jueves, 16 de junio de 2022

Alfred Adler. Psikologia individuala

 Freud eta Alfred-en arteko ezberdintasunen lehen hurbilketa ondoko bi puntuetan laburbildu daiteke:

Freud-ek bere azalpenetarako kausazko ikuspuntu bat jarraitzen duen bitartean, Adler-ek ikuspuntu finalista edo teologikoa eusten du (etorkizunerako helburu batetarako gaurkotutako organizazioa).

Adler-ek ni indibidualaren dentsitatea defendatzen du, zeratik eratorritako ni freudianoaren ahultasunaren aurrean.

NORTASUNAREN TEORIA ETA BIZI ESTILOA

Nortasuna Adler-entzat indibiduo bakoitzaren bizi estilo berezia eta bera izaki bakar egiten dueña da. Karaktere edo bizi estiloa bizitzako lehenengo lau edo bost urteetan osatzen da guraso eta anai-arrebekin elkarrekintza eta hartu emanetan (nahasi edo ez). Hau da, famili barneko marko esperientziak dirá bizitzako plana osatzen duten pauso multzoa bideratuko dutenak. Honela bameratutako pentsamendu eta jokaeren patroiak helduaroan aplikatzeko joera dute ezberdintasun formalekin soilik. Karakterea banakakoarentzat ezaguna edo ezezaguna den etorkizuneko bizitza helburu baten inguruan antolatzen da, eta helburu hau lortzeko banakoak programak, metodoak edo proiektuak definitzen ditu; hau da, bizi plan bat. Hala, Adler-en teorizazioaren oinarrizko puntua da pertsona bakoitza organismo bateratu bat déla; esperientzia antolatu bat duela; eta patroi esanguratsuen bidez, helburu batetara zuzentzen déla.

Banakoaren nortasuna osatzen duten ezaugarri nagusienak inguru familiarrean bizitzako lehenengo urteetan osatzen direnez, ikus ditzagun Adler-rianoak hobeto ulertzeko proposatzen dituzten inguru horretako oinarrizko aspektuak:

Familia giroa: Gurasoek euren artean dituzten jokaera, erlazio eta jarreraren lorpenetik sortzen da. Gurasoen erlazioen inguruan sortutako giroa da haurrak errealitatearen zentzua landuko duen markoa.

Familia baloreak: Giro familiarraren bamean zenbait balorek ezinbesteko esanguratsutasuna jasotzen dute. Zentzu honetan, famili bal ore bat, gurasoek sineskera indartsu bat mantentzen duten hori izango da. Haurrak onartu edo balore hauen aurka azal daiteke baina inoiz ez da eskuak bildurik geratuko.

Familia berdineko anai-arrebek balore bat konpartitzen ez dutenean giro familiarrak lehiakortasunari lekua uzten diolako déla kontsideratzen da.

Familiar konstelazioa: Kontzeptu honek, Adlerrek garrantzi handia ematen zionak, haurren jaiotze ordenarekin du zerikusia. Hala, usté du konstelazio familiarreko lekuak haurrari perspektiba berezi eta bakarra ematen diola harreman sozial eta bere ezaugarriei buruz. Anai- arreben arteko edade tartea, sexua, famili tamaina, harreman emozional eta anai-arreba bakoitzaren ezaugarriak bezalako faktoreak konstelazio familiarraren bamean eragiten dute. Posizio ezberdinen gainean orokortze batzuk egin dirá (seme edo alaba bakarra heldu bezala tratatzera jo ohi da; nagusiak “destronaketa” esperientzia izaten du; bigarrenak lehenengoarekin lehiaketa iraunkorrean déla senti dezake; txikiena haur bat balitz bezala tratatu oi da eta autonomía gutxiago izan dezake) baina egoera bakoitza bakarra da eta gurasoen eragiteko eta hezteko irizpideen eta haurrak bere posizioari buruz egiten duen interpretazioaren menpe dago bereziki.

Bagaia honekin, pertsonak bizitzako area nagusienei aurre egiten die. Banakako bat arduratzen den oinarrizko hiru guneak; hau da, bere bizitzako plana aplikatzen dutenak, profesioa, laguntasun harremanak eta sexualitatea (Bi gizakien eginbeharra bezala ulertua, eta beraz, maitasunaren menpekoa). Adler-entzat hiru area hauei aurre egiteko sutsutasuna da garun osasunaren indizea. Hiru areatako edozeinetako alterazioak nahasketa neurotikoa sor dezake.

IZAERA NEUROTIKOA

Adler-en kontzeptu basikoenetariko bat gutxitasun konplexua da: Haurrak bere gutxitasun organikoaz duen pertzepzioaren inguruan sortzen diren ideia eta sentsazio multzoa. Adler-entzat sentimendu hau bere konpentsazioaren bila dabilen indibiduoaren garapen psikiko estimulu jarrai batean bilakatzen da. Konplexutasun honen aurkakoa boterearen gosea izango zen; gehiagotasun nahia edo erabilgarri egiteko nahia. Emakumeen gutxitasuna konpentsazio berezia, gain konpentsazio edo jokaera erreaktiboak, giza protesta izena hartzen du; Adler-en ustetan, sexuarekin lotuta gutxitasuna senti dezakete.

Banako neurotiko batean, seguritatearen bilaketa -gutxitasun sentsazioak sortzen duen seguritate ezaren aurrean- modu zurran batean, irudimenezko lineak jarraituz, errealitatea bortiztuko duten jarraibideak lortzean datza, existentzi bat eta balitz bezala mundu bat eraikiz (bere norabide profesional, sozial eta sexuala irudimenezkoa ez balitz bezala, baizik eta errealitateari egokitua).

TRATAMENDUA

Adlerianoaren tratamendua berriz heztearen ideian oinarritua dago ( Adler-en obran dimentsio oso bat eta emari pedagogiko handia dago): gutxitasun oinarri erreal bat ematen bada ere, konpentsazio edo gain konpentsazioa zilegizkoak dira.

Bizitza estiloaren aldaketa eta sentimendu komunitarioaren garapena; -hau da, banakoaren eta sozialaren topaketa aberasgarria- izango lirateke terapiaren helburuak.

Lehenengo esplorazio modura Adler-ek bost galderako galdeketa erabiltzen du; ondokoak dira:

Zein da zure haurtzaroko lehen oroitzapena?

Zein da zure egungo zailtasunik handiena?

Zein da zure beldurri handiena?

Zure ametsetan zer irudi edo egoera sortzen dira maiztasun handienarekin?

Zer egingo zenuke zuk zailtasun hori ez bazenuke?

Azkeneko galdera honi, Adler-en terapian, “galdera” deitzen zaio. Adler-ek kontsideratzen zuen bere erantzunak sintomak balioko duen asmoa azalduko zuela eta beraz, bezeroa aurre egitera erresistitzen den areak.

Terapiak bezeroaren bizitza estiloa ulertzen; honen ulermena bezeroari errazten; eta bezeroari beste bizitza estilo batera aldatzeko laguntza ematen; saiatzen da. Honetarako, terapeuta Adler-ianoak lau etapa ezartzen ditu euren helburuekin:

Bezeroa terapeutagatik ulertua eta onartua sentituko den harreman terapeutikoaren ezarpena.

Bezeroari bere bizitza estiloa ulertzen laguntzea, osatzen duten sinesmen, sentimendu, motibo eta helburuak gainbegiratuz.

“Insight”-a sustatu gaizki ezarritako helmuga eta jokaera negatiboei

dagokionean.

Arazoei irtenbide ezberdinak bameratu eta analizatu eta aldaketarako konpromezua ezarri.

Teknikari dagokionean, Adler-ek elkarketa librea eta ametsen analisia mantentzen ditu, ondo erabilita bezeroaren bizi egoera ulertzeko. Beste alde batetik, ortodoxoak ez bezala, terapeuta bezeroaren parez pare kokatzen da eta era aktibo eta agintzailean parte hartzen du. Sesioen maiztasuna, eta tratamenduen iraupen orokorra ere murriztu egiten da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario