatiaren, elkarkoitasunaren edo mundutasunaren konstrukto berdina. Esate baterako, burututako lehenengo ikerketetan ondorioztatu zuten nAf handia zuten pertsonek mundutasun maila txikiagoa izan al zutela kidetzarako esfortsu txikia egiten zuten pertsonak baino (Atkinson, Heyns eta Veroff, 1954; Crowne eta Marlowe, 1964; Shpley eta Veroff, 1952). Hau da, nAf erlazionatu behar dugu ukapen interpertsonala jasateko beldurrarekin (Heckhausen, 1980). NAf handia duten pertsonek beste pertsona batzuekin interekintzak izatea beharrezkoa dute eta erlazio horiek aurrera eramateko orduan gogo biziz jokatzen dute. Besteen  gaitzetsa norberarekiko beldurrarekin hartzen dute. Beste pertsonek norberarekiko duten iritziak ezagutzeko pertsona horiekiko segurtasun maila handia bilatzen dute. Jokaera honek, zoritxarrez, mundutasun gutxiagoko jokabideak bultzatzen ditu.

            Atkinsonen et al., ikerketan aipatzen den bezala, kidetzaren beharrezkotasuna sozialki ondo ikusita egotearen beharrarekin eta erlazio interpertsonaletan segurtasuna izatearekin adieraziko zen. Baina Boyatzis-ek (1973), berriz, pentsatzen zuen nAf kontzeptuari ematen zitzaion esanahia lotuegia zegoela "ukapenerako ansietatearekin" eta ez zela baloratzen nAf kontzeptuaren alderdirik positiboena, hau da, "kidetzarekiko interesa". Boyatzis-ek kidetzaren zergati positiboak aztertzeko beharrak adierazi zituen. Modu honetara, hamar urte beranduago, Dan McAdams-ek horri buruzko lan garrantzitsu bat egin zuen.

            McAdams-ek (1980, 1982ª, 1982b; McAdams eta Constantian, 1983; McAdams, Healy eta Krause, 1984) modu positiboago batean erantzun zion nAf  kontzeptuari "motivo de intimidad" lanaren bitartez, hau da, erlazio interpertsonal kuttunak izatearen giza ondorioa zeinak baztertuak izateko beldur gutxi suposatzen dituztenak. Intimitatearen zergatia giza erlazioen kalitatean du kezka. Garrantzitsuena ez da besteekin egotea, baizik eta besteekin hartu emaneko erlazio kuttuna, intimoa eta komunikakor bat izatearen nahia (McAdams, 1980). 11.3 taulan ikus dezakegu intimitatearen motibazio altua duen pertsona baten perfila, McAdams-ek egindako ikerketa baten arabera. Intimitatearen motibazio baxua duen pertsona batekin konparatuz, intimitatearen motibazioa altua duenak pertsonataz eta hauekin mantentzen duen erlaziotaz askotan pentsatuko du (pentsamenduak), testu narratiboak TAT  idatziko ditu afektuzko erlazioan gertatutako bibentzia positiboak aipatuz (gai TAT), bere buruaz datuak emango ditu, intentsitate altuarekin elkarrizketak arretaz entzungo ditu eta elkarrizketa anitzak izango ditu (interakzio estiloa), maitasuna eta elkarrizketa deskribatuko ditu bizi beharreko esperientzi esanguratsuak bezala (txosten autobiografikoak) eta besteek zerbait kuttuna, zintzo eta ez meneratzaile bezala ikusiko dute (garaikideengatik egindako ebaluazio giza aldekoak) eta interakzio pertsonal bat egondako momentu batzuk gogoratzeko gaitasuna du (memoria).

            Beraz, nAf kontzeptutaz aritzen garenean kontutan izan behar ditugu aspektu positiboak (erlazio kuttunak, intimoak eta positiboak izateko beharra) nahiz aspektu negatiboak (erlazio interpertsonalak izateko, mantentzeko eta berreskuratzeko beharra).

            11.3 TAULA: intimitatearen motibazio altua duten pertsonen perfila.

MAILA
EZAUGARRIAK
Pentsamenduak.
Erlazio eta adiskidetasunari buruz.
TAT gaiak.
Erlazioek aspektu positiboak ekartzen dituzte: bi pertsonen arteko elkarrizketa, konpromezuaren espresioa eta erlazioen arteko loturak eta harmonia interpertsonalaren espresioa.
Interakzio estiloa.
Beraiei buruzko informazioa ematen dute.
Entzuteko ohitura handia.
Elkarrizketa gehiago.
Autobiografia.
Maitasunaren eta elkarrizketaren gaiak bizi izandako esperientzia positibo bezala aipatzen dituzte.
Garaikideen eboluzioak.
Pertsona kuttuna, maitagarria, zintzoa eta ez meneratzaile bezala ikusten da.
Memoria.
Memoria martxan jartzen da interakzio pertsonal baten bidez zenbait historia kontatzen diren bitartean.




            KIDETZAREN ONDORIOZ AKTIBATUTAKO  JOKABIDEAK.

            Erlazio interpertsonalen garapena. Goi mailako ikasketak burutzen dituzten ikasleen artean ondorengoa aztertu da: adiskidetasun berriak sortu behar direnen artean, nAf altua duten pertsonek giza talde askotan bilatuko dituzte loturak, baina nAf baxua duten ikasleen artean berriz, giza talde gutxiagotan bilduko dira. Bestaldetik ere, nAf altua duten pertsonek denbora gehiago emango dute besteekin interakzio bat izaten eta adiskidetasun berriarekin hasten direnean erlazio egonkorragoak, sendoagoak eta luzeagoak sortuko dituzte (McAdams eta Losoff, 1984). Eta, nAf altua dutenek, gauza gehiago ezagutuko dituzte beraien lagunei buruz.

            Aurkitu izan da ere, adiskide berri bat sortzen ari denean eta ezagunetik lagun izatera pasatzen denean, poztasun maila ezberdinak bizi dituztela erlazio pertsonal hori dagokionez nAf altua eta nAf baxua duten pertsonen artean. Lehenengo mailako ikasleekin egindako ikerketa baten emaitzak aztertuz adiskidetasun berriei dagokionez, nAf altua zuten ikasleek gero eta gustorago egoten ziren beraien erlazioen garapenarekin (Eidson, 1980). Bestaldetik, nAf baxua zuten ikasleek justo kontrakoa sentitzen zuten, hau da, ahalik eta denbora gehiago pasatu eta gero txartoago sentitzen ziren beraien erlazioen garapenarekin. Eidelson-ek (1980) esaten duenaren arabera, nAf baxua duten pertsonek zenbat eta adiskidearekin erlazio estuago bat izan gero eta neke gehiago sentituko dute, baina nAf altua dutenek egoera berdina poztasunez jasoko dute.

            Sare interpertsonalen mantenimendua. NAf altua duten pertsonek, adiskideak mantentzeko estrategia gisa ondorengo gauzak egiten dituzte: dei eta gutun gehiago idatzi, lagunei nAf baxua duen beste pertsona bat baino bisita gehiago egiten die (Lansing eta Heyns, 1959). NAf altuko pertsonak denbora gehiago pasatzen dute telefonoz hitz egiten (Boyatzis, 1972). McAdams eta Constantian-ek (1983) egiaztatu zuten nAf altua zuten pertsonek denbora gehiago ematen zutela gutunak idazten edota aurrez-aurre hitz egiten. Beraz, datu hauek kontutan hartuz ondorioztatu dezakegu nAf altua duten pertsonek, nAf baxua dutenekin koparatuz, elkarrizketetan gehiago parte hartzen dutela.

            Ikerketa bat burutzeko, nAf altuko eta baxuko pertsonak bildu zituzten eskakizun zehatz batekin; bi hilabetean zehar egutegi bat bete behar zuten egunean 15-20 minutuko iraupeneko izandako elkarrizketak aipatuz (McAdams, Healy eta Krause, 1984). Emaitzak oso argiak izan ziren; nAf altuko pertsonek elkarrizketa luzeagoak mantendu zituzten, beraietaz gehiago hitz egin zuten, arreta gehiago jartzen zuten elkarrizketetan eta lagunenganako konfiantza eta kezka gehiago adierazten zuten. Honek ondorio bat ekartzen du; nAf altuko pertsonak erlazio kutunak eta pertsonalak mantendu nahi dituzte (hau da, intimoak). Nahiz eta lagunak kontsideratzen ez dituzten pertsonetaz hitz egin (adibidez, ezezagunak), nAf altuko eta baxuko pertsonek modu ezberdin batez jokatuko dute. Adibidez, nAf altukoek adjektibo positiboagoak erabiliko dituzte pertsona horiek deskribitzeko orduan eta ekidituko dituzte adjektibo negatibo guztiak (McClelland, Constantin, Pilon eta Stone, 1982). Baloreei dagokionez, nAf altua dutenek garrantzi handia emango diote "bake mundiala" eta "benetazko adiskidetasunari" bezalako baloreei (Rokeach, 1973). Balore horiekin, beraiek beharrezkoa duten harmonia, maila interpertsonal batean adierazi nahi dute.

            Gatazka bat gertatzen denean edo harmonia interpertsonala amaitzen denean, nAf altukoak ez dira arazoan sartuko eta eztabaidak ukatuko dituzte (Exline, 1962). Pertsona hauek ere ukatuko dituzte konpetibitatea eskatzen duten jokuak (Terhune, 1968) eta joku horietan parte hartzen behartuta aurkitzen direnean jokabide pasibo bat mantenduko dute eta baztertuko dira gatazka bat sortzea suposatzen duen lehiaketa horretatik. Hauetako kezkak -bakean oinarritutako munduaren balorazioa, taldetan ez eztabaidatzea eta eztabaidak ukatzea- gatazka interpertsonalak ekiditzeko estrategiak bezala kontsideratu al dira.

            NAf altua dutenek besteek beraienganako duten iritzia kezka haundiagorekin jasotzen dute eta pertsonen artean ematen den interakzioa modu pozgarriago batean baloratzen dute. Beste pertsona bat beraien burua ebaluatu behar duenean, Byrne-k (1961) ikusi zuen nola nAf altua zuten pertsonek ansietate maila altuago batekin jasotzen zutela beraien garaikideak emandako giza-balorazioa. Byrne-k nAf altuko zein baxuko ikasle talde batekin azterketa bat egin zuen eta horretarako ondorengoa aipatu zuen: "zuen adin bereko gazte batzuk 15 minutu pasatuko dira zuetako bakoitza ebaluatzen eta ondorengo puntuak ebaluatuko dituzte: zuen populazioa, kontrako sexua zuengana ikusten duen xarmangarritasuna eta zuen sinpatia". Aurkitu zen nAf altuko ikasleek ansietate gehiago agertzen zutela ebaluaketaren aurrean nAf baxukoak baino. Beraien erlazio interpertsonalak ondorioztatzen duten poztasunari dagokionez, nAf altukoak barre egiten dute eta pertsonekin begi-kontakto gehiago dute nAf baxukoekin konparatuz (McAdams, Jackson eta Kirshnit, 1984). Barre egitearen eta begi-kontaktoa izatearen jokabideak eragingo dute beraien ebaluazioak egiterakoan nAf altuko pertsonak kuttunak, maitagarriak eta zintzoak bezala ikustea (McAdams eta Losoff, 1984).

            KIDETZAREN JOKABIDEA AKTIBATZEN DUTEN EZAUGARRIAK.

            Beldurra/ansietatea. Egoera hauek, kidetzaren jokaerak aktibatzen dituzte beharbada kidetza izatearen beharra gabe. Bi egoera ezagutzen dira non besteekin kidetzeko nahia igotzen da; giza bazterketa eta beldurra aktibatzen duten baldintzak (Schachter, 1959). Bazterketa eta beldur baldintzetan, subjektuak eraginda (agitado) eta tenso bezala agertzen dira, sufrimendua eta miña sentitzen dute eta gainbeheratuta bezala daude. Beldur edota ansietate hau kentzeko, subjektuek normalean, beste pertsona batzuk bilatzeko estrategiak burutzen dituzte (Rofe, 1984).

            Adibide bat izago zen beldurraren eta kidetzaren artean dagoen erlazioa. Beldurra sentitzen dutenean, kidetzaren beharra ikusten dute besteenganako laguntza sentikorra jasotzeko eta, modu honetara, aztertzen dute nola besteek jokatzen dute objektu beldurgarri horren aurrean. Adibidez, imaginatu zaitez kanping batean zaudela eta gauean zarata gogor bat entzuten duzula. Zarata horrek, beharbada ikaratzen zaitu eta, beharbada beste pertsona bat bilatzera zoaz laguntza sentikorra eta fisikoa jasotzeko eta ikusteko zu bezalako beldurrezko errekzioa jaso duen ala ez.

            Schachter-rek (1959) ikerketa bat burutu zuen beldurra-afiliazioa erlazioa proban jartzeko. Bi baldintza esperimental sortu zituen, bata ansietate maila altuarekin eta bestea ansietate maila baxuarekin. Subjektu guztiei azaldu zioten deskarga elektriko batzuk jasoko zituztela (objektu beldurgarria) esperimentuaren parte bezala. Ansietate altuko baldintzetan, subjektuari esaten zioten deskarga elektriko asko jasoko zituztela  "deskarga horiek miña eragingo zien". Ansietate baxuko baldintzetan, subjektuari esaten zioten deskarga elektriko gutxi eta leunak jasoko zituztela "ez ziren mingarriak izango" eta deskargak baino kili-kiliak bezala izango zirela. Lehenengo subjektuari deitu eta deskargak eman baino lehen 10 minutuko epean itxaroten egon behar zen subjektuari ondorengo galderak egiteko: 1) bakarrik egotea nahiago zenuen, 2) beste subjektu batekin egotea nahiago zenuen edo 3) berdin zaizu gauza bat edo bestea. Ikerketaren neurriak subjektua bakarrik egotea edo beste batzuekin afiliatuta egotea zen eta noski, ez zeuden inongo deskargarik. Taula 11.4 markatzen duen bezala, ansietatearen eta afiliazioaren artean erlazio positibo eta gogor bat agertu zen. Ansietate maila altukoen artean bi heren afiliatu nahi izan zuten itxaroten egon ziren periodo horretan, baina ansietate maila baxukoen artean heren bat bakarrik afiliatu nahi izan zuten.


