viernes, 21 de septiembre de 2012

Ikuspegi Biologikorako Sarrera



Ikuspegi Biologikorako Sarrera                                  

 Izan daiteke garezurraren tamainak, garunarenak, gizaki bezala ezberdinduz eraman gaituela eta berari esker hominidoengandik gero eta urrunago gaudela?

1. SARRERA

Kapitulu honetan, ikuspegi biologikoari buruz hitz egitean baztertuta uzten den, edo sarritan jakintzat ematen dugun korronte historiko-ebolutiboa aurkeztu nahi dugu. Pentsamendu eta teoria zientifikoen aldetik, ikuspegi filogenetikoa, historian zehar, bizia itxuratuz joan diren mekanismoak hobeto ulertzeko beharrezkotzat jotzen dugu; gizakiaren kate historiko-ebolutibo handi, mantso eta nahaspilatua hautemateko eta, honen aniztasun eta barietatea ulertzeko gai dena. Horregatik, jarraian modu erraz, labur eta zehatzean gizakiaren historiaren oinarri nagusiak planteatzen ditugu, bere sorreratik (eukariotas) eboluzio konplexuraino (goi hominidoa/homínido superior).

Izaki bizidunen agerpena pausoz-pausoz eta bere ingurunean nahiz bere eboluzio posiblean  adieraziz gero, harritzekoa izan daiteke. Estrategia honen bidez, gure asmoa, irakurlea gogoetara bultzatzea baino ez da, modu honetan bakarrik izango baikara gai hominizazioaren prozesua interpretatu eta baloratzeko. Beste modu batean esanda, gizakia noiz agertu zen azaldu nahi dugu eta zergatik, ikuspuntu historiko-ebolutibotik, hala kontsideratzen den.

Gure ustez, eta hau da unitate honetako helburuetako bat, giza garunaren garapenaren aurrerapenak eta bere goi funtzioak hobeto baloratu ahal izango ditugu, goi hominido izatera heltzeak zer suposatzen duen kontziente baldin bagara: hitz egiteko gai izatea, komunikatzea, taldekatzea, maitatzea, asmatzea, etab. Prozesu mantso eta konplexu honek merezi izan zuen, hau gabe ezin izango baikenituzke ideia ugari eta ezberdinak iradokitzen dizkiguten komentario hauek irakurri.

2. HOMINIZAZIO PROZESUA 

Gizakiaren sorreraren eta garapenaren ezagutza guztia bildu nahi izatea eginbehar intelektual utopikoa da. Izan ere, materia zientifiko ugari menperatzea eskatzen du, eta baita denbora epe oso luzeak ere, gaur egun oraindik argitu ezinezko hutsuneekin. Hau dela eta, oinarrizko adierazpen batzuk ematen ditugu, bere kabuz ezagutzak zehaztu eta zabaldu nahi dituen ikaslea ere orienta dezaten.

Ziurrenik, duela hogeita hamabost milioi urte, tximino espezie jakin batek  (aurreratuenak, hobekien egokitutakoak eta garezur edukiera handiena zuenak), lehenengo hominido taldea osatu izan zezakeen. Ziurrenik diogu, aztarna fosil oso gutxi baititugu bere eboluzio kateko epealdi garrantzitsu honi buruz.

Egia dirudiena, garrantzia handiko aurkikuntzek baieztatzen dutenez, zera da, homo erectusa izan zitekeela goi paleolitikoko gizonari eta Neanderthalari leku eman ziezaiokeena.  Berau (homo-erectusa) Harri-Aroaren arketipoa kontsideratzen da, eta honek, aurrera eramandako zenbait jokaera beha ditzakegu: babeslekuan gordetzea, larruekin babestea, eta baita harrizko arma eta tresna konposatuak egitea. Tresna hauek jokaera konplexuagoetan maneiatzen zituen. Agian, dudarik gabe, hau izan zen giza historian arrastoa utzi zuen lehen gizona.

Ziurrenik garezurraren tamainaren aldaketak, garun masaren handitzeak, ohitura, jokaera eta ikaskuntzak eboluzionatzea ekarri zuen; nahiz eta, denborari dagokionez moteltasun handiz izan. Era beran, gure garuna goi funtzioetan espezializatu da: hizkuntza, arrazonamendua eta arazoen ebazpena. Gizakiarenak soilik diren jokaerak, giza jokabide kontziente nahiz inkontzienteak elaboratzea, milioika interkonexio exekutatzen dituzten nerbio zelula talde misteriotsu horiei esker lortu zen. Prozesu zoragarri honi, “hominizazio” deritzogu, nahiz eta oraindik, honen azalpena iluna eta hutsunez josia agertu.

Atapuercako aztarnategiak (Burgos, 1982), gaur egungo indusketa garrantzitsuenetarikoak, beharbada, datu hauetako asko baieztatu ahal izango dizkigute, eta  baita, orain arte ezezagunak izan diren giza eboluzioaren data batzuk azaleratu ere. Oraindik goiz da aurkikuntzak baloratzeko, baina, historialari, espeleologo eta geontologoek adierazpen ezberdinetan behin eta berriz diotenez, horrelako indusketekin, gizakiaren sorrerari buruzko hutsuneak osatuz joango dira. 

1.1  Narrastien agerpena 

Lurra, bizitoki kontsideratu arte aldatuz zihoala, izaki bizidunez bete zen; mota guztietako espeziez hain zuzen ere. Ziurrenik, landareak izan ziren lehenak. Ur gozoa jadanik kolonizatua zegoen. Animaliak uretatik irten ziren: artropodoak, intsektuak, araknidoak, miriapodoak eta moluskuak, besteak beste, Lurrera ur gozo nahiz itsasotik iritsi izango ziren.

Arrain primitiboak uretan edo ingurune pantanotsuetan eboluzionatu ziren eta geroxeago itsasoa bete zuten. Debonikoan, paleozoiko garaian, duela 350 milioi urte inguru, lehen anfibioak ikus daitezke. Berrogei eta hamar milioi urte geroago, narrastiak agertu ziren (5.1 taula). Animalia hauek, gutxi gorabehera, ehun milioi urtez dominatuko dute Lurra. Erraldoiak izan behar zuten, piztia oso handiak, imajinatzeko zailak eta Hollywoodeko fantasiaren hurbilekoak. Espazio handiak bete zituzten, landaretza eta animaliaz betetako azalera neurrigabeak. Batzuek landarejaleak izan ziren, haragijaleak besteak. Hauen ondorengoak gaur egungo ugaztunen jatorri dira. 

1.2  Ugaztunen agerpena 

Duela berrehun milioi urte ingurutik aurkitzen dira ugaztunak gure planetan. Aipatu behar da, etengabe ari garela datak esaten, eta egia esan, eboluzio biologikoaren ohiko geokronologian, garrantzitsua da, epealdi hauek hurbilketak direla aipatzea. Data hauek, gaur egun, zientzia munduan, bizitzaren filogenesian zatiketa posible moduan kontsideratzen dira.

Ugaztunak aurreko narrasti erraldoien ondorengoak izan ziren, eta hauek, inguruneko aldaketa posibleen ondorioz desagertu ziren. Biziraun zutenek, desagertutako narrastien habitatak bete zituzten, forma askoz ere perfektuagoei bide emanez (5.1 irudiak hogei organismoen filogenia erakusten du).

Garai horretan dagoeneko kontinenteak banaturik zeuden (pangearen zatiketa bi azaleratan: laurasia, iparraldea, eta gondwana, hegoaldea). Ugaztunak itsasoan zehar zabaldu ziren. Eboluzioaren doktrinak, ugaztunen zabaltzeari “eboluzio konbergentea” deitzen dio.  Honek zera esan nahi du; antzeko inguruneetan bizi diren espezieek, bai klimaren aldetik zein egitura geologikoaren aldetik, nahiz eta geografikoki oso urrun egon, modu berdintsuan eboluzionatzen dutela  eta forma antzekoei ematen dietela bide. 

5.1.irudia: Ordenagailuz egindako hogei organismo ezberdinen filogenia. Fitch eta Margoliach-ek (1979) prestatutako diseinua.

 

 

        Kretaziko amaieran, mesozoiko garaian eta duela 70 milioi urte inguru, Hego Amerika irla erraldoi bat zen, “irla kontinente” bat, eta bertan zaldiak, gameluak elefanteak, lehoiak eta tigreak existitzen ziren; Ipar Amerikan, Australian bezala, antzeko espezieak antzeman daitezke, aldaketa txikiekin; gaur egungo zaldiak, txakurrak, katuak eta otsoak, garai hartakoak dira. Hego Amerika Ipar Amerikarekin elkartu zenean, inbasio ikaragarria gertatu zen eta Hego Amerikan bizi ziren hainbat espezie desagertu ziren. Geroago,  glaziarren garaia deiturikoan Lurra hozten hasi zen, eta honek ugaztun espezie askoren desagerpena ekarri zuen. 

5.1 taula: Animalia zelulanitzen eboluzioaren eskema.


Urteak milioika
Aroa
Periodoa
Gertakizunak
0
Zenozoikoa
Kuaternarioa
Gizakiaren eboluzioa
50
Tertziarioa
Ugaztunak
100
Mesozoikoa
Kretazikoa
Azken dinosauruak
Primateak
150
Jurasikoa
Dinosauruak
Hegaztiak
200
Triasikoa
Lehen ugaztunak
250

Paleozoikoa

Permikoa
Itsasoko desagerpen garrantzitsua
300
Pensilvaniakoa
Lehenengo narrastiak
350
Misisipikoa

400
Debonikoa
Lehenengo landareak
450
Silurikoa
Metazooen familiak
500

Ordoviciense

Lehenengo arrainak
550
Kanbrikoa
Lehen kordatuak
600
Prekanbrikoa

Ediacariense

Lehenengo elementu eskeletikoak
Gorputz biguneko metazooak
Zelomadoak
650
700

1.3  Gizakiaren agerpena

 Zientzialarien ustez gure planetaren adina lau mila eta seiehun milioi urte ingurukoa da. Kantitateei dagokienez giza pertzepzioa pasatzen duten zifrak dira, eta giza bizitza zein mugatua den konturatzeko ideia ematen digute eta baita gure mentalitate “motzarentzat” gurea baino ziklo luzeagoa imajinatzea zein zaila egiten zaigun ideia ere: jaio, hazi, birproduzitu eta hil.

Duela hirurogei eta hamar eta hogei eta hamabost milioi urte bitartean (konparatu hau gure planetaren adinarekin), hasi izan zitekeen tximino taldeen eboluzioa. Beharbada hobekien eboluzionatutakoak, aurreratuenak, hobekien egokitutakoak izaki hominoideen lehen taldea osati zuen. Hauengandik eratorriko ziren gaur egungo pongidoak,  zeinak simio handiak  eta hominidoak dira. Ez dago garai honetako aztarna fosilik: India eta Afrikan duela hamalau milioi urteko zenbait arrasto aurkitu ziren. Ondoren, informazio hutsune handiak dituzten aldiak etorri dira. Beraz, zaila da, hauenean jarraikortasun filogenetiko fidagarria datatzea eta argitzea.

Australopithecusa orain dela hiru edo bost milioi urte ager zitekeela uste da. Berau, “Tximu gizon” bat izango zen, benetako hominidoa, bere anatomian benetako aldaketak jasan zituena: pelbisa, izterrak, oinak eta buruaren artikulazioa. Honek bi hanketan jartzeko ahalmena eman zion. “Aurre-gizona” deitu izan zaio, agian oraindik burmuina ez zegoelako oso garatua, eta masailezurrak, horzdura sendoarekin, bere elikadura begetarianoaren adierazlea izango zelako. Zientifikoek, buru hezur handiagoa, altuera eta tamaina handiagoko hominidoen beste adar batzuk egongo zirela diote. Leku garrantzitsuenen aurkikuntza Leakey-ri zor diogu, Afrikan, Olduvai-n (Tanzania), 1931ean.
Gutxi gora-behera, orain dela 1,5 milioi urte, eskeletoaren egiturak talde berri bat identifikatzen digu: homo erectus-a, planetaren kolonizatzailea izan zitekeena. Buru hezur ahalmen handiagoko hominidoa da (1.000cc.), forma gutxiko tresna litikoak erabiltzen ditu. Homo sapiens-en arbasoak, aldiz, (harri landuak erabili eta suan erretako haragia egiten zutenak) gaur egun guztiz ezezagunak dira. Homo erectus-a goi paleolitikoko eta Neanderthal-eko gizona edo hauei jatorria eman ziona izan zela pentsatzen da. Hauek Europa eta Ekialde Erditik oso zabalduta egon ziren, eta are gehiago Afrika iparraldetik eta Ekialde Hurbiletik. Fosilen hutsune hau Atapuercako homo antecessor-ek bete dezake. 800.000 urteko antzinatearekin, afrikar hominido, Neanderthal gizona eta Cro-Magnon edo sapiens sapiens-en arteko katenbegi bezala hartu da. Honek 300.000 urtez atzeratzen du lehenengo europarraren agerpena, eta era berean, Afrikatik lehenengo migrazioa gerturatzen du.

            2.4.Giza burmuinera hurbilketa.       
           
            Gizakiaren garapena aztertzen duen zientziak lehenengo hominidoei data jartzeko edo sailkatzeko orduan, iritzi sendoak dituela ikustea oso garrantzitsua da. Buru hezurraren tamaina, arbasoak, ohiturak eta bere eboluzio prozesuan erabilitako tresnak garrantzia handia dute.Guri, psikologiaren angelu zientifikotik, buru hezurra asko interesatzen zaigu: burmuina, izan ere, hominido eta gizakiaren arteko desberdintasunaren oinarria da. Badakigu gure burmuina nagusiagoak diren funtzioetan espezializatuta dagoela; esaterako, lengoaia gizakiarena da eta orain arte, ezagunak diren beste hominido taldeetan ez da eman. Gure burmuinak, gutxi gora behera 1.350 gramoko pisuarekin, bilioika nerbio zelula ditu, hauek milioika elkarlotura egiten dituzte eta artean, zientzian eta filosofian egiten diren giza sorkuntzen oinarri dira.  
Giza burmuinaren pisua gehiegizkoa denean, 1.600 gramoetatik 2 kilo bitartera, edozein burmuin patologi, aurretiaz susmatzeko ezaugarri anatomiko garrantzitsua da: gehiegi garatu den tumore bat  edo kanpora ikusezina den makropatologi  endomorfiko bat antzemateko. Burmuinaren estereotaxia guztietan, azterketaren lehenengo neurri bezala ( azterketa histologiko zein anatomikoetan) bere pisua  jaso ohi da.
Duela urte batzuk, hogei esaterako, gutxi badira ere, batez ere bizitzaren eta lehenengo hominidoen jatorriaren gutxi gora-beherako data dakigula kontutan hartuz, ameslaritzat hartuko gintuzkete gaur egun giza burmuinari buruz dakiguna baieztatu izan bagenu. Zientifikoki hitz eginez, ezagupen hauek maila guztietara ez zabaltzea etsaigarria da. Horregatik gure burmuinaren %10a bakarrik erabiltzen dugula entzutera ohituta gaude. Izan ere, egia da edozein gizakiren eguneroko bizitzan, eta egiago oraindik ikasle batenean, ez gaudela gure burmuinari probetxu handiagoa ateratzen ohituta. Sarritan burmuinari gure portaerari buruzko mezuak bidaltzen saiatzen gara, batere onik egiten ez diotenak, eta gure burmuinak fidelki berregiten dituen grabaturiko “diskoak” behartzen ditugu, horretaz kontziente izan gabe: “ez dut ezertarako balio, dena gaizki egiten dut, ikasi arren ez dut gaindituko, ni horrelakoa naiz, horrela jaio bainaiz, “fulanitok” nik baino zorte hobea du...”eta abar luze bat, bakoitzak une eta egoera jakin batean erabil dezakeena. “Disko” guzti hau gure “informatizaturiko burmuinaren memoriaren” “disko gogorrean” pilatzen da.
            Hala ere, giza burmuinaren ezagupenari buruz aurrerapen teknologiko asko lortu diren arren, oraindik ez gara iritsi Copérnico, Newton, Darwin, edo Einsteinek (batzuk aipatzearren) lortu zuten benetako aurkikuntza mailara. Ziur gaude antzekoa den gertaera “burmuinzentriko” bat gertatzean, zientziei buruz, filosofiari buruz, pertzepzioari buruz eta adimenaren jatorriari buruz  dagoen kontzeptua erabat aldatuko dela. Agian une hori neuro-psiko-biokimikarentzat ez da sekula iritsiko. Garapen honek, eremu zientifikoan, pixkanaka gorputza hartuko duela uste dugu. Skinner aipatuz: Aristótelesek burua altxa eta giza ezagupenarekin konparatuz, kimika eta fisika zientziak zenbat aurreratu diren ikusiko balu, bere garaitik guretik baino hurbilago gaudela ohartuko litzateke! Hala eta guztiz ere, asko da gaur egun burmuinari buruz dakiguna aurreko hamarkadarekin parekatuz.
Nola zitekeen zelulek, kasu honetan neuronek, estimuluaren arabera erantzun jakin bat garatzea? Nola jaio ziren suminkortasunaren, argiaren sentikortasunaren, ukimenaren, sustantzi kimikoen ahalmenak? Erantzun jakinik gabe, ez lirateke zelula biziak, objektu soilak baizik. Bizia, orduan, erantzun baten moduan zehaztu daiteke, “guztiari” erantzun bat bezala, eta guztia hori burmuinean kokaturik egongo litzateke, eta aldi berean “estimuluei erreakzioak bidaltzen” loegoke. Honi, kontzientzia, maitasuna, sexu jarrera, oroimena, “gu geu” deritzogu.Guzti hau, guri iruditu dakigukeena baino konplexuagoa da. Hamaika galdera erantzunik gabe geratzen dira, oraingoz behintzat. Hala ere, askotan, nahiko genukeena baino sarriago, prozesu korapilatsu hau guztia ADNari dagokiola esanez erantzuten  da. Erreakzioa emateko zelula barneko material genetiko hau gabe proteina eratzerik ez legoke. Entzimarik gabe ADNa sortzerik ez dagoela ere badakigu, eta entzimak proteinadun materia da. Ze korapilotsua eta aldi berean harrigarria! Baina zailtasun neural hau ez da “infinitua”, handia da, baina mugatua eta ezagutu daitekeena. Maila honetan Ramón Y Cajalek honako hau idatzi zuen: “giza burmuina inkognita den bitartean, unibertsoa ere, bere estrukturaren erreflexu, misterio bat izango da”. 
Gure garunean eragindako aldaketa ebolutiboak, bai tamainan, bai konplexutasun neurologikoan, milioika urtetan zehar gertatu direla ondoriozta dezakegu. Gure aitzindarien garunak oso erreakzio mugatua zuen eta kasu askotan informazioarekiko okerrak. Aitzindarien mundua, mundu laua, motza, mamuz beterikoa, teknologiarik gabekoa, mota guztietako jainkoez babesturikoa zen. Hau guztia bere prisma pertsonal pertzeptiboarekin barneratzen zen. Baina, bere garuna da, oinarrian, zientzia eta gaur egungo arazo mundial handiei aurre egiteko erabiltzen duguna.
            Azken berrogei eta hamar urteotan emandako aurrerapenak bakarrik zenbatu genitzake: abiadura, garraiobideak, telefonoa, irratia, denboraren sorrera, talde soziala, eta politika besteak beste. Nahikoa izango litzateke, 20. hamarkadako entziklopedia bat gaur egungo beste batekin konparatzea. Zientziaren aurrerapenak gaurkotzeko urtero editorialetan publikatu behar diren “osagarri”en bolumenak adibide gisa har daitezke gure garunak izan dezakeen konplexutasuna ulertzeko. Dena den, zientziaren arlo honetan, galderak erantzunak baino gehiago dira.

            2.5.Goi-paleolitoa
           
            Orain dela hogeita hamar mila urte, gizaki Neanderthalaren forma oso berantiarrak, gizaki berri bati, Cro-Magnon deitua, jatorria ematen diote. Gizaki hau Europako ekialdean topatu zuten eta gure buru hezurrekin oso  desberdintasun txikiak ditu. Jakin da larruekin babesten zela eta hizkuntza zehatz bat zuela;hauek, beste hominido espeziei dagokienez, oso espezifikoki aldenduriko portaerak izanik, zaildu egin ziren eta baita azkarrago garatu ere. Aldaketa prozesu honi elikadurak eta berezko tresnek abiadura eman ziotela azpimarratzen dute biologoek.
            Materialen sailkapenak, kooperazioari, talde sozialaren komunikazioari eta ehizari mesede egin zion. Era berean, portaera sozial hauek, tresnak eta bere aplikapenak hobetuko zituzten: hala nola, maneiatzea, trebetasuna, konponketa eta espezializazioa.
Garrasia, zuhaitzetako nahiz lurreko –erectus- talde hominidoen berezko ezaugarria garatuz joan zen orientazio estimuluari erantzun gisa. Era berean, ikusmena eta entzumena zorrozten zuten eta baita kooperazioa, laguntza, borroka eta oldarkortasuna baita ere. Ahozko komunikazioa beharrezko egiten zen. Taldeetan biltzea komunikazioaren garapenean puntuala izan zen beste espeziengandik defendatzeko eta hobeto antolatzeko. Tresna berriak, kooperazioak, garaiko gizakiaren gainbizipena hobetzeko eta lengoaiaren garapen azkarrari laguntzeko ezinbestekoak izan ziren; suaren bidezko elikaguneen eraldakuntzak, behaketa eta “saiakuntza edo errorea” lege posiblearen hautematea, tresna berrien aurkikuntza eta elkarren arteko kooperazioa.


3. HUMANIZAZIO PROZESUA

Atal honen helburua, gaur egungo gizakiaren agerpena,  modu erraz batean azaltzea da;bere izaera askea eta pentsakorraren kontzientziarekin, eta gero eta konplexuagoak diren portaerak sortzeko eta asmatzeko gaitasunarekin. Hau guztia giza espeziearen garun hezurraren gaitasunaren handitzeari esker posible izan zen. Hau da, nerbio sistemaren garapenari esker. Ez dakigu zehatz-mehatz noiz sortu zen, baina harri aro oso aurreratuan  izan zela baiezta dezakegu. Garun azalaren garapena benetako gizagintza edo humanizazioa da.

3.1. Prozesu motela

Isotopo erradiaktiboen azterketa eta plaken tektonikaren azterketaren arteko konbinaketatik eratorritako, gaur egungo, ezaugarri askok giza espeziearen garapenaren ikerketa prozesu osoa aztoratu dute. Mundu Berriaren primateak, Ipar Amerikako prosimioetatik(primateak baina primitiboagoak) zuzenean eratortzen zirela pentsatzen zen. Baina, aipatutako metodoei esker, paleozoikoan, Hego Amerika, Afrikatik, Ipar Amerikatik bezain gertu zegoela jakin da. Hiru kontinenteen hurbilketak, gure arbasoak diren primateen jatorriari buruzko ideia berriak planteatzen ditu.
Kolokan dagoen beste teoria bat, giza espeziea Afrikan sortu zela baieztatzen duena da. Fosilak Euroasiatik Afrikaraino hedatzen dira eta gaur egun, animali espeziei dagokionez, kontinente Asiatikoa eta Afrikaren artean konexio ugari behatzen dira. Hominidoek tresna zehatzak landu ahal izateko, hankabikoak eta azkarrak izatera heltzeko eta hitza estimulu eta kooperazio gisa erabiltzera heltzeko, komuneko arbasoengandik gero eta gehiago aldenduz, beharrezko garapen aldia oso luzea izan da. Ondorioz, oso zaila egiten da arbasoenbanaketa soilik kontinente zehatz batean sortu dela pentsatzea.
Anatomia konparatuak eskaintzen dituen emaitzek badituzte gure arbasoekin, antropoideekin, antzekotasunak. Adibidez, gizakiaren besoaren hezurra eta antropoide batenak oso antzekoak dira, baina, bestalde, tximu batenarengandik  oso desberdinak. Esan daiteke, tximu baten besoaren hezurrak eta primateenak oso antzekoak direla, baita beste ugaztunenak ere, bere oinarrizko lokomozio forma lau oinduna izanik. Antropoide eta gizakien antzekotasunak aztertzen baditugu, besoaren oinarrizko forma, igoera eta eskaladara egokitua dagoela ikusiko dugu. Honek, gizakiek eta antropoideek bere garapenean lerro paraleloa jarraitu dutela esan nahiko luke, gutxienez besoaren egiturari dagokionez.    
            Hominidoak tente ibili dira hiru milioi urtetan zehar.  Datu hau konparagarria da Kromagnon-eko gizonarekin, orain dela 35.000 urte datatu genuena. Urte lerro hori imajinatzea posible eginez gero, milurteko aldi horretan sortarazi ziren aldaketei buruz gogoeta egin dezakegu.       
 Hego-Afrikan eta Etiopian aurkitutako Australophitekus baten pelbisaren ikerketari esker, gizakiaren egokitzapenerako, hankabikotasunak izan duen garrantzia ikusi da. Hau jakinik eta aurrean esan bezala, lehen gizon hominidoak, burezurreko ahalmen eskasa zeukan, eta ahalmen hau areagotzen joan zen bere moldaketa aurreratzen zuen heinean. Era berean, azkartasun handia zeukan harri-tresnak eta ehizarako erremintak eraikitzen.  
Hankabikotasuna eta egokitzapenaren artean eta giza espeziearen burmuineko berezko  gaitasunaren gehikuntzaren artean zenbat denbora pasa zen zehaztea oso zaila da. Horregaitik, beharrezkoa da fosil gehiago aurkitzea gizakuntza prozesu honetan dauden hutsuneak bete ahal izateko. Hala ere, beharbada orain dela bost edo hamar milioi urte hasi zela esan daiteke. Dirudienez, giza burmuina,  harrizko-tresna ez manipulatuen erabileraren ondoren garatu egin zen. Milioi bat urte pasa behar izan ziren industria “achelensera” heldu arte: harrizko tresna konplexuagoak defentsa edo ehizarako (harrizko aizkora) helburuarekin landuak. Burmuin azalaren garapena,  konplexu eta motela dena eta hain zuzen ere, benetako gizakuntzaren oinarria, giza espeziearen benetako garapenaren arrakasta da.

3.2. Gaur egungo giza burmuinetik ibilbide bat

Ondo egongo litzateke, gure burmuin propiotik bidai miragarri hau egin ahal izateko, begiak ixtea eta honen (burmuinaren) anatomia orokorra irudikatzen duten lekuak imajinatzea. Lehengo eta behin burua hautematen dugu, goi-hominidoaren itxura espezifikoarekin, ilez estalita alde okzipitaletik kopetara. Ondoren, ile-larrua aurkituko dugu, kalota oseatik jarraitua (burezurra lez ere ezagutzen dena), masa entzefalikoaren babesgarri bat osatzen duten lotura sistema perfektu batengandik ondo josita, zeinek babesaren behar handia duen. Aurreko aldea elkartuta dago alde parietalarekin, eskuin eta ezkerraldean, eta behin-behinekoak (eskuina eta ezkerra), alde okzipitaletik. Kalota honek guztiak hodi babesgarri gisa balio du masa entzefalikoa edo giza-burmuinarentzat. Hominido guztiaren antzekoa da, baina filogenetiko eta ontogenetikoki eboluzionatuena gizakien burmuina da. Hau, giza portaeraren egituraren (biologiko-historiko-eboluziozko) oinarri  garrantzitsuenetarikoa da.

            3.3.Sakonagoa oraindik

           
Jadanik esan dugu munduan dagoen egiturarik konplexuena burmuina dela. Burmuin gainazalera hiru mintz edo meningeren bidez heltzen da: duramadre, araknoides eta piamadre izenekoen bidez. Mintz hauek, ebaketa edo ildoengatik bananduta dauden tolesdura edo zirkunboluntzioak osatzen dituzte. Bere garapena burmuineko masaren barrualdera garatzen da, kanpoaldera ezin duelako egin. Burmuin azalak nomenklatura espezifiko eta funtzio zehatz batzuk ditu. 5.2 irudiak burmuina babesten duten egitura batzuk erakusten ditu.
5.2.Irudia: Ebaketa sagitala burmuina babesten duten kanpoko elementuekin. 


  

 Lehenik eta behin, , aipatutako azal hori, funtsean bi burmuin hemisferioetan bananduta dagoela aztertu beharra daukagu: eskuin hemisferioa eta ezker hemisferioa. Biek giza-jarreran ematen diren funtzioen erantzukizuna edo ardura dute; eskuin edo ezkertiarra izatea bezain garrantzitsua, hitz egin edo idaztea. Ezker hemisferioak, gure organismoko eskuineko aldean gertatzen diren ia funtzio guztiak kontrolatzen ditu, eta eskuinekoak ezkerreko aldeko ia funtzio guztiak. Esan beharra dago, asimetria bat ikusten dela hemisferioen dominantziari dagokionez: hominido gehienetan ezkerrekoa dominatzailea da, populazioaren %87a eskuina delako. Dikotomizazioa hemisferio dominatzailearengatik kontrolatuta eta gainbegiratuta dago, hominido eskuinetan ezkerreko hemisferioa dominatzailea da.
 Burmuineko bi hemisferioak lotuta daude kanal interhemisferiko batengatik. Honek, elkartzeaz gain, anatomikoki eta funtzionalki ezberdintzen ditu. Burmuin bilgune hedatu hau gorputz maskurra bezala ezagutzen dugu. Honen betekizunetariko bat hau da: “bi hemisferioen aldebiko simetria planoaren irudikapena” (Zeki,1995). Beste era batera esanda, azalerak eta bere funtzioak elkarkonektatuak daude kontrako hemisferioko baliokideekin: eta hau gorputz maskurraren funtzioa da. Gorputz enborraren eskuin aldeko besoa eta eskua, burmuineko ezker hemisferioko azal motorean irudikatuak daude. Gauza bera esan genezake beste funtzio batzuei buruz. Horiek guztiak, lengoaia ez-formala erabiliz, “komunikazio” bat izan behar dute hemisferio baten eta beste baten artean etenaldirik gabeko funtzio espezifiko bat lortzeko.
 Burmuin azalak ia hiru milimetro loditasun ditu, ebaketa batzuetan eskuko behatzak sartzea posible izan arren. Hain eboluzionatua dagoen ehun hau, odoltsuki bustita dago eta konplexua eta egiturari dagokionez. Berau, gure masa pentsatzailea da. Honi esker arrazonatzen dugu, maitatzen dugu, mugitzen gara, informazioa barneratu eta kodifikatzen dugu. Gure burmuina kosmosean ezagutzen dugun egiturarik garrantzitsu eta garatuena da. Hor dago gure portaera gehienen zentro planifikatzailea.

3.4. Sinapsia: Informazioaren eta kodifikazioaren misterioa.

Gutxi gora behera kilo bat eta erdiko pisuarekin eta bilioika neuronez osaturiko egitura zelularrarekin, giza burmuinak informazio piloa barne har dezake. Ordenagailuak hasieran “burmuin elektronikoak” izenez ezagutzen ziren, adimentsuak eta pentsalariak, zeren gizakia bezala informazioa hartzen baitute (Turing 1959). Giza trebetasunei buruzko ikerketak, informazioaren prozesamenduan gizakien eta makinen arteko analogian oinarritu ziren. Hauek giza funtzioen luzapen artifizialtzat hartzeko aukera onartu zuten (3. gaia).Arlo honetan, autoreak aipatu ditzazkegu; Newel, Shaw eta Simon (1958) . Hauek “arazoen zuzentzaile orokorra”  lortzen saiatu ziren; programa handizale xamarra  zen giza jokabidearen simulatzailea.
Informazioaren ingeniaritzatik, jokabideetatik eta beste iturrietako teoriak oinarri harturik, makinak, informazioa gorde eta kodifikatzeko ahalmentzen dituztenak gizakiak dira. Ez dugu ahaztu behar giza burmuinak direla makina “pentsakorrak” asmatzen dituztenak.
XX. mendearen hasieratik Ramon eta Cajali esker (Golgirekin lan egin zuen eta berarekin Nobel saria (1906). Konpartitu zuen), jakin dezakegu, neurona nerbio sistemaren unitatea dela. Bere funtziorik garrantzitsuena informazioa prozesatzea da. Neurona, ondokoez osaturik dago: a) gorputz zelularraz, bertan ADN (azido desoxirribonukleikoa. Proteinen sintesia gidatzen du) eta ARN (azido ribonukleikoa. Honi esker zelularen proteinak sortzen dira) materia genetikoa aurkitzen da; b) antzekoak diren luzaketa batzuez, dendrita izenekoak; c) ezberdina eta bakarra  den beste luzaketa batez, axoi izenekoa, dendritak dauden kontrako muturrean dago.
Egiten, pentsatzen, sentitzen... dugun guztia egitura espezializatu honen menpean dagoela jakiteak, neuronaren menpean, hain zuzen ere, zirrara sortu beharko luke gugan. Zein mekanismo biokimiko, fisiko eta organiko (hain sinple eta konplexua era berean) jarri behar dira martxan informazio hori burmuin katean zehar kodifikatu ahal izateko?.Testu hau irakurtzen ari garen momentuan mezu idatzi bat hartzen ari gara. Une berean, unitate neuronal bakoitzari mezu ezberdin bat igortzen diogu gure interesen dibertsitatearen arabera, daukagun loguraren arabera eta testu horrek gugan sortzen duen biofeedbackaren arabera. Baina azken finean, neuronek informazioa kodifikatzen eta prozesatzen dute portaera jakin bat eraginez. Nerbio seinale bat sortzeko gaitasuna neuronek bakarrik dute eta  seinale hau egitura neuronal guztiari transmititzeko gai dira. Hau egitea errazena izanik ere, eta aldi berean portaeraren zientziarenn misterioa eta era berean sinapsiaren prozesuaren misterioa ere bada.
Informazio transmisioaren prozesua nerbio inpultsoaren intentsitatearen arabera ematen da, fase ezberdinetan  eta kode ezberdinekin . Prozesu elektrokimiko batek, informazioa neuronaren axoiaren muturreraino heltzea ahalmentzen du eta neurona ezberdinekin komunikatzen hastea baimentzen du. Sinapsia beraz, neurona batzuk beste neurona batzuekin ezartzen  dituzten kontaktu puntuen multzoa da (5.3 irudia). Sinapsia ez da lotura anatomikoa, fisiologikoa baizik. Berau nerbio bukaerek  estimuluak izatean jariatutako sustantziak sortzen dituzten zubi kimikoen bitartez egiten da.


5.3.Irudia: Sinapsia prozesuaren errepresentazioa. 


Axoiaren azkeneko adarkaduraz osatutako azalerari, ondoko neurona baten hasierako dendritei eta bien artean dagoen espazio txikiari (zirrikitu sinaptikoa) zonalde sinaptikoa deritzogu. Aldi berean, axoiaren azkeneko zatiari (botoiaren formakoa) zonalde presinaptikoa deitzen diogu. Botoiak mitokondriak eta besikula sinaptiko izeneko esfera txiki batzuk ditu. Azken hauek sustantzia neurotrasmisoreak jariatzen dituzte; acetilcolina, catecolamina, serotonina eta nerodrelamina bezalakoak, eta hauek era berean, ondoko neuronari bidalitako inpultsoen prozesu biokimikoan parte hartzen dutela suposatzen da. Neurona hartzailearen dendritekin osatutako zatiari zonalde post sinaptikoa deitzen zaio. Esan beharra dago, nerbio zuntz hauek informazioaren transmisioa neurona batetik bestera ziurtatzen dutela.


4. KONTZEPTU AIPAGARRIAK

ADN eta ARN                                              Hominizazioa
Anatomia konparatua                                    Homo antecessor
Axoi                                                               Homo erectus
Burmuina                                                       Neurona
Cro-Magnon                                                  Neurobidaltzaile
Gorputz Maskurra                                         Ponpidoak
Deboniko                                                       Gizon aurrea
Eskuineko hemisferioa                                  Izaki hominoideak
Ezkerreko hemisferioa                                   Sinapsia
Gizaki tximinoa



5.ADIMENARI ETA PORTAERARI TRANSFERITZEA

Analizatu:
1.-Zeintzuk dira, irakurri eta musika entzuteko (aldi berean) ikasi edo heredatzen diren gaitasunak? Kontuan izan behar da gure burmuinak duen ahalmen eta konplexutasunari buruz egindako analisia.
Gai al gara motor bati  “tripak”ateratzeko, bere krokisa begiratu, musika entzun eta elkarrizketa bat mantentzen dugun bitartean?

2.-Sortu, primateak (homo anteccesor,...) eta gaur egungo gizona lotzen dituen prozesu historiko ebolutibo bat.

Sortu:
3.- Giza burmuinaren estereotaxia bat sortu, edo atal honi buruzko bideo bat ikusi.
Giza jokabidearen euskarri organikoaren benetako ikusmira bat lortzea errazagoa izango  da.

4.- Zure buruari buruzko ibilbide mental  bat egin eta zure burmuinaren zatirik nabarmenenak aipatu edo seinalatu.

Aplikatu:
5.- Marrazki lineal eta errepresentatibo bat egin, zuretzako, burmuineko neurona baten laborategia nolakoa den adieraziz.
Neurona batek hurrengo neuronari informazioa transmititu ahal izateko inpultso elektroniko eta kimikoek nola funtzionatu behar duten ezberdindu. Azken baten, sinapsia grafikoki irudikatu.

            6.- Burmuinaren konfigurazioaren ideia argiagoa eta errealagoa izateko, behatu burmuin atlas batetan, beronen, “espazio-topografikoa” eta baita bere sekzio sagitala edo koronala ere.
 Burmuinaren ezagutza anatomikoak, zati bakoitzari dagozkion azalerak eta funtzioak aurkitzen laguntzen du. Bestela zaila egiten da atal garrantzitsuenak non kokatzen diren imaginatzea.


Sanz de Acedo, M. L (1997) Psicología: mente y conducta. Desclée de Brouwer. liburuan oinarriturik.





 


No hay comentarios:

Publicar un comentario