Motibo sozialak
AFILIAZIO/KIDETZAREN ZERGATIA
Hasiera batean, kidetzaren zergatiari buruzko ondorengo
definizioa ematen zen: "pertsona batekin edo gehiagorekin ematen den
afektuzko erlazioaren ezarleku, jarraipen edo berreskurapena" (Atkinson,
Heyns eta Veroff, 1954). Autore hauen iritziz, nAf ez da kanporapenaren,
sinpatiaren, elkarkoitasunaren edo mundutasunaren konstrukto berdina. Esate
baterako, burututako lehenengo ikerketetan ondorioztatu zuten nAf handia zuten
pertsonek mundutasun maila txikiagoa izan al zutela kidetzarako esfortsu txikia
egiten zuten pertsonak baino (Atkinson, Heyns eta Veroff, 1954; Crowne eta
Marlowe, 1964; Shpley eta Veroff, 1952). Hau da, nAf erlazionatu behar dugu
ukapen interpertsonala jasateko beldurrarekin (Heckhausen, 1980). NAf handia duten
pertsonek beste pertsona batzuekin interekintzak izatea beharrezkoa dute eta
erlazio horiek aurrera eramateko orduan gogo biziz jokatzen dute. Besteen gaitzetsa norberarekiko beldurrarekin hartzen
dute. Beste pertsonek norberarekiko duten iritziak ezagutzeko pertsona
horiekiko segurtasun maila handia bilatzen dute. Jokaera honek, zoritxarrez,
mundutasun gutxiagoko jokabideak bultzatzen ditu.
Atkinsonen et al.,
ikerketan aipatzen den bezala, kidetzaren beharrezkotasuna sozialki ondo
ikusita egotearen beharrarekin eta erlazio interpertsonaletan segurtasuna
izatearekin adieraziko zen. Baina Boyatzis-ek (1973), berriz, pentsatzen zuen
nAf kontzeptuari ematen zitzaion esanahia lotuegia zegoela "ukapenerako
ansietatearekin" eta ez zela baloratzen nAf kontzeptuaren alderdirik
positiboena, hau da, "kidetzarekiko interesa". Boyatzis-ek kidetzaren
zergati positiboak aztertzeko beharrak adierazi zituen. Modu honetara, hamar
urte beranduago, Dan McAdams-ek horri buruzko lan garrantzitsu bat egin zuen.
McAdams-ek (1980, 1982ª, 1982b; McAdams eta Constantian,
1983; McAdams, Healy eta Krause, 1984) modu positiboago batean erantzun zion
nAf kontzeptuari "motivo de
intimidad" lanaren bitartez, hau da, erlazio interpertsonal kuttunak
izatearen giza ondorioa zeinak baztertuak izateko beldur gutxi suposatzen
dituztenak. Intimitatearen zergatia giza erlazioen kalitatean du kezka.
Garrantzitsuena ez da besteekin egotea, baizik eta besteekin hartu emaneko
erlazio kuttuna, intimoa eta komunikakor bat izatearen nahia (McAdams, 1980).
11.3 taulan ikus dezakegu intimitatearen motibazio altua duen pertsona baten
perfila, McAdams-ek egindako ikerketa baten arabera. Intimitatearen motibazio
baxua duen pertsona batekin konparatuz, intimitatearen motibazioa altua duenak
pertsonataz eta hauekin mantentzen duen erlaziotaz askotan pentsatuko du
(pentsamenduak), testu narratiboak TAT
idatziko ditu afektuzko erlazioan gertatutako bibentzia positiboak
aipatuz (gai TAT), bere buruaz datuak emango ditu, intentsitate altuarekin
elkarrizketak arretaz entzungo ditu eta elkarrizketa anitzak izango ditu
(interakzio estiloa), maitasuna eta elkarrizketa deskribatuko ditu bizi
beharreko esperientzi esanguratsuak bezala (txosten autobiografikoak) eta
besteek zerbait kuttuna, zintzo eta ez meneratzaile bezala ikusiko dute
(garaikideengatik egindako ebaluazio giza aldekoak) eta interakzio pertsonal
bat egondako momentu batzuk gogoratzeko gaitasuna du (memoria).
Beraz, nAf kontzeptutaz aritzen garenean kontutan izan
behar ditugu aspektu positiboak (erlazio kuttunak, intimoak eta positiboak
izateko beharra) nahiz aspektu negatiboak (erlazio interpertsonalak izateko,
mantentzeko eta berreskuratzeko beharra).
11.3 TAULA: intimitatearen
motibazio altua duten pertsonen perfila.
|
MAILA
|
EZAUGARRIAK
|
|
Pentsamenduak.
|
Erlazio eta
adiskidetasunari buruz.
|
|
TAT gaiak.
|
Erlazioek aspektu
positiboak ekartzen dituzte: bi pertsonen arteko elkarrizketa, konpromezuaren
espresioa eta erlazioen arteko loturak eta harmonia interpertsonalaren
espresioa.
|
|
Interakzio estiloa.
|
Beraiei buruzko
informazioa ematen dute.
Entzuteko ohitura handia.
Elkarrizketa gehiago.
|
|
Autobiografia.
|
Maitasunaren eta
elkarrizketaren gaiak bizi izandako esperientzia positibo bezala aipatzen
dituzte.
|
|
Garaikideen eboluzioak.
|
Pertsona kuttuna,
maitagarria, zintzoa eta ez meneratzaile bezala ikusten da.
|
|
Memoria.
|
Memoria martxan jartzen da
interakzio pertsonal baten bidez zenbait historia kontatzen diren bitartean.
|
KIDETZAREN ONDORIOZ AKTIBATUTAKO JOKABIDEAK.
Erlazio
interpertsonalen garapena. Goi mailako ikasketak burutzen dituzten ikasleen
artean ondorengoa aztertu da: adiskidetasun berriak sortu behar direnen artean,
nAf altua duten pertsonek giza talde askotan bilatuko dituzte loturak, baina
nAf baxua duten ikasleen artean berriz, giza talde gutxiagotan bilduko dira.
Bestaldetik ere, nAf altua duten pertsonek denbora gehiago emango dute
besteekin interakzio bat izaten eta adiskidetasun berriarekin hasten direnean
erlazio egonkorragoak, sendoagoak eta luzeagoak sortuko dituzte (McAdams eta
Losoff, 1984). Eta, nAf altua dutenek, gauza gehiago ezagutuko dituzte beraien
lagunei buruz.
Aurkitu izan da ere, adiskide berri bat sortzen ari
denean eta ezagunetik lagun izatera pasatzen denean, poztasun maila ezberdinak
bizi dituztela erlazio pertsonal hori dagokionez nAf altua eta nAf baxua duten
pertsonen artean. Lehenengo mailako ikasleekin egindako ikerketa baten emaitzak
aztertuz adiskidetasun berriei dagokionez, nAf altua zuten ikasleek gero eta
gustorago egoten ziren beraien erlazioen garapenarekin (Eidson, 1980).
Bestaldetik, nAf baxua zuten ikasleek justo kontrakoa sentitzen zuten, hau da,
ahalik eta denbora gehiago pasatu eta gero txartoago sentitzen ziren beraien
erlazioen garapenarekin. Eidelson-ek (1980) esaten duenaren arabera, nAf baxua
duten pertsonek zenbat eta adiskidearekin erlazio estuago bat izan gero eta
neke gehiago sentituko dute, baina nAf altua dutenek egoera berdina poztasunez
jasoko dute.
Sare
interpertsonalen mantenimendua. NAf altua duten pertsonek, adiskideak
mantentzeko estrategia gisa ondorengo gauzak egiten dituzte: dei eta gutun
gehiago idatzi, lagunei nAf baxua duen beste pertsona bat baino bisita gehiago
egiten die (Lansing eta Heyns, 1959). NAf altuko pertsonak denbora gehiago
pasatzen dute telefonoz hitz egiten (Boyatzis, 1972). McAdams eta
Constantian-ek (1983) egiaztatu zuten nAf altua zuten pertsonek denbora gehiago
ematen zutela gutunak idazten edota aurrez-aurre hitz egiten. Beraz, datu hauek
kontutan hartuz ondorioztatu dezakegu nAf altua duten pertsonek, nAf baxua
dutenekin koparatuz, elkarrizketetan gehiago parte hartzen dutela.
Ikerketa bat burutzeko, nAf altuko eta baxuko pertsonak
bildu zituzten eskakizun zehatz batekin; bi hilabetean zehar egutegi bat bete
behar zuten egunean 15-20 minutuko iraupeneko izandako elkarrizketak aipatuz
(McAdams, Healy eta Krause, 1984). Emaitzak oso argiak izan ziren; nAf altuko
pertsonek elkarrizketa luzeagoak mantendu zituzten, beraietaz gehiago hitz egin
zuten, arreta gehiago jartzen zuten elkarrizketetan eta lagunenganako konfiantza
eta kezka gehiago adierazten zuten. Honek ondorio bat ekartzen du; nAf altuko
pertsonak erlazio kutunak eta pertsonalak mantendu nahi dituzte (hau da,
intimoak). Nahiz eta lagunak kontsideratzen ez dituzten pertsonetaz hitz egin
(adibidez, ezezagunak), nAf altuko eta baxuko pertsonek modu ezberdin batez
jokatuko dute. Adibidez, nAf altukoek adjektibo positiboagoak erabiliko dituzte
pertsona horiek deskribitzeko orduan eta ekidituko dituzte adjektibo negatibo
guztiak (McClelland, Constantin, Pilon eta Stone, 1982). Baloreei dagokionez,
nAf altua dutenek garrantzi handia emango diote "bake mundiala" eta
"benetazko adiskidetasunari" bezalako baloreei (Rokeach, 1973).
Balore horiekin, beraiek beharrezkoa duten harmonia, maila interpertsonal
batean adierazi nahi dute.
Gatazka bat gertatzen denean edo harmonia interpertsonala
amaitzen denean, nAf altukoak ez dira arazoan sartuko eta eztabaidak ukatuko
dituzte (Exline, 1962). Pertsona hauek ere ukatuko dituzte konpetibitatea
eskatzen duten jokuak (Terhune, 1968) eta joku horietan parte hartzen behartuta
aurkitzen direnean jokabide pasibo bat mantenduko dute eta baztertuko dira
gatazka bat sortzea suposatzen duen lehiaketa horretatik. Hauetako kezkak
-bakean oinarritutako munduaren balorazioa, taldetan ez eztabaidatzea eta
eztabaidak ukatzea- gatazka interpertsonalak ekiditzeko estrategiak bezala
kontsideratu al dira.
NAf altua dutenek besteek beraienganako duten iritzia
kezka haundiagorekin jasotzen dute eta pertsonen artean ematen den interakzioa
modu pozgarriago batean baloratzen dute. Beste pertsona bat beraien burua
ebaluatu behar duenean, Byrne-k (1961) ikusi zuen nola nAf altua zuten
pertsonek ansietate maila altuago batekin jasotzen zutela beraien garaikideak
emandako giza-balorazioa. Byrne-k nAf altuko zein baxuko ikasle talde batekin
azterketa bat egin zuen eta horretarako ondorengoa aipatu zuen: "zuen adin
bereko gazte batzuk 15 minutu pasatuko dira zuetako bakoitza ebaluatzen eta
ondorengo puntuak ebaluatuko dituzte: zuen populazioa, kontrako sexua zuengana
ikusten duen xarmangarritasuna eta zuen sinpatia". Aurkitu zen nAf altuko
ikasleek ansietate gehiago agertzen zutela ebaluaketaren aurrean nAf baxukoak
baino. Beraien erlazio interpertsonalak ondorioztatzen duten poztasunari
dagokionez, nAf altukoak barre egiten dute eta pertsonekin begi-kontakto
gehiago dute nAf baxukoekin konparatuz (McAdams, Jackson eta Kirshnit, 1984).
Barre egitearen eta begi-kontaktoa izatearen jokabideak eragingo dute beraien
ebaluazioak egiterakoan nAf altuko pertsonak kuttunak, maitagarriak eta
zintzoak bezala ikustea (McAdams eta Losoff, 1984).
KIDETZAREN JOKABIDEA AKTIBATZEN DUTEN
EZAUGARRIAK.
Beldurra/ansietatea.
Egoera
hauek, kidetzaren jokaerak aktibatzen dituzte beharbada kidetza izatearen
beharra gabe. Bi egoera ezagutzen dira non besteekin kidetzeko nahia igotzen
da; giza bazterketa eta beldurra aktibatzen duten baldintzak (Schachter, 1959).
Bazterketa eta beldur baldintzetan, subjektuak eraginda (agitado) eta tenso
bezala agertzen dira, sufrimendua eta miña sentitzen dute eta gainbeheratuta
bezala daude. Beldur edota ansietate hau kentzeko, subjektuek normalean, beste
pertsona batzuk bilatzeko estrategiak burutzen dituzte (Rofe, 1984).
Adibide bat izago zen beldurraren eta kidetzaren artean
dagoen erlazioa. Beldurra sentitzen dutenean, kidetzaren beharra ikusten dute
besteenganako laguntza sentikorra jasotzeko eta, modu honetara, aztertzen dute
nola besteek jokatzen dute objektu beldurgarri horren aurrean. Adibidez,
imaginatu zaitez kanping batean zaudela eta gauean zarata gogor bat entzuten
duzula. Zarata horrek, beharbada ikaratzen zaitu eta, beharbada beste pertsona
bat bilatzera zoaz laguntza sentikorra eta fisikoa jasotzeko eta ikusteko zu
bezalako beldurrezko errekzioa jaso duen ala ez.
Schachter-rek (1959) ikerketa bat burutu zuen
beldurra-afiliazioa erlazioa proban jartzeko. Bi baldintza esperimental sortu
zituen, bata ansietate maila altuarekin eta bestea ansietate maila baxuarekin.
Subjektu guztiei azaldu zioten deskarga elektriko batzuk jasoko zituztela
(objektu beldurgarria) esperimentuaren parte bezala. Ansietate altuko
baldintzetan, subjektuari esaten zioten deskarga elektriko asko jasoko
zituztela "deskarga horiek miña
eragingo zien". Ansietate baxuko baldintzetan, subjektuari esaten zioten
deskarga elektriko gutxi eta leunak jasoko zituztela "ez ziren mingarriak
izango" eta deskargak baino kili-kiliak bezala izango zirela. Lehenengo
subjektuari deitu eta deskargak eman baino lehen 10 minutuko epean itxaroten
egon behar zen subjektuari ondorengo galderak egiteko: 1) bakarrik egotea
nahiago zenuen, 2) beste subjektu batekin egotea nahiago zenuen edo 3) berdin
zaizu gauza bat edo bestea. Ikerketaren neurriak subjektua bakarrik egotea edo
beste batzuekin afiliatuta egotea zen eta noski, ez zeuden inongo deskargarik.
Taula 11.4 markatzen duen bezala, ansietatearen eta afiliazioaren artean
erlazio positibo eta gogor bat agertu zen. Ansietate maila altukoen artean bi
heren afiliatu nahi izan zuten itxaroten egon ziren periodo horretan, baina
ansietate maila baxukoen artean heren bat bakarrik afiliatu nahi izan zuten.
11.4 TAULA: zintxotansun mailaren arabera afiliatzeko gogoa.
|
BALDINTZA
|
BESTEEKIN ITXARON
|
BAKARRIK ITXARON
|
BERDIN ZAIE
|
|
Ansietate baxua
|
20
|
3
|
9
|
|
Ansietate altua
|
10
|
2
|
18
|
Beranduago, Schachter-rek
aurkitu zuen ansietate egoeratan afiliatzeko nahia handitzen zela baina
deskargak jasoko zuen beste subjektu batekin. Subjektuek aukeratu al zutenean
bakarrik edo beste pertsona batekin (objektu ez beldurgarri batekin) itxarotea,
ansietate maila altuko subjektuek nahiago zuten bakarrik itxarotea. Ondoko
esaera zahar hau "la miseria busca compañía" beste honengatik aldatu
beharko da kasu honetarako "la miseria busca compañía miserable".
Horrelako adibideak gaur egun alkoholikoentzako autolaguntza terapiatan, ama
ezkongabeetako taldeetan, gaixotasun berdina pairatzen duten gaixoetan eta
horrelakoetan ikus dezakegu. Hau da, gizakion joera da antzekoak bilatzea
egoera arazotsuetan.
Dudan jarri al da, Schachter-rek (1959) egin zuen moduan,
zergatik gizakiok bilatzen ditugu gure egoera berdinean dauden beste
subjektuak. Badirudi honen arrazoi nagusia dela bakoitzak dituen beldurretaz
zurekin konpartitzen dituen beste batekin komentatzerakoan, ansietate gutxiago
sentitzen dela. Gainera, besteak lasaitasun eredu bezala erabili al dira.
Besteek ere zerbait egin al dute ansietate altuko pertsona hori pentsatzeaz
lekoratzeko (distraitzeko). Esate baterako, lasaitasun ereduak egotearena eta
lekorapen teknikak lantzearena ansietatea murrizteko bi estrategia garrantzitsu
bezala konsideratzen dira (Epley, 1974). Datu bezala aipatuko dugu ansietatea
duen pertsona lasaitzeko erabiltzen dugun subjektua bere lana ez baduela behar
den moduan betetzen, ansietatea duenak nahiago izango duela bakarrik itxaron
(Rofe, 1984).
Lotsa.
Ansietatea ez da kidetzaren joera aldatzen duen jokaera sentikor arousal
bakarra. Sarnoff eta Zimbardo (1961) zorrotzak agertu ziren Schachter-ren
datuak aztertzerakoan ansietatearen eta kidetzaren erlazioari buruz. Datu
horiek ondorioztatu zuten ez zutela aipatzen sentikor arousala bere
orokortasunean afiliatzeko joera handitzen duela. Esate baterako badaude emozio
batzuk, lotsa adibidez, eragiten dutela pertsona batzuk bakarrik egotea.
Yona Teichman-ek (1973) frogan jarri nahi izan zuen Sarnoff
eta Zimbardo-ren hipotesia zeinak esaten zuen zenbait joera sentikor arousal,
ansietatea adibidez, afiliazio indizeak handitzen zituela baina berriz, beste
joera arousal, lotsa adibidez, afiliazio indizeak murrizten zituela.
Teichman-ek ikasle batzuei eskatu zien ikerketa batean parte hartzeko non
ikasleek beraien sentimendu intimo eta pribatuenak, beraien arazoak eta
berdurrak ezezagun talde bati kontatu behar zituztela eta bitartean beraien
erantzun fisiologikoen azterketa egiten zuen makina baten bidez konprobatzen
zuten aipatutako guztia egia zen edo ez (adibidez, RGP). Ansietate baxuko
taldeari eskatu zioten elkarrizketa normal bat gai alaitsuenei buruz. Lotsa
handiko subjektuei eskatu zioten erabiltzeko "gratificación oral"-a
zuten objektuak (adibidez, txupeteak, biberoiak, chupachups-ak,...)
"responsivilidad fisiológica de los sujetos a la gratificación oral"
egiaztatzeko. Lotsa indize baxukoei eskatu zioten gutxi gora-behera berdina
baina erabilitako objektuak "gratificación neutral"-ekoak ziren eta
ez zuten lotsarik ekoizten, adibidez puxika, txilibitua,... erabiltzea.
Orokorrean, subjektuek nahia zuten beste pertsona batekin itxarotea, baina
ansietate maila altukoek nahia handiagoa adierazten zuten beste pertsona
batekin itxaroteko (%90a %75aren aurka).
Bestaldetik, lotsa indize altukoek ez zuten hainbesteko gogoa azaltzen beste
pertsona batekin egoteko (%60a %77aren
aurka).
BOTEREAREN ZERGATIA
Boterearen
zergatia mundu materiala eta giza-mundua bakoitzaren irudira ajustatzearen
nahia bezala definitzen da (Winter eta Stewart, 1978). Winter-rek (1973)
boterearen zergatiari buruzko ondorengo definizio formala eman zuen: “pertsona
batengan, talde batengan edota mundu orokor batengan influentzia, kontrola eta
inpaktua” izatearen beharra. Inpaktua ahalbidetzen du boterearen hasiera eta
finkapena, kontrola lagunduko du boterearekin mantentzeko eta influentziak
ahalbidetuko du boterearen zabalkuntza edo boterea berreskuratzea. Boterearen
aspektu hauek askotan nagusitzearen, aiputearen (reputación), statusaren eta
mailaren beharrarekin lotuta dago.
Boterearen zergatia ondorengo ekintzagatik ezagutzen da
“actividad crónica del sistema nervioso simpático expresado mediante niveles
altos de presión sanguínea y liberación sostenida de catecolaminas (adibidez,
epinefrina eta norepinefrina, 3.Kapituloa) (McClelland, Maddocks eta McAdams,
1985). Odol presio altuaren eta katekolaminen ondorioz, nPod altuko pertsonek
gehiago eztabaidatzen dute, gehiago haserretzen dira, konpetibitatea duten
kiroletan parte hartzen dute, eta arazo gehiago izaten dituzte gauen lo
egiteko, nPod baxuko pertsonekin konparatuz. McClelland-en (1982) ustetan, nPod
pertsonari uzten bazaio bere ekintza sinpatikoa adieraztea zari sozialak
lortzeko, orduan eta hobeto sentituko dira. Baina, bere ekintza sinpatikoa
blokeatzen eta debekatzen bazaie (adibidez, nagusiaren eskakizunak bere
menpekoa izateko) orduan ekintza sinpatiko ez-zaritua gaixotasun fisiko bat
izateko probabilitatea igotzen da. Ondorioz, ekintza sinpatikoek sentsazio positiboak
sortuko ditu zarituak daudenean, baina bestetik gaixotasun fisikoak ekarriko
ditu debekatzen direnean.
BOTERE ZERGATIAREN ONDORIOZ
AKTIBATUTAKO JOKAERAK.
Buruzagitza: talde txikitan ematen den esker-on. Winter-rek (1973) erakutsi zuen nola nPod altuko pertsonak taldeetan
esker-ona bilatzeko joera zutela eta besteen aurrean ikusgarria izateko modua
bilatzen zutela. NPod altuko ikasleek, adibidez, unibertsitateko egunkariari
gutunak bidaltzeko joera agertzen dute eta arriskuak hartzen dituzte publikoki
atentzioa deitzeko helburuarekin (McClelland eta Teague, 1975; McClelland eta
Watson, 1973). Gainera, nPod altuko ikasleek irakasleekin eztabaidatzeko eta
klasean komentarioak egiteko joera agertzen dute (Veroff, 1957).
Buruzagitzari dagokionez, Fodor eta
Smith-ek (1982) erkatu zituzten nPod altuko eta baxuko pertsonengatik
zuzendutako taldeen kalitatea. Taldeek hitz egin behar zuten (hipotetikoki)
merkatura atera behar zuten produktu zehatz bati buruz (mikrouhina). Aurkitu
zen nPod altukoengatik zuzendutako taldeek erabaki pobreenetara iristen zirela.
Talde
hauetan informazioaren hartu-eman gutxiago eman zen, estrategia ezberdin
gutxiago aztertu ziren. Emaitza hauek adierazten dute, nPod altuko pertsonen
joera dela besteak beraien plangintzetara moldatzea eta honek ondorio ezkorrak
ekar ditzake taldearen funtzionamendurako.
Beste antzerako ikerketa batean, Jones-k (1969,
McClelland-en aipatua, 1985) talde txiki
eta ezezagun batek eztabaida batean parte hartzea lortu zuen. Eztabaida
hau denbora tarte txiki batean eman zen. Pertsona guztiak, TAT bat bete zuten
beraien nPod-a ebaluatzeko. NPod altuko pertsonak izan ziren gehien hitz egin
zutenak eta "besteengan gehien eragin zutenak" eta "besteei hitz
egitera animatu zietenak" bezala ebaluatuak izan ziren. Hala eta guztiz
ere, nPod-dun pertsonak ez ziren "jatorrenak" eta ez ziren izan
"lan hoberena egin zutenak" edo "ondorio batera iritzi
ziren" pertsonen moduan epaitu. Ikerketa hauek berrikustean, Winter eta
Stewart-ek (1978) ondorengo pausuak eskeintzen dituzte elkarrekintza
sozialerako erabilgarriak direnak nPod altuko pertsonentzat: "hitz egin
ezazue, arazoa azal ezazue (beste pertsonei nola konpondu litekeen esatera
animatuz), parte har ezazue eta ez utzi alde batera beste pertsonen ebaluazio
negatiboak bakarrik helburu bat baitute: ondo erortzea".
Agresibitatea.
Gizarteak gehienetan agresibitate zabaleko uneak edo gertaerak kontrolatu edota
inhibitzen ditu. Hortaz, boterearen zergaitien manifestazio erasokorrak
"inpultso agresiboen" ondorioz adierazten dira. McClelland-ek (1975)
jakin arazi zuen, nPod altuko pertsonak, bai emakumeak zein gizonezkoak,
bultzada erasokor gehiago izaten dituztela nPod baxuko pertsonen aldean.
Antzeko ikerketa batean, Boyatzis-ek (1973)
galdetu zien nPod altuko eta baxuko pertsonei, ea inoiz izan duten gogorik: atasko batean
edonorri garrazi egiteko, geletatik gauzak botatzeko, haltzariak edo beirazko
gauzak puskatzeko, dendetako zaltzaileei burla egiteko. NPod altuko pertsonek gauza
hauek egiteko gogo gehiago adierazi zuten nPod baxuko pertsonek baino.
Boyatzis-ek galdetu zietenean ea egin zituzten orain azaldutako gauzak, ez zen
agertzen nPod eta agresibitatearen arteko erlaziorik.
NPod altuko pertsonak asertiboa izaten ahalegintzen da
eta baita ere eragina izan dezan ahalegintzen da baina batzutan gizarteagatik
mugatuta geratzen da. Jarrita dauden inhibizio sozialak baztertzen direnean,
nPod altuko gizonak jokaera agresibo gehiagotan parte hartzen dute nPod baxuko
gizon batek baino (McClelland, 1975; McClelland, Davis, Kalin, y Wanner,1972;
Winter, 1973). Alkohola adibidez, jarrita dauden inhibizio sozialetatik
askatzeko dagoen era onartu bat da eta nPod altuko gizonak edan ondoren
agresiboak izatera jotzen dute (McClelland et
al., 1972). Alkoholak, nPod altuko pertsonengan agresibitatea eragiten du,
botere sentsazio subjetiboa hasi egin delako. Hala eta guztiz ere, argi dago
pertsonak bere boterea handi dezakeela bere reputazio, ospe eta liderazgoaren
ondorioz baina, badaude jokaera batzuk kontrol handiago baten ilusioa ematen
dutenak. Adibidez: gauza arriskutsuak egitea, keinuen bidez edota postura
ez-berbalak, hizkuntza gehiegizkoa, drogen erabilera, alkohola eta abiadura
handiz kotxea gidatzea.
Agresibitatearen kontrako inhibizio sozialak, estresaren
eta gertakari negatiboen ondorioz baztertuak ikusten dira. Mason eta
Blankenship-ek (1987) aurkitu zuten nPod altuko gizonak, baina ez emakumeak,
beraien gertuko pertsonak abusatuz, gehienetan bikotea, egiten zietela aurre
estres eta egoera ezkorrei. Ikusi denez, estresa eta egoera ezkorrak dira
agresibitatea agertarazten dutenak nPod altuko gizonen artean. Errazago esanda,
botereagatik motibazio handia duten gizonak arazoak konpontzeko abuso fisikoak
erabiltzen dituzte.
Eragina duten
ikasketak. Boterearen zergatia, instituzio edo borondatezko erakundeetan
errespontsabilitateak edota hauen topaketarekin erlazionaturik dago (Winter,
1973). Winter-rek (1973) botere beharra zuten klase ertain
eta altuko gizonekin ikerketa bat egin zuen. Ikerketaren ondorioz, nPod altuko gizonek
honako lanbide hauek izaten zituztela aurkitu zuen: exekutiboa, maixua,
psikologoa, kazetaria, apaiza eta diplomatiko internazionala.Winter eta
Stewart-en arabera (1978), ikasketa hauek guztiak amankomunean dutena zera da,
pertsonen jokaera zuzentzea aurretiko plangintza batekin adosturik. Gainera,
ikasketa hauek, pertsonari zari eta zigor nahikoa ematen dizkio beste baten
jokaeran eragina izan dezan. Maixuak, apaizak eta diplomatikoak adibidez,
beraien moduak dituzte, pertsonak, aginduta dagoen bidetik irtetzen badira
zigortzeko. Kazetariak, pertsonak zigor ditzake argitaletxeen ondorioz.
Exekutiboek ere beraien aldetik, langileei aginduak eta ekoizpen egutegiak
ematen dizkiote, beraien jokaeran eraginaz aparte.
Ospedun
pertenentziak. Winter-ekin (1973) bat etorriz, nPod altuko pertsonek botere
sinboloak edota "ospedun pertenentziak" biltzera jotzen dute. Ikasle
unibetsitarioen artean, nPod altuko pertsonek nPod baxukoek baino probabilitate
gehiago dituzte kotxe bat, telebista bat, musika aparatu bat, kuadroak, ...
edukitzeko. Baita ere beraien logeletan beren izenak jartzen dituzte. Jende
hedadetuen laginaren arabera, nPod
altukoek, baxukoek baino probabilitate gehiago dituzte kolorezko
telebista bat, pistola bat edota kotxe deskapotable bat edukitzeko.
NPod altuko pertsonek ere kreditu txartel gehiago
edukitzen dituzte nPod baxukoek baino (McClelland, Davis, Kalin eta Wanner,
1972; Winter, 1973). Winter eta Stewart-ek ondorioztatu zuten (1978), nPod
altuko pertsonek txartel gehiago zituztela, beraien firmaren bidez nahi zuten
guztia eskura ahal zutelako, lehendakariak, jende aberatsak eta erregetzak
bezala (hauek guztiak izugarrizko boterea baitute).
BOTERE JOKAERA AKTIBATZEN DUTEN PIZGARRIAK.
Hainbat
ikerketa egin dira, nPod-a aktibatzeko ingurunea manipulatuz. Ulerman-ek (1972)
aurkitu zuen "ikertzaile" papera egin behar zutenak kontrol taldeak
baino irudi gehiago ikusi zituztela. Irudi hauek botereaz erlazionaturik
zeuden. Stewart eta Winter-ek (1976) aurkitu zuten, hipnosi erakustaldi batean, behatzaileek botereaz erlazionaturiko irudi
gehiago ikusi zituztela kontrol taldeak baino. Steele-k (1977), ikasle talde
bat inspirazio diskurtso batzuk entzutera eraman zituen eta aurkitu zuen, TAT
kontakizunaren (narrativa) irudiak, boterearekin erlazionaturik daudenak,
epinefrina sekrezioekin eta diskurtsoarekin erlazionaturik zeudela baita ere.
Hiru ikerketa hauen izendatzaile komuna (denominador común) honako hau da:
kontrol edo eragina duen egoerak boterearekin erlazionaturiko irudiak gehitzen
dituela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario