jueves, 1 de noviembre de 2012

Emozioei buruzko ikerketan arazo teorikoak. Kapitulu 15


15.- Kapitulua

Emozioei buruzko ikerketan arazo teorikoak

Biologia ala kognizioaren eztabaida
Zenbat emozio daude?
Emozio eta motibazioaren arteko erlazioa


Gertakizun erreal bat kontatuko dut irakurleari bineta barnerakoi bat irudika dezan eskatu beharrean. Euria egiten zuen egun batean Texas Christian University-ko kanpusa zeharkatzen zuen kale batetan gertatu zen. Kalearen alde batean psikologiako eraikuntza dago eta beste aldean ikasleen erresidentziak daude. Goiz hartan, laborategiko esperimentua burutzeko antolatu zen gure ikerketako taldea. Hasi baino 15 minutu lehenago, leiho batetik begiratu eta nire ikerketako laguna ikusi nuen kalea zeharkatzen psikologiako eraikuntzarantz. Espaloia jaitsi zuenean, aurretik kotxe bat pasa zitzaion lokatzazko-ur olatuak zipriztinduz eta goitik beheraino bustiz.
            Bilera garrantzitsu batetarako bidean ur zikinaz zipriztindua izateak esperientzia emozional batetarako aukera ematen du. Nire lagunak espero zen bezala erantzun zuen  -- makurtu, besoak gorantz altxatu, aurpegiko ura garbitu zuen eta buelta emanaz ikasleen erresidentziara bueltatu zen azkar. Haserretua, larritua eta agian pixka bat lotsatua eta umildua zegoela ematen zuen. Egun hartan laborategitik ez zen agertu.
            Zerk eragin zuen nire lagunaren erreakzio emozionala? Alde batetik, ur zipriztinaren berehalako sentsazioa, gertatutakoaren ikusmen zoritxarrekoa eta bere zapata zuriak marroi nola bihurtzen ziren ikustearen frustrazioa izan zitezkeen emozioaren zergatiak. Agian gorputzaren makurketak, aurpegiko espresioaren aldaketak edo erantzun fisiologikoen aldaketak (adb; erritmo kardiako azkarra) emozioa eragin zuten baita ere. Beste aldetik zergatik gertatu zenaren hausnarketa motza, gidatzailearen jokaera txarrak zergatiak ere eragin dezake emozioa. Egoeren aldaketak eta nola busti izanaren moduaren ebaluaketak eguneko planak aldatzeaz gain emozioan ere eragin dezake. Adibide honek nire lagunak sentitzen zuenaren aukera mugagabeak ahalbideratzen ditu – inpresio sentsorialak, ekintza neuroendokrinoak, erantzun fisiologikoak, aurpegiko feedbacka, zipriztindua izatearen ebaluaketa onak ala txarrak, besteen aurrean nola aurkeztua izatearen kezka eta gidatzaileak deliberalki zipriztinduaren zergatia. Kausa aukeren zerrenda luzea begiratu eta ordenatzean, batek planteatu lezake ea faktore bakoitzak emozioa eragin lezakeen.
           
KOGNIZIOA ALA BIOLOGIAREN EZTABAIDA
Emozioaren prozesuan ikuspegi ulerkor bat ahalbideratzen dute batera perspektiba kognitiboak eta biologikoak. Bestalde, aspektu biologiko nahiz kognitiboen ezagutzak emozioan, ea faktore batek nahiz biologikoak ala kognitiboak, batak bestearekiko lehentasunik ote duen galdera planteatzen du (Lazarus, 1981, 1982, 1984; Zajonc, 1980, 1981, 1984,). Kognizioaren lehentasuna defendatzen dutenek, gertaera estimulu baten arrazoi eta esanahi pertsonala, aurretik kognitiboki ebaluatu gabe, pertsonak erantzun emozionalik ezin dezakeela izan planteatzen dute. Emozio bat eman aurretik, errekurtso kognitiboak biltzen ditu (bizitzako gertakarien esanahia eraikitzeko oroimena, alegia) eta interpretazio hauek estimulu egoera baten nabardura ebaluatzea baimenduko dio banakoari. Nire ongizateari eragiten dio?, Garrantzitsua da?, Onuragarria da?, Mingarria?, Baikorra?, Ezkorra?.
Erreakzio emozionalek kognizioaren lehentasuna ez dutela behar planteatzen dute biologiaren lehentasuna defendatzen dutenek. Emozioa, beste motako gertakariek, esaterako, aurpegiaren espresioa edo neurona deskarga tasa bezalakoek aktibatzen dutela. Teoria biologizistarentzat, emozioak aurretiko gertakari kognitibo gabe eman daitezke eta ematen dira, baina gertakari biologiko gabe ezin dira eman. Beraz biologia eta ez kognizioa, lehentasunezkoa da.

15.1 taula. Perspektiba kognitibo eta biologiko araberako taldekatzea:

Teoriko kognitibistak                                                      Teoriko biologizistak             

  Magda Arnold                                                                  Paul Ekman
  James Averill                                                                   Carroll Izard
  Richard Lazarus                                                               William James
  George Madler                                                                 Robert Plutchik
  Stanley Schachter                                                             Silvan Tomkins
  Bernard Weiner                                                                Robert Zajonc

Richard Lazarus (1982, 1984) Eta James Averill (1982) perspektiba kognitiboaren defendatzaileak dira. Lazarusentzat aktibitate kognitiboa, emozioa sor dadin, aurreko baldintza bat da. Norberaren ongizaterako estimuluak duen garrantzia ulertu gabe ez dago arrazoirik emozionalki erantzuteko. Norberaren ongizaterako garrantzitsutzat hartzen bada estimuluek ez dute erreakzio emozional bat elizitatu behar; baina mehatxugarri edo desafiantetzat hartzen diren estimuluek ordea bai. 
            Lazarusentzat gertaera estimulu baten ebaluaketak ez du zergatik prozesu kontziente eta razionala izan behar; “ebaluaketa pertzeptibo primitiboa” izan daiteke. “Ebaluaketa pertzeptibo primitibo” honek Arnold-en ona/txarraren bat-bateko ebaluazioa gogoratzen du. Dena den, ona/txarraren  bat-bateko ebaluaketa izan edo ebaluazio retrospektiboa izan, teoriko kognitibistek aurretiko aktibitate kognitibo gabe emozioa ez dela emango baieztatzen dute.
            Averillentzat (1982)  emozioak hobe ulertzen dira jasotako (adoptados) errol sozial bezala. Pertsonek emozioak (haserrea, maitemintzea) azaltzen dituzte ondorio sozial positiboak sortzeko. Haserretzean, banakoak arau sozial bat hautsi dezake, ekintzaren arduraren jabe ez egin eta emozioa azaltzen ez den momentuei buruzko usteak modu egokian komunika ditzake. Averillen arabera, pertsonek emozioa sozialki nolatan eraikitzen duten azaltzeko. Gizarte erroletatik abiaturik, maitemintzearen adibidea hartu genezake. Averill eta Boothroyd-ekin ados, ideal erromantikoa errol estandar bat da, eta zeinen arabera  norberaren maitasunezko esperientziak interpretatzen diren. Ideal erromantikoaren arabera pertsona emozionalki eta ustekabean zur eta lur gelditzen da beste baten azalpenagatik (normalean zorizko agerpena). Behin barneraturik, banakoak ideal hori erreproduzitzen saiatuko dira eta ideal horrekin bat datorrenaren arabera interpretatzen dute harremanerako jokabidea. Berez, pertsonek igurikapen sozialak (estandarrak) ikasten dituzte eta ondoren espero izandako ondorio sozialak lortzeko ( esaterako: harreman bat hastea), esperientzia emozionala sozialki eraiki dute.
            Prozesu denak zerikusi gutxi du egoera biologikoekin, asko ordea aktibitate kognitibo eta sozialarekin. Horregatik, Lazarus, Arnold eta taularen ezkerraldean azaltzen diren teoriko guztiak lehentasuna ematen diote sistema kognitiboari eta emozioa gertaera postkognitibotzat hartzen dute.
            Robert Zajonc (1980, 1981, 1984) eta Carroll Izard perspektiba biologizistaren bi babesle sutsu dira. Zajonc-entzat emozioak sortzen dituzten barne prozesuak daude, kognizioaz gain. Zajonc-entzat sistema kognitiboa eta emozionala, bereizitako eta partzialki independenteak diren bi sistema dira. Ikuspuntu honetatik, emozioak gertakizun prekognitiboak nahiz postkognitiboak izan daitezke. Ideia hau defendatzeko Zajonc-ek premiazko zenbait arrazoi planteatzen ditu.
            Lehena, kontutan izanik egoera emozionala berbalizatu oso zaila dela askotan, logikoa dirudi sorburu ez kognitiboak dituela suposatzea ( hau da, hizkuntzan oinarriturik ez direnak). Bigarrenez, kognitiboak ez diren prozedura bitartez eragin daitekeela esperientzia emozionala, esaterako drogak edo hormonak, garunaren estimulazio elektrikoa edo aurpegiko muskuluen aktibazioaz. Hirugarrena, emozioarentzat eta kognizioarentzat eraikuntza neuroanatomikoak identifika daitezke. Esaterako: emozioak, sentimenduak eta umorea erregulatzeko estruktura linbiko subkortikalak garrantzitsuak dira eta prozesu kognitiboak, oroimena eta pentsamendua bezalakoak, erregulatzeko bereziki garrantzitsuak dira egitura kortikalak. Laugarrena, emozioak gizakietan nahiz animali ez-gizakietan  ematen dira.
            Mintzaira eskuratu aurretik edo eragiketa kognitibo konplexuak burutzeko gaitasuna eskuratu aurretik, haurtxoak barre egiten du eta negar, sentitzen dute eta emozioak aditzera eman (Izard 1984). Zajonc-ek (1981) honegatik zera ondorioztatzen du: “ Pertsonak ez dira ezkontzen eta dibortziatzen, ez dute hiltzen edo beraien buruaz beste egiten bizia sakrifikatuaz askatasunaren aurrean, beraien jokabideen bentaja eta desbentajen analisi zehatz bat egin ondoren.” Hau da, emozioak askotan oinarri biologikoko gertaera ez kognitiboak direla.             
            Izard-entzat, emozioak prozesamendu subkortikaletik sortzen dira eta baliteke edo ez, aktibitate kortikalak parte hartzea. Bere lanaren gehiengoa haur-txoekin burutu ostean, konturatu da, haurtxoak gertaera batzuei erantzuten dietela beraien mugatze kognitiboak izan arren ( hiztegi mugatua, mintzaira falta, oroimen gaitasun mugatua, alegia). Esaterako, hiru asteko jaioberri batek, gizaki ahots mehe (aguda) bati irribarre eginez erantzuten dio (Wolf 1969) eta bi hilabetetako haurrak minari erantzunez amorrua adierazten du (Izard, Henbree, Dougherty eta Spizzirri, 1983). Haurrak mintzaira eskuratzean eta epe luzerako oroimenaren gaitasuna erabiltzen hastean, gertakizun gehienak prozesamendu kognitiboa dute. Hala ere, nahiz eta aktibitate kognitiboak aurrerago emozioaren prozesuan parte hartu, Izard-ek (1989) dio kanpo gertaeren gehiengoaren prozesamenduak ez-kognitiboak izaten jarraitzen duela. Hau da, automatikoak, inkontzienteak, eta egitura subkortikalak bitartekatuak.
            Kognizioa eta biologiaren aurkako eztabaidan atera daitekeen irabazi zuzenena, alde bakoitzak emozioaren kausak azaltzeko beraien ideiak zehazki azaltzen dituztela da. Lazarus eta Avrill-en argumentua egoera emozional denek aurretiko gertaera kognitiboaren beharra dutela da. Zajonc eta Izard-ek onartzen dute batzuetan gertaera kognitiboak emozioaren aurretik ematen direla ( eta emozioak sortzen dituztela), baina era berean badaudela zenbait egoera gertaera estimulu baten aurreko erantzun zuzentzat jokatzen duten emozioak. Behin bi aldeak ezagutu ostean, gure buruari galde geniezaioke: Zeinek du arrazoia?
            Psikologia barneko beste eztabaiden antzera, kognizio eta biologia artekoak duen erantzunik egokiena: biak, puntu bateraino, zuzenak direla onartzean datza. Emozioaren psikologoek eztabaida honi erantzunak aurkitzen saiatu dira eta ondoren  hiru erantzun aurkezten dira.



1go erabakia: bi sistemen ikuspegi integratzailea.

Ross Buck-en iritziz (1984) “Zeinek du arrazoia?” galderaren erantzuna, biek dutela da. Buck-ek dio, gizakiek emozioa aldi berean aktibatzen eta erregulatzen dituzten bi sistema dituztela. Buk-ek  sugeritzen du kitzikadura emozionalen aurrean era ez-bolondres batetan erreakzionatzen duen sistema fisiologiko innato, espontaneo eta primitibo bat dagoela. Hau da sistema biologikoa. Bigarren sistema interaktibo bat baina desberdin bat, era sozial eta sinboliko batean erreakzionatzen duena, ikasitako eta kortikal sistema kognitibo bat da. Sistema primitibo biologikoa eta erlatiboki berria den sistema kognitiboa elkarrekin konbinatzen dira asko adaptatu daitekeen emozioaren mekanismo bat eskaintzeko.
15.1 irudian Buck-en (1984) bi sistema desberdin eta separatuengatik erregulatutako emozioaren eskema azaltzen da. Lehenengo sistema oinarri biologikoarena da. Bere jatorriak espeziearen aintzinako historia ebolutibora erremontatzen den sistema innato bat da. Informazio sentsoriala, bide kortikalen (hau da, linbikoen) eta egituren akzioagatik azkar, automatikoki, eta inkontzienteki prozesatzen da. Bigarren sistemak oinarri kognitiboa du. Pertsonaren ikaskuntza kulturalaren eta historia sozialaren araberako sistema ikasi bat da. Informazio sentsoriala, bide kortikalengatik era ebaluatibo, interpretatibo, eta kontziente batean prozesatzen da. Buck-ek dio, emozioaren esperientzia emozionala aktibatu eta erregulatzeko elkarlanean aritzen direla.
Emozioaren bi sistema batera dauden proposizioa irudikatzeko, Buck-ek (1984) beste pertsona bati pozik gaudela nola esaten diogunaren adibidea erabili zuen. Poztasuna komunikatzeko dugun bide bat, aurpegiko espresio erreaktibo eta espontaneo bat da. Pentsatu gabe irribarre egiten dugu. Beste bide bat, hitz atseginak edo saiatutako irribarrearen komunikazio sinbolikoa da. Gure laguna ikusteak informazioaren prozesaketa kontzientea bideratzen du. Prozesaketa horretan erantzuteko erarik hobena ebaluatzen dugu.

2gn erabakia: oiloa edo arrautzaren arazoa
Robert Plutchik-entzat (1985) kognizioaren Biologia kontrako eztabaida oiloa eta arrautzaren artekoaren antzekoa da (“Zer izan zen lehenik arraultze ala oiloa? Esaten denean bezala). Ezin da emozioa kontzeptualizatu kognitiboki edo emozionalki sortuta egongo balitz bezala. Gehien bat, emozioa prozesu bat da, buklean dagoen feedbacka sistema bati gehitzen zaien gertaeren kate bat. Plutchik-en buklean dagoen feedbacka sistemaren parte diren elementuak kognizioa, arousala, sentimenduak, eginkizunerako prestakuntzak, espresioen azalpenak eta aktibitate konduktual irekia dira.
15.2 irudiak, Plutchik-en emozioaren buklean dagoen feedbackaren irudikapen posible bat errepresentatzen du. Pertsonarentzat, buklean dagoen feedbackaren sistema adierazgarria den gertaera estimulu batekin hasten da eta emozioarekin bukatzen da. Estimulua eta emozioaren artean emozioa sortzen duten gertakizunen kate interaktibo konplexu bat existitzen da. Plutchik-en kontzeptualizazioaren punturik garrantzitsuena, emozioan influitzeko, feedbackaren buklearen edozein puntutan parte hartu daitekeen proposizioa da. Batek, estimulu gertaera bat kognitiboki ebaluatu eta emozioaren prozesua aktibatu dezake. Txandaka, pertsona baten burmuinean elektrodo bat sartu daiteke eta honekin gertaera kognitiborik gabeko erreakzio emozionala sortu daiteke. Drogaren batek elektrodoaren eragin berbera izan dezake. Baita gorputz
























15.2 Irudia.    Emozioan buklean Plutchik-en sistema.
espresioa altera genezake, adibidez, aurpegiko muskulatura edo postura korporala, eta partizipazio kognitiborik egon gabe emozioan influitu.
15.2 irudiak, grafikoki adierazten du Plutchik-ek kognizioa biologiaren kontrako eztabaidari ematen dion erantzuna dialektikaren mundu konplexuan, non emozioaren ikuspuntu bakoitza era berean kausa eta efektua den eta azken emaitza emozioaren sei ikuspuntuetan sortutako indarren arteko jokoaren araberakoa den,  sartzea suposatzen duela. Plutchik-en arrautz-oiloaren analisitik atera beharreko lehenengo ondorioa da kognizioak ez direla emozioaren kausa zuzena ezta ere gertakizun biologikoak. Kognizioa, arousala, eginkizunerako prestakuntza, sentimenduak, espresio ageriak, eta aktibitate konduktual irekia esperientziatik sortzen den emozioa eraikitzen dute.

3gn erabakia: Ikuspuntu dibergenteak emozioen azterketan
Zalantza gutxi dago kognizioak emozioa sortzen duela esatean. Imajina ezazu zerbait atsegingarria, eta poza sentituko duzu; imajina ezazu udal zabortegiaren ondoan bizi ezkero nolakoa izango zen usaina eta nazka sentituko duzu. Era berean, duda gutxi egon daiteke prozesu sentsorialek sistema biologikoen gain eragina dutela eta emozioa sortarazten dutela esatean. Gela bero batetara sartzen bazara egun hotz batean edo egin berria dagoen ogiaren usaina usaintzean orduan baduzu jakinmina eta poza sentituko duzu. Honenbestez, emozioa bai sentimenduengatik baita zentzuengatik lortua izan daitekeela segurtasunez, ondoriozta daiteke.
Russel eta Woudzia (1986), emozioak pentsamendu eta zentzuengatik sortuak izan daitezkeela onartuz hirugarren irtenbide bat aurkezten dute kognizioa biologiaren aurkako debatea konpontzen saiatzeko. Estimulu batek sentsazioak sortarazten dituenean (ez pentsamenduak) orduan emozioak sentsaziopean soilik egongo dira (prozesu sentsorialak gain, umorea eta drogak). Inolako sentsaziorik sortzen ez denean (estimulua pentsamendu bat denean) orduan emozioak prozesu kognitiboen gain egongo dira. Gehiengo baten kasuan, hau da, estimuluak bai aktibitate sentsoriala baita kognitiboa eragiten dituzten horietan, eztabaidaren soluzioa soilik hartzen den ikuspuntuaren esku dago. Biologo, etologo eta psikologo ebolutibo eta konparatiboek orokorki emozio prozesuaren xehetasun batzuk ikusten dituzten bien bitartean psikologo kognitibo eta sozialak eta soziologoek beste xehetasun batzuk ikusten dituzte.
Agian horrela izan beharko luke. Emozioak fenomeno ikaragarri konplexuak dira (eta elkarreragileak). Horrela, emozioen ikerkuntzari asko falta zaionez oraindik emozioen prozesua ulertzera iristeko, ikerkuntzaren arloa bere osotasunean aprobetxatuko litzateke ikertzaile batzuk emozioak ikuspuntu batetik ikertuko balituzte eta beste batzuek beste ikuspuntu batetik. Noizbehinkako, emozioen supraestruktura biologikoak zein kognitiboak ezagutzen ditugunean emozioari buruzko ikuspuntu biologizista eta kognitibisten sintesi koherente bat gai izaten saiatzen hasiko gara. Emozioen biologia, emozioaren kognizioa eta biologia eta kognizioaren arteko elkarreragilea ulertzen dugun unean, orduan egongo gara prestaturik emozioa den buruhaustea ulertzeko.

ZENBAT EMOZIO DAUDE?

            Kognizio eta biologiaren eztabaidatik zeharkako moduan beste galdera garrantzitsu eta interesgarri bat sortzen da motibazioan ikerketaren barnetik. Galdera hau da : “zenbat emozio daude?”. Orientabide biologizista batek emozio primarioetan egiten du enfasia (adibidez; amorrua, beldurra) eta eskuratutako emozioei edo sekundarioei garrantzi gutxiago ematen dio. Orientabide kognitibo batek emozio sekundarioen garrantzia onartzen du baina esperientzia sozial, kultural eta banakakotik sortzen den barietate esperientzia emozionalaren gehiengo bati jartzen dio enfasia.
            Azken momentuan, bakoitzaren orientabide teorikoaren esku dago suposatzen diren emozio kopurua dagoela. Lehendabizi “ zenbat emozio daude?” galderari erantzungo diogu ikuspuntu biologizistatik eta ondoren galdera bera proposatuko dugu ikuspuntu kognitibotik.

      Ikuspuntu biologizista
Tipikoki, ikuspuntu biologizistak gutxiengo lautik abiaturik emozio primarioen dozena erdia nabarmentzen da (Trevarthen, 1984; Panksepp, 1982) gehiengo hamarreko arte (Izard, 1977). Teoriko biologizistak emozio kopuru konkretu bat jartzeko arrazoi on bat du, nahiz eta proposamen bakoitza ikerketa linea ezberdinetan oinarritu. Azterketaren barnean oinarri biologizistadun ikerketa tradizionaleko sei lineak hauek dira: bide neurotransmisoreak, garapenaren historia, deskarga neuronaleko patroiak, kulturaz gaindiko aurpegiko espresioak, nagusien aurpegiko feedbackak eta funtzio egokituak analisi psikoebolutiboren baten barnean. 15.3 irudiak ikerketaren oinarrizko sei lineak erakusten ditu izen batekin batera (eta erreferentzi bat) tradizio bakoitza ereduz adierazten duena. Taulan ere azaltzen da linea bakoitza proposatzen duen emozioen kopuru bat ikerketaren emaitzekin bat datorrena.
Panksepp-ek (1982) oinarri biologikoko lau emozioen existentzia proposatzen du: beldurra, amorrua, ikara eta itxaropena. Panksepp-en ustez lau emozio primario daude lau bide neuroanatomiko ezberdin daudelako sistema linbikoan. Trevarthem (1984) garapenaren ikuspegien batean oinarritzen da oinarrizko lau emozioak proposatzean- poza, angustia, beldurra eta amorrua. Lau emozio hauek azkar azaleratzen dira (bizitzako bigarren hilabetean), beste emozio batzuk baino askoz ere aguroago (esaterako, lotsa). Tomkins-ek (1970) sei emozio primarioen artean bereizten du sei deskarga neuronal daudelako. Ekman-ek (1984) sei emozio ezberdin proposatzen ditu - beldurra, amorrua, poza, ezustea, nazka eta mesprezua. Ekman-en emozioen lista aurpegiko espresioen unibertsaltasun kulturaz kanpoko bere ikerketatik deribatzen da. Plutchik-ek beharrezko zortzi emozioen lista egiten du             ( amorrua, nazka, tristura, ezustea, beldurra, etsipena, poza eta aurrerapena) zeinetan organismo bizi guztiak emozio bakoitza banatzen duten zortzi sindrome emozio-jokaera batekin bat etortzen diren. Azkenik, Izard-ek (1977) 10 emozioko lista bat aurkezten du bere emozioen teoria diferentzialaren oinarriaz: amorrua, beldurra, angustia, ezustea, lotsa, interesa eta mesprezua.  
           

   Ikuspuntu kognitiboa

Tradizio biologizistak aipatzen duenez, gizakiok lau edo zortzi emozio ditugu baina ikuspuntu kognitiboaren arabera, askoz gehiago dira. Teoria kognitiboek gorputz erreakzio kopuru mugatua dagoela onartzen dute ( adibidez, borroka – ihesa erreakzioa ) baina erreakzio biologiko berdinetik emozio ezberdinak sortu daitezkeela defendatzen du. Adibidez, erantzun fisiologiko bakar bat ( odol presioaren gehiketa esaterako) hiru emozio ezberdinen oinarri biologikoa izan daiteke: amorrua, jeloskortasuna eta inbidia.
Odol presio altuak eta norbere buruarekiko justua ez den ebaluaketa batek amorrua sortarazten du; odol presio altua eta ustez norberarena izan beharko litzatekeen objektu bat beste norbaiten eskuetan dagoenean, jeloskortasuna sortzen da; odol presio altua eta ustez beste norbait posizio atsegingarriago batean dagoenean, inbidia agertzen da.
Esperientzia guztiak bizi eta interpretatu daitezkeela jakinik, gizakiok emozio aniztasun ugari ditugu.
Fridja-k ikuspuntu kognitiboa modu honetan laburtzen du: “ egoera konkretuen erantzun bezala sortzen dira emozioak; emozio ezberdinak esanahi ezberdinen  erantzun bezala sortzen dira.( Fridja, 1988 p.349 ) Aldagai fisiologikoetan enfasi egin aurretik, prozesu sozial eta kognitiboak moldatu, modelatu eta eraiki egiten dituzte emozio ezberdinak ondorio funtzional bezala gizabanakoaren sistema sozialaren barnean. Egoera emozional ezberdinen esperientziak ( Shaver et al.1987 ) , izaera emozionaleko hitzek ( Stormas y Storms,1987 ), eragile kulturalek ( Leavitt y Power,1987 ) , gurasoak bezalako eragile sozialak ( Kemper, 1987 ) eta ezagutza estrukturalen konplexutasunak ( Linville ) eraikuntzan, ultrakerian edo estremismoan eta esperientzia emozionalean oraindik gehiago laguntzen dute.
15.4 taulan, ikuspuntu kognitibistaren barne dauden sei behaketa lerroak laburtzen ditu eta tradizio bakoitza laburtzen duen izena eta erreferentzia azaltzen ditu. aldagai kognitiboak, sozialak eta kulturalak  sentitzen dugun emozio konkretuarengan nola eragiten duen azaltzen digu taulak. Aldagai kognitibo, sozialak eta kulturalak horren anitzak direla jakinik, emozio posibleen artean kopurua ia mugagabea da.

   Oinarrizko emozioak
Biologia – Kognizio arteko eztabaidak, prozesu emozionalean kausa kritiko baten identifikazioa oztopatzen du. Honez gain, ondorengo galderari erabateko erantzun bat aurkitzeko ere oztopoak jartzen ditu: “Zenbat emozio daude?” Ondoren aurrekariak aurkezten dira eta baita funtsezko emozioen ondorioak ere.Ondorengo ordenaren arabera , emozio hauen inguruan hitz egingo dugu: ustekabea, beldurra, amorrua, nazka, estuasuna edo larritasuna, alaitasuna eta interesa.

Ustekabea

Ustekabea emozioen artean laburrena da. Neurologikoki, deskarga neuronalaren tasan berehalako gehiketa bat aktibatzen du ustekabeak. Berehalako eta ezusteko gertakariek (adibidez, trumoi bat, petardoak, edota iragarri gabeko ospakizun bat) ustekabea sortzen dute. Garrantzitsua den zerbait ahaztu eta bat batean gogoratzen dugunean ustekabeturik  sentitzen gara. Weiner eta Mandlerrekin ados, ondorioak gertatu ondoren edo ezusteko erantzunak jasotzerakoan edota ekintza baten erdian etenaldi bat gertatzen denean.
Horren iraupen laburrekoa izanik, ustekabea berehala bilakatzen da beste emozio batean. Garrantzitsua den zerbait ahazteak sortzen digun ustekabea berehala estuasunean bihurtzen da. Askotan ustekabearen ondoren alaitasuna sentitzen dugu. Beste askotan ordea, beldurra sentitzen dugu.
Ustekabearen esanahi funtzionala ondorengo hau izango litzateke: berehalako edota ezusteko gertakarien aurrean modu eraginkor batean aurrera eraman ahal izan dezan pertsona prestatu. Izan ere ustekabeak ekintza aurrera doan heinean, sistema nerbioso zentrala garbitu egiten du, arreta guztia bertan jarri ahal izateko.
Honela ustekabeak emozio jenerala izateko prestatzen du pertsona eta berehalako gehiketa bat eragiten ekintza edo aktibitate kognitiboan. Pertsona harriturik dagoenean oroimena, denbora tarte txiki batez, aske gelditzen da aurretik edukitako pentsamenduetaz. Ikuspuntu ebolutibo batetik, ustekabea oso moldakorra izan daiteke. Esaterako moldakorra da elkarrizketa lasai bati uzten diogunean guregana hurbiltzen dagoen kamio handi bati arreta osoa jarri ahal izateko.


Emozioen ikasketaren perspektiba kognitiboan ikerketa linea tradizionalak





Arousalekin kognizio emozionalak


Arousalekin esanahiaren analisia


Arousalen egoerari erantzun gizarteratua


Egoeren balorazioak eta birbalorazioak

Paper [rol] sozialak eta eraikuntzak

Emaitzen atribuzioak





Schachter (1964)


Mandler (1984)

Kemper (1987)

Lazarus (1984)

Averill (1982)

Weiner (1986)





Kalkulaezinak diren hainbat emozio, egoeraren esanahiaren, gertaeren nabarmenduren, gizarteratzearen historialaren, emozioaren ezagueraren eta beste eragin kognitiboren, sozialen eta kulturalen menpe daude.
 

15.4     Emozioaren perspektiba kognitiboan ikerketa tradizionalen sei linea

Beldurra

Beldurra, kaltearen edo arriskuaren pertzeptzioarekin aktibatzen da. Pertzibitutako kalte edo arriskuaren jatorria fisiko nahiz psikologikoa izan daiteke. Gure ongizate fisiko nahiz psikologikoari eginiko mehatxu eta arriskuek aktibatzen dute beldurra. Mina, erredurek, zauriek eta gaixotasunek sorturiko kalte fisikoaren adibide da. Gure autoestimari eginiko irainak edo adiskide bat galtzearen mehatxua berriz, kalte psikologikoaren adibideak dira. Askotan, ingurugiroan dagoen objektu bat arriskutsua dela perzibitzeko kondizionamendu klasikoa erabiltzen da (5.kapitulua). Kondizionamendu klasikoan, kalte errealari (mina, zauriak) sarri bateratzen (asoziatzen) zaizkion estimuluak, erantzun bateratu bat           amaitzen dute, beldurra. Katuak (ailurofobia), altura (acrofobia), iluntasuna (nyctofobia), etab., arrisku eta kalte posibleen seinale direla ikasi duten pertsonen adibideak ugaritzen ari dira literatura klinikoan. Eguneroko esperientzia ere arriskuz beteta dago hala nola; trafikoa, dentistak eta azterketak. Kalte fisiko edo psikologiko bat datorrela berri ematen duen emozio bat da beldurra.
Arnold-en ustez “akzio ebitatzailerako joera” izango litzatekeena garatzen edo babesten laguntzen duten tentsio nerbiosoaren sentsazioa ematen die pertsonei beldurrak. Babestearen motibazioa, beldurra diogun objektuarekin aurrez-aurre jartzen uzten diguten aurre egite erantzunen (respuestas de afrontamiento) bidez edo objektuaren aurrean erretiratzea eta alde egitearen bidez adierazten da tipikoki. Alde egitea posible ez bada, edo nahi ez bada, beldurrak pertsona motibatzen du arriskuari aurre egiteko.
Maila positiboago batetan, gizabanakoa arriskutik urruntzen duten erantzun berrien ikaskuntza errazten du beldurrak. Autopista batetatik gidatzen duten gidari gutxi dago, ekaitz euritsu baten erdian errepide bustian kontuz ibiltzeko gogorarazi behar zaienak (beldurrak, aurre egitearen esfortzua aktibatzen du) eta esperientziadun gidariek, gidari berriek baino askoz hobeto aurre egingo diete honelako arriskuei (beldurrak, aurre egin beharreko erantzun baten ikaskuntza erraztuko du). Beraz, beldurrak aurre egiteko esfortzuak aktibatzen ditu eta aurre egiteko gaitasunen ikaskuntza errazten du.

Amorrua

Amorrua emoziorik “beroena” eta grinazkoena da. Amorrua hainbat modutan izan daiteke aktibatua baina bere antezedenterik printzipalena kontrola da, fisiko nahiz psikologikoa izanik. Kontrol fisikoa izango litzateke, adibidez, zure nahiaren aurka barrote artean bahitzea. Kontrol psikologikoa arauen edo gure muga propioen bidez agertzen da. Helburu batetara zuzenduriko jokabidearen etenaldiak sortzen duen frustrazioak ere amorrua aktibatzen du (adibidez, autoa ez da martxan jartzen eta zure helburua lanera autoz joatea da). Nahikoa da soilik pentsatzea, azkeneko aldiz dirua errefreskagarrien makina batetan sartu eta ezer atera ez zeneko hartan, frustrazioak amorrua martxan jartzen duela hautemateko. Zauritua, engainatua edo traizionatua izateak ere amorrua aktiba dezake.
Maila neurologikoari dagokionez, deskarga neuronalen tasa iraunkor altu batez karakterizatzen den dentsitate handiko emozio bat da amorrua. Arazo korapilatsu baten aurrean irtenbidea bilatzeko abilitate faltak, gizabanakoa larritu eta amorratzen du. Batzuetan pertsonei, “kableak gurutzatzen zaizkie” eta bortizki eta modu deskontrolatu batetan portatzen hasten dira. Pertsonei “kableak gurutzatu” (garrasi egitea, maldizioak botatzea, paretaren kontra gauzak jaurtikitzea) ohi zaizkie, deskarga neuronalaren tasa gutxitzeko modu bat bilatzen ez dutenean. Gizabanakoak bere deskarga neuronalaren dentsitate altua gutxitzeko modu bat bilatzea lortzen duen arte jarraitzen du amorruaren sentsazioak (adibidez, Tomkins, 1963).
Bere xede funtzionala inguruneko mugak haustearena denez, amorrua emoziorik arriskutsuena da (Plutchik, 1980). Batzuetan, amorruak ezbeharreko (innecesarios) suntsiketa eta kalteak sortzen ditu, hala nola, ume bati bultza egiten diogunean, taldeko lagun bat iraintzen dugunean edo itxita dagoen ate bati ostikoak ematen dizkiogunean. Beste batzuetan berriz, esan genezake amorruari izugarrizko etekina atera genezaiokeela, ingurunearekiko galdutako kontrola lortzeko saiakerak energetizatzen dituenean bezala (azkenik lortuko delarik). Ikuspegi ebolutibo batetatik amorruak energia auto-babeserantz mugitzen du (kemenagatik, indarragatik eta erresistentziagatik ezaguarazten den babesa). Arrazoi honengatik, amorrua, ertz bikoitzeko labana balitz bezala har genezake.

Nazka (higuin, narda)
Nazka emozio konplexua da, erlatiboki hitz eginda. Nazkak, hondatutako edo alferrikaldutako objektu baten aurrean ihesi egitea edo gaitzespena bezalako erantzunak hartzen ditu bere baitan. Janaria edo gorputzari darizkion usainak, kutsadura eta zapore mikatzak bezalako gertakari fisikoek eta gustu txarreko txisteak eta balore moral higuingarriek bezalako gertakari psikologikoek, gaitzestearen bulkada eta nazkaren emozioa aktibatzen dituzte. Imajina ezazu zeure erreakzio emozionala zauri odoltsu bat ikustean, alferrikaldutako esnea usaintzean edota limoi mikatz bat dastatzean eta erraza izango zaizu nazka zerk aktibatzen duen jakitea.
Nazkaren esanahi funtzionala gaitzespena da. Nazkatutako pertsona prest dago objektu aurkeztezinak edo higienirik gabekoak ezabatu eta alde batetara uzteko eta baita bere ohitura eta jarrera pertsonalak aldatzeko,beti ere nazkaren iturri hauek direnean.  Ondorioz, nazka osasun ona mantendu eta bultzatzen duen emozio bat da. Alferrikaldutako janari eta edarien kanporaketak gure gorputzaren ongizatea mantentzen du, aldiz, alferrikaldutako pentsamendu eta baloreak baztertzeak gure ongizate psikologikoa mantentzen du. Gainera, aurretiazko nazkaren sentsazioak ingurune osasungarri bat mantentzera animatzen du pertsona: harrikoa egin, hortzak garbitu, dutxatu.
Aurretiazko nazkak alferrikaltze fisiko eta psikologikoa ere inhibitzen ditu, gorputza egoera txarrean eta nazkagarri duen pertsona batek iharduera fisikoa egiteari ekiten dion kasuan bezala.

Estuasuna (estura, larrialdi, angustia)
Estuasuna da emoziorik negatibo eta abertsiboena. Estuasunaren aktibatzailerik nagusienak bereiztea (banatzea) eta porrot egitea dira. Ingurukoren bat heriotzagatik galtzeak, bikotearen banaketak, egoera (bidaia bat) edo haserrealdi batengatik estuasuna sortarazten digute. Pertsonak, beren lanetik eta baloratzen duten posizio edo status batetatik ere bananduak izan litezke. Bestalde, porrotak ere estuasuna sortarazten digu, azterketa bat gainditzen ez denean edo apustu bat galtzean gertatzen den bezala. Norberaren kontrolpean ez dauden egoerengatik sortutako porrotek ere, sor lezakete estuasuna ,gerrate, gaixotasun, istripu eta atzeratze ekonomikoen (Izard,1977); kasuetan gertatzen den moduan. Azkenik, minak  aktibatzen du estuasuna , gehiegizko beroa edo soinuaren kasuan bezala.
Maila neurologikoan, estuasunak sostengatutako neuronen deskarga tasa altua hartzen du  bere baitan. Estuasunaren aktibazio neurologikoa,  ezberdina da antsietatean sostengatutako estimulu neurologikoen  intentsitatearekiko. Ohizko funtzionamenduarekin alderatzean aldiz, estuasunaren dentsitate neurologikoa, erlatiboki altua da.
Estuasunak, berau sortarazi duten egoerak arintzeko beharrezkoa den edozein portaera hartzera motibatzen du pertsona. Hau da, estuasunak, estuasuna bera sortu aurretik inguruneak zuen egoerara bueltatzeko motibatzen du pertsona. Atletak duela gutxi jasandako porrotak sortarazitako estuasunaren aurrean entrenatzen du, bere buruarekiko konfidantza berreskuratu dezan. Bikoteko banaketak sortutako estuasunaren aurrean, ukatutako maitaleak barkamena eskatu, loreak bidali edo telefonoz deitzen du hautsitako harremana berreskuratu nahirik. Zoritxarrez, askotan,  ezin  izaten da banaketa edo porrota hauen aurreko egoerara bueltatzea. Egoera honetan estuasunak iraun egiten du. Eta irauten duen estuasunak atsekabea dakar. Maite dugun norbaiten heriotzak, adibidez, atsekabea dakar askotan. Estuasunak irauten duenean, gizakiarentzat esperientziarik abertsiboena dena ere ekar lezake berekin , depresioa.
Estuasuna modu positiboago batean  ebaluatu ezkero, bere alde positiboak antzeman daitezke. Estuasunak talde sozialen kohesioa errazten du (Averill,1968). Besteengatik banatua izateak estuasuna sortzen du eta oso sentsazio ezatsegina da, ondorioz, honek maite dituen  pertsonekin kohesionatuta jarraitzeko motibatzen du pertsona (Averill,1979). Pertsonek, inor faltan botako ez balute, ez lirateke kohesio sozialerako hain motibaturik egongo. Antzekoa gertatuko litzateke ikasle eta atletekin ere, hauek porrotak estuasuna dakarrela jakingo ez balute, ez bailirateke  ikasi eta entrenatzeko hain motibaturik egongo.
         
Alaitasuna
Zoriontasuna neurologikoki eragiten da deskarga neuronalaren tasaren jaitsiera gogor baten ondorioz. Alaitasun hau eragiten duten faktoreak hainbat daude; hala nola ospakizun positiboak zein sentsazio atseginak. Hauez gain pertsona bakoitzari egiten zaizkion goraipenak ere alaitasunaren bizipena lortzen dute.
Alaitasunak bi esanahi dituela esan dezakegu; batetik sentsazio positibotzat hartu ahal dugu, garaipena eta atseginaren sentsazioa. Bestetik, bakoitzaren parte hartzea laguntzen du gizarteko ekintzetan alaitasunak, izan ere estimulu gozagarri eta indartsua da izaki baten irribarrea.

Interesa
Interesa, egunean zehar gehien erabiltzen den emozioa dela esan dezakegu. Gure ezagueran beti daukagu interesa geure barruan, kontutan harturik pertsona bera askea dela sortzen zaizkion inpultsoetatik, adibidez gosea edo beste emozio gogorretatik (haserrea). Horrela gertaera konkretu batzuek (aldaketak, erronkak, berritasunak), pentsamenduek (lorpenak, ikasketak) eta aurkipenaren ekintzek gehitzen eta aktibatzen dute interesa. Interesaren mailak gorabeherak edukitzen ditu, horrela ekintza batekiko motibazioa edo pentsamendua aldatuz.
Agian izakiak inguru monotonoan biziko balira interes falta erraz igarriko zen, baina pertsonak nahiz animaliak mundu ezegonkor eta berri batetan bizi dira. Interesak aldi berean, kuriositatea probokatzen du eta bakoitzaren mugimenduak sortarazten ditu; bai eta sortzaileak izatera bultzatzen gaitu, ikastera edo gure trebetasunak garatzera. Izan ere zaila da adibidez hizkuntza arrotz bat ikastea ez baldin badaukagu interes pixka bat.

EMOZIO ETA MOTIBAZIOAREN ARTEKO ERLAZIOA

            Izkribu honetan emozioei nahiz motibazioari buruzko izaeraz hitz egin dugu, baina ez bien arteko erlazioei buruz. Emozioak eta motibazioak bi eratara erlazionatzen dira. Lehenengoa, Silvan Tomkins eta Carroll Izard-ek zioten bezala emozioa, motibazio era bat da; izan ere emozioak motibazioaren definizioan sartzen dira. Hau da, lehenengoak bigarrenean sortarazten dute energiak eta jokaeretan hain zuzen. Adibidez, beldurrak ihesa egiteko motibatzen gaitu horrela gure jokaera beldurraren emozioak kontrolatuz.
            Bigarrenean, motibazioa eta emozioa guztiz erlazionaturik daude. Ross Buck-ek dioen bezala azken hauek (motibazioa eta emozioa), txanpon baten aurpegiak dira; lehenengoek bigarrenen erantzuna kontrolatzen dute euren arabera. Hori dela eta, Buck-en iritziz emozioek motibazioen egoera jakinarazten dute.
            Agian ideia ona da kapitulu hau amaitzea eztabaida batekin; hau da, nola motibazio sexual baten ondorioz gure gorputzean mugimenduak sortarazten ditugun gozagarri sexualaren bila. Noizbait gelditu zara pentsatzen zergatik jokaera sexuala dago hain lotuta emozioetara?
Buck-ek emozioa irakurketa bezala egoera emozionalei buruz, emozio baikorrak interesa bezala eta poztasunak bide sexuala errazten dute, bai kopulak, masturbazioak, homosexualitateak, intzestuak edo pornografia begiratzeak. Emozio ezkorrak nazka bezala, amorru, kulpabilitatea eta antsietateak bide sexual hori inhibitzen dute (inpotentziara edo hoztasunera bidera dezake). Beraz, interesaren eta poztasunaren irakurketa jarraituaz behar sexualaren bidea gratifikantera heldu daiteke eta nazka, amorru, kulpabilitate eta antsietatearen irakurketarekin bide hau mugatzen du. Adibide honek arrazoien, emozioen eta jokaeren arteko elkar akzioa argitzen dute, motibazioak energetizatu eta jokaerak gidatzen dituela erakusten duen bitartean emozioak erraztu eta inhibitu egiten ditu jokaerak egokitzapen arrakastatsuak baikortzeko.




















No hay comentarios:

Publicar un comentario