1. Kapitulua
MOTIBAZIOARAKO
SARRERA
Motibazioa sortu zen honako galderari erantzuna emateko: “Zerk eragiten du
portaera?”. Emakume batek urrezko domina irabazteko entrenatzearen zergatia
bilatzen saiatzen garenean, entrenatzearen kausa adieraziko duen motiboaren
teoria bat bilatzen dugu. Motibazioaren teoria bat baliagarria da jokabideari
energia eta norabidea zerk ematen dion azaltzea ahalbidetzen duenean.
Galdera bera planteatzeko beste modu bat: “Ze aurre-baldintzek aktibatzen
eta bideratzen dute portaera?”. Motibazioari buruzko adituek jokabidea nola
energizatzen den eta helburu zehatzetara nola bideratzen den ikertzen dute.
Beraz, motibazioaren ikasketa energizaturiko eta bideraturiko portaeraren
aurre-baldintzen bilaketa da. Energizaturiko eta bideraturiko portaera bat
azaltzeko aurre-baldintza bat proposatzen dugun bakoitzean, motibaziorako bidea
hartzen du. Atleta entrenatzearen zergatia azaldu nahi dugunean bere esfortzuen
aurre-baldintzak azaltzen saiatzen gara. Beste hitzetan, “Zerk eragiten du
portaera?” galderari erantzuteko aurre-baldintzak zehaztu behar ditugu.
Motibazioan
dirauten galderak.
Portaera eragiten duten arrazoiak azaltzeko saiakerak era honetako galdera
zehatzagoak formulatzera eramaten gaitu: Zerk sortarazten du portaera?; Nola
mantentzen da portaera?; Zergatik bideratzen da helburu batzuetara eta ez
bestetara?; Nola eten egiten da?. Ez da nahikoa emakume bat urrezko domina
irabazteko entrenatzera zerk eragiten edo bultzatzen duen galdetzea, zergatik
hasi zen entrenatzen galdetu beharko genioke ere. Zerk indartzen du bere
esfortzua uneoro?; Zergatik kirol hori burutzen du eta ez beste bat?;
Entrenatzen duenean, zergatik gelditzen da bai egunean bai bizitzan zehar?.
Bere portaeraren analisi motibazionalak hasieraren jarraipenaren eta bukaeraren
ulermenarekin osatu behar da.
Motibazioaren barne azaltzen den bigarren galdera bat: Zergatik jokabidea
intentsitatez aldatzen da?. Adibidez, atletaren kasuan, entrenamendua gogorra
eta jarraian da batzuetan, baina, ahula eta motela besteetan. Zergatik momentu
konkretu batzuetan ekintza bat burutzen dugu eta besteetan baztertzen dugu?
Jendearen portaeraren intentsitatea oso aldakorra da momentuaren arabera,
hortaz, galdera honek denboran zehar portaeraren intentsitatea determinatzen duten
indarrak aztertzen ditu.
Hirugarren galdera bat ere badago: Zergatik existitzen dira desberdintasun
motibazional indibidual hain handiak?;Nola sortzen dira eta zenbateraino
eragiten dute?. Adibidez, Zergatik pertsona batzuk erasokorrak dira eta besteak
aldiz baketsuak?. Galdera honetatik zera ondorioztatzen dugu: pertsona bakoitza
bultzatzen duten motiboak desberdinak dira eta baita horien intentsitatea ere.
MOTIBAZIOAREN ARLOKO GAIAK
Motibazioak hurbilketa zein
bazterketa joerak hartzen ditu bere baitan.
Orokorrean ulertzen den bezala,
motibazio hitza txarto erabilita dago. Motibatua egotea ez egotea baino hobea
dela uste ohi da. Gehienetan jendearen galdera zera izaten da : nola lor
daiteke daukaguna baino motibazio gehiago?. Ikuspuntu honetatik motibazioa
egoera desirakorra litzateke, bai guretzat eta baita besteontzat ere.
Naiz
eta dugun ideia horrelakoa bada, jatorri abertsibodun sistema motibazionalak
badaude ere. Mina, gosea, angustia eta zigorra motibazio jatorri indartsu eta
ugariak izaten dira. Motibazioaren inguruko lehenengo teorikoek gizakia, egoera
kaltegarrietaz babesteko gatazka egoera jarraian dagoela pentsatzen zuten.
Freudiar teorian, esate baterako, gizabanakoa etengabe ari da sexu eta erasokor
instintuetaz babesten. Hull-en teorian, motibazioa gabezi egoeretatik sortzen
da. Janari, ur, lo eta sexu gabeziak konbinatzen dira “pultsio” (drive) deituriko egoera motibazional orokorra sortuz.
Norbanakoaren pultsioaz askatzeko desirak aktibatzen gaitu janaria, ura,
atseden hartzeko leku bat edo bikotea bilatzera.
Motibazioaren
ikerketa aurrera joan ahala, jakinmina sistema motibazional positiboagoetara
bideratzen da. Gaur egungo ikerketak, gizakiok jakinguratsuak, sentsazio bilatzaileak, helburuen jabeak eta oztopoak
gainditzeko desiraz beteriko animali gisa onartzen gaitu. Aldi berean egia da
ere, pertsonak frustratuak egon daitezkeela, edota mina senti dezaketela eta
alde egiteko gogoak pizten dizkien egoera abertsiboen aurrean aurkitu. Beraz,
zera ondoriozta dezakegu: motiboek hurbilketa zein ekidipen joerak sortzen
dituzte.
Motibazioa prozesu gisa.
Motibazioa
egoera finko bat baino, prozesu dinamikoa da. Motibazioa dinamikoa dela
baieztatzean zera esan nahi dugu ; egoera motibazionalak etengabeko fluxu
batean, hazkuntza egoeran eta gainbehera iraunkorrean ari direla. Motibo askok
lau alditako prozesu zikliko bati jarraitzen diote: 1) Aurrerapena, 2) aktibazioa eta bideraketa, 3) jokabide aktiboa eta
errendimenduaren atzeraelikadura (feedback)
eta 4) emaitza.
Aurrerapen
aldian subjektuak larrialdiaren itxaropenen bat eta motibo baten asebetetzea
dauka. Itxaropen honen ezaugarriak gabezi egoera eta helburu bat lortzeko
desira lirateke. Aktibazio eta bideratze aldian motiboa estimulu extrinseko edo
intrinseko batek aktibatuko du. Motiboak, aldi berean, jarraian sortzen den
jokabidea legitimatzen du. Jokabide aktiboa eta errendimenduaren
atzeraelikadura aldian, subjektuak desiratutako helbururantz hurbildu edo
helburu abertsibotik urrunduko duten jokabide bideratuetan parte hartuko du.
Aurre egitearen eta feedback-aren
emaitzaren bitartez, subjektuak bere jokabide bideratuaren efikazia ebaluatzen
du. Emaitza aldian , norbanakoak motiboaren asetasunaren ondorioak jasaten ditu
( motiboa aseturik ez badago jokabidea jarraituko du).
Honen
adibide bat jendearen aurrean hitz egiteari beldurra izatea litzateke.
Gertaeraren aurretik, pertsonak hitzaldia mehatxu pertsonala gisa ikusten du
eta txarto irten daitezkeen gauza guztiak irudikatzen ditu. Jendetza ikusteak (
kanpo estimulua ) beldurra sortzen du. Beldurrari erantzuna emanez, norbanakoak
ukapen joerak azaltzen ditu eta, ziuraski, egoeratik ihes egiten saiatuko da.
Hitzaldia ekidin ezin dezakeela suposatuz, gizabanakoak hitzezko eta ez
hitzezko jokaerak burutuko ditu , jendearen txaloak edo axolagabekeria lortuko
duelarik. Errendimenduaren atzeraelikadura baikorra bada, beldurra, ziuraski,
desegingo da. Feedbacka ezezkorra
bada, beldurrak jarraituko du eta erantzun erasokorrak mantenduko dira.
Motibazioa autoerregula
daiteke edo ingurugiroak erregula dezake.
Jokabidea indar intrintsekoengatik
motibatua dagoenean (kuriositatea, adibidez) auto-erregulatua dago. Indar
extrinsekoek motibatzen dutenean (dirua, esate baterako) ingurugiroak
erregulatzen du.
Ingurugiroak erregulaturiko
motibazioak jokabide baten ondorio artifizial eta extrinsekoa izaten da. Har
dezagun, adibidez, automobilgintzan diharduen langile bat. Dirua, goraipamenak
edo buruzagiaren informe positiboa lirateke hainbat motibazio extrinseko.
Motibo extrinseko hauek sozialki eratutako ondorioa baino ez da. Beraz,
inguruaren alderdiek ematen digute ekintza bat burutzeko motibazioa.
Autoerregulaturiko motibazioa,
norbanakoaren interes, behar eta erreakzio pertsonaletatik sortzen da.
Langilearentzat, bere lanaren aurreko erreakzioek lehia eta maisutasuna barnera
ditzakete. Lehia pertsonalaren ebaluazioak sentimendu baikorrak sortarazten
baditu, hauek lan egiten jarraitzeko motibazio intrintsekoa bihur daitezke.
Bidaiari batek opor panfleto bat irakur dezake edo haurrak interes pertsonalagatik
jolas dezake. Honekin jarraituz, gose beharragatik jan dezakegu eta afiliazio
beharragatik jaiak presta ditzakegu. Adibide bakoitzean “self”-aren alderdiak ikus daitezke, jokabidea egitera edo ez
egitera bultzatzen gaituztenak.
Motibazioaren indar edota
intentsitatea denborarekin aldatu egiten da eta jokabidearen fluxuan eragiten
du.
Izaki bizidunek motibo asko dituzte aldi berean. Batzutan, motibo
sendo-indartsu bat eta ez hain sendoak diren beste hainbat izan ditzakegu.
Indar handiena duen motiboa izanen da jokabidean eragin handiena izango duena.
Nahiz eta, menpeko motiboek hasiera batean ez duten jokabidean modu zuzen eta
jarrai batean eragiten, baditugu menpekoak diren motibo sorta bat, une jakin
batean, jokabidearen korrontean sar daitezkeenak.
Demagun, ikasten ari gareneko egoera tipikoa. Ikasleak liburu bat
irakurtzeko asmoa dauka, biharamuneko azterketaren aurrean motibo nahiko
indartsua suposatzen du. Ordu betean
zehar irakurtzen du baina, denbora pasa ahala hainbat menpeko motibo hazten
doaz; agian palomiten usaia edo lagun baten presentziak (gosea eta aisialdia)
menpeko motiboen indarren igoera dakarte. Aisialdiaren motiboa maila
gainartzaile batetara heltzen bada, ikaslearen jokabidearen korrontea ikastetik
dibertitzera aldatzea espero da.
Beraz, gai honetan adierazi nahi dena zera da:
1. Motiboen indarra hazi eta
txikitu egiten da denborarekin (ez da iraunkor mantentzen).
2. Pertsonek intentsitate
ezberdineko hainbat motibo izan ditzakete eta hauetako edozein, une jakin
batean, jokabidearen korrontean sar daiteke. Beste hitzetan, jokabidea ez du
inoiz motibo bakar batek eragiten, jokabidea motibo gainartzaile eta motibo
azpirakor ugarien funtziopean dago eta motibo guzti hauek elkarrekintzan
dihardute era konplexuan.
Batek, kuriositateagatik, azterketa bat gainditzeko, gurasoak asebetetzeko,
irakaslea zirarazteko, e.a. ikas dezake. Baina, posible da ere ikastea gose ez
delako, nekatuta edo distraitua ez dagoelako. Hauetako motibo bakoitzaren
intentsitatearen maila zero gainetik dago beti, eta motibo hauetako edozein
jokabidearen korrontera sartu ahal da.
Motiboen
antolakuntza hierarkikoa
Giza motiboen errepertorioa eredu hierarkikoetan antolatu da. Horrela,
hainbat motibok superbizipena eta oinarrizko funtzioak betetzen dituzte,
bitartean beste motibo batzuek hazkuntzara bideraturiko funtzio gorenak
betetzen dituzte. Etsenplu modura, Abraham Maslow.en (1943) beharren hierarkia
klasikoak, behar fisiologiko, segurtasunezkoak, pertenentziazkoak,
baloraziokoak eta egunerapenezkoak barneratzen ditu.Behar fisiologiko eta
segurtasunezkoek superbizipenaren oinarrizko beharrak atenditzen dituzte,
egunerapenezko beharrek hazkuntzara bideraturiko beharrak atenditzen dituzten
bitartean. Maslow.en hierarkia positiboa da beharren integrazio teorikoa
eraikitzen baitu, beste modu batean erlazionatu gabe egonen zirelarik.
Maslow.entzat, behar fisiologikoek giza motibazioa menderatzen dute, behar
hauen asebetetzeak segurtasunezko beharrek energetizatzea eta hauek jokabidea
zuzentzea ahalbidetzen dute. Bide batez, superbizipen eta segurtasunezko
beharren asebetetzeak, pertenentzia (edo maitasuna) beharrak gerta daitezen
ahalbidetzen dute. Maslow.en hierarkiaz 12.kapituluan hitz egingo dugunez,
soilik zera gehituko dugu: Maslow.en hierarkia ilustrazio goiztiarra da, motibazio
eredu koherente eta aske batean, motibo oso desberdinak nola ordena daitezkeen
ahalbidetzen duena.
Ross Buck.ek (1985) giza sistema motibazionalen eredu gaurkotuagoa
proposatzen du. Buck.entzat, motibazio-emozio bost sistema nagusi existitzen
dira: instintuak, oinarrizko pultsioak, eskuraturiko pultsioak, emozioak eta
konpetentziaren motibazioa. Buck.en hierarkiak, oraindik aurkeztu ez dugun
terminologia darabil; baina, Maslow.ek bezala, Buck.ek oinarrizko instintu eta
pultsioek, orokorrean, indibiduoaren superbizipenaren oinarrizko beharrak
atenditzen dituztela dio. Eskuraturiko pultsioek, konpetentziaren motibazioak
eta emozioek, orokorrean, hazkuntza eta egokitzapenaren beharrak asebetetzen
dituzte. Buck.en bost sistema hauek batera, indibiduoa barne egitura joko oso
batez eraikitzen du, ingurunearen eskakizun eta zorroztasunak modu afektibo
batean onartzeko. Sistema bakoitzak helburu berezi bat du: instintuek funtzio
bat dute, oinarrizko pultsioek beste bat, eskuraturiko pultsioek hirugarren
bat, emozioek laugarren bat, eta konpetentzia motiboek beste funtzio bereizi
bat.
Egitura hierarkikoa baliagarria da giza motibo ezpareen barneraketa sare
berean ahalbidetzen duen heinean.
Beti ez
gara gure jokabidearen oinarri motibazionalaz kontziente
Giza motiboak nabariak edo ez hain nabariak izan daitezke, ulerterrazak edo
ulergaitzak, kontzienteak edo inkontzienteak. Printzipio hau baliagarria da
giza jokabidearen motiboak beti ez direla jarraian nabaritzen seinalatzeko.
Esperimentu batean, adibidez, subjektuak tente eta toles posizioan ezarri
zituzten zailtasun handiko lan bat burutzen (Rishind eta Gotay, 1982).
Esperimentugileek jakin nahi zuten, posizioak lanerako gogo edo enpeinuan
eraginik zuen. Tente posizioan zeuden subjektuek, toles posizioan zeudenek baino
denbora luzeagoan zehar iraun zuten lanean; nahiz eta taldeek ez zuten
desberdintasun emozionalik azalarazten. Beraz, tente posizioak lana errazten
zuen arren eta toles posizioak zailtzen zuen arren, subjektuak ez ziren
horretaz kontziente.
Aurkitu da baita ere, ustekabean dirua aurkitzen duten pertsonek dirua
aurkitzen ez dutenek baino errazago lagunduko diote arazotan dagoen ezezagun
bati (Isen eta Levin, 1972). Pertsonek eguraldi eguzkitsu baten aurrean
lainotuan baino irribarre gehiago egiten dute (Kraut eta Johnson, 1979) eta
udako hilabeteetan besteetan baino ekintza agresibo gehiago burutzen dituzte
(Anderson, 1989). Hauetariko adibide bakoitzean, pertsonari ez litzaioke
nabaria eginen buruturiko ekintzaren zergati edo arrazoia. Badaude pertsona gutxi
esango zutenak, pertsona bati laguntza eskaini
diotela dirua aurkitu barri dutelako edota bero egiten duelako hilketa
bat burutu dutela. Adibide enpiriko hauetatik ondorioztatu nahi dena zera da:
giza-jokabidea erregulatzen duten motiboak ez dira beti zuzenean behagarri eta
nabariak.
Oinarri motibazionalak aplika daitezke
Irakurleak testuan motibazioaren oinarrien hainbat zertarako aurkituko
ditu. Zertarakoen lau arlo aurki ditzakegu: 1)Heziketa, 2)Terapia, 3)Lana eta
4)Kirola. Heziketa, buru-osasuna eta osasun emozionala, produktibitatea,
lanaren satisfazioa eta kirol errendimendua, hauek guztiak helburu
erakargarriak dira. Honez gain, heziketa, terapia, lana eta baliteke kirola
ere, garrantzia handiko arloak dira gizarte hobe eta zoriontsuagoa eratzerako
orduan. Motibazioaren ikasketak eman diezaguke gida onak gure burua hobe
motibatzeko eta baita ere besteak motibatzeko, horrela planteatutako helburuak
lortu ditzakegu.
MOTIBAZIOAREN ADIERAZPIDEAK
Motibazioa, inteligentzia bezala, ez da modu errazean
behatzen. Gizabanako baten inteligentzia maila inferitzeko, ikastolan ateratzen
dituen notak begiratzen ditugu, adierazten duen berbategia, inteligentzia
testean ateratako puntuaketak eta bere gaitasun kognitiboak. Beraz, motibazioa
inferitzeko ere bere manifestaldiak aztertzen ditugu. Beste eran esanda,
gizabanako bat gose den inferitzeko, begiratzen dugu ea normalean baino
azkarrago jaten duen, jaterakoan kontrol sozialetaz ahazten den eta gehiegizko
kopuruak jaten dituen.
Zorionez, “motibazio” kontzeptuak abantaila handia du
beste konstruktu psikologikoen aldean, besteak beste, inteligentzia,
ikaskuntza, oroimena eta nortasuna. Jadanik pila bat dakigu baldintza
motibazionalak emateko behar diren aurrekariei buruz. Izan ere ezagutzen dira
egoera motibazional askoren aurrekariak, beraz beti ez ditugu inferitu behar
jokabidearen motibazioa. Beste hitzetan, ziurtatu daiteke 72 ordu jan gabe egon
ondoren, pertsona gose izango dela; pertsona baten helburu garrantzitsu bat
nahasten badugu, pertsona hori zapuzturik sentituko dela; eta lehiaketa bat
irabazi ondoren, pertsona lehiakorra sentituko dela. Janaria ez edukitzeak gose
sentitzera garamatza, helburu baten nahasteak zapuztura sentitzera eta helburu
batzuk lortzeak lehiakorrak sentitzera. Bakarrik aurrebaldintza hauek ezagutzen
ez diren kasutan inferitu behar dugu jokabidearen egoera emozionalak. Onartzean
aurrebaldintzak ezezagunak direla, ekintzaren hiru kategori daude motibazioa
adierazten dutenak: jokabide irekia, fisiologia eta auto-txostena.
Jokabide irekia
Jokabidearen
sei faktore azalduko ditugu, hauek emozio baten agerpenaren eta
intentsitatearen adierazgarriak izan daitezkeelarik.
Latentzia dugu, estimulua agertzen
denetik erantzun bat sortzen denerarte igarotako denbora. Adibidez:
atxikimenduaren teorietan sinesten duen haurren psikologo batek, “separazioaren
antsietate” maila altuagoa inferituko du haur batengan, nork bere ama joan eta
berehala negar egiten duenean. Aldiz haur batek bere ama joan eta orduak pasata
negar egiten badu, “separazioaren antsietate” maila txikiagoa izango du.
Adibide honetan, latentzia, separazioaren (estimulua) eta negarraren
(erantzuna) artean igarotzen diren segundoak edo orduak izango litzateke.
Erregela orokorra bezala, hainbat eta erantzunaren latentzia txikiagoa, orduan
eta inferitzen den emozioaren intentsitate handiagoa.
Iraunkortasuna dugu, erantzun baten
hasieraren eta amaieraren artean ematen den denbora tartea. Ama eta semearen
separazioaren adibidean, iraunkortasuna, umeak negar egiten ematen dituen
segundoak edo minutuak litzateke. Erantzunaren iraunkortasuna, jokabide horren
motiboaren intentsitatearekin proportzionala da. Adibidez: pertsona batek
formula bat ebazteko denbora luzea ematen badu, eta beste batek saiatzen bada
formula hori ebazten eta berehala ebazteari uzten badio, lehenengo pertsonak
bigarrenak baino motibo indartsuagoa izango du, iraunkortasun denbora tartea
luzeagoa izan delako.
Hautabidea edo lehentasuna, gizabanako bati bi estimuluen artean bat hautatzeko
eskatuko diogu, eta bera borondatez bata edo bestearen alde azalduko da.
Sarritan pertsonak jokabide aukera batzuen artean bat hautatzen dute. Hala ere,
subjektuei eskatzen oi zaie bi ahalbideetatik bat hautatzea. Adibidez: jokaera
altruistaren ikasketetan, subjektuak hautatu behar dute arazoetan dagoen
ezezagun bati laguntzea edo ez- laguntzea. Laguntzea erabakitzen duten
partehartzaileek, laguntasun maila altuagoa adierazten dute, ez laguntzea erabakitzen dutenak baino.
Zabaltasuna (anplitudea) dugu,
gizabanako batek estimulu baten aurrean erakusten duen erantzun intentsitatea.
Honi buruz ikasketa bat egin zen, gizonak emakume erakargarrien argazkiak
ikusita zein erreakzio erakusten zuten jakiteko. Horretarako gizon bakoitzaren
betseinen diametroa neurtu zen, hamar argazki ezberdin behatzen zituzten
bitartean. Hurrengoa inferitu zen: gizonek argazki bakoitza ikusita sentitzen
zuten erakarpena erlazioa zeukan haien betseinen tamaina handitzearekin.
Hainbat eta jokabide bat trinkoagoa izan, orduan eta inferitzen den motiboaren
indarra handiagoa izango da. Beraz, hainbat eta handiagoa izan betseinen
diametroa, orduan eta inferitutako erakarpena handiagoa izango da ere.
Erantzunaren probabilitatea. Bi
pertsona egoera batean hamar alditan jartzen baldin baditugu, eta batek
erantzun bat zortzi alditan ematen badu, inferitzen da pertsona horrek motibo
trinkoagoa duela hiru alditan erantzuten duen beste batek baino. Adibidez:
batek bere lagunei hamar gauetik zortzi gauetan telefonoz deitzen baldin badie,
eta beste batek hiru gauetan, lehenengoak laguntasunaren motibo trinkoagoa
izango du.
Aurpegi eta gorputzaren adierazpenak. Nolabait
jokabidearen aspektu emozionalak komunikatzen dituzte. Irribarre batek poza edo
hobekuntza transmititzen ditu, aldiz bekainak igota eta baraila erorita
edukitzeak harridura erakusten dute. Aurpegiaren adierazpenak, adierazpen
emozionalaren naturaltasuna baita intentsitatea ere komunikatzen dute, adibidez
irribarre leun eta zabal baten ezberdintasuna. Gorputzaren jarrera, posizioaren
aldaketak eta besoen, hanken eta eskuen mugimenduak ere motibo eta emozioen
presentzia eta intentsitatea komunikatzen dute. Pentsatu, adibidez,
elkarrizketa aspertu batean egongo zaren hurrengo aldian. Jakinda elkarrizketa
hori bukatu nahi duzula, modu kontziente edo inkontziente batean, zure
intentzioa azalaraziko duzu (zergatia). (1) zure pisua banaketa berdintsu
batetik ezberdintsu batera pasatuz (2) hankak gurutzatuz (3) beste pertsonari
urrunduz edo hurbilduz. Beraz, pisuaren banaketa aldatzeak, hankak gurutzatzeak
edo zu eta zure igorlearen arteko distantzia handitzeak edo txikitzeak, motibo
bera azaldu nahi dute, hots, joatearen intentzioa.
Jokabidearen
sei aspektu hauek datu ikusgarriak eskaintzen dituzte, eta horrela motibazioa
inferitu dezakegu. Jokabidea, latentzia motza duenean, iraunkortasun luzea,
gertatzearen probabilitate altua, trinkoa denean eta gorputz eta aurpegiaren
adierazpenak dituenean, orduan datuak egongo dira eta hauetatik motibo,
nolabait, indartsua inferituko dugu. Jokabidea, latentzia luzea, iraunkortasun motza,
gertatzearen probabilitate baxua, trinkoa ez denean eta gainera gorputz eta
aurpegiaren adierazpen gutxi dituenean edo gizabanakoa hautazko helburu baten
bila doanean, orduan motiboaren ausentzia inferi daiteke, edo gutxienez zergati
ahul bat.
Fisiología
Gizakiak ekintza desberdinak egiteko prestatzen
direnean , Nerbio sistema eta sistema endokrinoa hainbat sustantzi kimiko sortu
eta jariatzen dituzte (adib. Neurotransmisoreak , hormonak ,...). Esate
baterako , hitzaldi batean parte hartzen dutenek estres emozional bat jasaten
dute eta estres hau fisikoki hauteman daiteke gure gorputzeko katekolamina
plasmatiko eta kolesterol plasmatiko maila handitzen batí da. Motibazioaren
ikertzaileek , aldaketa neurona eta hormonalak neurtzeko odol , listu , geu analisiak
eta material elektriko oso aurreratuak erabiltzen dituzte.Test hauekin bihotz
taupadak , odol presioa ,arnasa erritmoa , begi-ninien diametroa , azalaren
konduktantzia , odolean dagoen plasma kopurua eta beste hainbat ekintza fisiko
neurtzen dituzte.
Honen adibide enpiriko
bat izan zen Turbinek 1986.an burutu zuena. Esperimentu honetan
partehartzaileak zarata normal bat (60dB) edo zarata oso gogor bat (1IOdB)
entzuten zuten. Turpinen hipotesia zioen zarata gogorrak sortarazten zuela
defentsa erreakzio bat eta neurtu zitekeela bihotz taupadak eta muskuluen
tentsioa aztertuz. Hau neurtuz ikusi zuten zarata gogorra entzutean bihotz
taupaden erritmoaren bizkortze iraunkor eta berehalako ematen zela. Zarata
normala entzutean aldiz, ia ez zen bihotz taupaden erritmoa aldatu Datu hauek
garantiza handia dute demostratzen dutelako estres egoera baten aurrean gorputz
erreakzioak ematen direla.
Auto-informea
Motibazioa ebaluatzeko beste era
bat izan daiteke subjektuari eskatzea bere motibazio-nibelaren auto informe
bat. Hau galdeketa edo elkarrizketa baten bitartez egin daiteke.
Elkarrizketatzaileak subjektuaren antsietate maila inferitu dezake , honek ,
ezezagunekin elkaremanean daudenean antsietatearengatik galdetzen diotenean..
Galdeketen abantailak : administra
errazak dira , informazio zehatza eskatzea ahalbidetzen dute eta subjektuari
aukera bat baino gehiago ematen diote galdera baten aurrean erantzuteko.Hala
ere , auto-informearen emaitzak motibazioaren maila erreala adierazten ez duela
esateko badaude gutxienez bi arrazoi (Mitchell eta Jolley, 1988).Lehenengoa :
pertsona batek bere auto- informea alda dezake nahita sozialki gustuko diren
emaitzak lortzeko.Bigarren : pertsonak bere-berezko motibazioak ez-ezagutu
ditzakete (Misbett eta Wilson , 1977 ). arazo hauez gainera , galdeketak
eskatzen du gogoratzeko gaitasun minimo bat , beraz , jaioberriak , animaliak
eta hitz egiteko zailtasun bat dutenek ezin dute burutu.
Konduktualak , fisiologikoak eta
auto-informezko neurriak ikertzailea ahalbidetzen dute motibazioaren indarra
inferitzeko base objektibo bat izatea. Hala ere , konkordantzia eza nabari bat
aurkitzen dugu auto-informe eta neurri konduktual eta fisiologikoen artean.
Konkordantzi eza honen ondorioz askoz gehiago erabiltzen dira neurri konduktual
eta fisiologikoak autoinformeak baino.
Motibazioaren
historia
Inguruaren baldintzengatik
eragindako edo espresio konduktual , auto- informe edo fisiologikoengatik
inferitu daitekeen jokabidearen kausa hipotetiko bat da motibazioa. Konstruktu
hipotetiko bat dela kontutan harturik pentsatzen jarri beharko ginateke nondik
datorren konstruktu hori. Ulertzeko psikologiak kondukta azaltzeko zergatik
erabiltzen duen motibazioa honen definizio zehatza ulertu eta jakin behar
dugu.Historian zehar motibazioaren definizioak indarra hartzen joan da eta
konparatzen usten digu jokabidearen definizioa motibazioaren kontzeptuarekin
edo hau gabe.
Jatorri
filosofikoak
Motibazioaren kontzeptua Grezia
zaharretik dator Sokrates, Platon eta Aristoteles. Platonek (Sokrates-en ikaslea)
hierarkikoki antolatutako ariman sinesten zuen, elementu elikagarriak,
sentsitiboak eta arrazionalak barneratzen dituena. Aristotelek (Platonen
ikaslea 20 urtetan zehar) arima hierarkikoaren kontzeptua mantendu zuen, baina
terminologi desberdina aplikatuz. Alderdi elikagarriak eta sentsitiboak
gorputzarekin zeuden harremanatuta eta jatorri motibazionala zuten, hazkuntza
korporala eta gelditasun motiboak (elikagarriak) eta plazera eta mina bezalako
esperientzi sentsorialak (sentsitiboak) barneratzen. Bi alde hauek elkarrekin
indar motibazional irrazionala eta inpultsiboarekin oinarria eratzen zuten.
Alderdi arrazionalak arimaren aspektu intelektualak hartzen zituen bere baitan;
ideiekin harremanaturik zegoen, jatorritik intelektuala zen eta borondatea
barneratzen zuen. Hiru zatiko arima eta hierarkikoa aldarrikatzean, antzinako
greziarrek aktibitate motibatuaren lehenengo azalpen teorikoa aurkeztu zuten:
gorputzaren desirak, plazerak eta zentzuen sufrimendua eta borondatearen
esfortzuak.
Ehun urte geroago greziarren hiru
zatiko arima bitan zatituta gelditu zen, gorputzaren pasioak eta adimenaren
arrazoia. Berrinterpretazio honen kemena garai hartan egiten zen indar
motibazionalen interpretaziotik zetorren; batez ere –normalean dikotomiak
nabarmentzen- (adib: arrazoia vs pasioa, animali natura vs giza arima). Tomas
de Aquino, esate baterako, gorputzak inpultso motibazional irrazionalak eta
plazerrean oinarrituta ematen zituela zioen, adimenak borondatean oinarritutako
motibo arrazionalak ematen zituen bitartean.
Aro modernoan (errenazimenduaren
ostean) René Deskartesek motibazioaren alderdi pasibo eta aktiboen arteko
bereizketa proposatu zuen. Deskartesentzat, gorputza motibazioaren agente
pasiboa zen bitartean, borondatea agente aktiboa zen. Gorputza motibo
elikagarriak zituen entitate fisiko eta mekanizista baino ez zen, ingurugiroan
zentzuen, erreflexuen eta fisiologiaren arabera erreakzionatzen zuena. Motibo
korporalak ulertzeko, analisi fisiologiko bat egitea beharrezkoa zen. Adimen
erabakitua borondatea zuen entitate ez materiala eta pentsatzailea zen. Motibo
erabakitzaileak ulertzeko, beharrezkoa zen borondatearen analisia egitea.
Bere aintzindariak bezalaxe,
Deskartesek pentsatzen zuen motiboak bai gorputzatik baita borondatetik ere
azalarazi zitezkeela. Eskua sugar baten gainean sostengatzea, adibidez,
gorputzaren pasioak aktibatzen zituen. Hala ere, pasioak borondatea kitxikatzen
zuen, horregatik azken hau beti indar motibatzailea zen. Borondateak ekintza
hasten eta bideratzen zuen motorra zen, era berean ekitea edo ez erabakitzen
zuen, eta ekintza ematen zen bitartean zer egin behar zen baita. Borondateari
motibazioaren indar absolutuak esleitzerakoan, Deskartesek filosofiari
motibazioaren lehen teoria eman zion: borondatea. Borondatearen esentzia ulertu
ahal bagenu, dudarik gabe giza borondatearen ulermenari jarraituko genioke.
Arrazoi hau dela eta borondatearen ikasketan energi filosofikoaren kantitate
handia inbertitu zen. Eta konklusio batera heldu zen, borondateak ulermen zaila
zuen adimenaren berezkotasuna zela eta sentsazioen, ideien eta
auto-erreflexioaren konglomeratu batetik azalarazten zena. Beste hitzetan,
introspekzio eta esperientziaren irakindegiaren leku batetik borondate bat
sortzen zen, agente pentsatzaile bat, motibo eta intentzioz beteta.
Azken finean, borondatea azaltzea,
honek generatzen zuen motibazioa azaltzea bezain zaila bihurtu egin zen.
Motibazioa nondik zetorren inkognita alde batera utzita, filosofoak lehenengo
eta behin borondatea nondik zetorren jakin beharra zuten. Nahiz eta ikasketa
distiratsu eta kreatiboak egin ziren, borondatea adimenaren berezkotasun
barreiatua eta zalantzagarria izaten jarraitzen zuen. Borondatea motibazioaren
agentea bezala hartzean, filosofoa jarrera ezeroso batean egoten zen, oraindik
azalduak ez zeuden bi fenomeno erabili behar zituen, motibazioa eta borondatea.
Honez geroztik, filosofoari motibazio kontzeptua ez erabiltzea komeni zitzaion.
Horregatik zientzi berria den psikologiak erabaki zuen aldagarria izan liteke
printzipio motibazional bat erabiltzea, ez hain zalantzagarria eta
mekanizistagoa. Bat aurkitu zuen baina ez filosofian. Psikologiak proposatutako
motibazioaren printzipio aldagarria fisiologia eta biologiaren alorretik
azaleratu zen.
Teoria
handien loraldia/gailurra
Charles Darwin.en determinismo
biologikoan oinarriturik, psikologiak arloan berebiziko garrantzia duen ideia
bereganatu zuen (eboluzioarena). Hala ere, Darwin.en ekarpenek oraindik ere
haratago, bestelako efektu sakonak izan zituzten bada, garaiko pentsamendu zientifiko
nagusiaren aldaketa suposatuz. Ideologia zientifiko honek, kontzeptu
motibazional mekanizistak goraipatzen zituen (adibidez, borondatea) kontzeptu
mekanizistagoetaruntzgo joeran
(sistema biologikoak). Darwin.en aburuz (1859, 1872), animali jokabidearen
(comportaminento animal) sabaitasuna gehiengoan automatikoa zein innatoa
(ez-ikasia) zirudien. Eskarmenturik ezean
ere, ehiza txakurrak untxiak ehizatzen zituen, txoriek habiak eraiki eta oiloek
txitatu egiten zuten. Jokabide ez-ikasia nahiz automatizatua azaltzeko,
adituak instintuaren kontzeptua proposatu zuen. Izan ere, instintuak filosofoen
ezintasunaz eta saiakera hutsen gainetik, indar motibazionalen jatorria
azaltzeko gai izan ziren. Instintuak azken finean banakoaren herentzia
genetikoaren eratorkinak izanik, sustantzia fisiko bat zuten iturburu.
Darwin.en instintua heredaturiko erreflexu konplexu multzo baten
antzera/moduan, objektu-estimulu egokiaz agertzen zen. Txakurrak ehizatzea,
txoriek habiak eraikitzea eta oiloek
arrautzak berotzea, oro har erreflexuen islada zen; azken batean, egoera
jakinekiko predisposizio genetikoa izanagatik.
