jueves, 1 de noviembre de 2012

Hazkundea eta motibazio inkontzientea. Kapitulu 12


12. Kapitulua

HAZKUNDEA ETA MOTIBAZIOA INKONTZIENTEA
Holismoa eta Psikologia Humanista
Maslow eta autoerrealizazioa
Rogers eta autoerrealizaziorantz joera
Ikuspegi Psikoanalitikoa
Motibazio Inkontzientea
Niaren Psikologia

SARRERA


Imajina ezazu nola psikiatra batek Joxe hipnotizatzen duen. Joxe hipnosi egoeran dagoelarik, psikiatrak egongelara egunkari bat ekarri duela esaten dio eta esnatzean egunkaria irakurri nahi izango duela.Hortaz gain, Joxek egunkaria bilatuko du baina ez du aurkituko, norbaitek egunkaria lapurtu dioela pentsatuko du eta lapurra zu zarela pentsatuko du, zurekin haserretuko delarik. Behin eta berriro egunkaria bueltatu diezaiozun eskatuko dizu eta zurekin haserretuko dela esaten dio terapeutak Joxeri. Hipnosi saioa bukatzeko, terapeutak Joxeri jasotako informazio guztia ahaztuko duela esaten dio.
Joxe “esnatu” egiten da eta egunean gertatu zaizkion gauzetaz tartetxo batean hitz egin ondoren, zera esaten dio terapeutari: “horrek, gaur egunkarian irakurritako zerbait gogorarazten dit, oraintxe erakutsiko dizut”. Egunkaria bilatzen hasi baina ez du aurkitzen eta ezustean zu begiratzen zaitu, begiradarekin egunkaria eman diezaiozun eskatuz. Zuk egunkaria ez duzula esaten diozu eta orduan Joxe haserretu eta zure aurkako akusazioak botatzen hasten da. Joxe, oso haserre, egunkariaren lapurreta leporatzen dizu, egunkari bat erosteko zikoitzegia zarela esanez  eta norbaitek bere egunkaria nola lapurtu duzun ikusi zaituela esanez. Zu geroz eta deserosoago sentitzen zara; Joxek benetan zuk egunkaria lapurtu diozula pentsatzen du –inoiz izan ez duen egunkaria-.
Zer azaldu nahi gaitu Fromm-ek burututako hipnosi saio honek? Gizakiok subjektiboak bezala emozio mordo bat sentitzen ditugula, baina berez, horietako asko eta asko  INDUZITUAK direla. Joxek zerbait nahi zuen –egunkarian azaltzen zen zerbait erakutsi nahi gintuen- eta zerbait sinisten zuen –zuk egunkaria lapurtu zeniola- eta zerbait sentitzen zuen –zure aurkako amorrua-. Joxeren desirak, pentsamenduak eta sentimenduak ez ziren benetan bereak, bere barrenetatik eratortze ez zirelako, nahiz eta berak bereak bezala sentitu. Honek zera azaltzen du; zer sentitzen, desiratzen, pentsatzen dugunaren jatorriari buruzko ditugun ideiak, argiak ez direla.
Motibazio inkontzientea da kapitulu honetako gai nagusienetako bat. Zergati (motibo) inkontzienteak subjektuaren jokaera gidatzen dute , honen kontzientzia eta baimenik gabe. Kapitulu honetan aurkitzen ditugun teorikoen ikuspuntutik, giza motibazioa eta jokaera, zergati (motibo) ulergaitzengandik gidatuak daude. Kapituluaren lehen erdian, psikologia humanistak azaldutako hazkuntza arrazoiak aurkituko ditugu et kapituluaren bigaren erdian , psikologo psikoanalistek azaldutako zergati ( motibo ) inkontzienteak aurkituko ditugu.

 

 

HOLISMOA ETA PSKOLOGI HUMANISTA


Gizakiaren zergatiak (motiboak) ikuspuntu desberdinetatik ikasten dira, Objetibismoaren alderdi objektiboenetatik ( Diserens, 1925) Konduktismo (Watson, 1919), Positibismo logiko (Bergman eta Spence, 1941) Existentzialismoaren (May, 1961) alderdi subjektiboraino, Gestalt psikologia (Goldstein, 1939) eta Holismoa. Existentzialismoaren eta Gestalt psikologiaren eredu berdina jarraituz, holismoaren ustez, gizakia osotasun integratu eta antolatu bat da. Organismoa bere osotasunean -ez garuna edota  urdaila bakarrik- motibatua egon daiteke. Horrela, Holismoak esaten duena jarraituz, sistema batean eragiten duen edozein gertakizun edo zergati (motibo), pertsona osoan eragiten du ere. Maslow-ek burututako esaldi bat gogoratuz, Jon da janaria desiratzen duena eta ez bere urdaila bakarrik.
Humanismoa psikologiaren barneko korronte oso indartsu bat da, ikuspuntu holistikoarekin identifikatzen dena eta Self-aren ideia eta errealizazio ahaleginetan enfasia jartzen duena. Ideia horiek dira indar holistikoak osatzen dituztenak eta gizabanakoa, sistema motibazional bateratu batean  bihurtzen dutenak. Self-aren ahaleginak edo “auto-errealizazio joera”, nuklearrak dira eta sistema motibazional supraordenatu bat errepresentatzen dute, beste zergatiak (motiboak) bateratu eta antolatzen dituena (adibidez, gosea, sexua, lehiakortasuna). Jarrian ikusiko dugun bezala, zergati (motibo) nuklear horien barnean –hau da, benetan zaren Self-a izatea- , hazkuntzarako ahaleginak, garapenerako ahaleginak eta ez zarenetaz urruntzeko ahaleginak biltzen dira (itxura, Self-aren ezkutaketa, zuretzako besteek dituzten itxaropenak betetzea, Rogers, 1966).

MASLOW ETA AUTO-ERREALIZAZIOA


GIZAKIEN BEHARRIZANEN IERARKIA


Maslow-en arabera, motibazioaren ulermenaren oinarria, gizakiek maila organismikoa bulkadak ditugula edo oinarrizko beharrizanak ditugunaren ideian datza. Hala ere, beharrizan hauek ahulak dira, hau da, bulkada biologiko diskretuak dira, askotan nahastu egiten direnak edota egunerokotasunean kontutan hartzen ez direnak. Dena dela, oinarrizko bulkada hauek, modu diskretu baina seguru batean giza motibazioa modelatzen duten indarrak dira.
Maslow-ek hurrengoa proposatu zuen: hazkuntzarako joera da oinarrizko beharrizana eta honek beste gainontzeko beharrizan guztiak antolatzen eta zuzentzen ditu. Hazkuntzarako joerak, 5 zatitako hierarkia batean oinarrituz, beste beharrizan guztiak zuzendu eta antolatuko ditu, hierarkia hori hazkuntzarako beharrizan indartsuenetatik – hazkuntzarako beharrizan ahuletaraino egituratzen delarik  (12.1 marrazkia). Hierarkiaren lehenengo beharrizanaren barnean gorputzaren homeostasi, orekarentzako eta biziraupenarentzako beharrezkoak diren beharrizanak aurkitzen ditugu. Hierarkiaren gainontzeko beharrizan guztiak oinarri psikologikoa dute. Hierarkiaren egiturak (Maslow, 1943,1954) gizakien beharrizanei buruzko 3 aspektu azaltzen dizkigu:
1)                       Oinarrizko beharrizanak indar edo prepotentziaren printzipioaren arabera antolatuak daude. Horrela beharrizan psikologikoak behealdean gelditzen dira, beraien nagusitasuna erakutsiz eta auto-errealizazio beharrizanak hierarkiaren egituraren goialdean aurkitzen ditugu, beraien ahulezi erlatiboa azalduz.
2)                       Hierarkiaren barnean geroz eta beherago kokatu beharrizan bat, orduan eta azkarrago agertuko da bai garapen filogenetikoan baita ontogenetikoan ere. Horrela, babes eta segurtasun beharrizanak umeen, gazteen eta behe-mailako animalien beharrizan tipikoak diren bitartean, balorazio beharrizanak helduei atxikitzen zaizkie, gizakiarenak esklusiboki direlarik.
3)                       Beharrizanak sekuentzialki asetzen dira, behealdean (piramidearen oinarrian) daudenetatik goialdean daudenetaraino. Beraz, pertsona batek balorazioa eta auto-errealizazioa bilatu aurretik, beharrizan fisiologikoak eta segurtasun eta pertenentzia beharrizanak asetuak izan beharko ditu.


                                                                                                                                           
                                                                                                                               
                                                              
Hazkuntzarantz
zuzendutako                                                                                                Hazkuntza
beharrak                                                                                                        motibazioa
                                                                                                                             
  Autoerrealizazio                                                 
     Beharrak

      Balorapen beharrak

Maitasuna eta pertenentzia                         Gabetasun
              Beharrak                                        Beharrak
                                                
Babespen eta segurtasun
             Beharrak

Behar fisiologikoak

Biziraupenerantz
Zuzendutako
beharrak

12.1 Maslow-en beharren hierarkia



Beraz, babes eta segurtasun beharrak umeen, gazteen eta behe mailako animalien berezko beharrak dira eta balorapen ezaugarriak (soilik gizakiena) berezko beharrak dira. Hirugarrena, hierarkiak beharrak sekuentzialki asetuak direla indikatzen du, beti gora, beheko beharretatik goikoetara, piramidearen oinarritik punturaino. Beraz, norbaitek balorapen eta autoerrealizazioa bilatu aurretik behar fisiologikoak, segurtasunekoa eta propietatekoa asetuta eduki behar ditu.
  
Gabezi beharrak. Perturbazio fisiologikoak eta segurtasun, propietate eta balorapenaren zergatiak gabezi beharrak bezala ezagutzen dira. Gabezi beharrak bitaminak bezalakoak dira; haien ezak hazkuntza eta garapena oztopatzen dituelako behar ditugu. Maslow-en ustez, jendeak ongitasun egoera batera heldu gura du beti baina oso gutxitan  lortzen da, edo denbora gutxiz lortzen da. Gabezi behar batzuk asetzen dituzten bitartean beste batzuk sortzen dira. Adibidez, behar fisiologikoek kontzientzia okupatzen dute asetuak izan arte eta murgiltzen dira hierarkian dagoen hurrengo beharren seriea azaldu arte. Azaltzen direnean babespen eta segurtasun beharrek okupatzen dute kontzientzia. Beraz, gose, egarri, loak asetzeak behar fisiologikoak asetzeaz gain mundu ulergarri, seguru eta ordenatu batean egoteko beharrari pausu ematen dio. Edozein gabezi beharren presentziak subjektua depribazio egoeran dagoela adierazten du. Janaria, segurtasuna lanean, talde baten kidetasun eta maila sozialez kezkatzen dena pertsona depribatua da. Maslow-en ustez, pribazio hori giza gaixotasunaren ezaugarria zen, hazkuntza eta eguneratzeko ezintasuna existitzen zela adierazteko erabiltzen den hitza ( Maslow, 1971). Hazi, heldu eta gabezi beharren gainetik garatua zen jendea bakarrik osasuntsua kontsidera zitekeen.

Hazkuntza beharrak. Gabezi beharrak asetzen badira hazkuntzarantz zuzendutako beharrak azaltzen hasten dira, horrela, subjektua urduri eta deseroso sentitzen da. Nahiz eta gose, ez seguru, ez maitatua edo txikiagoa ez sentitu, subjektuak izan behar den pertsona burutzeko beharra sentitzen hasten da, pertsona bezala duen patua betetzen. Norbera dena eta etorkizunean izateko gai dena, gero eta gehiago izateko nahia da. "Musikari batek musika egin behar du,  margolari batek margotu behar du, olerkari batek idatzi behar du, horrela zoriontsuak badira". Gizakia izan behar dena izan beharko litzateke autoerrealizazioa. Zaila da zehaztea zer diren edo zer ez diren autoerrealizazio beharrak. Behar fisiologikoak gose eta egarri izanda konplexuagoak dira. Maslow-en arabera (1971) autoerrealizazioa 17 metabehar laburtzen dituen hitza da. 12.1 taulan 17 metabeharrak agertzen dira haien ez asetzeak dakarren sintomatologiarekin.

Ikerkuntza beharren hierarkian. Maslow-en beharren hierarkia giza motibazio arlo ezberdinetan lan tresna bezala erabili da. Adib, hezkuntzan, industrian, lan giroan, psikoterapia eta osasunarekin erlazionaturiko lanbideak- medikuntza, erizaintza, geriatria, (Cox, 1987). Baina ezaguna izan arren ikerkuntzak frogapen enpiriko gutxi aurkitu du beharren hierarkian.

Beharren hierarkiaren baliagarritasuna frogatzeko ikerketa estrategia bat rangoen metodoa da. Normalean rangoen azterketek Maslow-en 5 beharrak aurkezten dituzte desiragarritasuna edo garrantzi terminotan eta galde sorta moduan. Aurkitu da orokorrean gutxienez 2 behar garrantzitsuenei emandako puntuazioak ez doazela bat Maslow-k ezarritako ordenarekin. Blair-ek (1981) gasolindegitako langileei galdetu zien eta babespen eta segurtasun beharretako puntuazioak altuenak zirela eta balorapen beharren puntuazioak baxuenak zirela aurkitu zuen. Maslow-en hierarkia baliotasuna frogatzeko beste estrategia hobea adinarekin motibazioan ematen diren aldaketen ebaluapena da (adib, Goebel eta Brown, 1981). Honetan ere, gazteek babespen eta segurtasun behar gehiago dute eta helduek balorapen eta eguneratzen behar gehiago edukitzen dute. Goebel-ek eta Brown-ek (1981) Life Motivation Scale (LMS) administratu zuten (ezinbesteko motibazioak), honetatik 12.2 taularen goialdean agertzen den galdera batetik atera da.

Goebel eta Brown-en ikerketaren emaitzak 12.2 taularen behealdean agertzen dira. Adinez ordenatutako lau taldeak baino gehiago puntuatu zituzten, Maslow-ek aurresan zuen bezala. Segurtasun beharren garrantzia berriz, patroi nahasia jarraitzen du zeren eta bost taldeentzat garrantzitsua da. Berez, segurtasun beharretan altuago puntuatu zuten talde zaharrena izan zen. Patroi nahasi berdinak maitasun beharrean agertzen da baina umeek beste taldeek baino gutxiago ematen zioten behar honi. Gazteen artean eta helduen artean autoerrealizazioa gehiago baloratzen da. Zahar eta umeen taldeetan berriz gutxien hautatzen dena da. Beraz,  Goebel eta Brown beharren hierarkiko baliagarritasunerako laguntza aurkitu zuten nahiz eta emaitzen hierarkiko baliagarritasun zalantzan jarri kritika asko eduki arren (adib, Smith, 1969) Maslow-en 2 mailako (ez 5) hierarkiarako laguntza aurkitu zuen ikerketa bat egon zen. 2 mailako hierarkian gabezi beharra eta hazkuntza beharra bereizten dira (Wahba eta Bridwell. 1976). Lehenago aipatutako ikerketetan iraupen eta hazkuntza beharrak azaltzen dira. Horrek Maslow-en gabezi/hazkuntza beharrekin koherentzia dauka. Beraz, Maslow-en beharren hierarkiari buruzko ikerkuntzarekin  heltzen gara ondorio honetara: 5 mailetako kontzeptualizazio gutxi baieztatu da baina 2 mailetakoaren alde jende asko dago.

12.1 taula: Maslow-en metabeharrak eta euren gabezi patogenikoak

METABEHARRAK
DEPRIBAZIO PATOGENOAK
1. Egia
Lizuntasun
2. Ontasun
Gaiztakeri
3. Edertasun
Zatarkeri
4. Batasun, sendotasun
Nahaste, atomismoa, koherentzia galtze
5. Dikotomia, transzendentzia
Dikotomi absolutuak, zehaztasun eza
6. Bizitasun, prozesuaren orientazioa
Zentzugabe, bizitzaren mekanizazioa
7. Bereizitasuna
Monotonia, berdintasuna, interaldakortasuna
8. Perfekzioa, beharra
Inperfekzioa, arduragabekeria, kalitate txarra
9. Helburu, bukatzea
Bukatu gabea
10. Justizia
Injustizia
11. Ordena
Lege gabezia, nahaste, autoritatearen beherakada
12. Xumetasuna
Konplexutasuna, nahastua, deskonexioa
13. Aberastasun, osotasun
Pobrezia, koakzioa
14. Ahalegina
Ahalegin gabezia
15. Izpiritu jostakin
Umore gabezia
16. Buru askitasuna
Kontigentzia, noizbehinkakotasuna
17. Esangura
Esangura gabezia

12.2 taula: Life Motivation Scale (a)-ko itemen lagina 5 behar adinekoen garrantziaren puntuazioekin (b).

(a)
Argibideak: Ondorengo 5 baieztapenak ordenan jarri zuretzat duten garrantziaren arabera:

-   Mirestuta izatea eragiten duten gauzak egitea gustatzen zait (balorapenekoa)
-   Nire familia eta lagunekin gauzak egitea gustatzen zait (pertenentzia)
-   Nire behar fisikoak asetzen dituzten gauzak egitea gustatzen zait (fisiologikoa)
-   Nire gaitasun edo interesak garatzea uzten didaten gauzak egitea gustatzen zait (autoerrealizazioa)
-   Lehenago planifikatu diren gauzak egitea gustatzen zait (segurtasuna)

(b)
Beharren hierarkia
Umeak
(n=22)
Nerabeak
(n=21)
Gazteak
(n=24)
Helduak
(n=22)
Zaharrak
(n=22)
Fisikoak
22,59
14,24
14,50
13,14
14,82
Segurtasunezkoak
19,77
19,14
19,25
20,00
22,50
Maitasunezkoak
29,68
32,14
34,21
33,14
33,73
Balorapenezkoak
17,50
19,33
13,63
15,73
15,36
Autoerrealizaziozkoak
20,50
25,14
28,60
27,91
23,59



Autoerrealizazioa bultzatu

Maslow-en arabera, populazioko %1 baino gutxiago autoerrealizatzen zen. Autoerrealizazio beharrak innatoak omen zirela kontutan hartuz, norberak galde diezaiokeen bere buruari zergatik, momentu zehatz batean, jendea ez da autoerrealizatzen. Maslow-ek arrazoitu zuen jendeak ez duela bere potentzial osoa garatzen giro ez aproposengatik (adib, ur gabezia edo oinarrizko beharrak asetzeko etxerik). Beste kasutan, jendea bera da hazkuntza saihesten duena, (Adib, gure potentzialari beldur izan, "Jonas-en konplexua" izendatu zuten). Maslow-ek bere 2 ideien arteko kontraesana onartu zuen: autoerrealizazioa innatoa zela ( beraz, gizaki guztiengan zegoen) eta autoerregulazio beharrak asetzeko ahaleginak egiten dituen jende gutxi dagoela. Maslow-ek, kliniko eta aholkularia, autoerregulazioa errazten duten eguneroko jokaera batzuk azaldu zituen (12.3 taula)

12.3 taula: Autogauzatzea errazten duten 8 jokamolde

1.                       Bizitza aukera ugariz beterik ikustea, aurreratzeari eta hazkuntzari begira, atzerapenaren eta beldurraren ondoan. Aurreratzea eta hazkuntza aukeratzeak autogauzatzera garamatzan mugimendua da, erregresio eta beldurra ordea, autogauzatzearen kontrakoa.

2.                       Desberdina izatera ausartzea, inkonformista.

3.                       Esperientzia esanguratsuak emateko baldintza egokiak sortzea. Ideia zein ilusio faltsuetatik aldentzea. Bakoitzak ongi egiten duena ikusi eta norberaren potentziala ezagutzea norberak egiten dituen akatsak ezagutuz.

4.                       Defentsak identifikatzea eta uzteko ausardia izatea

5.                       Zintzoa izatea batez ere zalantzak daudenean. Norbere erabakien zein ondorioen arduradun izatea.

6.                       Self-a azalerazten uztea. Norbere burua antzeman norberak izaten dituen bulkadei adi egotea. Gertaerak lotsa eta defentsarik gabe bizitzea.

7.                       Biziki, kontzentrazio zein absortzio osoz esperimentatzea. Arduragabetasun, aurreiritzi edo lotsarik gabe esperimentatzea.

8.                       Norberaren adimena erabiltzea bakoitzak ongi egin nahi duena ongi egiteko, mediku, aita, piano jole, akademiko, edo kirolari baten lana izan daitekeelarik.



ROGERS ETA GAUZATZEARENGANAKO JOERA

Maslow-ek askotan aipatu izan duen esaldia hau da: " organismoak joera eta grina du -self-a- eta honen esperientziak gaurkotzea, mantentzea eta aberastea" (Rogers, 1951). Rogers-entzako, pertsonek oinarrizko behar bat daukate, gauzatzeko joera, beste guztiak barne hartzen dituena. Behar fisiologikoen asetzeak ( biziraupena adibidez) mantentzen eta nabaritzen (hazkunde fisikoa adibidez) du; organismoak onarpen, jabetze eta estatus sozialekoa (amodio eta autoestimua adibidez) ez asetuz. Gainera, jakin-minak eta esplorazioak gizabanakoa nabaritzen eta berritzen dute, zailtasun eta ulermen handiago baten bitartez. Orokorrean, Rogers-ek (1959, 1963) giza arrazoi zehatzen izatea ezagutzen zuen baina, proposamen holistikoari  garrantzi handia eman zion, zeinetan, giza beharrek pertsonaren atxiki joerak, bakoitzaren ahalmenak garatzera eramaten dute pertsona mantendu, nabaritu eta berrituz.

Rogers-ek Maslow-en antzera, gauzatze-joera joera innatoa zela pentsatzen zuen. Innatoa izaterakoan, gauzatzeko joera pertsona bere potentzialera bultzatzen duen agertze jarraian da. Baina gauzatzeko joera genetikoa zela sinetsi arren Rogers-entzat gauzatzearen garapenaren prozesua "borroka eta mina" -rekin ezaugarritzen zen. Gauzatzeko joerak garapenerantz duen aurrerakada irudikatzeko (hazkundea) Rogers-en jaioberri baten adibidea erabili zuen. 9 hilabeteko ume batek ibiltzeko behar duen potentzial genetikoa dauka baina 4 hankaz ibiltzetik oinez ibiltzera pasatzeko borrokatu behar du. Umeak lehenengo pausu horiek hartzeko borrokatu behar du. Borroka honek jauziak, atsekabeak, mina eta etsipena barne hartzen ditu. Baina borroka eta minaren gainetik umea ibiltzen saiatzen da. Minak eta etsipenak umearen ibiltzeko nahia gutxitu arren berritzeko joeraren indarrak aurrera bultzatzen du, " bizi bulkadak", umea beti aurrerantz bultzatzen du.

Berritze joerari dagokionez, borroka eta minezko esperientzia guztiak "eboluzio prozesu organismiko" -zen bidez ebaluatzen dira, esperientzia baten hazkuntzari laguntzen dion edo laguntzen duen epaitzeko bakoitzak duen ahalmen innatoa delarik. Hazkundeak mantentzen eta bultzatzen duen esperientzien antzemateak positiboki baloratzen dira, pertsona horietara hurbilduz eta horietan mantenduz. Atzeranzkoak bezala antzemandakoak eta pertsonaren aberastea ukatzen dutenak, ordea, negatiboki baloratuak izaten dira, pertsonak hauek saihestuz. Ebaluazio organismikoko prozesuak praktikan feedbackeko sistema bat eratzen du, gizabanakoari berritze joeraren arabera ezinbesteko esperientziak koordinatzea baimentzen diolarik bere berritze joeraren arabera.

Self-aren azalerapena: Berritze joerak gizabanakoa osotasun baten antzera ezaugarritzen du. Hala ere, hainbat sentsazio eta pertzepzio daude "ni" edo "ni-bera" moduan bereizten direnak edo " ni eta ni-bera"- rekin erlazionaturik daudenak. Hauek selfaren autopertzepzioak dira, autokontzeptua eraikitzen den lehengaia izanik. Selfaren agerpenarekin pertsona konplexutasunez hazten da eta ebaluazio organismikoko prozesua osotasuna bat asetzen duen organismoaz gain, selfari ere aplikatzen hasten da. Beraz, selfarentzat egokiak bezala ebaluatzen diren esperientziak erakargarriak dira, desegokiak direnak saihesten diren bitartean.

Selfaren azalerapenak onarpen positiboaren beharraren azalerapena eragiten du, onarpen positiboa oneste, onarpen eta besteen maitasuna. Garapenean dagoen pertsona oneste, onarpen eta maitasuna izatea desiratzea eragiten du. Onarpen positiboko beharra oso esanguratsua da pertsona bat besteen feedback-ekiko sentibera egiten duelako (adib, kritikaka eta laudorioak). Beraz, onarpen positiboaren beharra dela eta besteek pertsonaren bizitzan  beste rol baten papera onartzen duten.

Besteen kritika zein laudorioei kasu eginez, pertsonak feedback soziala selfaren egiturarekin tartekatzen ikasten du, horrela, onarpen positiboen orokortaturiko beharra zabaltzen da selfaren onarpen positiboaren behar espezifikoa barne hartzeko.

Balore baldintzak: Jaio eta gutxira umeek "balore baldintzak" ikasten hasten dira. Hauekin bere portaera eta ezaugarri pertsonalak epaitzen ditu ( selfa) egoki bezala eta berez onarpena mereziz edota desegoki bezala, ukapena mereziz. Batzutan, onarpen positiboaren beharrak pertsona sentiberagoa (besteen ukapen edo onarpenari begira) bihurtzea eragin dezake umeak balore baldintzak selfaren egituran sartzen baditu. Garapenean, selfaren egitura gurasoen baloreetatik at garatzen da balore baldintzak ere bereganatzeko. Heldutasunera ailegatutakoan pertsonak guraso, anai-arreba, irakasle, apaiz, entrenatzaile e.a.tik ikasten ditu "onak eta txarrak" , "egokiak eta desegokiak", diren portaerak edota ezaugarriak.

Rogers-ek dio balore baldintzen internalizazioa eboluzio organismikoaren prozesuaren ordezkoa dela. Balore baldintzen arabera zuzentzen direnean, pertsonek beren esperientziak baliabideetatik banatzen dituzte, beraien esperientziak beraien berritze joerarekin koordinatzeko. 12.2 irudiak prozesu osoa eta eboluzio   laburbiltzen ditu.


 










Rogers-en ustetan umeak baldintza sozialetarako egiten duen mugimendua, eta beraz, ebaluazio organismiko prozesutik urruntzea autogauzatzearen kontrakoa da. Garapenean dagoen pertsona bat, gurasoek edota beste eragin soziala inposaturiko balore baldintzetara atxikitzen bada erabakiak hartzeko behar den gaitasunetik urruntzen da eta beraz, self-a berritzeko gaitasunetik. Balore sozialen baldintzak balore barneratuak eta joera sozial finkoak eta zurrunak bilakatzen dira. Gurasoek umea den horregatik maite baldin badute eta ez nahi dutena izateagatik, orduan, self-aren egitura isomorfokoaren irudikapena izango da.

Funtzionamendu ezin hobeko funtzionamendua (optimoa): ezin hobeko funtzionamenduko pertsona bere esperientzia guztiez kontzientea da eta berritze joera asetzen uzten du. Rogers-ek kongruentzia eta inkongruentzia terminoak erabili zituen pertsonak zein puntutaraino ezezten edo onartzen dituen ezaugarriak zehazteko: ezaugarri pertsonalak, desirak eta sinesmenak (inkongruentzia) eta ezaugarri pertsonal guztiak (kongruentzia) onartzen dituen. Gainera, ezin hobeko funtzionamenduko pertsonak harreman estua eta zuzena bizi duten balorapen organismiko pertsonek beraien bulkadak ahozko zein ez-ahozkoaren bitartez komunikatzen dute. 12.3 irudiak arrazoi baten azalerapena irudikatzen du, bere onarpen eta adierazpena. Rogers-en motibazio teoriaren 2 inplikazio:

- Ikasteko askatasuna: Carl Rogers hezkuntza praktiketaz kexatzen zen etengabe. Rogers (1969) ez zegoen ados "irakasle" -aren irudiarekin, ikasketa garrantzitsu bakarra self-arekin hasitakoa delako (hau da, berritze joeraren hasiera).



12.3 irudia. Gauzatze joeraren azalerapen, onarpen eta adierazpen prozesua



.AZALERAPENA                   ONARPENA             ADIERAZPENA


Desio, bulkada, edo arrazoi bizi baten azalerapena
 
Desioa, bulkada edo arrazoia "den bezela" kontzientzian sartzen da.
 
Desioa, bulkada edo arrazoiaren komunikazioan ez adierazitako adierazpena.
 
 



 




Singmund Freud

   Freud-ek medikutzako prestakuntza zuen eta bere ustez, motibazioa indar fisiologikoez araututa zegoen. Freudentzat, giza-gorputza energiazko sistema konplexu bat zen non jokabidearen bitartez energia handitu edo txikitu daiteke. Adibidez, gorputza jatean edo arnasten duenean bere energia handitzen du, aldiz, jolasten edo lanean bere energia fisikoa gutxitzen da. Gainera, gorputzak ere, bere energia psikikoa erregulatzen du (mentala). Gogamena funtzionatzeko energia psikikoa behar du (pentsatu, gogoratu, e.a.) eta bere energia gorputzeko indar fisikotik dator. Freud-en ikuspuntutik, gorputzeko indarra, indar fisikoan nahiz indar psikikoan laguntzan du.

   Freud-en iritziz motibazioa, energia fisiko eta mentalaren inpultsorea instintua zen. Instintua oinarri biologikoa duen indar bat da, “organismotik jariatzen dena eta gogamenean sartzen dena” (Freud,1915,p. 64). Beraz, motibazio orok gorputzaren indar instintibo eta oinarrizkoetatik habiatzen da. Freud-ek instintu terminoarekin zer esan nahi zuen kontutan hartu behar dugu –Trieb alemaneraz- horregatik puntu honetan gelditzea beharrezkoa da.

   Instintua, trieb-en zoritxarreko itzulpen bat da. Itzulpen hobeagoa “beharrak” izango litzateke: “ estimulu baten  oinarri instintiboa duen termino bat definitzeko “beharrak” izango zen” (Freud, 1912, p. 62). Beraz, instintu bat oinarri fisiologikoa duen estimulu bat da, hau da, gorputzaren organo gabezi batetik sortzen den indarra eta egoera psikologikoa pizten duena.

   Freud-entzat, gogamena afektatu zezaketen gorputz beharrak  hainbeste instintua  zeuden. Gorputz behar azpimarragarrienak ur, janari eta loaren beharrak ziren baina Freud gorputz behar gehiegi zeudela baieztatu zuen eta zerrenda bat egitea ezinezkoa zen. Freud-ek (1920, 1923) bizitzaren bi kategori orokorretan indarra egin zuen: bizitzaren instintuak eta heriotzaren instintuak.


 

Eros edo bizitzaren instintuak          


Eros edo bizitzaren instintuak bietatik definitzeko errazena da. Eros bizitza kontserbatzen du, gainera superbizipen indibiduala eta kolektiboa bermatzen zituen (espeziearena). Beraz, janariaren, uraren, airearen, loaren, tenperaturaren eta minaren hobekuntzaren beharrezko instintuak  subjektuaren bizitzan eta superbizipenean laguntzen   dute. Sexu, elikapen eta kidetzazko instintuek  bizitzan, superbizipenean eta espeziearen bizitzan laguntzen dute.  Bizitzaren instintuei buruz hitz egitean, Freud-ek sexuari garrantzi handia eman zion baina modu zabalago batean eman zuen. Freud-entzat, sexuaren instintua atsegina bilatze joerekin elkartzen zuen. Behatzak zurrupatzea, kili-kiliak, igurtzia, masturbazioa, laztantzea eta kontaktu sexuala sexuaren instintua asetzeko moduak dira (Freud,1905).



Thanatos edo heriotzaren instintuak:

Heriotzaren instintuek atsedena eta energiaren kontserbatze hain zuzen, gorputza oreka konstante batera bultzatzen dute. Oreka perfektua , hau da, alterazio edo gorputz  desorekaren falta, atseden totalarekin bakarrik lor daiteke – heriotza-. Heriotza instintuei buruz hitz egiterakoan Freud-ek agresioari garrantzia ematen zion. Agresioak, banakoak suntsitzea eta hiltzearen efektu espezifikoa dauka eta egiteko desioa dauka. Agresioa bakoitzaren baitan agertzen denean auto-kritikaren bitartez egiten du, sadismoa, depresioa (melankolia) eta suizidioa. Apustuetako jokoak bakoitzaren agresioari zuzendutako agresioak dira (Begler, 1957). Agresioa besteengan zuzentzen denean amorru, gorroto, aurreiritzi, irain berbal, krudeltasuna, lehiakidetasun, mendeku, asasinatu eta gerratearen bidez agertzen da. Adibidez, estima gutxiko gutxiengo baten kontrako txiste bat egitea Thanatos-en espresio ez-fisiko bat izango litzateke (Freud, 1905).

   Sexuaren eta agresioaren gorputz-pultsio instintiboek, jokaera motibatzen duen energia sortzen dute. Baina energi sexualak eta agresiboak gizarteak onartutako modu adaptatibo batean bideratzen dituena esperientzia da. Esperientziaren bitartez (garapen psikosexuala eta heldutasuna) subjektua energia sexuala eta agresiboari aurre egiteko behar duen erreakzio defentsiboak ikasten ditu. Pertsona batek ikasitako modu defentsiboak, Freud-en pertsonalitate denifizioaren zatitako bat zen. Beraz, pultsio instintiboak jokaerak behar dituen energiak ematen dizkio, pertsonalitatea zuzentzen dion bitartean.

Pultsio edo desioa?

   Motibazio Freudianoaren teoria pultsio instintiboetan oinarritzen dena, orokorrean gaur egungo psikoanalistengan ezberdina izan da (adibidez, Holt, 1989). Psikologo ikertzaileen esperimentuen ondorioz sexua eta agresioa ez dira pultsio modelo fisiologikoak (adibidez gosea eta egarria, 4. Kapitulua). Sexua eta agresioa Freud-en motibazioaren kontzeptu zentralak izateagatik eta motibo kontzeptuarekin ondo ez doanez, ondorioz gaur egungo psikoanalistak “pultsio” hitza alde batera utzi dute.

   Printzipio motibazional ordezkari bezala, sexua eta agresioa desio psikologiko      bezala  kontsideratzen   dira ,      ez   pultsio    fisiologiko     bezala

(Holt,1989;Klein, 1967). Desioen modelo birformulatuak hurrengoa esaten du: edozein momentu dela, pertsona kontziente edo inkontzienteki bere egoera mentalaz konturatzen da eta beste edozein egoera aurkitzean, egoera deseroso handi bat pertzibitzen du. Adibidez, gizon bat bere eguneroko egin beharrak betetzen ditu oinarri fisiologikoa duen pultsio sexuala piztu gabe, baina bere emaztea arropa gutxirekin aurkitzean, momentu horretan daukan egoera baino nahiago duen egoera potentzialean aurkitzen da. Ondorioz inkongruentzia “pertzeptual-ebauluatibo” bat ematen da. Oraingo egoera eta nahiago duen egoeraren artean “desio” egoera bat sortzen da.

   Pultsio hitza erabili ordez desioa erabiltzean, gaur egungo psikoanalisten ustez, desioak jokaera gauzatzen duena da, eta ez pultsioak (Holt, 1989). Desio, gogo freudianoaren motibazioa gordetzen du zeren eta pertsonek desio agresibo eta sexual asko dituzte, baina nabaritasun kontraesanak alde batera uzten ditu, hau da, sexua eta agresioa ez direla pultsio fisiologiko bezala funtzionatzen.

Motibazio inkontzientea


   Gogamenaren bizitzaren kontziente eta inkontzientearen banaketan psikoanalisiaren oinarria da (Freud,1923). Freud-ek gogamenaren bizitzaren oinarria kontzientzia zela ezeztatu zuen eta pertsonalitatearen estruktura hiru zatitan banatu zuen: kontzientea, prekontzientea eta inkontzientea. Kontzienteak une batean pertsona batek izan ditzakeen pentsamenduak, sentimenduak, sentsazioak, memoriak eta esperientziak osatzen dute. Kontzienteak pertsonak atentzioa jartzen duen edozer gauza izan daiteke eta motibazioa ez du garrantzirik. Prekontzienteak momentu horretan kontzientzian ez dauden pentsamenduak,sentimenduak, e.a. dira baina esfortzu txiki batekin jakitera heldu daiteke. Adibidez, gela batean dauden pertsonen izenetaz kontziente gara baina ez gaude horretan pentsatzen ari.

   Giza pertsonalitatearen osagai motibazional handiena Inkontzientea da. Inkontzientea ikusezina den biltegia da, non inpultso sentsitiboak, erreprimituak izan diren esperientziak, haurtzaroa (lengoaia agertu baino lehen)  memoriak eta gauzatu ez diren desioak aurkitzen dira. Instintua eta inpultsoen biltegi hau giza motibazio dinamikoaren perspektiba psikoanalista ulertzeko osagai garrantzitsua da (Freud, 1915,1923).

Inkontzientera heltzeko metodoak


Inkontzientea ezin du kontzientziara heldu eta batek galde dezake nola iritsi bere edukinetara? Freud-en ustez, desio eta inpultso indartsuek espresatzen ziren baina mozorrotuta agertzen ziren. Honen oinarrian, inkontzientera heltzeko 7 metodo sortu zituen: elkarketa askea, ametsen analisia, test proiektiboak, akatsak eta “lapsus linguae, “istripuak”, humorea eta hipnosia.

Elkarketa askea.  Inkontzientea aztertzeko lehenengo metodoa elkarketa askea izan zen eta “psikoanalisiaren oinarrizko araua” izendatu zuen. Elkarketa askean, subjektuak “esna dagoela amets egiten du” gogamenera etortzen zaizkion irudiak edo hitzak espresatuz. Auto-zentsuraren ahaleginak alde batera utzi behar dira ere. Hauetako gauzaren bat ematen bada, esaten  ez dena, esaten denaren garrantzi bera dauka. Lotsatuta sentitu arren, subjektuak etortzen zaizkion idei guztiak espresatu egin behar ditu. Gainera jakitera emateko erresistentzia gehien jartzen dituzten ideiek materiala garrantzitsua da eta ez auto-zentsura.

Ametsen azterketa.  Freud-ek erabilitako beste metodo bat  ametsen azterketa zen eta “inkontzienterako bidea” deitzen zuen (Freud, 1900), teknika honekin, gau horretan izandako ametsaren mamia kontatzen zuen eta Freud-ek ametsaren esanahi sinbolikoa interpretatzen zuen. Inkontzientearen benetako desioek antsietatea sortzen zutenez, inkontzienteak ametsaren sinboloen bidez bere inpultsoak manifestatzen ditu. Ondorioz ametsen edukia desio eta beldurren zati bat adierazten dute. Adibide bezala Freud-en paziente baten ametsa erabil daiteke: “ume asko, denak anaiak, arrebak eta lehengusuak (neska-mutilak) zelai batean jolasten eta bat-batean hegalak hazi zizkieten eta egan joan diren bera bakarrik utzita”. Pazienteak  txikitan izandako ametsa zen eta momentu horretatik errepikatuz joan zen. Freud-entzat thanatos heriotzaren desioa zen, horrela pazientea bakarrik gelditzen zen bere gurasoen maitasun osoa bera bakarrik bereganatzeko.

Test proiektiboak. Inkontzientera heltzeko beste modu bat test proiektiboak dira. 2. kapituluan esan bezala, testa egiten duen pertsonari, irudi zalantzagarri bati buruz azalpena ematea eskatzen zaio. Test proiektiboen bidez pertsonak bere aurreiritzi, soslai, desio eta mundua ikusteko modua erabiliko ditu irudi zalantzagarria osatzeko. Test proiektiboen artean famatuenak Rorchash-en tintazko mantxen testa eta Apertzepzio tematikoaren testa. Rorchash-en testan adibidez, mantxa simetrikodun 10 lamina aurkezten zaio subjektuari eta honek zer diren interpretatu egin behar ditu. Laminei buruzko interpretapenak askotan errepikatzen dira. Batzutan testa egiten ari den pertsona bere desioak bertan islatzen ditu eta batzutan odola, heriotza ikusten dute eta beste batzutan aktibitate sexuala. Ondorioz psikoterapeutak jendeak emandako iritziak kontutan hartuz, hau da, berdinak diren iritziak eta subjektuak emandako erantzunekin kontrastatzen ditu.

Erroreak eta " Lapsus Linguae":
   Inkontzientea hausnartzeko beste teknika bat " Lapsus Freudiano" deiturikoa da.Adibidez," Sigmund Fraude" esan " Sigmund Freud" esan ordez, pertsona bati aspertzen zaituela  esan...
   " The Psychopatology of every Life"  (Eguneroko Bizitzaren Psikopatologia) lanean lapsus linguae hauen adibide ugari biltzen dira.

Istripuak:
   Freud-ek istripuak existitzen ez zirela zioen.Erabat determinista zenez, istripu guztiek kausa bat zutela baieztatzen zuen.
   Edozein jokaera, aproposekoa zein ustekabekoa izan, garun-aktibitate kontziente/inkontzientez motibatua zegoen.Beraz, gizon batek bilera garrantzitsu bat baino lehentxeago bere kotxeko giltzak galtzen baditu, "istripu" hau bilera ekiditeko saiakera gisa edota orain dela gutxiko oker batengatik zigortzeko desio gisa interpretatzen da.
   "Lagun" batekin gelditu garela edota kide baten izena gogoratzeko ezintasuna      " istripu" hauen adibide dira.
   Ferud-ek ( 1920), eztei bidaietan bere ezkontza-eraztuna "istripuz" galdu zuen emakumearen historia kontatzen du.
   Imajina dezakezuen bezala, Freud ez zen batere harritu denbora gutxian bikotea banandu egin zenean.Freud-en ustez, eraztuna galtzeak , emakumearen  "ezkontza" galtzeko eta erlazioa amaitzeko nahiaren errepresentazio sinbolikoa zen.

Umorea:
   Freud-en (1905) ustez, umoreak, desio inkontzienteen espresio sozialki onargarria ahalbidetzen du. Sexua, erasoa eta autoritatearekiko errebelamendua dira txisteetako gai nagusiak.
   Sexu edo erasokortasunari buruzko txiste bat kontatu edo entzuteak, NIA eta SUPERNIA-k  ZERA eraso ez dezaten ahalbidetzen dituzten txisteekiko antsietatea sortarazten du.
   Behin txistea kontatu ondoren ( edo txantxa astun bat aurrera eramanda),energia psikikoa barre gisa deskargatzen dugu.Barrea, plazer-katarsiaren adierazle da.Gainera, umore eta barrearen ikuspuntu freudiarraren arabera, txiste bat ez da barregarria izango  antsietatea sortzen ez badu.
   Hortaz, komikoek,  publikoa iraintzen dute, " tabu" gaietaz hitz egiten dute, sexu-anatomiako sinboloen inguruan atentzioa deitzen dute, gutxiengo etnikoen aurka egiten dute, autoritate irudiak iraintzen dituzte eta gehienetan arantzadun gaietaz mintzatzen dira.Txiste lotsagabeegi batek, ordea, graziarik ez du.Freud-en ustez, umore mozorrotuak publikoari sexu-errepresioaz eta erasoetaz babesteko aukera ematen dio.

Hipnosia:
   Teknika hau, inkontzientea hausnartzeko tekniken zerrendan azkenekoa da Freud-ek askotan eztabaidan jarri zuelako ea hipnosia inkontzientea ezagutzeko baliagarria zen. Feud-ek hipnosiarekin zituen arazoak bi ziren:Pertsona guztiak ezin ziren hipnotizatu eta hipnotiza zitezkeen pertsonak terapian ez zituzten hobekuntza nabariak izaten (Brill 1938). Hala ere, Ferud-en hipnosiari buruzko ikuspuntua aztertu beharra dago.
   Hipnosian, psikoanalistak bezeroari ordu konkretu batean jokaera bat burutu dezan eskatzen dio ( Adib.:20:00-etan, alarma jotzerakoan, baso bat ur edan). Hipnosi egoeratik atera eta kontzientzia berreskuratzean, pertsonak ez du hipnosiaren memoriarik.Hala ere, 20:00-etan alarma jotzen duenean, pertsonari " gauza bat ala bestea egiteko nahia garunean indarrez sartzen zaio ( ura edan) eta kontzienteki baina zergatik jakin gabe egiten du".Pertsonak, motibo kontziente barik  ekintza burutzen du.Freud-en ikuspuntutik motiboa inkontzienteki eratortzen da. Beste teknika psikoanalitikoak ez bezala, hipnosi ondorengo indukzio bat burutzeak, motibo batek jokaera indartu eta bideratzeko duen gaitasuna adierazten du.

Ikuspuntu psikoanalitikoari kritikak
   Lau kritika nagusi bereiz ditzakegu:
. Garrantzitsuena, bere kontzeptu asko zientifikoki frogaezinak izatea da ( Eysenck, 1986).Ezinezkoa da enpirikoki ebaluatzea giza izakiak bizitza edota heriotza instintua duten.Froga zientifikorik gabe, kontzeptu hauek  kasurik hoberenean eszeptizismoarekin ebaluatu eta euren zentzu metaforikoan ulertu behar dira, baina ez konstruktu zientifikoki sinesgarriak bezala.Enpirismo froga eta gogortasun esperimentala gainditu ez dituen edozein konstruktu teoriko ez-baliagarritzat hartu behar da baliagarria dela frogatu arte.Hala ere, ikerketa anitz burutu dira ( gutxienez 700 orain dela bi hamarkada, Kline 1972)  haiekin esperimentatu daitekeen  Freud-en konstruktuei buruz. Horrela, bere zenbait ideiek balidezia enpirikoaren froga gaindituko dute ( Fisher eta Greenberg, 1977; Masling 1983).
. Bigarren kritika bat, bere motibazio kontzeptu asko nahastedun pertsonetatik sortu izana da. Zaila da pentsatzea  XX: mende hasierako psikoterapia prozesua jasaten duten heldu gutxi batzuen motibazio-dinamika giza espezie osoarenaren errepresentazioa dela.Kritikak, kanpo balidezia du, hau da, populazio orokorraren talde txiki baten emaitzak orokortzea noraino da egokia?.Adib.: Nola sentituko lirateke emakumeak subjektu gizonezkoetatik soilik eratorritako motibazio teoria batekin?. Eztabaidan jarri daiteke zein punturaino gizonezkoen motiboak emakumeen motiboetara aplikatu daitezkeen.
. Hirugarren kritika hau izango litzateke: Freud-ek enfasi gehiago jarri zuen pertsonaren zama biologikoan, haurtzaroko esperientziatan, instintua desioetan eta nortasunaren alderdi pesimistetan.Freud-en kritikoek helduen esperientziak haur esperientziak bezain garrantzitsuak direla, eragin kultural eta sozialek biologiak bezala, gure motiboei itxura ematen diotela eta nortasunaren  alde optimistak  alde pesimistak adina eskaintzen duela diote.
   Bestela esanda, Freud-en teorian konfiantza ipiniz gero, kontuan hartu behar da giza motibazioaren ulermenera iristeko lehenik buruhauste teorikoaren pieza askoz gehiago sartu behar direla.Gainera, sexua eta erasotzea giza motibo garrantzitsuak badira ere, badaude bi motibo hauetara mugatu ezin daitezkeen beste motiboak ere, adibidez jakinmina ( Holt,  1989).
. Azken kritikak Freud-en datu-jasotze metodoari egiten dio erreferentzia. Freud-ek, transkribaketa errealak egin ordez, bere behaketa pertsonalak, amets egunerokoa  eta terapia saioen memoria erabiltzen zuen, eta heriotza instintuaren frogak mundu gerrek sortarazitako suntsipenen ondorioz aurkitu zituen.Datu-jasotze metodo hauek soslai pertsonaletara, interpretazio okerretara, omisio eta distortsioetarako ( inkontzienteak ere izan daitezke) daude tipikoki prestatuak, eta ez dituzte hautazko interpretazioak kontutan hartzen. Freud-en ideien ebaluazio kritiko bat burutu ondoren atera daitekeen ondorio egokiena  Henry Murray neofreudiarraren hitzekin  bat dator: " Ez dugu zergatik sartu eta bola ehogaitza itsuki irentsi behar... Neuk behintzat nahiago dut nahi dudana hartu, epaiak niretzako gorde eta nahi ez dudana ekidin".

NIA-ren PSIKOLOGIA: NEOFREUDIANOAK
   Freud-en ustez energi fisiko eta psikiko guztia nortasunaren  ZERA-ren egituran oinarritzen zen.Haurra, dena ZERA da, hau da, bere NIA erakuntzaren lehen fasetan aurkitzen zen ( Freud. 1923). Jarraian, NIA garatzen da eta ¨instintuak hauteman eta kontrolatzetik,  instintuen esana bete eta hauek ezabatzera pasatzen da":Haurra haitzen den heinean, energia fisiko eta psikikoak, NIA eta SUPERNIA-ren nortasunaren beste bi egituretan banatzen da. Haurtzaroan zehar egitura bakoitzari emandako energi kantitate handiak egitura horrek duen indar erlatiboa nortasun orokorrean determinatzen du.ZERA-k energia gehiago badauka , helduaroko jokaera bulkadatsua eta plazerera bideratua izango da.SUPERNIA-k energia gehiago izanez, helduaren jokaera moralista eta perfekzionistagoa da.NIa-k energia gehiago izanez, helduaren jokaera errealista izango da eta beharren gratifikazio egokiarengatik eta arriskuen ekidite estrategikoarengatik karakterizatzen da.
   ZERA eta NIA-ren erlazioa deskribatzeko, Freud-ek (1923) idatzi zuen: " ZERA eta NIA-ren arteko erlazioa zaldun eta zaldi arteko erlazioarekin erka daiteke. Zaldiak mugimendurako energia ipintzen du, eta zaldunak helburua zein den eta bere zaldi boteretsuaren mugimenduak helburu hori lortzearren gidatzeko eskubidea du".Freud-ek zioen: " NIA hiru aldeetatik inguratua sentitzen da eta hiru arrisku motengatik mehatxatua...ZERA-rengatik adoretua, SUPERNIA-rengatik inguratua eta errealitateagatik errefusatua, NIA-k bere egitekoari ( harmonia erako bat lortzeko berarekin eta beregain funtzionatzen duten influentzia eta indarren gutxitze ekonomikoa egitea) aurre egiteko borrokatzen du". Freud-ek ZERA-ren bulkaden eta SUPERNIA-ren exijentzia eta inguruneko arriskuen artean bitartekatzeko egitura gisa ikusten zuen NIA.
   Neofreudiarrek, NIA-ren funtzionamenduan askoz gehiago zegoela ikusten zuten. Heinz Hartmann-en (1989) ustez, NIA-ren psikologiaren aitatzat hartu izan dena, NIA bere ZERA-n zegoen jatorritik gero eta askeagoa bihurtzen zuen heziketa prozesu batean zegoen.Ikaskuntza, haurrak ekintza manipulatibo, hausnartzaile eta esperimental  ugaritan ( eutsi, ibili, lau hanketan jarri eta pentsatu, adibidez) parte hartzen duelako gertatzen da, eta honek guztiak NIA berari buruz eta inguruari buruzko informazioa ematen dio.Ekintza manipulatibo, hausnartzaile eta esperimentaletatik lortutako feedbackaren funtzioan, NIA-k NIA-ren propietateak eskuratzen ditu: Lengoaia, oroimena, ideia eta intentzio konplexuak. Horrela, Hartmann-ek NIA garatua ZERA-rengandik aske kontsideratzen zuen.
   Robert White (1959,1960,1963,1975), Hartmann-en NIa-ren psikologiarekin bat zetorren, eta ekintza manipulatibo,hausnartzaile eta esperimentala mundu errealarekiko lehia sentsazio bat ezartzera zuzenduak daudenaren ideian enfasia jarri zuen.White-n lehia sentsazioak esperientzian oinarrituriko konfiantza suposatzen du.Honek, NIA-ri ingurunearekiko elkarrekintzatik sorturiko zirkunstantziei era asebetegarrian aurre egitea ahalbidetzen dio.Oinarrian, lehia sentsazioa, NIA bere ingurunea egokitu daitekeenaren self-aren satisfazioa da.
   Neofreudiarrentzat, NIA-ren azkeneko propietate garrantzitsua, nortasun zentroaren premia da, marko sozial batean banako ezberdindu bat izatekoa (Erickson 1959, 1963, 1968). Nortasun sentsazio hau izatera iristeko, NIA-k garapen-ibilbide epigenetiko bat bizitzen du. Ibilbide honen garapen estadioak puntualki sortzen dira epealdi guztiak eman arte. Lehenengo urteetan, NIA bere mundu sozialean konfiatzeko, bere autonomiarako (haurtzaro etsipena izan arren) eta bizitzak aurkezten dizkion erronkei aurre egiteko borrokatzen du.Nerabezaroan, mailaren batean lehia sentsazioa sortu da eta sentsazio horrek sistema sozial heldu baten testuinguruan zentzua behar du izan. Lan ikaskuntza hasten da eta  horrekin nortasun eta banakokeria sentsazio bat.Hortaz, Hartmann, White, Erickson...-en NIA-ren psikologiak, NIA bere behar propioak asetu eta lehia eta nortasunarengatik borratzen duen egitura aktibo gisa errepresentatzen du.

Niaren indarra


   Nia heldu baten bertuteetariko bat bizitzaren nahitaezko antsietateekin aurka egiteko abilezia da. Anna Freud-ek, Sigmund Freud-en alaba, Freud-en ondorengo ikasturteak igarota ikasteko plan bat sortu zuen perspektiba psikoanalitikorako, non nian garrantzi handia jartzen zuen. Bere itxaropena pertsonalitatearen 3 egiturei garrantzi bera ematea izan zen (ez bakarrik zerari bere aitak egin zuen bezala). Babes mekanismoei esker, nia zeraren bulkadetatik zetorren antsietateatik babesten zen (antsietatea neurotikoa), superniaren eskakizunetik (antsietatea morala) eta inguruko arriskuetatik (antsietatea errealista). 12.4 taulan babes mekanismo hauetatik 12 agertzen dira definizio eta bakoitzaren adibide batekin, zati handi bat Anna Freud-en obratik eratorria “El yo y los mecanismos de defensa” (1946).
Sigmund Freud-ek ez zituen babes mekanismoak mailatu eta ezta etiketatu bere alaba Anna-k egin zuen bezala baina, berak bezala, babes mekanismoen orden hierarkiko orokor bat antzeman zuen, moldagarri gutxiagotik moldagarrietaraino. Sigmund Freud-entzat, ukapena, distortsioa eta proiekzioa psikosiaren babesak ziren eta sublimazioa, humorea eta supresioa psikosiaren heldutasunaren babesak ziren. Nia gogor batek erlatiboki helduak diren babes mekanismoen erabilpena egiten duen bitartean nia ahul batek erlatiboki ahulak diren babes mekanismoen erabilpena egiten du.
Vaillant-ek (1977) babes mekanismoak 4 maila orokorretan ordenatu zituen zeinak heldutasunaren 4 mailekin egokitzen ziren. Mailarik heldugabeenean proiekzioa eta ukapen liluragarria bezalako babes mekanismoak ikusten ditu, hauek errealitatea ukatzeko edo errealitate liluragarri bat eraikitzeko erabiltzen dira. Vaillant-en arabera babes hauek heldugabeenak dira pertsona ez delako ezta saiatzen errealitateari aurre egitera. Heldutasunaren 2. mailan proiekzio eta fantasiazko babesak daude. Babes mota honek errealitatea ezagutzen du baina honekin borrokatzeko ahaleginak alderik desatseginekin eta “self”-etik urruntzeko ezaugarritzen da (proiekzioa bezala). Heldutasun 3. mailan mekanismo arruntenak daude: sustituzioa, arrazionalizazioa, errepresioa eta formazio erreaktiboa. Hirugarren mailako mekanismoak epe motzerako antsietatearen aurka eraginkorrak dira baina epe luzerako ondorio moldakor ezezko bat dute. Arrazionalizazioarekin, adibidez, aitzakiak antsietate sentsazioak kentzeko balio dute baina pertsonak antsietatearen arazoa zuzenki abordatu gabe. Laugarren mailako babes mekanismoak helduenak eta moldagarrienak dira. Sublimazioa, supresioa, altruismoa eta humoreaz gain 4. mailako ezaugarriak dira. Sublimazioa desio instintiboen onarpena da eta energia instintiboak kanalizatzen ditu helburu sozialki mesedegarrietara hala nola pintura edo poema baten energia kreatiboa. Emaitza bezala, sublimazioak inpultso instintiboak onargarri eta dibertigarri  bihurtzen ditu.

Bere ideiak babesteko:
1)Babes mekanismoak heldu mailaren arabera ordena daitezke.
2) Pertsonen babesen heldu maila niaren indarra islatzen du, Vaillant-ek gizon bakoitza elkarrizketatu zuen bere formazio unibertsitarioan zehar, eta bakoitzaren bizitzarako etorkizuneko moldagarritasuna ebaluatu zuen, hurrengo 4 mailen arabera: karrera, soziala, psikologikoa eta osasunekoa. Epaile independenteak gizon bakoitza hitz-mugetan sailkatu zuen ea bere estiloa antsietatearen aurka mekanismo heldu bat edo heldugabe bat den nagusiki. 12.5 taulan gizonen moldatzeko maila agertzen dira, zeinak babes mekanismo helduak erabili zituzten babes mekanismo heldugabeak erabili zituztenen aurka. Babes mailaren heldutasuna gizonen artean arazo sozial, psikologiko eta medikuak zituztenen eta ez zituztenen artean bereizten ziren.

Eraginkortasuneko motibazioa

Literatura Neo-freudianoan Robert White-n idatziak niaren erretraturik hoberena egin dutenen bezala nabarmentzen dira. White-k (1959, 1960) niaren aldetik eraginkortasuneko motibakuntzaren lantzea nabarmendu zuen. Haurrengan, eraginkortasuneko motibakuntza niarentzako energiaren iturri ez ezberdindua da, aurrerago ezberdintzen joango dena “eraikin domeinu eta lorpena” bezalako zio espezifikoetan bihurtu arte. Inguruarekin interakzio modu hauei indarra ematen dioten esperientzia bitalen bidez, eraginkortasuneko motibakuntza geroz eta gehiago ezberdintzen doa, niak arrazoiak eskuratzea uzten duena instintu inkontzienteen menpe egon gabe. Beraz, White-kin ados, pertsona helduek arrazoien 2 iturri erreserba dauzka.-zeran oinarritutako pultsio instintiboek eta nian oinarritutako eraginkortasuneko arrazoiak.
White-entzant, Hartmann-ek deskribatutako niaren propietateek, esplorazioa, manipulazioa eta lengoaia bezala interakzioek inguruarekin eraginkorrak izateko erabiltzen diren tresnak dira. Haurrak niaren propietate hauen erabilpena egiten duenean inguruan aldaketa positiboak egiten ikasten du. Haurrak marrazten ikasten du, zuhaitzetan igotzen, kalea zeharkatzen, pertsona heldu baten atentzioa deitzera, jatera, eskutitzak idaztera, bizikletan ibiltzea eta ehunka abilidade gehiago. Niak sentsazio eta interpretazio mota hauek barruratzen ditu konpetentziako sentsazio orokor batera, hau da, “niaren indarra”. Azkenik, haurrak jasotzen duen feedbacken istorio pilatu nahiz eragile eta eragingaitza, konpetentziako edo niaren indarra deituko sentsazioa sortzen du.


 LABURPENA

Humanismoa holistarekin identifikatzen da, self-ean eta honen osotasuna lortzeko ahaleginetan eta autoerrealizazioan jartzen baitu enfasia.Motibazioarekin erlazionaturiko ikuspuntu humanistaren defendatzaile nagusienak Abraham Maslow eta Carl Rogers dira.
   Abraham Maslow-ek motibazio gisa ulertzen du gizakiok maila organismikoan oinarrizko behar eta antsiak ditugula.Bost behar talde existitzen dira ( fisiologikoak, segurtasunezkoak, maitasunezkoak, baloraziozkoak eta auto-errealizaziozkoak) eta hierarkikoki antolatuak daude: Piramidearen oinarritik hurbilen dauden beharrak indartsuenak dira, garapenean lehenak agertzen dira  eta ondorengo beharrak agertu baino lehen asetuak  behar dira izan .Bere ekarpen atxekitua  eta koherentzia arren, hierarkiak oso laguntza enpiriko urria izan du.Laguntza enpirikoa baduen teoriaren zati bat  Maslow-en gabezia beharren eta heziketa beharren ezberdintzea da.
   Rogers-entzat, giza izakiek errealizaziorako joera den oinarrizko beharra dute, beste behar guztiek pertsonaren mantenu, hobekuntza eta errealizaziorantz koordinatzen dutenak.Rogers-ek inkongruentzia deitzen dio pertsona batek bere ezaugarri propioak eta desioak  ukatzen dituen puntuari eta kongruentzia, ezaugarri eta desio gama osoa onartzeari.Pertsona kongruente eta osoki  funtzionalak bere aktualizazio tendentziatik hurbil bizi da eta horregatik askatasun, sormen, berezkotasun eta heziketa sentsazioa bizi du.
   Psikologia barnean ikuspuntu psikoanalistaren aita Sigmund Freud izan zen. Freud-en ustez, motibazioa oinarri biologikoko eredu fisiologizista baten barnean dago, non bi sexu eta eraso pultsioek gorputzari bere energia fisiko eta psikikoa ahalbidetzen zizkioten. Bestalde, psikoanalista garaikideek, adibidez, Robert Holt, desio psikologikoen pisua motibazioan jartzen dute enfasia, eta ez hainbeste oinarri biologikoa duten pultsioetan.Horrela, sexu eta erasoak pultsio fisiologiko gisa funtzionatzen ez dutenaren frogak ezereztatuz  ( nahiz eta Freud-en motibazio izpiritua ez galdu). Psikoanalisia, Freud-en garun bizitzaren kontziente eta inkontziente artean egindako bereizketan oinarritzen da. Motibo inkontzienteak era batera zein bestera adierazi behar direnaren inguruan, Freud-ek inkontzientera iristeko zazpi metodo garatu zituen: elkarketa askea, ametsa analisia, proiekzio testak, errore eta "lapsus linguae", "istripuak" eta "hipnosia".
   Freud-entzat, motibazioa ZERA-ren instintu pultsioetatik eratortzen zen, baina jokabidea indartu gabe.Neo-freudianoek ( Anna Freud, Hartmann, White, Erickson...) NIA-ren funtzionamenduan askoz gehiago zegoela ikusi zuten. Anna Freud-ek, " NIA-ren indarra"-ren inguruan egun existitzen den lanaren zati handi bati hasiera eman zion bere  NIA-ren defentsa mekanismoen  eztabaidarekin.Robert White-k NIA-ren aldetik eraginkortasunaren motibazioaren lantzeak zuen garrantzian enfasia ipini zuen. White-rentzat, Hartmann-en NIA-ren ezaugarriak, NIA-k ingurunearekin elkarrekintzatzeko tresnak dira.Ingurunearekin topatze arrakastatsu asko izan  ondoren, NIA-k bere efikazia sentsazio eta interpretazioak  " NIA-ren indarra"  gisa ezagutzen den
lehia sentsazio orokor batean integratzen ditu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario