jueves, 1 de noviembre de 2012

Emozioen funtzioa eta espresioak. Kapitulu 14


 14.- Kapitulua

EMOZIOEN FUNTZIO ETA ESPRESIOAK

Emozioen funtzioak
Emozioa sistema motibazional primario bezala
Tomkin-en perspektiba: aktibaketa neuronala
Aurpegizko feedbackaren hipotesia
Izard-en perspektiba: emozioen teoria diferentziala

Kimikako azterketa ez duzu gainditu, zure katua desagertu egin da, zirkulazioko multa bat jarri dizue eta autoko giltzak auto barruan daude.Auto barrura begiratzen duzun bitartean larrituta (angustiatuta) sentitzen zara. Laster isladatzen da larritasun hori zure aurpegian, kopetilun eta muturtuta baitzaude (en el ceño fruncido y el labio inferior saliente). Zure lagunak, nahikoa somatu duenez (que es bastante perceptiva) zu animatzea erabakitzen du. Ahoko bi ertzak, bere hatzekin igotzen dizkizu eta ondoren irribarre handi batekin begiratzen dizu eta barrez esaten dizu –farre egin ezazu!-.
Ze puntutaraino da sinesgarria zure lagunaren aholkua “ barre egin ezazu” eta ondorioz zu zoriontsuago izatea? Beste modu batera esanda, galderak planteatzen du ea zure lagunaren estrategiak balio duen larritasunetik pozera aldatzeko, era berean aurpegiko espresioa nahigabetik irribarrera aldatuaz.
         Orokorrean, “barre egin eta zoriontsu izan zaitez” aholku hau ez da eraginkorra izaten. Irribarre faltsu batek ez du poz sentsazioa eragiten pertsonak: 1) Espresio zati bat egiten badu  eta ez espresio osoa.Adibidez; ahoa bakarrik mugitzea. 2)Bere borondatearen aurka egitea espresioa, hau da , gogoz kontra  (pertsona bati zer egin  behar duen esateak, barre egiteko bada ere, kontrolatua eta haserretuta sentiarazten du),edo 3) ez du gaitasunik larritasuna sentiarazi dioten arrazoietaz ahazteko (adibidez; gainditu gabeko azterketa, katu desagertua, multa, ireki ezin den atea).
         Hala ere, “barre egin eta zoriontsu izan zaitez” estrategia honek badu meriturik. Zure lagunak aurpegiko espresio espontaneo bat egiteko gaitasuna badu, baliteke poz apur bat sentiaraztea. Zure lagunak egin lezake, adibidez, irribarre oso bat egin, zuk hau espontaneoki imitatzeko itxaropenarekin. Edota, estimuluak sar ditzake larritasun (angustia) sentsazioarekin konpetentzia sortzeko, horrela arrazoiak ahazteko. Distraitzeko txiste barregarri bat konta dezake “gogoratzen honelako egoera berdinean....”. Txisteari atentzio gehiago ematen dion heinean, barre egitera heldu zaitezke eta pozik sentitzera . Ondoren ikusiko dugun modura, emozioak gauza hutsalak dira, konstanteki agertu, desagertu eta aldatzen direnak.

EMOZIOEN FUNTZIOAK.
            Emozioen funtzioen azterketak planteatzen duena zera da; ze asmo edo egiteko ( proposito) duten emozioek.Emozioen esanahi funtzionalei buruzko lanari Charles Darwin-ek ekin zion, Expression of Emotions in Man and A nimals izenburudun lanarekin (1872), (euskaraz, emozioen espresioak gizakia eta animaliarengan), idatzi hau ez zen 1859an idatzi zuena bezain ospetsua izan.
On the Origin of Species (esker, Espezien Jatorriari Buruz). 1872.urtean idatzi zuen liburuan, Darwin-ek garatu zuen eboluzioaren ideiak inziditzen zuela, bai ezaugarri espresiboetan, bai ezaugarri fisikoetan, alturan eta begien posizioan.
         Darwin-en arabera, ezaugarri espresiboek , ezaugarri fisikoen modura esanahi funtzionala zuten egokitzen ari zen mekanismoarentzako.Adibidez, hortzak erakusten dituen zakurra bere lurraldea defendatzeko edo pertsona baten aurpegi gorria borroka batean, bi adibide hauek esanahi funtzionala dute.Hortzak erakustea edo aurpegia gorritzeak gizabanakoari egoerei aurre egiten laguntzen dien heinean ( adibidez, arerioari abisu edo ohar bat emanez) espresio edota adierazpen hauek funtzionalki esanguratsuak dira eta ondorioz hautespen naturalerako hautagai.

Emozioen egokitze funtzioak (funtzio adaptatiboak)
Bizi iraun ahal izateko, animaliek beraien ingurua ikertu behar dute, sustantzi mingarriak bota, erlazioak mantendu eta garatu, larrialdiak berehala atenditu, mina ekiditu, ugaldu, borrokatu eta hartu hainbat eman laguntza. Jarrera hauetariko  bakoitza emozioak eragindakoak da eta bakoitzak gizabanakoaren egokitzea errazten du inguruko aldaketetara.
Robert Plutchik-ekin ados (1970-1980), jarrera emozionalak zortzi asmo desberdin ditu: Babesa,Suntsiketa, Ugalketa, Reintegrazioa, Afiliazioa, Bazterketa, Ikusketa eta Orientazioa. Beraz, babes asmoaren arabera, beldurrak gorputza erretiratzeko eta iheserako prestatzen du. Inguruko aspekturen bat suntsitzeko, adibidez arerioren bat, amorruak gorputza atakatzeko prestatzen du. Ingurua ikuskatzeko (esploratzeko), antizipazioak kuriositate sentsazioa erakartzen du eta gorputza ikertzeko prestatzen du.
Egoera bakoitzerako gizakiak dagokion erreakzio emozional adaptatiboa garatu du. Beraz emozioaren esanahi funtzionala litzateke, exigentzi zehatzen aurrean erantzun egokia gorputz prestakuntzaren bidez ematea.Emozioen funtzioa da beraz, animalia erantzun egokia ematera prestatzea egoera batetan.
14.1 taulan egoerak lotzen dira,non egoerek jarrera adaptatibo bat eskatzen duten, akomodatzen duen jarrera emozionalarekin.Agertzen da baita ere  zerrenda bat, jarrera emozionalen aspektu funtzionala, egoera-estimulo bakoitzeko.
Beraz, taulak adierazten duena zera da; mehatxu egoera(situacion de amenaza) batean, animaliak garatutako jarrerak.Korrika ihes egitea babesteko asmoz, obstakulo baten aurrean hortzaka dena suntsitzea...etabar.


Estimulo-egoera.                         jokaera emozionala.                     Jokaera

                                                                                                          emozionalaren
                                                                                                          funtzioa.
Mehatxua                                             korrika,hegan                                     babesa
Oztopoa                                               hortzaka, jo                                      suntsitzea
Bikote posiblea                                    gorte- egite                                       ugalketa
Norbaiten heriotza                               laguntza eskatu                             suspertzea
Taldekide bat                                       konpartitu                                        afiliazioa
Objektu deseroso                                  apartatu                                          bazterketa
Lurralde berria                                     baztertu                                              ikusketa
Bat bateko objektu berria                        gelditu                                        orientazioa
   
*iturria:Plutchik (1980)

         Normalean maila emozionalak, maila afektibo introspektiboen terminoekin ezagutzen dira.
             Poztasunean, pentsatzen  dugunean, nola  sentitzen  garen  pentsatzen  ari  gara. Plutichik-en  ustetan halako introspekzioa  ez  da, ez  fidagarria  ez  da  zientifikoki  ikertzeko  modukoa  ere.
Egoera  emozionalei  buruzko auto-informeen ezaugarrietako 2 honakoak lirateke: 1) gertaera pribatuak direla euren osotasunean eta 2) kontzeptu linguistiko batekin nahitanahiezko lotura izan behar dutela.
            Sagar batek egin ezin dezakeen bezala, gizakiok amorru sentsazio bat adieraz dezakegu, eta gai gara bereizteko zer eta zer ez den amorru sentsazio bat.
Emozioak zientifikoki aztertu ahal izateko, erantzun konduktual-objetibo gisa aztertu beharko dira eta ez egoera afektibo-subjetibo gisa.
             Plutich-ek terminologia emozional funtzional, konduktual eta adaptatiboa erabiltzea nahiago zuen.
Emozioaren esanahi funtzionala azaltzeko  Plutich-ek erabiltzen zuen klasifikapenean oinarritu beharko ginateke 14.2. taulan ageri zaigunean hain zuzen.
            Taula honetan aipagarriena litzateke egoera afektibo subjetiboak hizkuntza funtzional baten pean interpretatuak aztertuak izan daitezkeela modu berean.
Taula 14.2. Egoera emozionalak deskribatzeko bi lengoaia.

Lengoaia subjetiboa *                                                           Lengoaia funtzionala

Beldurra, terrorea                                                                  Babesa

Amorrua, furia                                                                      Suntsipena

Alaitasuna, extasia                                                                Erreprodukzioa

Tristura, aflikzioa                                                                  Berrintegrazioa

Onarpena, konfidantza                                                         Afiliazioa

Nazka, gorrotoa                                                                    Ekidipena

Aurrera-pena/tzea                                                                  Esplorazioa

Sorpresa                                                                                Orientazioa

*) Egoera subjetiboak erlatiboki indartsuak edo debilak  izan daitezke. Lehenengo hitza egoera subjetibo debilarekin bat datorren bitartean, bigarren hitza, aldiz, sentimendu berberaren egoera indartsuarekin bat etorriko litzateke. Hau da, beldurra, erlatiboki  sentsazio debila litzateken bitartean, terrorea erlatiboki indartsua den sentsazio  gisa ulertu beharko genuke.
*iturria Plutchik (1980)

         Plutich-ek nahiago zuen zera esatea: “animali batek bere burua <<Babesten>> edo <<inguruko aspekturen bat deusezten>>  ari zela , <<beldurra>> edo <<amorrua>> sentitzen  zuela esatea baino.
Ikuspegi funtzional batetik emozio <<txarra>> (gaiztoa) ez da esistitzen. Zoriontasuna ez da nahitanahiezko emozio <<on>> bat, eta amorrua zein beldurra ez dira ezinbestez  emozio <<txarrak>>.
Emozio guztiak onuragarriak dira. Edozein enuntziatuk  badio,  emozioak <<disfuntzionalak>> direla, definizio  klinikoak esango lukeen bezala  <<nahasketa  emozionalak>>, enuntziatu okerra izango litzateke (Izer, 1982) izan ere emozioak, basikoki, adaptatiboak bait dira.
            Emozio bakoitzak animalia, egoera konkretu baten aurrean erantzun ahal izateko prestatzen du.
Erritmo kardiako bizkortuak eta arnasketa azkarrak indibiduoaren erantzun korporala, beldur edo amorrua probokatzen duten egoeren aurrean , optimoa izatea eragiten du.
            Ikuspegi honetatik begiratuta, beldurra, amorrua, nazka, tristura eta emozio espezifiko guztiak emozio <<onak>> dira, zeren beldurrak babesa errezten du, nazkak objektu higuingarriak ekiditzen
laguntzen du, eta horrela, hurrenez-hurren*.
*) nahasketa emozional bat produzitzeko modu bakarra, beraz,  litzateke pertsonak ikas ditzala jokaera emozional ez egokiak egoera-estimulu konkretu batzuetan (esaterako, haginka egin edo jotzea, jokaera ona litzateke eragozpenen aurrean, baina ez ingurune ezezagun batean gaudenean).
Emozioaren ikuspegi Psikoebolutiboak ahalbidetzen digu emozioak jokaeraren antolatzaile positiboak, funtzional propositiboak eta egokitzaileak direnaz ohartzea.

Emozioen funtzio sozialak
         Indibiduoa  bere ingurunera egokitzen laguntzeaz gain, emozioek ere, inguru sozialarekiko egokitzapenean  laguntzen dute. Carrol Izard-ek  (1989) emozioen funtzio sozialen zerrenda bat eratu du, horietako 4 aztertuko ditugularik.
Adierazpen emozionalak:
1)      egoera afktiboen komunikazioa  errazten dute
2)      besteek nolako erantzuna ematen diguten erregulatzen dute
3)      interakzio sozialak errazten dituzte
4)      jokaera prosoziala faboratzen dute.

         Adierazpen emozionalek besteei komunikatzen diete nola sentitzen garen. Adierazpen emozionalak, komunikazioaren mezu ez-berbal itzelak dira. Emozioen funtzio komunikatiboak hobeto antzeman daitezke haur eta zaintzaile baten arteko interakzioak behatzerakoan. Adierazpen emozionalen bitartez, haurrek hitzen bidez adieraz ezin ditzaketen gauzak komunika bait ditzazkete.
            Emozio infantilei buruzko ikerketetan, Izard-ek topatu zuen, haurra jaiotzerakoan kapaza dela mina, poza, interesa eta nazka adierazteko; 2 hilabetetara kapaza da tristura eta mina adierazteko eta 6 hilebete dituenerako beldurra adierazteko gai izango da.
Jaioberriaren gaitasun hauek besain garrantzitsua da, zaintzaileak  berauek antzeman eta modu fiable batean interpretatu ahal izatea. (Izard, Huebner, Risser, McGinnes eta Dougherty, 1980)
            Huebner eta Izard-ek (1988) froga bat egin zuten haur baten adierazpen fazialek seinale komunikatibo zehatzak  bezala jokatzen zuten aztertzeko.Frogak honetan datza: 
            Behin Jaioberrien amei aurkeztean, beraienak ez diren jaioberrien diapositibak, (zeintzuetan egonezin fisikoa edo interesa adierazten duten ) Ikaertzaileek ama horiei zera eskatzen diete: imagina dezatela diapoko haurra heurena dela, eta honako esaldia konpletatu dezatela : <<Nire haurrak espresio hori duenean zera egiten dut.....>> 14.3. taulan  13 erantzun  konduktualen zerrenda ageri da, zehazki, esaldi hori osotzen dutenak, hauekin batera amek  jaioberrien espresio fazialei buruz galdetzerako orduan emandako erantzunetan adoztasun gradua ageri da.

            Taula honek frogatzen duen bezalaxe amek adierazten dute heuren haurrei erantzuten dietela segun eta zer nolako adierazpen faziala aurkezten duten: Haurrak interesa adierazten duenean, amek heurekin hitz egin, jolastu eta interakzioan jarduten dute (16.5.) eta distantziak mantendu / behatu egiten dituztela (15.1.) baina ez direla haserretuta/ irritaturik sentitzen (3.7.) edo diziplina/ kontrola ezartzen.
Haurrek egonezin fisikoa adierazten dutenean amek energikoki <<arin ibili/ batu>> erantzunak produzitzen dituzte (16.6.) <<maitasuna eman/ besarkatu>> (17.0.) eta <<Triste / atsekabeturik sentitu haurrarengaitik>> (16.1.)
14.3. Taula   Haurren aurpegiko adierazpenen aurrean amen erantzunen autoinformea                                                                                                                                                                                                                                        Aurraren aurpegiko adierazpena diapositiban
        
Nire haurrak adierazpen hau            Ongieza           Amorrua        Tristura         Interesa
egiten badu, nik...                                                                                                               
Kasurik ez/ baztertu                              3,8              6,8                    6,8                8,1   
Hitz egin/ jolastu/elkar-ekintza            13,2             11,9                 15,0              16,5
Lehenbaitlehen besoetan hartu             16,6            12,5                  8,4               5,9
Ondo sentitu/ irribarre                          2,8              3,1                    5,3               15,1  
Maitasuna eman/ besoetan hartu          17,0            12,9                 13,7             13,8
Entretenitu/lekuz aldatu                       15,5           15,4                  14,1             5,0
Ingurura so egin lehenik                      13,7            14,1                  14,0             10,2
Haserrea sentitu                                   7,0              10,4                  5,1               2,7       
Bere beharrak asetu                              14,1            13,9                  11,9             5,4
Distantzia mantendu/ begiratu              4,8              8,4                   11,7             15,1
Triste/ beragatik gaizki  sentitu            16,1            12,2                 12,0             4,3
Disziplinatu/ kontrolatu                        6,0             10,3                  4,9              3,1
Ez dago ezer egin beharrik                    3,7             5,3                   8,7             13,5 


Nota: Puntuazioak 0-20 bitartekoak izan daitezke. Desbiazio tipikoaren tartea 1,6tik 5,5era.
Iturria: Huebner eta Izarden oinarritua  (1988).
         Haurrek tristura azaltzen zutenenan amek probabilitate handiagoa zuten “hitz egin/ jolastu/ elkar-ekintza” (10,5) eta “distantzia mantendu/ begiratu” (11,7) erantzunak emateko. Datu hauek azaltzen dutenez, ama-haurra erlazioan behinik-behin, emozio adierazpenen bidez  gure emozioak komunikatzen ditugu modu esanguratsuan.
         Adierazpen emozionalek besteek gure aurrean ereakzionatzeko era arautzen dute. Huebner eta Izarden (1988) ama-haurra estudioak argitzen du nola pertsona baten emozio adierazpeneek jokabide jakinak eragin ditzaketen beste batengan. Beste ikertzaile batzuek diotenez emozio adierazpenek  gainontzekoen erantzunak arautzen dituztela diote (Camras, 1977; Coyne, 1976a, 1976b, Fridja, 1986; Klinnert et al., 1983). Camrasek esaterako (1977) zera azaldu zuen, panpin batek  sor dezaken liskar batean,  nahi den objektua lortzeko askoz ere probabilitate handiagoa duela egonezina edo errabi aurpegia adierazten duen haurrak bere emozioak agertzen ez dituenak baino. Emozio adierazpenak ondorengo jokaera izango dena komunikatzen dio  mundu sozialari. Adibidez, amorrua azaltzen duen haurrari panpina kenduz gero, seguraski batbateko erasoa ikusiko dugu  eta ,aldiz, ongieza ageri duen haurrak negarrari ekingo dio. Beraz, aurrez ikusten diren seinaleek zerikusia dute ondoren panpina lortzearekin edo ez lortzearekin.

         Batzuetan, hala ere, ingurukoen erreakzioa kontrolatzerakoan kaltegarria izan daiteke emozio adierazpenak egitea. Coyneren(1976) arabera deprimitutako pertsonek auren egoera emozionala azaltzen diete besteei hauen laguntza jasotzekotan. Tamalez, depresio emozioa komunikatze  hauek askotan afektu ezkorra sortzen dute besteengan, behar  den kontsolamenduaren  ordez. Ongieza bezalako emozio adierazpenek umore tristea, autoestima baxua, etsipena eta gogaipena komunikatzen dute (Winer, Bonner, Blaney y Murai, 1981). Intrinsekoki zerbait ezatsegina eta ekidin beharrekoa delako, egoera tristea adierazten duten pertsonak baztertzera jotzen dute besteek pertsona horiekin egoteko maiztasuna gutxituz (Winer et al., 1981). Beraz, depresioa komunikatzeak kaltegarria dirudi bereziki denboran zehar errepikatzen denean (ikus 14.3 Taula).
         Emozio adierazpenek gizarte elkarekintza  errazten dute. Askotan emozio adierazpenak gizarteak motibatutakoak dira eta ez emoziek bultzatakoak. Ideiak  arraroa dirudi, orokorrean barrea pertsonek zoriona sentitzen dutenean eta aurpegi iluna tristura sentitzen dutenean ageri dutela uste delako. Baina, pertsonek askotan pozarik sentitu gabe egiten dute irribarre. Zenbaitetan pertsonek elkarekintza soziala errazteko bakarrik egiten dute.
            Primateen irribarre adierazpena aztertzen duten etologoen arabera, txinpanzeek  mendera ditzaketen animalia erasokorren aurrean egiten dute irribarre (Hoof, 1962) eta laguntasun izaerako elkarekintzak mantendu eta handitzeko  (Hoof, 1972). Primateek animalia beldurgarriagoen aurrean irribarre egiten duten bezala (hau da, hortzak erakusten dituzte),  haurra,  irri egiten dion arrotzarengana hurbiltzeko probabilitate handiagoa dago (Connolly eta Smith, 1972). Berdin-berdin aplikatzen zaio akatsak egin edo lotsa sentitzen duten helduei ere.
            Izan daiteke, halaber, egindako akatsenbat konpontzeko  irribarre egitea ere (Kraut eta Jonhston, 1979). Gainera, irribarrea ongietorriaren keinu unibertsala da (Eiblr-Eibesfeldt, 1972, Hoof, 1972) “lagungarria naiz” eta “zure laguna izatea gustatuko litzaidake bolada batez behinik-behin” bezalako ideiak adierazi nahian erabiltzen dena. Aipatutako egoera hauetan gizabanakoaren irribarrea sozialki motibatuagoa dago emozionalki baino.
            Irribarre bat sozialki motibatutakoa izan daitekeela pentsatzeak ondorengo galderara garamatza: irribarre egiteko keinuak  poza emozioaren adierazpena bezala eboluzionatu zuen edo laguntasunaren adierazpen soziala bezala? (Kraut eta Johnson, 1979). Irribarrea laguntasunaren adierazpena izatearen hipotesia frogatzeko, Kraut eta Johnsonek boloetan jolasten ari zen  lagun talde bateko kideek irri noiz egiten zuten behatu zuten, hockey partidu bat ikusterakoan eta kalean ibiltzerakoan.
            Ikertzaileek pertsonak irribarretsuago noiz azaltzen diren aztertu nahi zuten: ea gizartearekiko interakzioan ala gertaera positiboen aurrean poztasun erreakzio bat izaterakoan ( adib.: boloetara jokatzerakoan puntuazio ona ateratzea, nahiago dugun ekipoaren gol bat, egun eguzkitsu bat…) azaltzen ziren irribarretsuago. Orokorrean, bolo jokalari, ikusle nahiz ibiltariek, gizartearekiko interakzioan poztasuna sentitzen zutenean baino irribarre egiteko probabilitate handiagoa zutela ondorioztatu zen.
            14.4 taulan puntuazio ona ala txarra atera, eta gizrtearekin interakzioan ( foko soziala, bai ) edota ez interaktuatzen ( foko soziala, ez ), irribarre egin zuten bolo jokalarien portzentaia daukagu. Taula horren arabera, foko sozialik ez zegoenean irribarreak urriak ziren ( %3 ), ateratako puntuazioa ona ( %4 ) edo txarra ( %3 ) izanda ere. Foko soziala pairatzerakoan ordea, lagunen aurrean gaudenean, irribarreak maizago somatzen ziren ( %31 ), puntuazioa ona ( %42 ) nahiz txarra ( %28 ) izan. Taula honekin, bizi duten egoera emozionala edozein delarik ere, pertsonek gizartearekiko interakzioa errazteko irribarre egiten duela birbaieztatzen da.

14.4 taula:Bolo jokalari irribarretsuak jokoan lortutako  puntuazio eta foko sozial aldagaien arabera.
                                                                                  Puntuazioa              

     Foko soziala                                                  Ona                         Txarra               Guztira

Bai                                                          42                              28                              31

Ez                                                              4                                3                               3

Guztira                                                    46                              31                              ---

* iturria: Kraut eta Johnson ( 1979 ).
         Afektu positiboak edo jokabide prosoziala errazten du. Afektu positibo honen eraginpean, pertsonak prosozialak izateko ( hau da, soziableagoak, solidarioagoak, besteak gehiago laguntzeko ) probabilitate handiagoa du (Isen, 1987). Adibide bezala psikologiako azterketa interesgarri bat jarriko dugu: ikerketa honetan, ikertzaileek, telefono kabina batetik deitzen zuten lagunen taldetxo batek txanpon bat topatzea eta beste taldetxo batek ez topatzea eragiten zuen. Telefonotik deitzen ari zena kabinatik irtetzean, ikertzaile batek, ibiltari arrunta bailitzan, bere karpetako paper guztiak sujetuaren oinetara botatzen zizkion, jauzi zitzaizkiola antzeztuz. Ikertzaileek  afektu positibo induzituak (hau da, dirua ustekabez aurkitzeak) ezezagun bati laguntzeko tendentzian zuen eragina aztertu nahi zuten. Emaitzak harrigarriak izan ziren. 14.5 taulan ageri den moduan,. Txanpona aurkitu zutenen gehiemgoak ibiltaria (paperak bota zituen ikertzailea  lagundu zuten ( 6tik 14k). Txanpona topatu ez zutenetariko oso sujetu gutxik ordea, lagundu zuten ibiltaria (25etik batek bakarrik)  ( Isen eta Levin, 1972 ).


14.5 taula: Egoera esperimental bakoitzean lagundu zuten pertsona kopurua.
                                                   Emakumea                                              Gizona

Egoera                             lagundu               ez lagundu                 lagundu            ez lagundu 
Txanpona                             8                           0                                6                        2

Txanponik ez                      0                          16                              18                        8

* iturria: Isen eta Levin ( 1972 ).

           
Afektu positiboak laguntzeko jokabidean duen eragina, txanpona jasotzeak laguntzerako orduan duen eragina baino haratago doa ( ikus Batson, Coke, Chard, Smith eta Taliaferro, 1979; Isen, 1970; Cunningham,1979; Fried eta Berkowitz, 1979). Musika atsegina entzutea, gauza positiboetan pentsatzea, eginkizun batean arrakasta izatea, umorezko zutabe dibertigarriak irakurtzea eta opariak jasotzea adibidez, afektu positiboa handitu dezaketen gauzak dira. Pertsonak horrelako influentzia baten pean gaudenean, diru dohaintzak karitatez egiteko joera nabarmenagoa du ( Isen, 1970 ), besteekin hitzegiteko gogo handiagoak dauzkate ( Batson et al., 1979 ), beste pertsonen aurrean adeitasun gehiago azaltzen dute ( Veitch eta Griffith, 1976 ) eta bere buruarekin borondate onagoa du ( Mischel, Coates eta Raskoff, 1968).Laburtuz, afektu positiboaren kontzeptu teorikoak, emozio positiboak gure joera prosozialk areagotzen dituela frogatzen du.
            Baina zergaitik areagotzen du jokabide prosoziala afektu positiboak? Efektu hau ez da dirudien bezain erraza, afektu positiboak prozezu kognitibo ezberdinetan, hala nola oroimen, pentsamendu eta arazoen ebazpenean, eragiten bait du. Eta hauek aldi berean, jokabide prosozialen eragiten dute ( Isen, 1984, 1987 ). Isenen arabera, kognizioa prozesu aktibo eta eraikitzailea da ( pasibo eta automatikoa izatetik oso urrun) eta sentimenduek nahiz sujetuen arrazoiek informaziaren prozesaketa eta berreskuraketan garrantzi handia daukate. Hori dela eta, afektu positiboak pertsonak erabakitzen duenari, eta informazio hori oroimenean antolatzen den erari “ kolorea eman” edo mozten dio. Afektu  positiboak jokabide prosozialean dituen efektuak ulrtzeko, telefono kabinatik deitzen dutenen adibidea hartu daitekeberriro ( 14.4 taula ). Txanpona aurkitu ez zuten sujetuentzat ( haien egoera emozionala neutroa bezala har dezakegularik ) araua, beraien pentsamenduen eduki eta antolakuntza da. Informazio prozesaketaren eguneroko eginkizunean murgilduta daudenean, pertsonek ez dute normalean beste norbait laguntzen. Txanpona aurkitu zuten eta poztasuna sentitu zuten lagunek mozketa bat izaten dute beraien aktibitate kognitiboan pentsamendu alaiak direla eta.
            Pertsonak ondo sentitu eta material positibora iristeko aukera handiagoak edukitzean, optimistagoak egoten dira, gertakizunak normalean baino arinago eta positiboagoak bezala somatzen dituzte, eta sentimendu horrekin bat jokatzen dute, ondorioz lagunkoiagoak, kooperatiboagoak, gizartekoi edo soziableagoak agertuz eta laguntza gehiago eskeiniz ( ikus Isen, 1984 ).
            Beraz, afektu positiboak jokabide prosoziala hobetzen badu, afektu negatiboak okertu edo txartu beharko luke. Nahiz eta kasu batzuetan hau egia izan ( adibidez depresioan ), badaude arrazoi indartsuak afektu negatiboak beti jokabide prosoziala oztopatzen ez duela pentsatzeko. Lehenengo eta behin, afektu positiboa eta negatiboaren arteko erlazioa kontrakoa izan beharrean independientea da ( Diener eta Emmons, 1984 ), hau da, independenteki funtzionatzen dute. Askotan, pertsonak positibo eta negatiboak sentitzen gara aldi berean ( norbaitekin gelditzen zaren lehen aldian, lan entrebista batean edota lehiaketa atletiko batean adibidez, sujetuak sentimendu positibo nahiz antsietatea edo beldurra senti ditzake ).
           
EMOZIOA LEHENTASUNEZKO SISTEMA MOTIBAZIONAL GISA
Garapenaren psikologia ikuspegiak, emozioak, jokaeraren adierazle motibazional garrantzitsu bezala azaltzen ditu. Gosea eta homeostasi fisiologikoa biren bezain arrazoi garrantzitsuak ingurugirorako adaptazioan. Ildo honi jarraiki, psikologo ugarik, emozioek sistema motibazionalaren zati garrantzitsu bat izateaz gain, lehentasunezko sistema motibazionala izan dadin defendatzen dute.
Agian, Silvan Tomkins izan zen emozioak, lehentasunezko sistema motibazional gisa izatearen aldekoenetatik amorratuena. Psikologiaren historian, pultsio fisiologikoak (esaterako,gosea eta egarria) izan ziren motizazioaren jokaeraren lehen rol teorikoak (adibidez, Hull, 1943;Maslow, 1943). Izatez, oraindik ere, psikologo gehienen ustetan, pultsioak dira lehentasunezko sistema motibazionala osatzen dutenak. Guzti honetatik at, Tomkins (1962,1963,1970) eta Izard-ek (1977), zenbait argudio aurkeztu dituzte, zeintzuk, emozioak lehentasunezko sistema motibazionala osatzen duela baliozkotzen duten.
Tomkins-en ikuspegia argi eta garbi ilustraturik azaltzen zaigu airearen depribazioaren adibidean. Gogora dezagun, lehentasunezko pultisoak, homeostasiaren egoeraren desbiderapenaren bitartez aktibatzen direla, eta aire eza depribazio egoera garbi bat dela. Logikoa dirudi,beraz, airearen depribazioek egoera motibazional bat azaltzen duela. Airearen depribazioari irtenbidea emateko beharrezko diren jokaeren burutzea motibatzen du. (Tomkins, 1970, 101 orr.). Tomkins-entzat, aire ezak edo faltak, beldur/ikararen erreakzio emozional garbi bat azaltzen du.
            Jarraian, ikararen erreakzioa, izakia ekintzara pasa dadin, motibazio iturriaren oinarrian bihurtzen da. Beraz, ikararen erreakzio emozionalak eta ez aire ezak edo homeostesiari ematen den berezko mehatxua da, panikoari eta borrokaren jokaeren motibazio iturria.
            Emozioaren lehentasuna, eta ez pultsioena adierazteko, Tomkins-ek hiru argudio azaltzen ditu: lehenengoan, Tomkins-ek zera adierazi zuen: pultsioak, emozioek indartuak izan behar dutela, baina emozioak berez, inongo pultsioen indartzerik gabe, motibatzaile gisa jokatzen dutela (ikusi Leeper, 1970, antzeko argudio batetarako). Kontsidera dezagun emozioak, nola indartzen ala inhibitzen duten pultsio sexuala. Imajina dezagun baita ere, nola egarri dagoen pertsona bati, kutsaturik eta gaizki usaintzen duen ur baso bat azaltzean, nola galtzen duen instant batean zuen egarria. Nazkaren erreakzio emozionalak sortarazten duen estimuluaren ezaugarria dugu hau. Tomkins-en lehen puntuak diona beraz, zera da, emozioek pultsioengan eragin handiago duela, pultsioek emozioan baino.
            Bigarren puntua zera da, pultsioak denboran eta funtzioan mugaturik daudela, eta emozioak berriz, orokorrak direla, bai denbora edo funtzioan.
Pultsioak mugaturik daude, zeren eta, aktibazio erritmiko baten patroian oinarritzen bait dira (esaterako 14.1 marrazkia). Jan edo edan eta gero, jakin badakigu, denbora konkretu batetan behintzat ez garela ez gose al egarriaz motibaturik izango.
            Behin gorputzak janari eta edari ur hori irentsi ondoren, pultsioak berriz azalduko dira modu erritmiko batetan eta motibazioan eragingo dute. Emozio baten sustaketa berriz, ez dago denboraren pribazioan mugaturik. Bat egon daiteke estututa egun bat, urte bat edota bizitza osoa. Beraz, emozioak ez daude denboran mugaturik. Izakiari bi eratan zaio baliagarri: gorputzaren mantenuan eta espeziearen jarraipenean. Emozioen, funtzio motibazionala, aldiz, bizitzaren edozein arlotan azaltzen dira. Batek imajina dezake poztasuna sentitzen duela hainbat egoera eta arrazoi ezberdinengatik. Emozioak, funtzionalak dira bai jokoan, lanean, borroketan, irakurketan, bidaietan edo bai edozein giza ekintzetan.
            Tomkins-ek azaltzen duen azken puntua berriz honako hau izan zen: emozioak, pultsioak ez bezala, beti agerian daudela kontzientzian eta etengabe doaz aldatuz bai kualitate edota intentsitate terminoetan. Ez gaude beti haserre edota estatikoki pozik baina emozio maila 0 baina altuagoaz adierazi gaitezke. Pultsioak aldiz, kontzientzian, homeostasiarentzat mehatxu bat dagoenaren seinale gisa azaltzen dira soilik.Pultsioek, kontzientzia perturbatzen dute eta gizabanakoari ekintza jokaera bat hasteko (adibidez, jaten) edo gelditzeko (esaterako kiskaltzen dagoen objektu bat askatzekoa) adierazten diote eta beraz homeostasiari suposatzen dion arriskuaz aldentzeko adierazten dio.
Nahiz eta sarri, goseti, egarritsu, ezegoki, logurez, beroz ala hotzez egon, batzutan, pultsioek jokaeraren alde motibazionalean oso gutxi edo batez eragiten dute.

TOMKIN-EN IKUSPUNTUA: AKTIBAZIO NEURONALA

         Zerk eragiten edo aktibatzen du emozio bat ? 13. kapituloan galdera honi erantzuten dioten zenbait erantzun soziologiko eta kognitibo agertu ziren, baina honetaz gain beste azalpen bat dago aktibazio
emozionalari buruz, emozio ezberdinak garun azaleko deskarga neuronal ezberdinek aktibatzen dituztela diona, hain zuzen ere (Tomkins,1970).

         Deskarga neuronala zerebeloan edozein momentutan eman daitekeen aktibitate elektrokortikala da. Tomkinsek 3 oinarrizko eredu aipatu zituen: aktibitatea handitzen du, txikitzen edo mantendu egiten du.
Deskarga neuronalaren tasa mantentzea, handitzea edo txikitzea ingurunean ematen diren gertaeren araberakoa da ( nahiz eta gertaera intrapsikoek ere tasa alda dezakete). Adb., norbait lotan badago (entzefalograma edo EEG batek neurtua deskarga neuronal tasa baxua adieraziko lukeena) eta bere katuak aurpegira salto egiten badio ( gertakizun estimulatzailea), deskarga neuronalaren karga handituko da. Rock kontzertu baten egonda (beste gertakizun estimulatzailea) kanporatzean eta isiltasunean murgiltzean deskarga neuronalaren tasa gutxituko litzateke.Beste zenbaitetan, deskarga neuronalaren  tasa konstantea mantenduko litzateke, problema bat burutzeko erabiltzen dugun esfortzu kognitibo konstantea bezala.
            Deskarga neuronal hiru eredu hauekin, pertsona aktibitate kortikalarekin erlazionaturiko edozein  kontingentziarekin ekipatua dago. Deskarga neuronalaren bapateko igoera ematen denean pertsonak emozio klase bat izango du. Adb., deskarga neuronal tasaren igoerak emozioaren eta igoeraren bapatekotasunaren arabera harridura, beldurra edo interesa sortuko du. Deskarga neuronalaren igoera oso gradual batek interesa aktibatzen du, igoera ez hain gradual batek beldurra eta bapateko igoerak harridura. Deskarga neuronalak, maila handi batera heldu eta bertan mantentzen bada angustia edo amorrua aktibatuko ditu estimulazio neuronalaren magnitudearen arabera. Deskarga neuronal altua eta iraunkorra angustia aktibatzen du, deskarga neuronal oso altua eta iraunkorrak, aldiz, amorrua. Azkenengoz, deskarga neuronala jeisterakoan poza aktibatzen da eta pertsonak farre eta irrifarre egiten du, bapatean estimulazio neuronaletik askatua izan delak
         Imagina ezazue beldurrezko pelikula baten azken emanaldira doan publikoaren aktibitate neuronala. Hasieran pertsonaiak, testuingurua eta egoerak aurkezten zaizkio. Informazio guzti honek deskarga neuronalaren tasa handitu egiten du pixkanaka eta publikoak interesa hartzen du. Halako batean eroa zuhaitzetatik ateratzen da eta honek publikoaren deskarga neuronalaren tasa drastikoki handitzen du. Publikoak harrituta ikusten du bere burua segundu batez. Geroago publikoak ikusten du zelan protagonista baso ilunetik ibiltzen den, gauza arraroak ikusiz eta entzunez. Suspentsea handitzen den heinean publikoaren deskarga neuronala bizkortu egiten da eta honek beldurra aktibatzen du. Azkenean, noski,eroa atxilotzen dute. Bukaerako garaipenak estimulazioa txikitzen du ondorioz poztasuna aktibatzen duen deskarga neuronal eredu bat sortzen da.
Pelikulan zehar publikoak emozio ezberdin asko bizitzen ditu deskarga neuronal tasaren aldaketekin aurreikusi daitezkeen erreakzio emozionalak.  
         Tomkins.en ideia, deskarga neuronalaren tasa aldaketek emozio espezifikoak aktibatzen dituztela, hain zuzen, intrigantea den arren badirudi ikerketak oraindik ez duela sortu enpirikoki frogatzeko era bat. Beraz, irakurleak kontutan izan behar du Tomkinsen ideia ona izan arren ez dela datu enpiriko bat.  
         Silvan Tomkins emozioaren psikologiaren alorrean aintzindari bat izan zen. Batez ere ezaguna da emozioak sistema motibazional primarioa betetzearen jarreragatik eta deskarga neuronalaren tasa eta aktibazio emozionalaren arteko erlazioari buruzko teoriarengatik. Hala ere, emozioaren ikerketarako Tomkinsek egin zuen kontribuzio garrantzitsuena “feedback facial”-aren hipotesia dugu, motibazioaren funtzio eta espresioaren arteko zubi bezala balio duena.

FEEDBACK FACIAL-REN HIPOTESIA

            Hipotesi honen arabera, emozioaren esperientzia aurpegiko jokabidearen konszientzia edo feedback propiozeptiboa da. Hipotesiaren arabera emozioaren aspektu subjetiboa ondorengoetatik sortzen diren sentimenduetan oinarritzen da:         

1)Aurpegiaren muskulaturaren mugimenduak.
2)Aurpegiaren tenperaturaren aldaketak.
3)Aurpegiaren azalaren guruinen aktibitatearen aldaketak.
         Beraz, hipotesi honek baieztatzen du emozioak aurpegian ematen diren erantzun muskular eta guruineserieak direla (Tomkins,1962,243.orr.)  
         Aurpegiko muskulatura eta guruinen erantzunak burmuin gune subkortikalek aktibatzen dituzte.Tomkinsen arabera nukleo hipotalamikoetan emozio bakoitzeko “programa” espezifikoak aurkitzen dira. Programa hauek innatoak dira, genetikoki erantziak, gure iragan filogenetikoan eboluzionatutakoak. Horrela suposatzen da “beldur”, “amorru” eta beste espresio espezifiko batzuk nukleo hipotalamikoetan daudela. Emoziorako programa espezifikoak espresio espezifiko bat aktibatzeaz gain, bigarrenak lehenengoa aktiba dezake.Aurpegiaren jokaeraren aldaketez gain, emozio programa bakoitza eredu bat sor dezake baita, arnasketa, erritmo kardiobaskularrerako eta bokalizazioentzako ere, hauek 2.mailakoak izan arren. 1go maiako garrantzia dutenak aurpegiko erantzun muskularraren ereduak dira.  
         Imagina ezazu urrengo gertakizun sekuentzia ikusteko, aurpegiko sentsazioek nola sortzen duten esperientzia emozionala. Deskarga neuronalaren igoera bizkor batek emozioaren subkortikal programa bat aktibatuko du ( harridura adb.) eta aurpegiko muskulaturak bekoki zimurtu bat sortuko du, begi zabal-zabalak eta masailezur eroria.
Burmuinak aurpegiko muskulaturaren feedback.a interpretatzen du etafeedback.aren eredu zehatz honek harridura sentsazioa eragiten du. Orokorrean, harridura emozioa aktibatzen denean, gorputz osoak parte hartzen du.  
         Aurpegiko feedbacka funtzio bat besterik ez du: emozioaren aktibitatea. Aurpegiko feedbackak programa emozional bat aktibatzen du bapatean. Honen ostean programa emozionala, eta ez aurpegiko feedbacka, gorputz eta kognitibo aspektuak aktibatzen ditu esperientzia emozionala aktibazioa baino urrunago eramateko.
         Beraz, aurpegiko feedbacka aktibatzen duen emozioaren ostean, pertsonak ez daude aurpegiko feedbackari adi ,baizik eta erritmo kardiakoari, arnasketari, tono muskularrari eta izerdiari. Pertsonak ere daude adi beraien postura eta hitzezko ez diren keinuetara. Gorputzeko aldaketa hauek esperientzia emozionala mantentzen eta luzatzen dute. Hala ere aurpegiko feedbacka izango da hasiera batean emozioaren prozesuan dauden gertakizunak aktibatuko dituena. 14.2. irudian Izard-en (1977) araberako emozioaren aktibazioaren prozesu sekuentziala agertzen da. Barne gertakizunek (adb. oroimena ) edo kanpokoek (adb. zuziri bat) deskarga neuronalaren tasa aldatzen dute. Garun azaleko bulkadak sistema linbikora bidaltzen dira, hipotalamora bereziki.
         Hipotalamoak paper berezia jokatzen du emozioaren bereiztasunean, ze aurpegi espresio emango den erabakitzen baitu. Hipotalamotik bulkadak  garun azal motorrera joaten dira. Hemendik aurpegiko zainetara doa hauek zeharkatuz ,aurpegi espresio zehatz bat sortaraziz. Zenbait gihar uskurtu eta erlaxatu egiten dira aurpegi muskulaturan  eta odol fluxuan aldaketak eta guruinen jariaketak ematen dira. Zain trigeminoak (garezurreko zaina) aurpegiaren espresioa garun azalera heltzea ahalbidetzen du. Azkenean, estimulazio propizeptiboaren barnerapen kortikalak emozio esperientzia subjetiboa eragiten du. Neokortezako aurrealdeko lobuloan indibiduoa, esperientzia emozionalaren kontzientzia izatera heltzen da.

AURPEGIKO MUSKULATURA

         Aurpegiko espresioen deskribapenak, hauek sortzen dituzten muskuluen araberakoak dira (Ekman eta Friesen, 1978). Hiru dozena zain esistitzen dira gutxi gora behera, eta denek hartzen dute parte aurpegiko espresioan. Azalpen bezala nahikoa da esatea aurpegiko 8 giharre besterik ez direla behar oinarrizko emozioak ezberdintzeko. 14.3. irudian gizakion aurpegiko espresioetan parte hartzen duten oinarrizko 8 giharreak agertzen dira. Aurpegiaren goiko atalean (hau da, begiak eta bekokia) hiru giharre printzipal daude: Frontalisa, korrugadorea eta orbikularis okuli.a. Frontalisa bekokian dago eta zuntzak bekokiaren  goiko partetik sudurreko hezurrera doaz. Korrugadoreak bekainen azpian daude. Norbaitek gogoratzen baditu Star Treck.eko Spock Dr.rearen bekainak jakingo du zein den korrugadoreen posizio anatomikoa.

Barneko edo kanpoko                  NEOKORTEXA                          2.Sistema Limbikoa
gertaera                                 1.Deskarga neuronalen tasa                     * Hipotalamoa
                                                                                                               * Sudurreko
                                                                                                                 ganglioak            
                                             6.Aurpegiko feedbackaren
                                                informazioaren integrazio
                                                kortikala.
                                               ESPERIENTZIA

                                              
                                               5.Garun azal sentsorialean                   3.Aurpegira   
                                                  aurpegiko jokabideari buruzko            bidalitako garun
                                                  informazioaren jasoketa.                      azalean
                                                                                                              generatutako
                                                                                                               bulkadak
                                              
zain trigeminoa: garezur                       Aurpegi zaina:
                                               5.zaina                                              Garezurreko 7.zaina

              
                4.Aurpegiko jarrera: *Aurpegiko muskulaturan aldaketak
                                                 *Aurpegiko tenperaturan aldaketak
                                                 *Aurpegiko glanduletan aldaketak  


         Orbikularis okulia begi bakoitza inguratzen duen gihar zirkularra da. Aurpegiaren erdiko atalak oinarrizko bi gihar ditu: zigomatikoa eta nasalis.a . Gihar zigomatikoa ahoaren iskinetatik masaileraino doana da. Gihar honek (bat dago aurpegiaren alde bakoitzean) ahoaren iskinak  gorantz tiratzen ditu eta ondorioz masailek itxura borobila daukate irrifarre egiten dugunean bezalakoa. Nasailak sudurra zimurtzen du tolestura horizontalak sortaraziz. Azkenik aurpegiaren azpiko atalak hiru oinarrizko muskulo du: depresorea, orbikularis oris.a eta quadratus labii inferioris.a. Depresoreak ahoaren iskinak beherantz beherantz joatea eragiten du. Orbikularis oris.a gihar zirkular eta handia da eta espainiak inguratzen ditu. Quadratus labii inferioris giharreak ahoaren iskinak lateralki tiratzen ditu. 
         Aurpegiaren muskulatura ezin da zuzenean behatu. Aurpegiko espresioak deskribatu ahal izateko azalaren akzioak behatu behar dira eta muskulazioaren mugimenduak ondoriztatu. Aurpegiko puntuaketan sistemarik ezagunenak Facial Action Coding System ( aurpegiko akzioaren kodifikazio sistema) Paul Ekman eta Wallace Friesen.ak (FACS, Ekman eta Friesen, 1978) eta Maximally Discriminative Facial Movement Coding System ( aurpegiko mugimenduaren gehienezko diskriminanziaren sistema kodifikatzailea) Carroll Izard.ena (MAX, Izard, 1979).Bi puntuazio sistemetan emozio zuhurrak espresatzeko patroi espezifikoak nahasten dira. Amorruaren aurpegiko muskuluetako patroietako batzuk bekaina jeistea, betazalen jeistea eta tentsioan jartzea dira, masailetako tentsioa eta ezpainen itxidura indartzen dira.
         Amorruaren espresioko muskuluen mugimendu sakonak aurpegi baxuaren depresioak dira, “Orbicularis oculari”en estutasuna (betazal tentsioak) eta “Orbicularis ocularis”aren estutasuna (ezpainak itxita). 14.4.irudian Fiser-en eta Eckman-en ezusteko, beldurrezko, amorruzko, nazkazko, alaitasunezko eta larritasunezko aurpegien adibideen argazkiak agertzen zaizkigu (1975).        
         Aurpegiko jokaeraren produkzioa; 14.2.irudian aurpegiko jokaerako aldaketak erakusten ziren, hauek kortex motoreko seinale neuronalen erantzun bezala ematen zirelarik. 14.5.irudiak aurpegiko nerbioak nola kortex motorea eta aurpegiko muskuluak lotzen dituen erakusten du. Aurpegiko nerbioa kortex motorean hasten da eta direkzio beherakor batean, aurpegiko zona ezberdinetara hedatzen delarik. Hau bi zatiketa nagusitan banatzen da (Rinn 1984):
            -Aurpegiko nerbioaren goiko zatia aurpegi goikaldean proiektatzen da (denborazkoa) baita erdialdean ere (zigomatikoa).
-Aurpegiko nerbioaren beheko zatia matrailezurrean proiektatzen da (saihetsekoa). Okotza eta ahoko beheko zatia (matrailekoa) eta ahoko goiko zatia (ahokoa).
           
         Aurpegiko jokaeraren kontzientzia sentsoriala; aurpegiko muskulu gehienak nerbio trigeminoaz inherbaturik daude (nerbio kraneala). Aurpegiko nerbioak aurpegiko jokaera sortzen duen bitartean, nerbio trigeminoak aurpegiko muskuluak burmuinera egindako mugimendu zehatzak komunikatzen ditu. Nerbio trigeminoaren bitartez, burmuinak aurpegiko muskuluen patroiaren berri du etengabe. Aurpegiko muskuluen patroiaren edozein aldaketak, burmuinera azkar komunikatuak diren esperientzia sentsorialak sortzen ditu. Momentu batez egin ezazu irriparre eta senti ezazu aurpegiko muskuluen sentsazio aldakorrak. Zure irriparrean ahoa edo masailak mugitu badituzu, orain ireki begiak bekainak igoaz. Sentitu berriro aldaketa sentsorialak. Aurpegiko nerbioak aurpegiko edozein mugimendurako sentitutakoaren emaitza transmititzen dio burmuinari.
           
Aurpegiko feedbackaren hipotesia proban jarrita  
         Aurpegiko jokaeraren feedback-a, Tomkin-en arabera (1962-63), kontziente bihurtzen denean, esperientzia emozionala ematen da. Tomkin-en aurpegiko feedback-aren hipotesia baieztatzeko ahalegin asko egin dira. Hipotesi honi buruzko ikerketek bi metodologi nagusietako bat erabiltzen dute, hipotesiaren bi bertsio daudela baieztatu da  hauek praktikan jarri daitezkeelarik (adbz; Rutledge eta Hupka 1985). Bi bertsio hauek bertsio indartsu eta ahulaz ezagutzen dira. Bertsio indartsuan, hipotesiak pertsona baten aurpegiko muskuluak manipulatuz gero, emozioa adierazten duen patroi bat lortuz, esperientzia emozionala aktibatuko du. Hau da, irriparreak alaitasuna ekarriko du eta bekainak jeisteak egonezina.
        
         Aurpegiko feedback-aren hipotesiaren bertsio indartsua frogatzeko, ikertzaileak subjetuari aurpegiko zenbait muskulu erlaxatu eta uzkurtzeko esaten dio. Emozio espezifiko baten aurpegiko muskuluak aktibatzean esperientzia emozionala balioztatzen duen taula betetzen da. Ikerketa batean adibidez, subjetuei ondorengo aginduak eman zitzaizkien; 1) Bekainak igo eta elkartzea. 2) Betazalak igotzea. 3) Ezpainak horizontalki estiratzea, belarritaruntz (Eckman 1983). Behin muskulu hauek uzkurtuta, subjetuei beraien egoera emozionalari buruzko galderak egiten zitzaizkien. Kasu honetan eta hipotesiarekin bat dator; subjetuak galdeketa bateko puntuazio eskala batean beldurraren sentimendua espresatzen zuen.        
         Hipotesi honen bertsio indartsua egiaztatu duten ikerketak daude (Laird 1974,1984; Rutledge eta Hupk,1985) baita gezurtatzen dutenak ere (McCaul, Holmes eta Solomon 1982, Tourangeau eta Ellsworth 1979). Beraien arteko adostasun batera iritxi ziren; aurpegiko muskulazioa estrategikoki sortuak, erreakzio fisiologikoetan aldaketa fidagarriak egiten ditu (adbz; erritmo kardiobaskularraren aldaketa, Tourangeau eta Ellsworth 1983). Oraindik ere lehia bizirik dirau, aurpegiko muskulazioak estrategikoki manipulatuz gero esperientzia emozionalean zuzenki eragin dezaken edo ez (Ver Laird 1984; Matsumoto 1987; Rutledge eta Hupka 1985).
         Beharbada ondoriorik garbiena, bertsio indartsuaren aldetik, manipulaturiko espresioak emozioak aktibatzen dituztela litzateke, baina aktibaturiko esperientzia emozionala iraupen gutxikoa da (1,5-1,75 seg.koa, Izard 1981).Bertsio ahulean hipotesiak aurpegiko feedback-ak martxan dagoen emozioaren intentsitatea aldatzen duela dio. Horrela espresio emozionala sortu bitartean estruktura muskularraren manipulazioa areagotuko da, baina ez du aktibatuko esperientzia emozionalik. Alai zaudela irriparre eginez gero alaitasun sakona sentitzen dugu. Min fisiko bat dugunean aurpegi alai bat jartzen badugu hobeto sentituko gara.        
         Goazen aurpegiko muskuluen hipotesiaren bertsio ahula frogatzera. Zuckerman, Schmitz eta Yosha (1981) subjetuei eskatu zieten aurpegiko espresibitatea areagotu edo gutxitzeko, bideo bat ikusten zuten bitartean. Bideioak irudi atseginak zituen (Carol Burnett-en Komediazko show-a), neutroak (sagarraren bilketaren irudiak) eta ezatseginak (errepideko istripu batean gertatutako heriotzak). Emaitzak aurpegiko espresioen areagotzeak esperientzia emozional eta fisiologikoa areagotzen zuela adierazten zuten, aurpegiko espresioko intentsitatea gutxitzen zuela ere bai.         
         Antzeko ikerketa batean, Lanzatta, Cartwright-Smith eta Kleek (1976) subjetuak deskarga elektriko batzuekin batera aurpegiko espresioak areagotu edo gutxitzen zituztela adierazi zuten, Zuckerman-en ikerketekin ere berdin, bat bateko aurpegiko espresioen areagotzeak, subjetuengan, deskargak mingarriagoak zuertatzen ziren minaren aurpegiko espresioak kenduz gero.   
         Aurpegiko feedback-aren hipotesiaren bertsio ahula onarpen bat jasotzen hasi da. Aurpegiko manipulazioak esperientzia emozionala gutxitzen du eta pertsonak normalean areagotzen edo inhibitzen agertzen diren aurpegiko espresioen intentsitatea aldatzeko gai gara. Eztabaidaren gai garrantzitsuena ez da aurpegiko jokaerak esperientzia emozionalean eragiten duen edo ez, aurpegiko espresioek zenbateraino eragiten dieten esperientzi emozionalei baizik (Matsumoto 1987). Hipotesia kritikatzen dutenak honen eragina urria dela diote, eta beraz, garrantzigabea. Matsumotok adibidez ikerketa batzuetatik ateratako froga batzuk laburtzeko teknika kuantitatibo aurrerakoi bat egin zuen, aurpegiko jokaerako feedback-aren efektuak, esperientzia emozionalean eragin urria zuela frogatzeko.
           
         Matsumoto bezalako kritikoak ondorioztatzen dute feedback-aren gain beste faktore batzuk eragiten dutela baita ere askoz garrantzi handiagokoak, eta beraz, arreta teoriko gehiago eskatzen dutenak. Puntu honi buruz gogora dezakegu atal honen hasieran ageri den bineta. Aurpegiko feedback-aren hipotesiaren kritikoek esperientzia emozionalean zerbait eragiten zuela zioten espresioak aldatuz gero. Baina azterketetako haserreak, lagun bat ezin ikusteko tristura, lapurtzen dizuteneko egonezina… egoera emozionaleko askoz faktore garrantzitsuagoak dira.
 Kritikoak alde batera utziaz, hipotesi honen frogak agertzen diren ikerketen emaitzak bi norabide garbi bereizten ditu; sentitzen ditugun emozioak eta espresatzen ditugun emozioak.

 Borondatez eta nahi gabezko aurpegiko espresioak.
         18-24 hilabeteetako adina baino lehenago,  haur jaioberriaren aurpegiko espresioak ez-borondatezkoak izan ohi dira orokorrean.Haurrak gosea duenean bere aurpegian isladatzen da egoera hori,sorpresa eta poz egoerak isladatzen diren bezala.Haurra hizkuntza bereganatzen doan heinean, kognitiboki garatzen da eta sozialki aurrerakorra bihurtzen da,bere urpegiko borondatezko espresioak kontrolatzeko gaitasuna gehitzen doa.Ikastolako adinean iada haurrak barne egoera gehienak ezkuta (inhibitzeko) ditzake.Garapen kognitiboa handiagoa den heinean, handiagoa izango da haurrak izango duen gaitasuna aurpegiko giharrak borondatez kontrolatzeko.Bost urteko haur batek opilak lapurtu ondoren bere errua ezkutatzen ikasten badu, aurrerantzean trebetasuna izango du karta onak izan arren eierazteko,hau da disimulatzeko.
         Sistema nerbiotsuan bi sistema motore nagusi daude, batak borondatezko muskulatura erregulatzen du eta besteak berriz, ez-borondatezkoa. “Sistema Piramidalak” zerebroko zona motoreak aurpegiko nerbioekin konektatzen du (ikus 14.5 irudian).Sistema piramidiala borondarezko lekututako mugimenduekin asoziatuta dago (Rinn, 1984;Weil, 1974). Adibidez, borondatezko irrifarra eragiten duten muskuluak kontrolatzen ditu.”Sistema ez piramidalak” zehatza ez den kontrola eta borondatezkoa ez den tonu muskularra erregulatzen ditu, eta borondate gabe ein aurpegiko jarrerak.Sistema Ezpiramidalak irrifar espontaneoa eragiten du, txiste parregarri bat entzutean automatikoki erreakzionatzen den modura.
         Aurpegiko jarrera jaiotzetikoa edo ikasia da?Borondatezko sistema piramidial eta ez borondatezko sistema ez piramidialaren arteko desberdintasunaren esanahia, aurpegiko espresioak kontrolatzeko orduan, zera da ea ikasiak edo jaiotzetikoak direnaren galdera.Aurpegiko jarrera asko ikasiak dira.Gutxi dira edukazioz irrifar egiten ikasi ez dutenak edota haserrea ezkutatzen ez dutenak nagusiarekin hitzegitean.Baina, jarrera batzuk ikasiak izateak(beraz borondatezkoak dira) ez du esanahi aurpegiko jarrerek osagai genetiko eta jaiotzetikorik ez dutenik, HFFko defendatzaileek proposatzen duten modura.Arlo honetan errrepasatu diren ikerketek zera diote:aurpegiko espresioak egoera emozionalen jaiotzetiko erantzunak direla.
         Estudio transkultural batzuk proposamen bat ebaluatu zuten, gizakiak antzeko aurpegiko espresioak adierazten ditu, ezberdintasun kulturaletaz independenteki, proposamen hori hain zuzen (Ekman, 1972). Estudio huetariko bakoitzean,nazionalitate desberdinetako subjetuek hiru argazkiri begiratu zieten, bakoitzean aurpegiko espresio desberdina zegoelarik (Ekman, 1972; Ekman  eta Friesen,1971; Ekman,Sorenson eta Friesen,1969; Izard, 1971). Hiru argazkietatik sujetuek bat aukeratu behar zuten,Erantzun askoren formato baten bitartez,amorrua ondoen adierazten zuen argazkia, poza ondoen adieraten zuena eta beldur espresioa ondoen adierazten zuena.Hiru argazkiei begira, sujetuak bere ustez amorruaren espresiodun argazkia aukeratzen zuen(edo pozarena ala beldurrarena kasuaren arabera). Ikerketan interesa zuena zen, ia kultura desberdinetako pertsonak bat egiten zuten zegokion esperientzi emozionalarekin lotzen aurpegiko espresioa.           
         Kultura desberdinetako pertsonak bat egiten duten heinean esandakoan,aurpegiko jarrera ogi-kulturala dela baieztatzen da(se confirma que la conducta facial es pan-cultural). Beraz, aurpegiko espresioak ogi- kulturalak badira, jaiotzetiko osagaiak eta ez ikasiakdituzte aurpegiko espresioek.
Begira itzazu 14.6.irudian agertzen diren argazkiak, ogi-kulturalen esperimentuan sujetuen froga bera egin ahal izateko. Pertsona berdinaren lau espresio desberdin agertzen dira (Nueva Guineako batenak). Zure lana nazka sentitzen duen gizonaren argazkia hautatzea da.
Ekman eta Friesen-ek (1971)antzeko esperimentu bat burutu zuten, kultura desberdinetako bost pertsonekin: Brasil, Estatu Batuak, Argentina, Chile eta Japon. Akordio handi xamarra aurkitu zutelarik emozioen espresio eta sentimenduen artean.
Izard-ek(1971) ere aurpegiko espresio-emozioen testa aurkeztu zien herrialde hauetako sujetu batzuei: Estatu Batuak, Bretaina Handia, Alemania, Suezia, Frantzia, Suitza, Grezia eta Japon. Zortzi kultura desberdinetako sujetu bakoitzak emozioen izenak identifikatu zituzten zegozkien aurpegiko espresioekin, zoria bazterturik utzita.
         Jaiotzetiko programa neuronalaren esistentziaren frogak sortzen dira baita ere, haur itxu eta ikusten duten haurren espresioen konparaketetatik (Goodenough,1932). Haur itxuak, ia posibilitaterik ez dutenak aurpegiko espresioak ikasteko imitazioaren bitartez, ikusten duten haurren espresio berdinak burutzen dituzte. Atzerapen mental larria dutenek ere emozioen espresio garbia egiten dute.Hauek koilare baten erabilpena ikasteko duten zailtasuna ikusita, pentsa daiteke espresioen ikaskuntza oraindik eta zailagoa egingo zaiela, jaiotzetikoak ez badira behintzat.Jaioberriei buruzko ikerketetan ere jaiotzetikoa delaren ideia da nagusi (Feldman, 1982; Izard, Huebner, Risser,cguinnes eta Dougherty,1980).
Ez-borondatezko sistema motoreak (ez-piramidialak) eta borondatezkoak (piramidala), arruntki batera lan egiten duteemozioen aurpegiko espresioak momentu batetik bestera eragiteko.Ia espresio guztiak sistemek eragindakoak dira (Rinn, 1984).    
         Bakarrik gaudenean espresioak automatizatuagoak daude eta  bizipen emozionalak espresioekin bat egiten dute,hemendik dator sistema motore piramidala egoera sozialetan nagusitzen dela esatea.Sistema ez piramidala inguru ez sozialetan
nagusitzen den bitartean.

IZARD-en PRESPEKTIBA: EMOZIOEN TEORIA DIFERENTZIALA

         Emozioen Teoria Diferentzialaren izena ideia hontatik eratortzen da: Emozioak indar motibazional bakar zein “desberdinen” zerbitzura daudela. Carroll Izard-en teoria 5 premisa nagusietan oinarritzen da: 1) Gizakien motibazio sistema  nagusiena 10 emozio oinarrizkoenez osatutakoa da; 2) oinarrizko emozio bakoitzari kualitate fenomenologiko subjetibo bakarra dagokio;3) oinarrizko emozio bakoitzari aurpegiko expresio patrio bakarra dagokio; 4) oinarrizko emozio bakoitzak deskarga neuronal tasa espezifikoa du zeinek eragiten duen emozioak emozioa aktibatzea berau kontzientziara sartu dadin; 5) oinarrizko emozio bakoitzak jarreran ondorio desberdinak ditu(1977)
Beraz, 10 oinarrizko emozioak definitzen dira según eta zeintzu izan diren sentimendu subjetibo bakarra, bere aurpegiko expresioa, deskarga neuronal tasa eta emozio horrek jarreran duen edo dituen eragina(k) 
         Izard-ekin (1977) adostasunean oinarrizko 10 emozio daude. (ikus. taula 14.6)
Horietako bi-interesa eta poztasuna- fenomenologikoki positiboak dira; horietako beste zazpi – amorrua, nazka, ezintasuna (angustia), mezprezua, bildurra, lotsa eta kulpabilitatea -fenomenologikoki negatiboak dira; eta horietako 1 neutrala litzateke-sorpresa-.Hala ere, emozioa aztertzen duten autoreen artean, oinarrizko zenbat emozio esistitzen diren zehazterako orduan, ez dago adostasun absoluturik . Esaterako, Tomkins-en ustetan, lotsa, kulpabilitatea eta timidezia, denak emozio berbera dira eta proposatzen du 8 oinarrizko emozio daudela eta ez 10.Ekman eta Freisen-ek (1975) soilik kontuan hartzen dituzte oinarrizko emozio bezala : sorpresa, amorrua, bildurra, zoriontasuna (poztasuna), tristura (ezintasuna ,-angustia-), eta nazka. Azkenik, eta arestian aipatu bezala,, Roberth Plutchik-ek 8 oinarrizko emozio aurkezten ditu: beldurra, amorrua, poztasuna, tristura, nazka, aurreratzea eta sorpresa. (ikus.taula14.2.)
         Ikerketa gehiagoren datuak pilatzen doazen einean, hamar oinarrizko emozio daudelaren Izarden proposamenak indarra hartzen du. Ekman eta Friesenek ( 1986, 1988 ) adibidez, mezprezua zazpigarren oinarrizko emozioa dela pentsatzen dute orain. Hala ere, aurreko honekin ez guztiz ados, badaude interesa, lotsa eta erruduntasun sentimendua oinarrizko emozioak direla pentsatzen dutenak ere ( Ekman eta Oster, 1979 ). Aipaturiko azken emozio hauek ezagutzen ditugun aurpegi adierazpen unibertsal eta kulturalei egokitzen ez zaielako existitzen da eritzi ezberdin hau.

Emozio konbinaketak

         Hamar emozio diferentzial biltzen dituen lista bat ikusterakoan ikasleek galdetu ohi dutena zera da: “ eta zer arraio gertatzen da amodio eta gorroto, antsietate eta depresio sentimenduekin? “. Emozio diferentzialak, funtsean oinarrizko emozioak dira, aurpegiko adierazpen bereizgarriak eratzen dituztelako. Amodioa, gorroto, antsietateak eta depresioak ez dituzte aurpegi adierazpen bereizgarriak sortzen.
Izarden arabera, oinarrizko emozio bi edo gehiago jarraiki, hau da bata bestearen atzetik,  gertatu ezkero sujetuak, “ emozio eredu” bat edukiko du. Emozio ereduak oinarrizko emozioen segidak dira. Denborarekin, emozio eredu hauek amodio, gorroto, antsietate eta depresioaren emozio eredu kontsideratzen dira ( Izard, 1975, 1977 ). Amodioa adibidez, interes eta poztasun oinarrizko emozioen nahasketatik sortzen den emozio eredu bat da. Poztasunak hainbatetan interesari jarraitzen dio, eta hori ( bi oinarrizko emozio ezberdinez osatutako sekuentzia: interesa, emozioa ) izan liteke amodioaren oinarrian dagoen emozio eredua. Interes-poztasun emozio eredu hau, bultzda sexualarekin batzen bada, amodio erromantikoa sentitzen da. Izardek onartzen du amodioak ere igurikapen, helburu eta oroimenaren pisu kognitibo garrantzitsua duela.
         Gorrotoa ( edota etsaitasuna ), amorrua, nazka eta mezprezua emozioen konbinaketatik sortutako emozio eredua da. Izarden arabera ( 1975, 1977 ), gorroto emozio ereduaren barnean emozio bakoitzak    ( amorru, nazka, mezprezuak ) duen pisuak definitzen du gorrotoa zein motatakoa izango den. Amorrua bada nagusi,gorrotoak kutsu erasokorra izango du; nazka bada nagusi, gorrotoa gorrotatutako objetu horren ekiditze aktibora bideratuko da. Beldurra ondorengo emozioetariko bi edo gehiagorekin konbinatuta: larritasun, amorru, lotsa, erruduntasun edota interesarekin konbinatuta, sortzen den emozio eredua  antsietatea da ( Izard, 1975 ). Depresio  emozio ereduan, emozio negatibo guztien arteko konbinazio konplexu bat ematen da ( Izard, 1972 ).











No hay comentarios:

Publicar un comentario