*Instintuaren Teoria: William James (1890), giza
motibazioaren instintuari buruzko teoria aditzera ematen (jenderatzen) lehen
psikologoa izan zen, gizakiari instintu aniztasuna egotzi zion artean. Darwin
eta inguruko bestelakoen testuinguru intelektualaz kutsaturik, James.ek (1890)
hogei instintu fisiko (esaterako, xurgapena, lokomozioa) eta hamazazpi mentalak
proposatu zituen [1.4. taularen ezkerraldeko zutabean azaltzen direnak].
James.en
aburuz, instintuak jokaerari buruzko predisposizioak ziren, helburuen lorpenean
erdiratuak, eta egiaz, zehazki horretara zuzenduak. Banakoak ez zuen zertan
helburu jakinei zuzenduriko heziketa jaso beharrik (hau da: zein helburutan
erdiratu premia lukeen agintzen duen heziketarik ez da behar). Isolaturik
heziak diren txoriek ere hegan egiten dute, nahiz eta egoerak
espeziekideengandik ikastea galarazten dien.
Instintua jokamolde bihur dadin, ezinbesteko
faktorea estimulu aproposa da. Katuak
arratoiei segika zaizkie, txakurrengandik ihesian eta sua ekiditen saiatzen
dira, oro har "behar" biologikoek sustaturik (biologikoki horien
beharrean lirateke). Saguak "jarraitze instintua sorrarazten du
katuarengan, txakurrak ordea "ihesiaren instintua" eta suak
"babes instintua" eragingo lukete beregan. Hortaz, sagu bat begiztatzeak (informazio sentsorial bisuala) akzio
inpultsoak sortzen ditu katuarengan, ezen saguaren atzetik segika ibiltzera,
harrapatzera eta azkenik irenstera bultzatzen duten.
James.ek bere motibazioari buruzko teorian
instintuaren kontzeptua aireratu orduko, sekulako garrantzi bereganatu zuen
psikologia arloan. Ondorenean, William McDougall Instintuaren Teoriaren belaunaldi berriaren aita eta defendatzaile
sutsua/nagusia bihurtu zen (1930.erako zerrenda hamazazpi instintura luzatu
zen)[1.4.taulan hamabi instintu nagusiak azaltzen dira (1908)]. McDougall.en
ustez, instintuak portaera iturburu irrazional bezain ezinbestekoak ziren,
pertsona helburu jakin baterantz bideratzen duten indar motibazionaltzat
barneratua. Gainera, McDougall.en hitzetan <<
euren jabeak hauteman dezan eta objektu
jakinei dagokienez adi egon dadin zehazten du... eta euren aurrean era finko
batez erreakzionatzeko, edo inpultsoa sentitzeko behintzat bai>> (McDougall,
1908, p.30).
1.4. Taula
James.en
zerrenda Mc Dougall.en zerrenda
Imitazioa Janaria
desiratu
Emulazioa/ lehia Zenbait
sustantzi edota gauza arbuiatu
Amorrua/ agresibitatea Leku
edo gauza berriak esploratu
Errukia Arriskuengandik
ihes egin
Ehiza Borrokatu
Diru-gosea (kodizia)
/eskuratzea Koitoa
burutu
Garbitasuna (higienea) Konpainia
bilatu
Lotsa (pudor/ vergüenza) Menperatzea
bilatu (auto-inposaketa)
(jarraipena)
James.en
zerrenda McDougall.en
zerrenda
Konstruktibismoa Status
inferioritatea onartu
Jolasa Gauzak
egin
Jakinmina Gauzen
bildumak egin (coleccionar)
Soziabilitatea/ lotsa
(timidez)
Zuhurtasun (diskrezio)
Inbidia
Maitasuna
Ahaideekiko maitasuna (amor
parental)
Instintuak, gizakian hain nabariak/destalatuak
direnak alegia, helburu zehatz bat erdiesteko ahaleginak azaltzen zituzten
mekanismo motibazionalak ziren.
*Instintu Teoriaren Beherakada (declive): 1924. urtean Bernard.ek liburu
baten argitalpenaz, Instintu Teoriaren beherakada eta amaiera funtsatu zituen.
Bere lanean, James, McDougall eta bestelako autoreen instintu zerrendak
alderatzeari ekin zion; hauen guztien artean denera giza izakiari 6000 instintu
ezberdin egozten zizkietenaz antzemanez. Horrela zera ondorioztatu zuen: hots,
lehendik ere Knight Dunlap.ek kritikatu legez, instintuen doktrina hori
zentzurik gabekoa zela, eta instintuak asmatzearen ohitura kontrolpetik at.
Hainbat
urteren buruan, Holt.ek instintu zerrenda biltzearen irrika adierazten zuen,
ondorengo antolakuntza proposatuz: <<bere
antzekoak direnekin dabilela "instintu gregario"a aktibatuko zaio;
bakarrik joanez gero, "instintu antisoziala".z mintzatuko gara eta
azkazalei koska egiten badie, "azkazalei koska egiteko instintua"
piztu zaiola esan genezake e.a.; ildo honetan dena erraztasun magikoz argitu
daiteke, hitzen magiaz>> (Holt, 1931, p.428). Hala bada, arazoa azalpenen ordez izenak emanez nahasteko joera
litzateke. Unera arte aipaturikoarekin bat, bestelako kritika bat ere sortu
zen, oraingoan autore ezberdinen eskutik (Kuo, 1921 eta Tolman, 1923), Instintu
Teoriari "logika zirkularra" leporatuz. Pertsonek heredaturiko
borroka instintuak bultzaturik borrokatzen dutela dion azalpenaren kasuan,
borroka instintuaren izanaren (existentziaren) froga bakarra jokabide
agresiboetan kokatzen zen, antzean, jada azaldua zena. Zirkularietate motarik
kaskarrena da hau: kausak efektua azaltzen du eta efektuek kausa justifikatu;
instintuak borroka azaltzen du, borrokak instintua justifikatuz.
Maila
enpirikoan erreparaturik, Instintu Teoriaren baliozkotasuna frogatzeko bidea
tankerako animali biren hazkuntzaz pairatzen hasia litzateke. Kontutan izanik,
espeziekide biok bizipen (edo bizi eskarmentu) ezberdinak behar dituztela,
helburua honakoa beharko luke, bada, animaliok heldutasuna erdiestean eta aldez
aurreko baldintzei jarraiki, bi nagusiak elkarrekin konparatuz euren jokabidea
berdina den antzematea. Esate
baterako, arratoien ondoko kasuak
adibide aproposa eskaintzen du aldez aurreko ideia hobeki uler dadin:
arratoi emeek euren haurdunaldian zehar, maiz asko beren genitalak lamizkatzen
dituzte, hala erditze unetik kumeak dagoeneko sortua den ehun baginalaz
estaltzen dituzte: Birch.ek hipotesi bat planteatu zuen honi buruz
("instintu maternal"a baztertua), alegia, miazkatzearen jokamoldea,
usain ezagutzarako (errekonozimendurako) erregulatua suerta zitekeela proposatu
zuen. Bere hipotesia egiaztatzeko asmoz, Birch.ek gomazko funda batzuk ipini
zizkien arratoi eme gazteei genitalak miazka ez zitzaten. Haurdunaldiak
arruntak izan baziren ere, oraingoan ez zuten arratoiek lamizkatzearen
jokabiderik garatu, eta beraz kumeak ehun baginalik ezak, usain bidezko
identifikapena galaraztea suposatuko luke (hipotesiaren arabera).
Erditze ostean, amak ez ziren euren kumeez gehiegi
arduratzen, eurak irentsi aurreko uneetan ezik!
Psikologia
eta Instintuaren Teoriaren elkarreraginean/erakarpenean zehar, joera finko
kontrajarri bi agerian utzi ziren:
haserako loraldia eta erlazio honen amaieran ordez, arbuio orokorra eta
deuseztapena. Prozesu hau argi asko islatua da John Watson.en bizitzan. Gazteak
(1914), portaeraren oinarri hereditarioak azaltzen zituen instintuen bidez.
Aitzitik, bere heldutasunean (1930) jada erreflexuek nahiz trebatze goiztiarrak
(ohiturak), eta ez insitintuek, jokabide heldua zehaztuko luketen faktoretzat
zituen. Bada, bere heldutasun garaiko ideia hau egiaztatzeko, Watson.ek (1924,
p.86) eskolaurrea behaketa eszenari egoki gisa hautatu zuen. Bertan
lateralitatearen sustraietan erdiratu zen, instintuetatik eratorria edo
beharbada, erreflexu zein ohiturek sortua zitekeena. Watson.ek zenbait
jaioberri behatu zituen, euren presioa, segundo batzuk esku bakarrez
zintzilikaturik (segundos en suspension), aktibitate espontaneokoa, besarkadaren
ezker nahiz eskubiruntzko ausazko mugimenduak
eta laterilitate preferentziak (gozoki baten aurrean ezkerreko ala
eskuineko eskua luzatzea) kontrolatuz.
Hogei umeek osaturiko lagina hautaturik, Watson.ek
antzeman zuen lehen urtean inork ez zuela laterilitate mailako preferentziarik
azaltzen/aurkezten. Gisa honi jarraiki, eta ikerketaren emaitzetan
oinarriturik, zera ondorioztatu zuen: haurrak ez direla erditzetik eskuinak ala
ezkertiak izateko instintuz jaiotzen. Izan ere, honako laterilizazio sozialkuntza
helduen zereginen menpe kokatu zituen, bada, hauek baitira jateko edota agur
esateko esku zehatz bat erabil dezaten agintzen dietenak.
*Instintuaren Egungo Teoria: Psikologia arloan
dagoeneko ez da instintuaren kontzepturik erabiltzen motibazioa edota giza
jokabidea azaltzeko. Aitzitik, gaineratiko
izaki bizidunak kasu, ezin ukatu daiteke jokamolde patroi estereotipatu
ez-ikasiak zein konstanteak azaltzen dituztela. Erleek gelaxka hexagonalak
eraikitzen dituzte, zezenak kolore gorria erasotzen du eta txoriek habiak
eraiki, hegan, eta txiotzen dute. Gaur egungo psikologoek (bereziki etologoak)
ziurtatzen dutenez, animalien kasuan behintzat, euren jokabide estereotipatuak
instintuek baldintzaturikoak lirateke. William James.en hitzei jarraiturik <<Animali erreinuan instintuen izana
(existentzia) orokorra, ez dago zalantzan jartzerik>> (1890, p.383).
"Instintu"aren
terminoa erabili ordez, etologoek (Eibl-Eibesfeldt, 1989; Lorenz, 1965; Moltz,
1965) garapenean zehar bere horretan - ingurugiroak aldatu ezean - heredaturiko
egitura neuralez mintzatzen dira. Heredaturiko egitura neuralak ez dute
jokabidea baldintzatzen, soilik "akzioko patroi finko"en kasuan
(patrones de accion fijos).
Hala
ere, konpromezu teoriko honen sosik gabeko oinarriek teoriaren desagerpen
definitiboa suposatu zuten: instintuak portaera konplexuen azalpentzat
jotzetik, akzioko patroi finkoen eragileak jokabide espezifikoen kausatzat
hartzera igarotzeak, erosotasun
teorikoak sustatua dirudi, nahiz eta teorikoki onargarria den. Jokaera
isolatuak azaltzea, bere hau oro har, bere osotasunean' azaltzeaz asko aldentzen da (zeharo ezberdinak dira).
(1)
Etologian
interesa duen irakurleari zuzentzen da: Moltz.ek (1965) akzioko patroi finkoen
azalpen argia eskaintzen du; Lorenz (1965) animali jokabidearen alde innatoen
defentsa teorikoan erdiratzen da eta Eibl-Eibesfeldt (1989) diziplinaren
sabaitasuna orokorrean lantzeko autore egokia da.
Pultsioaren
teoria. Instintua
printzipio deskriptibo eta azaltzaile
erabilgarria da gizakiak ez diren animalientzako, baino gutxi azaltzen du
portaera eta gizaki motibazioari buruz. Instintu hitzari ordezkatzeko sortu zen
kontzeptu motibazionala “pultsioa” (drive) izan zen, Robert sessions Woodruf-ek
(1918) barneratu zuen bezala. Pultsuaren bi teoria garrantzitsuenak Sigmun
Freud (1915)eta Clark Hull (1943)-en eskutik etorri ziren.
Ikuspuntu
kliniko batetik, Freud-ek gizakiak beharrizan biologiko espezifiko batzuekin
jaiotzen direla proposatu zuen (edo “pultsio instintiboekin, Bolles, 1975).
Freud, orientabide fisiologista zuena, nerbio sistemak energi maila konstante
eta baxu bat mantentzeko joera berrenlotu edo inherente bat duela dio. Bere
pentsamenduarekin bat, pultsio instintiboak energiaren produkzio jarraia du eta
energia honek nerbio sistemaren egonkortasuna bultzatzen mehatxatzen du.
Energiaren edozein metatze ezerosoa zen eta metatze hau ez bazen desegiten
(abordatzen), osasunarentzako arriskutsua izan zitekeen. Gizabanakoa gehiegizko
estimulazioaz askatzeko portaera berezia erabiliena du metatze abertsibo eta
arriskutsua arintzeko asmoz. Gehiegizko energiaren edozein askaketa atsegina
suertatzen zen.
Freud-en
energia psikikoaren (libidoaren) kontzeptua ulertzeko era bat, analogiaren
bitartekoa da, sistema hidrauliko batekin, energia psikikoa ( ura adibidez)
hazten doa irteera bat aurkitu arte.
Pultsio
instintiboak pilatzen doazen bitartean, hazten doan energiarentzako irteera bat
aurkitzea premiazkoagoa bihurtzen joango da. Pultsioak irauten duten heinean,
bere energiak intentsitateko eten zubia (umbral) gainezkatzen dute eta akzioari
bultzada bat eragiten diote. Inpultsu honengatik eraginda, gizabanakoa
aurrerapen gehiagorekin energizatzen da.
Freud-entzako,
motibazioa pultsio instintiboen energia deliberatuarengandik, isurtzen da eta
portaera nerbio sistemaren tentsioak arintzeko bidea da.
Nahiz
eta intrigantea iruditu, Freud-en pultsioaren teoria kritika oso serioez
beterik dago. Serioenak hauexek dira:
1)
Freud-en
pultsiori buruzko ideiak indar biologikoak gainbaloratzen zituen eta
ikaskuntzaren eragina berriz infrabaloratzen zuen.
2)
Bere
ideia guztiak trastornoak zituzten gizabanakoetatik eratortzen ziren eta ez
esperimentuetatik.
3)
Bere ideiek ez dute analisi zientifikoa erraz
barneratzen.
Azken kritika hau beharbada indartsuena izan zen,
honen ustez, kontzeptu hau froga zientifikorik gabe, eszeptizismoarekin,
analogia bezala begiratu behar delako eta ez zientifikoki frogatua dagoen
gertakari baten antzera. Kritika hauek berriz ez dira aplikagarriak Clark
Hull-en pultsioaren bigarren teoriarentzako.
Clark Hull. Hull-entzako (1943-1952)
pultsioa momentu horretan zeuden alterazio fisiologikoen energia konpuestuaren
(batuaren) erreserba bat zen. Beste era batez esanda, elikagaien beharrizan
espezifikoak, ura, sexua edo logura, beharrizan fisiologiko orokor batera
gehitzen ziren. Hull-entzako, Freud-entzako bezala, motibazio (pultsioa) base
fisiologiko berezko bat zuen. Hull-en teoriaren aspektu destakagarriena zera
izan zen, borondatetik edo instintutik sorturiko motibazioaz aparte, Hull-en
motibazioa, aurreko egoera anbientalean oinarriturik aurresan zitekeela.
Animalia bat elikagaiaz gabetzean, ura, sexua edo loguraz, pultsioaren
hazkuntza akorde bat sortarazten zela. Pultsioa behar fisiologiko totalaren
funtzio inkrementala zen.
Hull-en
pultsioaren teoriaren postulatu ezin bestekoa, pultsioa portaera (Bolles, 1975)
aktibatzen zuela zen. Gosez zegoen animalia, animalia energizatu eta aktiboa
zen. Hala ere, nahiz eta pultsioa portaera energizatu eta aktibatu, ez zuen
determinatzen honek hartutako bidea. Ohitura eta ez pultsioa. Ohitura
ikaskuntzaren ondorioa zen eta era berean errefortzuarena ere.
Hull-en
ustez, pultsioaren gutxitze baten ondoren, berehala erantzun bat agertzen
bazen, ikaskuntza ematen zela eta ohitura indartu egiten zela zioen. Ondorio
bezala, pultsioaren gutxitzea zuen edozein erantzun (adibidez, jatea, edatea),
indargarria eragiten zuen, horrela animaliak, erantzun jakin horrek pultsioaren
gutxitzea jasaten zuela ikasten zuen. Pultsioa gutxitzen ez zuen edozein
erantzun (adibidez, usin egin, lauzkatu) ez zuen indargarririk sortarazten
beraz, ez zen ikaskuntzarik ematen.
Hull
(1943), ohitura eta pultsioa, portaeraren eragile nagusienak bezala ikusten
zituen.
Hull,
ohitura (ikaskuntza) eta pultsioa (motibazioa) portaera eragiteko nola elkartzen
ziren frogatzeko, honako formula hau proposatu zuen:
sEr = sHr x D
Hull-en formula honetan, sEr
portaeraren indarra da ( potentzia kitzikagarria) estimulu jakin baten aurrean;
sHr ohituraren indarra da, edo estimulu jakin baten aurrean erantzun behagarri
bat emateko dagoen probabilitatea; eta D pultsioa da. sEr portaeraren aspektu
behagarriei dagokie, eta sHr eta D berriz, aspektu ez behagarriei. H eta D-ren
arteko biderkadura garrantzitsua da, portaera, ohitura eta pultsioa 0 baino
handiagoak direnean soilik ematen dela adierazten duelako. Beraz, pultsioa ez
badago (D=0) ez da ohiturarik(H=0) ez
eta potentzi kitzikakorrik (E=0).
Portaeran
oinarrituriko teoria hau, E=HxD formulaz adierazten dena, izugarrizko arrakasta
izan zuen. Hala ere, Hull-ek (1952) beharrezkoa ikusi zuen bere portaera
sistema handitzea eta beste faktore batzuk gehitu zituen. Gehitu zuen beste
faktoreetako bat 3. Termino bat izan zen HxD formulari gehitu zion inzentibo
motibazioa, K2 sinboloaz adierazten dena. Hull-ek aurkitu zuen
animaliaren portaeran objektu-meta baten balio intzentiboak ere eragina zuela.
Hau da, objektu-meta baten ezaugarri propioak bere kantitate eta kualitateekin
batera, baita ere portaera energizatzen dutela. Egia esanda bistec-a nahiago
izaten da irakitako espinakazko orri bat baino, eta era berean, gustukoagoak
dira 20 mahats pasa, bakar bat baino.
Motibazioa
bai barneko iturri (D) bai kanpokoengandik (K) sortu zitekeela baieztatzean,
Hull (1952)-ek, intzentibozko motibazioa gehitu zuen portaeraren hirugarren
eragile nagusi bezala eta honako formula proposatu zuen:
sEr = sHr x D x K
D eta k termino motibazionalak ziren. Hauen arteko
ezberdintasun nagusiena honako hau zen; D alterazio fisiologikoei innatoki
lotua dagoela eta K berriz, inguruneko eta ikaskuntzaren aspektuei lotua
dagoela. Bere momentu onenean, Hull-en pultsioaren teoria psikologiaren
historian garrantzitsuak diren teorien parean jarri zen. Deklarazio
garrantzitsua da baina kontutan hartu behar da psikologiari buruzko
aldizkarietan publikaturiko artikuluen erdia baina gehiagok, 50.hamarkadaren
hasieran (adibidez Psychological Review, Journal of Experimental Psychology)
Hullen 1943ko liburuaren (Hovland, 1952) aipamen bat egiten zutela.
2
irakurleari
interesatzen bazaio zergatik intzentibozko motibazio “K” ren bidez adierazten
den eta ez “I” edo beste era batera, arrazoia Kenneth Spence ( Weiner, 1972)
izan zen. Gizon hau izan zen Hull-i 3.
Termino hau batzearen beharra ikustarazi ziona. Gainera, “I” beste aldagai bat
errepresentatzen zuen dagoeneko, inhibizioarena, hemen honi buruz ez da hitz
egiten.
Hamarkada
berean (1950-1960), APA erakundeak bere kideei psikologiako historian
pertsonaia nagusiak izan direnen lista bat egitea proposatu zuen. 1.5 taulan
psikologiako historiaren lehen 50 urteetako 10 psikologo garrantzitsuenak
azaltzen dira. 50. Hamarkadan, Clark Hull bigarrena zen Sigmund Freud-en
ondoren, pultsioaren beste teoriakoa.
Pultsioaren
teoriaren beherakada.
Pultsioaren teoriaren askapenak (ikuspegi freudiar eta Hullenena barne) hauek
ziren : 1) pultsioa behar fisiologikoen perturbazioaren ondorio bezala sortzen
zela, 2) pultsioa portaerarengan efektu energizante bat zuela eta 3) pultsioaren gutxitzea efektu
indargarriak izan eta ikaskuntza sortarazten du. 50.hamarkadan hala ere, egin
ziren aurkikuntzetan, 3 postulatu hauek kolokan jarri ziren:
Lehendabizi aurkitu zen ,
arrazoiak behar biologikoekin edo gabe eman daitezkeela. Adibidez, anorexiakoek
ez dute jaten (eta ez dute jan nahi)
nahiz eta beharrizan fisiologiko izugarria izan (Klein, 1954). Bigarrenik,
baieztatu egin zen motibazioaren kanpoko iturrien garrantzia. Adibidez pertsona
batek egarria ez badu, egarria sentitu dezake gustuko edari bat probatzean
(usaindu edo ikustean) baina kasu honetan aipagarria da Hull-ek intzentiboko
motibazioa (K) gehitu zuela portaeraren sisteman puntu honetan. Hirugarrena,
baieztatu egin zen pultsioaren gutxitzerik gabe ikaskuntza eman daitekeela.
Ikerketa antzeko batean, Sheffield eta Roby (1950)-k konprobatu zuten
laborategiko arratoi goseti batzuk labirintoan erantzun bat ikasten zutela,
sari ez nutrititzaile batekin, sakarinarekin errefortzatuz gero. Sakarina
efekturik gabeko sustantzia izanik, Sheffield eta Roby-k, frogatu egin zuten,
arratoietan janariaren beharrizan biologikoaren gutxitzerik eman gabe,
ikaskuntza eman zitekeela. Ikerketa honetan baita ere zera aurkitu zen,
ikaskuntza eman zitekeela pultsioaren handitzearekin, gutxitzearen ordez
(adibidez, Harlow, 1953).
Hull-en pultsioaren teoria ez zen
desegokia. Teoria honetan oinarrituriko ikerketa baliagarria da eta ez da
zertan baztertu behar.
Taula 1.5. APA-ren ranking-a
psikologiaren historiaren 10 irudi garrantzitsuenetakoak mendearen erdialdean
1.
Sigmund
Freud
2.
Clark
Hull
3.
Wilhelm
Wundt
4.
Ivan
Paulov
5.
John
Watson
6.
Edward
Thorndike
7.
William
James
8.
Max Wertheimer
9.
Edward
Tolman
10. Kurt Lewin
Dagoeneko, bere 3
oinarrizko postulatuak zuzenak dira puntu bateraino. Egia da beharrizan
fisiologikoen perturbazioak motibazioa sortarazten duela, baita ere beharrizan
fisiologikoek portaerarengan efektu energizante bat sortzen duela eta pultsioaren gutxitzea orokorrean
indargarria dela. Pultsioaren teoria ez zen desegokia, sinpleki, bere
aplikazioetan nahiko mugatua egotera iritsi zen. Pultsioaren teoria zirrikitu
eta aintzira asko zituen portaera zergatik sortzen den azaltzen zuen teoria
bakarra izateko. Nahiz eta borondateaz aritu, instintua edo pultsioa,
motibazioaren teoria handiak, sinpleegiak izatera iritsi ziren. Motibazio hitza
ez zen nahikoa portaera, energizatua eta zuzendua dagoela esplikatzeko.
Motibazioa terminoa ez da nahikoa, energizazioa eta portaeraren zuzenbidearen
terminoak konplexuegiak eta bariatuegiak direlako termino bakar baten barruan
sartzeko ( Jones, 1962). Puntu hau hobe azaltzen da “maitasun” hitza adibidetzat hartuta. Lehendabizi
zehaztu egin behar da eta erakarpenaz, dependentziaz, lehen amodioaz, eta
abarrez hitz egin behar dugu, orokortu ordez eta maitasuna kontzeptu bakar
batez bezala hitz egin. Maitasuna bezala, motibazioa esanahirik gabeko hitz
batean bihurtu zen (Postman, 1956).
Mini teorien bultzada
Mendearen azken laurdenean zehar,
motibazioaren lana teoria motibazional handietatik mini teorietara (Dember,
1965) pasa izan da. Egun motibazioaren
teoria, psikologiaren alor ezberdinetako oinarri motibazionalen ezagueran
erdiratzen da; hala nola kognizioa, pertsonalitatea, eta psikologia soziala.
Pisuzko arrazoiak alderatuz eta mini teorien ikerketak bideratzen hasiz,
motibazio arloko ikerketa booma sortzen da.
Eztanda
teoriko honek ondorio positiboak bezala negatiboak ere ekarri zituen. Alde
negatiboan erreparatuz, motibazioa psikologiaren azpi-diziplina (azpi-jakingai)
bezala, kaos egoera batean barneratua izan zen (Koch, 1951), agian
psikologiaren barneko jakingai garrantzitsuena izatetik, bigarren mailara pasa
baitzen. Hain izan zen gogorra ezen psikologia garaikidean diziplina izateari utzi dion. Gorputz koherente bezala
azaldu ordez, teoria eta ikerkuntza psikologiaren jakingai oinarrizkoen artean
banatua geratu da.
Alde
positiboa aniztasunean legoke, honen poderioz psikologia osoa barneratzea
lortzen duelako, hau da, psikologia
garaikidearen alde gehienak motibazioan erlazionaturiko arazoekin gailen dira
(fisiologia, psikologia soziala, pertsonalitatea, ikaskuntza, kognizioa,
hezkuntza, psikologia klinikoa, industriala, osasun arlokoa e.a barne).
Motibazioak gainera datu esperimentalen ebaluaketa nahiz antolakuntza bideratu
ditzakeen oinarrizko gaia (gai zentrala) osa dezake. Adierazgarriagoa izan da
agian, pultsioaren teoriaz baliatzea,
jokaeren kausen usteetan iraultza ekarriz (adib: Benjamin eta Jones,
1978; Rappaport, 1960). Galdeketa honen ondorio jaio ziren motibazioaren
ikuskera sofistikatuagoa eta jokabidearen kausak. Motibazioa kognitibatuz
(Dember, 1974) zihoan eran, sofistikazioak bigarren iraultza ekarri zuen. 70 hamarkada aurretik, gertaera
motibazionalak, pultsioak, pizgarri eta sariak ziren. Ikuspegi kognitibotik
aitzitik, estimulu batek ekar zezakeen informazio balioak ere (adb:
berritasuna, arrazoia, esanahi pertsonala) ezaugarri motibazionalak zituen.
Motibazio kontzeptua bada denborarekin zabalduz joan zen, kontzeptu gutxi
batzuk (adb: pultsioa, saria, erakargarria) motibazio osoa azaltzeko nahikoak
ez zirela ohartuz joan ziren heinean. Bai iraultza kognitiboak baita mini
teorienak ere, kontzeptu berritzaile eta anitzagoei sarrera eman zieten, 1980an
motibazio psikologoak psikologiaren inguru gehienetan kokatuz. 90 hamarkadako
motibazioak mini teorien emankortasuna nahiz ospea azaltzen ditu.
Ikuspegi garaikideak
Motibazio barne, ikerketak bost
arlo jorratzen ditu, zeintzuen helburua jokaeren kausen mugaketa lantzea
litzatekeen. Jarraiko eskemak ikerketa lerro bost eta hauetatik eratorritako hamabost azpi arlo
azaltzen zaizkigu. Liburu honetako atalak aipatutako bostok izango dira.
Motibazio fisiologikoa. Motibazioaren
ikuspuntu biologikoa azaldu eta emozio nahiz zioetan (motiboetan) nerbio
sistemak zein endokrinoak jorratzen duten papera ikertzen da. Analisi
fisiologikoak gorputzak ekintza burutu aurretiko prestakuntzan, minaren eta
atseginaren sentsazio sorkuntzaren nondik norakoan, zein superbizipen eta
osasunaren mantentzerako barne sistemen erregulazioan arreta jartzen du. Kasu
hauetan guztietan, jokaera, garun egitura (egitura zerebral), ekoizpen hormonal
eta nerbio sistema autonomoaren arteko elkar eragin konplexu batean murgildua
aurkitzen da. Arlo honen barnean hiru
kapitulu azalduzko zaizkigu: saria, arousala, arauketa (erregulaketa).
Motibazio extrinsekoa eta intrinsekoa.
Motibazio estrinsekoa, motibazioaren arloko ikuspegi konduktista litzateke. konduktismoak jokaeren
barneko kausen agerpena ukatzen ez badu ere, beren jarraitzaileek gakoa
kanpoan, eta ez pertsonaren barne, legokeela defendatzen dute. Era honetara,
dirua, sariak, eta zigor mehatxuak,
ikuspegi honen iturri besterik ez lirateke izango. Gainera hauetako
bakoitzak, lan egitera joatearen zergatia, eginkizunen burutzearen arrazoia,
zein beste hainbat jokabideen sena
azalduko lukete. Motibazio intrinsekoak aldiz, aurreko ikuskera konduktista
horren kontrako bidea jarraitu izan du. Saria
eta zigor hauek minimoak izanik, arlo honetako teorikoek konpetentzia
eta jakin mina bezalako behar psikologikoen beharraz hitz egiten digute.
Motibazio
kognitiboa. Jokaeraren jatorria pertsonaren barne agertzearen ideian
oinarrituz, ikuskera fisiologiko nahiz motibazio intrinsekoarekin aldera genezake. Honen arabera, prozesu
mentalak zein pentsamenduak lirateke emozioa zehaztuko luketenak. 7. Atalean
plan eta meta kontzeptuekin aurrez aurre aurkitzen gera, jokaeraren energi
emaile eta bideratzaile gisa azalduaz. 8.atalak itxaropen kontzeptua barneratu
eta teoria motibazional kognitibo garrantzitsuenak birpasatzeaz arduratzen da
(auto-eragile, etsipen ikasia zein erreaktibotasuna
barne). 9.atalak soilik egozpen kontzeptua jasotzen du.
Ezberdintasun indibidualak. Guztiok
motibo komun ugari konpartitzen baditugu ere (adb: gosea) arrazoi
espezifikoen arteko bakarkako
ezberdintasunen agerpena ez dugu ahantzi behar. 10. Atala izango litzateke
pertsonalitatearen ikasketa esperimentalaren inguruan jardungo litzatekeen
lehena, tenperamenduarekin erlazionatutako ezberdintasun indibidual 3 azalduz
(extroversion, sentsazio bilakaera, afektu intentsitatea) zein kontrol sinismen
2 bidez (jokaeraren A erako patroi eta kontrolaren desira). 11. Atala,
ezberdintasun indibidualen lerroan jarraituz, lorpenaren arrazoi sozialak,
afiliazioa eta boterea azaltzen ditu. 12. Atalak, ikuspegi klinikoa barneratu
eta emozioaren ikuskera humanistiko nahiz psikodinamikoak jasotzen ditu.
Humanistikoak auto-eratze eta hazteko norberaren ahaleginak erakusten dizkigu,
psikoanalitikoak motibo inkontzienteak, garapena, eta niaren esfortzuak
azaltzen dituen bitartean.
Emozioak. Kasu askotan aipatu ditzakegu
emozioak aparteko motibo tipo gisara
(adb: erasoa, amorruaz zuzendutako jokaera genuke). 4 atal dira, kasu honetan,
emozioen inguruan darabiltzanak: 13.ak emozioen alderdi kognitibo zein
fisiologikoak barneratu eta osagaion elkar eragina azaltzen ditu. 14.ak alderdi
funtzional eta adierazgarrien aipua egiten du. Aipatutako lehen atalaren
zuzentzailea fenomeno partzialki kognitiboa izanik, bigarrenean emozioak
fenomeno partzialki biologikoak lirateke. 15.atalean bada, laburpen moduko
eztabaida azaltzen da ikuspegi kognitibo eta biologikoen arteko emozioen
ulerkuntza egokiagoa zeinetan datzan ikusi asmoz. 16.atalak estresaren,
osasunaren zein kontrajartzearen literatura zabala birpasatzen ditu.
LABURPENA
Motibazio
zein emoziorako ulerkuntza erraztu asmoz, berebiziko garrantzia duen galdera
bat planteatzearen beharra aurkitzen dugu: zerk eragiten du jokaera? Era berean
honek beste hauek ekartzen ditu batera: zer hasten du jokaerak?, nola
mantentzen da jokaera denboran zehar?, zer dela eta dago helburu batzuetara
mugatua? Behin jokaera hasita, nola geldi dezakegu? Zein indarrek mugatzen dute
denborarekin jokaeraren intentsitatea?
Zergatik pertsona batek ezberdin jokatzen du, egoera berdin batean baina
mementu/aldi ezberdinean? Zeintzuk dira banakoen arteko ezberdintasun
motibazionalak eta nola sortzen dira hauek?
Motibazioaren
postulatu teorikoak, atal honetan 7 puntutan jorratuak azaltzen dira: 1) motibazioak urruntze nahiz
gerturatze joerak dauzka. 2) motibazioa prozesu modura hobe ulertzen da. 3)
motibazioa auto erregulatua edo inguruneak erregulatua izan daiteke.4) motiboaren
indarra denborarekin aldatzen da eta jokaera arrunta mintzen du. 5) motiboak
hierarkikoki antolatuak aurkitzen dira.6) gure jokaeraren oinarri
motibazionalaz beti ez gera kontziente izaten. 7) printzipio motibazionalak
aplikagarriak dira.
Motibazioa inguruneak eragindako
jokaeraren kausa hipotetikoa (adb: jaki
gabezia) nahiz jokaera adierazpena,
fisiologiko edo auto-informea litzateke. Jokaeraren 6 alderdi dira motiboaren
intentsitatea adieraz dezaketenak: latentzia, aukeraketa, zabaltasuna, erantzun
probabilitatea, aurpegi adierazpenak eta gorputz keinuak. Egoera fisiologikoek
nahiz nerbio sistema zentralaren eta hormonalaren aktibitateak ere motibazioa
inferi dezakete. Elkarrizketa zein galdeketatik eratorritako auto-informe
ñabardurak ere egoera motibazionalen neurtzaile izan daitezke, ikerketa eremuan
jokaera neurriak nahiz fisiologikoak
erabilgarriagoak badira ere.
Atal
hau ere, motibazioren inguruko historiaren aipua egiteaz arduratzen da.
Motibazioaren printzipio filosofikoek borondatea agente motibazional
garrantzitsuena bezala ikusten zuten, psikologiak James McDougall-en instintu
kontzeptua hartuz ordea. Azken honek lortutako ospe goiztiarrak ordea ez
zuen zientifiko aldetik harrera nahikoa
lortzeko balio izan, eta psikologia arlo barneko kontzeptu motibazional berri
baten bila ekitea ikusi zuten egokien, pultsio teoria hain zuzen. Zientifikoki
balio egokiagoa izanik ere, freudiar nahiz hulliar teoriek, kritikak besterik
ez zituzten jaso, instintuekin gertatu antzera. Teoria handi hauen eskasia
ikusirik, jokaeraren oinarri motibazionalak azaltzeko egokiagoak ziruditen mini
teoriak sortu ziren horrela. Egun ez da jokabidearen kausa bakar eta handi bat
bilatzen, ikerketak 5 sistema askeen oinarri motibazionalak aztertzera mugatzen
baitira: motibazio fisiologikoa, extrinsekoa nahiz intrinsekoa, kognitiboa,
banako ezberdintasunak eta emozioa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario