7. KAPITULUA.
FOKAPEN KOGNITIBOA
Bada esaera bat:
"ispiluak ez du gezurrik esaten". Ispiluan begiratzen duzu eta neguan
zenbait kilo loditu dituzula ikusten duzu. 4-5 kilo galtzea eta berriro
osasuntsu egotea erabakiz, kirol gehiago egitea pentsatzen duzu.
Footing eginez hasten zara. Erraza
eta dibertigarria, gainera, da nekatu artean footing egitea. Aste bat igaro da,
baina ez duzu asko argaldu eta zure buruari galdetzen diozu zenbat kirol egin
beharko duzun zerbait nabaritzeko. Beste aste bat igaro eta egunerokotasunaren
presioaren islada gehitu da. Egunero gehiago kostatzen zaizu esfortzu bat
egitea eta bigarren aste honen amaieran bukatu da footing-a egitea.
Hilabete batzuk beranduago,
liburu-denda batean Kenneth Cooper-en "Aerobics" (1968) liburua
aurkitzen duzu kirolari ez diozu garrantzirik kendu eta begiratzea erabaki duzu
liburuaren zatirik garrantzitsuena "puntu bitarteko aerobica" sistema
da. Footingaren kapituluak zera esaten du: pertsona batek kilometro bat zortzi
minututan egiten badu bost puntu aerobicko irabaziko ditu. Aurrerago, aurrera
pausu taula bat agertzen da, bertan data, kirol mota, distantzia, denbora eta
puntuak idatzi ditzakezu. Liburuaren arabera, pertsonak 30 puntu irabazi behar
ditu aste batean osasuna hobetzeko eta pisua galtzeko.
Orain baduzu helburua, orain ez
duzu "ahal duzuna" egin behar baizik eta aste bakoitzean 30 puntu
aerobicko irabazi behar dituzu. Lehendabiziko astetan 30 irabaztea pentsatzen duzu,
baina zure gorputzak 20-ekin nahikoa dela esaten dizu. Orduan estrategia
berrietan pentsatzen duzu, adib., gauean ezik goizean egingo duzu kirola.
3.aste bukaeran 30 puntu lortu dituzu eta poza sentitzen duzu. Hilabete bat
pasatzen denean 40 puntu lortu nahi dituzu. Helburu berri honek esfortzu
gehiago esan nahi du, horrela, astean behin squash egitea erabaki duzu.
Zoritxarrez, astebeteko
oporrak hartzen dituzu eta 0 puntuetara bueltatzen zara. Uztea pentsatzen duzu,
zeren osasun irabazi eta 2 kilo argaldu dituzu. Baina, aurrerapauso taula ikusi
eta hilabeteak pasa ahala footinga astea 2 kilometro izatetik 6 kilometro
izatera heltzea nola egin dezakezun pentsatzen hasten zara. Lortzen badituzu
osasuntsuago eta argalago egongo zara. Zapatilak ipini eta parkerantz abiatzen
zara.
Kapitulu honetako gai
garrantzitsuenetariko bat da nola eta zergatik mota honetako helburuak
esfortzua mobilizatu eta epe luzerako programa bat egitearen probabilitatea
gehitzen duen, kirola egitea adibidez. Helburu bat motibazio propietateak
dituen gertaera kognitibo bat da. Kapitulu honek lau gertaera azaltzen ditu -
helburuak, planak, disonantzia eta antokontzeptua -. Bakoitza azaldu baino
lehen kognizioa azalduko da.
KOGNIZIOA
Orientazio
kognitibo motibazioak oso interesaturik daude kognizio, ekintza sekuentzian.
Motibazioan eta kognizio ekintzan inplikaturiko hainbat eraikin kognitibo
hurrengo hauek dira: planak (Miller, Gallanter eta Pribam, 1960), helburuak
(Locke, Shaw, Saari eta Latham, 1981), disonantzi (Festinger,1957), eskemak
(Ortony, Clore eta Collins, 1988), igurikapenak (Vroom,1966). Hemendik dator
psikologo kognitiboen interesa plan ekintza, helburu ekintza, disonantzia
ekintza, ... sekuentziengan jartzea. Liburu honetako zati honek, plan,
helburu,... baten adierazpen kognitiboak ekintza batek nola ondorioztatzen duen
azalduko du.
7.1
Marrazkiak erakusten du ohizko gertaeran sekuentzia bat, motibazioaren
perspektiba kognitiboaren ikuspuntutik. Inguruneko gertaerek giza zentzuetan inziditzen
dute, nerbio sistema zentralak prozesatzen dituen bizipen sentsorialak emanez.
Urrunean lagun bat agurtzen ikusteak eta telefono baten soinua entzuteak
informazio aktiboaren prozesamenduari hasiera ematen diote. Informazio
sentsoriala hartu, transformatu, ordenatu, berregin eta kontutan hartzen da,
memoriatik informazio prozesatzailearen fluxua berreskuratzen den bitartean.
Informazio prozesaketa honi ematen diogun esanahiaren arabera sortzen ditugu
igurikapenak (adib., gure lagunak zer esan nahi digun), helburuak (adib.,gure
lagun jatera gonbidatu), planak (esan edo egin behar duguna), etab. Gure
igurikapena, helburu eta planak agente aktiboak dira, motibazio fenomenoak
baldintzatzen dituztenak; gure atentzioa eta gure jarrera ekintza sekuentzia batera
eramaten baitute. Behin ekintza (jarrera egina dagoenean ondorioak gertatzen
dira (adib., garaipena, porrota, hobekuntza) zeinek konturatu, ebaluatu eta
azaltzen diren.
7.1
MAPA KONTZEPTUALA
Psikologia
kognitiboaren interesa bikoitza da. Lehenbizi psikologia kognitiboak pertsonak
bizi diren mundua nola ulertzen duten aztertzen du. Psikologia kognitiboaren
zati hau 7.1 adierazpenaren ezkerraldean azaltzen da (esperientzia sentsorial -
informazioaren prozesamendu aktiboa). Gizakiak nola hartzen duen informazio
sentsoriala (ikusmen, ukimen,...) eta nola eraldatzen, sintetizatzen, egiten,
gordetzen, berreskuratzen eta azkenik nola erabiltzen duten aztertzen da
(Neisser, 1967; Anderson, 1980). Sarrerako informazioaren eraldaketa eta
organizazio prozesuan dago, ezagutza jasotzen denean, eta honekin batera
ondorio kognitiboak eraikitzeko erabiltzen denean: planak, helburuak,
disonantzia, eskemak, ebaluaketak, atribuzioak, nahiak eta autokontzeptua.
Psikologia
kognitiboaren lehen interes hau modu batean adierazteko, ideia bat egiten saia
zaitez, irakurtzen duzun bitartean orrialde honetan agertzen diren estimulu
bisualak eragiten duten barne prozesuak ikusten. Orrialde honetako letrak
patroi ezagunak dira hitz taldeetan eraldatzen direnak. Irakurtzen duzun bitartean
testuko zati handi bat galtzen da, garrantzitsuenari atentzioa jarriz. Behin
eraldatua eta laburtua, testuak esanahia hartzen du elaboratze eta
ordenaketaren bitartez. Elaborapenaren ondorioz,testuari esanahi bat inposatzen
diozu. Irakurleak testuaren esanahia ulertzean, testuaren informazioa ordenatu
eta taldekatu egiten da estruktura batean non informazioa gordetzea eta
berreskuratzea laguntzen duen. Azkenik memorian dagoen informazioa berreskuratu
eta erabili egiten da adibidez azterketa
batean Guzti honen emaitza ezagutza deitzen da. Irakurtzean, Ikustean,
entzutean eta dastatzean, pertsonak mundua ezagutzera iristen dira. Ezagutza
funtzional bat da, zeren, pertsonak bigarren aldiz aurkitzen badu honelako edo
antzerako gertaera bat, segurtasun gehiago dauka zer gertatuko den jakiteko
lehen aldiarekin konparatzen badugu. Adib.,7.1 taulak neska eta mutil gazteek
lehenengo zitari buruz dituzten ezagutzak azaltzen ditu ( Rose eta Frieze, 1989). Esperientzia pertsonal
eta indirektoaren bitartez, mutil gazteek beraiek ordaintzea, nora joan
erabakitzea, beste batean gelditzea espero dela ikasten duten bitartean neskek
ikasten dute lagunei eta gurasoei esatea, fisikoa zaintzea eta mutila
gurasoei edo pisukideei aurkeztea espero dela.
Pertsonek
beraien ezagutza erabiltzen dutenean planak, helburuak,... eraikitzen dituzte
ondorio positiboak edukitzeko probabilitatek handitzeko eta ondorio negatiboen
probabilitateak txikitzeko. Behin pertsonak, ekintza batek izango duen
ondorioaren igurikapena duenean, bere jarrera ekintza bere kogniziotara
estutuko da. Pertsonek ezagutza kognitiboa erabiltzen dute autoproiektu bezala,
ekintza posibilitateak aukeratu eta ebaluatzeko.
Psikologia
kognitiboaren bigarren interesa kognizioak nola eramaten duen jarrerara da. Hau
ikus daiteke eskuinaldeko zatian ( ondorio kognitiboak, jarrera erantzunak).
7.1 adierazpenean motibazio ikuspuntutik kognizioa ekintzarako tranpolin bat
da, jarreran indar tentatzaile. Pentsalari kognitibistentzat, ekintza
pertsonaren pentsamenduetan dago eta ez instintu, beharrizan edo pulsio
batengan. Ekintza, kontrol kognitiboa badago, barne lanaren emaitza da, egiten
diren marrazkiak, betetzen diren igurikapenak, kontzientzian sartzen diren
memoriak. Kapitulu honetan berrikusten da nola planak, helburuak eta
pentsamenduaren inkonsistentziak (disonantzia) "ekintzaren tranpolin"
bezala lan egiten dute. Zortzigarren kapituluak igurikapenen propietate
autoefikazia eta ikasitako indefensioan erdiratzen da. Bederatzigarren
kapituluak atribuzioari buruz hitz egiten du (adib., bakoitzaren jarreraren
arrazoiak eta ondorioak. Planetan, helburuetan eta disonantzian aritu baino
lehen, motibazioaren ikuspuntu kognitibistaren lehen bi aitzindari aipatu behar
dira, Echuark Tolman eta Kurt Lewin.
7.1 TAULA
Lehenbiziko
zitan eginiko ekintzak %25 edo gehiagok aipatuta
EMAKUMEA
GIZONA
Senitartekoei eta
lagunei esan
Zita bat eskatu
Jantzi eta konpondu
* Zer egin erabaki
Urduri egon*
Jantzi eta konpondu*
Itxura zaindu*
Urduri egon*
Itxura baieztatu Itxura zaindu*
Lagunari itxaron
Kotxe eta pisua prestatu
Ongietorria eman
Daraman dirua begiratu
Lagunei edo gurasoei
presentatu
Lagunaren etxera joan
Joan*
Gurasoak eta lagunak ezagutu
Planak
baieztatu*
Joan*
Ezagutu* Automobilaren
atea ireki
Bromak, barreak eta
hitz egin*
Planak baieztatu*
Inpresionatzen
saiatu*
Ezagutu*
Zinemara, jaialdi
batera joan*
Bromak, barreak eta hitz egin*
Jan*
Inpresionatzen saiatu*
Etxera joan
Zinemara, jaialdi batera joan*
Ondo pasatu duela
esan*
Jan*
Agurtzeko muxu bat
eman*
Ordaindu
Kortesa izan
Gorputz
kontatua hasi
Laguna etxera eraman
Ondo pasatu duela esan*
Beste zita bat eskatu
Agurtzeko muxu bat eman*
Etxera joan
*Daramatenak biek
aipaturikoak dira.
MOTIBAZIOAN ENFOKE KOGNITIBOA ZUTEN TEORIKO OSPETSUAK.
EDWARD TOLMAN
Jokaera
aztertu zuen. Bere ustez, jokaera meta batzuez zuzendua zegoen, Pertsonak
objektu- meta horietatik hurbildu edo urrundu egiten gara. Adibidez, abioiko
pilotuak abioiak gidatzen dituzte eta liburutegiko liburuzainak liburuak
bilatzen ditu bakoitzak atentzio osoa jarrita daukan objektua aurkitu arte.
Objektu-meta
hori bilatu ondoren jokaera bukatu egiten da. Beraz, Tolmanen iritziz,
jokaeraren oinarria intentzioa da. Jokaerak prozesu kognitiboak islatzen ditu,
hala nola, pertsonak hipotesiak egiten ditu, estrategiak...erabiltzen ditu modu
jarrai batean meta batzuk lortzek helburuarekin eta zailtasunak edo trabak
ezabatzeko. Honi loturik, Tolmanek ikusi zuen nola animaliekin esperimentuak
egiterakoan, animaliak janarira iristeko bide laburrena eta errazena hautatzen
zuten eta honi noizbait trabak bilatzean, bigarren errazena aukeratzen zuten.
Arratoiak
bide laburragoak aukeratzen zituztela ikusi zuenean Tolmanek, ezagutza
kognitibo berezi bat edo bere ingurunearen errepresentazio mental bat zutela
ondorioztatu zuen. Tolmanek hau azaltzeko bi termino aldagarri erabiltzen
zituen proposizio eta kognizioarekin, hau da, exijentzia eta igurikapena. Exijentzia
eta proposizioa aldagarriak ziren, hau da, inguruneko meta bat lortzeko
proposizioak, gorputzeko exijentziak asetzeko desioarekin elkarraldatu daiteke.
Inguruko metak bilatu egiten ditugu zeren gorputzeko exijentziak asetu egiten
dituzte, hala nola, egarria, gosea...Azken finean, egarria bezalako exijentzia
korporalak motibatzaile izatera irizten dira zeren gorputzeko exijentziak
asetzen ditu.
Tolmanek,
kognizio eta igurikapena termino aldagarriak erabiltzen zituen. Kognizio edo
ezagutza, igurikapenaren oinarria da ingurugiroak asetu dezakeen gorputzeko
beharren arabera. Igurikapenak ezagutzaren parte dira (sineskerak,
eginkizunak...) eta memorian egongo lirateke, Ingurugiroan sortzen diren
egoeren errepikapenagatik sortzen da igurikapena eta ondorioz, azkenerako
badakigu egoera hori zergatik sortu den...arrazoiak lotzen ditugu. “Zerk
zuzentzen gaitun zertara” ikasten dugunean, ia badakigu lehenengo estimulua
izan ondoren, honek igarle moduan jokatzen baitu, bigarren estimulua segurtasun
minimo batekin, nolakoa izanen den.
Lotura
guzti hauen ondorioz, inguruaren mapa kognitibo bat osatzen dugu.
TOLMANEN ERAGINA GAURKO TORIA
MOTIBAZIONALEETAN
Tolmanek
ikaskuntzaren lehenengoetako teoriagile zen. Ikuspegi kognitiba aportatu zuen.
Tolmanen garaian, ikaskuntzaren lehenengo teoriak, estimulu - erantzun
kontzeptuak ziren. Baina Tolmanek zer proposatzen zuen; kognizioa (edo
igurikapenak), estimulu eta erantzunen arteko aldagai aldagarriak zirela.
Tolmanen mapa kognitiboak, igurikapenak...hauek motibazioan eta jokaeran
eragiten zutela esan zuen.
KURT LEWIN
Tolmanen
ikuspegia bezala, Lewinen ustez ere, gizakiak metak bilatzen ditu. Hau da,
pertsona beti ari da zerbaitengatik urruntzen edo hurbiltzen. Lewinen ustez,
pertsonak behar ezberdin asko ditu eta behar bakoitza intentzio batek eragin
dezake. Behin intentzio bat edukita, tentsioa sortzen da intentzio hori asetu
arte, ondorioz, Lewinentzat behar fisiologiko nahiz ez fisiologikoak
intentzioak sorrarazten dituzte eta intentzioak tentsioak sorrarazten dituzte eta
tentsioak organismoari metak ezartzen dizkio (intentzioak asetzeko) eta jokaera
akzio kontsumitzaile bat da meta batera zuzendua.
Lewinen
teoria kognitiboa "valencia" edo balorea da, hau da, pertsonaren
inguruko objektuak ze balorea gradu duten (gradu positiboa edo negatiboa).
Objektu deigarriak edo asetzen gaituzten objektuak balidezia gradu positiboa
dute neurri batean. Objektu mehatxatzaileak edo beharren satisfazioa oztopatzen
dutenak aldiz, balidezia negatiboa dute. Guzti honen ondorioz, pertsonak,
intentzioa asetzen eta tentsioa gutxitzen duten objektu metak bilatzen ditu.
Beretzat,
giza jokaera, oreka ziklo jarrai bat, tentsioa asetzeko eta meta batetara
iristeko bide bat da. Adibidez; ume batek eskaparaztean asko desio duen muineko
bat ikusten du. Ondorioz, bi gauza gertatzen zaizkio umeari; 1-muinkoak umeari
nahi izateko intentzioa probokatzen dio eta, 2-umeak muinekoari balidezia
positiboa ematen dio.
Umeak
muinekoa nahi izateko intentzioa asetzeko, umeak kognizio aktibitate asko
martxan jartzen ditu (adib., arazo edo problemak ezabatzeko). Umeak muinekoa
erosteko dirurik ez badu, beste bedi batzuk erabiliko ditu lortzeko; amari
dirua eskatu, arrebari, lapurtu...honekin zera esan nahi da; 1-beharrak behin
aktibatuta, aktibitate kognitibo eta jokaera asko bultzarazten dituztela eta,
"-objektu-meta atraktiboa edo erakargarria bihurtzen da pertsonak daukan
edukitzeko beharraren funtzioan.
Lewinen eragina gaurko teoria motibazionaleetan.
Motibazioan,
Lewinen terminologia oso garrantzitsua da ekarpen garrantzitsuak egin
dituelako. Bere ustez, pertsona, espazioa psikologiko baten bidez bideratzen
ziren eta bideratze hori inguruko indar edo balidezia batzuen bidez inpultsatua
izango litzateke.
Lewinen
iritziz, gizaki, mugimenduan dagoen gorputz bat da eta mugimendu hori, indar
batzuen eraginez sortzen da eta ondorioz, gizakia direkzio batzuetara
limitatuta egongo litzateke
PLANAK
Hiru
psikologoek (Miller, Galater eta Pribram), planek nola eragiten zutela
motibazioan, estudiatu zuten. Millerrek esaten zuen pertsonak bere jokaeraren,
inguruko objektuen eta gertakarien errepresentazio kognitibo idealak zituela.
Beste modu batean esanda, pertsonak, tenis idealaren sake bat badakite zer den,
pintura ideal eta psikologia klase ideala. Baita ere pertsonak kontziente dira
beren momentuko jokaeraz, inguruaz eta gertakariez. Hau da, pertsona kontziente
da bere teniseko sakea nolakoa izan den, bere pintura eta bere psikologia
klasea edo mota nolakoa den.
Hala
ere, gertatzen da bere momentuko egoera eta egoera idealaren artetiko
desdoikuntza edo “inkongruentzia” bat. Egoera honetan, pertsonak akzio plan bat
hartzen du ajuste edo "kongruentzia" sortzeko.
Inkongruentziaren
izaera motibazionala da eta planak, arazoak konpontzeko balio du eta horrela
kongruentzia kognitiboa sortzen da.
Kognizio
mekanismoan, planak, indarberritu eta jokaerak bideratzen ditu. Kognizio
mekanismo hau TOTE izenaz ezagutzen da. Tote
(testatu-operazio-testatu-atera)-ren akronimoa da. Testatuak zera esan nahi du;
momentuko egoera eta egoera idealaren konparaketa. Momentuko egoera eta egoera
idealak ez badute korresponditzen, inkongruentzia sortzen da eta pertsona
horren aurrean akzio sekuentzia bat martxan jartzen du. Ingurugiroan
aktuatzerakoan (operazioa egiterakoan), pertsona saiatzen egoeran ideala
lortzen. Bigarren testak berriro ere inkongruentzia ematen badu, jokaera
aldatzen du eta inguruan aktuatzen segitzen du (T-O-T-O-T-O etab.). Baina,
bigarren testak kongruentzia ematen badu momentuko egoera eta egoera idealaren
artean, pertsona, planetik irten egiten da (eginbeharrekoa bete duelako).
Beraz, TOTE eskema sortu du.
TOTE
unitateak, planak, akzio motibazionalarekin elkartzen ditu. Adibide batekin
azalduko dut; pintore batek bere kabailetea katarata batetara eramaten du
kataratak marrazteko asmoz. Marrazkia bukatu ondoren, marraztutakoa eta egiazko
kataratak konparatzen ditu eta ohartzen da bi irudiak inkongruenteak direla.
Pintorea oraindik ez da gustura sentitu bere lanarekin (ez da imajinaren
erreflexu perfektua oraindik) eta ondorioz, okerrak zuzentzen segitzen du
kataratak ongi plasmatu arte (imajina ideala lortu arte). Bere helburu hau
lortzen duenean, pintatzeari utziko dio, planetik irtengo da.
Motibazio zuzentzailea.
Miller,
Galater eta Pribram-ek sortutako plan-akzio kontzeptualizazioak, pertsonak
honela deskribatzen ditu; 1-plan bati loturikoa, 2-feedbackari atentzioa
jartzen diona, momentuko selfaren eta self idelaren artean inkongruentzia noiz
sortzen den jakiteko eta 3-indongruentzia ezabatzeko jokaera aldatzen duena.
Hala
ere, gaur egun uste da, planak ez direla fixoak, baizik aldakorrak direla.
Beste modu batean esanda, inkongruentzia bat sortzen denean oraingo egoera eta
egoera idealaren artean, pertsonaren planak aldatzeko probabilitatea duela
kondukzio sekuentzia propioa bezala.
Planak
aldakorrak direla pentsatzeak, pertsonak erabat erabaki hartzaileak garela
bezala ondorioztatzen du. Edozein inkorgruentziak ez du sortzen jokaera
sekuentzia automatikoak baizik, "motibazio zuzentzaile" batetara
eramaten du.
Motibazio
zuzentzaileak, erabakiak hartzeko prozesu bat aktibatzen du eta prozesu horrek,
inkongruentzia ezabatzeko forma ezberdinak kontutan hartzen ditu, adibidez,
plana aldatzea, jokaera esfortzua handitzea edo txikitzea eta planetik irtetea.
Planak
zio sekuentzia berri honek, plan batek zuzendutako jokaera bat ulertzea
errazten du prozesu dinamiko bat balitz bezala non motibazio zuzentzaileak
aktibatzen duen pertsona akzio kurtsoa segitzeko.
HELBURUAK
ETA METAK
Planaren
antzeko kontzeptua helburuarena da (Locke, 1969). Helburua, pertsona lortzen
saiatzen den gauza da (Locke, Shaw, Saari eta Latham, 1981). Pertsona batek 2
kg galdu nahi dituenean, meta bati zuzenduriko jarrera du. Hau egitean, oraina
(2kg gehiegi ditut) eta idealaren (2 kg galdu ditut) artean inkongruentzia (desoreka)
dagoela ohartzen dira. Egoera idealean, Helburuari dagokion, gauzak hobeki
egonen duenaren aurreikuspenak dira, planetan, ordea, egoera ideala inguruan
dagoen kondizio baten da (aurretik existitua).
Ikaskuntza
askok, meta zehatzek motibazioan duten eragina ikertu dute. Ikerketa batean
(Wineberg et al., 1988) unibertsitateko ikasle batzuk flexioak egiten hasi
ziren 2 minutuz. Batzuk helburu zehatzak jarri zituzten, 2 minututan zenbat
flexio egin zitzaketen kalkulatuz (metak jarri zituen talde) besteek, aldiz,
ahal zutena egin zuten (metak jarri ez zituen aldea). Metak jarri zituen
taldeak, jarri ez zituenak baino flexio gehiago egin zituen.
Metak
ez dute beti errendimendua hobetzen. Errendimenduaren hobekuntza nabarmena izan
dadin, helburuak honelakoak izan behar dira: zehatzak, zailak eta
desafiatzaileak ( Locke et la., 1981). Pertsona bati "ahal duzun guztia
egin" esatean meta bat ipintzen ari zarela ematen du (nahiz eta erraza,
anbiguoa edo zalantzazkoa eta ez oso desafiatzailea) baina ez da besteak zer
egin behar duen, zalantzazko komentario bat baina (Locke eta Latham, 1985).
Bestalde, dietan dagoen pertsonari, 1.go eta 7. egunetan 2000 kaloria, 8. eta
14.-etan 1500, eta 15. 21. egunetan 1000 kaloria kontsumitu ditzan esatean, oso
zehatz espezifikatzen du pertsona honek egin beharrekoa. "Egin ahal duzun
guztia" bezalako helburuak, erregimenean dagoen pertsona, helburua lortu
duen ala ez, zalantzarekin uzten dute.
Lock
eta Latham-en ( 1985 ) arabera, lau arrazoi nagusi daude, arreta jartzeak errendimendua
hobetu dezakeela pentsaraztera eramaten dutenak:
Lehenengoa,
pertsonaren arreta egin beharreko zereginera zuzentzen dute. Horrela, meta bat
edukitzean, arreta handiagoa ipintzen delarik. Lock eta Bryan ( 1969 ),
adibidez, irakurketa ariketa batean, meta zehatza zuten ikasleek denbora
gutxiagoz egon ziren liburuak begiratzen, " ahal duzun guztia egin "
helburua zutenak baino.
Bigarrena,
helburuek ahalegin bat eragiten edo sartzen dute. Lock-ek ( 1966 ) pertsona
batek egiten duen ahalegina, ariketa honek duen zailtasunarekin proportzionalki
lotuta dagoela ikusi zuen. Meta zailagoa denean, ahalegina handiagoa izanen da.
Adibidez, abokatuen kasuan, gehiago saiatzen dira kasu zailetan, errezetan
baino. Berdina esan dezakegu besteetaz, ariketa zailagoa denean, metara
iristeko ahalegina edo saiakera handiagoa izanen da.
Hirugarrena,
metak iraunkortasuna ( persistentzia ) handitzen dute. Honen arrazoietako bat,
iraunkortasunak, helburura iritsi arte irauten duelako da ( Laparte eta Nath,
1976; Laham eta Locke, 1975 ). Baita ere, pertsona distraitzeko edo garaiz
aurretik etsitzeko aukera murrizten dutelako. ( Laparte eta Nath, 1976 ).
Ikuspuntu horretatik, helburuak planarekin antzekotasuna du ( ikusi 7.2 ).
Helburura iristea saiatzen diren pertsonek, beraien inguruan egiten dute lan,
helburua lortu arte.
Laugarrena,
helburuak, errendimendua hobetzeko, estrategia berrien garapena gehitzen dute (
Latham eta Baldes, 1975; Terborg, 1976 ). Pertsonak, hasierako saiakeran ezin
baldin badu meta lortu, estrategia hori utzi eta beste estrategia berri bat
sortzen saiatuko da. Adibidez, pertsona erregimenean badago eta ezin baldin
badu 1000 kaloria baino gutxiago kontsumitu, bere meta deusezten du. Beraz,
bere lehenengo estrategiak ez duenez arrakasta izan, bigarren estrategia hobe
bat sortzera motibatua egonen da. Hasieran, erregimenean dagoen pertsonak,
barazkiak janez eta kaloria gutxiko edariak edanez saiatu daiteke pisua
galtzen, baina emaitza edo eraginik ez duela ikustean, beste estrategia bat
garatu dezake, gosari indartsua eta apari ahula, adibidez.
Helburu
zail, zehatz eta desafiatzaileak errendimendua hobetzen dute, pertsonaren
arreta zentratzen dutelako, ahalegi8na behar dutelako, iraunkortasuna
(persistencia) handitzen dutelako eta errendimendua hobea izan dadin,
estrategia berriak garatzera motibatzen dutelako. Helburuen ezartzea
baliagarria izan dadin, bada beste arrazoi bat hauetaz aparte: feedbacka (
Erez, 1977 ). Helburuen ezartzeak, feedbacka helburuarekiko iraunkorra denean
baino ez du funtzionatzen. ( Locke et. la., 1981 ). Beste modu batera esanda,
pertsonak bere garaipenak ahalik eta gehien lortzeko, helburuak eta honekin
harremanetan bere errendimenduaren feedbacka behar ditu ( Becker, 1978 ).
Feedbackaren bidez, pertsonak bere errendimendua txikia, nahikoa edo handiegia
den ikusi dezake. Feedbackaren errendimendua meta asetzeko txikinegia denean,
pertsonak bere inkongruentzia onartzen du eta bere etorkizuneko errendimendua,
helburua asetzeko nahikoa edo gehiegizkoa denean, pertsona pozik eta gai sentitzen
da. Etorkizunean helburu zailago bat ipintzeko moduan, beharbada.
HELBURUEN
ONARPENA:
Helburuen
ezartzea eta helburu bati zuzenduriko ekintzaren arteko elkartzearen eragozpen
bat, pertsonak helburu hori onartzea edo ez da. ( Erez eta Zidon, 1984 ). Pertsonak
helburuak onartu aurretik, honen zailtasun maila ikusi beharra du.
Entrenatzaileak
atletari 1.5 km 5 minututan egiteko esaten dionean, atletak, onartu baino
lehen, hori egiteko duen probabilitatea ikusiko du. Atletak helburuaren
zailtasun mailari buruzko ebaluazio kognitiboa egitea garrantzitsua da,
helburuaren onarpena, honen zailtasunarekin negatiboki lotuta baitago ( Hau da,
gero eta helburu zailagoa, orduan eta aukera gutxiago onartua izan dadin ).
Adibidez, entrenatzaileak 1.5 km 6 minututan egiteko eskatuko balio atletari,
ziurrenik onartu egingo zuela. 6 minututik 5-era pasako balu helburua, atletak
onartzeko probabilitatea jaitsi eginen litzateke.
Kontutan
izan dezagun, Erez eta Zidon-en ( 1984 ) oinarritua dagoen, helburuak onartzeko
prozesua 7.3.-an. Kanpotik jarritako helburu bat onartzen denean (
entrenatzaileak, aitak, nagusiak... jarria ), pertsonak helburua barneratu eta
barnetik ezarritako helburu bihurtzen du. Bestalde, baztertuak diren helburuak,
baina kanpotik ezarriak direnak, ez dute errendimendua hobetzen. Erez eta
Zidon-en (1984) arabera, kanpotik ezarritako helburu batek errendimendu
positiboa eragin dezan, lehenik, barne helburua bilakatu beharra da. Gainera,
helburuaren ebaluazio kognitiboaren zailtasuna erabat kontrolpean dago
feedback- ari esker. Hasieran kanpotik ezarritako helburuaz pasa egin dezake
atletak, baina lasterketa bat irabaztean, onartu eginen du ( eta beraz
helburuari gainditu dezakeela pentsatuko du).
Helburu
baten onarpenak, ( bakoitzak bere buruari ezarritako erabakia ) ahalegin
batekiko konpromisoa adierazten du, eta ez onartzeak, ordea, indeferentzia edo
konpromiso eza. Erez eta Zidon-ek ( 1984 ) pertsona batek behin helburua onartu
eta gero, lanaren zailtasuna eta errendimenduaren arteko erlazioa positiboa
bihurtzen dela ikusi dute. Hau da, gero eta helburu zailagoa jarri bakoitzak
bere buruari, orduan eta saiakera edo ahalegin handiagoa eginen du. Helburua ez
bada onartzen ( edo zailegia bada ), ez da inolako ahaleginik eginen, beraz,
zailtasuna eta saiakeraren arteko erlazioa negatiboa da. Erez eta Zidon- ek,
pertsonak helburu hori ez onartzeko, oso zaila izan behar duela ikusi dute.
EPE
LUZERAKO HELBURUEN EZARTZEA:
-
Epe luze eta laburreko
helburuen ezartzearen konparazioa:
Medizina
ikasi edo lasterketa olinpikoa irabazi nahi duen atletak epe luzerako helburura
dituzte. Baina helburu hauek lortzeko, lehenik, epe laburreko helburuak bete
behar dituzte. Medikuak, adibidez, unibertsitateen onartua izan dadin, nota ona
atera beharra du selektibitatean, diru asko lortu beharra du, beste herri
batera aldatu beharra da, etab. Mediku askok bide erdian etsi egiten dute, ez
dituztelako errefortzu positiboak jasotzen. Horregatik, epe laburreko helburuak
ipiniz, beraien lorpenak ikusi ahalko dituzte, azkenik, epe luzeko helburua
lortuz.
Epe
luzeko helburua, epe motzeko helburu bihurtzeak abantaila ugari ditu.
Lehenengoa, epe luzerako helburuekin ezin dira emaitzak berehala ikusi, baina
epe motzekoekin bai, helburua lortzeko errefortzuak handituz.
Honela,
errefortzu positibo honek, pertsonaren konpromisoa handitzen du epe luzerako
helburuarekin ( Latham, Mitchell eta Dossett, 1978 ). Bigarrena, epe luzerako
helburuek (ez epe laburrekoak) ez dute atarramenduarekin erlazionaturiko
feedbackik ematen, epe laburrekoek, aldiz bai, baldin eta beharrezkoak badira,
helburua lortzeko. Konpetizio nazional irabazi nahi duen atletak, feedback
gutxi jasotzen du bere errendimenduarekiko, astero denboradako partidua
jolasten duen atletarekin konparatuz.
-
Helburuen ezartzea eta berezko
motibazioa:
Ikertzaile
ugarik ikertu eta ebaluatu dute, motibazio zehatz baten inguruan, kasu honetan
berezko motibazioan ( Bandura eta Schunck, 1981; Harackiewicz eta Manderlink,
1984; Mossholder, 1980; Vallerand, Deci eta Ryan, 1985 ), zer nolako eragina
duen helburuen ezartzeak. Lehenengo ikerketan, Mossholder ( 1980 ), subjektuek
buruhauste baten inguruan lan egin zezaten egin zuen, eta helburuak zeuzkaten
subjektuek hobeki lan egin zutela ohartu zen, helburuak ez zeuzkatenak baino.
Baina helburua zeukaten partaideek berezko motibazio gutxiago zeukaten
aktibitatearekiko, helburua ez zutenak baino, Beraz, Mossholder-en
ikerkuntzatik, helburuen ezartzeak errendimendua handitzen, baina berezko
motibazioa gutxitzen duela ondorioztatzen da.
Helburuen
ezartzearen ondorengo bi ikerkuntzek, subjektuek helburuekin tarea esperimental
bat egin zezaten, egin zuten. 1- epe laburrera ( edo gertukoak ), 2- Epe luzera
( edo urrutikoak ) eta 3- helbururik gabe ( egin ahal duzuna ) eta gero
partaideen berezko motibazioa ebaluatu zen. Manderlink eta Harackiewicz-en
(1984) ikerketan, unibertsitateko ikasle batzuk hitzezko buruhauste batzutan
lan egin zuten, hiru baldintza hauetan. Errendimendu hoberena lortu zuten
subjektuek, epe laburreko helburuekin lan egin zutenak izan ziren. Baina behin
ariketa bukatu eta gero, berezko motibazio handiena erakutsi zutenak, epe
luzeko helburuak zeuzkatenak ziren. Bandura eta Schaunck.ek ( 1981 ) ume batzuk
matematikako ariketa ez oso atsegina la egin zezaten egin zuten, lehen
aipatutako kondizioren batetan. Epe laburreko helburuetan lan egin zuten
haurrak berezko motibazio gehiago erakutsi zuten, epe luzeko edo helbururik
gabeko haurrak baino.
Beraz,
ikerketa batzuk epe laburreko helburuek berezko motibazioa gehitzen dutela
erakusten dute eta beste batzuk berriz, epe luzekoek. ( Ikerketa guztiek epe
laburreko helburuek errendimendua handitzen dutela diote ). Vallerand, Deci eta
Ryan-ek ( 1985 ), kontraesanezko emaitza hauek barneratu zituzten, esanez,
aldatzen den gakoa,m hasierako berezko motibazioak, tarearekiko duen erlazioan
dagoela, eta honek eragiten duela, epe laburreko edo luzeko helburuek gehitu
dezaten berezko motibazioa. Pertsona batek, ariketa bat, berezko motibazio
baxuarekin hasten duenean, epe laburreko helburuek konpetentzia handitzen dute,
pertsonari lehiaketa sentsazio handiagoa ematen diotelako.
Pertsona
batek, ariketa bat, berezko motibazio altuarekin hasten duenean, epe luzerako
helburuak dira berezko motibazioa handitzen dutenak. Hau, oso interesatua
dagoen pertsonak, epe laburreko helburuak intrusiboak edo oso kontrolatzaileak
bezala bizitzen dituelako da. Ariketa bat egiten duen pertsonak, badu
aginpidedun egiten duen zeregin bat, beraz, bere konpetentziaren kontzeptua ez
dago zalantzan. Bere lehiakortasuna edo konpetentzia ez dagonez jokoan, epe
laburreko helburuak eduki dezakeen eragin bakarra negatiboa da. Bestalde, epe
luzerako helburuek erronka bat suposatzen dute, baina ez dira hain intrusiboak.
Honela, epe luzerako helburuak jarraituz, lasaitasun handiago eta beraien
erritmoa hartu ditzakete gauzak. ( Mandelink eta Harackiewicz, 1984; Vallerand
et. la., 1985 ).
Helburuak
egitura kognitibo konplexu gisa.
Sarritan
helburuak eskuratu nahi diren estatu jakinak bezala kontzeptualizatu daitezke,
esate baterako bi kilo galdu edo lana aurkitu. Beste batzuetan, eta behar bada
maizago, helburuak hain argi identifikatzea zailago izaten da. Otorny, Clore
eta Collins-ek hitz egitea elkarrekin lotuta dauden egitura gisa. 7.4 figurak
Susan Ravlin (1987) eta Otorny et al.-ek piano kontzertista izan nahi duen
neska baten helburuen egituraren inguruan egindako errepresentazioa aurkezten
digu. egituraren goiko partea bere nahi abstraktuena (epe luzekoa) ageri dira,
beheko partean berriz beren nahi konkretuak (epe motzekoak) ageri dira.
Nahi
abstraktu edo konkretu bakoitza besteekin lotuta dago, nahi duenak neskaren
helburua den piano konztertista izatera zuzenduta baitaude. Gainera nahi duenak
"fluxu kasual" bati lotuta daude, non nahi batek sortutako poza beste
bat eskuratzeko probabilitateak handitzen dituen, nahi bat lortzerako bidean
porrot batek beste bat lortzeko probabilitatea gutxitzen dituen bitartean.
Disonantzia
kognitiboa.
Teoria
kognitibo batzuen oinarrian pertsonak bere elementu kognitiboen artean
konsistentzia egon dadin saiatzen direla delako proposizioa bat dago, hau da,
bere jarrerak, sineskerak, baloreak eta iritziak (Festinger, 1957; Heider,
1958, Osgood eta Tannanbaum, 1955). Teoria hauen arabera pertsonak beren
kognizioen arteko konsistentzia maximoa mantentzeko joera daukate eta honek
haien jokaera eragina izan dezan. Kognizio bat beste batekin kontraesanean
sartzen den bakoitzean inkonsistentzia bat sortzen du, honek aldi berean
ondoeza sortzen duelarik. Inkonsistentzia honek pertsona era egokian aurre egiten
ari ez dela, eta konsistentzia berreskuratu behar duela gisako seinale
psikologiko bat komunikatzen du (Kelman eta Baron 1968). Ondoeza honen aurrean,
pertsona inkonsistentziaren oinarria ezabatzen edo murritzen saiatzen da.
Teoria hauetako bakoitzak dioen bezala, gizakiak egoera deseroso hauek
aldatzeko baliabideak badituzte.
Leon
Festinger-en disonantzia kognitiboaren teoria uste arrazonagarri batetan
oinarritzen da: pertsonek inkonsistentzia ez dute gustuko, horregatik bere
pentsamenduak konsistenteak izan daitezen saiatzen dira, eta ez bakarrik beste
pentsamenduekin baita ere beraien jokabide berarekin (Aronson, 1969 1988;
Brehm, 1962; Festinger, 1957). Pertsona baten kognizioa haien artean
inkosistenteak direnean (adibidez "alderdi sozialistaren programan
sinisten dut" eta "alderdi popularra bozkatuko dudala uste dut")
edo bere kognizioa bere jokabidearekin konsistentea ez denean ("pertsona
batek mezatara doa igandero" eta igandean eguerdirarte lo egitea) orduan
disonantzia egoera aktibatzen da. Desatsegina da kontrako sineskerak izatea edo
gauza bat pentsatzea eta beste bat egitea.
Imajinatu
hurrengo egoera kontzientzia ekologista eta ura, airea eta lurra garbi egotea
nahi duen pertsona batekin. Demagun gure ekologista irratian espraiko
desodoranteak eta automobilen gasen emanazioak ozono kapan narriadura
(deterioro) larria sortzen ari direla entzuten duela. Demagun baita gure
ekologistak desodorantea behar duela gaur gauen zita garrantzitsu bat duelako
eta bihar kotxe behar duela lanera joateko. Irratia entzutean gure ekologistak
disonantzia egoera batetan sartzen da. "Aerosolak eta automobilen gasak
ozono kapa kaltetzen dute" bere kognizio pro-ekologistekin eta bere goiz
eta gaueko jokabideekin kontraesanean sartzen da.
Disonantzia
egoera baten aurrean, disonantzia kognitiboaren teoriak gizabanakoak lauren
arteko bide bat hartuko duela aurreikusten du: 1) Bere hasierako sinesmena
aldatu, 2) Bere jokabidea aldatu, 3) Bere ingurunearen alderen bat aldatu edo,
4) Elementu kognitibo berriak gehitu (Festinger 1957). Gure ekologista kasu
honetan: 1) Bere hasierako sinismena aldatu ahal zuen eta "inguru giroa
hain garrantzitsua ez dela" pentsatu ahal zuen, 2) Bere jokabidea aldatu
eta bolako desodorantea erabili eta lanera txirrinduaz joan, aerosolak eta kotxe
erabili beharrean, 3) Bere ingurunea aldatu automobilaren emisioak
kontrolatzeko gailu bat jarriz edo, 4) Elementu kognitibo berriak gehitu
disonantzien aktibatzailea den bere jokabidea justifikatzeko adibidez
"aerosol pixka bat eta emisio batzuk ez dute planetan eraginik
izango" edo "zientziak aurkituko du planetaren arazoaren
konponbidea". Ideia garrantzitsuena disonantzia kognitiboak konsistentzia
kognitiboa berrezartzeko motibo bat sortzen duela da, eta motibo hau lau era
ezberdinetan agertzen da -sinismenak aldatu, jokabideak aldatu, ingurunea
aldatu eta elementu kognitibo berriak gehitzea.
Egoera disonanteak
Gizakiak
askotan bere sinismen eta baloreekin disonantea den informazioa agerian dute
eta bere balore eta sinismenekin disonantea den jokabideetan parte hartzen
dute. Literatura sozio-psikologikoan sakonean ikertu dira lau egoera dosonante:
hautaketa, nahikoa ez den justifikazioa, ahaleginaren justifikazioa eta
informazio berria.
Hautaketa.
Sarritan
pertsonak bi alternatiba artean bat hautatu behar dute: bi zita, bi pisu, bi
lan edo bi ibilbide: Egoera batzuetan hautaketa erreza da, alternatiba baten
abantailak bestearenak aisa gainditzen dituztelako. Beste batzuetan hautaketa
ez da hain erreza bi alternatibak bere abantailak eta desabantailak aurkezten
dituztelako. Pisuaren kasuan, pisuetako bat ondo kokatuta egon daiteke baino
garestia izan, bestea leku txarrean egon baino merkea den bitartean.
Disonantzia kognitiboaren teoriaren arabera, pertsonak disonantzia sentitzen
dute hautaketa zail bat egiten dutenean. Disonantziaren aurrean (edo erabaki
osteko damuaren aurrean) pertsona elaborazio kognitiboak egiten hasten da bi
alternatiben desiragarritasun erlatiboaren inguruan, eta aukeratutako
alternatibaren alde positiboak ikusten, eta bestearekiko mesprezua hasten da
(Brhem, 1956).
Ilustrazio
gisa "erabaki osteko damuak" (Knox eta Insker, 1968; Younger, Walker
eta Arro Wood, 1977) kontzeptua frogatzeko egin ziren esperimentuak hartu
daitezke. Knox eta Insker (1968) lekuko hipodromo batetara joan ziren honelako
hipotesiarekin: ehun pezetako apustua egiteko kolan zain zeuden pertsonak
oraindik ez zutela ezer erabaki, kola uzten ari ziren pertsonak haien apustua
eginda, alternatiba batekin konprometitu ziren bitartean, Knox eta Insker
apustua egiteko kola egiten zeudenei (erabaki aurretik) eta kola uzten zutenei
(erabaki ostean) elkarrizketa egin zieten haien apustuak irabazteko zuten
konfiantzaren inguruan. Aurreikusi zen bezala, kola uzten zeuden pertsonak
oraindik kola egiten zeudenak baino konfiantza handiagoa zutela informatu
zuten. Disonantzia kognitiboaren teoriaren arabera, beraien apustuak eginda
kola uzten zuten pertsonak, disonantziak motibatuta erabaki osteko elaborazio
kognitiboak egin zituzten, horrela hautatutako alternatiba gehiago preziatzera
heltzeko, eta beste alternatiba mesprezatzeko.
Nahiko ez den justifikazioa. Beste egoera disonante bat nahikoa ez den justifikazioarena da. Nahiko
ez den justifikazioa pertsonak justifikazioa nahikoa ezan gabe aurrera eramaten
dituzten jokabideak lantzen ditu. Pertsonak, adibidez, beraien buruei galdetu
al zieten zergatik egin duten karitate donazio bat edo kaletik zergatik gelditu
diren zakarra jasotzera.
Festinger
eta Carlsmith (1959) frogan jarri zuten nahikoa ez den justifikazioaren
kontzeptua, esperimentu baten subjektuei ordu batez egurrezko kanilak biltzeko
eta klabija batzuk biratzeko eskatuz. Lana amaitzerakoan esperimentatzaileak
partehartzaileei laguntza eskatu zien hauek hurrengo subjektuari lana
entretenigarria izan zela esanez. Subjektuen erdiak berrogei ta hamar pezeta
eta beste erdiak mila pezeta jaso zituzten hori esateagatik. Behin subjektuak
eskakizuna onartuta izan (eta denok egin zuten) beste esperimentatzaile batek
subjektua elkarrizketatzen zuen ea lana interesgarria iruditu zitzaien jakiteko
saiakera batetan. Berrogeitahamar pezeta jaso zituzten subjektuek lana
interesgarriago suertatu zitzaiela informatu zuten, mila pezeta kobratu
zituztenak baino, zergatik?
Mila
pezeta jasotako subjektuek justifikazio nahikoa zuten hurrengo subjektuari lana
interesgarria izan zitzaiela kontatzeko. Azken finean mila pezetako ordainketa
eskakizuna onartzeak azaltzen du. Berrogeitahamar pezeta jaso zituzten
subjektuek berriz, "nahikoa ez zen justifikazioa" zuten eskakizuna
onartzeko. Zeinek onartuko zuen esankizun bat (gezurra esatea) hamar
duroengatik? "Lana aspergarria dela uste dut" eta "beste
pertsona bati lan interesgarria zela esan nion"-en arteko kontraesana
gainditzeko, berrogeitahamar pezeta jaso zituzten pertsonak bere lanaren
interesari buruzko ebaluazioan lan kognitibo bat egin zutela suposatzen da.
Berrogeitahamar pezeta jaso zituzten pertsonak beste kognizio bat gehitzen
zuten heinean, hau da, lana benetan interesgarria zela, sentitzen zuten
disonantzia murrizten zuten.
Ahaleginaren justifikazioa. Beste egoera disonante bat ageriko arrazoirik gabeko ahalegin handi
baten justifikazioa da. Fraternitate batzuen iniziazio erritualak, kirol
taldeak eta beste talde batzuek batzuetan ahalegin kantitate handia exijitzen
dute, gero justifikatu beharko denean. Nahiko ez den justifikazioaren lagika
jarraituz, muturreko jokabideak hartzen dituzten pertsonak muturreko jarrerak
garatu beharko dituzte jokabide horiek justifikatzeko. Adibide gisa bere
prestakuntzan hegazkinetik parakaidasekin botatzen den soldadua dago. Pertsona
honentzako parakaidasekin salto egiteak muturreko desafioa suposatzen badu,
hartzen hasiko da. Logika berdina unibertsitateko fraternitateei egotzi
diezaiokegu, honetan fraternitateko partaide izan nahi dutenak era guztietako
muturreko jokabideak aurrera eraman behar baitituzte. Muturreko jokabideak
muturreko sistemetara daramatzan pertsona: hori egin banuen ziur leku hori
gustukoa izango dudala!".
Aronson
eta Mills (1959) frogan jarri zuten ahaleginaren justifikazioa unibertsitateko
emakume talde bati sexuaren psikologiari buruzko asteko eztabaida batzuetan
parte hartzeko proposatuz. Emakume dinak iniziazioko erritual bat burutu zuten,
non emakumeen erdian sexuarekin erlazionatutako eta lizunak ez ziren hitz
zerrenda bat irakurri behar zuten (iniziazio erritual biguna) emakumeen beste
erdian hitz lizunen zerrenda bat eta sexualki argiak ziren eleberrien zatiak
irakurri zituzten bitartean (iniziazio erritual gogorra). Iniziazioko bi
zeremonien ostean, Emakumeak gaiarekin erlazionatuta ez zegoen eztabaida nahiko
aspergarri batetan parte hartu zuten, eta gero beraientzat izan zuen interesa
neurtu zuten. Iniziazio erritual gogorreko emakumeak eztabaida iniziazio
erritual bigunekoak baino interesgarriagoa aurkitu zuten. Ahaleginaren justifikaziotik
eratortzen den gaia pertsona bat helburu bat lortzeko ahalegin handiak egiten
dituen bakoitzean, orduan helburu hori ahaleginik egin ez balu baino
erakargarriagoa izango zaiola da.
INFORMAZIO BERRIA
Beste
"disonantzia" egoera, aurretik ezarritako berezko kognizioekin
kontraesanean azaltzen diren informazioak dira. Lehen azaldutako ekologistaren
erakusketa irratiaren txostenaren gainean, azken honen adibide gisa balio zaigu
eta errez aurki daitezke beste adibide batzuk. Pertsonek, irratia entzuten du,
telebista ikusten du, klasera doaz, horrela elkar harremana gauzatzen da eta
horiek dira, aurretik ezarritako kognizioekin kontraesanetara egoteko
probabilitatean eragina duten egoerak. Festinger, Riecken eta Schacter (1956,
1958)-ek, egindako ikerketaren arabera, pertsonei, haien ohizko kognizioak
ezezten dituzten informazioak azaltzen zaizkienean nola jokatzen duten
aztertuko dute. Ikertzaile hauek, hurbiletik jarraitu zituzten
"Seekers"(bilatzaileak), sekta antzeko talde bat, zeina, beraien
hiria eta Amerika mendebaldeko itsasertz guztia data zehatz batean, uholde
bortitz batek suntsituko duelakoan dagoen. Beno, iritsi eta pasatu zen
kataklismoaren eguna, non argi ikus dezakegu nola Seekers-en sineskera, argi
eta garbi ezezten zen eta bide batez, disonantzia ezartzen zen. Zer egin
zezaketen orduan Seekers-ek ziurrenik, haur batek, bere saskibaloiko izar
gustukoenak kanasta bat huts egiten ikustean sentitzen duena sentituko zuten.
Baina, nola gerta liteke hori? Seekers batzuk, haien sineskeriak sendoak ez
zirela, gertakariekin konturatu ziren, sineskeria zein jokabideak aldatuz eta
informazio berriari egokituz. Taldetik atera ziren eta izandako sineskerak
baztertu zituzten. Hala ere, Seekers-en beste kide batzuk, disonantziaren
aurrean beste era batez jokatu zuten, esfortzu handiak egin zituzten beste kide
batzuk aurkitzeko. Egindako arrazonamendua honakoa zen: Haien sineskerien
ezeztapena, kausarekiko zuten fedea eta egiazkotasunaren froga besterik ez
zela. Bazkide berriak bilatzean, Skeekers hauek, bere disonantzia argitzeko,
beraien sineskerak konpartitzeko pertsonak aurkitzen saiatzen ziren. Zenbat eta
jende gehiago aurkitu beraien sineskeriekin ados, indartsuagoa egiten zen,
uholde bortitz horren ez-agerpenak sortutako inkonsistentziaren indarrari aurre
egiteko gaitasuna.
Festinger
eta Seekers-en laguntzaileen ikerketak, "disonantzia" egoeren efektu
motibazionalak azaltzen ditu, 7.5 irudian agertzen den bezala. Informazio
berria, "disonantzia" egoera batetik dator, non baten sineskeria,
(hots, mundua gaur bukatuko da) informazio berriarekin (hots, mundua ez da gaur
bukatu). Seekers bakoitzak modu desberdinez, aurre egingo diote disonantziak
eragindako egoera motibazionalari. 7.5 irudiak azaltzen duen bezala, Seekers
batzuk, beraien jatorrizko sineskerak ezeztatu eta 1)kognizio zein 2)jokabideak
aldatu zituzten. Bestetik, beste Seekers-ek beraien jatorrizko sineskeriak
mantentzea nahiago izan zuten eta 3)beraien ingurunearen zenbait faktore aldatu
zituzten edota 4)elementu kognitibo berriak erantsi zituzten.
DISONANTZIAREN
TEORIARI EGINDAKO KRITIKAK
Disonantziaren
teoriak mila ikerketan argitarapena ekarri du. (Cooper eta Fazio, 1984), baina
bestalde, desadostasun esanguratsua sortarazi du. Hauetako kritika batek,
disonantziak egoera motibazional abertsibo bat sortzen duela ziurtasuna airean
jarriko du (Cooper eta Fazio, 1984; Higgius, Rhodewalt eta Zanna, 1979).
Kiester eta Pallack-ek (1976), subjektuak, disonantzia kognitiboagatik, baizik
eta jasaten duten manipulazio esperimentatzaileagatik; adibide gisa sexuaren
inguruko eztabaidak. Beste ikertzaile batzuk, disonantziari buruzko ikerketak,
pertsonek, esperimentalki sortutako lotsak gainditzeko egiten duten jokaeretan
erdiratzen direlako eta ez disonantzia beran kezkatzen dira. (Abelson, 1983).
Kritika horren erantzun gisa, Joel Cooper eta laguntzaileek (Croyle eta Cooper,
1983, Fazio eta Cooper, 1983, Zanna eta Cooper, 1976) hainbat esperimentu
burutu zituzten arousal eta ondoeza disonantzia kognitiboaren ondorioak ziren
aztertzeko.
Croyle
eta Cooper (1983).rek egindako esperimentu batean, Nerbio Sistema Autonomikoan
arousal bat dagoela zeina disonantziarekin harremanetan dagoen, azaltzen da.
Ikertzaileek, subjektuei kontakizun bat idaztea eskatu zieten, non, bi
baldintzetatik (aukera handikoa eta aukera gutxikoa) batekin aurkakotasun
guztian egongo ziren ikuspuntuak azaltzen zituzten. Kontakizun bat idaztea edo
ez idaztearen aukera handiko baldintzetan, benetan sinesten zutenaren aurka
idatzi zuten pertsonek, larru-galbanikozko erantzun anitz gehiago erakutsi
zituzten, kontakizuna idazteko aukera gutxiago zituzten pertsonek baino. Joel
Cooper eta laguntzaileen esperimentu sorta hauek, lehen azaldutako Leon
Festingerren postulatua baieztatzen duela dirudi. Hau da, jokaera eta izaeraren
arteko inkonsistentzia fisiologikoki eragilea dela.
Disonantziak
egoera motibazional abertsibo sortzen ote duen galdetzeak etekin handiena
suposatuko du. Hau, diseinaturiko esperimentu batzuen bidez, disonantziak
eragindako aktibazioa agertzeko aukera ikus daiteke, eta bestalde, noiz ez den
ematen, Fazio eta Cooperrek (1984) azaltzen diguten bezala. 7.2 taulak,
disonante aktibazioa gauzatzeko baldintzak laburbiltzen ditu. Pertsona batek,
bere ohizko kognizioekin "inkonsistentea" den jokaera bat azaltzen
duenean, ageriko da aktibazioa, pertsonak: 1) bere jokaeraren ondorio
abertsiboak (adib., nire autoa gidatzeak ingurugiroa kutsatuko du) izango
direla ebaluatzen badu eta 2) jokaera hori azaltzean, askatasun osoz egitearen
ardura onartzen badu.(adib., txirrinduaz joan ordez, autoa gidatzea askatasun
osoz aukeratu nuen). Ondorio negatiboen ebaluapenik gabe eta berezko arduraren pertzepziorik gabe,
arousalik ez da agertuko, edota gutxi agertuko da disonantziaren emaitza gisa.
Beste
kritika bat, Daryl Bem (Bem, 1967, 1972; Bem eta Mc Connell, 1970)-en auto
pertzepzioaren teoriaren eskutik dator. Bem-ek disonantzia kognitiboaren
teoriaren funtsezko oinarriak desafiatuko ditu, pertsonek ez dutela beti egoera
motibazional abertsibo bat sufritzen planteatzerakoan. Hortaz, Bem-ek, jendearen
izaera, haien jokaeren inguruan dituzten auto pertzepzioetan oinarritzen dela
dio. Berezko izaera obserbatzean, pertsonak sinestarazten diote euren buruei,
dagokien izaerak bereganatu behar direla.
Bere
ideiak frogan jartzeko, Bem (1967)ek, Festinger eta Carlsmith (1959)eren
justifikazio urriaren inguruko ikerketari erantzun zion. Subjektuek zinta bat
entzungo dute non beste ikasle ("Bob") bat agertzen zen, honek motore
lan bat burutu zuen eta 50 pta edo 1000 pta jaso zituen, hurrengo subjektuari
lana interesgarria izan zela esateagatik.
Laburbilduz,
egoera esperimentalak, zinta batean Festinger eta Carlsmith subjektuek bizi
zuten egoerak bikoiztea saiatu zen. Galdera "klabea", subjektuari
bere ikuspuntutik ( zeinak disonantziaren aktibazioa dakarren) metara lanek
zuen interesa puntuatzea eskatzean datza eta Bob-en ikuspuntutik (zeinak
disonantziaren aktibazioa ekarriko ez duen). Bem-ek 50 pztako sariaz
informatutako parte- hartzaileek eginkizunarekiko interes gehiago erakusten
zutela konturatu zen; Bai bere ikuspuntutik nola Bob-en ikuspuntutik, non
subjektuei 1000 pztako sariaz informatu zieten.
Emaitza
hauetan oinarrituz, Bem-ek, lanaren interesaren ebaluazioak jokabideari gehi
daitezkeela ondorioztatu zuen batetik eta bestetik, jokabidea kontrolatzen
dituen estimuluak (kasu honetan, 50 eta 1000 pztaren sariak) eta ez egoera
motibazional abertsiboa. Disonantzia kognitiboa eta auto-pertzepzioaren arteko
eztabaidak ikertzaile eginkizun oparo ekarri zituen (Fazio, Zanna eta Cooper,
1977,1979; Ronis eta Greenwald, 1979, Ross eta Schulman, 1973, Snyder eta
Ebbsen, 1972). Ikerkuntza hauen bitartez lortutako ondorioa. Disonantzia
kognitiboaren teoriaz gain, auto pertzepzioaren teoria ere zuzena zela, baina
egoera batzuetan besteetan baino hobe aplikatzen zela. Auto pertzepzioaren
teoria hobe aplikatzen da egoera horietan, non pertsonen hasierako izaerak,
ahulak dira. Egoera hauetan, egia da, jokabidea sortu ondoren egindako
inferentzia kognitiboak jokabide horretan oinarritzen direla. Adib.,
supermerkatura zoazenean lehenengo aldiz eskuetarako krema erostera, ziur ez
duzula idei handirik nahiago duzun markan. Kasualitatez, x marka hartzen baduzu
eta ez y, orduan, krema berriz erostera joaten zarenean, ziurrenik esango diozu
zeure buruari, "beno erositakoa, azken aldian x marka eta ez y marka zen,
hortaz, x marka gustukoagoa izango dut y marka baino". Disonantzia
kognitiboaren teoria hobe aplikatzen da, izaera markatua eta indartsua duten
pertsonek sortarazitako egoeretan. Kasu hauetan, pertsonek, egoera motibazional
abertsibo bat jasango dute, beraien izaeren kontra doan foka bidea gauzatzen
dutelako.
Disonantzia
kognitiboa eta auto-pertzepzioaren arteko eztabaidak, beste enfoke teoriko
batzuk disonantzia kognitiboaren teoriaren aurka jartzean eragina izan zuen. Disonantziaren
Portaera probokatzaile batzuk abordatuak izan dira, ez bakarrik
auto-pertzepzioaren perspektibatik, baizik eta inpresioen maneiatzearen
formulapenetik ere, (Gaes, Kalle eta Tedeschi, 1978; Tedeschi, Schelender eta
Bonoma, 1971), autoestimuaren perspektibatik, (Greenwald eta Ranis, 1978) eta
Ni-an oinarritutako auto-imagen positibo baten beharretik (Steele eta Lui,
1981,1983).
Azalpen
desberdin hauen elkarren arteko puntua, pertsonek ez direla hainbeste kezkatzen
konsistentzia kognitiboaz, bere Ni-soziala besteei aurkeztean. Sortzen den
konsistentzia edota auto-imagen positibo bat bestea aurrean eta norberaren
aurrean, (Abelson, 1983; Grrenwald eta Ranis, 1978). Beste era batera esanda,
konsistentzia giza kezka bat da, kognizio arrazoi bat baino gehiago.
Disonantzia
kognitiboan ezarritako konfiantza progresiboki jaisten doa (Wickland eta Brhem,
1976). Gaur egun, teoria hauek, kapitulu honetan azaldutako jokabideak
esplikatzeko balio du, baina psikologoak ezagutzen dituen azalpen teoriko
oparoetatik bat besterik ez du errepresentatzen. ( Aronson,1988). Agian hau ez
da izanen egoera ideala, azalpen alternatiboak, disonantzia kognitiboaren
teoriari gehitzen direla dirudielako, ez kontraesanetara. Inpresioen
maneiatzearen teorian, adib., ulertzen dugu, pertsonek, modu konsistente batez
jokatzea euren buruekin eta baita besteekin ere. Perspektiba hauetatik, irauten
du, pertsonek konsistentzia kognitiboa mantentzeko egiten dituzten esfortzuen
ideia (Galdwin, Petty eta Cacioppo,1981; Cooper eta Croyle, 1984).
AUTOKONTZEPTUAREN KOHERENTZIA
Self-a
Egunero jasotzen dugun informazioaren zati
handi bat self-arekin erlazionatuta
dago. Esperientziak izaten ditugun heinean beharrezkoa da informazio hau
laburtu eta organizatzea, azkenean osotasun koherente bat osatzeko.
Esperientzia multzo baten prozesamenduaren ondorioz, norbanakoak self-aren ezaugarri orokor bat osatzen
du. Adibidez, “orokorrean, jende multzo baten aurrean nagoenean, lotsatia
naiz”. Hazel Markusek esaten duen moduan, self-a,
testu inguru ezberdinetako (self eskema) batzuen konposatu bat da. Self-aren eskemak, gizarte ebaluazioei
buruzko gogoetetatik (norberak eta besteek eginak) sortzen dira, eta baita
eboluzio hauek duten esanahietatik. Selfaren
eskemak, sortu ditugunean, norberaren iraganeko eta etorkizuneko giza
esperientziak laburtu eta organizatzeko balio dute.
Selfa
motibazioarekin bi eratara erlazionaturik dago. Lehenengoa, selfa estruktura kognitibo bat da
konstante baten moduan funtzionatzen duena. Helburu batekin gertatzen den
moduan, eguneko selfaren eta self idealaren arteko besterikotasunak hasten du
eguneko self / self posiblearen arteko besterikotasuna gutxitzeko bideratua
dagoen jokaera. Bigarrena, sortutako self-ak bere auto-kontzeptuarekin
iraunkorra den “feedback”-a bilatzen du, eta bere auto-kontzeptuarekin
kontraesanean dagoen edozein informazio ekiditen du.
Self posiblea: helburu baterantz bideratutako jokaera.
Self
posibleak, pertsona batek nahiko lituzkeen self idealak dira. Markus eta
Narius-ek esaten dutenaren arabera, self posible batzuk, adibidez, self
arrakastatsua, self sormentsua, self aberatsa edo self argala izan daitezke.
Self-aren funtzioa, helburuarena bezala, pertsona bati esfortzatu dadin
motibazio bat aurkeztea da. Adibidez, 120 kilo pisatzen dituen pertsona batek
bere gorputza 60 kilorekin imajinatzen duenean, ekintzara (kirola egitea
adibidez) bideratzen duen motibazio bat dauka.
Self koherentea: disonantziak bideratutako jokaera.
Self-aren
eskemak gero eta iraunkorragoak bihurtzen dira kontraesaneko informazioen
aurrean. Honen arrazoi bat, hurrengoa da: pertsonak, bere autokontzeptua
baieztatzen duen informazioa bilatzen du, eta, kontraesaneko informazioa
ekiditen du.
Pertsonek,
bere auto-kontzeptuaren egonkortasuna ziurtatzeko, hurrengo gauzak egiteko
joera dute:
1.-
Beraiek bere burua ikusten duten bezala besteek ere ikus dezaten saiatzen dira.
2.-
Bere auto-kontzeptu baieztatzeko, fisioa eta inguru soziala aldatzen dute.
Honen adibide da, gure arroparen, itxuraren, dieten,... etabarren bidez eman
nahi dugun itxura.
Guk gure
buruarekiko dugun pertzepzioa ziurtatzearren, guk nahi dugun bezala tratatzen
gaituen jendearekin elkarrekintzan jartzen gara. Adib.: Autoestimua altua duen
pertsona bat, positiboki balioztatzen dioen pertsona batekin jarriko da
elkarrekintzan. Autoestimua baxua duen batek, ordea, negatiboki balioztatzen
dion pertsona bat aukeratuko du elkarrekintzarako.
Hala
ere, batzutan, gure auto-kontzeptuarekin ados ez dauden informazioak jasotzen
ditugu. Honen aurrean, gure lehenbiziko defentsa informazio hau
distortsionatzea da. Informazio hau jasotzen dugunean, gure buruan galdera
ugari sortzen dire: baliagarria da informazio hau? Informazio iturri fidagarria
da? Noraino da garrantzitsua niretzat informazio hori?
Pertsonek,
galdera mota hauek, informazio txarra ezeztatzeko egiten dute. Distortsio
guztiek hurrengoa dute hamankomunean:
1.-
Bere auto-kontzeptua ezereztu dezakeen informazioa ez dute ezagutzen.
2.-
Pertsonari, auto-kontzeptua eta feedbacken arteko sendotasun ezaren ondorioz
sortutako tentsiotik saihestea uzten dio.
Pertsonek,
bere burua ikusteko era baieztatzen duen feedbacka nahiago dute. Eguneroko
bizitzan, auto-baieztapena askotan ematen da, pertsonek bere kanpo zeinuekin
(arropak, etab...) argi uzten baitute zein den beren auto-kontzeptua, eta
feedback auto-baieztagarria ematen dieten pertsonekin aritzen direlako
elkarrekintzan. Auto-kontzeptuaren segurtasuna, pertsona noraino dagoen ziur
bere burua ezagutzearen menpe dago. Gure autokontzeptuaz ziur gaudenean,
edozein aurkako feedback bat, beste informazio bat bezala balioztatzen dugu.
Adib.: Ni oso lotsatitzat dut nire burua, baina festa batean, denen artean
protagonista izan nintzen. Nire autokontzeptuaz ziur banago, nahiz eta aurkako
feedback bat egon, hurrengoa pentsatuko dut: "beno, protagonista izan naiz
oraingoan, baina ez naiz hain irekia izan egona naizen beste mila festetan.
Beraz., lotsatia izaten jarraitzen dut".
Bere
auto-kontzeptuaz hain ziur ez dauden pertsonengan, aurkako feedbackak gogorrak
badira, auto-egiaztatze krisi handia eragin dezake.
Pertsona
horrek aurkako feedback gogorra onartzen badu, onartze honek ahulduko du
auto-kontzeptuarekiko zuen ziurtasuna, eta auto-kontzeptuaren aldaketan
eramango du pertsona. Hala ere, pertsonak autokontzeptua kontserbatzeko joera
dugu, aurkako informazioak saihesteko joerak.
LABURPENA
Ikuspuntu
kognitiboak, prozesu mentalak ekintzaren erabakigarri kausalak bezala
kontzeptualizatzen ditu. Horregatik, motibazioaren ikasketa kognitiboak
interesa handia du kognizio-ekintza segidarekin. Kapitulu honetan,
kognizio-ekintza segidan parte hartzen duten 3 gertakari mentalak errepasatu
ditugu: egitasmoa, helburua eta sendotasuna. Kontzeptu guztiak garrantzitsuak
dira jokaeraren analisi motibazional bat egiteko orduan, bakoitzak momentu
horretan gertatzen ari den jokaera indartu eta bideratzen duelako.
Egitasmo,
motibazioaren lehenengo eredu kognitiboen
adibide dira. Pertsonek, beren jokaeraren, ingurugiroaren eta
gertakarien egoera ideala nolakoa izan behar denaren errepresentazio kognitibo
bat daukate. Egoera ideala eta errealaren artean oreka eza dagoela uste denean,
inkongruentzia honek, pertsona egoera ideala eta erreala orekatzera bideratuko
duen jokaera bat egitera motibatzen du.
Helburu
zehatzek eta zailek, 4 ondorio motibazional izan ditzakete:
1.-
Atentzioa eginbeharrekora bideratzea.
2.-
Esfortzua mugiaraztea.
3.-Iraunkortasuna
handitzea.
4.-
Estrategia eraginkorren garapena sustatzea.
Feedbacka,
pertsonaren errendimendua helburuak eskatzen dion bezain handia, edo ertainekoa
den esaten digu. Feedbackak pertsonari bere errendimendua ez dela ona esaten
dionean, honek inkongruentzia ikusten du eta etorkizuneko errendimendua hobetu
nahi du.
Sendotasun
kognitiboaren kontzeptuaren barnean bi ikerkuntza arloetaz hitz egiten da:
disonantzia kognitiboa eta autokontzeptua. Disonantzia kognitiboaren teorian,
lehenengo postulatuan, gizakiei sendotasun eza ez zaiela gustatzen esaten du,
honengatik, pentsamendu eta ekintzen arteko sendotasuna bilatzen dute.
Orokorrean, disonantzia, lau motatako egoerek eragiten dute: aukera bat
egitearen beharra, justifikazio urria, esfortzuaren justifikazioa eta
informazio berria, baina bakarrik jokaerak ondorio abertsiboak baditu eta
boluntario moduan egiten bada.
Auto-kontzeptuaren sendotasuna, disonantzia
kognitiboaren modura, pertsonek sendotasuna beren auto kontzeptuetan bilatzen
dutela esaten du. Egonkortasuna eta sendotasuna bermatzeko, pertsonak
identitate zeinuak eta sinboloak erakusten dituzte, besteek beraiek ikusten
diren bezala ikus diezaien. Pertsona bat aurkako feedback baten aurrean
dagoenean distortsionatzeko joera dute. Feedback hau aldaezina denean, pertsona
auto-egiaztatze krisi handi batean murgildu daiteke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario