CarL Gustav Jung-en ideiak mugimendu psikoanalitiko ortodoxo edo freudianoaren lehenenetako bereizpen handietariko bat suposatzen du, eta, aldi berean, interes handiko ekarpen ugari maneiatzen dute.
Jung-ek Freud-ekin dituen batera
etortze punturik garrantzitsuenak libido eta inkontziente kontzeptuen inguruan
daude.
LIBIDOA
Jung-entzat libidoa ezin daiteke energi
sexual hutsera murriztu; sexuala indar sakonago eta orokorrago batzuen
modalitatea da. Hala, Freud-en libidoa desexualizatua izatean, berdin
desexualizatzen dirá inkontzientea osatzen duten elementuak. Jung- entzat
neurosiaren sorrerako elementu sexual posibleak kontu erlijioso, kosmobisual,
eta politikoengatik ordezka daitezke: Konstrikzio kulturala hala, sen naturala
baino intentsuagoa izatera heltzen da.
INKONTZIENTE
Jungen lanean inkontzientearen
kontzeptuak dimentsio berri bat hartzen du baita. Alde batetik, onartzen ditu
haurtzaroan jatorria duten eduki erreprimituak ortodoxo freudiarraren zentzu
hurbilean; baina Jung-entzat inkontzientea ez da amaitzen eduki hauetan, eduki
pertsonal hauen ondoan esfera pertsonaletik at dauden beste batzuk ikusten
baititu -edukiak txortatan antolatzen dirá, Jung-ek konplexu deitzen zituen-
funtzionamendu psikikotik eratorririko aukeratik datorrena hain zuzen. Hala, eduki
hauek bilketa mitologikoak, motibo eta irudiak izango lirateke, beti eta toki
guztietan, Jung-ek dioen bezala, tradizio eta inmigrazio historikorik gabe,
berriz gerta daitezkenak. Eduki hauei inkontziente kolektiboa deitu. Hau
berdina da berarekiko gizaki guztietan eta honegatik pertsona gaineko izaera
duen fundamendu animiko bat osatzen du, gizaki guztietan existitzen dena.
Eduki hauetako bat ezinbesteko irudia
bezala aurkezten denean; hau da, izaera arkaiko batekin, motibo mitologiko
ezagunekin berdintasunak aurkezten dituen zentzuan; arketipo bat da. Arketipo
eta inkontziente kolektiboa kontzeptuak erabakigarriak dirá bai Jung-en terapia
eta bai teorian, zeren arazoa nahiz konponbidea inkontzientean azaltzen dirá
amets argitsu baten bidez, arketipo baten loratzegatik amets batean. Azaltzen
dute baita banakoaren garapenezko egoera (edo terapiarena). Zentzu honetako
arketipoen adibideak ondokoak dira:
Itzala: Zati negatiboa, inkontziente
erreprimitua, bereganatu gabea.
Anima eta Ánimus-a: Gutxietsitako, erreprimitutako
psikismo maskulinoaren zatia da Ánima, emakume idealaren formak hartu oi
dituena. Ánimus-a emakume psikismoaren zati erreprimitua da; forma maskulinoa
bereganatzen du orokorrean: gizonezko taldea, magoak,...
Altxorra: Objektu baliotsu ezkutatua,
helburu gustukoa eta zaila, osotasun desiratua.
Mandala: Guztiaren bateratze hobe ezina
denean, harmonía egonkorra, ezer ez dago bere lekutik kanpo; prozesuaren
amaiera.
MOTA PSIKOLOGIKOAK
Jung-en emari garrantzitsuenetakoa
sistema karakterologikoa da. Oinarrizko lau funtzio psikologikoen existentzia
proposatzen du: Pentsatzea, sentitzea, intuitzea, hautematea. Funtzio hauetako
batengatik zuzendutako disposizio bat ohikoa denean, hala banakoaren izaeran
era zehatz bat inprimatuz, iada tipo psikologiko bat dagoela interpretatzen du
Jung-ek. Pentsamendu eta sentitzeagatik zuzendutako tipoak arrazionalak izango
lirateke eta intuizio eta pertzepzioaren bidez zuzendutakoak, irrazionalak.
Kanporakoi- barnerakoia norabide mota bikoitzak (kanpoko datuekin zuzendua, edo
hauen eta kontzientziaren artean ezaugarri subjektiboak nabarmentzen dituen
iragazki pertsonal bat barneratuz) baimentzen du oinarrizko tipo guztiak mota
batean edo bestean bameratzea, honela honako tipoak edukiz: erreflexibo
kanporakoia, sentimental kanporakoia, somakor kanporakoia, intuitibo
kanporakoia, erreflexibo bamerakoia, sentimental bamerakoia, somakor
bamerakoia, intuitibo barnerakoia.
Ikus dezagun, era laburtuan, ñola
azaltzen dituen Jung-ek tipo ezberdinak. Jung berak ohartarazten du bere
deskripzioak tipo puruak direla eta pertsona konkretuei aplikazioak
ñabardurekin egin behar direla.
a) KANPORAKOI TIPOA
Kanporakoitasun disposizioan
objektiboki emandakoaren araberako orientazioa nabarmentzen da, hau da, kanpoko
errealitatea. Hala, garrantzi eta maiztasun handieneko erabaki eta akzioak
egoera objektiboengatik baldintzatuta daude eta ez ikuspuntu subjektiboen
bidez. Bere kontzientziak kanpora begiratzen du zeren zehaztasun erabakigarria
kanpotik dator, baina Jung-ek zehazten du hau honela gertatzen déla subjektuak
hala itxaroten duelako.
Bere interes nagusia inguratzen duen
munduan dago, hau da, pertsona eta gauzetan. Hauen eragina da akzioa zuzentzen
dueña. Kanporakoiarentzako gizartearen eskaerek eta egungo moralitateak bat
egiten dute egiten denaren moralitate legeekin. Orokorrean beraien muga eta
arazoak egokitu baino gehiago moldatu egiten direnetik, eratortzen dirá;
pertsonekin gehiegizko harreman batean, imitazioetan erortzearekin eta besteei
interesgarri egiteko desioan. Beste pertsona batzuengatik sugestionagarriak eta
eragingarriak dira.
a. 1) Erreflexibo kanporakoia
Tipo hauetako pertsonak objektibora
zuzentzen diren ondorio intelektualetara menpetzen dute guztia. Honek jokaerara
egokituko den “formula” bat eraikitzera daramatza: Beraien aurrean eta besteen
aurrean, objektiboki zuzendutako “formula” honi botere erabakigarria ematen
diote. Besteek bereak egiten duen berea egitea nahi dute; eta hau, beraien
onerako bezala hautematen dute. Bere moralak salbuespenak toleratzea debekatzen
die, eta beraien ondorioak humanitate guztiarentzako baliagarriak iruditzen
zaizkie.
a.2) Sentimental kanporakoia
Bere sentimenduez zuzenduta bizitzeak
bereizten ditu tipo honetako pertsonak. Pertsonalitatea egoera objektiboetara
moldatu da jada. Hala, sentimenduek egoera objektiboei eta gizartean
nagusitutako baloreei erantzungo die. Jung-ek tipo honetako pertsonen ohiko
adibide moduan maitasunezko hautaketa ematen du: “komeni” den pertsona
maitatzen da, hitzaren zentzu sozialean ( adina, diru sarrera, posizioa,...);
aldiz
Jung-ek argitzen du, benetako maitasuna
da eta ez simulaziozkoa. Tipo honetan pentsatzea erreprimitzen da aurretik ezin
izan bada sentitu: Sentimendua utzi ez gero logikoak dirá, baina pentsamenduak
nahasten badu baztertua da.
a.3) Somakor kanporakoia
Tipo honetako partaideak giza izaki
errealistenak bezala deskribatuak dira jung- engatik. Beraien gertaeren zentzu
objektiboa oso garatua dago, eta normalak badira, era ikusgarrian moldatzen
dira errealitatera. Gozamen konkretuekiko erakargarritasuna dute (sentsazioak
izan eta gozatzea) eta gozatzeko gaitasun honegatik, bere bizitasun eta
alaitasunagatik, besteei atsegina iruditzen zaie. Beraien maitasuna esleituko
dute hautatutako pertsonaren xarma sexualei. Pertsona hauek zailtasun handiak
dituzte beraien barnetik datorrena maneiatzeko: bametik datorrena gaixoti eta
arbuiagarria iruditzen zaie. Arazo psikiko baten existentzia fantasia anormala
irudituko zaie.
a.4) Intuitibo kanporakoia
Intuitibo kanporakoiaren ezaugarri
nagusi bat, guztiek onartzen dituzten baloreak interesatzen ez zaizkiola da,
baizik eta aukerak. Aukera hauek igartzeko zentzu handia du, hau da,
“etorkizuna” duenerako. Errealitateko aukeren inguruko intuizioei esker,
merkatari, espekulatzaile edo politiko izateak erakartzen ditu. Erraztasunez igartzen
dute berria, grina eta intentsitate handiarekin barneratzen dira bertan ondoren
berria izateari usten dionean hoztasunez uzteko. Era honetara, arazoak sortzen
zaizkie egoera egonkorretara moldatu behar badira. Beraien bizitzako erabatekoa
lortu berri dutenaren, eta etorkizunean beste ezertara jardungo ez direnaren,
inpresioa ematen dute -funtsean euren buruei-.
Besteekiko harremanari dagokionean, oso
urria da inguruan daudenen ongizatearekiko kontsiderazioa, hortik momentu
askotan moralik gabea eta barrenik gabea kontsideratzea, beragatik bizi ez
denean ere, bere lanaren fruitua aprobetxatzeko, gauzetan denbora nahikorik
pasatzen ez duenaren zentzuan -beste berri batzuen atzetik korri egiteko uzten
ditu-. Aldiz, interesatuegia ez denean, lan ona egin dezake iniziatibagile edo
animatzaile bezala. Jung-ek zehazten du, zer esana izan dezakeen gutxiengo
ororen liderra dela.
b) BARNERAKOI
TIPOA
Bamerakoi tipoa bere barrenetik
orientatzen da: Kanpoko baldintzak ikusten ditu baina ezaugarri subjektiboak
hautatzen ditu erabakigarri moduan. Bamerakoiari onartezina iruditzen zaio
erabakigarriena kanpoko errealitatea izatea beti, hortik errealitate honi
beharrezko garrantzia ez ematea. Jung-ek zehazten du tipo honetako pertsonen
arazoa niari garrantzia gehiago eman hala, kanpoko errealitatea, epe luzera,
subjektu berarentzat eutsiezina bilakatzen den posizio batean kokatzen denean
datzala.
b.l) Erreflexibo barnerakoia
Tipo honetako pertsonak subjektibotasunean
oinarritutako pentsatzean bereizten dirá, kanpoko errealitatearekin gaizki
erlazionatzen direlarik (axolagabetasunetik ezezteraino). Bere tratua atsegina
eta saloa izan daiteke, baina gehiagotasun sentimendua gordetzen dute; eta,
gainera, bere helburua aurkakoa desarmatzea da, lasaitzea edo geldiaraztea,
zeren potentzialki nahasle moduan hautematen baita. Burugogorrak dirá, beraien
ideien ondorioetan tematiak, ez eragingarriak (eragin oso pertsonaletik ez
bada) eta zailtasun handiekin eskatuko dituzte mesedeak, bereziki botere
irudiei (egiten badute, gaizki egingo dute).
Jung-ek zentzu praktikoaren hutsune
handia zehazten die. Bere ideiak nkitzen ez dituen orotan abusatu edo
esplotatuak izan daitezkeelarik. Alderdi materialetan kaltetu daitezke zeren ez
dira sortzen duten balorearen kontzienteak. Zenbat eta beraiengatik hurbilago
egon, hobekiago juzgatuko dira.
b.2) Sentimental bamerakoia
Jungek tipo honetako pertsonak isilak
eta eskuragarritasun gutxikotzat, melankolia tenperamentuzkoak eta igarrarazteko
joera gutxikoak bezala definitzen ditu. Haur edo maskara arrunt baten atzean
ezkutatu daitezke baina orokorrean harmonia eta lasaitasuna azaleratzen dute.
Hotzak iruditu daitezke baina aurkakoa da, sakontasun handiko sentimenduak
esperimentatzen dituzte. Subjektiboak dira: Mugako egoeretan zerbait heroikoa
egin dezakete beraien errealitatearen proportzioari egokitzen ez dena.
Errealitate honi ezartzen die sekretuan sentitua, erraztasun handiarekin
definitzen ez den eragin baten terminoetan: Jung-ek zehazten du hain zuzen
honek ematen diela, ondoren bikote kanporakoia erakarria sentiarazten duen,
botere misteriotsu bat dutenaren itxura.
Mugako kasuetan besteek pentsatzen
dutena senti dezaketela uste (Kritikak, konspirazioak) eta hauen aurka aurre
babesten dira azpikerian arituz edo zelatatuz.
b.3) Somakor bamerakoia
Mota honetako pertsonak ez dirá batere
arrazionalak, ez da erraza kanpotik aurresatea zerk egingo dion eta ez dion
inpresio. Kanpo errealitateak bere bamerako sarbiderik aurkitzen ez duenaren
inpresioa ematen du. Jung-ek zehazten du inpresio hau justifikatua geratzen
dela, zeren inkontzientetik datorren eduki subjektibo bat, tartean jartzen da
eta kanpo eragina detektatzen du.
Errealitatearen kontzeptu liluragarria
daukate. Kasu patologikoetan pertsonek ez dute bereizketa egiten errealitatea
eta pertzepzio subjektiboaren artean. Ingurukoak estutzen dituzte beraien
jokatzeko modu bitxiagatik, nahiz eta kaltegabeak izan: batik bat beste batzuen
indarkeriaren biktima dirá; eurak abusa ditzaten uzten dute eta
burugogorkeriarekin gaizki mendekatzen dira. Jung-ek azpimarratzen du mundu
mitologiko batetan mugitzen direla honetaz ohartu ere egin gabe: Pertsona eta
objektuak jainko onuragarriak edo demonio txarrak dira eta hala beraiengan
eragiten dute. Tipo honetako pertsonak beraiengan entzerratzearekin eta azaleko
errealitatearekin konformatzen dira.
b.4) Intuitibo bamerakoia
Intuitibo bamerakoia alde batetik
ameslari eta ikusle mistikoan kristalizatu daiteke, eta beste alde batetik,
fantasiagile eta artistan. Inguratzen dutenentzako, tipoa oso mugakoa denean,
enigma bat izan daiteke. Artistak ez direnean Jung-ek kolore apurrarekin
deskribatzen ditu: jenio ezezagunak, handitasuneko buhameak, eleberri
“psikologikoko” pertsonak edo jakintsu erdi zoroak. Besteekin komunikatzeko
moduan bere argumentuei arrazoi etsigarriak falta zaizkiola nabarmentzen da,
hala soilik bihurtu edo errebela dezakelarik. “Beraiena da basamortuan
oihukatzen den ahotsa” espresioaz bereizten ditu Jung-ek.
Tipo psikologikoei buruzko bere
lanerako epilogoan (bere irakurketa sutsuki gomendatzen dugun epilogoa) Jung-ek
gaur egun pentsamendu psikoterapeutikoko modemoena kontsideratzen denari
buruzko ikasgaiak ematen dizkigu. Konplexutasun, konstruktibismo, edo bigarren
mailako zibemetika (behatzailearen inplikazioa behaketan) etiketapean gaur
egungo “Zeitgeist”-a edo garaiko izpiritua itxuratzen dutela diruditen ideiak
argitasun eta dotoretasun liluragarriz adieraziak dira Jung-egatik.
Psikologiaren teorizazioa psikologia beratik bereiztearen zailtasuna,
errealaren fazeta anitzak (“ariman bizirik den zerbait orok kolore askorekin
dirdiratzen du”) eta egiazko teoría bakar baten monopolioa erreklamatzeak
suposatzen duen erosotasunaren aurkako borroka (“ulertzen dut barrenetik
gizatiarra den erosotasunerako desira, baina ez dut ulertzen zergatik egia
desira horretara makurtu behar den”) dira Jung-ek testu honetan lantzen dituen
arazoak, eta probatzen dutenak, horrek probaren bat behar badu, adimena eta
argitasuna ez direla ez sistema eta ez garai bateko berezitasunak.
TRATAMENDUA
Tratamenduak indibidualtasun prozesua
ezartzea eta bukaerara eramatea bilatzen du. Indibidualtasunak bere kabuzko
gizakiaren burujabetza, kontzientzia esferaren handitzea eta bere
banakotasunaren garapena suposatzen du. Pertsonak hau galdu zezakeen, edo ez
lortu, kanpo paper batetara egokitzeagatik, edo pertsonak bere buruari ematen
dion irudimenezko esanguratsutasun batekin, edo baita norbere mugaketagatik.
Bezeroak eskurako eduki pertsonal guztiak kontzienteki bereganatzean,
indibidualtasuna eman da. Norbere erregulazioa eta aurkakoen sintesia pertsonak
bere burujabetza lortu duenaren indizeak dira baita.
No hay comentarios:
Publicar un comentario