PERTSONA ARTEKO ERLAZIOA: ORIENTABIDEAREN
GUNEA
Carl R.Rogers
Artikulu honetan, irakurlearekin
ondorio bat eIkarbanatzea gustatuko litzaidake; norbanakoekiko urteetako tratu
edo erlazioen esperientziatik eratorritako komentzimendu bat; etengabe hazten
doan ebidentzia enpirikoen oinarripean nolabaiteko baieztapena topatzen duen
ondorio bat. Sinpleki, jendearekiko erlazioak suposatzen edo eskatzen dituen
lan profesionalen barietate haundi batean, -psikoterapeuta, irakasle,
erlijioso, orientatzaile, langile sozial nahiz psikologo kliniko gisa-
pazientearekiko topaketa pertsonalaren kualitatea da bere eraginkortasuna
zehazteko elementurik esanahikorrena.
Modu osoago batez zatitu nahiko nuke
baieztapen honen oinarria. Lehenik eta behin, orientatzailea eta psikoterapeuta
izan naiz. Nire bizitza profesionalean zehar, arazoak zituzten ikasle
unibertsitarioekin, zailtasunak zituzten helduekin, norbanako
"normalekin" (negozio-exekutiboak esaterako) eta beranduago
ospitalizaturiko pertsona psikotikoekin lan egin dut. Nire esperientzia
terapeutikoak emandako ezagutzak, klase eta mintegietako nire interakzioetan,
irakasleen entrenamenduan, langile taldeen administrazioan, psikologo eta
psikiatren ikusketa kliniketan, erabiltzen saiatu naiz, baita orientatzaileek
euren gaixoekin lan egiten dutenean ere. Erlazio hauetako batzuk iraupen
luzekoak eta intentsiboak dira, psikoterapia indibidualean bezala; eta besteak
motzak dira lan tailerretan partehartzai 1eekiko esperientziatan bezala edo
kontseilu praktikoengatik datozen ikasleekiko hartueman edo kontaktuan bezala.
Sakontasun maila zabala hartzen dute. Gradualki, esperientzia hauei guztiei
aplikatzen zaien ikaskuntza bat, zera denaren ondoriora heldu naiz: erlazio
pertsonalaren kualitatea da garrantzitsuena.
Norbanako hauetako batzuk denbora
laburrez tratatu ditut, beste batzuekin, intimoki ezagutzeko aukera izan dut;
baina edozein kasutan, topaketa pertsonalaren kualitatea, ziuraski epe luze
batera, zera da: Esperientzia hau, garapena edo hazkuntza ahalbidetzen edo
bultzatzen duen esperientzia gisa, zein puntutarainokoa den zehaztuko duen
elementua. Ustez, nire topaketen kualitatea garrantzitsuagoa da epe luzera,
nire ezagutza akademikoak baino, nire entrenamendu profesionala, nire
orientabide terapeutikoa eta elkarrizketetan erabilitako teknikak baino.
Pentsamenduaren hildo honetatik jarraituz, orientatzaile batentzat ere bere
ikasleekin duen erlazioa -motza nahiz jarraia- neurri eta frogen ezagutza
baino, bere errejistroen egokitzapena baino, defendatzen dituen teoriak baino,
arrakasta akademikoa zehaztasunez aurresateko duen gaitasuna baino nahiz bere
entrenamendua jaso zueneko eskola baino garrantzitsuagoa dela uste dut.
Azken urteotan nahikoa pentsatu dut gai
honen inguruan nirearekiko oso ezberdinak diren orientabideak dituzten
orientatzaile eta terapeutak behatzen saiatu naiz nirearenarekin bat, bere
eraginkortasunaren oinarria ulertzeko asmopean. Iturri oso ezberdinetatik
eratorritako elkarrizketa grabatuak entzun ditut. Gradualki, zenbait formulazio
teoriko garatu ditut; erlazioetan, eraginkortasunaren oinarrien inguruko
zenbait hipótesi. Nortasunaren arloan orientabide eta prozeduran oso ezberdinak
diren norbanakoak, laguntza erlazio batean eraginkorrak nola izan daitezkeen
nahiz bakoitzak arrakasta nola izan dezakeen aldaketa edo garapen konstruktibo
bat erraztean, galdetzen diodanean neure buruari zera ondorioztatu dut: Euren
jarrerarekin lotzen, asoziatzen diren hainbat osagai ematen dituzte laguntza
erlaziora. Hau da nire hipotesiaren baitan, eraginkortasuna azaltzen duena,
orientatzaile, psikologo kliniko nahiz psikiatra bati buruz hitz egitean.
Zein dira orientatzailearen jarrerazko
nahiz elementu esperientzialak diren elementu horiek, zeintzuk erlazioa,
hazkuntzaren klima bultzatzaile bihurtzen baituten? Zehaztasun nahiz kontu
handienarekin deskribatu nahi nituzke nahiz eta oso ongi jakin, topaketa
pertsonal baten kualitateak nekez ulertu nahiz azaldu daitezkeela hitzen bidez.
KONGRUENTZIA
Lehenik eta behin; garapen pertsonala
erraztu egiten dela suposatzen dut, orientatzailea, norbera denean, bere
pazientearekiko erlazioan zintzoa eta mozorrorik gabea edo itxurakeriarik gabea
denean, momentu horretan sentimendu eta gaitasunak izanik beragan modu aske
batez darraitenak. Kongruentzia kontzeptua, baldintza hau deskribatzen azaltzen
saiatzeko erabili dugu. Honekin, oientzatzailea esperimentatzen ari den
sentimenduak beragan sar daitezkeela adierazi nahi dugu, bere kontzientzian sar
daitezkeela; sentimendu hauek sentitzeko gai dela adierazi nahi dugu, eta
egokia izanez gero, horiek komunikatzeko gai izan daitekeela. Honek, terapeuta
bere pazientearekin topaketa pertsonal eta zuzen batera iritsi dela esan nahi
du, pertsonen arteko aurrez-aurreko egoera batean oinarrituz, pertsona bera
ezagutuz. Bera, hura bera izaten ari dela adierazi nahi du, eta ez norbera
ukatuz edo borberari uko eginez. Inork ez du lortzen baldintza hauetara guztiz
heltzerik, baina terapeuta bere harnean gertatzen ari dena modu onargarri batez
entzuteko geroz eta gaituagoa den artea eta beldurrik gabe bere sentimenduen
konplexutasuna izateko geroz eta gaituagoa den artean, altuagoa izango da bere
kongruentzia maila.
Gure eguneroko bizitzan kualitate hau
erraz hautematen dugula pentsatzen dut. Gutako bakoitzak aipa litzake beti
mozorro betenpean dihardutela diruditen pertsona ezagunak, paper bat betetzen
ari direnak, sentitzen ez dituzten gauzak esateko joera dutenak. Inkongruentzia
azaltzen dute. Horrelako pertsonen aurrean ez gara oso sakonki errebelatzen.
Bestalde, gutako bakoitzak, eurengan konfidatzen duguneko norbanakoak ezagutzen
ditu, beraiek, eurak direna direla hutematen du.gu.lako, pertsonarekin
berarekin tratatzen ari garela hautematen dugulako eta ez profesionaltasun eta
kortesiazko mozorro batekin. Hau da hitz egiten ari garen kualitatea eta
terapeuta, erlazioan zehar zenbat eta jatorra eta kongruenteagoa izan,
pazientearen nortasunean aldaketak gertatzeko probabi1itatea haundiagoa izango dela
suposatzen da.
Urte hauetan, hipótesi honen baieztapen
kliniko asko jaso dut, zoriz aukeratutako ospitalizaturiko gaixo
ezkizofrenikoekiko nire Janean. Gure ikerketa programaren terapeuta
indibidualak, motibaziorik gabeko norbanako hauekin tratatzeko orduan, modu
eskas, gogor, iraunkor batez hezituak eta kronikoki ospitalizatuak izan diren
hauekin tratatzeko orduan, eraginkorrenak direla diruditenak, ezer baino lehen,
errealak diren horiek dira, pertsonen moduan jokatzen dutenak modu jator, eta
giza era batez, erlazioan beren benetakotasuna adierazten dutenak.
Baina, probetxugarria al da beti
benetakoa, autentikoa izatea? Zer deritzogu sentimendu ezkorrei buruz? Zer gertatzen
da orientatzaileak pazientearekiko duen benetako sentimendua, izorratzearena
denean, aspergarritasuna nahiz gustokoa ez denean? Nire erantzuna zera da:
Guztiok noiz edo noiz esperimentatzen ditugun honelako sentimenduekin ere, hobe
da orientatzailea zintzoa izatea, sentitzen ez duen gusto, interes, ardura,
itxurakeria aurkeztu ordez.
Baina ez da erraza errealismo hau
lortzea. Ez naiz, bururatzen zaigun salaketa eta sentimendu oro
kontsideraziorik gabe eta inpultsiboki botatzea probetxugarria denik esaten
ari, egiazkoak, benetakoak, zinezkoak izaten ari garen inpresio horrenpean.
Erreala izateak, norbere barnean gertatzen diren esperientzia korrontea
ezagutzearen eginbehar zaila dakar, etengabeko aldaketa eta konplexutasunagatik
markaturiko korrontea. Hau da, ikasle horrekiko nire tratuan aspertzen ari
naizela hautematen badut eta sentimendu hauek jarraitzen badute, berari eta
gure erlazioari zor diedan zerbait dela pentsatzen dut, berarekin sentimendu
hau elkarbanatze hori. Baina hemen, berriz ere, nigan gertatzen denarekin
etengabeko kontaktuan egon nahiko dut. Ni banaiz, aspertuta aurkitzearen nire
sentimendua dela onartuko dut espresatzen ari naizena, eta ez bera pertsona
aspergarria denaren ustea. Hau nire erreakzio bezala esaten badut, sakonagoa
den erlazio baterantz bideratzeko potentzialitatea dauka. Baina sentimendu hau,
korronte aldakor eta konplexu baten inguruan ematen da eta beharrezkoa da azken
hau komunikatzea. Aspertuta egotearen deserosotasuna eta nire aspektu hau
adierazteko ezerosotasuna elkarbanatzea gustatuko litzaidake. Jarrera hauek
elkarbanatzean, nire aspertze sentimendua urruntze sentsazio batetik sortzen dela
iruditzen zait eta berarekin kontaktu handiagoan egon honetan komunikatzen
saiatzen ari naizen bitartean eta aspertzetik urrun nago bere erantzuna irrika
eta agian beldur pixka batez itxaroten dudan bitartean. Beraganako
sentikortasun berri bat ere sentitzen dut, gure arteko oztopoa izan den
sentimendu hau elkarbanatu ondoren. Horrela, bere ahotsean, sorpresa edo mina
entzuteko gaituago nago, orain, hura, hura bera delako egiazki hitz egiten ari
dena berarekin erreala izatera ausartu naizemez gero. Neure buruari, berarekiko
erlazioan pertsona -erreala eta inperfektua- izaten utzi diot.
Lehen elementu hau zabal azaltzen
saiatu naiz garrantzi handikoa baiteritzot (agian azalduko ditudan baldintzen
artean erabakiorrena, garrantzitsuena da), eta onartzea zein lortzea erraza ez
delako. Glendin-ek lan bikaina egin du esperimentazio kontzeptuaren esanahia
eta honek orientazio eta psikoterapiarekin duen erlazioa azaltzerakoan eta bere
artikuluak esaten saitu naizena osotu dezake.
Argi geratzea espero dut
orientatzailearen errealismo bati buruz ari naizela, ez dela azalekoa, sakona
eta bentakoa baizik. Zenbaitetan, "trasparentzia edo gardentasun"
hitzak, kongruentzia pertsonalaren elenentu hau azaltzen laguntzen duela
pentsatu dut. Nigan gertatzen den guztia, zeina, erlaziorako garrantzitsua izan
baitaitekeen, nire pazienteak ikus badezake, honek nere bitartez argi ikus
badezake, eta errealitate hau erlazioan zehar aurkeztea desiratzen ari banaiz,
orduan, ia erabat ziur egon naiteke, biok ikasten duguneko eta garatzen
gareneko topaketa esanguratsua izango dela hau.
Askotan galdetu diot neure buruari hau
ote den erlazio psikoterapeutiko batean axola duen kualitate bakarra.
Ebidentziak beste kualitate batzuk ere ezberdintasun sakon bat egiten dutenaren
ideia azaltzen duela dirudi eta beharbada, lortzeko errazagoak dira. Beraz,
hauek ere azalduko ditut baina erlazioaren momenturen batean hauek egiazki
orientatzailearen esperientziaren parte ez badira, orduan, benetan bakoitza
dena izatea hobe dela uste dut, beste kualitate hauek sentitzen ari zarela
uste, nahi izan baino.
ENPATIA
Nik ikusten dudan moduan, erlazioan
oinarrizko bigarren baldintza, orientatzaileak bere pazientearen mundu
pribatuaren ulermen enpatiko zehatza esperimentatzen duela eta ulermen horren hainbat
zati esanguratsu komunikatzeko gai dela da. Pazientearen barne-munduko esangura
pribatu eta pertsonalak, norberarenak bailiren hautematea, baina beti ere
"baldin eta... bezalakoa" horren kualitatea galdu gabe; hau enpatia
da, zeinak, garapena bultzako duen erlaziorako beharrezkoa baitirudien.
Pazientearen konfusioa, jasotzera eta norbere barnean sakonago eta espresio
horien esanahiei begira, askeagoa den erresonantzia esperimentatzera gaitzen
dute.
INTERES POSITIBOA
Orain hirugarren baldintza.
Pazientearengan dagoenarekiko zenbat eta jarrera amoltsuagoa, positiboa edo
baikorragoa eta onargarriagoa eduki orientatzaileak, aukera gehiago egongo da
garapena eta aldaketa gertatzeko. Honek, orientatzaileak pazientea pertsona bat
bezala maite duela esan nahi du, sentimendu kualitate batekin, zeina, zentzu
batean aita batek bere semearekiko duenaren berdina baiten, pertsona gisa
apreziatuz momentu horretan daukan jarrera partikular bati kasurik egin gabe.
Bere pazienteaz, posesiboa ez den modu batez arduratzen dela esan nahi du,
ahalmenak dituen pertsona gisa baizik. Borondate on eta irekia eskatzen du,
pazientea, beragan erreala den edozein sentimendu izan dadin momentu horretan
-beraganako etsaitasun edo goxotasuna, errebeldia nahiz sumisioa, segurtasuna
edo mespretxua. Paz ientearekiko maitasun mota bat adierazten du, kontutan
hartuz, "maitasun" hitza "agape" kontzeptu teologikotik
hartzen dugula eta ez bere ohizko esanahi erromantiko eta posesiboetatik.
Deskribatzen ari naizena, paternalista ez den, semtimentala nahiz soziala eta
onargarria ez den sentimendu bat da. Beste pertsona, aparteko norbanako gisa
errespetatzen du eta ez da beraz jabetzen. Eskatzen ez den eta indarra duen
atsegintasun mota bat da. Interes positiboa izenez deitu dugu.
INTERESAREN B ALDINTZAGABEKOTASUNA
Badago jarrera honen aspektu bat, zeinaz,
modu batez, hain ziur sentitzen ez bainaizen. Interes positiboa zenbat eta
baldintzagabeagoa izan, erlazioa eraginkorragoa izango denaren hipotesia
proposatzearen ahalegina egingo dut. Honekin, orientatzaileak pazientea
baldintzatutakoa baino haruntzago, modu oso batez apreziatzen duela esan nahi
du. Orientatzaileak pazientearen zenbait sentimendu ez ditu onartzen eta beste
batzuk gaitzestu egiten ditu. Pertsona honekiko, baldintzagabeko interesa
sentitzen du. Hau, erreserba eta ebaluaziorik gabe agertzen den sentimendu
positibo bat da; epaiketarik ez egitea adierazi edo esan nahi du.
Orientatzailea eta pazientearen arteko topaketan agertzen denean apreziazio edo
baloratze ez ebaluatibo hau, aldaketa eta garapen konstruktiboak gertatzearen
aukera handiagoa dela uste dut.
Hau, baldintzagabeko interes positibo
baten eta baldintzatutako interes baten arteko kontraste bikaina da. Hau, bai
orientatzaile eta bai gurasoentzat ere, egiazkoa dela uste dut.
PAZIENTEAREN PERTZEPZIOA
Honaino, garapen konstruktibo baten
posibi1itateari buruzko nire hipótesi guztiak, orientatzailek sentimendu hauek
esperimentatzean oinarritu dira; hala ere, badago pazienteak eduki beharreko
baldintza bat. Nahiz eta deskribatu ditudan jarrerak neurri batean pazienteari
komunikatu zaizkion eta berak perzibituak edo hautemanak izan, eurak ez daude
bere mundu konteptualean eta beraz, eraginkorrak ezin izan ditezke. Ondorioz,
beharrezkoa da eraikitzen aritu naizen ekuazioari beste baldintza bat eranstea,
gehitzea; psikoterapian zehar emten den garapen pertsonalari buruzkoa. Hau da,
pazienteak, ,or ientatzai leak bereganako esperimentatzen duen benetakotasuna
eta enpatia, gutxienezko neurri edo gradu batez hautematen duenean, orduan,
jarreraren aldaketa eta nortasunaren garapena aurresan daiteke.
Honek niretzat, orientatzaile gisa
inplikazioak ditu. Sentikorra izan behar dut, ez nire barnean gertatzen
denarekiko eta nire pazientearengan ematen diren sentimendu korrontearekiko
soilik, baita bera nire komunikazioak jasotzen ari deneko moduarekiko ere.
Bereziki trastornatutako, nahastutako pertsonekin lan eginez, enpatia setiaketa
eza bezala hauteman daitekeela ikasi dut; nire aldetik, baldintzagabeko
aprezioak, axolagabetasun moduan hauteman daitezkeela; giro epeltasuna,
gertutasun mehatxugarri moduan hauteman daitekeela; eta nigan egiazkoak diren
sentimenduak faltsuak bailiren hauteman daitezkeela. Pertsona jakin honentzat,
argia izango den moduan jokatu eta komunikatzea gustatuko litzaidake, modu
honetan, beraganako erlazioan esperimentatzen ari naizena, anbiguoa edo
zalantzazko gisa hauteman ez dadin. Proposatu ditudan beste balditzen moduan,
hasera ulertzeko erraza da, baina bere errealizazioa zaila eta konplexua.
ZENBAIT MUGAKETA
Hauek hipotesiak direla azpimarratzea
gustatuko litzaidake. Beste atal batean, hipótesi hauek froga enpirikoan
jartzen direnean eIkarrengandik urruntzen direneko moduari buruz hitz egingo
dut. Baina hauek haserako hipotesiak dira, ez azken hitza.
Oinarrizkoak diren eta deskribatu ez
ditudan beste baldintza batzuk ere egon daitezkeenaren posibi1itatea onartzen
dut. Duela gutxi, Oínarrizko Eskolako haurrei orientatzaile gazte batek
grabatutako zenbait elkarrizketa entzuteko aukera izan nuen. Oso maitakorra eta
baikorra zen bere pazienteekiko jarreran eta hala ere, erabat eraginkortasun
ezakoa izan zen. Modu bero, goxo batez, haur bakoitzaren azaleko aspektuak
bakarrik erantzuten ari zela zirudien, honegatik kontaktuak azalekoak, sozialak
eta adiskidetsuak izan zirelarik; baina bistakoa zen ez zela haurraren egiazko
pertsonagana iristen ari. Hala ere, berak, deskribatu ditudan baldintza
bakoitzean altu klasifikatu zuen; hau da, agian, nire formulaketan hauteman ez
ditudan zenbait elementu solte badaude.
Laguntza erlazio ezberdinak pertsona
mota ezberdinekin eraginkorrak izan daitezkeen posibi1itateaz jabetzen naiz.
Eskizofrenikoekin lan egiten duten gure terapeutatako batzuk, erabat
baldintzatuak direla diruditenean dira eraginkorrak; psikotikoen jarrera
kapritxoso batzuk onartzen ez dituztenean. Hau bi moduz interpreta daiteke:
agian inguru baldintzatu bat egokiagoa izan liteke norbanako hauekin edo agian
-eta gertaerekin hobeto komuztatzen duela iruditzen zait- norbanako psikotiko
hauek, jarrera baldintzatu bat, terapeuta egiazki interesatzen den espresio moduan
hautematen dute, baldintzagabeko jarrera bat interes eza nahiz apatia gisa
interpretatua izan litekeen bitartean. Edozein kasutan, argitu nahi dut, hemen
azaldu dudana haserako formulazioak direla, zeintzuk ziuraski ondorengo
ikasketengatik aldatuak eta zuzenduak izango bait iren.
INPLIZITURIK DAGOEN FILOSOFIA
Argia denez, deskribatu ditudan jarrera
motak ezin izan daitezke orientatzaile batengatik esperimentatuak, jarrera
horiekin komuztatzen duen jendearekiko filosofia bat ez badu behintzat.
Deskribatutako jarrerek ez dute
zentzurik, pertsona eta bere potentzi alitateekiko errespetuzko kontestu batean
ez bada.
Orientatzailearen baloreen eskalan,
lehen elementua norbanakoaren balorea ez bada, azken hau interes erreal bat edo
ulertzearen desira esperimentatuz ez da gai izango bere burua aurkitzeko eta
agian ez du bere burua, erreala izateko adina errespetatuko. Egiazki,
norbanakoak estatuaren ongi-izatearen alde manipulatuak izateko, funtsean
objektuak direnaren ikuspuntua mantentzen duen profesionalak, nahiz hezkuntza
erakundeen onurarako direla, nahiz "bere onerako", nahiz boterea eta
kontrolaren bere behar propioa asetzeko direnaren ikuspuntua duenak, ez ditu
erlazio konstruktibo eta hazkuntza edo garapenaren bultzatzaile gisa esperimentatuko
deskribatu ditudan jarrera elementuak. Baldintza hauek, bat datozenak,
kongruenteak eta naturalak dira zenbait textuinguru filosofikoetan baina ez
beste batzuetan.
IKERKETA ENPIRIKOAK
Honek nire buruari, eta irakurlea bera
ere galdezka arituko delakoan, formulatu dizdiodan hainbat galdera sortarazi
ditu. Laguntza erlazio batean funtsezko gisa deskribatu ditudan ezaugarri
hauek, nire iritzia soilik al dira, nire preferentzia eta prejuizio pertsonalak
al dira? Ala sinpleki, orokorrean filosofía demokratiko batean sortzen den
prejuizio bat errepresentatzen dute? Ala egiazki, aldaketa eta garapen
konstruktibo bat bultzatzen dute?
Duela bost urte ezin izango nituzkeen
galdera hauek erantzun. Orain gutxienez, ondo diseinaturiko dozena bat ikerketa
dago, zeintzuk, arazoa modu ezberdinez enfokatuz puntu hauek argitzen
baitituzten. Ikerketa hauetako bakoitza hona ekartzea, laguntzarako izan
beharrean, nahasketa sortzeko baino ez litzateke izango. Bere metodoak
deskribatu nahi nituzke kontzeptu orokorrekin eta ondoren aurkikuntzak bildu.
Ikerketek, bi paziente motekin lan
egiten dute. a) Ikasleak eta komunitateko kideak, zeintzuk beren borondatez
laguntza bila orientatzaileengana jotzen baituten eta b) hilabete batzuetatik
urte asko arterainoko denbora batez, estatuko espítale batean eman duten
norbanako eskizo frenikoak. Lehen taldea, batezbesteko sozioedukatiboaren
gainetik aurkitzen da, bigarrena azpitik. Lehen taldea laguntza lortzera
motibatua dago eta bigarrenak, motibatua ez egoteaz gain, erresistentzia
agertzen du. Egokitzapenaren eremuak funtzionamendu oneko norbanakoetatik,
ondoren, desegokitzapen eta istiluaren hainbat maila edo gradutatik pasaz,
bizitzari aurre egiteko erabat ez-gaituak direnetaraino, errealitatearekiko
kontaktutik kanpo daudenetaraio zabaltzen da.
Ikerketa ezberdinetan, deskribatu
ditudan jarrera elementu hauek neurtzeko hiru modu agertu dira. Lehenengo
metodoa zati motzetan oinarrituta dago, normalean lau minutuko iraupenekoak,
grabatutako eIkarrizketetatik zoriz hautatuak. Ebaluatzaileek, zati hauek
entzutean, orientatzai1ea erantzuten ari deneko enpatia zehatzaren gradúa
epaitzen dute esaterako eta kontu handiz definitutako eskala baten barne,
ebaluaketa bat egiten dute. Ebaluatzaileek ez dakite zati hori duela gutxikoa
den ala aspaldikoagoa den, edo arrakasta txiki ala handiagoko kasu bat den.
Ikerketa gehienetan, kualitate bakoitza zenbait aldiz ebaluatu dute.
Bigarren neurketa método bat, Erlazio
Inbentarioaren erabileraren bidezkoa da, zeina momentu jakin batzuetan
pazienteak erantzundakoa izango baiten. Inbentarioak, orientatzailea onarlea,
enpatikoa eta kongruentea deneko maila edo graduari erreferentzia egiten dioten
baieztapenak ditu; pazienteak erantzuten du baieztapena sei puntuko eskala
batean ebaluatuz, zeina "benetan egiazkoa"tik "erabat
faltsua"raino baitoan. Enpatiaren hainbat adibide honoko hauek dira:
"Gure erlazioan, berak, den bezala jokatzen du" eta “berak,
egiazki dena baino gehiago maite edo ulertzen nauenaren itxura egiten du".
Lau jarrera elementuetako batentzat klasifikaturik dago inbentarioa, eta
emaitza totala ere badago.
Hirugarren metodoa ere Erlazio
Inbentarioan oinarrituta dago baina oraingoan orientatzaile edo terapeutak
erantzundakoa. Esaldiak berdinak dira, izenordeen aldaketa egoki bat izan ezik.
Elkarrizketetan zehar gauzatzen den
pertsonalitatearen aldaketa konstruktiboaren gradúa zehazteko, irizpide
ezberdinak erabiltzen dira hainbat ikerketetan. Kasu guztietan, erlazioan
jarrera baldintzen neurriarekiko independienteak diren aldaketa irizpideak dira.
Zenbait aldaketa neurri honoko hauek dira: MMPIren hainbat indize eta eskalatan
aldaketak; test proiektiboetan aldaketak, zeintzuk klinikoek itsu-mustuan
aztertzen baitituzten ikerketaren ezagutzarik izan gabe; klasifikazioaren
egokitze eskalan aldaketak; antsietate neurri batean aldaketak; eta pertsonalitate
aldaketan eta egokitzapenean terapeutaren ebaluazioak.
AURKIKUNTZAK
Ikerketa hauetako zenbait aurkikuntza
azaldu nahi nituzke:
- Orientatzailea, erlazioan baldintza
maila kokatzeko elementurik esanguratsuena da nahiz eta pazienteak ere baduen
erlazioaren kualitatean eraginik.
- Aurrerago aldaketa gehiago izango
dituzten pazienteek, beren orientatzailearekiko edo terapeutarekiko erlazioan,
jarrera baldintza hauek azkarrago hautematen dituzte.
- Pazientea zenbat eta aztoratutago
egon, orduan eta zailagoa izango da orientatzailearengan jarrera hauek
hautematea, (edo hori egiteko ezgaitua izango da).
- Orientatzaile edo terapeutek,
pazienteari eskeintzen dioten jarrera baldintza mailari dagokionean, nahikoa
kontsistenteak izateko joera dute.
Ikerketa guztietan, aurkikuntzarik
handiena zera da: kongruentzia, enpatia eta baldintzagabeko interes positibo
maila altua agertzen zuen orientatzaile batekiko erlazioan jardun ziren
pazienteek, garapen eta prtsonalitatearen aldaketa konstruktibo bat agertzen
dute. Baldintzetan maila altu hauek honoko hauekin erlazionaturik daude: MMPI
indize eta eskalatan aldaketa positibo bat, niaren indarra barneratuz;
itsu-mustuan ebaluatutako pretest eta postestaren bateriaren aldaketa positibo
bat; antsietatearen puntuazioetan eta autokontzientzia eskalan gutxitze bat;
terapia prozesua neurtzeko diseinaturiko prozesu eskaletan maila altuagoa; orientatzailearen
ebaluazioetan aldaketa positibo bat.
Paziente klinikoen ikerketetan, erlazio
haseran eskeinitako baldintzekiko pazientearen hautematea eta eIkarrizketak
bukatzen direneko aldaketa mailaren arteko koerlazioa altuagoa da, eskeinitako
baldintzekiko orientatzailearen pertzepzio edo hautematea eta aldaketa mailaren
artekoa baino. Beste modu batez esanda, pazientearen pertzepzioa, aldaketaren
iragarpenik hoberena da.
Aurkikuntza hau ez da paziente
eskizofreniko batengan aplikatzen, zeinaren barne nahasketak edo aztoraketak,
gure terapeuta konziente eta esperientziadunak eskeinitako baldintzak egokiro
hautematea zailago bihurtzen baition.
Paziente eskizofrenikoetan ustegabeko
aurkikuntza bat zera da: erlazioaren baldintzen baja, aldaketa ezkor (zenbait
aspektutan) batekin loturik dago. Pazienteek aldaketa baikor bat agertze edo
azaltze horretan porrot egiteaz gain, okerrera egiten dute, pretest eta
postesten bateriak eba1uatzerakoan, klinikoen juizioen baitan; antsietatearen
hazkuntza agertzen dute. Oraindik ez da zehaztu ikerketa hau laguntza bila
etortzen diren pazienteei ere aplikatzen ote zaien.
Ikerketa hauei balidezia ematen dietela
dirudien aurkikuntza bat zera da: Itxaron zitekeen bezala, esperientzia
handiendun orientatzaileak esperientziarik gabekoekin konparatzen direnean,
lehenengoek baldintza hauen maila altuago bat agertzen dute eta arrakasta
handiagoa dute euren pazienteei komunikatzerakoan. Horrela, baldintza altuagoak
eskeintzen dituztela hautematen da eta euren pazienteek aldaketa gehiago
agertzen dituzte eIkarrizketen prozesuan zehar.
INPLIKAZIOAK
Zeintzuk dira ikerketa hauen zenbait
inplikazio, psikologia, psikoterapia eta pertsonenganantz zuzendutako
orientazioaren eremurako? Bururatzen zaizkidan lau inplikazio aipatuko ditut.
Lehen tokian, ikerketa hauek,
orientazio eta psikoterapian kausa efektu erlazioak ikertzea agian posiblea dela
agertzen dute. Dakidanez, berez, psikoterapian aldaketaren eragin bultzatzaile nagusiak
neurtu eta aislatzen saiatu diren lehen ikerketak dira. Honoko galdera honen
inguruko ikerketa aitzindariak errepresentatzen dituzte: Zer da egiazki
counselig eta psikoterapia bereizten dituena? Ematen duten erantzuna zera da:
Orientatzaileak eskeinitako jarrerak dira neurri handi batean sortutako klima
psiko1ogikoa, egiazki ezberdintasuna egiten duena, zeinak egiazki aldaketarantz
bultzatzen baituen.
Ikerketetan erabat praktikoa den
garrantzizko zerbait badago. Argitasun haundiz erlazio bat bere esistentziaren
haseran ebaluatuz, neurri batean aldaketa bultzatuko duen erlazio bat izatearen
probabi1 itate maila aurresan daiteke. Posibi1itatearen mugen barne dagoela
dirudi, etorkizun ez oso urrun batean, garapen psikologiko konstrukti boa
bultzatzen duten elementuen ezagutza geroz eta zehatzagoa lortzea, elikaduraren
arloan hazkuntza fisikoa bultzatzen duten elementuen ezagutza zehatzagoa lortu
den moduan. Ezagutza hau edukitzean eta gure tresnak zehatzagoak izatean,
posibilítate erakargarri bat agertuko da, horrela, aurrez, emandako erlazio
batek norbanakoaren garapen psikologikoa eta hazkuntza aurresateko gai izanik,
haur baten dieta zehaztu eta honek, dietak, hazkuntza fisikoa bultzatuko
dueneko maila aurresan dezakegun bezala.
Honi loturik, pertsona arteko erlazio
ezegoki bat, serioki nahastutako norbanakoengan behintzat, garapen pertsonalean
ondorio ezkorra izan dezakeenaren aurkikuntzak, erlazio baten aurre-ebaluazio
hori, ardura handiagoa eta posibilítate mehatxukorragoa izatea dakar.
Pertsonengan o inarritutako sistemaren
eremurako beste esanahi garrantzitsu bat zera da: Pertsona arteko erlazio
batean aldaketa baikorra ahalbidetzen duten elementu zehatzei dagokienean,
teoría baten hasera eta berau sostengatzen duten gertaera enpirikoak badaude. Horrela,
orain, halako ziurtasun batez eta gertaeretan oinarrituz, honoko hau esan
dezakegu: Orientatzailearen benetakotasun edo kongruentzia maila altu bat,
orientatzailearen aldetik enpatia sentikor eta zehatz bat, orientatzailearen
aldetik pazientearekiko interes, errespetu eta aprezio maila altu bat eta
interes honetan baldintzapen eza ezaugarritzat dituen erlazio batek, erlazio
eraginkor eta hazkuntzaren bultzatzailea izateko probabi1itate handia du.
Baieztapen hau balidoa da beren borondatez laguntza bila jotzen duten norbanako
ezegokituei dagokienean nahiz lagunduak izatearen desira edo nahi konzienterik
ez duten pertsona eskizofrenikoei dagokionean. Baieztapen hau, jarrera elementu
hauek grabatutako elkarrizketa zatiak eztzuten dituzten epaile inpartzialek
ebaluatzen dituztenean ere mantentzen da, baita orientatzaileak erlazioan
eskeini dituen kualitateekiko duen hautemate edo pertzepzio kontzeptuenpean
neurtzen direnean nahiz pazienteak erlazioarekiko duen pertzepzioz neurtzen
direnean (ospita1izaturik ez dagoen pazientearen kasuan behintzat) ere.
Laguntza erlazioen eremua bezain konplexua den eremuan baieztapen hauek egin ahal
izatea aurrerapausu handia dela deritzot.
Azkenik, ikerketa hauek, orientatzaile
eta terapeuten tratamendurako inplikazio esanguratsuak izan litzakete ondoren
etorriko den lan baten bidez. Orientatzailea pertsona arteko erlazioetan
konprometituta ikusten deneko mailaraino eta erlazio horien helburua garapen
osasuntsua bultzatzea denaren mailaraino, orduan ondorio batzuk jarraituko
lirateke. Entrenamendu horretarako, jendearekiko erlazio ordinarioetan
deskribatu ditudan kualitateak maila altu batean lituzketen pertsonak
aukeratzen saiatuko litzatekeela adieraziko luke. Pertsona goxoak,
espontaneoak, benetazkoak, ulerkorrak eta ez-epaitzaileak nahi genituzke.
Norbanako hauentzako hezkuntza programak, jendearekiko gustua eta enpatia geroz
eta gehiago esperimentatu ahal izateko moduan eta beraiek egiazki diren bezala,
benetan direna aurkitzea geroz eta errazagoa izateko moduan planifikatzen
saiatukoo ginateke. Bere entrenamendu esperientzietan ulergarritasuna eta
onargarritasuna sentitzean, mozorrorik erabiltzen ez duten egiazko
instruktoreekin kontaktuan egotean, oraindik ere konpetenteagoak bihurtuko
lirateke. Entrenamendu honetan, pertsona arteko esperientzia eta ikaskuntza
intelektuala berdin enfokatuko lirateke. Froga eta neurrien nahiz
psikoterapiaren teoriak edo prozedura diagnostikoen inolako kantitatek, ezingo
lukeela bere pazienteekiko topaketa pertsonalean eraginkorrago bihurtu
entrenatzailea, onartuko litzateke. Pazienteekin lan egitearen gaur-egungo
esperientzian eta ezartzen diren erlazioen autokritika eta kontuzko
ebaluazioan, enfasi handi bat egingo litzateke.
Ezagutzen ditudan entrenamendu hauek
orientazioan, psikologia klinikoan eta psikiatrian helburu honetara hurbiltzen
ote diren galdetzen diodanean neure buruari, erabateko "ez" batez
erantzuten dut. Gure entrenamendu profesionalaren programa gehienek, zailagotu
egiten dutela iruditzen zait norbanakoa, norbera izatea eta profesional bat
errepresentatzearen probabi1itatea handiagotzen dute. Askotan, ekipo teoriko
eta diagnostiko batez hain kargaturik ikusten da, ezen beste persona baten
barne-mundua berak ikusten duen moduan ulertzeko gaitasun gutxiago baituen.
Askotan, bere entrenamendu pertsonalarekin jarraitzean, beste pertsonenganako
sentitzen duen haserako afektu goxoa, ebaluazio diagnostiko eta
psikodinamikaren itsaso batean murgilduta aurkitzen dela gertatzen da.
Kasu honetan, ikerketa hauen
aurkikuntzak serioski hartzeak, entrenamendu profesionalaren izaeran bertan
nahiz bere curriculuan markatutako zenbait aldaketa egitea ekarriko luke.
ONDORIOA
Zenbait baieztapenekin bukatu nahiko
nuke, zeintzuk, nire ustez, logikoki, bata bestearen atzean baitatozen.
Laguntza lanbide gehienen helburua,
psikoterapiarena eta orientabidearena barne, pertsonengan garapen pertsonala
eta garapen psikologikoa, heldutasun gizarteratu baterantz suspertzea edo
handiagotzea da.
Lanbideko edozein kideren
eraginkortasuna egokiago neurtzen da, bere paz ienteek iko Janean helburu. hau
lortzen dueneko mailaren kontzeptupean.
Bere baitan, garapen pertsonalean
aldaketa konstruktibo bat dakarten elementuen gure ezagutza, bere haur-etapan
dago.
Gertaeretan oinarritutako ezagutza
honek, aldaketa sortze horretan, oinarrizko eragina, pazienteak bere
orientatzailearekiko erlazioan esperimentatzen dituen hainbat kualitateen maila
dela adierazten du.
Pazienteen barietate baten barne
-normalak, ez-gaituak eta psikotikoak-, orientatzaile eta terapeuta ezberdin
askorekin eta erlazioak pazientearen ikuspuntutik begiratuz, inplikatu gabeko
behatzaile edo terapeutak erlazioaren zenbait kualitate, alkaduntza eta garapen
pertsona1arekin lotzen direneko baieztapenarekin topo egiten du.
Elementu hauek ez daude sofistikazio
ideologiko nahiz ezagutza teknikoz osotuak; giza kualitate pertsonalak dira
-orientatzaileak esperimentatzen duen zerbait da, eta ez, dakien zerbait.
Garapen pertsonal konstruktiboa, orientatzailearen errealitatearekin loturik
dago; bere pazientearekiko bere (orientatzailearen) baldintzagabeko eta
egiazko, benetako afektuarekin; pazientearen mundu pribatuarekiko bere (orientatzailearen)
ulermen sentikorrarekin eta pazientearengan bertan dauden kualitate hauek
pazienteari berari komunikatzearen bere gaitasunek in.
Aurkikuntza hauek, orientabide eta
psikoterapiaren praktika eta teoriarako funtsezko zenbait inplikazio dituzte bere
baitan, baita eremu hauetan lan egiten dutenen entrenamendurako ere.
Harvard Educational Review; vol. 32 (4) 416-.429 orr. 1962ko
udazkena
No hay comentarios:
Publicar un comentario