           



11.4 TAULA: zintxotansun mailaren arabera afiliatzeko gogoa.

BALDINTZA
BESTEEKIN ITXARON
BAKARRIK ITXARON
BERDIN ZAIE
Ansietate baxua
20
3
9
Ansietate altua
10
2
18
           
Beranduago, Schachter-rek aurkitu zuen ansietate egoeratan afiliatzeko nahia handitzen zela baina deskargak jasoko zuen beste subjektu batekin. Subjektuek aukeratu al zutenean bakarrik edo beste pertsona batekin (objektu ez beldurgarri batekin) itxarotea, ansietate maila altuko subjektuek nahiago zuten bakarrik itxarotea. Ondoko esaera zahar hau "la miseria busca compañía" beste honengatik aldatu beharko da kasu honetarako "la miseria busca compañía miserable". Horrelako adibideak gaur egun alkoholikoentzako autolaguntza terapiatan, ama ezkongabeetako taldeetan, gaixotasun berdina pairatzen duten gaixoetan eta horrelakoetan ikus dezakegu. Hau da, gizakion joera da antzekoak bilatzea egoera arazotsuetan.

            Dudan jarri al da, Schachter-rek (1959) egin zuen moduan, zergatik gizakiok bilatzen ditugu gure egoera berdinean dauden beste subjektuak. Badirudi honen arrazoi nagusia dela bakoitzak dituen beldurretaz zurekin konpartitzen dituen beste batekin komentatzerakoan, ansietate gutxiago sentitzen dela. Gainera, besteak lasaitasun eredu bezala erabili al dira. Besteek ere zerbait egin al dute ansietate altuko pertsona hori pentsatzeaz lekoratzeko (distraitzeko). Esate baterako, lasaitasun ereduak egotearena eta lekorapen teknikak lantzearena ansietatea murrizteko bi estrategia garrantzitsu bezala konsideratzen dira (Epley, 1974). Datu bezala aipatuko dugu ansietatea duen pertsona lasaitzeko erabiltzen dugun subjektua bere lana ez baduela behar den moduan betetzen, ansietatea duenak nahiago izango duela bakarrik itxaron (Rofe, 1984).

            Lotsa. Ansietatea ez da kidetzaren joera aldatzen duen jokaera sentikor arousal bakarra. Sarnoff eta Zimbardo (1961) zorrotzak agertu ziren Schachter-ren datuak aztertzerakoan ansietatearen eta kidetzaren erlazioari buruz. Datu horiek ondorioztatu zuten ez zutela aipatzen sentikor arousala bere orokortasunean afiliatzeko joera handitzen duela. Esate baterako badaude emozio batzuk, lotsa adibidez, eragiten dutela pertsona batzuk bakarrik egotea.

            Yona Teichman-ek (1973) frogan jarri nahi izan zuen Sarnoff eta Zimbardo-ren hipotesia zeinak esaten zuen zenbait joera sentikor arousal, ansietatea adibidez, afiliazio indizeak handitzen zituela baina berriz, beste joera arousal, lotsa adibidez, afiliazio indizeak murrizten zituela. Teichman-ek ikasle batzuei eskatu zien ikerketa batean parte hartzeko non ikasleek beraien sentimendu intimo eta pribatuenak, beraien arazoak eta berdurrak ezezagun talde bati kontatu behar zituztela eta bitartean beraien erantzun fisiologikoen azterketa egiten zuen makina baten bidez konprobatzen zuten aipatutako guztia egia zen edo ez (adibidez, RGP). Ansietate baxuko taldeari eskatu zioten elkarrizketa normal bat gai alaitsuenei buruz. Lotsa handiko subjektuei eskatu zioten erabiltzeko "gratificación oral"-a zuten objektuak (adibidez, txupeteak, biberoiak, chupachups-ak,...) "responsivilidad fisiológica de los sujetos a la gratificación oral" egiaztatzeko. Lotsa indize baxukoei eskatu zioten gutxi gora-behera berdina baina erabilitako objektuak "gratificación neutral"-ekoak ziren eta ez zuten lotsarik ekoizten, adibidez puxika, txilibitua,... erabiltzea. Orokorrean, subjektuek nahia zuten beste pertsona batekin itxarotea, baina ansietate maila altukoek nahia handiagoa adierazten zuten beste pertsona batekin itxaroteko (%90a  %75aren aurka). Bestaldetik, lotsa indize altukoek ez zuten hainbesteko gogoa azaltzen beste pertsona batekin egoteko (%60a  %77aren aurka).


BOTEREAREN ZERGATIA


            Boterearen zergatia mundu materiala eta giza-mundua bakoitzaren irudira ajustatzearen nahia bezala definitzen da (Winter eta Stewart, 1978). Winter-rek (1973) boterearen zergatiari buruzko ondorengo definizio formala eman zuen: “pertsona batengan, talde batengan edota mundu orokor batengan influentzia, kontrola eta inpaktua” izatearen beharra. Inpaktua ahalbidetzen du boterearen hasiera eta finkapena, kontrola lagunduko du boterearekin mantentzeko eta influentziak ahalbidetuko du boterearen zabalkuntza edo boterea berreskuratzea. Boterearen aspektu hauek askotan nagusitzearen, aiputearen (reputación), statusaren eta mailaren beharrarekin lotuta dago.

            Boterearen zergatia ondorengo ekintzagatik ezagutzen da “actividad crónica del sistema nervioso simpático expresado mediante niveles altos de presión sanguínea y liberación sostenida de catecolaminas (adibidez, epinefrina eta norepinefrina, 3.Kapituloa) (McClelland, Maddocks eta McAdams, 1985). Odol presio altuaren eta katekolaminen ondorioz, nPod altuko pertsonek gehiago eztabaidatzen dute, gehiago haserretzen dira, konpetibitatea duten kiroletan parte hartzen dute, eta arazo gehiago izaten dituzte gauen lo egiteko, nPod baxuko pertsonekin konparatuz. McClelland-en (1982) ustetan, nPod pertsonari uzten bazaio bere ekintza sinpatikoa adieraztea zari sozialak lortzeko, orduan eta hobeto sentituko dira. Baina, bere ekintza sinpatikoa blokeatzen eta debekatzen bazaie (adibidez, nagusiaren eskakizunak bere menpekoa izateko) orduan ekintza sinpatiko ez-zaritua gaixotasun fisiko bat izateko probabilitatea igotzen da. Ondorioz, ekintza sinpatikoek sentsazio positiboak sortuko ditu zarituak daudenean, baina bestetik gaixotasun fisikoak ekarriko ditu debekatzen direnean.

            BOTERE ZERGATIAREN ONDORIOZ AKTIBATUTAKO JOKAERAK.

            Buruzagitza: talde txikitan ematen den esker-on. Winter-rek (1973) erakutsi zuen nola nPod altuko pertsonak taldeetan esker-ona bilatzeko joera zutela eta besteen aurrean ikusgarria izateko modua bilatzen zutela. NPod altuko ikasleek, adibidez, unibertsitateko egunkariari gutunak bidaltzeko joera agertzen dute eta arriskuak hartzen dituzte publikoki atentzioa deitzeko helburuarekin (McClelland eta Teague, 1975; McClelland eta Watson, 1973). Gainera, nPod altuko ikasleek irakasleekin eztabaidatzeko eta klasean komentarioak egiteko joera agertzen dute (Veroff, 1957).

            Buruzagitzari dagokionez, Fodor eta Smith-ek (1982) erkatu zituzten nPod altuko eta baxuko pertsonengatik zuzendutako taldeen kalitatea. Taldeek hitz egin behar zuten (hipotetikoki) merkatura atera behar zuten produktu zehatz bati buruz (mikrouhina). Aurkitu zen nPod altukoengatik zuzendutako taldeek erabaki pobreenetara iristen zirela. Talde hauetan informazioaren hartu-eman gutxiago eman zen, estrategia ezberdin gutxiago aztertu ziren. Emaitza hauek adierazten dute, nPod altuko pertsonen joera dela besteak beraien plangintzetara moldatzea eta honek ondorio ezkorrak ekar ditzake taldearen funtzionamendurako.

            Beste antzerako ikerketa batean, Jones-k (1969, McClelland-en aipatua, 1985) talde txiki  eta ezezagun batek eztabaida batean parte hartzea lortu zuen. Eztabaida hau denbora tarte txiki batean eman zen. Pertsona guztiak, TAT bat bete zuten beraien nPod-a ebaluatzeko. NPod altuko pertsonak izan ziren gehien hitz egin zutenak eta "besteengan gehien eragin zutenak" eta "besteei hitz egitera animatu zietenak" bezala ebaluatuak izan ziren. Hala eta guztiz ere, nPod-dun pertsonak ez ziren "jatorrenak" eta ez ziren izan "lan hoberena egin zutenak" edo "ondorio batera iritzi ziren" pertsonen moduan epaitu. Ikerketa hauek berrikustean, Winter eta Stewart-ek (1978) ondorengo pausuak eskeintzen dituzte elkarrekintza sozialerako erabilgarriak direnak nPod altuko pertsonentzat: "hitz egin ezazue, arazoa azal ezazue (beste pertsonei nola konpondu litekeen esatera animatuz), parte har ezazue eta ez utzi alde batera beste pertsonen ebaluazio negatiboak bakarrik helburu bat baitute: ondo erortzea".

            Agresibitatea. Gizarteak gehienetan agresibitate zabaleko uneak edo gertaerak kontrolatu edota inhibitzen ditu. Hortaz, boterearen zergaitien manifestazio erasokorrak "inpultso agresiboen" ondorioz adierazten dira. McClelland-ek (1975) jakin arazi zuen, nPod altuko pertsonak, bai emakumeak zein gizonezkoak, bultzada erasokor gehiago izaten dituztela nPod baxuko pertsonen aldean. Antzeko ikerketa batean, Boyatzis-ek (1973)  galdetu zien nPod altuko eta baxuko pertsonei, ea  inoiz izan duten gogorik: atasko batean edonorri garrazi egiteko, geletatik gauzak botatzeko, haltzariak edo beirazko gauzak puskatzeko, dendetako zaltzaileei burla egiteko. NPod altuko pertsonek gauza hauek egiteko gogo gehiago adierazi zuten nPod baxuko pertsonek baino. Boyatzis-ek galdetu zietenean ea egin zituzten orain azaldutako gauzak, ez zen agertzen nPod eta agresibitatearen arteko erlaziorik.

            NPod altuko pertsonak asertiboa izaten ahalegintzen da eta baita ere eragina izan dezan ahalegintzen da baina batzutan gizarteagatik mugatuta geratzen da. Jarrita dauden inhibizio sozialak baztertzen direnean, nPod altuko gizonak jokaera agresibo gehiagotan parte hartzen dute nPod baxuko gizon batek baino (McClelland, 1975; McClelland, Davis, Kalin, y Wanner,1972; Winter, 1973). Alkohola adibidez, jarrita dauden inhibizio sozialetatik askatzeko dagoen era onartu bat da eta nPod altuko gizonak edan ondoren agresiboak izatera jotzen dute (McClelland et al., 1972). Alkoholak, nPod altuko pertsonengan agresibitatea eragiten du, botere sentsazio subjetiboa hasi egin delako. Hala eta guztiz ere, argi dago pertsonak bere boterea handi dezakeela bere reputazio, ospe eta liderazgoaren ondorioz baina, badaude jokaera batzuk kontrol handiago baten ilusioa ematen dutenak. Adibidez: gauza arriskutsuak egitea, keinuen bidez edota postura ez-berbalak, hizkuntza gehiegizkoa, drogen erabilera, alkohola eta abiadura handiz kotxea gidatzea.

            Agresibitatearen kontrako inhibizio sozialak, estresaren eta gertakari negatiboen ondorioz baztertuak ikusten dira. Mason eta Blankenship-ek (1987) aurkitu zuten nPod altuko gizonak, baina ez emakumeak, beraien gertuko pertsonak abusatuz, gehienetan bikotea, egiten zietela aurre estres eta egoera ezkorrei. Ikusi denez, estresa eta egoera ezkorrak dira agresibitatea agertarazten dutenak nPod altuko gizonen artean. Errazago esanda, botereagatik motibazio handia duten gizonak arazoak konpontzeko abuso fisikoak erabiltzen dituzte.

            Eragina duten ikasketak. Boterearen zergatia, instituzio edo borondatezko erakundeetan errespontsabilitateak edota hauen topaketarekin erlazionaturik dago (Winter, 1973). Winter-rek (1973) botere beharra zuten klase ertain eta altuko gizonekin ikerketa bat egin zuen. Ikerketaren ondorioz, nPod altuko gizonek honako lanbide hauek izaten zituztela aurkitu zuen: exekutiboa, maixua, psikologoa, kazetaria, apaiza eta diplomatiko internazionala.Winter eta Stewart-en arabera (1978), ikasketa hauek guztiak amankomunean dutena zera da, pertsonen jokaera zuzentzea aurretiko plangintza batekin adosturik. Gainera, ikasketa hauek, pertsonari zari eta zigor nahikoa ematen dizkio beste baten jokaeran eragina izan dezan. Maixuak, apaizak eta diplomatikoak adibidez, beraien moduak dituzte, pertsonak, aginduta dagoen bidetik irtetzen badira zigortzeko. Kazetariak, pertsonak zigor ditzake argitaletxeen ondorioz. Exekutiboek ere beraien aldetik, langileei aginduak eta ekoizpen egutegiak ematen dizkiote, beraien jokaeran eraginaz aparte.

            Ospedun pertenentziak. Winter-ekin (1973) bat etorriz, nPod altuko pertsonek botere sinboloak edota "ospedun pertenentziak" biltzera jotzen dute. Ikasle unibetsitarioen artean, nPod altuko pertsonek nPod baxukoek baino probabilitate gehiago dituzte kotxe bat, telebista bat, musika aparatu bat, kuadroak, ... edukitzeko. Baita ere beraien logeletan beren izenak jartzen dituzte. Jende hedadetuen laginaren arabera, nPod  altukoek, baxukoek baino probabilitate gehiago dituzte kolorezko telebista bat, pistola bat edota kotxe deskapotable bat edukitzeko.

            NPod altuko pertsonek ere kreditu txartel gehiago edukitzen dituzte nPod baxukoek baino (McClelland, Davis, Kalin eta Wanner, 1972; Winter, 1973). Winter eta Stewart-ek ondorioztatu zuten (1978), nPod altuko pertsonek txartel gehiago zituztela, beraien firmaren bidez nahi zuten guztia eskura ahal zutelako, lehendakariak, jende aberatsak eta erregetzak bezala (hauek guztiak izugarrizko boterea baitute).

BOTERE JOKAERA AKTIBATZEN DUTEN PIZGARRIAK.


Hainbat ikerketa egin dira, nPod-a aktibatzeko ingurunea manipulatuz. Ulerman-ek (1972) aurkitu zuen "ikertzaile" papera egin behar zutenak kontrol taldeak baino irudi gehiago ikusi zituztela. Irudi hauek botereaz erlazionaturik zeuden. Stewart eta Winter-ek (1976) aurkitu zuten, hipnosi erakustaldi batean,  behatzaileek botereaz erlazionaturiko irudi gehiago ikusi zituztela kontrol taldeak baino. Steele-k (1977), ikasle talde bat inspirazio diskurtso batzuk entzutera eraman zituen eta aurkitu zuen, TAT kontakizunaren (narrativa) irudiak, boterearekin erlazionaturik daudenak, epinefrina sekrezioekin eta diskurtsoarekin erlazionaturik zeudela baita ere. Hiru ikerketa hauen izendatzaile komuna (denominador común) honako hau da: kontrol edo eragina duen egoerak boterearekin erlazionaturiko irudiak gehitzen dituela.






Estresa, aurregitea eta osasuna. Kapitulu 16


16.- Kapitulua

Estresa, aurregitea eta osasuna
Estresa
Aurregitea
Osasuna
Gaitz fisiko larria eta heriotza
Estresa, aurregitea eta osasunaren adibideak

Imajina ezazu urte hau 1979. urtea dela, eta Middletown-en bizi zarela, Pensilvanian. Zure erkidegoan (komunidad) izugarrizko teknologia dago, Three Mile Island (hiru miletako irla) izeneko energia nuklear planta. Planta nuklearrak lana eskeintzen du, elektrizitatea eta erkidegoari identitatea. Energia nuklear planta zure etxetik 20 kilometrotara kokatuta dago, eta zure eguneroko bizitzan duen eragina minimoa da. Bere alde positiboez gain, nuklear plantak ez du ezer berezirik zure ongizatearentzat, egunero janaria erostera joaten zaren dendak ezer berezirik ez duen bezala. Gainera, katastrofista askok esaten dutena puntu baterarte egia dela (hau da, akzidente nuklearren bat gerta daitekeela), nuklear adituetan sinesten duzu eta baita enpresa operadorean ere, larrialdi egoeretan zer egin behar de irakurri duzu emandako foileto edo paperetan, eta badakizu alde egitea posible izango zela. Arrazoi guzti hauengaitik energia nuklear plantak zure ongizatean eraginik ez duela pentsatzen duzu eta gainera lana, elektrizitatea eta identitatea ematen ditu. Baina gertatzen dena da, eman zela akzidente bat Three Miles Island-en 1979an.
   Orain imajina ezazu1985. urtean zaudela, eta nuklear plantako unitate bat berriro ere martxan jartzeko plangintza hasi dela. Akzidentetik 6 urtetara Middletown erkidegoa aldatu egin da. Gaur egun, erkidegoak, nuklear planta guztion ongizatearentzat mehatxu handi bezala ikusten du. Jendeak iada ez du uste nuklear planta segurua denik, kezkaturik daude etorkizunean gerta daitezkeen akzidenteengaitik, erradiazioa eta minbiziarekin loturiko gaixotasunengaitik. Orain erkidegoa ez da adituez fidatzen, eta badakite alde egiteko planek ez dutela ezertarako balio. Middletown-go biztanleak orain dela 6 urte baino deprimituago (jaitsialdian), antsiosoago eta haserreago sentitzen dira. Gainera, buruko mina bezalako kexu fisiko eta beste hainbat gaixotasunen kopurua igo egin da. Datu aipagarri bat, 1979ko biztanlegoaren %40a bizilekuz aldatu dela da.
   Istorio hau Prince-Embury eta Rooney-k (1989) Three Miles Island-ek sortutako eraginei buruz egindako ikerketa batetik atera da. Kapitulo honetan landuko dena, gertakizun bital-ek gure eguneroko funtzionamenduan eta ongizate fisiko naiz psikilogikoak alteratu ditzakeela epe luzean izango da, emandako adibidean gertatzen den bezala. Horrelako gertakizunek gure bizitzan eduki dezaden inpaktoa ordea potentzialki abertsiboa bakarrik da. Middletown-go biztanle askok adibidez, nuklear planta berriz martxan jartzeak beren ongizatean eraginik ez zuela izan esan zuten eta egon ziren nuklear planta martxan jarri izanak poztu zituenak ere.
   Ikusiko dugun bezala, garrantzitsua da gertakizun bital bateko zentzu eta esanahi pertsonala, pertsona bakoitzak bere eran ebaluatzea. Gertakizuna aukera ala mehartxua al da ? Berriz martxan jartzeak lan-postu gehiago ala minbizi gehiago sortuko al du ?. Según eta pertsonak egoera edo gertakizun hauek kontrolatu ditzakeen edo ez pentsatzeak, garrantzia handia dauka estresore edo estresante potentzialek pertsonetan eragiten duten era psikologiko edo fisikoa ulertzeko. Zerbait problematikoa gertatuz gero, pertsona hori aurrera eramateko gai den edo ez ikusteko egiten diren ebaluazioak ere ezinbestekoak dira.

ESTRESA

   Zaila da estresa definitzea. Teorilari ezberdinek era ezberdinean erabiltzen dute hitz hau. Estresa definitzeko era ezagun eta lojiko bat, estimulu moduan definitzea da. Thomas Holmes-ek (1979) estresa, gizabanakoaren moldaketa eskatzen duen gertakizun estimulu bezala definitu zuen. Honela, estimulu bezala, edozein gizabanakoren bizitza normala egoera ez ohi edo arraro batekin aldatzea da estresa. ( Holmes y Rahe, 1967). Estresa estimulu bezala ulertzeko adibideak : Examinak, lan zailak eta ezkonduen arteko banaketak. Hemen (adibide hauetan) gizabanakoak egoerak eskatzen dionari aurre egiteko portaerak sortu behar ditu eta gizabanakoaren ongizatea ingurugiro kontingentziengaitik mehatxatuta dagoelako. Gertakizun hauei aurre egitea zaila delako, pertsonek estresa pairatzen dute. Estresa erantzun fisiologiko bezala kontzeptualizatu daiteke txandaka ( Selye, 1976). Hans Selye fisiologoarekin ados, ekintza fisikotik bereiztu gabeko patroiak angustiosoak (estuak) dira berez. Guzti hau, bihotzeko taupaden erritmo bizkorrari, arnasketa azkarrari eta tentsio muskular handiago bati dagokio eta honek funtzionamendua  aldatzen du. Selyek dioenez, arousal fisiologikoko tenporada luze bat jasaten duen pertsona batek (adb, sukarra duen bezero bat) bere gorputzean estresa nabaritzen du. Estresaren  erreakzioak ez ditu aldaketa fisiologikoak bakarrik ekartzen, baita motore eta kondukta erreakzioak (adb, eskuetako dardarioak), alteraturiko edo aldaturiko emozioen informeak (antsietatea) eta baita (memoria galtzeak)ere (Lazarus, 1966).
   Azkenaldian, estresa ez da gertakizun estimulu ezta erantzun fisiologiko bezala definitzen, prozesu bezala baizik. (Folkman y Lazarus, 1985 ; Folkman, Lazarus, Dunkel-Schetter, Delongis, y Gruen, 1986 ; Lazarus y Folkman, 1984). Lazarus eta Folkman (1984) estresa estimulu bezala kontzeptualizatzearen aurka agertzen dira, pertsonek asko diferitzen baitute estresore potentzialekin duten erlazioan. Azterketa bat edo jende aurrean hitzegitea norbitentzat gehiegizkoa izan daiteke, eta beste pertsona batentzat ordea oso erraza. Bi pertsonek egoera potentzialki estresante berdina era desberdinean bizi dezakete, faktore indibidualetan diferitzen dutelako, pertzepzioa, ikaskuntza, gogamena eta juizioa. Pertsonek estimulu berdinaren aurrean era desberdinean jokatzen dutela ikusita, estresa estimulu bat baino zerbait gehiago bezala kontzetualizatua izan behar du. (Mason, 1975). Lazarus eta Folkman aurka agertzen dira baita ere estresa erantzun fisologikoa dela esaten duen kontzeptualizazioaren aurrean. Gertakizun bital asko, ariketa fisikoa edo maitemintzeak, SNA-ren ekintza gehitzea ekartzen du, baina ariketa eta maitasuna ez dira era estresantean bizitzen. Atleta edo amorante aktibu batek posibilitate berdinak ditu psikologikoki berpiztuta edo “kolokatuta” sentitzeko eta estresatuta sentitzeko. Guzti hau, erantzun fisiologiko berdina, era positiboan interpretatu daitekeelako kontextu batean eta negatiboan beste batean dator. Estresa erantzun fisiologiko bat baino zerbait gehiago bezala kontzeptualiztua izan behar du.
   Kapitulu hau, Richard Lazarus eta laguntzaileak aurkeztutako (Lazarus,1966, Lazarus, Kanner eta Folkman,1980 ; Lazarus eta Folkman, 1984) estres psikologikoaren inguruko teorian oinarritzen da. Lazarus eta laguntzaileak enfasi handia jartzen dute prozesu kognitiboetan eta hauetan ingurugiro kondizioak eta kondizio hauek azken istantzian eragiten duten erreaktibitate fisiologikoan. Ikuspuntu honetatik, aldagai garrantzitsuenak ez dira gertakizun estimulu zorrotzak, ezta erantzun fisiologiko hiperaktiboak ere. Hobe esanda, aldagai garratzitsuenak gizabanakoaren ekintza mentalean aurkitzen dira. Lazarusen estresa prozesu bezala ikustearen prespektiban, hitzegiteak duen garrantzia, ekintza kognitibo asko dagoela azpimarratzea da eta lotu egiten dituela estresore potentzial baten azalpena eta hoonen aurrean ematen den erreakzioa.
   Lazarusekin ados, egoera estresanteak hiru fase edo etapetako prozesu batetik pasatzen dira ( Folkman y Lazarus, 1985). Lehenik, aitzinapen (anticipación) fasea dago. Hasteko, gizabanakoa “estresorerako” prestatzen hasi behar da, nolakoa izango den eta ze kontsekuentzi izango dituen. Estresorea iristen denean, pertsona honi aurre egiten saiatzen da. Hau itxoite (espera) fasea da. Etapa edo fase honen barnean dago, gizabanakoak feedback egoeran itxaroten duen denbora, aurre egiteko erabili dituen bere erantzunak zenbateraino diren egokiak ala ez jakiteko. Azkenik emaitza etapa edo fase bat dago. Etapa honetan, aurre egiteko erantzunaren porrotak edo arrakastak pertsonarengan duen erreakzio edo eraginak ikusi daitezke.
   Imajina itzazu aitzinapen, itxoite eta emaitza faseak ondorengo estresore potentzialetan : Dibortzio edo banatzea, lan berria, unibertsitateko azterketa, “cita a ciegas” , atletismoko lasterketa, lana galtzea, gaixorik dagoen haur bat zaintzea eta trafikoa. Adibide guzti hauek estresore baten aitzinapen, itxoite eta emaitza faseak elkarbanatzen dituzte. “Cita a ciegas” baterako, pertsona prestatu egiten da eta zita nolakoa izango den imajinatzen du. Alde batetik, zita arrakastatsua izan daiteke eta pozik sentitu daiteke, baina beste aldetik, zita izugarrizko porrota izan daiteke. Zita aurrera doan artean, eta ekintza desberdinekin gozatzen duten artean, bakoitzak onarpen edo alderapen, dibertsio edo aspermen feedback-a eskeintzen edo aportatzen dute. Baztertze bat egotearen aukeraren aurrean, litekeena da pertsonak bere portaera edo inplikazio emozionala aldatzea, emaitza hobeago bat egon dadin (edo emaitza desegoki bat ekiditzeko). Bukatzeko, emaitza fasean, pertsonak atzera begira ebaluatzen du zita, arrakastatsua edo porrota izan den eta horrekin batera poztasun edo gaizkizate (angustia) sentimenduak dituen.
   Hiru faseetako prozesuan, Lazarusek bi garrantzizko kontzeptu enfatizatzen ditu : Ebaluazio kognitiboa eta aurre egiteko erantzunak. Ebaluazio kognitiboa, pertsonak estresore potentzial bat bere ongizaterako nabarmen den ala ez, eta izango balitz, potentzialki ona den ala ez ebaluatzeko pentsamendu prozesua da. Gainera, pertsonak bi eratako ebaluazioa egiten du, lehenengo bat eta bigarrengo bat. Lehenengo ebaluazioa gertakizun estimulu baten ebaluazio kognitibo espontaneoa da, eta hemen ebaluatzen da elkartzean zerbait arriskatzen den ala ez. (Folkman et al., 1986). Adibidez, atleta baten lehenengo ebaluazioa, lasterketak bere ongizate fisiko naiz psikologikoan eraginik duen ala ez izango da. Bigarrengo ebaluazioa, erreflexio honen ostean ematen denak, pertsonaren ebaluazioa eskatzen du estresorea dominatu edo estresorera egokitu ahal daitekeen jakiteko. (Folkman et al., 1986). Atletaren bigarrengo ebaluzioak adibidez, lehiakideak ezarritako desafioari aurre egiteko dituen aukera eta errekurtso erabilgarrien analisi bat barneratzen du. Entrenamendua, estrategien garapena eta entrenadorearekin kontsultak dira atleta batek bigarrengo ebaluzioan erabili ditzakeen aukera posibleak.
   Kanpoko naiz barneko exigentzi espezifikoak maneiatzeko, pertsonak egiten duen esfortzu kognitiboa, emozionala eta portaerazkoa da aurre egitea (afrontamiento). Beste era batera esanda, aurre egitea, pertsonak estresorea maneiatzeko ahalegina da. Aurre egiteak funtsezko bi funtzio ditu. Lehenengo, pertsonek aurrez-aurre egiten dutenean, estresoreen kontsekuentzi negatiboez libratzen saiatzen dira, antsietatea edo depresioa adibidez. Bigarrenik, pertsonek aurrez-aurre (enfrentar) egiten dutenean, egoera potentzialki estresantea aldatzen saiatzen dira arazoen konpontzearekin (adibidez, esfortzu mentala), portaera alderaketa (adibidez, esfortzu fisikoa).
   Lazarus-en estresaren modelu orokorra forma sekuentzialean agertzen da 16.1 marrazkian. Lehen esan bezala, estresa era desberdinetan manifestatu daitekeen gertakizun estimulu baten pertzepzioarekin hasten da. Gertakizun bital garrantzitsua bat izan daiteke (adibidez, dibortzioa), eguneroko bizitzan molestia bat (adibidez, giltzak galtzea), eguneroko bizitzan poztasun bat (adibidez, konplimentu bat) edo bizitza kronikoko egoera bat (adibidez, txirotasuna). Estimulua somatu ondoren, gizabanakoak gertakizunaren zentzu eta esanahiaren lehen ebaluazioa egiten du. Garrantzitsuena, gertakizun estimulua errelebante edo irrelebante moduan ebaluatzea da, norberaren ongizate fisiko naiz psikologikorako ere. Errelebante bezala ebaluatu ezkero, bi ebaluazio printzipal egin daitezke. 16.1 marrazkiak erakusten duen bezala, pertsonalki esanguratsuak diren gertakizun estimuluak desafio edo mehatxu eran ebaluatu daitezke. Desafio edo mehatxuzko ebaluazioek SNA-ren deskargen gehitze bat sortarazten du aktibazio moduan pertsona desafio edo mehatxurako prestatzen den bitartean. Aktibazioak, era berean , bigarren ebaluazioa sortarazten du. Honek, pertsonak desafioari edo mehatxuari arrakastatxu aurre egiteko dituen estrategia, errekurtso eta gaitasunak dituen ala ez plateatzen du. Bigarren ebaluazioak aurre egiteko erantzun boluntario eta estrategikoak dakartza ondoren. Aurre egiteko erantzunak arrakastatxuak badira, estresorea maneiatzen da eta desafio edo meharxua izateari uzten dio. Gaizki ateratzen bada, SNA-ren aktibazioak estresorari amaiera eman arte, aurre egiteko erantzunak arrakastatsuak izan arte edo SNA-k nekearengaitik huts egin arte jarraitzen du.
   Estresari eta aurre egiteari buruzko liburu eta informazio asko dago eta 16.1 marrazkian agertzen diren gai guztien inguruan hitzegingo da. Lehen eztabaida gaia, izatez potentzialki estresanteak diren gertakizunen inguruan izango da.
 

Ez da beharrezkoa aurre egitea
 
                                 Lehen Ebaluazioa
 

































16.1 marrazkia: Lazarus-en Kontzeptualizazioa estresa prozesu bezala.








   BALIOA                                                       GERTAKIZUN BITAL-A

   100                                                     - Bikotearen heriotza.
   73                                                       - Dibortzioa
   65                                                       - Ezkontz banaketa
   63                                                       - Gartzela zigorra
   63                                                       - Familiko norbaiten heriotza
   53                                                       - Lesio edo gaixotasuna
   50                                                       - Ezkontza
   47                                                       - Lanetik botatzea
   45                                                       - Ezkontz errekontziliazioa
   45                                                       - Jubilazioa
   44                                                       - Familiko norbaiten osasunean aldaketak
   44                                                       - Haurdunaldia
   39                                                       - Zailtasun sexualak
   39                                                       - Familian norbait berria sartzea
   39                                                       - Berregokitze laborala
   38                                                       - Ekonomi mailan aldaketa
   37                                                       - Gertuko lagun baten heriotza
   36                                                       - Lan motaren aldaketa
   35                                                       - Bikotearekin eztabaida kopuruan aldaketa
   31                                                       - Hipoteka edo prestamo garrantzitsua
   30                                                       - Hipoteka edo prestamo baten berrerospen
                                                                 eskubidearen amaiera
29                                                          - Erantzunkizun laboralen aldaketa
   29                                                       - Seme edo alaba etxetik joatea
   29                                                       - Suhiekin arazoak
   28                                                       - Arrakasta pertsonala
   26                                                       - Bikotearen lanpostuaren bukaera/hasiera
   26                                                       - Eskolaren bukaera/hasiera
   25                                                       - Bizitza kondizioetan aldaketak
   24                                                       - Ohitura pertsonaletan aldaketak
   23                                                       - Nagusiarekin arazoak
   20                                                       - Lan baldintza edo orduen aldaketa
   20                                                       - Etxebizitza aldaketa
   20                                                       - Ikastetxe aldaketa
   19                                                       - Aisialdiko ekintzetan aldaketak
   19                                                       - Ekintza ekumenikoetan aldaketak
   19                                                       - Ekintza sozialetan aldaketak
   17                                                       - Garrantzi gutxiko hipoteka edo prestamoa
   16                                                       - Lo ohituretan aldaketak
   15                                                       - Famili elkartzeen kopuruaren aldaketa
   15                                                       - Elikatze ohituretan aldaketak
   13                                                       - Oporrak
   12                                                       - Gabonak
   11                                                       - Lege hausketa txikiak
 

    16.1 Taula  Item del Social Readjustment Rating Scale (SRRS)

ESTRESORE POTENTZIALAK


Bizitzako gertaera garrantzitsuak
Thomas Holmes eta Richard Rahe-k (1967) bizitzako 43 gertaera garrantzitsu inkluitu zituzten, hauek inpaktu adierazkor bat dute Social readjustment Rating Scale-n ( SRRS edo Escala de Puntuaciones de Reajuste Social, gazteleraz). SRRS-ko item-ak biltzeko, Holmes eta Rahek itsas astillero bateko langileei eta mediku pazienteei beren iraganean pentsatzeko eskatu zien, eta azken hilabeteetan emandako gertaera garrantzitsuak eta sufritutako gaixotasunak gogoratzea. 16.1. Taulan azaltzen diren 43 itemak astilleroko langile eta pazienteek gehien aipatutako garrantzizko gertaerak dira.

Listako itemek taxuketa garrantzitsuen beharra duten gertaera familiarrak, pertsonalak eta ekonomikoak adierazten dituzte. Egiatzat ematen da, garrantzizko gertaera hauen efektuak inkrementalak direla. Norbanakoak adierazi behar du 43 gertaeretatik zenbat gertatu zaizkion denboraldi zehatz batean. Item bat adierazia denean, garrantzizko gertaera bakoitzaren balio numerikoa batu egiten da( gertaeraren larritasuna adierazten duena da) honek puntuazio konposatua ematen du eta pertsonak azken boladan sufritutako estrés maila azaltzen du. Adibidez, ezkondu egin den pertsona, lanpostuz aldatu eta emaztearen gurasoekin arazoak izan ditu ( 50+36+26=115) bere estrés maila beste honena baino txikiagoa da: ezkondu egin da eta ondoren dibortziatu, lanetik bota dute, baldintza ekonomikoa aldatu egin da eta lagun minaren heriotza sufritu du             ( 73+50+47+38+37=245)

SRRS bezalako auto-informe galdesortak edo txekeo listak , gaixotasun fisikoak sufritzeko joera eta estrés bitalaren artekoarteko erlazioa aztertzen dute. SRRS erabiliz egindako ikerketa askok bere erabilera baieztatzen dute, baina kritiko asko ere badituzte( adibidez, Rabkin eta Struening, 1976). Kritikoek diote SRRS bezalako auto informe listen fidagarritasuna dudazko dela( adibidez, test-retest fidagarritasuna). SRR-are baliagarritasuna ere dudan jartzen da kontsultatutako pertsonek  batzutan estres bitalaren informeak exageratu egiten dituztelako, gaur egungo gaixotasunak justifikatu nahian (adibidez, noski gaixo nagoela, begira zenbateko estresa sufritu dudan). Listek dena edo ezer ez ( todo o nada) puntuazioak gertakariaren okurrentziari edo ez okurrentziari jartzea eskatzen dute. Ez da erraza bizitzako gertaera bat gertatu den ala ez esatea, gehien bat modu subjetiboan definitzen bada ( adibidez, “ ohitura pertsonalen aldaketak” edo “ nagusiarekin arazoak” ). Kritikoek txekeo listetako propietate psikometrikoen  inguruko erreserbak jakinarazi dituzte ( ikus rabkin eta Struening, 1976). Baina osasuna eta bizitzako gertaeren arteko erlazioa hobeto ulertzeko potentziala, ez da guztiz deuseztu behar. Hala eta guztiz ere, SRRS-ak estresaren azterketa esperimentalera gerturatze bat suposatzen du, beste modura etikoki eztabaidagarria izango litzateke. Adibidez, sujetu esperimental bat, estres ahaltsu eta laborategian   pertsonalki adierazkor baten aurrean jartzea ez da etikoa, baina bai ea ezkondua den, erretiratua edo eskolaz azken boladan aldatu den galdetzea.

Kontsidera dezagun adibidez, langabeziaren kostu psikologikoei buruzko azterketa bat ( Iversen eta Sabroe,1986). Iversen eta Sabroek, itxi egin zen astillero bateko ehundaka enplegatuen bizitzak jarraitu zituzten eta itxi ez zuen beste astillero bateko ehundaka enplegatuen ongizatearekin konparatu zituzten. Ikertzaileek  estatus laboralaren galerak ongizate psikologikoa modu adierazkorrean murrizten zuela adierazi zuten ( hau da, langabeziak depresioa eta antsietatea handitzen zuen eta autoestima txikitu). Beste ikertzaile batzuk lana galtzeak kostu sozial, ekonomiko eta fisiologiko adierazkorrak dituela  azaldu zuten (Warr, 1987). Beraz, SRRS-aren galdesortaren lorpenak batzuk edo besteak izan, konklusio bat justifikaturik egongo litzateke: bizitzaren garrantzizko gertaerek ongizate pertsonalaren gain efektu potentzialki negatiboa dute.

Eguneroko molestia eta alaitasunak.
Eguneroko molestiak normalean kezkatzen gaituzten  eskakizun sumingarriak, frustragarriak eta kezkagarriak eta erlazio problematikoak dira ( Lazarus eta DeLongis,1983, 247 orr.). Eguneroko molestien adibide batzuk, 16.2. taularen ezkerreko aldean azaltzen den bezala gauzak desbideratzea, etxeko lanak eta pisuarekin eta fisikoarekin zerikusia duten kezkak inkluitzen dituzte. Molestien eskuin aldeko zenbakiak azken astean zehar aurreko molestia jasan dutenen ehunekoak dira. Adibidez, hiru astetik behin, pertsonek pisuaren inguruko kezkak izaten ditu (%52.4) eta hiru astetik behin pertsonak hilketetaz kezkatzen dira (%37.1).
Bizitzako garrantzizko gertaeren intzidentziaren azterketen emaitza ( 16.1. taula ) eta eguneroko molestiak ( 16.2.) azaltzen dute bata bestea bezain estresagarria izan daitekela ( DeLongis, Folkman eta Lazarus, 1989). Kotxeko giltzak galtzea, atasko batean egotea, arropan tinta zipriztinak izatea, diru kontuan gaizki ibiltzea eta ilera batean zain egotea, ongizate fisiko eta psikologikoan inpaktua egiten duten egoerak dira, bizitzako garrantzizko gertaera larrienekin konparatzerik badago.Inpaktu larri honen zergatia maiz gertatzen  delako da eta inkrementalak izan ohi dira. Halako efektu pilaketa atsekabetasun zama da nerbio sistema sinpatikorako. Molestiek pertsonengan duten zamaren beste zergatia aktibitate konduktuala eteten dutela da. George Mandler-ek dioenez (1984, 13.kapitulua) jokaeraren edo konduktaren etenek NSA (arousala) ren deskarga sortarazten dute eta eguneroko molestien atsekabe zirkunstantziek testuinguru sozial bat sortzen dute eta bertan  arousala emozionalki atsekabetsu bezala hartzen da.
Eguneroko alaitasunak dira bizitzako alaitasun txikiak. Estresaren efektuak ulertzeko orduan eguneroko alaitasunak garrantzizkoak dira zeren  estresa sortzen duten eguneroko molestiei aurre egiten die. Eguneroko alaitasunen adibide batzuk lagunekin ondo moldatzea, betebehar bat betetzea edota etxetik kanpo afaltzea izan daitezke. 16.2. taula eskuin aldeko itemak begiratzerakoan, gelditu eta pentsatu nola joan zaizun eguna orain arte. Molestiak izan al dira nagusi? Gehiegi lo egin duzu, klasera berandu iritsi zara edo burutzeko gauza gehiegi zenituen? Edo alaitasunak izan dira nagusi? Kunplimendu bat egin al dizute, erlaxatu zara, betebehar bat burutu duzu? Edota alaitasun eta molestien arteko erdipuntu bat izan da?  Ondoren, gelditu momentu bat eta pentsatu molestia eta alegria hauek zure ongizate psikollogiko eta emozionalean duten efektuan.

Zirkunstantzia kronikoak.
Bizitzako garrantzizko gertaerez eta eguneroko molestiez gain, zirkunstantzi kronikoak estresanteak izan daitezke.Zirkunstantzi kronikoak mantendu egiten diren egoera iraunkor eta abertsiboak dira, adibidez, diru sarrera baxuak, etxebizitza baldintza txarrak, umeekin laguntza eskasa, asetzen ez duen lanpostua, langabezi iraunkorra, pilaketa, aurrekontu falta eta zailtasun afektibo iraunkorrak (Eckenrode, 1984). Halako inguru zirkunstantzi kronikoek  aurre egitea eskatzen dute eta, beraz, estresore bilakatu daiteke luzerantzean (DeLongis, Coyne, Dakiof, Folkman eta Lazarus, 1982; Eckenrode, 1984).
John Eckenrodek 96 emakumezko talde bati hilabete batez egunkari (diario) bat eraman zezaten eskatu zion. Emakumeek beren egunkarietan eguneroko molestiak, ongizate fisikoa, beren “oreka afektiboa” (ongizate psikologikoaren neurri bat) eta egunean izandako umorea. Eckenrodek bakarkako elkarrizketak ere egin zituen emakumeekin azken 12 hilabetean emandako estresore kronikoen eta bizitzako garrantzizko gertaeren maiztasuna ebaluatu ahal izateko.
Datuen analisia konplexua izan arre, Eckenrodek aurkitu zuen pertsona bat zenbateraino ondo dagoen egun batetik bestera hobe azaltzen zuena:1) molestia eta 2) kexu fisikoen maiztasuna zela. Ongizatean bizitzaren garrantzizko gertaerek zuten eragina zeharkakoa zen, zeren era honetako gertaerek eguneroko molestiak zein kexu fisikoak okertu egiten zituzten.Estresore kronikoen efektua ongizate psikologiko orokorra ahultzea zen. Estresore kroniko bat pertsona baten bizitzaren parte den heinean, ongizate psikologikoa orokorrean (umorearen kontra) kaltetu egiten da. Eckenroderen analisia bereziki garrantzizkoa da, hiru aldagaiek ( bizitzako garrantzizko gertaerak, estresore kronikoak eta eguneroko molestiak) ongizatea kaltetzen baitute baina bakoitza modu ezberdinean.

Lehenengo ebaluaketa
Lehenengo ebaluaketa bat ebaluaketa pertsonal bat da, egoera zehatz batean hartzen den arriskurako. Folkmanek zioenez et al. (1976) hurrengo sei emaitzak  jokuan jartzen dira lehenengo ebaluaketarekin: 1) ongizate fisikoa, 2) autoestima, 3)lan helburuak, 4) baldintza ekonomikoa eta 5) maite den pertsona baten ongizatea. Beste era batera, lehenengo ebaluaketek  ongizate psikologikoa, estatus laboral eta ekonomikoa edo erlazio interpertsonalak jokuan dauden galdetzen dute.
Lehenengo ebaluaketak hiru ondorio ditu:estresore potentzialak desafiatazile, mehatxatzaile edo irrelebante bezala ebaluatuak izaten dira. Gertaera irrelebanteen adibideek inkluitu zezaketen hirugarren munduko gosea, balio merkatuen galerak, beste bikote baten dibortzioa edo lehiaketa atletiko bat, non jakina da irabazi behar duenaren izena. Irrelebante bezala ebaluatutako gertaerak ez dira estresanteak. Pertsonak estimulua errelebante bezala ebaluatzen duenez, lehenengo ebaluaketa  erronka edo mehatxua izango da. Erronka bezala ( norbera hobetzeko aukera edo  norberaren posizioa) edota mehatxu bezala ( norberaren ongizateari erasoa) pertzibitu daitezkeen estresore potentzial asko daude.Perspektiba honetatik, estresore potentzialak askotan oso arriskutsu bezala ikusia izaten dira, honek  ongizateri mehatxua eta hazkuntza aukera  suposatzen du.  Hurrengo estresoreen natura posiblearen alde arriskutsua kontsidera ezazue:  erretiroa, lan aldaketa, eskolan hastea eta etxebizitza aldaketak. Pertsona batek estimulua erronka edo mehatxu moduan ebaluatzen duenaren esanahia, biek emozio desberdinak sortzen duenean aurkitzen da.
Erronka ebaluaketa baten ondoren,  pertsonek segurtasun, esperantza eta gogo sentsazioarekin parte hartzen dute aktibitatean. Imajina ezazu jendaurrean debutatzera doan musikaria. Musikariak aurkezpena erronka bezala ikusten badu, bere aurreko egoera emozionalak kontzertua lehen bailehen hasteko gogoa jakinaraziko dio. Mehatxu bat jasotzen denean, aldiz, pertsonek kezka, beldurra eta antsietatea sentitzen dute. Beraz, musikariak debuta mehatxu bat bezala hartzen badu, handik alde egiteko gogoa sentituko du.

Bigarren ebaluaketa
Bigarren ebaluaketa bat pertsona batek zerbait egin dezkela uste duenean ematen da, behintzat zerbait egin badezake, estresore potentzial pertsonalki adierazkorrera taxutzeko, maneiatzeko edo kontrolatzeko. Lehenengo ebaluaketako erronka edo mehatxuak NSA ren deskarga sortzen du, honek gorputz seinale bezala funtzionatzen du aurre egiteko erantzun falta dagoela adierazten duelarik. NSA ren deskargaren ondoren  ( baina aurre egiteko erantzuna baino lehen) bigarren ebaluaketa egiten da. Bigarren ebaluaketa batek: 1) aurre egiteko aukera disponibleen bilaketa kognitibo bat eta 2) aukera bakoitzak estresorea erasotzen arrakasta izango duen pronostiko bat inplikatzen du.
Pertsona batek bere eraso errekurtsoak zein egokiak diren ebaluatzen duenean, beren estrategia pertsonalak, abileziak eta gaitasunak kontsultatzen ditu. Hauek dira pertsonari ingurua aldatzen eta erreakzio emozionalak, kognitiboak eta fisiologikoak kontrolatzen  uzten dioten errekurtsoak. Imajina ezazue jendaurrean hitz egiten duen pertsona baten eraso aukerak. Egoera honi aurre egin ahal izateko hizlariak lagun bati aholkua eska liezaioke, edo bere sentimenduak ez azaldu, egin beharrekoa planeatu eta gero hori jarraitu, beste hizlari bat behatu eta ondoren imitatu, egoerari garrantzi gutxiago eman, e.a. Zein edo zein izan estrategia, adaptatiboena bezala aurresaten dena izango da ziur aukeratuko duena.
Bigarren ebaluaketarekin, pertsona konturatzen da zein desberdintasun dagoen bere estrategi pertsonal, abilezia eta gaitasunen eta egoerak eskatzen dituen estrategia, abilezia eta gaitasunen artean. Zenbat eta desberdintasun hori handiagoa izan are handiagoa izango da antsietatea. Jendaurrean hitzegiteko egoera potentzialki estresantearen aurrean, aktore profesional batek egoera estresantearen exigentziak ezagutuko ditu baina antsietate gutxi sentituko du. Hasiberriak, bestalde, diferentzia handia sumatuko duenez, antsietatea sentituko du.

Estresaren ondorioak
Gertaera estresanterik ez dugunean, gure egoera emozionala, pentsamendu eta fisiologiak oinarrizko maila normal eta homeostatikoetan funtzionatzen du. Estresa, bestalde, egoera emozionala alteratu egiten du, aktibitate kognitiboa okertu eta gorputz homeostasia alteratu egiten du. Estresore batek eragin ditzakeen alterazioak, beraz, emozionalak, kognitiboak eta fisiologikoak dira.


Alterazio emozionala.
Alterazio emozionalak antsietate, sumindura, amorrua, depresioa eta errutasun sentsazioen bidez azaltzen da ( Horowirtz, Wilner, Kaltreidr eta Alvarez, 1980) Antsietatea eta depresioa alterazio emozional nagusienak dira, antsietatea aurretik ematen den emozioa da eta depresioa aurre egin ondoren azaltzen da. Zika eta Chamberlain-ek (1987)  ikasle talde handi bati  Hassles Scale( molesti eskala, Kanner et al., 1981) betetzea eskatu zieten, bertan lanarekin, familiarekin, diruareki eta osasunarekin erlazionatutako beren eguneroko molestien maiztasuna eta gogortasunari buruzko informazioa eskatzen zuten. Ikertzaileek ongizate emozionalarengan eguneroko molestiek  zituzten efektuak ebaluatu egin zuten. Ikusi zen, eguneroko molestiak maiz eta gogor izaten zituzten ikasleek adirazkorki antsietatean, frustrazioan eta depresioan altuago puntuatu zutela. Molestien alterazio emozionalen efektuak ez zeukan pertsonalitate ezaugarriekin eta sexuarekin zerikusirik. Badirudi, aurrerantzean estresorea izango denaren ondorio alteratzaileetariko bat ongieza emozionala dela – antsietatea, frustrazioa eta depresioa.

Alterazio kognitiboa
Emozio efektuez gain, estresa alterazio kognitiboak sortzen ditu.Estresaren efektuen azpian zaudenean, pentsamendua nahastua, memoria batzuetan ahaztu eta konzentrazio kaxkarra izan dezakegu (Broadbent, Cooper, FitzGerald eta Parkers,1982). Orokorrean estresa gure pentsamendua antolatuari elementu kezkati eta auto-ebaluaketa negatiboak eransteko ahalmena du (Sarason, 1977).
Estresa funtzionamendu-kognitiboa nola apurtzen duen azaltzeko gizabanakoaren arreta puntua mugatzea izango litzateke (Easterbrook, 1959; Madler, 1982). Estresa handitzen doan heinean, lan exigentziaren arreta murrizten doa, bitartean auto-gidatua eta lanarekin zuzenduak ez dauden aspektu erlazionatuak haunditzen doaz. Porrot, kezka, zalantza pentsamenduak adibidez pertsonaren adimena betetzen dute eta lehiatu egiten da lanari buruzko pentsamenduen arretagatik (Sarason, 1977). Baumeister (1984) adibidez, atletak «errenditu» egiten direla presioa dutenean nabaritu zuen (estresa dutenean) zeren gehiegi uzkurtzen eta bere errendimenduan oharkabetzen dira. Estresa funtzionamendu-kognitiboa nola apurtzen duen ikusteko bigarren azalpen batez, erabakiak hartzeko kalitatean afektatzen duela izango litzateke (Janis, 1982). Erabaki razional bat artzerakoan erabakiarekin erlazionaturik dagoen informazioa bilatzea tartekatzen du, jakituriaren sesgatua ez den asimilazio bat eta aukera posible guztien ebaluazio txukuna (Janis, 1982). Estrespean, hala eta guztiz ere, erabaki bat artu behar duten pertsonak informazioa modu pobre eta nabarmen batez antolatzen dute, denbora gutxi eskeintzen diote beste aukera batzuk aurkitzea erabaki bat artu aurretik (Keinam,1987)

Aldaketa fisiologikoa
Estresa nerbio sisteman hiperaktibitatea eragiten du. Aktibitate atsegina sostengatua denean, hormonak eta errail hiperaktibak aldaketa fisiologikan eragiten dute (Seyle,1956). Ideia hau frogan jartzeko, Seyle (1956) laborategiko animaliak estresante diren giroetan sartu zituen (adibidez, tenperatura hotz eta beroetan, estimulanteen ziztadak, esforzua inplikatzen duten aktibitateak). Aktibaketa atsegina organu errailetan afektatzen du. Seyle (1956), estrés kronikoa glandula adrenalak hazi eta glandula linfatikak txikituen dituela aurkitu zuen.
Estresa luzatua barneko organu estrukturaletan nola eragiten dituen aldaketak esplikatzeko.




Gorputzaren
Erresistentziaren
 maila normala




Gorputza SNA          Gorputza estresaren            Gorputza bere jazarpen
mugitzen du               beharrei egokitu                                   ahalmena galtzen du eta heriotza
estresari       eta jazarri egiten da.           eta heriotza ekoiztu dezake.
Erantzuteko.                                                             

 

16.2 Irudia: Gertaera estresante baten erantzun fisiologiko baten ereduaren hiru aldagaiak.

Seyle, 16.2 Irudia proposatu zuen. Irudiarekin bat, hiru etapa daude erreakzio fisiologiko baten alterazioan. Lehenengo, gorputza «larrialdi» etapa bat praktikatzen du. Larrialdi etapa aktibazio atseginekoa da zeren eta bihotzeko aktibitatea, biriketakoa eta beste organuak beraien aktibitatea bizkortzen dute. Ohikoa denez, atsegin aktibitatea estresaren ondoren ematen da eta gorputza larrialdi erreakziotik errekuperatu egiten da. Hala ere, estresa jarraitu egiten bada orduan gorputza bigarren etapan sartuko da erresistentzia deiturikoa. Erresistentzi fase bitartean, gorputza SNSren Outputa koordinatu egingo du estresaren beharrak asetzeko. Erresistentzi korporalaren etapa adierazten duenez gorputzak ez du bakarrik paraitzen (larrialdi erreakzioa) baizik eta baita borrokatu egiten du oreka homeostatikoa mantentzeko. Estresa jarraitzen badu eta SNSa ezin badu estresaren eskakizunak mantendu, orduan gorputza bere erresistentzi kapazitatea galtzen du eta gorputzaren organuak mintzen dira (pisu gehiegikeriagaitik).
Estresa jarraitu egiten badu zorabiatu edo hiltzeko harriskua eduki daiteke.

AFRONTAMENTUA

Estresa  gertaerak emozional, kognitibo eta filosofikoki eragiten diote pertsonari baina badaude moduak estresa eta bere efektuei aurre egiteko. Pertsonak efektu gaizto hauek lasaitu egiten dituzte aurre afrontamentu estrategiak erabiliz. Afrontamentua esfortzua dauka, ona edo txarra, kontzientea edo ez kontzientea behar du estresaren mina jeitsiarazteko (Matheny, Aycock, Pugh, Curlette eta Canella, 1986).
Estresari aurre egiteko bi modu daude –zuzenki edo defentsa moduan.
«Afrontamentu metodo zuzenak» estresan atentzio guztia ipintzen du eta errekurtso kognitibo guztiak erabiltzen ditu estresaren maila jeitsi arazteko.
«Afrontamentu metodo defentsa» estresaren maila jeistean inplikatzen da.

Afrontamentu metodo zuzenak
Lehenbizi, afrontamendu on bat izateko arazoaren ebaluazio bat beharko litzateke (esaterako, zergatik sufritzen dugun estresa jakin). Ebaluazio hau estresaren sortzailea identifikatu dezake eta honen efektuak. Afrontamentu zuzena pertsonaren ahaleginetan inplikaturik dago: 1) estresaren iturria identifikatzea 2) estresa gutxitzeko borroka estrategi bat bilatzea. Esfortzu mentala, esfortzu fisikoa, hitzegitea, situazioak aldatzea,... afrontamentu zuzenak dira. Plan berriak egitea, porrot edo ukapen, denbora planifikatu, laguntza eskatu edo lagun bati gorputza entrenamendu fisiko edo militar batez aldatzea enfretamentu zuzenaren adibideak dira.

Arazo planifikatuen erabakiak
Arazo planifikatuen erabakiak, ebaluazioaren neurriak artzen ditu estresa murrizteko. Abogatu edo herizain bat oposizio batzuen aurreanjartzerakoan, arazo planifikatuen erabakiak lehentasunak egonkortzeko inkluitu dezake, denbora librea antolatzeko, liburuak irakurtzeko eta lanak azterketak gainditzeko egin. Arazo planifikatuen erabakiak afrontamentu efektiboa da bi arrazoiengaitik. Lehenengo, efektiboa, denean pertsona-situazio erlazioa obetzen du, beraz arazo planifikatuen erabakiak aldaketa positibo dat eragiten du situazioan edo pertsonan, baita bietan ere. Bigarrengoz, arazo planifikatuan erabakiak pertsona obeto senti arazi dezake. Emozio egoerak obetzen ditu – emozio negatiboak gutxiago eta positibo gehiago ekoizten ditu (Folkman eta Lazarus et al., 1986)

Afrontamentu kognitiboa.
Arazo planifikatuen erabakiaren bariante txikiago bat afrontamentu konfrontatiboa da. Afrontamentu konfrontatiboa estresaren iturriara zuzentzen da, estresa aldatu ahal izateko. Adibidez, erlazio laboral batean, nagusia bere enplegatuari bere lana kalitate baxukoa dela esan diezaioke eta «obetu edo joateko» esango dio. Hala ere, afrontamentu kognitiboa, aldaketa txarrak onak baino izan ditzazke (Folkman et al., 1986) eta estado emozional negatiboruntz eraman diezaguke (Folkman eta Lazarus, 1986). Folkman eta Lazarus (1986), amorru, agresio eta aiherkunde expresioetan afrontamentu kognitiboa aurkitu zuten. Hala ere, afrontamentu kognitibo konfrontatibo efektiboa izan daiteke. Aldwin eta Revenson (1987) aurkitu zuten «negoziazioa» (adibidez, eztabaidatu edo konpromezu batera iristea zerbait positibo erakartzen du egoeratik), afrontamentu efektiboa izan daiteke. Efektiboa izateko, negoziazioa arazo egoera obetu beharko luke. Abertsio emozioak murriztea afrontamentu efektiboa da.


Gizarte euskarria.
 Gizarte euskarriaren bilaketa afrontamentu zuzenaren beste metodo bat da. Gizarte euskarria lagunei edo pertsona konkretu bati zoazenean laguntza eske krisi edo momentu txar batean da. Elementu hauen adibide batzuk gizarte laguntzatan aurki daiteke, bikotea, lan lagunak, gurasoak, lagunak, bizilagun maitakorrenak,... kontutan ditu. Gizarte laguntza, prozesu bat da eta errekurtso afektibo eta praktikoak apurtzen ditu pertsona krisi bat duenean.
Gizakia laguntza bilatzen du besteengan arrazoi praktikoengaitik (House, 1981) gizarte laguntza, laguntza, kontseju, konpainia, ekonomikoki laguntzak,... ematen ditu (Barrera eta Ainlay, 1983; Jahoda, 1979). Gizarte laguntza oportunitatea ematen dio gizakiari, laguntza, apoiloa eta estatus pertsonala (Rook, 1987). Gizarte laguntza informazioa, aholku eta laguntza ematen du alde batetik eta beste batetik animoak dena ondo dagoela esanez (Cohen eta Willis, 1985; House, 1981).
Gizarte laguntza estresaren inpaktoa bi modutan gutxitzen du (Cohen eta Willis, 1985). Lehenengo, gizarte laguntza estresa gutxitzen du txerto baten ondorioz. Fidatzen den pertsona batzuekin egotea ere estresa murrizten du (adibidez, arazo ekonomikoak eta judizialak). Gizarte laguntza on bat edukitzen bada, kontseju onak, laguntza ona,... ematen badute, orduan estresaren potentzialak murriztuko dira. Bigarrengoz, gizarte laguntza estresaren kontra doaz (Power, 1988). Seguritatea izatea gizarte laguntzak laguntzen dio pertsonari, estresa momentuak deusestea. Mekaniko den lagun bat baduzu ia ez duzu kotxearen arazoetaz kezkatuko.

Afrontamendu metodo defentsiboak
Arontamentu zuzenen metodoa estresaren iturriaren aldaketan zuzentzen da. Afrontamentu defentsiboaren esfortzua estresaren efektu negatiboetan konzentratzen da. Pertsonak egoera estresante batetik modu fisiko edo mental batez ihes egiten saiatzen bada, afrontamentu metodo defentsiboa erabiltzen hari da.

Defentsa mekanismoak.
Afrontamentu defentsiboa defentsa mekanismoaren bidez manifestatu egiten da (12garren Gaia ikusi). Negozioaren erabilpenarekin, regresioa, formazio reaktiboen proiekzioa, pertsonak estresaren errealitatea distorsionatzen ahalegintzen da (edo berriro ebaluatu) gertaera ez kaltegarri bat bezala. Negozioaren bidez, adibidez, exekutiboa ez du sinestu nahiko enpresa porrot egiten hasi dela. Mehatxua dagoela ez badu ikusten (edo ongieza ez duela afektatzen ezertarako) orduan ez da beharrezkoa erantzun bat ematea.
12garren Gaian negozio eta regresioko defentsa mekanismoak ez direla helduak eta ez direla egokitzen esaten du. Hala ere, beste defentsa mekanismo heduago batzuk daude eta ongizate fisiko eta psikologikoa sortzen dute. Defentsa mekanismo heldu bat asko ikasi dena hau izan da, humorea. (Adibidez, Lefcourt eta Martin, 1986; Nezu, Nezu eta Blissett,1988).
Nezu, Nezu eta Blissett (1988) pertsonen bizitzaren gertaera negatiboen erlazioa ikasi zuten, beraien disposizioa humore ona izateko eta bere depresio esperientziak bi hilabete zehar. Honen ikerkuntzaren emaitza oberena 16.3 Irudian agertzen da. Pertsonak depresio gutsi zutela ikusi zuten (BDI dioen bezala, depresioaren auto-informea) estresore motoreak bajuak zeudenean. Hala ere, estresaren maila altua baldin bazen eta humorearena ere deprimituta egoteko probabilitatea gutxiagoa zen. 16.3 Irudian pertsonak disposizio «altua» dutela humorearentzako azaltzen da.
Zergaitik humorea depresioaren efektuengaitik babesten gaituelaren galderaren atzetik humorea zergaitik duen efektu hau dago. Humorea hurrengo arrazoiengaitik funzionatu lezake. Alde batetik, humorea pilatuta dagoen tentsioaren iheslari bat izan daiteke; pertsonak estresa parrearen ondorioz desagertzen dute. Bestetik, beste defentsa mekanismoak bezala funzionatu dezakete- errealitatea distortzionatzea. Humorea inkongruentzia lasaitu egiten duelako ez pilatua dagoen tentsioa(Deckers, Jenkins, eta Gladfelter,1977), estresa humorearen bitartez desagertzen den ideia hau ez da sinesgarria. Hau da, humorea errealitatea distortzionatzen du modu sozial eta heldutasun batez.

Estresaren erreduktore kimikoak.
Era defentsiboan aurre egiteko beste estrategia bat drogen erabilpena izaten da, horrela tentsioa gutxituz. Alkohola, barbiturikoak, lasaigarriak eta benzodiazepina bezalako eragin sedantea duten drogek eragin parasinpatikoa dute NSren gan, erlajazioa eta logura sortzen duten bitartean. Droga sedanteak eragingarriak dira estresak sortutako aldaketa fisiologikoei kontra egiten bait diete. Lan batek edo azterketa batek aldaketa fisiologikoak eragiten baditu (iharduera sinpatiko sostengatua), orduan ondorio lasaigarriak dituzten drogak hasiera eman diezaioke, era artifizial batean, kontrako berreskurapen fisiologikoari. Beste alde batetik, droga sedanteak ez dira eraginkorrak zeren eta ez dute parte hartzen pertsonak egiten dituen esfortzuetan estresak sortutako aldaketa afektibo eta kognitiboak onartzerako orduan. Beste era batetan esanda, droga sedanteek gorputza erlajatzen dute baina ez dute ezer egiten aldaketa fisiologikoa sortu duten arrazoiak bilatzen. Arrazoi honengatik, droga sedanteak arazoa onartzeko método defentsiboak dira zeren sintometara zuzentzen dira eta ez estresaren arrazoietara.

Biofeedback.
Estresa kontrolatzeko teknikak, esate baterako, meditazioa, biofeedback-a eta erlajazio jarraiak droga sedante moduan funtzionatzen dute, tentsio fisikoa gutxitzen bait dute. Estresa kontrolatzeko teknika hauek positiboak dira ez bait dituzte droga sedanteek dituzten desbentajak, adikzioa eta dependentzia fisikoa eta psikologikoa esaterako. Estresa kontrolatzeko tekniketan pertsonak entrenatzen dira erlajatu daitezen, sakonki arnasten erakusten zaie eta zenbait muskuluetako tentsioa askatzen laguntzen zaie, aldaketa fisiologikoei erantzuna eman ordez.
Estresa kontrolatzeko gehien ikertu den teknika Biofeedback-a da. Ikerketa askoren ondorioz ikusi da, pertsona gai dela erantzun fisiologiko automatikoen aurrean, kontrol boluntarioa izaten (esaterako, azalaren tenperatura) baldin eta feedback egokia ematen den eta behar den momentuan (Miler, 1978). Pertsonak ezgaiak dira beren erantzun fisiologikoak kontrolatzeko, estrés egoeran daudenean (Holroyd eta Lazarus, 1982). Beste era batean esanda, oso zaila da odolaren presioaren auto-kontrola mantentzea, lana galduko duzula edota azterketa suspendituko duzula pentsatzen duzun bitartean. Hau da, biofeedback-ak atentzioa eskatzen du eta honela aldaketa fisiologikoen kontrola emango da eta ondorioz, ez ditu estresoreak azaleratzen utziko. Egiten zaion kritika, unibertsalki arazoari aurre egiteko método defentsiboei egiten zaiona da: sintomak tratatzen dituela baina ez  estresaren arrazoia.

Ariketak. Estresa kontrolatzeko azkeneko teknika ejerzizioarena da. McCann eta Holmes (1984)en ikerketa batean, unibertsitateko ikasle batzuk aerobic-eko programa batean parte hartu zuten, beste batzuk parte hartzen ez zuten bitartean. Ikusi zuten aerobic-ak depresio eta estrés maila era adierazgarri batean murrizten zuela. Hasiera batean emaitza honek kontrajarria dirudi. Azken finean, aerobic-a era ziurrra da iharduera sinpatikoa burutzeko eta ez parasinpatikoa burutzeko. Beraz, arazoa zera izango litzateke, zergatik arousal gehien duen iharduera batek tentsioa murrizten du?. McCann eta Holmes-ekin ados, aerobic-ak sortutako arousala eta estresak sortutako arousalaren arteko ezberdintasuna zera da; lehenengoa borondatezkoa da eta bigarena nahigabekoa. Dirudienez, pertsona batek bere arousalean borondatezko kontrola baldin badu, orduan bere sentsibilitate fisiologikoa gainditzeko eta kontrolatzeko aukera dauka. Gainera, arousal aerobicoa eta gero, beti erlajazio totala ematen da, eta horrek kontrolaren pertzepzioa areagotzen du pertsonarengan.

OSASUNA
Gaixotasunean eta ongizatean eragiten duten faktore psikologikoak, osasunaren psikologiaren arloan sartzen dira. Osasunaren psikologiaren arloak, literatura psikologiaren emaitza enpirikoen erabilpena egiten du, osasuna , osasuna ekidin eta osasunaren berreskurapenean eragiten duten faktoreak ulertzeko (Matarazzo, 1922).
   Estresak ez du min fisikorik ez gaixotasunik sortzen; estresak ez du mononukleosisa, buruko mina, eskizofrenia, loaren aldaketa sortzen ez eta gainontzeko aldaketa fisiko eta psikologikorik. Gaur hiru azterketa badituzu eta gau osoan lorik egin gabe egon arren, ez duzu zertan griperik hartu behar. Estresak ongizatean duen eragina zera da, ez duela gaixotasunetaz sendatzen uzten, eta batez ere osasunarekin zerikusia duten beste faktore batzukin elkartzen denean, esaterako tabakismoa, deporte falta edota dieta. Estresak sendatzea oztopatzen du gorputzaren defentsak jeisten dituelako eta pertsonak aurretik izan dituen arazo fisikoekiko sentsibilitatea handitzen duelako (mckinlay eta Dutton, 1974). Estresaren menpe zaudenean, pertsonak duen gaixotasunetik sendatzeko zailtasunak izaten dituzu, eta estresaren menpe zaudenean buruko eta bizkarreko min handiagoak sentituko dituzu. Oso froga gutxi daude ( baldin badaude), estresak gaixotasunak sortzen dituenaren inguruan, baina bai presente dagoen gaixotasuna okertu dezakeela.

Pertsonalitatea, aurre egitea eta osasunarentzako ondorioak

Suzanne kobasa-k (1979) negozioetako exekutiboak aztertu zituen bertan ematen bait dira bizitzako gertakari handienetakoak eta eguneroko molestiak. Gehegi lan egiten zutenen artean ahultasun handiagoa aurkezten zuten gaixotasunen aurrean, beste pertsonekin konparatuz. Kobasa-k, exekutibo talde hau “erresistente” gisa sailakatu zuen estresaren menpe aurkitu arren gaixotasunen aurrean eta estresaren aurrean erresistenteak bihurtu bait ziren. Kobasa-k, bere ikerketan exekutiboak erresistente egiten zituen 3 atributo aurkitu zituen: konpromezua, kontrola eta desafioa. Exekutibo ez erresistenteekin konparatuz, exekutibo erresistenteek “konpromezu handiagoak zituzten, kontrol handiagoa zutela sentitzen zuten eta desafioek estimulatzen zituzten” (Kobasa, 1984, p.70). Pertsona erresistente batek estrés egoera bat desafio moduan ebaluatzen du eta ez mahatxu gisa, eta pentsatzen dute aldaketak normalak direla eta ez estabilitatea, eta aldaketa hazteko aukera gisa ikusten dute (Kobasa, Maddi eta Kahn,1982). Exekutibo klase hauek desafioei aurre egin, bilatu eta eskatzen dituzte. Pertsona erresistenteek konpromezu altuak izaten dituzte eta lanean partehartze handia erakusten dute. Konpromezu hauek edukitzeak lanean helburu garbiak izatea eta baloreak argi izatea bultzatzen dute. Azkenik, pertsona erresistenteak barneko kontrola izaten du –badago sinismen bat non pentsatzen da bakoitzaren ekintzek izugarrizko eragina dutela jasotako emaitzetan. Beste alde batetik, hain erresistentea ez den pertsona batek desafioak mehatxu gisa ulertzen ditu, lanean ez dute helburu garbirik izaten, baloreen sisteman konpromezu gutxi erakusten dute eta kontrol faltaren sentsazioa izaten dute. Azkenaldi honetan, lana pertsona erresistenteentzako egin da, baina erresistentzia gauza bakar gisa ikustearen aurka agertzen da eta 3 elementuen alde agertzen da gauza independienteak izango balira bezala.
Pertsona erresintenteak estresaren aurrean agertzen duen jarrera ulertu ahal izateko, Kobasa-ren (1982) 16.4 irudia ikusi daiteke. “x” ikurrak adierazten duen bezala, gertakari garrantzitsu estresanteei era defentsiboan aurre egiten diegu (ukapena, esaterako) tentsioa erakutsiaz(psikologikoa). Bai aurre egiteko era defentsiboa eta bai tentsio psikologikoa era positibo batean erlazionatuta daude gaixotasunarekin, ikur positiboak adierazten duen bezala. Beste alde batetik, pertsona erresistenteak, erlazioa dauka gauzak era defentsiboan aurre egitearekin eta tentsio psikologikoekin. Beste era batean esanda, zenbat eta handiagoa izan konpromezua, kontrola eta desafioa, orduan eta behar gutxiago sentituko dugu arazoak era defentsiboan konpontzen saiatzeko estrategiak pentsatzean edota tentsio psikologikoa sentitzean. Ikur negatiboek adierazten dutenez, pertsonalitate erresistenteak gaixotasunak minimora murrizten ditu, eta minimora murizten ditu arazoei aurre egiteko estratejia defentsiboak eta tentsio psikologiko ahula sentitzen dutelako.
Ez litzateke egokia izango erresistentzia, arazoei aurre egiteko gaitasuna eta ongizatearen pertsonalitatearekin erlazionatzea. Beste ikertzaile batzuk esaten dute banakoaren desberdintasunak iza daitezkeela estresa-gaixotasunaren artean erlazioa gutxitzen dutenak, esaterako kontrola (strentz eta Auerbach, 1988) A motako jarrera (Glass, 1977), optimismoa (Scheier, Weintraub eta Carver, 1986), fatalismoa/inflexibilitatea (Wheaton,1983) eta neurotizismoa (Parker, 1986).

Estresa eta inmunologia

Gorputzaren sistema inmunologikoa, pertsona gaixotasunak sortzen dituen mikroorganismoetatik babesten duen kontrol mekanismoa da. Antigorputzak eta linfozitoak bezalako sustantzia kimikoak sortzerakoan eta kanporatzerakoan (zelula txuri espezializatuak), sistema inmunologikoak, pertsonak bakteriekiko, gaixotasunekiko, alerjiekiko eta infekzioekiko duen sentiberatasuna murrizten du. Funtzionamendu inmunologikoa oso konplexua da eta bere funtzionamenduan eragiten duten faktoreak ez dira guztiz ezagunak. Baina badakiguna da, sistema inmunologikoan adinak, elikadurak, tenperaturak eta estresak bereziki eragiten dutela (Jemmot eta Locke, 1984).
Oraingo ikerketatan ikusi da faktore sozial askok estresa eragiten dutela eta era esanguratsuan okertzen duela funtzionamendu inmunologikoa. Maite duzun pertsona baten heriotzak, amaren minbiziak, ikasketak eragindako presioak, lo faltak (Jemmot eta Locke, 1984). Egoera natural kontrola batean ikertu zen estresa eta presoen gaixotasuna (McClelland, Alexander eta Marks, 1982). Preso batzuk eguneroko bizitzan gauza estresanteak zituzten (molestiaz beteak, preokupazioak eta tentsioak), beste batzuk horrelakorik ez zuten bitartean. McClelland-ek eta bere lagunek ikusi zuten, estresatuak zeuden presoak arnasketarekin zerikusia zuten gaixotasun larrietatik ez sendatzeko joera zutela. Antzeko ikerketa batean, boluntarioak ziren subjetu batzuei gripearen birusa inokulatu zieten eta ikusi zuten, ingurune estresante batean bizi zirenak gripe gehiago pairatzen zutela (Tolman eta al.,1980).
Beste ikerketa batean, ikasketek eragindako estresak, segregazio inmonuglobulina A (S-IgA)-an eragina ebaluatu zuten. (S-IgA) antigorputza bat da eta honek, menbrana mukosak inguratzen ditu eta gorputzaren lehenengo defentsa da arnasketarekin zerikusia duten infekzioen, gastrointestinalen eta urogenitalen aurka jotzeko.
(S-IgA)-k ez du uzten bakterioak eta birusak mukosaren gainazalean sartzen eta horren ondorioz erresistentzia inmunologiko bat erakusten du gerta daitezkeen infekzioen aurrean. Ikerketa batzuk erakutsi dute estresak (S-IgA)ren maila jeisten duela (Jemmot eta McClelland, 1988) eta horregatik Jemmot-ek eta Maglio-k (1988) ikasle batzuei 3 momentu ezberdinetan neurtu zieten (S-IgA) ren maila: examin estresante baten aurretik, bitartean eta ondoren. 16.5 irudian (S-IgA)ren mailak ikusi daiteke 3 egoera ezberdinetan. Irudiak argi adierazten duenez, (S-IgA)ren mailaren jeitsiera nabaria izan zen examin estresantearen bitartean. Momentu honetako funtzionamendu inmunologikoan, ikasleek gaixotasunetatik sendatzeko zailtasun gehiago izaten dute.

Gaixotasun fisiko larriak eta heriotza

Ez dago eragin zuzenik estresaren eta gaixotasun larrien artean. Gainera, ikerketa batzutan ikusi da, pertsona batzutan estresak osasunaren hobetzea ekarri duela (Delongis, Folkman eta Lazarus, 1988). Baina garrantzitsuena ez da estrés garaian zure ondoan dituzun pertsona kopurua, baizik eta erlazio hoiek kalitatezkoak izatea (Cohen eta Willis, 1985); De Longis eta al., 1988). Beste era batean esanda, estrés egoeran garrantzitsuagoa da lagun gutxi baina onak izatea ezagun asko izatea baino.
Dibortzio/separazio baten aurretik 2 arazo fisiko eman daitezke, bat gaixotasun larriak eta besteasuizidioa (Asher eta Whirte, 1978). Pertsona dibortziatuek jasaten dituzten gaixotasun hauen maila, lagunen eta familiaren laguntzaren araberakoa da (colletta, 1979). Dibortzioarekin batera, maite duzun pertsona baten heriotza oso estresantea izaten da. Young, Benjamine eta Wallis-ek (1963) an egindako ikerketa batean ikusi zen, alargunak geratzen direnen artean, senar edota emaztea hil eta lehenengo 6 hilabeteetan heriotza tasa altua ematen dela. Ezkonkidearen heriotzak 2 gertakari arriskutsu ekar ditzake: 1) Ezkonkidearen heriotza laguntza soziala eskaintzen dizun irudiaren galtzea bait da . 2) Atsekabe emozionalak dagoeneko zeukan gaixotasuna areagotzen du. Dolu garaian ematen diren heriotzak askotan bihotzekoak ematearen ondorio izaten dira, edota infartu baten ondorioz, ez bait du errekurtso fisiologiko nahikorik gaixotasun fisiko horren kontra jotzeko (Averill, 1979; Lynch, 1977).
Esan dugunez, gizakion laguntza garrantzitsua izaten da gaixotasun larrien aurrean, baina pentsatzen da etxeko animaliak ere estresa gutxitzeko baliagarriak direla. Barbara Culliton (1987) ek esaten du zenbait kanpo ikerketa egin zirela eta hemen “etxeko animalien terapia” espolaratu zen. ikerketa batean, txakur baten presentziak soilik jendearen odoleko presioa gutxitzen zuen. Erika Friedman-ek etxeko animaliaren terapiaren inguruan egindako ikerketa batean, gaixorik zeuden 92 gaixoren artean bizirauteko probabilitatea aztertu zuen eta konturatu zen, etxeko animaliak zituztenek bizirauteko probabilitate handiagoa zutela animaliarik ez zutenekin konparatuz gero. Dirudienez, etxeko animalia batzuk, txakur lasai bat esaterako, ondorio lasaigarria dauka nagusiarengan. Txakurrak eskaintzen duen lasaitasuna ez da lagun batek eskaintzen duen lasaitasuna baina handiago, eta gainera animalia batek ezin dio persona bati lagundu, hau da, arazoei aurre egiten lagundu (esaterako, laguntza sozila), baina animalia hauek oso erabilgarriak izaten dira bakarrik bizi direnentzat.
Estatu Batuetan gaixotasun koronarioak eta gero, heriotz gehien sortzen duen gaixotasuna minbizia da. Bihotzeko gaixotasuna eta minbizia elkartuz, EEBBtako heriotzen bi herenen eragileak dira (Levy eta Moskowitz, 1982). Ez dago frogarik esateko estresak edota gauza estresante oso indartsuek zelula kantzerijenoei hasiera ematen diotenik (justice, 1985) baina estresak, dagoeneko barnean dugun minbizian eragin dezake.
Estresoreen aurrean erantzun fisiologikoak egoten dira; momentu labur batez erresistentzien beherakada ematen da eta gero erresistentzia fase zabal bat ematen da (16.2 irudia ikusi). Erresistentziaren bigarren fase hau, aurre egiteko, moldatzeko eta osasunarentzako lagungarria da. Estresoreek zelula kantzerijenoetan eragina duten epealdi kritikoa estimuluen lehenengo agerpenean daudela uste da (alarma bitartean). Horregatik ikusi da estrés kronikoak (epe luzekoak) zelula kantzerijenoetan ez duela epe motzekoek baino eragin kaltegarriagorik (justice, 1985). Animaliekin egin zen esperimentu batean ikusi zen, tumorea zuten animaliak, estresaren menpe egonda tumorearen hazkuntza errazten zela (Riley, 1981). Oraindik ez dago argi baina uste da estresak tumorearen hazkuntzan zerikusia duela sistema inmunologikoan eragiten bait du. Funtzionamen du inmunologikoa ondatu ondoren, gorputza ezgaia da zelulak kanporatzeko (esaterako, leukozitoak) eta horrela ezin du minbiziaren aurka borrokatu.

STRESS, AURRE EGITE ETA OSASUNAREN ADIBIDEAK.
Stress, aurre egite eta osasunaren arteko elkarrekintzak asko dira. Konplexitate hau onartuz eta gehiegizko informazioak sor dezakeen edozein nahaste murriztu eta ekiditzeko, azken atalak, stressak eta aurre egiteak osasunean duten eraginari buruzko bi adibide aplikatu eskeintzen ditu.
Langabezia.
Lanpostua galtzea gertakizun bitala da eta stresore potentzialki indartsua. Stresore guztiak bezala, langabezia prozesu bat bat kontsideratzen da (adb Folkman eta Lazarus, 1985). Ikerketa batean (Brenner eta Starrin, 1988) langileei hilabete bateko oharra eman zitzaien beraien produkzio eremu edo planta itxi egin behar zela esanez (antizipazio edo aurrehartze fasea). Eremuaren ixtearen eguna iritsi zen (lanpostuaren galera erreala) eta ikerlariek 6 hilabeteko jarraikuntza bat egin zuten (langabezia epe motzera) eta 12 hilabetetako beste bat (langabezia epe luzera) lanpostua galdu berri zuten pertsonen artean. Ikerketa honetan, interes berezia izan zuen alderdi bat, lanpostua galtzeak ongizate psikologiko eta fisiologikoan izan zuen eragina izan zen. Subjetuek, ongizate psikologikoari buruzko galdetegi bat erantzun zuten une desberdinetan (hilabete bat lehenago, ixtearen bitartean, 6 hilabete ondoren, 12, 18 eta 24 hilabete beranduago), eta kortisol mailaren laginak ahalbideratu zituzten (ongizate fisiologikoaren neurria ematen duen eta sistema inmunologikoak sortarazten duen erreakzio biokimikoa).
16.6 irudiak etapa bakoitzean langabeziaren efektu psikologiko eta fisiologikoak aurkezten ditu. Irudiaren ezkerrean, subjetuen ongizatea irudikatzen da ixtearen aurretik, bitartean eta ondoren, eta eskubian subjetuen ongizate fisiologikoa azaltzen da, epe berdinetan. Bi neurrietako datuak, langabetuen eta antzeko baina aktibo dirauten langileen puntuazioak alderatzen dituzte.
16.6 irudian ikus daiteke ongizate psikologikoa (GHQ), lanpostua galtzearen aurrikustean maila altuago batean eraginduta azaltzen dela, eta eragin hori mantendu egiten dela (maila apur bat txikiagoan) langabezia irauten duen hurrengo 24 hilabeteetan. Ongizate fisiologikoak (kortisol ng/ml) alterazio altuena aurrehartze eta epe motzeko langabezi faseetan eduki zuen. Ixtearen bitartean, ordea, langabetuek errekuperazio edo errebote fase bat jasan zuten, ongizate fisiologiko nahiz psikologikoan hobekuntzak eman zirelarik, kontrol talde aktiboaren mailetara ia-ia iritsiz (baina ez erabat). Baina apur bat beranduago, bi neurriek beherakada larri bat jasan zuten (ongizate psikologiko txikiagoa eta alterazio fisiologiko handiagoa).  Produkzio eremua itxi zenetik 24 hilabeteetara oraindik ongizate psikologikoa txartua azaltzen zen. 24 hilabete horien ondoren, ongizate fisiologikoan langabezi aurretik zegoen mailara bueltatu zen.
Baina langabezian geratu ziren langile guztiek ez zuten beherakada psikologiko eta fisiologikoa jasan. Brenner eta Starrin-ek ikusi zuten langile batzuek aurre egite edo afrontamendu estrategia zuzenak erabili zituztela, eta beste batzuek ordea,  zeharkako aurre egite  estrategiak erabili zituzten. Ondorengo ongizatea erabilitako estrategiaren arabera eragindua suertatu zen. Estrategia zuzenak erabili zituzten langabetuen artean ongizate psikologikoan hobekuntza eman zen (ez ordea fisiologikoan). Aurre egite estrategia defentsiboa erabili zutenetan, ongizate psikologikoa are ahulduagoa azaldu zen (ez ordea ongizate fisiologikoa). Batera harturik, datu hauek lanpostuaren galera stress-a sortzen duen gertakizun bitala dela adierazten dute, eta sortzen dituen efektuetako batzuk (ez denak) aurre egiteko estrategia zuzenen erabilpenaz eta estrategia defentsiboen ekidipenaz murriztu daitezkela ere adierazten digute.
Bahiketa eta gatibu egoera.
Stressaren lehen adibideak, aurre egite eta osasuna (langabezian), stresari buruzko literaturan azaltzen den ondorio arrunt eta tipiko bat azaltzen digu. Aurre egite zuzeneko estrategiek ongizatea errazten du; Aurre egite defentsiboko estrategiek ongizatea ahultzen dute. Emaitza eredu hau asmakizun fidagarri bat dela onartuz, pertsonak agente estresoreen eraginpean agertu aurretik, aurre egite zuzeneko estrategiak erabiltzeko entrenatu edo gidatuak izan litezkela pentsa daiteke, stresaren aurrean erresistentzi handiagoa edukiko bailukete eta stresoreen eragina hain erraz jasango ez luketelako. Logika horren arabera eraiki zen eraso terrorista baten aurrean gatibu egoteak sortutako stresaren aurrean hegazkinetako enplegatuek zuten prestakuntza aztertzen zuen ikerketa bat  (Strentz eta Auerbach, 1988).
Bahiketa bat errepresentatzeko, ikerlariek talde terrorista faltsu ( baina oso sinesgarria) bezala jokatu zuten FBI agenteak erabili zituzten, 8-11 langileko taldeak zeramatzan furgoneta bat bahitu eta gatibuak hartuz. Aurpegia estalirik, fogeo tiroak eginez eta odola zela zela medio, egoera larri bat sortzeko hainako indarraz bereganatu zuten automobila. Gatibuei eskaera zorrotzak egin zizkieten, eta edozein arauren hauzteak heriotza ekar zezakela argi utzi zieten. Bahiketaren ondoren, 4 egunetako gatibutza etorri zen. Lehendabiziko egunean, subjetuei talde politiko baten gatibuak zirela komunikatu zitzaien. Gatibuetako bakoitza isolatu egin zuten, bakoitza gela batean, mehatsuen bitartez ihes ez egiteko eta beste kideekin hitz ez egiteko esan zitzaien. Bigarren eta hirugarren  egunak antzekoak ziren, baina kooperatzen zutenek askatasun apur bat gehiago izan zuten (adb: aldizkari bat irakurri). Laugarren egunean zehar, gatibuak askatuak izan ziren. Egunero, psikologo klinikoek subjetuen jokaera banan banan aztertu zuten isilean,  Antsietate maila neurtzeko galdetegiak banatzen zituztelarik.
Gatibu bezala egotearen esperientziaren aurretik,  hegazkin langileen 2 herenek aurre egite estrategiekin trebatzeko entrenamendua jaso zuten. Heren bat,  aurre egite zuzeneko estrategietan izan zen irakatsia, gatibuek egoera stresantearengan eragin edo berau aldatu zezaketelarik modu zuzen batean (adb: Behatz mugimendu kodigo baten bitartezko ez hitzezko komunikazioa). Beste herena, aurre egite defentsiboko estrategietan entrenatu zen, bereziki aipatzen zelarik sentitzen zen stresa murriztu eta kontrolatzeko modua. (adb: Arnasketa sakona, gihar erlaxapena). Azken herenak ez zuen inongo entrenamendu ez trebakuntzarik jaso stres egoeran erabili beharreko aurre egite estrategietan; talde honek kontrol talde moduan jokatu zuen.
Ikerlariek jakinmin handia zuten aurre egite prestakuntzaren bi estrategia hauen eraginkortasuna jakiteko. Menpeko aldagai nagusia, gatibu bakoitzaren, bi psikologo klinikoek emandako puntuaketa konduktuala zen. Bi behatzaileek adostasun maila altua lortu zuten jokaera disfuntzional epaile artean (r=0,96) eta ez zuten inongo informaziorik bakoitzak jasotako entrenamenduari buruz. Beheko taulan,  hiru stres-aurreko prestakuntza talde bakoitzarentzat, jokabide disfuntzionalaren batazbesteko puntuaketa azaltzen da. 16.3 taulako estatitikek azaltzen duten bezala, aurre egite defentsiboko estrategian entrenaturiko kideek azaldu zuten jokabide disfuntzional maila baxuena, aurre egite zuzeneko estrategietan trebatutakoek jokabide disfuntzional intzidentzia nabariagoa azaldu zuten (jokabide disfuntzional maila altuagoa) eta inongo entrenamenturik jaso ez zutenek ordea, hots, kontrol taldekoek, jokabide disfuntzional maila altuena azaldu zuten.
Gatibutasun simulatuaren ezaugarri bereziek eragin zuten aurre egite estrategia defentsiboa egokiagoa izatea, eta bera, adaptatibo edo amoldagarriena suertatu zen. Subjetuek ezer gutxi egin zezaketen egoera/ingurua aldatzeko. Hemen, generalizazio enpirikoak zera lioke, aurre egite zuzeneko estrategiak inguru kontrolagarrietan eragingarriagoak diren bitartean, aurre egite defentsiboko estrategiak eragingarriagoak dira egoera edo kontextu kontrolaezinagoetan (adb: Bulman eta Wortman, 1977)
LABURPENA
Emozioari buruzko azken kapitulu honetan stress, osasun, emozio eta aurre egitearen arteko elkarrekintzen berrikuspen bat egin da. Stressa ez da erantzun edo estimulu bezala kontzeptualizatzen, prozesu bezala baizik. Stress-aren esperientziak 3 fasetako prozesu bat jasatzen du, aurrehartze edo antizipazio, itxarote epe eta ondorioa barneratzen dituelarik. Stress-konfrontazio prozesuaren fase bakoitzean erreakzio emozional desberdinak ematen dira.
Stress prozesua ondorengo stresore potentzial hauetako motetakoetatik bat edo gehiago azaltzen direnean hasten da: Gertakizun bital garrantzitsua, eguneroko gogaipenak, eguneroko pozak eta/ edo egoera kroniko edo iraunkorrak. Stresore potentzial baten aurrean jartzean, pertsonek lehen nahiz bigarren mailako ebaluaketak egiten dituzte. Lehen mailako ebaluaketan, pertsonak emaitza zehatz horretan zerbait arriskatzen duen ebaluatzen du, nahiz eta stresorea desafio bat, mehatsu bat izan edo zer ikusirik ez duen ongizate pertsonalarekin. Bigarren mailako ebaluaketan, pertsonak stresorea kontrolatzeko zer egin dezaken pentsatzen du, kontrolatu ahal bada behintzat. Stresorearen indar edo mailak pertsonaren aurre egite errekurtsoak gainditzen baditu, hiru emaitza jakin gertatzen dira ziurrenik: Alterazio emozional, kognitibo eta fisiologikioak.

Stresore potentzialak kontrolatzeko, pertsonek aurre egite erantzunak dituzte. Erantzun mota asko dauden arren, bi sail nagusi dira aurre egite zuzeneko eta zeharkako aurre egite estrategiak. Aurre egite zuzeneko esfortzuak,  arazo konponbide planifikatua,  aurre egite konfrontatiboa eta gizarte laguntza barneratzen ditu. Zeharkako aurre egite  esfortzuak defentsa mekanismoak, lasaigarri kimikoak, biofeedback teknikak eta hariketa fisikoa barneratzen ditu. Stresore, erreakzio emozional eta eta aurre egite erantzunak hain elkarlotuak agertzen direnez, "stres-emozio-aurre egite" prozesuaren eredu orokor bat eskeintzen da (16.1 irudia)

"Stress- aurre egite-ongizate fisiko" sekuentzia ikerketa eremu garrantzitsua da osasunaren psikologiaren barnean. Stres eta osasunaren erlazioari buruzko literatura handiaren arabera, argi dago stress-ak ez duela gaisotasun fisiko edo psikologikoa sortzen. Baina, aldiz,  gizabanakoak gaisotasun batetik  errekuperatu eta sendatzeko duen gaitasuna ahultzen du stress-ak. Osasunaren psikologoek aurkitu dute zenbait pertsonalitate bereizgarrik  (adb.erresistentzia)  eta zenbait ezaugarri fisiologikok (adb.inmunologia) eragin erabakiorra dutela stressak gaitasun batetik irteten galerazten duen edo ez ikusteko. Kapituluak stressak gaixotasun grabeetan nola eragiten duen aztertzen du, kantzer edo heriotzan bertan. Stress- aurre egite-osasun erlazioa hain konplexua denez, bi eredu aurkezten dira: lehendabizikoan, langabeziaren eragin psikologiko nahiz fisiologikoa aztertzen da. Bigarrenean,  bahiketa eta gatibutasun simulatu batean , jokabide disfuntzional maila afrontamendu estrategiaren arabera dagoela ikus daiteke. Lehen kasuan, aurre egite zuzeneko estrategia egokiagoa da, egoera kontrolagarriagoa baita. Bigarren kasuan ordea gatibutasunean, egoera kontrolaezin bat dela ikusita, erabat egokia da aurre egite estrategia defentsiboa.