viernes, 17 de junio de 2022

LOGOTERAPIA ETA ANALISI EXISTENTZIALA

 

LOGOTERAPIA ETA ANALISI EXISTENTZIALA

Sarrera

Aurreko lanerako “El hombre en busca de sentido” liburua irakurri nuenean, bertan ezagutzera ematen ziren ideiek, nolabait halako interesa piztu zuten niregan. Aipatu nahi nuke, orain dela urte t’erditik hona terapia bat jarraitzen dudala, bapatean nire bidea nere aurrean ezabatu egin zelako, norantz jo ez nekiela geratu nintzelarik. Eta honekin batera zentzu hori berreskuratzeko lanetan nabil orain.

Ba liburu hau irakurri nuenean halako argi bat bezala piztu zitzaidan, eta neregan nolabaiteko seguritate izpi edo ezagutze pausu txikiak emateko indar berezi bat bezala eskuratzen hasi nintzen behin eta berriz errepikatzen den errespontsabilitate horrek bultzaturik. Niregan zegoen erabakia.

Horregatik erabaki nuen psikologia existentzialari buruz egitea azken lan hau.

Informazio dexente jaso dut, eta oraindik gehiago geratu zait bidean, eta informazio guzti hau antolatzerakoan zailtasunak ikusita, lana gehiago zehaztea erabaki dut.

Viktor E. Frankl-en liburuak irakurri ditudanez gehienbat, logoterapia eta honek berekin daraman ikuspegian zentratzea erabaki dut. Horregatik, psikologia existentzialetik logoterapia eta bere analisi existentzialarekin arituko naiz oraingoz.

Liburu bat interesgarri egiten zaizunean beste batetara eramaten zaituen bezala, Viktor E. Frankl-en liburuetan azaltzen diren ideiek beste nobeletan irakurritakoekin erlazionatzeko aukera eman didate. Horregatik sartu dut Paulo Coelhoren nobela bat ere lan honen barruan.

Beraz, azkenean, lan hau analisi existentzialean lantzen diren kontzeptu nagusienen inguruan zehazteko saiakera bat izango da, logoterapiak berekin daramatzan ideia nagusienak azalarazteko saiakera.

 

1. Historia: galdera existentzialen bilakaera

Kezka existentzialak betidanik izan dirá gizakiaren ezaugarri, pentsamenduaren ondorioz, arrazoiketa eta ulerkuntza bereak dituen bezala, bere ingurunean zer gertatzen den eta gizakia bera ingurune horretan kokatzeko saiakerak galdera existentzial hauetara eraman baitute hasieratik.

Zer garen, ñora goazen eta non ganden bezalako galderak oso familiarrak zaizkigun kezka existentzialak dirá, zeintzuk pentsamendu idatziaren hasieratik gureganaino iritsi zaizkigun filosofo, teologo, poeta, idazle, artista eta psikoterapeuta desberdinen tan eta azterketen ondorioz. Beraz, kezka eta galdera hauek eta beraiekin daramatzaten ondorioak (intseguritatea, tentsioa, ezjakina, zalantza, angustia...) ez dirá eremu psikologikoetara eta patologikoetara mugatzen.

Gizakiok gizaki garen bezala, gure kondizioetako bat da galdera hauek guregan ematea. Beraz, kezka existentzialen unibertsalitatea gizakiok geure dugun ezaugarri bat déla esan dezakegu, guztiok momentu batean edo bestean aurkitzen bait gara galdera hauekin aurrez-aurre.

Aro Modemoaren hasierak Natur Zientzien sorkuntza ekarri zuen berekin, baita teknikaren aplikazioa ere. Guzti hauek XIX. mendean iritsi ziren bere heldutasunera eta ondorioz Natur Zientzietatik naturalismoa garatu zen eta teknikatik posizionamentu utilitarista bat. Eta bi ezaugarri hauek gizakiarengan errotu ziren.

Gizakia naturako izaki bezala ulertzen da, eta mundua helburu batzuk lortzeko bitarteko bezala hartzen du, mundua teknikara meneratuz.

Beraz, mundua eta natura ulertzeko saiakera honetan, mundua bera bere ikerkuntzen objektu bilakatzen du. Eta era berean, gizakia bera, mundu horretako betse izakitzat hartzerakoan, objektu bilakatzen du bere burua, bere benetazko izatea soslaiatuz.

Ondorioz, desbideratze honetatik berbideratzeko saiakera batetara itzultzen da. Alde batetik, Ízate beraren kontzientzia berreskuratzeko ahaleginak hasten dirá berriz, gizakiaren benetazko izatearen kontzientzia galtzearen erreakzio bezala. Eta beste alde batetik, bere izateari benetazko esanahia aurkitzeko eta ulertzeko saiakera berrietara bueltatzen da, mundua ulertzerakoan azkenean han ere bere teknikari erantzuteko beharrezko zituen fenomenoen ulerkuntzara mugatzearen ondorio bezala, benetazko existentzia edo zentzua alderatuz.

Beraz, orain existentzia zer den eta bere benetazko zentzua edo esanahia zein den jakin nahi da, eta honekin gizakiaren existentziaren analisi berri batetara, galdera eta kezka existentzialetara bideratzen da gizakia.

Kezka existentziala bere forma modernoan, hau da, gizaki modernoaren arazo existentziala Soren Kierkegaard-ek formulatu zuen XIX. mendean (1834. urtean). Eta hau XX. mendean Bergson-en “bizitzaren filosofía” eta Husserl eta Scheler-en “fenomenología” rekin garatu zen, filosofía existentzial garaikidea bideratuz.

Filosofía existentzial garaikidea Martin Heidegger eta Karl Jaspers-ek zehaztu zuten I. Mundu Gerra ondoren.

Orain gizakiaren esentzia azpimarratu nahi da, zientzia eta teknika modernoak gizakiarengan eragin zuen despertsonalizazioaren gainetik. Eta kezka existentzialak fínkatzen dirá: izakia munduan, proiektua, aislamendua, zaintza, heriotza, erabakiak, mugak, denbora edo tenporalitatea...

Gizakia etorkizunarekin eta heriotzarekin aurrez-aurre enfrentatzen den izaki bezala ikuskatzen da, “hor-izate” (ser-ahí) edo “munduan-izate” (ser-en-el-mundo) bezala. Eta objektu izatetik subjektu izatera pasatzen da.

II. Mundu Gerraren ondoren, kezka existentzial hauen erradikalizazioak jarraitu zion. Kant-ek esandakoak, gauza bakoitzak bere balioa duela eta gizakiak bakarrik duintasuna, atzean geratu ziren. Eta gizakia objektu eta bitartekari bilakatu zen guztiz, sistema ekonomiko kapitalistaren ondorioz, gizakia produkzio prozesuaren makina bilakatu zelarik. Aurreko teknikaren utilitarismoa indarrean zen berriz, eta mundua gizakiaren helburuetarako objektu bilakatu zen bezala, gizakia bera ere gizakiaren objektu bilakatu zen.

Galdera existentzialen ezaugarria zen galdetzen zena dudan jartzea, eta II. Mundu Gerra ondoren guztia jarri zen dudan. Gizakia bera dudan jarri ondoren, gizakiak berea zuen guztia dudan jarri zen ere. Hórrela, dirua, fama, boterea, zortea... desagertu ziren bezala, gizakia bera ere desagertu egin zen bere izate hutsarekin, biluzik geratuz.

Beraz, geratzen zen bakarra gizakia bera zen, gizakiaren gizakortasuna. Eta momentu honetan argitu zitzaion egia bakarra: guztian eta bakoitzean erabakigarria den gauza bakarra gizakia bera da. Beraz, gizakia, beti erabakitzen duen izakian bilakatzen da orain, berak erabakitzen baitu momentu bakoitzean zer den eta zer izango den. Beregan existitzen direlako erabakitzeko posibilitateak.

Beraz, gizakia ez da objektu, orain subjektu bilakatzen da. Eta hau da analisi existentzialaren eta logoterapiaren oinarria.

Logoterapia

Logoterapiak edo bizitzaren zentzuaren, esanahiaren psikologiak 1929an du jatorria, bi Mundu Gerren artean, bere desafioa gizakiari bere berezko duintasuna gogoraraztea zelarik.

Berez lehenago Viktor E. Frankl-ek artikuluak idatzirik zituen logoterapia izango zenaren lehen ideiak argitaratuz.

Baina II. Mundu Gerra ondoren finkatzen da guztiz logoterapia, gizakia makina huts bat bezala ezin dela hart baizik eta kontzientzia duen izaki bat bezala azpimarratuz.

Logoterapia eta psikologia existentzialaren oinarritzatlau kezka esentzialak hartzen dira: heriotza, askatasuna, isolamendu edo aislamendua eta bizitzaren zentzu edo esanahi gabezia.

Eta kezka hauek kontuan hartuz, logoterapia hiru kontzeptu nagusitan oinarritzen da:

Borondate askatasuna (libertad de voluntad)

Zentzu edo esanahi borondatea (voluntad de sentido)

Bizitzaren edo existentziaren zentzu edo esanahia (sentido de la vida, sentido de la existencia)

Borondate askatasuna

Azken urteetan gizakiarengan eman den fenomenoetako bat da zentzu gabezi sentimendua eta hutsune sentimendua. Sentimendu hauek bi modu desberdinetan azaltzeko joera dute: apatia bidez eta gogaitasun bidez.

Gogaitasuna munduarekiko interes faltaren ondorio litzateke eta apatia munduan zerbait aldatzeko iniziatiba falta.

Gizakia bi arrazoirengatik iritsi dela egoera honetara esan daiteke. Alde batetik, gizakia animaliengandik desberdintzen joan den heinean, animalien bizitza gidatzen duten instintu eta inpultsoak galtzen joan da ere bai. Animaliak instintu hauek motibaturiko beharretara mugaturik daude, zer egin behar duten pentsatu behar ez dutelarik. Gizakiak instintu eta inpultso horiek galtzean, ohitura eta tradizioak erabili ditu bere eginbeharretako gida bezala, baina hauek ere pixkanaka desagertzen joan dira. Eta azkenean, gizakia zeri jarraitu jakin ezinik aurkitu da, bere betebeharra mundu honetan zein den jakin ezinik.

Bere betebeharra zein den jakin ezinarengatik, beretaz zer espero duten ere jakiteko zailtasunekin aurkitu da, eta ondorioz zer egin behar duen eta zer egin nahi duen galderekin ere bai aurrez-aurre.

Orainarte bere jokabidea bere ezaugarri biologiko, psikologiko éta ingurune sozialarengatik mugaturik ikuskatu den bezala, logoterapiaren ikuspegitik guzti hauen gainetik gizakiaren borondatea kokatzen dela azpimarratzen da.

Hau da, edozein egoeretan egonda ere, gizakiaren berezko ezaugarria dela egoera horretan hartzen duen jarrera erabakitzea. Beregan dauden ezaugarri biologiko, psikologiko eta ingurune sozialarengan ezin badu eragin, bere jarrera propioarengan eragin dezakela hain zuzen. Eta hortxe aurkitzen da gizakiak berezkoa duen erabakitzeko borondatea, eta borondate horren askatasuna.

Beraz, askatasuna, existentzialismoaren kezka nagusienetako bat, ez da ingurunean kokatzen, baizik eta norberaren borondatearengan. Hau da, askatasuna, norberak bere erabakiengan duen errespontsabilitatearekin loturik dago.

Logoterapiaren zeregin nagusienetakoa, orduan, autoerrespontsabilitate honen kontzientziapena lortzea izango da, gizakia bere askatasunari dagokion errespontsabilitate horren kargu egitea.

Gertaerak eta gertaera hauen aurrean hartzen ditugun jarrerak, hau da, gertaera hauek gure egiteko moduak, barneratzeko eta hauei aurre egiteko moduak asko eta desberdinak izan daitezke, eta gure esku dago guretzat egokien den modua aukeratzea. “Las disposiciones están disponibles” esaten duenean, gure askatasunaren disposapenera daudela esan nahi du.

Beraz, gizakiaren askatasunak hauxe esan nahi du, disposapenerako aukera, erabakitzeko eskubidea. Hórrela, “izatearen” eta “horretarako izatearen” askatasuna, gure destinu edo helburuen errespontsabilitatea gure gain hartzearekin zuzenean loturik agertzen da.

          Zentzu edo esanahi borondatea

Zentzu borondatea azaltzeko, Socrates-ek esandakoa aipatuko dut lehenik: beregan gaizkile batean bihurtzeko potentziala zeukala esan zuen, baina azkenean potentzial hau ez garatzea erabaki zuela eta horren ordez filosofo batean bilakatzea.

Beraz, logoterapiaren helburua hau ere izan daiteke, bigarren oportunitate bat izateko aukera ematea. Hau da, gizakia bere helburuez eta egitekoez kontziente bilakatzea, eta errespontsabilitatea beregain hartuaraztea.

Aurreko psikologi eskoletatik, zentzu hau atseginaren printzipioarekin edota boterearen borondatearekin azaldu izan da, gizakiaren helburua atsegina aurkitzea edo inferioritate sentimendua gainditzearekin lotuz.

Logoterapiak, ordea, bi gabezi hauen, hau da, atsegin eta botere frustrazioak, zentzu gabeziaren ondorio direla azpimarratzen du. Hau da, zentzu edo esanahi borondaterik gabe gure frustrazioak atsegina eta boterearen bitartez konpentsatzeko joera dugula.

Beraz, eginbeharra zentzu borondate horren eraikuntzan dago. Eta zentzu borondate hau, gizakiak bere norakoa betetzearekin, bere patua bere gain hartzearekin lotzen da.

Gizaki izateak, beraz, norbera ez den beste zerbaiti zuzendua egotea esan nahi du, hau da, norbera transzendituz, beste norbaiti edo zerbaiti zuzendurik eta proiektaturik egotea, betetzear dugun zentzu bat hartzen dugularik gure bizitzarengan. Eta transzendentzi honetan oinarritzen da autoerrealizazioa. Autoerrealizazio honek bere zentzua galtzen du, zerrengan obratu edo burutu behar den erabakita ez badugu. Beraz, zentzu edo arrazoi bat izatea beharrezkoa du gizakiak, ze pausu eta norantz eman behar dituen jakiteko.

Autoerrealizazio hau gizakiak bere betebeharrak burutzen doan heinean lortzen doala aipatu dugu, horretarako bizipen edo baloreen errespontsabilitatea bere gain hartu behar duelarik. Hiru balore mota bereizten dirá, “sormen baloreak”, “bizipen baloreak” eta “jarrera baloreak”

Sormen baloreekin egoera bat beste modu batean eraldatzeko edo egoera bat gure gain hartzean hao ñola ebatzi edo erabakitzeko gaitasuna adierazi nahi da. Bizipen baloreekin, egoera edo bizipen desberdinak gure egitearen erabakiak adierazi nahi dirá. Eta gure egitean, ez da esan nahi bizipen hori edo beste pertsona edo objektu hori gure pean hartzen dugunik. Baizik eta gu geu beste pertsona edo objektu horrengan proektatzen garela, gure errespontsabilitatearen bidez. Honen adibide garbia litzateke maitasunarena. Bi pertsona edo bai objektu edo zeregina izanik gu geu proiektatzen garenekoa, dedikazio bat ematen da autotranszendentziarem bidez. Eta autotranszendentzi honen bitartez, norbera betebehar batekin edo bizi-zentzu propio batekin aurkitzen da, beste kezka existentzial garrantzitsua den isolamendua gainditzeko aukera izanik.

          Bizitzaren edo existentziaren zentzua edo esanahia

Aipatu dut zentzu hau gizakiak bizitzan duen betebehar edo eginkizun batekin lortzen duela. Eta betebehar hauek bizitzan aurkitzen dituen aukeretatik, bereak egiteko eta ez egitekoen artean hartu behar dituen erabakiek zehazten dituztela, norberarengan aurkitzen delarik errespontsabilitate hau.

Bizitzaren zentzua askotan heriotzarekin edo denboraren mugakortasunarekin zalantzan jartzen da. Guztia zalantzan jartzen da, denborarekin hau desagertzen delakoan.

Etorkizuna oraindik ez déla, iragana iada izan déla eta orainaren iragankortasuna argudiatuz, bizipenei izateko aukeraren garrantzia deuseztatzen diegu.

Logoterapiaren ikuspegitik, denboraren mugakortasunari denboraren etemitatea gaineratzen zaio. Hórrela etorkizuna oraindik ezer ez den zerbait bada ere, iragana benetazko izana déla azpimarratzen du, oraina etorkizuna iragan bilakatzeko aukera déla gaineratuz. Hau da, iraganean guk burutu dugun guztia, bizigarri egin ditugun bizipen guztiak gorderik geratzen direla betirako.

Beraz, obratzeko, bizitzeko eta sufritzeko ditugun okasioak, posibilitate desberdinak edota balore desberdinak burutzeko ditugun aukerak, hauek dirá irgankorrak. Baina posibilitate hauen artean aukeratzen eta erabakitzen dugunean eta gure egiten ditugunean hauek bizituz, orduan iada “izan” egiten dirá eta ezin dirá inolaz ere deuseztu. Iraganera betirako pasatzen dirá eta bertan mantentzen dirá gorderik.

Beraz, gure bizitzan tenporalizatzen eta bizigarri bilakatzen duguna betirako Munduan gordetzen déla azpimarratzen da. Iraganean norbanakoaren bizipen eta erabaki gisa sartzen denean zerbait, orduan existitzen da, eta ondorioz, honek ematen dio zentzua gure existentziari, gure bizitzari, eta baita gure mugakortasunari, heriotzari. Zeren azken finean, denboraren mugakortasun honek ikustarazten digu, gauzak amaitu edo bere denbora gal dezaketela, eta hau gertatu baino lehen, gure erabakiaren esku dagoela hauek gure bizipen bilakatzea eta “izatera”edo “existentziara” pasatzea.

Beraz, azkenean, bizitza errespontsabilitate bat bezala azaltzen da, betebahr batekin identifikatzen da. Eta existentziak, norbanakoaren existentziak, edozein momentuatan zentzu bat daukala azpimarratzen da, zentzu desberdin eta aldakorra, norberaren erabakien araberakoa. Orduan, gizakiaren duintasuna deritzana, iraganean oinarritzen da bereziki, lortu duen horretan, egin duen horretan, ausardiaz sufritu duen horretan. Guzti hori ezabagaitza da, inorrek ezin baitu deuseztatu iraganetik, bertan gorderik geratzen baita segurtasun guztiarekin.

Logoterapiaren mezua, beraz, hau litzateke: hórrela obratu ezazu, bigarreneko aldiz biziko bazenu bezala, eta lehenengo aldian horren gaizki egin bazenu bezala, ia orain egiteko zorian zauden bezala.

 

Gizabanakoari buruzko 10 tesi

Aurreko kontzeptu guztiak azaldu ondoren, hau da, borondate askatasuna, zentzu borondatea eta bizitzaren zentzua ñola gauzatzen diren azaldu ostean, logoterapiak gizabanako edo indibiduoarengan ematen duen ikuspegia azlduko dut, hamar ezaugarri aipatuz.

Gizabanakoa indibiduo bat da

Gizabanakoa zatiketarik onartzen ez duen zerbait da. Ezin da azpibanaketarik eman beregan, unitate bat da.

Gizabanakoa ez da in-dividuum bakarrik, baita in-summabile ere

Hau da, ezin zatitzeaz edo banatzeaz gain, ezin zaio ezarri edo ezertara gehitu. Eranskaitza da. Eta unitate bat izateaz gain, osotasun bat da baita ere. Beraz, gizabanakoa bera, ezin da bere kabuz hedatu. Organismoa bakarrik hedatzen da, gurasoen organismotik beste organismo berri bat eratorriaz. Baina pertsona bera, gizabanakoaren existentzia espirituala bera, hau ezin da gizakiarengandik hedatua izan.

Gizabanako bakoitza izaki guztiz berri bat da

Mundura etortzen den gizabanako berri bakoitzarekin, existentziara izaki berri bat gehitzen da. Gizabanako berriak ez die bere gurasoei ezer kentzen, ez dute ezer galtzen. Ez dirá espiritualki gutxitzen. Jaioberriarekin pertsona berri bat errealitate bilakatzen denean “ni” berri bat bilakatzen denean, honen gurasoek ez dute bere nortasunaren zatirik galtzen, ez dute beraien “ni”etatik galtzen.

Gizabanakoa espirituala da

Bere izaera espiritualarengatik, organismoaren izaerari kontrajarrita aurkizten da. Organismoa organo guztien batura izanik, hau da, instrumentuen batura izanik, bere egitekoa (beregan duen gizabanakoarentzat bete behar duen funtzioa) ere instruméntala da, adierazkorra. gizabanakoak bere organismoaren beharra du adierazi eta jokatzeko. Beraz, organismoa helburu baterako bitartekari da, erabilpenerako balore batekin. Erabilpen edo balore utilitario honen kontrakoa duintasuna da, eta hau gizabanakoari bakarrik dagokio, hau da, bere espiritualtasunari.

Gizabanakoa existentziala da

Honekin esan nahi da gizabanakoa ez déla faktikoa, baizik eta fakultatiboa, hau da, aukerapekoa. Gizabanakoa bere posibilitateen arabera existitzen da, hauen alde edo kontra jardutea erabakitzen duenaren arabera. Gizakia izatea errespontsablea izatearekin guztiz lotuta dago. Beraz, aske izatea baino zerbait gehiago da, errespontsabilitate horretan barneratzen baita gizakiaren askatasunaren zertarako hori, hau da, zerren alde edo zerren kontra erabakitzen den.

Gizabanakoa, orduan, ez dago bere instintuengandik determinaturik, baizik eta zentzu edo betebehar batetarantz zuzendurik, errealitate bilaka ditzakeen baloreetaranz zuzendurik. Analisi existentzialak, gizakiaren existentzia zentzu borondateak gidaturik ikusten du, eta ez plazerraren borondateak edota boterearen borondateak gidaturik, psikoanalisiak eta psikologia indibidualak dioten bezala. Analisi existentzialak “bizitzarengatiko borroka” ezagutzen du eta hau transzendituz “elkar laguntza”, baina baita bi hauek lortzek zentzu bat aurkitzeko esfortzua ere. Beraz, guzti honetan oinarrituriko psikoterapiaren egitekoa jarrera existentzialaren aldaketa motibatzea litzateke.

          Gizabanakoa “nia”tarra da

Hau da, ez dago “zera”ren instintuen jazarpenaren menpe. Gizabanakoa inkonszientea da, eta hortxe aurkitzen dirá espirituala diren baloreen sustraiak. Instinto inkonszienteak bereizi behar dira espiritualtasun inkonszientetik, azkeneko hau fedean oinarritzen baita, gizakiak transzendentziarekin duen loturan. Fede hau “nia”rena da, berak erabakitakoa, eta fede horretara erabakitzen da.

          Gizabanakoa ez da unitatea eta osotasuna bere baitan soilik, baizik eta unitate eta osotasuna eskeintzen ditu

Gizabanakoak aurkezten du, gizakiaren adierazgarri den unitate eta osotasun físiko- psikiko-espirituala. Beraz, gizakiak hiru existentzia maila elkagurutzatzen diren elkarrekintza puntu bat adierazten du: fisikoa, psikikoa eta espirituala. Eta hemen, espirituaren erresistentzi boteretsua azpimarratu nahi da, edozein egoera eta kondizioetan psikofisikoa den horretatik bereizteko duen ahalmena hain zuzen.

          Gizabanakoa dinamikoa da

Hain justu psikofisikoa den horretatik distantziatzeko eta bereizteko duen ahalmenarengatik. Ex - sistitu hitzak zera esan nahi du, norbera beretik irten eta norberari aurre egitea, eta hau pertsona espiritualak egiten du, bere alde psikofisikoari aurre eginez.

          Animalia ez da pertsona, transzenditzeko eta norberari aurre egiteko ahalmena ez dueiako

Horregatik animaliek ez dute mundu bat, baizik eta bitarteko bat, hau da, beraien beharrak asetzeko ingurune bat. Gizakiaren mundua zentzu eta balorez osaturik dago.

          Gizabanakoak ez du bere burua ulertzen ez bada transzendentziaren ikuspuntutik

Gizabanakoak zentzu edo esanahi batean duen fedea, transzendentziaren bidez ulertzen da. Beregan transzendentziaren dei bat ematen da, zentzu bat aurkitzeko bilaketa horretara. Nahi badu edo ez, ezagutzen badu edo ez, gizakiak arnasten duen bitartean zentzu horretan sisnisten du. Eta hau logoterapiaren “zentzu borondate” horren bitartez ere ulertzen da.

 

Bibliografía

Irvin D. Yalom (1984). Psicoterapia existencia!. Barcelona: Herder.

Viktor E. Frankl (1994). La Voluntad de sentido. Barcelona: Herder.

Viktor E. Frankl (1999). El hombre en busca de sentido. Barcelona: Herder.

Viktor E. Frankl (2001). Psicoterapia y existencialismo. Escritos sobre logoterapia. Barcelona: Herder.

Paulo Coelho (2002). Veronika decide morir. Barcelona: Planeta.

Nueva Enciclopedia Larousse (1980). Barcelona: Planeta.

Artikuloak:

Viktor E. Frankl (1992). La psicoterapia y la dignidad de la existencia. Buenos Aires: Almagesto

La psicoterapia y la dimensión humana

Autotrascendencia de la existencia humana

Rehumanizacion de la psicoterapia

No hay comentarios:

Publicar un comentario