jueves, 1 de noviembre de 2012

Emozioak. Kapitulu 13


Kapitulu 13

EMOZIOAK.- ASPEKTU FISIOLOGIKO ETA KOGNITIBOAK
Zer dira emozioak
Emozioaren aspektu fisiologikoa
Elkarrekintza fisiologikoa eta kognitiboa emozioan
Emozioaren aspektu kognitiboan
Laburpena

SARRERA

Telefonoa entzuten da , erantzuten duzu eta zure lagunik hoberena galdetzen dizu, berarekin asteburuan eskiatzera joatea nahi duzun. Nahiz eta inoiz ez eskiatu baietza ematen diozu eta mendi tontor elurtuetan eta pistetako jaitsieretan pentsatzen hasten zara. Heldu eta gero eskiatzen hasten zarenean berritasunaren emozioa nabaritzen duzu. Pistetan zaudela, berriz, emozioa antsietatea eta gero beldurra bihurtzen dela konturatzen zara. Bat-batean mendiko arriskuez gogoratzen zara eta handik alde egitea nahi duzu; aldapa handiko pistak , elur hotza, inguruan dauden zuhaitzak eta zure lagunak egin dezakeen epaiketa zure eskiatzeko mailarekin. Batzutan jausten zara eta zure aurpegiak elurrean markak marrazten ditu zure egoera emozionala angustiakoa izan daiteke. Angustia leuntzeko klaseetara joan zaitezke edo agian desesperazio oihu bat bota dezakezu eta eskiatzea alde batera uztea. Baina pistak konkistatzeko nahiak, arrakasta edukitzea pentsatuko duzu eta angustia alde batera baztertuko duzu.

   Mota askotako emozioak sentitu dituzu;exaltazioa , beldurra, lotsa eta poza. Bai eskiatzen edo beste edozein gauza egiten, emozio mota bat dagoela pentsatzen dugu eta emozio horren ezaugarriak diren jokabideak adierazten ditugu nabaritzen dugunean.

   Atal honen lau kapituluetan banatuta naturaltasunari buruz lan egingo dugu. Gehienetan, emozioak kanpoarekiko aktibatuta dago baina oroimena eta imajinazioaren bitartez barruko emozioak aktibatu daitezke. Azalpen txiki honetan pisten aldapen imajinak beldurra sortarazten dute. Atal honetan non identifikatzen diren eta nondik datozen hitz egiten du.

   Emozioak mila arrazoiengatik eta mota askotako eratan daitezkeenez funtzio ezberdinak eduki dezakete eta jokabidean ondorio handiak daukate. Gaia hasteko galdera honen erantzuna planteatuko da. Zer dira emozioak?


¿Zer dira emozioak?

Emozioak fenomeno multidimentsionalak dira. Partzialki, emozioak afektu egoera subjektiboak dira. Modu zehatz batean sentiarazten gaituzte, hala nola pozik edota haserretuta. Emozioak ere erantzun biologikoak dira, akzio adaptatiboari begira gorputza prestatzen dutenak. Emozioa sentitzen dugunean, gure gorputza, emozioa sentitzen ez dugunetan ez bezala, aktibazio egoera batean murgiltzen da; gure bihotza indarrez ponpatzen hasten da, muskuluak uzkurtu eta arnasketaren erritmoa areagotzen da. Gozoaren moduan emozioak ere funtzionalak dira. Amorruak etsai batekin borrokan aritzeko prestatzen gaitu eta beldurrak, arriskutik alde egiteko prestatzen gaitu. Azkenik emozioak fenomeno sozialak dira. Emozioek aurpegi eta gorputz espresio karakteristikoak sortzen dituzte eta hauek gure barneko esperientzi emozionalak besteekin partekatzeko balio dute.

Emozioak fenomeno subjektibo, fisiologiko, funtzional eta sozialak izan daitezkeenez, emozio kontzeptuari definizio konkretua ematea oso zaila litzateke. Psikologiak emozioarentzat definizio konkreturik ez izatea arraro gerta dakioke ikasleari, maila bibentzial batean emozioak nahiko argiak izan daitezkeelako.Guztiok ezagutzen amorrua eta zoriontasunaren emozioa, gauzak ala, ikasleak bere buruari galde liezaioke definitzeko arazoa non dagoen. Arazoa izango litzateke “Denek dakigu emozioa zer den definitzeko eskatzen diguten arte” (Fehr eta Russell, 1984, p 414). Lau ikuspuntuetako batek ere ez du emozioa egoki definitzen, bakoitza emozioaren aspektu ezberdin batean fokatzen delarik. Emozioa ulertu eta definitu ahal izateko, bere lau aspektuak ikastea garrantzitsua da. Aspektu subjektiboari, fisiologiko, funtzional eta espresiboei sarrera eman ostean, psikologoek esperientzia eta jokabide emozionala nola ikusten duten eta definizio bat aurkitzea zergatik den hain zaila ulertzeko moduan egongo gara.

Oraindik emozioak zer diren galdera erantzun ez dudala konturatuko zineten. Galdera honi erantzuna emateko lehen partea, emozio ez dela bere parteetako bat ere ez izango litzateke. Ezezagun bat aurkezten digutenean adibidez, poztasunik sentitu gabe irribarre egin dezakegu. Droga bat hartu edo ariketa fisiko ugari egin dezakegu emoziorik sentitu gabe. “Emozioa” terminoa, batera ematen diren esperientziaren lau aspektuak batu eta helburu bakarra duten psikologiako konstruktuak izango lirateke. Emozioa orkestra zuzendaria izango litzateke eta musikari subjektiboak, fisiologikoak, funtzional eta espresiboak lirateke, elkarrekin esperientzia sinfonia eratuko luketelarik. Emozioa esperientziaren lau aspektuak laburbiltzen dituen terminoa izango litzateke. Psikologiak lau osagaiak euren artean nola konbinatzen diren ulertzen duenean, emozioak zer diren galderari erantzun zientifikoa emateko moduan egongo gara (McNaughton, 1989).

13.1 taulak emozioaren lau aspektuak laburbiltzen ditu. Osagai kognitibo-subjetiboak egoera afektiboa aportatzen du, zentzu eta esanahi pertsonal subjektiboa duen esperientzia osatzen duelarik. Emozioa bere berotasun eta intentsitate osoan sentitzen da. Osagai fisiologikoak sistema autonomo eta hormonalaren partehartzea eskatzen dute emozioan parte hartzen duten bitartean.

13.1. taula. Emozioaren aspektu multidimentsionalak
Emozioaren aspektua
Emozioari eginiko ekarpenak
Analisi unitatea
Kognitibo-subjetiboa
Sentimenduak
Auto-informea
Fisiologikoa
Arousala
Prestakuntza fisikoa
Garun estrukturak
Nerbio sistema autonomoa
Sistema endokrinoa
Funtzionala
Helburua
Helmuga baterantz zuzendua
Situazioari hobekien moldatzen zaion erantzunen selekzioa
Espresiboa
Komunikazio soziala
Aurpegi espresioak
Gorputzaren posturak
Bokalizazioak
Arau sozialak

Aktibitate fisiologikoa emozioari estuki lotua dago, izan ere haserre eta inaktibaturik egotean ezinezkoa delako. Osagai funtzionalak, pertsonak emozioarengandik ateratzen dituen etekinak zeintzuk diren planteatzen du. Galdera honek eguneroko bizitzan nahiz termino ebolutiboetan eragina du, pertsonek emozioak baitauzkagu ingurugiroarekin interakzioan efektiboagoak izateko. Ikuspuntu ebolutibotik imajina ezazu beldurra, nazka, amorrua eta maitasunaren abantailak. Emozio hauek ez dituen pertsona bat inferioritate ebolutiboan legoke. Emozioaren osagai espresiboa bere osagai konduktual eta soziala dira. Keinu, postura, bokalizazio eta aurpegikera ezberdinak medio, emozioak beste pertsonei komunikatu eta adierazten dizkiegu. Besteei seinale emozionalak bidaltzen dizkiegu eta bere sentimendu pribatuak beraien espresio publikoetatik ondorioztatzen ditugu. Emozioek pertsona inplikatzen dute bere osotasunean -bere sentimenduak, pentsaerak, fisiologia, bere intentzioak, helburuak eta jokabidea.

Atal honetan emozioaren lehenengo bi aspektuen laburpen bat egiten da, hau da, aspektu fisiologiko eta kognitiboak. Hurrengo kapituluan, Hamalaugarrenean, aspektu funtzional eta espresiboak jorratzen dira. Azkenik, 15. Kapituluan, emozioaren inguruko ikerketaren alderdi teorikoak jorratzen dira: emozioak fenomeno kognitiboak ala biologikoak dira? Zenbat emozio existitzen dira? Ze erlazio dago emozioa eta motibazioaren artean?

EMOZIOAREN ASPEKTU FISIOLOGIKOAK

Ikuspuntu fisiologiko batetik begiratuta, emozioa erreakzio biologiko hutsa da. Emozioaren biologiari dagokionez, emozioak gorputza ekintza espezifiko baterantz bultzatzen duten agenteak lirateke (ihes egin edo borroka egin). Nerbio sistemaren aktibitatea beldurraren aurrean adibide bat izango litzateke. Beldurra sortzen duen zerbait gertatzen denean, gorputzean, aurreikusi daitezkeen aldaketak ematen dira. Beldur garenen gure bihotza indarrez uzkurtzen da, eskuek izerdia jariatzen dute, eta gure arnasketa azkartu egiten da. Maiteminduak gaudenean gorputzean, aurreikusi daitezkeen aldaketak ematen dira ere. Maitasuna eta beldurra modu diferentean bizi direnaren dudarik ez dago eta interesantea da beldurra eta maitasunak, bakoitzarenak propioak diren gorputz erreakzioak ote dituzten planteatzea. Gure begiek, urdailak eta bihotzak beldur garenean ala maitemindurik gaudenean jokatzeko modu ezberdina ba al dute?

emozioek erreakzio korporal propioa duten planteatzen duen galdera hau izan zen emozioaren lehenengo ikerketek jorratu zutena. Galdera hau izan zen emozioen inguruko ikerketa psikologikoen hasera suposatu zuena. Honen arabera, emozioari buruzko ikerketen errepasoa egitea litzateke, James-Langeren teoriatik hasita, hau izan baitzen emozioari buruzko lehenengo teoria psikologikoa.


JAMES ETA LANGE-ren TEORIA

   Esperientziak esaten digunez, emozio bat izaten dugu eta ondoren gorputzaren aldaketa batzuk sortzen dira. Argi urdinak ikusi eta polizi auto baten sirena entzutean ikara sortzen da eta ikara honek bihotz taupadak gehitzea eta eskuek izerditzea eramaten gaitu. Maila formalago batean, horrela izaten da: estimulua-emozioa-erreakzio fisiologikoa.
   William James (1884) izan zen teoria honi aurka egiten lehena. James-ek proposatzen zuen, gorputz aldaketak ez datozela esperientzi emozionalaren ondoren, alderantziz baizik, hau da, esperientzia emozionalak aldaketa fisiologikoen ondoren etortzen direla. James-entzat (1890), emozio baten bizipena izango da gorputzaren aktibazio baten pertzepzioa, beraz, honako sekuentzia jarraituko da: estimulua-erreakzio fisiologikoa-emozioa.
   James-en teoria bi puntuetan oinarritzen da: 1)gorputzak desberdin erreakzionatzen du emozioa sortzen duten estimuluen aurrean. 2)estimulu ez emozionalek ez dute gorputz aldaketarik sortzen. Horrela, adibidez, tigre bat ikusteak bihotzaren erritmoa eta odolaren presioa gehitzen ditu, dirua galtzeak bihotzaren erritmoa eta odolaren presioa gutxitzen ditu eta zuhaitz bat ikusteak ez du inongo aldaketarik sortuko bihotzaren erritmoan eta odolaren presioan.
   James-en arrazonamendua hobeto ulertzeko, pentsatu beharko genuke dutxan sartu eta ura oso hotza dagoela konturatzen garenean, gugan sortzen diren aldaketa fisiologikoetan. Erreakzio fisiologikoa (bihotz erritmoaren gehiketa, arnasketaren azkartze eta begiak asko irekitzea) gertatzen da gu konturatu baino lehen gure bihotz erritmoa gehitzea, arnasketa azkartzea eta begiak irekitzea ematen ari direla. James-en arabera gorputz erreakzio hauek pauso batzuen arabera gertatzen dira eta esperientzi emozionala izango litzateke gorputz erreakzio hauei egiten diegun interpretazioa. Bestalde ulertzen dugu gorputz erreakzio hauek emango ez balira, ez genuela emoziorik sentituko dutxatzen ari garen bitartean. Imajinatu dezakegu John Wayne gogor bat 100 indio berarengana gerturatzen ari diren bitartean. John Wayne-n antzera, gorputz aldaketarik jasaten ez duen pertsona batek ez du beldurrik sentitzen.
   James-ek bere ideiak azaltzen zituen bitartean, Carl Lange psikologo dinamarkarrak (1885) emozioei buruzko teoria bat plazaratu zuen oinarri berdinekin baina murritzagoa. Arrazoi honengatik, bi teoria hauek izen berarekin ezagutzen dira: James-Lange-en teoria (Lange y James, 1922).
   James eta Lange-n emozioen teoriaren egiazkotasuna frogatzen duten pruebak ez dira erabakigarriak. Lehen kritika Walter Cannon (1927) fisiologoaren eskutik etorri zen. Cannon-ek onartu zuen pertsonek emozioak oso azkar sentitzen dituztela baina esan zuen gorputzaren erreakzioak emozioak sortarazten dituzten estimuluaren aurrean oso geldoak zirela. Beste modu batetan esanda, pertsonak haserrea segundo milesima batetan sentitzen duen bitartean, gure nerbio sistemak segundo bat edo bi irauten ditu guruin egokiak aktibatu eta hormona aktibatzaileak odolean zehar bidaltzen. Badirudi, berehala ematen den esperientzia emozional bat dagoela eta gorputz aldaketek emozioa potentziatu egiten direla, baina ez sortu (Newman, Perkins y Wheeler, 1930).
   Cannon-ek bigarren kritika bat egin zion James eta Langen emozioen teoriari. Azaldu zuen, pertsonak gai direla emozioak sentitzeko nahiz eta garunak gorputzeko organoen kontrola ez izan. Azalpen esperimental batean, Sherrington-ek (1900), zenbait zakurretan nerbio bat moztu zuen  operazio kirurgiko batean. Honekin ez zuen uzten garunak gorputzeko organoetatik inongo informaziorik jaso zezan. Nerbio Sistema Autonomoa eta garunaren artean harremanik ez egon arren, Sherrinton konturatu zen bere zakurrak berdin haserretzen zirela, baita zoriontsu sentitu ere.
   Cannon-ek hirugarren kritika bat ere egin zuen. Eztabaidatu zuen pertsona batek emoziorik sentitu zezakeen edo ez droga estimulatzaile bat hartu ondoren. Bihotz erritmoa handitu, aktibitate gastrointestinala gelditu eta bronkioloak irekitzen zituen droga honek. Hau da, Cannon-ek ez zuen uste gorputz organoen estimulatze artifizial batek emoziorik sortaraziko zuela. Cannon-ek (1927) adierazi zuen, estimulante mota hau eman zitzaien pertsonak sentitzen zirela “beldurra izango balute bezala”, “urduri” eta “zergatik jakin gabe negar egitera joango balira bezala”. Pertsona hauek inongo dudarik gabe konturatzen ziren jasaten zituzten gorputz aldaketetaz baina gutxik esan zuten aldaketa hauek emozioetan bihurtzen zirela. Cannon-ek bere kritika amaitu zuen esanez aldaketa fisiologikoek papera txikia jokatzen zutela esperientzia emozionaletan.
   Cannon-en komentarioak oso kritika gogorrak dira baina beste ikerketa batzuk aurkitu dituzte James eta Lange-ren teoriaren aldeko puntuak. Ekman, Levenson eta Friesen-ek (1983), adibidez, aztertu zuten ea emozio bakoitzak baduen gorputz aldaketa sekuentzia bat. Cannon-ek erabilitako bidea jarraituz (ikus 3.kritika) gorputz aldaketa artifizialak manipulatzen zituzten emozioa agertzen zen edo ez ikusteko. Bestalde, Ekman et al.(1983) egin zuten aztergai zituzten pertsonek emozioak sentitzea lehendabizi eta ondoren sortzen ziren aktibitate fisiologikoen ereduak neurtu.

Ekman eta laguntzaileek (1983), beraien ikerketa aurrera eramateko, aktore profesionalak hartu zituzten, beraiek nahirik emozio ezberdinak izan ditzaketen pertsonak. Sei emozio berbizitzeko eskatu zitzaien: poza, amorrua, atsekabea, sorpresa, beldurra eta nazka. Aktore bakoitzak emozioa bizi izaten zuen bitartean, ikerlariek gorputzaren aldaketak kontrolatu zituzten, emozio bakoitzak aktibitate fisiologikoko patroi bakarra sortzen zuen ikusi ahal izateko. Eta honela suertatu zen, erritmo kardiakoan eta azaleko tenperaturaren aldaketa fiableak ematen zirela aurkitu zuten. 13.2 taulan erritmo kardiakoaren eta azaleko tenperaturaren aldaketaren media azaltzen da emozio bakoitzerako. Erritmo kardiakoak gora egiten du amorru, beldur eta atsekabean, baina oso gutxi aldatzen da poza, sorpresa eta nazkaren kasuan. Azalaren tenperaturari dagokionez, amorruan beste emozioetan baino areagotze handiagoa ematen zen. Hala bada, poza eta amorruaren arteko ezberdintasun fisiologikoak erritmo kardiakoa modu markatuagoan areagotzean datza, era berean amorrua eta beldurraren arteko ezberdintasunak, amorruan gorputzaren tenperaturak gora egitean datza, beldurraren kasuen behera egiten duen bitartean.

Ondoan jarri ezkero Cannon-en kritika Ekman et al.-en  apoioarekin, sortzen den galdera izango litzateke, ea aktibazio fisiologikoak emozioa sortu edo emozioari jarraitzen dion. Galdera garrantzitsua da, aktibazioak emozioa sortzen badu, aktibazio fisiologikoa emozioaren ikerkuntzaren oinarri bihurtzen da, emozioa ulertu ahal izateko aktibitate fisiologikoa ulertzekoa beharrezkoa bait litzateke. Baina aktibazioa emozioaren ondoren baldin badator, aktibitate fisiologikoa fenomeno periferikoan bihurtzen da eta indar teorikoa galtzen du.
Gaur egun, ikerlariak ados daude aktibazioa fisiologikoak emozioaren testuingurua lagundu, erregulatu eta ezartzen duela, baina ez du zuzenki sortzen. Aktibitate fisiologikoak emozioen kausatzat onarturik ez daudenez, gaur egun, aktibitate fisiologikoa ez den beste eremuetan, emozioaren kausa bilatzen saiatzen dira. Orain agertuko diren teorikoentzat faktore kognitiboei faktore fisiologikoak, emozioaren bigarren determinante bezala, batu behar zaizkie.


Emozioaren elkarrekintza fisiologiko eta kognitiboa:

Schachter eta azaldugabeko arousala:

   Stanley Schachter ( Schachter eta Singer 1962)  eta George Mandler (1962) emozioaren teoria fisiologiko-kognitiboa proposatzen lehenak izan ziren. Schachter- entzat (1964) egoera emozional bat aktibazio fisiologikoen eta egoeraren ebaluazio kognitiboaren elkarrekintzaren ondorioa da. Aktibazio fisiologikoa emozioaren intentsitatea, baina ez nolakotasuna, determinatzen duen arousal orokor eta zabal bat bezala kontzeptualizatzen da. Egoeraren ebaluazio kognitiboarekin determinatua izaten da pertsonak bizi izandako emozio mota.

   Schachter-en arabera, emozioa bi modutan sortu zitekeen. Orokorrean, emozioa sortzen duen estimulu bat ebaluatu ostean ematen da emozioa. Estimulu emozionalaren pertzepzioak “kognizio emozional” bat sortzen zuen (esaterako, artzak arriskutsuak dira) eta aktibazio fisiologikoa. Kognizio emozionala eta aktibazio fisiologikoa elkarrekin egoera emozionala definitzeko batzen ziren. Estimulu emozionalak ematen diren egoeretan ez zen beharrezkoa emozioaren ulertze konplexurik. Kognizio emozionalak izaten den emozio mota determinatzen dute, aktibazioak emozioaren intentsitatea zehazten duen bitartean.

   Batzutan ordea, azalpenik gabeko emozio bat izaten du pertsonak. Azaldu gabeko (inexplicado) arousala ematen da, bihotzak taupadak indarrez ematen ditu, esku ahurrak izerditan hasten dira eta tripako mina pairatzen da, baina pertsonak ez daki aktibitate hau esplikatzen (normalean “azaldu gabeko jokabidea” esaten zaio). Drogak hartzean eta ezezagunak diren efektu sekundarioak dituzten kasuan, gaixotasunetan, aldaketa hormonalekin edo lo faltarekin pertsona aktibitatean aurki daiteke zergatia jakin gabe (Dienstbier, 1979)1. Aktibazio azaldu gabearen aurrean, pertsonak bilaketa kognitiboari ekiten dio (aktibitatearen zergatia aurkitzeko), aktibazioaren zergatiaren azalpen atsegina bilatu arte irauten duena. Bilaketaren ondorioa aktibazioa “azaltzen” duen etiketa kognitibo bat da.

   Schachter-i emozioaren bigarren eta atipikoena den forma hau interesatzen zitzaion. Bere ideia modu enpirikoan azaltzeko, Schachter-ek (Schachter eta Singer 1962) hiru aldagai asketako esperimentu konplexua landu zuen: Estimulantea/droga plazeboa, informazioa/estimuluaren efektu aktibatzailearen informazio baliogabea (nulua) eta testuinguru sozial euforikoa/haserrea. Gizonezko subjektuek epinefrina (droga estimulantea) ziztakoa (inyección) jaso zuten edo bestela droga plazebo bat. Honela, lehen aldagai askearekin subjektuen erdia aktibatua egotea ziurtatzen da, beste erdia aktibatu gabe dagoen bitartean. Ondoren subjektu taldearen erdiari estimulanteak zuen eraginari buruz hitz egiten zitzaien, beste erdiak informaziorik jasotzen ez zuen bitartean, hauek aktibazio azaldu gabea zeukaten. Azkenik subjektuak (hausaz) egoera alai edo amorru egoera batean jartzen ziren, honela bi aukera oso ezberdin ematen zitzaien bere aktibazioari etiketa jartzeko. Konfabulaturiko experimentatzaile bat uztai (aro) batekin jolasten, paperak paperontzira botatzen eta paperezko hegazkinekin jolasten ari zen gela batetara joan ziren subjektu kopuruaren erdia. Beste erdia ordea, denbora gutxira oso haserre zegoela erakusten zuen – orriak modu bortitzean hautsiaz, materiala lurrera boteaz eta gelatik haserre alde eginaz protesta moduan- experimentatzaile konfabulatu bat zegoen gelan. Bi egoeretan interakzioak muturrekoak ziren baina ez logikaz aske.

   Diseinuak azaltzen duen bezala, Schachter-en eta Singer-en (1962) ikerketaren emaitzak konplexuak ziren. Orokorrean, drogaren efektuei buruz informaturiko subjektuak (azaldutako arousalaren taldea) euren aktibaketa egoera




1 Gogoratu James Lange-ren teoriari Cannon-ek eginiko hirugarren kritika.
drogari egotzi zioten. Euren erreakzioa, zera izan zen “ droga hartzeagatik nago aktibatua”. Bestalde, erritmo kardiako azeleratua eta esku aurreetako izerdiari buruzko informaziorik eman ez zitzaien subjektuek, inguruneko ikurrak erabili  zituzten beraien aldaketa korporalak azaltzeko. Informatu gabeko taldekoek euforia baldintzetan, euforia etiketa ezartzen zioten aktibazio korporalari. Beraien erreakzioa honelakoa izan zen “euforiko nagoelako nago aktibatua”. Amorru egoeretan jasotako emaitzak ez ziren argiak izan. Honela bada, eta euforia baldintzetan behintzat, zera aurkitu zuten, egoerak eskaintzen zizkion etiketa kognitiboen arabera bere arousala etiketatzea jotzen zuen azalpen gabeko aktibazioa sentitzen zuen pertsonak.

Schchterrek Howie Bekerren behaketak  (1953) hartzen ditu, bere ikuspuntua aberasteko.Beckerrek, jendeak marihuana erreaz nola kolokatzen den ikertu zuen. Marihuanak arousala sortzen duela kontutan hartu : bihotz taupadak azkartzen ditu, gosearen sentsazioa , tasa metabolikoa eta askotan ahoaren lehortasuna sortzen du. Efektu fisiologiko hauek dituen droga batekin izandako lehen esperientzia atsegina nahiz ezatsegina bezala interpreta liteke. Schachterren arabera, marihuana erretzaile batek efektu fisiologiko hauek <atseginak> bezala identifikatzen ikasi behar du. Barrezka dagoen lagun talde batek <atsegina> interpretazioa oso posiblea dela adierazten du, aurreko esperimentuan subjektuak euforiaren interpretazioa errazten zuen moduan.

   Ingurugiroaren seinaleetan oinarrituz, argi dago arousal fisiologikoan egin litezkeen interpretazioetan limiteak daudela. Schachater kontzientea zen, esplikatutako arousala esplikatugabekoa baino maizago agertzen zela baino bere ideiak garrantzitsuak dira, esperientzia emozional bat sortarazteko sistema fisiko eta kognitiboak nola elkarreragiten duten erakusten baitute.

   Badago Schachteren ideia frogatzen duen Dutton eta Aaronek (1974) eginiko ikerketa bat. Hauek,  ikertzaile erakargarri bat galdeketak egiten jarri zuten parke nazionaletan agertzen diren bi zubiren tartean . Zubiaren alde batetik bestera, pasatzen ari ziren gizonen emakumeekiko zituzten erreakzio emozionalak ikertu ziren. Zubietako bati azpitik erreka txiki bat pasatzen zitzaion ormigoizko zubi baxu eta seguru bat zen, bestea ordea, azpitik ibai indartsu bat  pasatzen zitzaion egurrezko zubi arriskutsu bat. Dutton eta Aaronek , zubi altuak arousalaren maila altuak eta zubi baxuak arousal  gutxi sortaraziko zuela pentsatu zuten. Zubi bakoitzaren erdian emakume erakargarriak, elkarrizketa motz eta galdera batzuk egiterik bazuen galdetzen zien gizonezkoei. Elkarrizketaren ondoren emakumea ikerketa beste egunen batean azaltzeko prest agertzen zen  eta gizonezko bakoitzari bere telefono zenbakia ematen zien . Schachterren teorian oinarrituz, ikertzaileen hipotesia zubi arriskutsua zeharkatzen zuten gizonek emakumeaz <maitemintzeko> probabilitate gehiago zutenarena zen, beste zubikoek baino aktibazio fisiologiko gehiagorentzat bilatu beharko zutelako esplikazioa eta beren inguruaren aspektu batek ebaluaketa erromantiko bat egitera bultzatzen zituelako(hau da, elkarrizketatzaile erakargarriak). Gainera, zubi arriskutsua gurutzatu zuten gizonek emakumeari deitu eta ateratzea eskatzeko probabilitate gehiago zuten,beste zubia gurutzatu zutenek baino.

   Schachterren ideiak egoera batetik bestera arousalaren transferentzian (Reiscenzein, 1983) jarri dira proban baita ere.Transferentziaren ikerketetan emozionalki neutrala den egoera batetan arousala bideratzen da eta arousalak jarraitzen duen bitartean subjektua emozioa sortarazten duen bigarren egoera batetan kokatzen da (Cantor, Bryant eta Zillman, 1974; Cantor,Zillman eta Bryant, 1975b .Zillman,1971; Zillman eta Bryant, 1974; Zillman, Johnnson eta Day, 1974; Zillman, Katcher eta Milavsky, 1972).

   Ekitazioaren transferentziaren paradigma argitzeko, jarduera fisiko ez emozionalak sortutako arousal fisiologikoaren adibidea erabil liteke. Jarduera fisiko dezente egin ondoren pelikula erotiko bat ikusten duten gizonezkoek emakume erakargarri batekiko atrakzio handiagoa erakusten dute, pelikula erotikoa soilik ikusi dutenek baino (Cantor et al.; 1975b). Jarduera fisikoak sortarazitako arousala, pelikula ikustean sortzea bideratutakoarekin bat egin eta hau pelikula erotikoak sortutako atrakzio sexuala handiagotzeko pasatzen da. Honen antzekoa gertatzen da, jarduera fisiko indartsua egiten duten  gizonei egoera agresibo batera sartzera probokatzen zaienean, hauek agresibitate gehiago erakusten dute egoera agresibo batera sartzera soilik  probokatzen zaien beste batzuek baino (Zillman y Bryant, 1974; Zillman et al.; 1972; Zillman et al .; 1974).

   Drogek bideratutako arousala eta exzitazioaren transferentziaren ikerketen emaitza positiboetaz gain, Schachaterren teoría prekauzioz aplikatu behar da. Kontuz ibili behar deneko arrazoietako bat, teoría esplikatu gabeko arousalean maiztasun gutxi duten egoeretan soilik aplika litekeela eta esperientzia emozional batzuetara eta ez denetara (Reinsenzein, 1983). Beste arrazoi bat Schachterren teoriak ia aldekoak bezainbeste kritiko dituela(adibidez, Plutchik eta Ax, 1967; Zimbardo, Ebbessen eta Maslach, 1977).Ikerketa asko ez dira gai izan Schachterren emozioaren teoría baieztatzeko eta hortik etorri dira horrenbeste kritiko(Marshall eta Zimbardo ,1979; Maslach, 1979; Zimbardo, Ebbsen eta Maslach, 1977). Azkeneko prekauzioa da Schachterren teoriaren interpretaziorik onartuena, interpretazio kontserbadore bat dela. Esplikatugabeko arousalak ez du emozioa sortzen , baino interpretazio baten bilaketa bultzatzen du, baina honen emaitzak esperientzia emozionalaren jatorrian eragiten du.

MANDLER ETA ETENEN ESANAHI EMOZIONALA

   Schachterren moduan, George Mandlerrek ere (1975,1982,1984;Mc Dowell eta Mandler, 1989) jokabide emozionalean parte hartzen zuten oinarrizko bi sistemak arousal fisiologikoa eta kognizioa zirela. Mandlerrentzat arousala emozioa emateko beharrezkoa zen baina hau emozioaren prozesuaren aurreko bigarren mailako beharrizan bat besterik ez zen. Arousalak jokabide emozionalerako bidea prestatzen du, pertsona bizitzeko eta emozioa espresatzeko prestatzen duen sentiduan.Hala ere, sistema kognitiboa da protagonismoa duena. Emozioa sistema kognitibo baten ondoren soilik bizitzen da, lehenagotik arousala existitzen zen testuinguru batekin batera.

   Mandlerrekin adostasunean, gizakiaren jokabidea kontrol kognitiboaren menpe dago printzipalki. Jokabideak ondo programatu eta sekuentziatutako orden bat jarraitzen du. Ostatu batetara joaten garenean adibidez, anfritioiaren alboan esertzea espero dugu, zerbitzariaren etorrera itxaron, gure eskaria egin, janaria etorri arte itxaron , hizketaldiarekin entretenitu , 30 minutuz jan, zerbitzariari ordaindu eta azkenik kotxera joan eta azkeneko aldian utzi genuen leku berean aurkitzea. Restaurantera joatearen prozesu guztia ohizkoa eta emozio handirik gabea da eta programatu eta sekuentziatutako orden bat jarraitzen du.

   Aldiz, egoerak egiteko programatuta genuena egitea galarazten digutenean sortzen da emozioa. Maira eramango gaituen inor ez badago edota zerbitzariak etortzen denbora gehiegi pasatzen badu, orduan alteratu egiten gara. Kontua espero genuena ez bada, harritu egiten gara eta kotxea utzitako lekuan ez badago, orduan antsietatea eta frustrazioa sentitzen dugu. Mandlerren ikuspuntuaren arabera, mota honetako etenak jokabide emozionalaren erdian aurkitzen dira, hau da, etenketek aktibatu egiten gaituztela. Aktibazio horrek  atentzioa deitzen digu eta akziorako prestatzen gaitu. Aktibatutakoan zerbitzari kontuaren gorabeheragatik galdetzen diogu eta aparkalekuan bueltaka hasten gara automobilaren bila.

   Etenek sortzen dute arousala baina honek ez du egoera emozionala osatzen. Hobeto esanda, esperientzia emozionalaren jatorria pertsonak egoeretaz egiten duen ebaluaketa kognitiboaren araberakoa da.Egoerak atseginak, ikusgarriak, probokatzaileak, dibertigarriak, nazkagarriak e.a. bezala interpretatzen dira. Interpretazio  kognitibo guzti hauek bakoitzak dagozkion esperientzia eta espresio emozionalera eramaten dute. Ondorioz, etenek sortutako aktibazioak, esperientzia emozional batetarako prestatzen dute pertsona , egoeraren interpretazioak esperientzia emozionalari bere ukitu bereizgarria ematen dion bitartean.

   Mandler-en aktibazioaren kontzeptua. Mandler-ek interpretazio interesgarri bat eskaintzen du, emozioari nerbio sistema autonomoaren (N.S.A.) aktibazioaren aportazioari buruz. Hamarkada batetako ikerketen ondorioz, Mandler (1967) konklusio batetara iritsi zen: pertsonek, zailtasunak dituzte beren gorputz egoeren aldaketak diskriminatzeko garaian. Mandler-ek, pertsonak, bere presio arterialaren igoera nahiz jaitsierak, azalaren erresistentzia, aldaketa hormonalak, etab...ezberdintzeko garaian trebetasun gutxi zutela aurkitu zuen. Esperimentu batetan, adibidez, Mandler-ek eta Kahn-ek (1960) proba bat egin zuten, pertsona bat aulki batetan eseri eta bere erritmo kardiakoa edozein momentutan igo edo jaitsi egiten zen zuzen esaten zuen ikusi ahal izateko. Erritmo kardiakoaren aldaketei buruzko jendearen informeak, zoriz egindako susmoak besterik ez zirela aurkitu zuten. Pertsonak honelako gorputz aldaketak sumatu eta kontrolatzeko gai ez baziren, esperientzia emozionalean izan zezaketen inpaktuak esanahi gutxi zutela arrazonatu zuen Mandler-ek. Hau da, gizabanakoak ez badaki bere erritmo kardiakoa eta bere azalaren tenperatura igotzen edo jaisten ari den, igotzeak edo jaisteak ez du garrantzi handirik izango maila psikologikoari dagokionez. Beraz, Mandler konklusio batetara iritsi zen, intentsitatean soilik aldatzen zen gorputz arousal orokortu bat bakarrik ezberdindu zezaketela (arousal altua arousal baxuaren aurka). Emaitza hauen eta beste batzuen ondorioz, arousal fisiologikoaren Mandler-en kontzeptualizazioa, intentsitatean soilik aldatzen zen arousal ez ezberdindu eta ez espezifiko batena zen.

N.S.A.-ren arousalarentzat baldintzak. Mandler-ek berrezagutu zuen N.S.A.-a aktiba zezaketen baldintza asko zeudela, hala nola, objektu zulatzaileak, zarata gogorrak, euskarri fisikoaren galtzea edo aktibitate kognitibo edo konduktualen etendura. N.S.A.-ren aktibazioaren kausa hauetako gehiengoak nabarmendura psikologiko gutxiko arousala sortzen dute. Objektu zulatzaileek, zarata gogorrek eta euskarri fisikoaren galtzeak maila fisiologikoan psikologikoan baino garrantzitsuagoa den arousala sortzen dute. Salbuespen bat bakarrik dago, etenaldiengatik sorturiko N.S.A.-ren deskargak psikologikoki esanguratsua den arousala sortzen duela. N.S.A.-ren aktibitatea deskargatzen duten bi etendura mota daude: 1) Ezusteko gertakariak (adibidez, lanera bidean zoazela, bide mozketa bat). 2) Espero diren gertakariak gertatzen ez direnean (adibidez, kontaktua emandakoan, martxan jartzen ez den autoa). Bi kasuetan, aktibitateak etenaldi bat izan du. Zerbait, espero ez genuen bezala gertatzen denean edo espero genuen bezala gertatzen ez denean, orduan, ongi antolaturiko aktibitate kognitiboa etenduta gelditzen da. Ezarritako eta ongi antolaturiko aktibitate planak (adibidez, lanera autoz joatea) etenduta gelditzen direnean, plana, berriz ere errepikatzen da (berriro giltzari ematen zaio, berriro zenbakia markatzen da edo irekia izan ez den atean berriz deituko dugu). Planak bigarren aldiz porrot egiten duenean, etendura ageri gelditzen da. Etenduraren ondoren N.S.A.-ren deskarga sortzen da eta egoera <<emozionalki>> ebaluatzen da. Beste modu batetan esanda, etenaldiek arousalaren bonbilla <<pizten>> dute.
N.S.A.-ren aktibazioaren ondorioak. Etenda izan den pertsonarentzat, N.S.A.-ren deskargak bi funtzio betetzen ditu. Lehenik, egoerari aurre egiteko beharrezkoak diren jokaerak burutzen uzten dion prestakuntza fisiologiko egoera batetan jartzen du pertsona. Bokalizazioak, tonu muskularra, odolaren edukinak...prestakuntza egoera batetan murgiltzen dira, etendurari erantzun bat eman ahal izateko. Bigarrenik, N.S.A.-ren deskargak sistema kognitiboari arreta gehiago ezartzeko eta adiago egoteko beharra azpimarratzen dio eta ingurunearen miaketa bat sortzen du, etendura zergatik eman den ulertu ahal izateko.
   20:00etan hasiko den ikuskizun baten bidean 19:50etan oztopo batetan gelditzeak, N.S.A.-ren deskarga sortzen du, tonu muskularra, ahotsaren anplitudea, norepinefrinaren fluxua odolean, gidatzerako garaian arreta,...areagotzen dituelarik eta oztopotik aterako gaituen edozein aukera bilatzera eramango gaitu. Oztopo batetan egoteak atzera-bueltarik gabeko eragozpen batetan dagoenaren interpretazio kognitibo eta arousala bultzatzen ditu. Etenduraren, aktibazioaren eta ezinezko egoera bat delakoaren konbinaketak, haserretuak sentiarazten gaitu.
   Maila positiboago batetan, etendurek emozio positiboak sor ditzakete. Ustekabeko urtebetetze jai batek, gure eguneroko ohiturak eteten ditu baina lagunez eta opariz inguraturik egoteak, poztasunezko egoera emozional positibo batetara eramaten gaitu. Opari bat, sari bat, egun eguzkitsu bat, postan aurkitzen duzun taloi bat eta lan bat, beka bat edo dantza batetara gonbidatzen gaituenaren jakinaren gainean jartzen gaituen ustekabeko telefono dei bat ere aktibitate emozionalaren etenduraren adibide dira. Gertakari hauek egoera alaietan gertatzen direnez, pertsonek emozio positiboak izaten dituzte, negatiboak baino gehiago.

Eskemen inkongruentzia. Eskema bat, ingurugiroan ohikoa den zerbaiten aurkezpen mental abstraktu bat da (Mandler, 1982). Beraz, <<ongi antolaturiko ekintza baten plangintza bat>> izango litzateke eskema bat. Esperientziaren bitartez, esperantza eta iragarpen sail bat eraikitzen dugu, adib., jatetxe garestiak, kirol gertakariak, nerabeak eta israeldarrak nolakoak diren. Lorturiko gertakariak eskemetan antolatzen ditugu, hau da, etorkizunean gauza horiek nola gertatuko direnaren esperantza eta iragarpen sail bat egiten dugu.
   Esperientzi bat gertatuko denaren gure esperantzetara (edo eskema) egokitzen denean, eskemaren kongruentzia sortzen da. Hau da, gertatzea espero duguna bat datorrela gertatzea espero genuen ikasitakoarekin, esperientzia eta eskema bat datozelarik. Esperientzia, gertatzea espero dugunarekin kontraesaten denean, esperientzia eta eskema inkongruenteak izango dira. Beste modu batetara esanda, nerabe bat kapritxosoa eta neurotikoa (nerabeekiko gure eskema) izatea espero dugunean baina nerabe lasai eta isil bat ezagutzen dugunean, esperientzia esperantzarekin kontraesaten da eta eskemaren inkongruentzia ematen da.


13.1  irudiak  nola kongruentzia eta inkongruentziak   erreakzio emozionalak  sortzen dituen  aurkezten digu. Mandler- ekin bat etorriz ( 1982 ) , kongruentzia eskema emozionalki positiboa da. Bizitzan zehar izango diren gertakizunak aurresan ahal izatea emozionalki positiboa izango litzateke. Baina SNA- ren deskarga oso gutxitan gertatzen delako  ( gertakizunak aurresan edo espero bezala aurkezten direnean ) da kongruentzi eskema arinki positiboa. Eskemen inkongruentzia emozionalki positiboa edo negatiboa i daiteke. Gertakizunak konfirmatu ezean eta kongruentzia eskema oso garrantzitsua ez izatean arinki positiboa dela esan genezake. ( kongruentzia eskema ) Esaterako berria den zerbait ikastea edota arrisku handirik ez duen ekintza bat burutzea. Liburu bat irakurtzen dugunean edota erbestera bidaiatzen dugunean , ustekabekoak eta gertakizun  berriak   bizitzen ditugu. ( nahiz eta gehiegi ez izan ).
Beste alde batetik, inkongruentzia zorrotza emozionalki negatiboa izaten da. Izugarrizko ustekabea jasotzen badugu zerbaiten aurrean , gure espektatibei dagokionean horrenbesteko noraeza sortzen digu, non abaildura eta abertsibitatea sentitzen dugun.
Batzuetan, inkongruentzia eskemak asko markaturik izaten ditugu. Orduan gertakizun inkongruentearekin adostasun bat duen eskema alternatibo baten bila jotzen dugu.
Kongruentzia atzeratua emozionalki positiboa da. Adibidez : arazoak hasiera batean beti konpontzen ditugun erara konpontzen saiatzen gara ,baina ez duela funtzionatzen ikustean, erreakzio emozional negatiboa izaten dugu. Baina arazoa konpontzen duen bigarren estrategia bat erabiltzen dugunean, erreakzio emozional positibo batera eramaten gaitu. Izan ere, kongruentzia atzeratua , berehalakoa baino emozionalki positiboagoa da . Mozketa bat eta ondorioz, aktibazio bat inplikatzen duelako.
Berehalako inkongruentziak “ arousala “ eta emozio trinko bat kitzikatzen du, kongruentzia atzeratuak emozio positibo bat eragiten duen bitartean. Kongruentzia atzeratua ematen ez bada, orduan kongruentzia zorrotzak irauten du eta erreakzio emozional negatibo bizia sortzen du.

Asimilazioa eta egokitzea


   Kanpo errealitatera egokitzeko  gure pentsamenduek modifikazio txiki bat behar duenean soilik aplikatzen da asimilazioa.
Beste alde batetik, munduarekiko daukagun ikuspuntua edo pentsaera guztiz ezegokia denean soilik aolikatzen da egokitzea.
Informazio berriek inkongruentzia eskemak sortzen ditu eta egokitzearen agerpena exijitzen dute, honela definituko genukeelarik; ezberdinak eta ezezagunak diren eskema batzuen ordezkapena.
Egokitzeak SNA- ren deskarga bortitza sortzen du. Honek ( egokitzeak, alegia ) arrakasta izan ezkero ,pertsonak egoera berriei egokitzeko erraztasun handiagoa izango luke. Honekin erreakzio emozional negatiboa lortuko genuke. Baina alderantziz, egokitzeak ez badu arrakastarik izaten eta pertsona hori egoera berrietara ez bada egokitzen, erreakzio emozional negatiboa lortuko genuke.
Kongruentziak eta inkongruentziak erreakzio emozional negatibo eta positiboak lortzera eramaten gaituela erakusteaz gain , 13.1 irudiak esperientzia emozionalaren intentsitatea inkongruentzia graduarekiko proportzionala dela ere erakusten digu. Inkongruentziaren graduak pertsona baten eskemak zein puntutaraino moztu diren seinalatzen digulako diogu azken hau.




Mozketa ( inkongruentzia ) zenbat eta handiagoa izan , esperientzia emozionalaren “arousala” eta intentsitatea ere handiagoa izango da.  Etxera heltzeak eta gauza guztiak bere tokian daudela ikusteak ez du SNA- ren deskargarik suposatzen. Baina gauza guztiak tokiz kanpo edota ez daudela ikusteak SNA- ren deskarga izugarria suposatzen
du.

INKONGRUENTZIA ESKEMAK ERLAZIO INTIMOETAN


   Mandler- en ideiak erlazio interpertsonaletan nola aplikatu daitekeen pentsa genezake. Adibidez; senar – emazte erlazio batean.
Erlazio intimoek milaka egitasmo dituzte amankomunean eta baita ongi koordinaturiko jokaerazko sekuentziak ere. Elkarrekin senar – emazte batek jan , haurrak hezi etab.
Egiten dituzte. Elkarrekin helburu amankomunak dituzte. Adibide bezala, etxe bat erostea, festa bat prestatzea edota seme-alabak unibertsitatera bidaltzea.
Era berean, pisukideek, lagunek, neba-arrebek, talde bateko partaideek.., beste batzuen artean, joera eta helburu independente amankomunak konpartitzen dituzte.
Pertsona baten egitasmo eta jokaerak beste pertsona batenarekin asko nahasten direnean, bi hauen jokaerak eta egitasmoak unitate batekoak balira bezala hartzen dira. Elkarrekin bikoteak festak egiten ditu eta bidaiatzen du; talde batek elkarrekin entrenatzen duelarik.
Ellen Bercheid- ek ( 1982 ) bikotearen egitasmo eta jokaeraren ondorio motibazionalak aztertu zituen hauen separazioa, heriotza.... ematen denean.
Erlazio batean bakoitzak bestearen jokaera sekuentzia erraztu eta handiagotu egiten duenean ematen dira koordinazio altuko jokaeren sekuentziak. Adibidez, senarrak gosaria prestatzen badu emazteak haurrak esnatzen dituen bitartean, goizeko betebeharrak makurraldirik gabe eta bizkor igaroko dira.
Kongruentzia eskemekin batera, koordinaturiko sekuentziak ez dute SNA- ren deskargarik sortzen.Beraz, sekuentzia hauek ez dira erlazio intimoetan esperientzia emozionalen iturri.
Beste alde batetik, erlazio batean pertsona baten jokaerak bestearen jokaera oztopatu edo muturra sartzen duenean, “ koordinatu gabeko “ sekuentziak ematen dira.
Inkongruentzia eskemetan bezala, koordinatu gabeko sekuentziek SNA- ren deskarga eragiten du . Hau da, mozketarekin bezala koordinatu gabeko jokaeren sekuentziak SNA- ren  “ arousala “ sortzen dute. Beraz, Berscheid- en arabera,koordinatu gabeko jokaeren sekuentziak  emozioen iturri izango lirateke, erlazio intimoen barnean.

13.3 taulan ikusten da nola Berscheidek Mandlerren ideia aplikatu zuen ( erlazio interpersonaletan ematen den kongruentzia edo inkongruentziarena ).
Bikote batean jokaerak espero bezala gertatzen badira bikote horretan ez da emango SNAzko arousala .Ekintza ez koordenatuak sortzen duten arousala , adibidez mesprezuko hitzak , egoera emozional ezezkorra sortu dezake ,adb: ostia txarra ...
Bere jokaera kordonatzen ez duen bikote batetan egoten diren geldiuneak ( interrupciones ) ezerosotasuna sortzen dute .
Aldiz bere ekintzak kordonatzen dituen bikote batek ez du holako egoerarik sortzen .

Emozioaren alde kognitiboak :

Arnolden igurikapenak : lehen ebaluazioa 1
Marta Arnoldek pertsona baten egoera fisiologikoa eta kognizioaren artean dagoen interakzioa onartu zuen. Arnoldek arausalaren egoera fisiologikoa eta honi jarraitzen dioten kognizio rolei gehiegizko garrantzia ematen zaiela uste zuen ,bestalde egoera-estimuluei jarraitzen duen aurre-ebaluazio kognitiboari garrantzi eskasa ematen zaiola salatu zuen .
Arnoldentzat garrantzi handiko pertzepzioak eta ebaluazio kognitiboak gertatzen dira , inguruneko objektu baten topaketaren ostean , esperientzia emozionalenerako faktore determinatzaileak zirela uste zuen . 
Arnolden ustez gertaera –estimuluaren ebaluazioa gertatu behar zen emozioa gertatzeko . Arnolden arabera estimulua ona edo txarra bezala aurre-ebaluatzea zen beharrezkoa prozesu kognitiboan , arousal fisiologikorako eta esperientzia emozionalerako  .Arnolden ikuspuntua ulertzeko adibide baten bidez egingo dugu.:
Haur batek pertsona bat gerturatzen zaiola ikusten du, haurrak egoera horren esanahi hedonikoa ebaluatuko du ( ona edo txarra bezala) .Bere ebaluaketa gerturatzen zaion pertsonaren ezaugarrietan oinarrituko da (adibidez : sexua , aurpegiko keinuak etortzen den abiadura …)horretaz gain ere bere oroitzapenetan egoera berdintsuak badaude hauek gogoratuko ditu .Haurrak gogoratzen badu etortzen den pertsona bere aita dela eta gainera irrifarrezka datorrela egoera-estimulua ona bezala ebaluatuko du .
Baina horren ordez medikuan egon zeneko momentuak gogoratzen baditu eta zelan medikuak besoan min eman zion egoera-estimulua txarra bezala ebaluatuko du .
Ebaluaketa hauek aldaketa fisiologikoak sortzen dituzte haurraren gorputzean eta arousalaren eta ebaluaketaren nahasketa emozio bat bezala sentitzen da .Ebaluaketa positiboa bada emozioa poztasuna izango da , ebaluaketa negatiboa bada emozioa beldurra izango da .
Arnolden ustez estimulu-egoera pertzibitu eta ebaluatu behar da emozioa sortu dadin. Ebaluazioa ekintzak pertsonaren ongizatean izango duen eragina neurtzen du. Estimulu baten ebaluaketa gauza ona edo txarra bezala egitean sentimenduzko jokaera bat sortzen du (edo aktibitate fisiologikoa) honen ondorioz pertsonak estimulua ekidin edo horretara gerturatzen dira. Hau oinarritzat hartuz Arnoldek emozioa honela definitu zuen: ongi ebaluatutako gauza batenganako sentitutako joera edo gaizki ebaluatutako gauza baten aurrean ekiditeko joera .
Arnolden teoriak integratzen ditu hainbat kontzeptu garrantzitsu adibidez arousala, neurofisiologia eta kognizioa. Eta hauek erabiliz emozioa zelan sortu eta adierazten zela esplikatzen zuen. Arnoldentzat 3 gauza ziren garrantzitsuenak :
-Inguruko objektu batek eragiten zuen ebaluazio bat (ona/txarra)
-Ona/txarra pertzepzioak emozio bat sortzen du.
-Sentitutako emozioa adierazten da espresio edo ekintzaren bidez.
Pertzepziotik ebaluaketara :
Arnoldek berak bere ideiak justifikatzeko garunaren bide neurologikoei arreta handia jarri zuen ,hau da begietatik ,sudurretik ,azaletik …sartzen den informazioak dituen konexioak (talamoarekin, lobulu linbikoarekin…) .Estruktura guzti hauek pertsonari datorkion informazioa erabiliz estimuluaren tonu hedonikoaren  ebaluaketa ahalbidetzen dute .
Estimulu-egoera baten hasierako pertzepzioa talamoan , sistema linbikoan eta formazio erretikularrean  egiten den aurre-ebaluaketa hedonikoa bat ekartzen du .Hala ere estimulu gehienak egokiki baloratuak izan daitezen bizi izandako beste estimulu antzekoekin eta hauek sortutako egoerekin konparatuak izan behar dira .Era berean ebaluazio kognitiboak memoriaz eta estimulazio sentsorialaz dependitzen dute .
Ebaluaziotik sentitutako emoziora :
Arnolden arabera behin estimulu-objektu bat ona edo txarra bezala ebaluatu ostean jarraian eta automatikoki esperientzia hori gustatzen zaizun edo ez jakiten duzu .Estimulu bat gustatzearen edo ez gustatzearen esperientzia hori da Arnoldentzat sentitutako emozio bat .

   Emoziotik ekintzara. Ebaluatzen duen bitartean, pertsonak oroimen eta irudimena erabiltzen ditu inguruneko objektuari egokitutako jokaerazko erantzuna aukeratu ahal izateko. Ekintza bat egitea erabakitzen duenean, zirkuitu hipokanpalak, egitura erretikularrari bulkadak bidaltzen dizkio, zerebeloak, eta lobulu frontaleko eremu motoreaurrekoak, zeinek kortex-azal motoreko zelulak aktibatzen dituen eta zeintzuk era berean, ekintza jokaerara eramaten duten. Kortex-azal motoreko kitzikapenak, giharren ekintzari hasiera ematen dio, erretikular eraikuntzak arousal egoera ekartzen du eta zerebeloak jokaerazko ekintzak antolatu eta koordinatu egiten ditu modu arin batean gerta daitezen.
  Arnold-en teoria bere osotasunean hautemateko, gertaeren sekuentzia eskola garaian dagoen ume batengan imajina dezakegu, jolaslekuko harroputzarekin (matón) topo egitean, honek kasualitatez haserre itxura eta eskuan beisboleko batea duelarik. Umeak harroputzaren haserre itxura eta beisboleko batea,  eskuan arma bat eramatearekin erlazionatzen du eta pertsona honek harroputz (matón) fama duela gogorarazten du. Denbora gutxira balioztatze negatibo bat  sortzen da, umea pertsona harroputzaz ez fidatzera eramaten duena. Puntu honetan, egoera emozional abertsibo bat sentitzen da. Umearengan pertsona honekiko mesfidantzak, berarengandik (estimulu kaltegarriarengandik) urruntzeko joera bat sortzen du. Era berean harroputzarekin berriz elkartzearen ondorioen ideiak sortzen dira eta umea pertsona honekin topaketa nola saihestu imajinatzen hasten da. Saihespen ekintza posibleak kontutan hartzen direnean, arrakasta edo porrot egoerak kontutan hartu behar dira aukera ezberdinetatik egokiena dena aukeratu baino lehen.
   Arnold-en beste bereizgarri garrantzitsu bat motibazioa zentzu motibazional batean definitzen dela da (Murray, 1964). Gerturatze edo saiheste joera nabarituak emozioari norabide bateko indar bat ematen dio, muskulu eta erraietan gertatutako aldaketa fisiologikoek gerturatze edo saihespenerako prestaketa fisikoak ematen dituzten bitartean. Arnold-en teoriaren beste ezaugarri garrantzitsu bat, emozioa eraikin bateratzaile bat bezala erabiltzea da. Arnold-ek “sentitutako joeraz”, emozio zuhurretaz baino gehiago hitz egiten du (adb: amorrua, nazka, poza). Nahiago zuen hitzekin, gerturatzezko indar afektiboei buruz, saihespenaz, erakarpen eta errefusapenaz. Aurrekoaren ondorioz, bere teoriak ez zuen emozio konkretuak nondik etortzen diren argitzen, baina hutsune hau, azkar asko zuzendua izan zen orientabide kognitibo-emotibo-ko ikertzaileak ziren Richard Lazarus eta Bernard Weiner-engandik.


Lazarus-en ikuspuntua: lehen mailako balioztatzea (ebaluazioa) II.


   Arnold-en ebaluaketa kognitibo kontzeptua Richard Lazarus eta bere kideen (Lazarus, 1966,1968,1982) lanarengatik zabaldua izan zen. Lazarus-en ideia zen, balioztatzeak erreakzio emozional bat sortzen zuela ekintzarekiko bultzada moduan esperientzia emozional eta jarrerarekiko. Lazarus-en ekarpena on/txar balioztatze orokor eta aurretiazkoak osatzea izan zen, Arnold-engandik balioztatze berariazkoekin(espezifiko) aurkezturik. Zehazki, Lazarus-en arabera, egoera baten erronkaren, mehatxuaren, higuinaren, etabarren balioztatzeak egiten dira. Lazarus-entzat emozio bakoitzak balioztatze zehatz bat suposatzen du. Pertsonek ingurugiroko objektu bat ez dute bakarrik txartzat edo (ontzat) jotzen, baizik eta txar moduko bat bezala balioztatzen dute, txarra- mehatxagarria, higuingarria, frustrantea, etab, bezalakoa. Berariazkoagoak diren balioztatze hauek, era berean, berariazko emozioak sortzen dituzte.
   13.2 irudiak, Lazarus-en emozio sekuentziaren eskema adierazten du. Gertaeren hasierako sekuentzia, Estimulu-Baliostatze-Emozio eskemarekin modu mesedegarri batean, bat etortzen da. Lazarus-en bereizgarria, emozio bakoitzak bere balioztatze modua duela da, bere berezko ekintzarako joera( adb: gerturatzeko, erasorako, saihespenerako joera) eta bere berezko espresioa. Hiru ataletako bereizketa hau garrantzitsua da, Lazarus-i balioztatze ezberdinek, emozio ezberdinak sortzen dutenaz hitz egitea ahalezten ziolako.

Estimulu
Egoera
 




Egoerarekiko                 Berariazko                                Esperientzia 
berariazko                      balioztatzearengatik                  emozional
balioztatzea                    ekintza aktibatuarekiko            diskretua                                           
                                       joera
 



(1)                    Emozioarekiko berariazko osagai fenomenologikoa.
Berariazko balioztatzearekiko erreakzio kognitibo-subjetiboa.
(adb: arriskuaren susmoa, segurtasun susmoa).


                         (2)Emozioarekiko berariazko osagai fisiologikoa
Neurofisiologia eta N.S.A-ko(nerbio sistema autonomoa) erreakzioa berariazko balioztatzeei.
(adb: aurpegi adierazpena, ihes egin, erasotu).


                  (3) Emozioarekiko berariazko osagai adierazpena.
Berariazko balioztatzeei erreakzio motore eta konduktuala.
(adb: aurpegi adierazpena, ihes egin, erasotu).

13.2 Irudia. Balioztatze kognitiboen hiru osaerak.



   Lekuzko alderdiak balioztatze kognitiboetan eragina edukitzen zuten modua frogatua gelditu zen, aurrera eramandako esperimentu batzuen eraginez,  subjektuei estres egoerak sortzen zituen fotograma batzuk erakutsiz.(ikus, Lazarus, 1966). Lehenengo fotogramak, australiar tribu baten igarotze errituetaz jarduten zuten(helduarora) ebakuntza gogor eta mingarriak erakutsiz. Bigarren fotograman, egiazko lan istripu batzuk erakusten ziren( adb: behatz bat galtzen zuen langilearena). Bi fotogramek ez zuten hotsik, ikertzaileek irudiak laguntzeko entzumenezko bi narratiba ezberdin sor zitzaketelarik. Bietako narratiba batek eszenen gogorkeria deskribatzen zuen eta besteak aldiz modu humoretsu batean aurkezten zituen. Lazarus-en arabera, narratiba motak, fotogramak ikusi zituzten ikusleak, ikusi zutenaren balioztatze kognitibo oso ezberdinak egitera eramango zituen. Humorezko narratibekin, subjektuek, gertaerak ez-mehatxagarriak bezala balioztatzen zituzten eta gogorkeriazko narratibekin aldiz, gertaerak mehatxagarriak bezala balioztatzen zituzten. Balioztatze ezberdin hauek subjektuarengan esperientzia emozional ezberdinak sortu beharko zituen (eta horrela izan zen) fotogramak ikusten ziren bitartean.
   Ikerketa honek frogatzen duena, erreakzio emozionalak balioztatze moduarengandik baldintzatuak izan daitezkeela da. Beraz, mehatxuaren balioztatzeak beldurrera gidatzen dute, errefusapenezkoek nazka setiaraztera, jakin-nahiezkoek jakin-minera,... .

Emozio mailak.

   Lazarus-ekin balioztatze emozionalak “on/txar” kalifikatzailea baino areago kategorizatu ahal dela ados egoten bada, (adb: Arnold) orduan galdera logikoena zenbat balioztatze egin daitezkeen pentsatzea da. Beste era batera esanda, emozioa gerturatze-ekiditze iritzia baino urrunago joaten bada, orduan esperientzia emozionalaren neurriak zeintzuk diren pentsatu behar da.Segur aski, ezberdindu daitezkeen emozioak pertsonaren “ezagupen emozionalarengandik” bakarrik mugatua egongo da( Shamer, Schwartz, Kirson y O´Connor, 1987). Pertsonek emozioei buruz informazioa lortzen dute errepikatutako esperientzien bidez, egoera ezberdinak balioztatu eta emozio ezberdinak edukitzen diren heinean. Esperientziaren bidez, pertsonak, emozio ezberdinen irudikapen mentala sortzen du eta bakoitza besteekin erlazionatzen den modua.
   13.3. irudian, pertsona baten “ezagupen emozionalaren” irudikapen mental posible bat agertzen da. Ulermen maila batean, oinarrizko emozioak diren maila batzuk daude ondorengo hizkiekin seinalaturik: A( maitasun-poza), C( amorrua) eta D ( goibeltasuna, beldurra). Berarizko(espezifiko) ulermen maila batean, supraordenaturik dauden emozioaren sei maila aurkitzen dira (maitasuna, poza, ezustea, amorrua, goibeltasuna eta beldurra). Esperientzia supraordenatu hauen bitartez, menpeko esperientziak ikasten dira. Adibidez, 13.3. irudiaren behealdean, hiru maitasun maila ezberdintzen dira(adb: laztana, lohikeria eta desira). Menpeko emozioekin bat-etorri eta izartxo bat daramaten hitzak, menpeko talde bakoitzaren adibideak dira( adb: laztana, lohikeria, desira, zoriona). Irudi honetan ere, poztasunaren zazpi maila ezberdin daudela iradokitzen da, eta emozioa deskribatzeko 17 hitz daudela. 13.3. irudiaren abantaila, pertsonak beraien emozioen bizipenen bitartez modu kognitibo batean beraien “ezagupen emozionala” nola eraikitzen duten adierazten duela da.
   13.3. irudian adierazitako ezagupen emozionaleko irudikapen mentala dela eta, esperientzia emozionalaren aniztasun ahalmenak harritu egiten du. Perspektiba kognitibo batetik, ezaguera emozionala oso anitza da pertsonek beraien egoerak modu anitzetan balioztatzen dutelako( Ellsworth eta Smith, 1988; Smith eta Ellsworth, 1985, 1987). Hortaz, ikuspuntu kognitiboak lekuzko balioztatzeen errola aztertzen du esperientzia emozionalean eta, balioztatze aldaketek modu sistematiko batean emozio aldaketak sortzen dituztela aurresuposatzen du. Ondorioz, hainbat emozio nola egoera ezberdinak balioztatzeko aukera egongo litzateke,eta honek adieraziko luke emoziozko ikuspuntu emotiboari aurkezten zaion erronka dela nola pertsonek beraien bizitzako gertakizunak zehazten (espezificar) dituzten eta nola  ebaluazio ezberdinak emozio ezberdinak sortzen dituzten.
   Adibide moduan, asko maite zuen norbait galdu duen pertsona egongo litzateke( edo estatusa edo maila) aurkari baten erruagatik. Egoera honetan pertsonak larritasuna, amorrua, beldurra, nazka eta inbidia bezalako emozioak sentitu ditzake (Hupka, 1984). Galtzearen balioztatzeak, larritasunera eramaten du, gezurra esan dioten balioztatze batek amorrua, autoestimuarenganako mehatxu baten balioztatze batek beldurra sortzen du eta lankidea lehiakidearekin joan izatea nazka sentiarazten du. Pertsonak duen emozioa beraren emozioari buruzko ezagupenen menpe dago. Pertsona batek ondoko egoerak modu hobeago batean nola balioztatu ikasi beharra du: galera, gezurra, mehatxua, autoestimua, etab. Hau da, emozio hauek batera eman daitezkeela ikasten da eta ondorioz, beraien artean erlazionaturik daudela ( adb: jeloskortasun konplexuaren barnean, Hupka, 1984; White, 1981). Baita ere ikasten da beste emozioak (adb: maitasuna, poza) esperientzia emozionalen talde honetatik urruti daudela. Azkenik, amorru moten artean dauden ezberdintasunak bereizten ikasten da- adb: jeloskortasun amorrua, gorroto edo sumindura amorrua. Egoera jakin batean, ikaskuntza honek subjektuarentzako oso pertsonala izango den ezagutza emozionala eskuratzea suposatzen du, 13.3. irudiak adierazten duen bezalaxe. “Ezagupen emozional”sofistikatu honek, pertsonari egoerak banaketa handi batekin balioztatzeko aukera ematen dio eta horrela, egoera bakoitzerako egokiak izango diren emozio ezberdinen aukera handi bat sortu.

 

ATRIBUZIOEN ANALISIA:


Emozioaren azken teoria fokatze atribuzionala da. Bernard Weiner izan zen fokatze atribuzionalaren funtsezko postulatuak ezarri zituena, emozioaren ikasketan (ikusi 9. Kapitulua).Atribuzioaren teoria emozioari ezartzean, Weiner-ek emozioak egoeraren eboluzioarengandik gidatzen diren ideietatik alde egingo du.Weiner-en arabera, pertsonek bi ebaluazio egiten dituzte eta ez bakarra – bat estimuluarekin erlazionatu aurretik, eta hau Lazarus eta Arnold-ek aipaturikoa izango litzateke eta bestea ingurugiroan gertatzen den emaitzaren ondoren. Beste modu batera esanda, pertsonek ez dute entzun eta ikusten dutena bakarrik ebaluatzen baizik eta baita ere lehiaketa bat zergatik irabazi zuten, zergatik jaso zuten soldata igoera bat eta zergatik eskatu zieten ateratzeko (emaitza positiboak) edo zergatik galdu zuten lehiaketa etab... (emaitza negatiboak).
Atribuzio teoriaren postulatu garrantzitsuena da pertsonak gertatzen zaizkien gauza mesedegarri eta ez mesedegarrien aurrean zergati bat aurkitzen dutela: lehiaketa zergatik irabazi zuten ulertzeko, zergatik lortu zuten soldata igoera bat eta zergatik esan zioten ezetz gonbidapenari (Weiner,1980). Atribuzioaren teoriaren arabera sekuentzia gertaerak hauek dira: estimulu-emaitza-atribuzioa-emozioa. Emaitza bat zergatik gertatu zen azaltzen duen atribuzioak emozioa sortzen duen mekanismoa da. Beraz, lehiaketa bat irabazi ostean, garaipena talentu eta abileziaren ondorio izanik, pertsona harro sentitzen da. Atribuzioaren garaipena beste bat izango balitz orduan baita ere beste bat izango litzateke jarraian emango zatekeen emozioa.Garaipena taldekide baten laguntzaren ondorio izango balitz (Atribuitua), adibidez, orduan “esker” emozioa (eskerrik asko) izango litzateke, eta ez bere buruarekin harro egoteko modukoa.

WEINER-EN PERSPEKTIBA:
Pertsonek beren bizitzaren emaitza guztien atribuzioak ez dituzte egiten. Emaitza garrantzitsu guztien analisi atribuzionala pertsonarentzat pisu ikaragarri bat suposatuko luke (Weiner eta Graham, 1984). Hobe esanda, jendeak ustekabeko emaitza baten ondoren egiten ditu atribuzioak. Atribuzioak ustekabeko emaitza azaltzen laguntzen du eta emaitzaren atribuzioa egiteko nahi hori ezusteak sortzen duen efektua leuntzeko erabiltzen da (Pettit, 1981). Irakurleak puntu honetan Weiner eta Mandler-en ideien artean antzekotasuna ikus dezake, izan ere, esperientzia eta espektatibaren desegokitzeak bietan bide bat irekitzen du esperientzia emozionalarentzat.
Emaitza baten berehalako ondorioa emaitza emozional bat da emaitza beraren pean.Garaipen baten ondoren pertsonek tristura eta frustrazioa sentitzen dute (Weiner, Russell eta Learman, 1978, 1979). Weiner-ek erantzun emozional hau aipatzen du emaitzaren pean, emaitza beraren ebaluazio primario bezala. Hitz gutxitan, emaitza mesedegarria edo ez den mesedegarria , ona ala txarra den ikusi edo aztertu nahi da eta honen ondorioz lortzen diren emozioak espero direnak dira- hau da, zoriontasuna edo tristura. Hala ere ebaluazio primarioaren ondoren prozesu emozionalean konplexutasun handiagoko kognizioek parte hartzen dute bigarren mailako ebaluazio bat suposatzen duena. 13.4 Irudian Weiner-en atribuzio teoriaren laburpen bat azaltzen da 9. Kapituluan dion bezalaxe hiru kausal dimentsio aurkitzen dira emaitza bat azaldu ahal izateko: 1) Fokua, 2) Kontrol-Abilezia, 3) Estabilitatea. Dimentsio hauen bitartez Weiner-ek emaitza positibo baten ostean ematen diren hiru emozioen ezaugarri atribuzionalak azaldu zituen (Harro egotea, eskerrak ematea eta esperantza) eta baita emaitza negatibo baten ondorengo lau emozio (Gupida, Amorrua, Lotsa eta Erruduntasuna). Arrakasta izan ondoren, barne foku atribuzio batek harro egoteko emozio bat sortzen du, bestaldetik emaitza pertsona berak kontrolatzen duelarik. Arrakasta barne ezaugarrien ondorio bada autoestimuak gora egingo du eta harro egoteko arrazoiak egongo dira. Arrakasta kanpo foku bati atxiki ezkero “esker” sentsazioak sortzen ditu. “Esker” sentsazio hori lortu duzun arrakasta beste batengatik izan denean sentitzen da. Arrakasta ezaugarri finkoen ondorio denean esperantzaren emozioa sortzen da eta geroaldian arrakastak izaten jarraituko du.
Fokuak pertsonak beren emaitzen atribuzioa egiten duen edota beste pertsona batena aztertzen du. Kontrol-Abileziak , pertsonak emaitza erabakitzeko botererik izan duen ala ez erabakitzen du. 13.4 Taulan erruduntasuna porrota berak propio egina edo kontrolagarria denean sortzen da. Lotsa porrota berak propio egina edo kontrola ezina denean sortzen da. Amorrua, porrota besteen ondorio eta besteek kontrolatua denean sortzen da. Gupida azkenik, porrota besteen ondorio eta kontrola ezina denean sortzen da.
Kontzeptu guzti hauek edozein lorpen egoeratara aplika daitezke. Emozio hauek ingurune interpertsonalean aplikagarri izan daitezke. Adib: Nerabe batek zita bat du eta hau azkenean ez da ematen; Zita arrazoi batzuengatik ez da eman eta honek nerabearen emozioetan erreakzio bat sortzen du. Zita aurrera ez jarraitzearen errudun bera izan bada eta kontrolagarria baldin bada bere burua erruduntzat joko du. Errudun bera izanik baina kontrola ezina izan bada egoera lotsa sentituko du. Errudun bestea izanik eta kontrolagarria amorrua sentituko du. Errudun bestea izanik eta kontrola ezina tristura sentituko du Weiner-en analisi atribuzionalaren ezaugarri garrantzitsuena pertsonek egoera berdinetan emozio desberdinak dituztela da eta baita emaitza berdinen aurrean. Adibidez, pertsona baten erreakzio emozionala anulaturiko zita baten aurrean, nola azaldua izan den, zergatik anulatua izan den etab...-en araberakoa da. Weiner-en emozioen teoria atribuzionala teoria kognitibo bat da eta honekin batera atribuzioak prozesu mental motak dira non emaitza garrantzitsuenen eta erreakzio emozionalen artean neurtzen ziren. Weiner-entzat atribuzioa emozioaren kausa zuzena da.



   LABURPENA


Emozioak dimentsio askotako fenomenoak dira. Gehienetan, emozioak lau interlazio elementu ditu;sentsazio subjektiboa, funtzio bat eta espresio bat, adibideez aurpegiaren espresioa bat. Emozioa lau alde  hauek batzen dituen eraikin psikologiko da.

   Kapitulu honetan emozioaren alde fisiologikoak eta kognitiboak errepasatu ditugu.Emozioari buruzko inbestigazio fisiologikoak emozio ezberdinak aktibitatearen patroi ezberdinak dituztela. Beste inbestigazio batzuk, berriz, aktibitate fisiologiko psikologikoki ez duela garrantziarik eta arousalaren intentsitatea garrantzia duena da eta ez kualitatiboki ezberdindutakoak(erritmo kardiakoaren gorakadak eta beherakadak)

   Arousala banatu gabe dago, Staley, Schachter eta George Mandlerrek emozioaren interlazio fisiologiko-kognitiboen teoriak aurkeztu zituzten. Schachterrentzat, iturri ezezagun bateko arousala arousal horren esanahiaren bilakaera interpretatibo bat sortarazten du. Mandlerentzat, arousala interrupzio bat dela eta emozioa nabaritzeko prestatzen du eta pertsonak egiten duen egoeraren interpretazio kognitiboa emozio mota determinatzen du.

   Emozionalki ematen den aktibitate kognitiboa ez da arousala eta gero azalarazten da bakarrik(adibidez, Schachter, Mandler). Arnoldek, pertsonak aurkitzen diren egoerak onak edo txarrak badira ebaluatzen dituztela. Estimuluaren ebaluazioa hurbilketa sortzen ditu. Arnoldentzat, emozioa elkartzearen edo ebitatzearen joera da.

   Arnolden ideia hobetuz, Richard Lazarus pertsonak aurkitzen diren egoerak ebaluatzen dituztela. Ebaluazio bakoitza egoera ezberdinen erreakzio emozional ezberdinak sortzen ditu. Emozio ezagutza gehiagorekin pertsonek egoera ezberdinak hobeto ebaluatu dezakete.

            Weinneren analisia aktibazio kognitiboaren interpretazioa gehitzen du. Weinnerenen analisi atribuzionala erantzun egokien azalpen positiboak  emozioak osatzen dituztela, argitzen du. Momentuan egindako estimuluak egoeren ebaluazio bakoitzak eta emaitzen atribuzioak elkartzen dituzu eta ezin besteko hiru elementu kognitibo emozioaren prozesu

1 comentario:

  1. Nire adiskide maitea, sentitzen dut hau bezalako mezu hau irakurtzen ari bazara, nik ikusten dudan laguntzaz lagunduko diot nik laguntza mota behar dutenei laguntzeko. Ziurtatu hau nire testigantza hau amaitzean bizitza istorioa dela, entzuten dudan testigantza dela. Ezkontzeko 3 urte daramatzat eta nire ezkontzaren 4. urteurrenean, beste emakume batek nire laguna hartu zidan urrun, eta nire senarra niregandik eta haurrentzat utzi ninduten eta 2 urte igaro ditugu, postu bat topatu nuenean, gizon bat deitu nuen apaiz nagusiaren Dr Chamberc norbaitek lagundu egin ninduen eta saiatu nintzen nire etxeko maitalea etxera itzultzen saiatu eta nire irudia eta nire xehetasunak bidali nizkion eta nire senarra eta bi egun igaro ondoren esan zidanez, auto bat ikusi nuen etxera eraman eta nire senarra zen, eta ni eta haurrentzat etorri zitzaidan eta horregatik zoriontsu egiten zaitut zuekin zu bezalako beste gizon batekin elkartzeko, nire bizitza zin egiten dutelako gizona delako. oso indartsua da, eta bere doinuak oso ongi funtzionatzen du inolako eraginik gabe, apaizaren Dr Chamberc buruzko xehetasun gehiago nahi baduzu. Oraindik zure harremanean sufritzen ari zara? nahi al duzu apaiz nagusiaren Dr Chamberc interbentzioa zure harremana zure harremana konpontzen laguntzeko? Harremanetan jarri gaur egun bere posta elektronikoaren bidez: chamberc564@yahoo.com arazorik izanez gero, hurrengo arazoa baduzu
    (1) Zure exa nahi baduzu itzuli
    (2) beti amets txarrak badituzu.
    (3) Zure bulegoan sustatu nahi duzu.
    (4) Haur bat nahi baduzu.
    (5) Belar tratamendua
    (6) Aberatsa izan nahi duzu.
    (7) Zure senarra / emaztea zure betirako lotu nahi duzu.
    (8) Finantza laguntza behar baduzu.
    (9) Utzi zure hitzak obeditzea eta zure nahia egitea
    (10) E.T.C kasu ebazpena
    Jar zaitez harremanetan zure posta elektronikoaren tenplu chamberc564@yahoo.com helbidera eta konpondu zure arazo guztiak

    ResponderEliminar