8. Kapitulua
IGURIKAPENAREN
MOTIBAZIOA
ZER DA IGURIKAPENA?
Jarrera, Jokabidea azaltzean zenbait teoriko kognitiboek
igurikapen kontzeptua erabiltzen dute. 7. Kapituluan aurkeztutako Edward Tolman eta Kurt Lewin izan
ziren igurikapenen kontzeptua analisi motibazionalean aurkeztu zutenak. Ildo
beretik, gaur egungo psikologo kognitiboek igurikapena ebaluaketa
subjektiboaren helburu zehatz gisa definitzen dute. Honek subjektu bati
ziurtasuna ematen dio bere esperientzietan oinarriturik gertakizun edo ondorio
baten ezagutza edukitzeko. Adibidez, politiko batek kanpaina bat hasten
duenean, hauteskundea irabazteko dauzkan probabilitateak aztertzen ditu. Atleta
batek lehiaketa batean dagoenean, jendearen txaloak eta saria jasotzeko
probabilitateak aztertzen ditu. Emaitza, hauteskundeen aurrean edo atletaren
esfortzatuaren aurrean helburu zehatz horiek lortzeko zenbait ebaluapen
subjektibo inplizituak daude.
BI IGURIKAPEN
MOTA
Igurikapen mota bat baino gehiago
existitzen da (Bandura,
1977,1986; Heckhausen, 1977).
Albert Bandura-k, igurikapen moten arteko bereizketa ezaguna proposatu zuen
“Eraginkortasun igurikapen” eta “emaitzen igurikapena” desberdindu zituenean.
“Eginkortasun igurikapenean”, pertsona batek jarrera konkretu bat burutzeko
duen segurtasun mailari dagokio (8.1 irudia). Bigarren igurikapen mota,
“emaitzen igurikapena” deitzen da. Jarrera behin egin eta gero emaitza zehatz
bat izango duen pertsonak egiten duen balorapena da. Laburbilduz,
eraginkortasun ingurapen bat ekintza bat burutzeko dagoen probabilitatearen
pertsonak egindako balorapena; eta emaitzaren igurikapena jarrera, behin
gauzatu eta gero, zenbait ondorio sozial, fisiko eta ebaluatiboak izateko
dagoen probabilitateari buruz, pertsonak egindako balorapena.
Bandurak egindako bereizketak 2
igurikapen motak jarreraren hasieraren eta jarraipenaren kausazko
determinanteak direla indartzen du. Imajina ezazue medikua bihotzeko ebaketa
egiteko aukera/posibilitatea ebaluatzen. Medikua hasten denetik eta ebaketa
bukatzen duen arte mantendutako maila bi igurikapenen funtzioen pean dago:
1.
Medikuak duen eraginkortasun
mailari buruz, ebaketa burutzean.
2.
Medikuak emaitzen igurikapena
jakiteko duen gaitasuna, ebakuntzak gaixoarengan izango dituen ondorio fisiko
eta sozialak.
|
|
Jarrera
|
|
Emaitza
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Eraginkortasun
igurikapena
|
|
Emaitza igurikapena
|
|
Bi igurikapen motak kontutan harturik, ez da
zaila ulertzea jendearen erdi-esanak, ekintzetan parte hartzen duten
momentutan; adibidez, jende aurrean hitz egitea, hitzorduak edukitzerakoan,
lehiaketa atletikoetan parte hartzerakoan edo laneko elkarrizketak direnean.
Gerta daiteke ekintza hauek egiterakoan desiratutako emaitzetara eramatea,
baina aldi berean posible da ekintza hauek aurrera eramateko zalantzak sortzea.
Beraz, langabetu baten kasua kontutan izanik, nahiz eta, laneko elkarrizketa
aukera handiagotu, elkarrizketak ekidituko ditu bere igurikapenak; elkarrizketa
on bat egiteko murritzak diren heinean.
Eraginkortasunaren
Igurikapenak
Eraginkortasunaren igurikapena jokabide
on bat burutzeko pertsona batek daukan egikortasun balorapen probabilistikoa
da. Orokorrean, pertsonek jokabide on bat egitea espero dutenean, jarrera
horiek eragiten duten gertaeretan parte hartzera eta aurkezten diren retoei eta
eragozpenei aurre egin ahal izateko, beharrezkoak diren esfortzuak burutzera
prest daude (Bandura, 1989; Bandura eta Cervone, 1983; Weinberg, Gould eta
Jackson,1979). Aldiz, pertsonek jarrera bat modu arrakastatsu batean burutzean
ezin izango dutela uste dutenean, jokabide horiek eragiten duten gertaeretan
parte hartzera ez daude prest, ez dira esfortzatzen eta, gainera, eragozpenak aurkezten badira bertan behera uzten
dute (Bandura, 1989). Eraginkortasun igurikapenek jokabideen hasieran, persistentzia eta erregulazioan duten garrantzia ikusita honek
nola sortzen diren aztertzea beharrezkoa litzateke. Igurikapen mota honek
esperientzia zuzena, esperientzia ez zuzena, hitzezko pertsuasioa eta modu
fisiologikotik sortzen da.
Esperientzia zuzena: hau eraginkortasun igurikapenen sortzaile nagusia da (Bandura, 1986).
Jarrera bat modu arrakastatsu batean burutzen bada, hautemandako
eraginkortasuna handitzen da, baina, jokabide bat ez dela modu arrakastatsu
batean burutu kontsideratzen bada, orduan eraginkortasuna jaitsi egingo da.
Esate baterako, pertsona batek kilometro bat korrika egitea eta helmugara
iritsi baino lehen gelditzea erabakitzen badu, orduan kilometro bat korrika
egin ahal izatearen etorkizuneko eraginkortasunaren igurikapena murriztu egiten
da. Oso garrantzitsua da azpimarratzea jarreraren arrakasta emango dela baldin
eta pertsona batek jokabide zehatz bat burutu duen ala ez, eta ez jokabide
horrek izan ditzaken ondorioengatik (irabazi ala galdu).
Etorkizuneko eraginkortasunaren
igurikapenari dagokionez errendimendu indibidualak duen garrantzia pertsonak
duen igurikapenen indarren araberakoa da.
Arrakasta errepikapenak , bai 150 kilotako
pisua jasotzen saiatzen den harri-jasotzaileak, nola bere hileroko ordainketa
betetzen saiatzen den dendariari, eraginkortasunaren igurikapen sendo bat
sortarazi badie, orduan behin-behineko porrotak ez die aldaketarik eragingo
beren aurreko eraginkortasunaren igurikapenean. Hala ere, eraginkortasunaren
igurikapena eraginkorra ez den neurrian, porrotek etorkizuneko eraginkortasun
epaiketak aurresateko gai izango dira. Puntu hau kontzeptu probabilistikoen
bitartez argitua izan daiteke. Demagun, bi jabalina jaurtitzaileen
eraginkortasunaren igurikapena jabalina bat 60 metrotara jaurtitzeko %80koa
dela. Esperientzia duen jaurtitzaileak 60 metro baino gehiagoko ehun jaurtiketa
eta 200 metro baino gehiagoko laurehun jaurtiketa egin dituen bitartean,
esperientziarik gabeko jaurtitzailea bakarrik bost jaurtiketa egin ditu;
haietako batean 60 metro baino gutxiagora heldu zen, eta bestetan 60 metro
baino gehiagora heltzea lortu zuen. Hurrengo jaurtiketan bi kirolariek jabalina
50 metrotara jaurtitzea lortzen badute, esperientzia duen jaurtitzailearen
eraginkortasunaren epaiketa oso gutxi murriztuko den bitartean (%80-%79),
esperientziarik gabeko kirolariak eraginkortasunaren epaiketa murrizteko
probabilitate gehiago izango ditu (%80-%67).
Esperientzia ez-zuzena: pertsona baten eraginkortasunaren igurikapena, esperientzia zuzenean
ez ezik, beste pertsona batzuek jarrera bera burutu duten moduaren behaketan
ere oinarritzen da. Eraginkortasunaren igurikapena handitu daiteke ikusten nola
besteek haien jokabidea arrakastarekin burutzen duten (Bandura, Adams, Hardy
eta Howells, 1980; Kazdin, 1979). Hau da, besteak ekintza burutzen ikustean
behatzaileek pentsatzen dute: “horiek
egiten badute, nik ere egin dezaket”. Baina beste alde batetik,
esperientzia zuzena kontrako ondorioak izan ditzake; hots, beste pertsona
ekintza burutu ezin duenean ikustean eraginkortasunaren igurikapena murriztu
dezake (Brown eta Inouye, 1978).
Esperientzia ez-zuzenak
eraginkortasunaren igurikapenean izaten duen eragina bi faktoreen arabera
ematen da. Lehenengoz, behatzailearen eta aktorearen arteko antzekotasuna
handiagoa denean, esperientzia ez-zuzenak eragin handiagoa jasango du.
Bigarrenez, behatzailearen hautemandako jokabidea ez bazaio ezaguna suertatzen,
behatutako ekintzak eragin handiagoa jasango du (bere judizioak oinarritzeko
esperientzia gutxi duelako). Beraz,
esperientzia ez-zuzena eraginkortasunaren igurikapenen sortzaile nagusia
da, harekin antza handia duten beste pertsonen jokabide eza ikusten duten
esperientzia gabeko pertsonen kasuetan.
Hitzezko pertsuasioa: batzutan entrenatzaileak, gurasoak etab., indibiduoaren eraginkortasun
ezazko ebaluaketa egin arren jokabidea burutzeko konbentzitzen saiatzen dira.
Animatzea, pertsonek haien gaitasunak balora eta aurreko porrotaz ahazteko,
pertsuasio modu bat da.
Hitzezko pertsuasioa eraginkorra bada,
normalean, pertsonak ekintza arrakastarekin burutzea espero izango du.
Egoera fisiologikoa: eraginkortasunaren igurikapenen aldaketa eta sortzearen behin-behineko
modu bat dago, egoera fisiologikoaren neurketaren arabera ikus
daitekeena.Arnasa hartzeko ezintasuna, nekea eta mina inefikazia fisikoaren
ondorio dira (Taylor, Bandura, Ewart, Miller eta DeBusk,
1985). Gainera, nerbio sistema autonomoaren aktibaketak tentsioa, beldurra eta
stresa , eta beraz, inefikazia, sortzen duen bitartean, nekea, mina eta
urduritasunaren ezak indibiduoaren eraginkortasuna igotzen laguntzen du
(Bandura eta Adams, 1977).
Eraginkortasun ezaren eta aktibazio
fisiologikoaren artean erlazio bat dago: eraginkortasun ezak aktibaketa
handiago bat sortzen du, eta bere aldetik, aktibaketa horrek eraginkortasun eza
esan nahi du.
Ikertzaileek problema matematikoak ebazterakoan eraginkortasunaren igurikapen
altuak edo baxuak izateko bi ikasle talde aukeratu zituzten (Bandura, Cioffi,
Taylor eta Brovillard, 1988). Entrenamenduaren bitartean eta ikerketa
amaitzerakoan bi taldekoek froga matematikoaren aurretik erritmo kardiakoan ez
zuten aldaketarik jasan. Hala ere, froga matematikoaren bitartean eta ondoren
eraginkortasun baxuko subjektuek eraginkortasun altukoek baino bihotz erritmo
altuago bat zuten. Eraginkortasun baxuko subjektuen hautemandako eraginkortasun
eza areagotzen zen problema batetik bestera igarotzean.
Esperientzia ez-zuzena, hitzezko
pertsuasioa eta egoera fisiologikoa eraginkortasunaren igurikapena
determinatzeko orduan ez dira
esperientzia zuzena bezain garrantzitsuak. Egoera fisiologikoak egonkortasuneko epaiketan eta igurikapenetan
eragina dauka. Gezurrezko egonkortasuneko igurikapenak pertsonak nola jokatzea
seinalatzen duen informazio guztiari arreta jartzea sortarazten du. Esate
baterako, pertsona batek tranpolin baten aurrean dagoenean eta ez badauka argi salto
egingo duen ala ez, bere seinale fisiologikoetan fijatuko da egonkortasuneko
edo ezegonkortasuneko judizio bat botatzeko. Bihotzaren taupadak oso azkarrak
badira pertsonak ezegonkorra dela pentsatuko du. Eraginkortasunaren
igurikapenak oso finkatuta badaude pertsonak ez dira seinale fisiologikoetaz
ohartzen (Carver eta Blaney, 1977).
Emaitzen igurikapena
Eraginkortasunaren igurikapenaren
aurrean pertsonek beren jarrera zehatzaren ebaluaketa ona egiten duten
bitartean, emaitzen igurikapenaren aurrean pertsonek bere jarrera zehatzak ea
emaitza espezifiko bat edukiko duen aztertzen dute. Orokorrean emaitzen
igurikapenak honako eskema jarraitzen dute “X jarrera ondo egiten badut Y
emaitza lortuko dut”. Adibidez, “egunero lau ordu ikasiz gero psikologiaren
lehenengo kurtsoan bikain bat aterako dut”; “Egunero footing kilometro bat
eginez gero, pisua galduko dut” eta “dantzara nirekin etortzea eskatzen badiot
ezetza jasoko dut”.
Emaitzen igurikapenak,
eraginkortasunaren igurikapenak bezala kontzeptu probabilistikoetan azaldu
daiteke. Norbaitek uste baldin badu jarrera zehatz baten aurrean emaitza ziur
bat edukiko duela orduan emaitzen igurikapena altua lortuko du (adibidez,
probabilitatea > %90). Baina uste baldin badu jarrera zehatz baten aurrean
ez duela lortuko espero duen emaitza, orduan emaitzen igurikapena baxua edukiko
du (adibidez, probabilitatea < % 10). Dena den, orokorrean pertsonek lortuko
dituzten helburu zehatzak jarraitzeko ohitura dute. Aipatuko ditugun hurrengo
lau faktore hauek emaitza igurikapena definitzen dute.
Emaitzaren feedbacka: ekintza baten ondoren lortutako emaitza (arrakasta edo porrota)
emaitzen igurikapena alda dezake. Pertsonak, ekintzak burutzen dituzten
bitartean, gai dira aurresateko beraien emaitzak onuragarriak edo txarrak izango
diren. Arrakasta edo porrotaren ebaluapena subjektiboa izan daiteke (“espero
nuena baino hobeto egin dut, beraz, arrakasta izan dut”) edo objektiboa (saria
irabazi dut, beraz, arrakasta eduki dut).
8.2 irudiak emaitza objektiboaren
feedbacka erakusten du pertsona baten etorkizunari begira dauzkan emaitza
igurikapena. Datuak Feather-en (1966) ikerketatik hartu ziren, zeinen
subjektuek hamabost anagramekin egin zuten lan, hasierako bostak oso zailak edo
oso errazak. Subjektuen erdia porrotarako prestatua zegoen, eta beste erdia
arrakastarako. Jarraian bi taldeak 6tik 15era anagramekin lan egin zuten
(zailtasun maila sinplea zutenak). Hasierako emaitzak zirela medio
arrakastarako igurikapenak 6tik 15erako ariketetan islatuak geratu ziren.
Hasierako arrakastak baldintzatu zuen emaitza igurikapenaren
gainean, arrakasta probabilitatea handiagoa izanik. Bestalde hasierako
porrotak arrakasta gutxitu egin zuen (Feather, 1966; Feather eta Seville,
1967). Datu hauek garrantzitsuak dira, zeren bi taldeetako subjektuak, nahiz
eta hasieran arrakasta edo porrota eduki, 6tik 15erako ariketetan antzeko
emaitzak lortu zituztelako.
Lanaren zailtasuna:
errendimenduaren feedbackaz gain, emaitza igurikapenak baita lanaren
zailtasunagatik ere baldintzatuak daude.
Lanaren zailtasunaren ebaluaketa, lehenaren ezaugarri espezifikoen eta
esanguratsuen menpe dago. Beraz, mendizaleek aldapa handian jartzen du
garrantzia, programatzaileek ordenagailuko programa zail batean eta ikasleak
psikologiako 500 orriko liburu batean. Aldapa, programaren zailtasuna eta
liburuaren lodiera, lanaren ezaugarri zail bezala ebaluatzen dira. Beste egoera
batean gerta daiteke, mendizaleak aldapa txikiago batean garrantzia jartzea,
programatzaileak ordenagailuko programa erraz bat birpasatzea eta ikasleak hiru
orriko artikulu bat irakurtzea. Aldapa txikia, ordenagailuko programa erraza
eta hiru orriko artikulua lanaren ezaugarri erraz bezala ebaluatzen dira.
Orokorrean, lanaren ezaugarri zailak arrakasta igurikapen baxua edukitzea
baldintzatzen dute, eta lanaren ezaugarri errazak berriz, arrakasta igurikapen
altua.
Alderakuntza sozialetik eratorritako
informazioa: Emaitzen
igurikapenaren hirugarren ezaugarria, besteak lan berdinean lortutako emaitzen
behaketa da ( De Villis, De Villis eta McCauley, 1978). Ekintza bat burutzen
duen pertsona batek kontziente da jarduera horretan arrakasta edo porrota
agertzeak arau orokor baten menpe dagoela. Aktoreak besteek edukitako
emaitzetaz kontzientzia baldin badu, orduan bere emaitzen igurikapena
alderakuntza sozialaren menpe egongo da. Esaterako, ikasleak iazko ikasleen
emaitzak dakizkiela kurtsoa hasten duenean besteen notak oinarri gisa edukiko
ditu, emaitza igurikapen batekin. Matrikulatu egingo da, beste ikasleen
emaitzekin alderatu egingo delarik. Baita gerta daiteke ere, kirol talde batek
beti galtzen duen beste talde baten kontra jokatuz gero irabazleko itxaropena
edukitzea.
Izaeraren faktoreak: Emaitzen igurikapenaren azken
ezaugarria izaeraren faktoreak dira. Ekintza egin baino lehenago arrakastarako
aukerak aztertzea beharrezkoa da ekintza hori lortu ahal izateko (adibidez,
Weiner, 1974). Ekintzak lortzeko gogoak dauzkaten pertsonak, normalean oso
optimistak dira emaitzen igurikapenen aurrean. Beste aldetik, lorpen baxuko
pertsonengan arrakastarako aukera nahiko baxuak dira, emaitzen igurikapenen
aurrean. McFarlin eta Blascoviche-k (1981), autoestimua altuko eta baxuko
subjektuen artean eredu bera aurkitu zuten. 8.1. taulan eraginkortasun
igurikapenen eta emaitzen igurikapenen aldaketak eta eskurapenen parte hartzen
duten aldagaiak laburdurak azaltzen dira. Zenbait arrazoi praktiko eta
teorikoengatik igurikapenak zehaztu egin behar dira: teorikoki, bai
eraginkortasun igurikapenarantz bai emaitzen igurikapenean ezaugarri
desberdinak agertzea ezberdintasun kontzeptual bat eragiten dute. Praktikoki
esaterako, 8.1. taulan estrategia terapeutiko ezberdinak erabiltzen dira
igurikapen baxuko baina pertsona errealistetan. Eraginkortasun igurikapena
aldatzeko zenbait aukera daude: esperientzia zuzena, zeharkako esperientzia,
egoera fisiologikoa eta hitzezko eragiketa. Beste aldetik, emaitza igurikapena
aldatzeko egokiera litzateke, arreta feedbackean lortutako emaitzetan, lanaren
zailtasunean, alderakuntza sozialetik eratorritako informazioan eta izaeraren
faktoreetan jartzea.
IGURIKAPEN TEORIA X
BALIOA
Teoria honek estimulu batekiko
hurbiltasuna igurikapen eta balio konstruktu kognitiboen biderketaren
funtzioaren arabera dagoela proposatzen digu.Teoria honen oinarrian Tolman eta
bereziki Lewin-en lanetan aurkitzen da. Teoriko hauek jarrera “ebazpen”
eta zenbait helburuk gidatua dela esaten
dute, pertsonak positiboki baloratutako objektuak lortzeko eta negatiboki
baloratutakoak ekiditeko egiten ditzaten esfortzuen arabera. Ondoren, bi
konstruktu kognitibo hauen elkarrekintza aztertuko dugu.
Igurikapena.
Igurikapen x balio teorian igurikapen
terminoa emaitzaren igurikapena kontzeptuaren sinonimoa da. Igurikapena
zenbakien bidez adierazten da (balioa ere modu berean egiten delarik).
Adibidez, %90ko igurikapen batek adierazten
du pertsona baten ziurtasun maila handia dela, jarrera baten emaitza konkretu
batean; %10ko igurikapen batek
adierazten du pertsona ez dagoela ziurtaturik.
Balioa. Balioa pertsona batek ingurugiroko estimulu
batetatik eratorri dezakeen asetasuna da. (Vroom 1964).
Estimulu bat positiboki baloratzen da
pertsona horrek berau edukitzea nahiago duenean ez edukitzea baino, eta
negatiboki baloratzen da kontrakoa gertatzen denean. Ume bat eskolan dagoenean
balio desberdineko estimuluak dauden ingurugiroan aurkitzen da. eskala batean
balioa –10tik +10ra adieraziko bagenu, haurrak bere inguruko estimuluei
emandako balioa honela laburbildu genezake: Patioa +9, bere laguna Juan +10,
irakaslea +5, zuzendaria –1, irakurketa –2, gramatikako lehiaketa –10, artea
+2, kirola –4. Zenbaki aurreko zeinuak estimulu bakoitzak hartzen duen tonu
hedonikoa adierazten du ( + = balio positiboa; - = balio negatiboa) eta
eskalaren zenbakiak (0-tik 10-era) tonu hedonikoaren intentsitatea adierazten
du.
Nahiz eta balio kontzeptua konstruktu
sinplea iruditu determinante asko ditu ( Ortony, Clore eta Collins, 1988).
Lehenik eta behin, objektu batek balio intrintseko (barnekoa) izan dezake.
Ekintza bat burutzeak suposatzen duen atxikimendu positiboagatik, adibidez
zaletasunak edo ekintza sexuala. Bigarrenik, objektu batek “zailtasun” balioa
izan dezake, trebetasun handia eskatzen duen ekintza bat menperatzeak
sortarazten duen plazeretik eratorria. Esate baterako, Everest mendia igotzea
edo gelako ordezkari bihurtzea. Hirugarrenik objektu batek balio
“instrumentala” izan dezake, etorkinerako helburu garrantzitsu bat lortzeko,
burututako premiazko eginkizun batek sortutako poztasunagatik; adibidez,
gidatzeko karneta gainditzea edo lan elkarrizketa batean arrakasta izatea.
Laugarrenik, objektu batek balio “extrintsekoa” izan dezake ekintza bat
burutzean lortutako ondorio errealek sortzen dute plazeragatik; adibidez,
soldata edo sari bat jasotzea. Azkenik, objektu batek balio kulturala izan
dezake, batek gizartea norbera mirestea eginarazteagatik. Esate baterako, indar
armatuetan sartzea edo beharrak dituen pertsona bati lapurtzea.
Indarra:
igurikapenak eta balioak, inguruko objektuarenganako hurbiltasun edo ekidipen
joera konduktual batean konbinatzen dira. Joera honek “indarra” izena hartzen
du (Vroom, 1964). Pertsonak modu arrazional batean jokatzen dute, estimulu
batekiko hurbiltzeko eta urruntzeko indarra igurikapen eta balioen emaitza da.
Honela Indarra = Igurikapena x balioa. Pertsona batengan zenbat eta handiago
izan, arrakastaren igurikapenen produktua bider objektu-helburuaren balioa,
orduan eta helburu horretara hurbiltzeko motibazio handiagoa. Bestalde, zenbat
eta txikiago izan arrakastaren igurikapenen produktua bider objektu helburuaren
balioa, handiagoa izango da pertsona horren motibazioa, helburu horretatik
urruntzeko biderketaren zeinua oso garrantzitsua da, igurikapenaren edo
balioaren balioa 0 bada, indarra ere 0 izango delako. Pertsona batek arrakasta
igurikapenik ez badaduka edo inguruneko estimulu bat erabat neutroa bada (V =
0) hurbiltzeko edo ekiditeko indarra ere 0 izango da. Hainbat esperimentu
frogatu egin dute igurikapen x balio formulak nahiko ondo aurresaten duela
errendimendua. ( Feather eta Newton, 1982; Mitchell, 1974; Schawad,
Olian-Gottlieb eta Heneman, 1979 ).
Igurikapen
x balio kontzeptua giza motibazioari aplikatzen badiogu adibide moduan UBI.ko
ikasle batek karrera aukeratzeko orduan duen dilema har genezake. 8.2 taulan
agertzen den moduan karrera bakoitza ingurugiroko estimuluen bat litzateke,
zeinari arrakasta igurikapen eta balioa bat dagokio. Karrera bat egitean
karrera horren barnean etorkizuna izango duelako ikastearen ustea litzateke
arrakasta igurikapena ikasle karrera hori entretenigarritasun mailari buruz
egiten duen estimazioa balioa litzateke ( bere balio intrintsekoa,
zailtasunezkoak, instrumentalek, extrintsekoak eta kulturalak oinarritzat
hartuta).
Karrera
bakoitzari arrakasta igurikapen bat eta balio bat egokituz gero, bakoitzak
jarraituko duen joera ( indarra ) kalkula dezakegu. Andereño (4,50) eta mediku
( 3,60) karrerek indar nahiko altua daukate; astronauta (0,10) eta atleta
profesional (0,90) karrerek berriz indar baxua daukate nahiz eta balioa altua
izan. 8.2 taularen behaketa sakonago batek, igurikapen x balio kontzeptuaren
oinarrizko proposizio bat adierazten du, pertsona bat helburu bat jarraitzeko
energizaturik egoteko, bai igurikapen bai balioa erlatiboki altuak izan behar
dira. Igurikapen puntuazio altua soilik badaude (adibidez, lantegiko langilea)
edo soilik balioarena (adibidez, politikari edo atleta profesionala), orduan
helburu batekiko hurbiltasun joera baxua izango da.
Modu
arrazional batean joera honen erabilpena adierazten duen beste adibide bat,
dantzaldi batera nor gonbidatu erabaki behar duen gaztearena da (ikus 8.3
taula). Horretarako, 8.2 taula “karrera” aldatu behar da, eta bere ordez
“laguntzaile posiblea” jarri.
8.3 taula lau laguntzaile posibleei egokitutako,
igurikapen, balioa eta indarra, eta 8.2 taulako lehenengo lau karreren
puntuazioak berdinak dira. Igurikapen x balioa formularen arabera gazteak Kurt
Zoeller dantzaldira gonbidatzea espero da, indar gehien edo hurbiltzeko joera
handien duen estimulua delako. Billy Ray Johnson-ek laguntzaile posible bezala
balio altua dauka, hala ere ez du gonbidatuko neska gonbidapena onartuko ez
duelako igurikapenagatik. Igurikapena da James Hachter-ek gonbidapena onartuko
duela, baina ez du gonbidatzen balio gutxi duelako.
ETSIPEN
IKASIA
Gertakizun
zehatz baten aurrean (errepikapenaren ondorioa), pertsonak ikasten dute ze
puntutaraino beraien jarrerak eragina daukaten edo ez gertakizun horren
emaitzetan. Esate baterako, ikasten dugu lurrikara eta urakanak gertakizun
nahiko kontrolaezinak direla, berriz, nota txarren aurrean eta gure gurasoen
errieta aurrean gertakizunak nahiko kontrolagarriak direla. Pertsonak ikasten
dutenean espero dituzten emaitzak ez-nahitako jarreren menpean ez daudela,
“etsipen ikasia” menpe geratzen dira. Hots, pertsona batek bere inguruneko
gertakizun kontrolaezinak hautematen dituenean, etsipen ikasiaren aurkitzen
dira, hau da egoera psikologikoa
(Seligman,1975). Adibide gisa,
Martin Seligman eta Steven Maier-en (1967) esperimentuak daude. Seligman eta
Maier-ek hiru baldintzapen esperimental erabili zituzten, subjektuak, txakurrak
zirelarik: 1)deskarga kontrolaezina, 2) deskarga baztergarria eta 3)
deskargarik gabeko kontrol taldea. Deskargak jasotzen zituzten bi txakur
taldeak, hamaka batean kokatu zituzten eta 5 segundoko iraupena eta
intentsitate moderatuko deskarga serieak eman zizkieten. Deskarga
kontrolaezinaren taldeko txakurrei, 64 deskarga zoriz eman zizkieten eta
txakurren ekintzek ezin zituzten deskargak geldiarazi. Nahiz eta txakurra
zaunka egin edo mugitu, deskarga beti 5 segundoko iraupena zuen (horrexegatik
kontrolaezina da). Deskarga baztergarriaren taldeko txakurrak, baita hamakan
ere jarriak izan ziren era kontrolaezinago taldeko txakurrak bezala tratatuak
izan ziren, baina kasu honetan txakurrek deskarga geldiarazi zezaketen aurrean
zegoen botoi bat muturrarekin sakatuz gero. Horrexegatik, deskarga
baztergarriko txakurrak botoiaren aukera dela eta deskargak geldiarazten
zituzten. Deskargarik gabeko kontrol taldekoak hamakan jarri zituzten
deskargarik jaso gabe.
24 ordu
geroago esperimentuaren bigarren fasea hasi zen, hiru egoera ezberdinetako
txakur taldeei era berean tratatuak izan ziren. Txakur bakoitza kutxa baten
barruan kokatu zuten, kutxak erditik bananduak zeuden horma txiki baten bidez,
gutxi gora behera beraren sorbaldaren neurrikoak . Kutxaren alde biak tamaina
berdinekoak ziren, oso antzekoak baina lurraren egituran ezberdintasun bat
zegoen, alde bateko sarexka lurrean deskarga elektrikoak eman ahal ziren. Froga
bakoitzean, txakurrak kutxaren alde honetan sartzen zituzten non deskarga
elektrikoak ematen zizkieten. Deskarga aurretik seinale bat ematen zen (gelako
argiak iluntzen ziren), eta 10 segundo beranduago deskarga ematen zen, baina
txakurra beste aldera salto eginez gero, deskargatatik libratu egiten zen,
deskarga ekidituz. 10 segundo pasa ondoren beste aldera salto egiten ez bazuen
60 segundoko deskarga jasaten zuen edo beste aldera salto egin arte.
Esperimentu hau ondo ulertzeko, 8.3 irudian hamaka (“a” diagrama esperimentuko
lehenengo fasea) eta kaxaren (“b” diagrama Carlson-en esperimentuko bigarren
fasea, 1988) diagrama bat ageri da.
8.4 taulan
Seligman eta Maier-en (1967) ikerketaren prozedura eta emaitzak laburbiltzen
dira. Deskarga baztergarrienaren taldeko txakurrak eta deskargarik gabeko
kontrol taldea deskargatatik ihes egiten azkar ikasi zuten. Deskargen hasieran
txakur hauek norabiderik gabe eta beldurtuta etengabe mugitzen ziren eta
edonola beste aldera salto egiten saiatzen ziren, hau da, kolpeka, topo egiten,
arrakastatzen e.a. Saiakera eta akatsen
bidez txakurrak ikasi egin zuten horma txikia pasa eginez gero deskargatik
libratu egiten zirela. Saio gutxi eta gero ikasi egin zuten horma saltatzean
gelako argia iluntzen hasten zela. Egora kontrolaezineko taldeko txakurrentzat
berriz egoera desberdina zen. Hasieran, txakur hauei deskargak aplikatzerakoan
beste bi egoeratan zeuden txakur taldeak bezala jokatzen zuten, hau da, zaunka
egiten zutela eta ikaraturik korrika egiten zutela. Beste bi egoerako txakur
talde ez bezala azkar korrika egiteari utzi zioten eta kexu ahulak egiten
zituzten sesioa bukatu arte. Froga
batzuk eta gero txakur hauek amore eman zuten eta deskargak onartzen hasi
ziren. Geroko frogetan, ez ziren ihes egiten saiatu. Txakur hauek hamakan
ikasitakoa, hau da, hasieran deskargak kontrolaezinak zirela, kutxara eraman
zuten. Txakurrak hautematen zuten ihes egiteko aukera beraien esku ez zegoela.
Aplikazioak
gizakiengan
Etsipen ikasiaren lehenengo
esperimentuetan animaliak erabiltzen zituzten subjektu gisa. Hiroto (1974) eta
Hiroto eta Seligman (1975) aztertu nahi izan zuten ea trauma aldaezin baten
aurrean pertsonak animaliak bezala jokatzen zuten. Hiroto-ren (1974)
esperimentuan, unibertsitateko ikasle batzuek etsipen ikasiaren esperimentu
batean parte hartu zuten, non aurikulare batzuk jarri behar zituzten tronpeta
tonu gogor batekin. Kasu honetan zarata estimulu abertsibo eta traumatikoa da
(eta ez deskarga, lehenengo kasuan bezala). Zarata kontrolaezin pean dagoen
taldea, nahiz eta jarrera ezberdinak aurkeztu, ezin zuten zarata eten. Beste
aldetik, zarata kontrolaezingo kideak palanka bat mugituz gero soinua eten
egiten zuten. Zaratarik gabeko kontrol taldea, subjektuak aurikulareak eramaten
zituzten baina ez zuten inolako zaratarik entzuten. Ikerketaren bigarren fasean
kide guztiei kontrolagarriak ziren soinuak aurkeztu zizkieten. Gizakiekin
eginiko ikerketak animaliekin eginikoak bezala ziren, esperimentuaren bigarren
fasean kontrolaezineko soinuaren aurrean zeuden subjektuak ez ziren zarata
abertsiboaren kontra azaltzen. Berriz kontrolagarria zen soinuko subjektuak eta
zaratarik gabeko kideak azkar joan ziren palanka mugitzera soinua ekiditeko.
Etsipen
ikasiaren efektua hurrengo kontzeptuetan defini daiteke: defizit
motibazionalak, kognitiboak eta afektiboak (Alloy eta Seligman, 1979). Defizit
motibazionalak erantzun ekidingarri baten aurrean borondatearen jaitsiera
ematen denean ageri dira. Honako defizit hau ikaskuntza sailekoa da zeren eta
subjektuaren ezintasuna adierazten du erantzun ekidingarriaren aurrean. Defizit
afektiboak berriz alterazio emozionalak dira, depresioa, antsietatea e.a.-ren
aukera.
Defizit
motibazionalak
Defizit motibazionalak borondatezko
erantzunen beherapenean isladatzen dira. Thornton eta Jabos (1971) zenbait
subjektu (gizakiak) elkarrikeztatu zituzten etsipen ikasitako esperimentua eta
gero jakiteko zergatik esperimentuaren bigarren fasean ez zuten ezer ere ez
egin zarata abertsiboa ekiditeko. Gutxi gora behera kontrolaezin egoerako %60
zarataren gainean kontrolik ez zuten (pena ez zuela merezi esan zuten).
Azkenengo esaldi hau (pena ez duela merezi) defizit motibazionalaren adibide
tipikoa da.
Defizit
kognitiboak
Etsipen ikasiak disposizio kognitibo
ezkor bat eragiten du non emaitzak ekintzen pean ez daudela uste den. Pertsona
batek bere burua esperientzia kontrolaezin batean ikusten duenean, gero oso
zaila egiten zaio ikastea etorkizunean ekintza hori burutzeko gai izango dela.
Gainera disposizio kognitiboa orokortu egiten da beste ingurune batzuetara
nahiz eta hauek lehen gertatutako kontigentziarekin (erantzun- emaitza)
zerikusirik ez eduki. Beraz, disposizio ezkorrak defizit kognitibo bat
sortarazten du zeren eta subjektuaren ikaskuntza ahalmenak (erantzun- emaitza
kontingentziari begira) blokeatuta geratzen dira (Alloy eta Seligman, 1979).
Etsipen ikasiko esperimentuan lortutako
emaitzak behatuz gero hurrengo galdera proposatu genezake: zergatik zarata
kontrolaezineko taldekoek esperimentuaren bigarren fasean ez zuten ikasi
palanka sakatuz gero zarata abertsiboa eten egiten zela? Beraien ekintza
ulertezin gisa izendatu aurrerik gogoratu behar dugu esperimentuaren lehenengo
fasean beraientzat zarata kontrolaezina zela. Pertsona batek zarata lehen aldiz
entzuten duenean ikaratu egiten da, eta bigarren aldiz entzutean posizioz eta
palankaren bat sakatzen saiatzen da. Gerta likete pertsonaren batek pentsatzea
posizioz aldatzea eta zarataren etenaldia erlazionatuta daudela. Gertatzen dena
bada kasu gehienetan nahiz eta burua edo posizioa aldatuz gero zarata bost
segundoko iraupenaz jarraitzen duela, hau da, ez dela eten egiten,
programaturik baitago iraupen konkretu baterako. Hola azkenean subjektua
hautematen du ez dagoela ezer egiterik zarata eten egiteko. Horrexegatik
esperimentuaren bigarren fasera pasa egiten denean eta zarataren aurrean
nahigabe palanka sakatuz gero (hurrengoan zarata eten egiten da) uste dute
kasualitatea izan dela eta zarata berriz agertzean ez dute palanka berriro
sakatzen. Kontrol taldekoek berriz jarrera ezkorra bat garatzeko ez dute
denborarik izan, beraz esperimentuaren bigarren fasean azkar ikasten dute
palankaren lana eta erlazionatzen dute palankaren mugimendua zarataren
etenarekin.
Defizit afektiboak
Egora traumatikoetan, erantzun ohikoena
beldurra da. Beldurra sentitzen duten pertsonak ihes egiten saiatzen dira,
beldurrak pertsona traumatik ihes egiteko bere esku dagoen guztia egitera
bultzatzen duelako. Denborarekin, hautematen dezakete beldurra izatea ez diola
ezertarako balio. Beldurrak eragindako erantzunak ez badira eraginkorrak,
orduan jokaera depresiboetara igarotzen da. Pertsonak badakienean ezin duela
ezer egin traumatik ihes egiteko, orduan sortzen den igurikapenak, pertsona
emozionalki apatikoa eta deprimiturik egotea sortzen du.
Bat-bateko heriotza: Etsipen ikasiaren izugarrizko ondorio afektibo bat, bat-bateko
heriotza da. Arrazoi fisiologikoek baino arrazoi psikologikoek sortutako
heriotza da. Curt Richter fisiologoak bat-bateko heriotzari buruzko ikerketak
hasi zituen, arratoiak eskuetan mantentzen zituenean hiltzen zirela behatu
zuenean. Antza denez, animaliak atrapaturik gelditzen direnean ihes egiteak ez
duela ezertarako balio ikasten dute. Pertzepzio honek “ezezko itxaropena”
sentsazioa sortzen du, arratoiek “amore ematen” dute eta bat-batean hiltzen
dira arrazoi psikologikoak direla eta. Richter-en arabera, bat-bateko heriotza
gertatzeko probabilitatea altuagoa da animaliak honako egoera hauek hautematen
dituenean: 1) bere bizitza arriskuan dagoenean, 2) arriskutik ihes egiteko
ahaleginak bertan behera uzten ditu eta patuaren esku geratzen da, eta 3)
depresio eta inaktibo egoera batean sartzen da ezezko itxaropen sentsazio baten
ostean.
Bere ideiak aurrera eramateko,
Richter-ek (1957), esperimentu bat garatu zuen, zeinean arratoiak banan-banan
ur epeleko metro t’erdiko sakonera zuen tanke batean sartu zituen. Arratoi
basati hauek bizirik irauteko igeri egiten zuten eta ihes egiten saiatzen
ziren. 60 ordu inguru igeri egiten zuten nekea dela eta hiltzen ziren arte.
Bigarren esperimentu batean, Richter-ek arratoiak 30 minutuz edo amore ematen
zuten arte heltzen zituen eta ondoren banan-banan ur tankean sartzen zituen, non
minutu batzuetan zehar gogoz igeri egiten zuten eta ito baino lehen ez zuten
ahalegin handirik egiten ihes egiteko. Hirugarren talde batean Richter-ek
arratoi basatiak heltzen zituen amore
ematen zuten arte eta ondoren lurrean uzten zituen. Harrapatu-askatu prozesua
hiru alditan errepikatu ondoren, arratoi hauek ur tankean sartu zituen. Aditu
honek arratoi hauek ihes egiteko “itxaropena” eduki zezaten espero zuen,
aurretik askatuak izan baitziren. Hiru taldeko arratoiak lehenengo taldeko
bezala jokatu zuten, hau da, 60 ordu gogoz igeri egin zuten.
Richter-en esperimentua sakoneko
inplikazioak dituzte. Frogatu egin da, adibidez, ezkontide baten heriotza
jarraitzen duen denboraldia heriotza probabilitatea, egoera hau ematen ez
denean baino %40n altuagoa dela (Parkes, Benjamin eta Fitzgerald, 1969). Hau
minbiziarekiko sentsibilitatearen etsipenari ere lotu egin zaio. (Schale eta
Iker, 1966). Beste ikerketek frogatu egin dute etsipenaren infekzioen aurkako
babes zelulak hiltzen dituela, hala nola, zelula hiltzaile naturalak eta
T-linfozitoak (Skalr eta Anisman,1979; Visintainer, Volpicelli eta Seligman,
1982). Baita aurkitu da ere bat-bateko heriotza gertatzeko ez dela beharrezkoa
honako egoera hauek ematea: harrapatua izatea, ezkonkide baten heriotzaren ondorengo
denboraldian edo minbizia. Ellen Langer eta Judith Rodin-ek egoitza bateko
agureak bi talde banatu zituzten (osasuna kontrolatuz). Talde esperimentalari
bere eguneroko bizitzan kontrol gehiago ezarri zitzaion, beraien jarduera
programatzea eskatu zitzaien, bere landareak zaintzeko, eta abar. Kontrol
taldeari bestalde, antzeko programa ezarri zitzaien eta landare bat eman
zitzaien, baina beraiek zaindu ordez, erizainak egin zuela lan hori esan
zitzaien. Beraz, talde esperimentala oso kontrol handia zuten bere eguneroko
jardueratan, kontrol taldea, berriz, kontrol baxua. Urte t’erdi beranduago
kontrol taldeko kide gehiago hil ziren (etsipenari bideraturik) talde
esperimentaleko kideak baino (kontrolari bideraturik) (Langer eta Rodin, 1976;
Rodin eta Langer,1977).
Garrantzizko galderak etsipen ikasiari buruzko ikerketak
Defizit motibazionalak,
kognitiboak eta afektiboak traumaren ondorioak dira? Seligman-en aburuz, etsipena sortzen da gizabanakoak duen
igurikapenagatik, non bere erantzunak ondorioetan ez baitute eragiten. Beraz,
etsipen ikasiak natura kognitiboa izango du -hots, erantzun- ondorio independentezko igurikapena. Hala
ere, etsipen ikasiaren ikerketa irakurri ondoren, esan daiteke etsipenen
defizitek min fisikoaren ondorioak
direla eta ez igurikapen ezkor baten ondorioak. Hau da, esperientzia
gogor bat organismoan aldaketa fisiko bat sor dezake; zeinek, defizit
motibazionalak, afektiboak eta kognitiboak sortzen baititu. Batez ere kontuan
hartzen baditugu etsipen ikasiaren ikerketan parte hartzen duten subjektuak
deskarga elektrikoak, soinu gogorrak, eta abarrak jasatera noizbehinka
behartuta izaten direla
Kritika hau, “diseinu triadiko” bezala
ezagutzen den diseinu estrategiko-esperimentalaren bitartez landua izan zen,
(Weiss,1972). Diseinu triadikoaren adibidea hartzeko hiru arratoien kokapena
har dezakegu (horietako batek, nahitaez beti deskarga bat jasoko du, beste
batek deskarga ekidin dezake eta hirugarrena kontrol menpeko egoera batean
egongo da) 8.4 irudian etsipen ikasiaren esperimentuan. Hiru arratoiek
esperimentuaren lehenengo fasean, bata bestearen atzetik, parte hartu zuten eta
hirurak aurrean gurpila bat eta atzean buztanari lotuta kable bat zutelarik.
Ezkerreko arratoiak ( deskarga saihesteko aukera duena) deskarga elektriko
txikia jasaten zuen eta deskargarekin amaitzeko gurpilari bueltak eman behar
zituen. Gurpila mugitzen hasten zenean deskarga amaitzen zen. Erdiko arratoiak
(nahitaezko deskargarena) deskarga bera jasaten bazuen ere, gurpilari bueltaka
eman arren ezin zuen deskargarekin amaitu. Are gehiago, erdiko arratoiak ematen
dituen erantzunak ez ziren baliagarriak murrizteko. Ezkerreko arratoiaren esku
zegoen deskargen amaiera ematea. Arratoi honek gurpila mugitzean bai bera, zein
bestea ez dute deskarga gehiago jasango. Programadorea bi arratoiei konektatuta
zegoenez, garrantzitsua da aipatzea deskarga elektrikoen kopurua eta iraupena
berdina jasango zutela (hau da, esperientzia traumatikoa berdina delarik)
esperimentuaren lehenengo fasearen zehar. Eskuineko arratoia (kontrol baldintzatua)
ez zituen deskargarik jasaten buztana kable batera konektatua eduki arren. Diseinu triadikoak
“igurikapen kontrolaezinaren” hipotesia frogan jartzen du eta ez etsipena
jartzen duen trauma bera. Deskarga baztergarriko animalia taldeek deskargak ekiditen
ikasten duten bitartean besteak; hau da, ekidin ezin deskarga jasotzen zutenak,
ez dute deskargak ekiditen ikasten, esperimentuko bigarren fasean hipotesia
indartzen du esanez aldaketa kognitibo bat dela eta ez aldaketa fisikoa,
etsipena sortarazten duena.
Porrotaren pertzepzioak
defizitak sortzen ditu? Beste gauza bat da etsipen
ikasia interpretatzerakoan igurikapen kontrolaezintasunagatik edo porrotaren
esperientziagatik den ikustea. Etsipena jakinarazteko gizakiekin burututako
ikerketa gehienetan emaitza gabeko anagramak erabili dira ( adibidez, Hiroto
eta Seligman, 1975). Ebatzi daitezkeen anagramak ematen zaizkie subjektuei
(PIZOK= POZIK) edo ebatzi ezinak direnak (KLDOP=?) esperimentuaren lehenengo
fasean. Esperimentuaren bigarren fasean subjektu guztiei ebazpena duten
anagramak ematen zizkien. Lehenengo fasean ebazpen gabeko anagramak eman
zaizkion subjektuei zailtasun gehiago izango dute bigarren faseko anagramak
ebazteko, lehenengo fasean anagramak ebazteko arazorik izan ez duten subjektuekin
konparatuz.
Zoritzarrez, diseinu
mota honek ez du determinatzen zein den: kontrolaezinaren igurikapena edo
porrotaren igurikapena, atarramentuaren hondamendia sortarazten duena, zeren
eta bigarren faktoreak nahasten baitirelako. Ondorioztatu genezake, ebazpen
gabeko anagramak egindako subjektuek inkonpetentziazko sentsazioa garatzen
dutela eta etsitu zuten bitartean, ebazpena zuten anagramak egin zuten
subjektuek kontrol sentsazioa eta persistentzia garatu zuten.
Kontzeptu hauen
nahasmena aztertzeko, Winefield, Barnett eta Tiggemann-ek (1985) esperimentu
bat diseinatu zuten, non kontrolaezinaren aurkezpena independenteki manipulatua
izaten zen, porrota edo arrakastaraino eramanez. Esperimentuaren lehenengo
fasean, subjektuek aurikularren bidez alarma bat entzuten zuten, hala nola,
ikasi behar zuten ahalik eta azkarren bere aurrean zuten kontrol paneleko
botoia sakatzea alarma geldiarazteko. Subjektu talde batek (soinu
kontrolaezina) soinuarekin bukatzeko ez zuten botoi sekuentziarik,
gainontzekoak, berriz, botoi sekuentzia bazuten soinua gelditzeko (soinu
kontrola). Ikertzaileak esperimentua 40 aldiz burutu ondoren subjektuei beraien
feedbackari buruzko errendimendua aipatzen zien. Ikertzaileak subjektu
bakoitzari bere errendimendua hobeagoa (arrakasta baldintzapena), txarragoa
(porrota baldintzapena) edo gutxi gora behera berdina (baldintzapen
kontrolatua) zela esan zuen beste ikasturteko ikasleekin konparatuz.
Esperimentuko bigarren fasean subjektu guztiek, antzekotasuna mantentzen zuten
botoi sekuentzia ikasi behar zuten soinua saihesteko.
Emaitzetan
ikusten zen bigarren fasearen errendimenduan eragin gehiago zuela ondorioaren
kontrolagarritasuna feedbacka baino. Izan ere, porrotaren baldintzetako
subjektuek kontrol eta arrakasta baldintzetako subjektuei gainditzeko joera
erakutsi zuten. Emaitza hauetatik Winefield eta laguntzaileek kontrol ezaren
igurikapenak, eta ez porrotaren igurikapena, ikusitako defizitak sortarazten
zutela esan zuten.
Defizitak aurreikustezinak
sortzen al ditu? Etsipen ikasiaren teoriaren
arabera, kontrol ezaren igurikapenak etsipenaren berezko defizitak sortzen
ditu.Gizakiekin burututako etsipen ikasiaren ikerketa gehienen arazo
metodologikoak kontaezinezko gertaerak ere ezin direla aurreikusi (Winefield,
1982). Ondorio bat (adibidez, deskarga bat, zarata bat edo hondamen natural
bat) aurreikustezina da, estimulu- seinale guztiekiko modu independente batean
ematen denean. Kasu honetan kontrol ezaren eta emaitzen aurreikustezintasunaren
banaketa esperimentala eta manipulapena erabiltzen duen esperimentu bat
eskatzen da, ikusteko ea biek edo batak edo besteak etsipena sortzen duten.
Zoritzarrez, izugarri zaila da ondorioa manipulatzea kontrolagarria izateko,
eta aurreikustezina. Seligman-ek (1975) baieztatu zuen kontrolezina eta aurreikustezintasunaren
efektuak desegitearen eginkizuna, “ia logikoki ezinezkoa” zela.
Etsipen
ikasiaren defizitetan aurreikusgarriaren efektua egiaztatu nahian, Tiggmann-ek
eta Winefield (1987) ondoko esperimentu hau burutu zuten, zeinean lau baldintza
esperimental hauek ematen ziren: kontrolagarri-aurreikusgarria (C-P),
kontrolaezina-aurreikusia (IC-IP), kontrolagarria-aurresangarria (IC-P) eta
tratamendu gabeko kontrol talde bat (ST) (ez zegoen kontrolagarri-
aurrikustezinezko baldintza). Esperimentuaren lehenengo fasean, subjektu
guztiei agindu zitzaien ordenagailu pantaila baten aurrean esertzea eta
noizbehinka alarma bat jotzea. Subjektuek, aurrean zuten etengailu bat
erabiliz, alarma eteteko modua asmatu behar zuten. C-P baldintzaren subjektuek
etengailua lau alditan sakatuz alarma eten zezaketen bitartean IC-IP
baldintzeko subjektuek alarmaren hasiera, iraupena eta amaiera C-P baldintzeko
subjektuen alarmari itsatsita zegoen. IC-IP baldintzetako subjektuentzako beti
2,03 segundoko iraupena zuen zarata ematen zenez, ondorioa kontrolaezina baina
guztiz aurresangarria suertatzen zen. Esperimentuaren bigarren fasean subjektu
guztiak alarmaren 20 errepikapen jasatera behartuak izan ziren. Menpeko neurri
kritikoa, baldintza bakoitzeko subjektuek alarmaren soinuari amaiera emateko
erabilitako denbora izan zen (etengailu erabiliz).
Tiggemann
eta Winefield-en ikerketaren ondorioek IC-IP baldintzaren menpe subjektuarengan
bakarrik ematen zela etsipen ikasia adierazi zuten. IC-P baldintzako
subjektuek, C-P eta ST baldintzen menpe zeuden subjektuen antzeko moduan ikasi
zuten alarma eteten. Tiggemann eta Winefield-en emaitzetan oinarriturik,
aurreikusteak etsipen ikasiak sorturiko defizitak azpimarratzen dituela
ondorioztatu zen. Etsipen ikasiaren defizitak beharrezko baldintzak emateko,
kontrolaezintasunak aurreikustezinarekin bat egin behar du. Hau da, etsipen
ikasiaren berezko defizitak gainditzeko orduan aurreikustea kontrolagarritasuna
bezain garrantzitsua dirudi.
Depresioa eta etsipenaren
arteko erlazioa. Etsipena, arrazoi naturaleko
depresio unipolar endogenoarentzako eredu bezala balio izan du (Rosenhan eta
Selignam, 1975). Etsipen ikasiak eta depresioak antzeko igurikapen arrazoiak
dituzte: pertsonak gauza txarrak gertatzea eta hauek ekiditeko irtenbiderik ez duela
espero du ( Rosenhan eta Seligman, 1984). Seligman-ek, eta geroago Depue eta
Monroe (1978) etsipen ikasiaren eta depresioaren ondorio eta arrazoien
antzekotasunak adierazi zituzten: arrazoi konpartituak (hau da, erantzun bat ematea efekturik izango
ez duelakoaren ustea izatea), sintomak (hau da, pasibitatea, autoestimua baxua,
gose falta) eta estrategia terapeutikoak (hau da, denbora galtzea, estrategia
kognitiboak). Bestalde, beharrezkoa da argitzea depresioa etsipen ikasiaren
kontzeptua baino zabalagoa dela, etsipen ikasiarekin lotuta ez dauden arrazoi
eta sintoma biokimiko, somatikoak, psikodinamikoak eta kognitiboak barne
hartzen dituelako.
Etsipen ikasiaren ereduaren erabilpena,
depresioaren etologiaren ulerkuntzarako, ekintza ikertzaile handia eragin zuen.
Etsipen ikasiaren eredua erabiltzearen ideiak depresioaren dinamika ulertzeko
kritika sendoak ( Depue eta Monroe, 1978; Costello.1978) eta laguntza handia
(Seligman) izan zuen. Hala ere, ikerketa honen ikuspuntu garrantzitsuena hauxe
da: indibiduo deprimituak indibiduo deprimitugabeak ez bezala beren bizipenak
kontrolagabeko egoerak bezala ikusten dituzte.Aurkikuntzak aipaturiko
depresiboen tendentzia horren arrazoietariko bat beraien mundua kontrolaezina
ikustea litzateke. Depresioaren jatorria pertsonen elbarritasun kognitiboan
aurkitu daiteke. Hipotesi hauen defendatzaileak Alloy eta Abramson izan ziren
(1979).
Esperimentu
honetan ikasle unibertsitario deprimituak eta ez- deprimituak parte hartu
zuten. Ekintzaren helburua zer-nolako kontrola zuten egin behar zuten lanean
aztertzea izan zen. Eskatu zitzaien saio batzuetan botoia sakatzea (argi berdea
agertzen zelarik) eta besteetan ez. Ikerketaren helburu nagusia botoia
sakatzean zer proportzioan argi berdea agertzen zen ebaluatzea zen. Talde batean
subjektua botoia sakatzen zuen aldi guztien %75n argi berdea agertzen zen eta
ez zen inoiz agertzen botoia sakatzen ez zutenean (talde hau, kontrol taldea
zen). Bigarren taldearen kasuan, argi berdea azaltzen zen %75, baita %25 ere
agertzen zelarik, botoia ez sakatu arren, (talde hau, kontrol taldea zen).
Hirugarren talderako, argi berdea %75 azaltzen zen eta %50 subjektuek botoiak
sakatzen ez zutenez (kontrol gutxiko taldea). Azkeneko taldean, argi berdea %75
agertzen zen botoia sakatzean eta %75 ez sakatzean (kontrol gabeko taldea).
Taulak azaltzen duten moduan, emaitzak oso ikaragarriak izan ziren. Depresiboak
izan ziren egoera bakoitzean eta judizioen epaiketa maila altuena izan zutenak,
ez- depresiboek berriz ez- kontrol baldintzapean kontrol mailaren judizio
desegokiak egin zituzten. Alloy eta Abramson-en (1979,1982) konklusioen
arabera, depresiboek errealitatea den moduan ikusten zuten, aldiz,
ez-deprisoboek errealitatea modu desegoki batean juzgatzen zuten (ez-kontrol
taldea).
Bigarren
ikerketan, Alloy eta Abramson-ek (1979) , ez-depresiboek “kontrol- ilusio”
delako bat zutela frogatu zuten. Kontrolaren ilusioa, pertsona batek bizi
gertaeren gain duen kontrola gainestimatzen duen bakoitzean azaltzen da .
Ikerketan, Alloy eta Abramson-ek, deprimitutako unibertsitarioei eta ez
deprimitutakoei berriro eskatu zieten, argi berde agerpenean edo ez- agerpenean
zuten kontrol maila ebalua zezaten.
Subjektu erdiek esperimentua dirurik gabe hasi zuten, hala ere argi berdea
agertzen zen bakoitzean bost ogerleko jasotzen zituzten. Argi berdea agertzen
zen bakoitzean bost duro irabaztearen prozesua jarraitzen zuen, subjektuak 500 pezeta irabazi arte (arrakasta
baldintza). Subjektuen beste erdia 500 pezetekin hasten zen, eta argi berdea
agertzen zen bakoitzean bost duro kentzen zitzaizkien (porrota baldintza).
Errealitatean, argi berdea zoriz agertzen zenez, subjektuek ez zuten inolako
kontrolik bost duroko txanponez. Beraz, menpeko aldagai garrantzitsuena,
subjektuek argi berdearengan zuten kontrolari buruzko judizioa zen.
Ikerketa horren emaitzak 8.6 irudian agertzen
dira. Argi berdearen gain zituzten kontrol judizioetan asmatu zuten. Bi
baldintzetan, depresiboek beren menpe zuten kontrol baxua onartu zuten.
Bestalde, pertsona ez-depresiboek soilik porrot baldintzetan onartu zuten beren
kontrol maila baxua. Arrakasta baldintzapean ez depresiboek kontrol-ilusio
indartsu bat azaldu zuten, argi berdearengaineko kontrola gainestimatzerakoan.
Alloy eta Abramson-en (1979,1982) ikerketatik ateratzen den ondoriorik interesgarriena
honako hau da: deprimitutako pertsonak ez dute etsipen ikasirako joera handiago
bat inguruarengan, duten kontrola errealitatean dutena baino txikiago
pertzibitzeagatik, baizik eta ez-depresiboek noizean behin bere burua
engainatzen dutelako pentsatzen bizi-gertaeren gain duten kontrola,
errealitatean dutena baino handiagoa dela (Taylor eta Brown,1988).
ALFERKERIA IKASIA
Normalean
ondorio kontrolaezinetaz pentsatzen denean, gogamenera ondorio erabat
abertsiboak datorkigu, adibidez deskargak, zarata handiak, familiako bat-bateko
heriotzak eta hainbat ondoezazko arrazoiak. Oinarri honen gainean, Engberg,
Hansen, Welker eta Thomas-ek (1972) etsipena gertakizun kontrolaezin positibo
batengatik sor daitekeelako hipotesia ebaluatu dute, Engberg eta gainontzekoak
aztertu zuten, animaliek defizit motibazional, kognitibo edo afektiboak izango
ote zuten beraien jokabidearekin zerikusirik ez zuen sari- programa bat ezarriz
gero. Beste erara esanda, zer gertatzen da animali batek sariak zoriz eta modu jarrai
batean jasotzen duenean?
Idei hau
frogan jartzeko, ikertzaileek hiru uso talde baldintza esperimental
desberdinetan jarri zituzten. Batzuei erantzun egoki bat egiten zuten
bakoitzean janaria jasotzeko entrenatu zitzaien (langile taldea). Beste batzuei janari kopuru bera ematen zitzaien, baina ez
jokabidea kontuan hartzen (alferkeri ikasitako taldea). Azkeneko taldeak ez
zuen entrenamendurik jaso lehenengo fasean (kontrol taldea). Bigarren fasean
uso guztiek jarduera bera egin behar izan zuten: janaria jasotzeko mokoarekin
piztuta zegoen argi bat sakatu behar zuten.
Kontuan
hartu zuten zenbat saio behar zuten usoek eskatzen zitzaien jokaera ikasteko.
Ondorengoa aurkitu zen: alferkeria ikasitako taldean zegoen usoek denbora
gehiago behar zutela erantzun-emaitza erlazioa ikasteko, langile taldean zeuden
usoak baino. Alde berean, kontrol taldearen usoak alferkeria ikasiaren taldea
baino lehenago ikasi zuten lana, baina langile taldea baino astirago. Emaitzek
adierazten dutena zera da, esperimentuaren lehenengo fasean, alferkeri
ikasitako taldearen usoak sariak dohainik zirela ikasi zuten eta ondorioz ez
zutela lan egin beharrik hauek lortzeko. Beraz, bigarren fasera igaro zirenean
erantzun-emaitza erlazioaren ikaskuntzaren latentzia atzeraturik ikusi zen.
Eguneroko
bizitzan alferkeri ikasiaren adibide asko ikus ditzakegu. Arreta, jostailu eta
gozokiz inguraturik aurkitzen den haurra alferkeri ikasia garatzen has daiteke.
Umeari zoriz eta bere jokabidearekin erlazionatu gabeko sariak ematen
bazaizkio, orduan hauek lortzeko saioak egiteari utz diezaioke, adibidez,
etxerako lanak egiten, lorategian laguntzen, etxeko lanak egiten edo bere
logela garbitzen. Umeak badaki lan hauek egin edo ez egin arreta eta jostailuak
jasoko dituela. Beste adibide bat, pertsona eder, lehiakor edo adimentsuen
kasua dugu hain zuzen ere. Oso ederrak diren pertsonak arreta eta laudorioak
jasotzen dituzte, egiten dutena kontuan hartu gabe. Pertsona eder batek
hautematen badu errefortzua ez dagoela bere jarreraren menpe, orduan honako
galdera hauek bere buruari plantea ditzake: Zergatik esfortzatu gainontzekoen
arreta lortzeko? Zergatik esfortzatu onartuta izateko? Zergatik edukatua izan?
Egiten dutena egin arren, beti begiratuko dituzte begi onez eta beti jasoko
dituzte sariak.
ETSIPENARI BURUZKO KRITIKAK ETA BESTELAKO AZALPENAK
Etsipen
ikasiak baditu bere kritikak (Costello, 1978; Weiss, Glazer eta Pohorecky,1976;
Wortman eta Brehm, 1975). Ondorengo azalpena zergatik pertsonek amore ematen
dute ondorio kontrolaezinen aurrean, pasibo geratzeko motibaturik daudelako
litzateke. Pertsonak motibaturik daude pasibo geratzeko pentsatzen dutenean
erantzun aktibo batek egoera latzagoa bihurtuko lukeela (Wortman eta
Brehm,1975). Urakan baten aurrean adibidez, posible da jendea modu pasibo eta babesgabe
batean geratzea, uste baitute amaiera negatibo bat emateko aukera gehiago
dagoela zerbait egiten saiatzen badira, saiatzen ez badira baino. Kasua hau
izanik, pasibitatea, sufritutako trauma gutxiesteko, enfrentamendu erantzun bat
litzateke. Beste adibide bat bakardadean sentitzen den pertsonarena da, honek
ez du eginkizun sozialetan parte hartzen, pentsatzen baitu parte hatuz gero
gauzak txarrera joko luketela. Modu honetan, pertsonak eginkizun sozialetan
parte hartzea ekiditen duen bitartean, bakardade sentsazioak txarrera ez jotzea
lortzen du. Beste ikuspegi batetik, esan daiteke pasibitatea enfrentamenduzko
erantzun bat dela, eta ez defizit motibazional bat.
Jay
Weiss-ek beste interpretazio ezberdin bat egiten du etsipena fenomeno
psikologikoa baino, psikologikoa dela esaten duenean. Aditu honek animaliei
deskargak ematean norepinefrinaren beherapena ematen dela beti aurkitu zuen.
(Weiss, 1972; Weiss, Glazer eta Polorecky,1976; Weiss, Stone eta Harrell,
1970).
Deskarga
elektrikoa bezalako gertakizun traumatikoak estresanteak izan daitezke.
Estresaren aurrean animaliengan ematen den erantzun fisiologikoak aldaketa
fisiologiko ugari sortzen du, hauen artean epinefrina eta norepinefrinaren
igoera. Animaliak estresa eragiten dion gertaerari aurre egiten dion artean
norepinefrinaren beherapenak jarraitzen du, baina ez epinefrinarena ( ikus 3.
Kapitulua). Animalietan, deskarga ekiditu daitekeenean, epinefrina eta
norepinefrina maila egonkortzen doa animaliak estresaren aurka arrakasta
duenean. Deskarga ezinbestekoa denean aldiz, epinefrina maila baino ez da
egonkortuko. Enfrentamendurako ezintasunaren ondorioz, ezinbesteko deskargako
taldearen barnean dauden animaliek, garuneko norepinefrinaren bukaera pairatzen
dute, eta hau askotan etsipena eta erantzunen amaierarekin erlazionatu izan da.
(Weiss, Glazer, Pohorecky, 1976).
Weiss-en
esperimentu batean arratoiak ur hotz edo epeleko talde batean 6 minutuz sartzen
zituzten. Bi talde erabili ziren, (bata ur hotzean, eta bestean ur epelean) eta
erabilitako ur kopurua beti izan zen, baina ur hotzaldi arratoietan
norapinefrinarekin amaitzen du, epelak ez bezala. Uretan 30 minutu egon eta
gero, bi taldetako arratoiak kaxa batean sartu zituzten; ur hotzean egondako
arratoiek etsipenaren antzeko efektuak erakutsi zituzten, ur epelekoek aldiz,
ez zuten aldaketarik erakutsi.
ERREAKTIBITATEAREN TEORIA
Zergatik umeek batzutan esaten diegunaren
kontrakoa egiten dute? Zergatik pertsonak txarto sentitzen dira mesede bat
egiten diegunean? Zergatik publizitatea eraginezina eta batzutan okerra izaten
da? Jack Brehm-ek horrelako galderak formulatu zituen erreaktibitate
psikologikoari buruzko teoria aurkeztean ( Brehm, 1966; Brehm eta Brehm, 1981).
Bremh-en ustez, pertsonek jokaera bat burutzerakoan, noiz burutuko duten erabakitzeko
aukera izatea nahi dute; hori dela eta, edozein iradokizun, agindu edo mesede
(nahiz eta mesedearen gogokizunak onak izan), pertsonarengan eragina izan
ditzake bere askatasuna oztopatuz erabaki propioak hartzeko. Umeari ez egiteko
agindu zitzaiona egiten duenean, pertsona batek opari bat jasotzen duenean
eskertuta egon ordez, arroa ageri denean eta kanpaina publizitarioak
proposatzen zuen mezuaren kontra pertsonak agertzen direnean; pertsona
bakoitzak erabakitzeko duen askatasunaren alde agertzen dela esan nahi du.
(Brehm,1966). Pertsona batek bere askatasuna arriskuan ikusten duenean edo
eliminatuta izango dela ikustean, metodo psikologiko eta konduktualen bidez
bere askatasuna berreskuratzen saiatuko da; beraz , “erreaktibitatearen”
kontzeptu horretan oinarrituko da.
Erreaktibitatea eta etsipen ikasia
Askatasunaren
zemaiaren pertzepzioa eta ondorio kontrolaezin baten pertzepzioa komunean
daude. Erreaktibitatearen teoriaren arabera, pertsonek bakarrik erreaktibitatea
sentitzen dute bere jokaeren ondorioak kontrolatzeko kapazak badira. Gainera,
pertsonak arroak, aktiboak eta aldakorrak bihurtzen dira berauen kontrola
galtzen dutenean. Erreaktibitatearen zein etsipen ikasiaren teoriak ondorio
kontrolaezinaren aurrean jendea izaten duen erreakzioetan oinarritzen dira;
baina ondorio mota hauen aurrean jendea bi modu desberdinetan jokatzen du.
Kritika honen aurrean, Wortman eta Brehem-ek (1975), erreaktibitatearen
teoriaren eredura moldatu ziren eta 8.7 irudian agertzen den etsipen ikasiaren
eredua proposatu zuten.
Wortman
eta Brehem-en ustez, pertsona bat ondorio garrantzitsuak kontrolatzeko kapaza
bada ondorio kontrolaezinen aurrean erreaktibitatea jasango du. Hau zentzua
hartuko luke etsipen ikasiari buruzko esperimentu bateko lehenengo saiakeretan,
non gizakia nahiz animalia inguru kontrolaezinaren kontra azaltzen baitira.
Seligman eta Mayer-en esperimentuaren txakurrek (1967) uluka, ostikadak ematen
eta zailtasunak jartzen hasi ziren babesgabeak bihurtu baino lehen. “a” puntua
eta “b” puntuaren arteko zuzenak (8.7 irudian agertzen dena) erantzun
erreaktiboaren irupena erakusten du. Hala ere, denborarekin, gizabanakoa egoera
kontrolaezina batera etengabe azalduta dagoenez, kontrola lortzeko edozein
saiakera ezgauza dela ikasi du. Gizabanakoa joerara erreaktiboek egoera
kontrolaezinak aldatzen ez dituela konturatzen denean, orduan etsipenaren
pasibotasuna azalduko da. “b” puntutik trazatu den marrak etsipenaren erantzuna
azaltzen du.
Ondorio
kontrolaezin baten aurrean gizabanako batek erreaktibitatea ala pasibotasuna
erakutsiko duen jakiteko, igurikapenaren kontrola eduki behar da. Jokaerak
ondorioetan eragina izan duela frogatzen bada, jokaera erreaktiboak iraungo du.
Erantzun-emaitzan independentzia bat nabaritzen denean (edo askatasunaren
galera) etsipena azaltzen da.
Igurikapenaren
kontrolaren kontzeptua ondorio abertsiboen, edo etsipenaren efektuaren aurrean
izan zezakeen erreaktibitatea azaltzeko, Mario Mikulincer-ek (1988) hurrengo esperimentua burutu zuen.
Mikulincer-ek zenbait ikasle unibertsitarioei ondorio kontrolaezinei buruzko
esperientzazko graduak eman zizkien. Talde bati asmaezina zen ebazpide bat eman
zion, bigarren talde bati mota hauetako beste lau eman zizkion eta hirugarren
talde bati bat ere ez (kontrol taldea). Mikulincer-en hipotesiaren arabera
ebazpide asmaezin baten aurrean egotean erreaktibitatea sartuko zen eta
horregatik errendimenduan hobekuntza bat nabarituko zen;baina, lau ebazpide
asmaezin aurrean, berriz, etsipena sortuko zen eta orduan errendimendua gutxitu
egingo zen. Esperimentuaren bigarren partean subjektu guztiek asma zezaketen
ebazpideak jaso zituzten. Hiru taldeen errendimendua alderatzean, ebazpide
asmaezin bat eman zitzaion taldeari errendimendu hobea azaldu zuen, lau
ebazpide emean zitzaizkienei, berriz, errendimendu txarrena eta ebazpiderik
gabeko taldearen errendimendua bitartekoa izan zen. Ondorio hauen arabera
honako ideiak lor genitzake:1) Ebazpide asmaezinen kantitateak erreaktibate
nahiz etsipenarekin zerikusia dauka eta 2) Erreaktibatea errendimenduaren hobekuntzarekin
erlazionatuta dago; baina, etsipena, berriz, errendimenduaren gaizkoadurarekin.
LABURPENA
Igurikapen
kognitiboa motibazio iturri garrantzitsua izan daiteke jokabidearen
intentsitate eta iraunkortasun eragina duenean. Igurikapenak 2 forma ezberdin
ditu, alde batetik eraginkortasunaren igurikapena eta bestetik emaitzen
igurikapena. Eraginkortasunaren igurikapenak banakoak ekintza bat modu
arrakastatsuan burutzeko gaitasunari buruzko ondorioztapen subjektiboak dira.
Emaitzen igurikapenak jokabide konkretu bat modu arrakastatsu batean burutzean
emaitza konkretua lortzeari/sortzeari buruzko onerizpen subjektiboak.
Igurikapen mota biak jokabidearen determinante kausalak dira, eta bata
bestearekiko nahi independenteak; modu honetan biak egotea premiazkoa; modu
honetan biak egotea premiazkoa da jokabide bat emateko eta irauteko.
Igurikapen
x balio teoriaren arabera inguruko objektu batekiko hurbiltasun joera jokabide
batek emaitza konkretu bat (e) izango duen igurikapenaren funtzio
biderkatzailea bat da, baita aurreratutako satisfazioaren eta objektu baten
lorpenarengatik eratorritako(v) funtzioa izango delarik. Igurikapen x balio Tª
banakoak inguruneko objektu ezberdinen artean aukeratu behar duenean aplika
daiteke. Kapitulu honetan hitzordu eta karreren hautaketa agertzen da
igurikapen x balio Tª azaltzeko, erabakiak hartzeko antzeko jokabidea.
Etsipen
ikasia banako batek bere bizitzako egoera guztiak kontrolaezinak direla
pentsatzen duenean ematen den egoera psikologikoa da igurikapena kontrolaezinak
3 defizit mota produzitzen ditu: motibazionala, kognitiboak eta afektiboak
Defizit motibazionalak erantzun borondateen beherapenean islatzen dira, defizit
kognitiboak etsipen ikasiak disposizio kongnitibo pesimista bat eragiten du,
non emaitzak ekintzen pean ez daudela uste den, defizit afektiboak perturbazio
emozionala depresio egoeran azaltzea da. Etsipenaren teoria duela bi hamarkada
proposatu zen eta denbora horretan kritika ugari sortu dira etsipen ikasiak
kontrolaezin igurikapenekin erlaziona ez ezik honako beste termino hauekin ere
erlazioa izan dezake: 1) trauma 2) porrotaren pertzepzioa 3) aurreikustezina 4) depresio klinikoa. Onarpen ona jasan duen
arren, etsipen ikasia ere kritikatua izan da, izan ere fenomeno psikologiko bat
baino fenomeno fisiologiko bezala kontzenptualiza baitaiteke.
Erreaktibitatearen
teoria. Etsipen ikasiaren eredua bezala, pertsonek kontrolaezinezko bizi
gertaeren aurrean nola erreakzionatzen duten azaltzen du. Teoria honen arabera,
banakoa gertaera hauen aurrean inguruko kontrola berreskuratzeko. Saio
psikologiko eta jokabide saioak egiten ditu.
Etsipen eta
erreaktibitate teorien arabera pertsonak modu ezberdinean erreakzionatzen du
ondorio saihestezinen aurrean, horregatik Wortman eta Brehm-ek bi teoria
integrazioa eskaintzen dute, honela
kontrolaezina den erreaktibitatea edo etsipena noiz sortaraziko dituen uler
dezakegu. Kontrola izatea edo berreskuratzea espero denean pertsonen
erreaktibitatez adierazi dezaketen bitartean. Kontrola egotea espero ez denean
orduan etsipen erantzun bat adieraziko dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario