jueves, 1 de noviembre de 2012

Motibazio estrintsekoa. Kapitulu 5


5. KAPITULUA


MOTIBAZIO EXTRINTSEKOA

            Urtero, milioi bat amerikarrek zauriak jasaten dituzte kotxe istripuen ondorioz. Istripu hauetariko asko mortalak izango dira baina, kontu izan dezakegu istripuak ekiditeko, hala nola, segurtasun gerrikoa jarriz. Segurtasun gerrikoak bizitzak salbatzen dituen arren, gidarien %15ak bakarrik erabiltzen du.

            Datu honi aurre egiteko, nazioko iragarki kanpainak gerrikoak erabiltzera animatzen ditu gidariak, baina emaitza askorik gabe. Ikerketa batean aurkitu zuten segurtasun gerrikoaren erabilera, %17,1-etik %17,2-ra areagotu zela publizitate kanpaina baten ondoren (Robertson et al.,1974). Publizitate kanpainen ordez, ikertzaileek beste metodo bat erabili dute jendeak segurtasun gerrikoa erabil dezan. Metodo honen ardatza litzateke, gidariei indargarri extrinsekoak  (kanpokoak) eskaintzea (Elman y Kilebrew, 1978, Geller, Casali y Johnson, 1980, Rudd y Geller, 1985). Programa hauen oinarrian zera legoke: gidariek beren kabuz segurtasun gerrikoa erabiltzen ez badute, indargarri erakargarriak eskaintzea erabil dezaten.

            Adibide bat litzateke Virginiako Unibertsitatean aurrera eramandako programa bat, “segurtasun gerrikoaren loteria” izenekoa (Rudd y Geller, 1985). Loteriaren publizitatea egiteko, tamaina handiko iragarkiak jarri zituzten ikasgela, areto nagusi eta publizitate tabloietan. Loteria irratiz ere jakinarazi zen. Loteriak honela funtzionatzen zuen: campuseko poliziek, segurtasun gerrikoa jarrita zeramaten gidarien matrikulak apuntatzen zituzten. Ondoren, matrikulak zozketa batean sartzen ziren, astero hamar sari baino gehiago emanez ($20 eta $30 artekoak). Sariak irabazi ahal izateko beharrezkoa zen gerrikoa jantzita eramatea.

            Loteriak iraun zuen artean, segurtasun gerrikoaren erabilera %16,6tik %25,8 arte igo zen. Emaitza hauekin programa arrakastatsua izan zen, segurtasun gerrikoa erabiltzen ez zuten pertsona asko erabiltzen hasi zirelako. Bestalde, programa porrot bat izan zen gidarien hiru laurdenak segurtasun gerrikoa erabili ez zutelako.

            Jarrera baikorra indargarri atraktiboekin saritzea motibazio extrinsekoaren alde bat bakarrik da. Pertsona askok indargarri erakargarri bat lortzearren jarrera baikorra erakusten duten bezala, beste batzuk indargarri abertsiboak ekiditeko erakusten dute jarrera hau. Segurtasun gerrikoaren erabileraren inguruan, erabiltzen diren indargarri abertsiboen artean, alarma ez-atseginak, argi deigarriak eta segurtasun blokeo sistemak erabiltzen dira (Geller el al, 1985). 1984 urte ondoren egindako auto guztiek alarma ez-atsegina daukate, gidariak segurtasun gerrikoa jartzean bakarrik desagertzen dena. Gerrikoa jartzeak soinuaren desagerpena dakar, jartzen ez badute soinuak jarraituko duelarik. Beraz, jendeak ez du gerrikoa jartzen euren bizitza salbatzeko, baizik eta soinua desagerrarazteko.
            Hala ere, posible da sistema hau deskonektatzea kable bat edo bi aldatuz gero. Hau dela eta Geller eta laguntzaileek alderatu zuten, hau da konparatu zuten, segurtasun gerrikoaren erabilera sistema deskonektatuta edo konektatuta zuten gidarietan. Guztia, estimulu abertsiboen efektibitatea neurtzeko segurtasun gerrikoa erabiltzeko garaian. Sistema deskonektatuta zuten gidarien kasuan (kontrol taldea) segurtasun gerrikoaren erabilera media nazionalaren parean zegoen , %16 inguruan. Bestalde, sistema konektatuta zuten gidarien kasuan (estimulu abertsibodun taldea) gerrikoaren erabilera izan zen: %40 argi deigarriarekin, %100 alarmarekin eta %100 segurtasun blokeo sistemarekin. Emaitzek adierazten dute gidariek gerrikoa erabiltzen dutela, honetarako indargarri sendo bat dagoenean.
            Kapitulu honetan, segurtasun gerrikoaren erabileraren inguruan egindako ikerketak azaltzen ditu, adierazgarria delako motibazio extrinsekoak nola gehitzen dituen jarrera baikorrak eta nola desagerrarazten dituen jarrera ezezkorrak. Aurreko kapituluan pertsonek jan eta edan egiten zuten arrazoi fisiologikoak direla eta. Jarrerak ematen ziren eta arrazoiak bilatzen ziren fisiologian. Dena den, esatea pertsona batek egarria duelako edaten duela, ez da azalpen nahikoa. Edaten dugu ere arrazoi sozialak direla eta, publizitate kanpainak direla eta edo besteek ere edan egiten dutelako. B.F.Skinner-ek dioenez, jarreraren azterketa zehatz bat egiteko, beharrezkoa da jarraipen bat egitea barneko arrazoiei buruz (adibidez, beharrak, pulsioak) eta era berean analisi zehatz bat egitea ingurunean jarrera konkretu batek sortarazten dituen ondorioei buruz.

 

 

 

SARIAK, ZIGORRAK ETA PIZGARRIAK


Motibazio extrinsekoaren ikerkuntzan kontzeptu oso garrantzitsuak dira  “saria, zigorra eta pizgarria”.

            SARIA: jarrera egoki bat burutu ondoren norbaiti ematen zaion “zerbait”  hori da, modu honetan, pertsona horrek jarrera egoki hori berriro ere errepikatuko duela espero da. “Zerbait” horrek, onartua izatea, nomina bat jasotzea edo sari konkretu bat jasotzea esan nahi du.

            ZIGORRAK(sariaren kontrakoa): jarrera desegoki bat burutu ondoren norbaiti ematen edo jartzen zaion “zerbait” hori da, modu honetan, pertsona horrek jarrera desegoki berriro ere errepikatuko ez duela espero da. “Zerbait” hori, adibidez, kritika bat, kartzela-kondena bat edo jendearen aurrean ridikuluan geratzea izan daiteke.

            Sariak eta zigorrak, jarrera konkretuen aurrean ematen edo jartzen diren “zerbait” dira, eta jarrera hauek berriro gertatzea baldintzatzen dute.

            PIZGARRIAK: pertsona bat jarrera egoki bat edukitzera bultzatzen duen “zerbait” da. Pizgarria, jarrera izan aurretik ematen den “zerbait” da.

            Saria eta zigorra eta pizgarriaren artean 2 ezberdintasun nagusi daude: 1) Ematen den momentua; 2) “Zerbait” horren funtzioa. Sari eta Zigorraren kasuan, jokabidea izan ondoren ematen dira, eta berriro gertatzea baldintzatzen dute. Pizgarriaren kasuan berriz, jokabidea gertatu aurretik ematen da, eta honen hasiera bultzatzen dute.

            Sariek, zigorrek eta pizgarriek eragiten dituzten ikaskuntza prozesuak

            Oso garrantzitsua da jakitea zergatik sariak dira hain atseginak, zigorrak hain desatseginak eta pizgarriak jendea erakarri edo alderatzen duten. Hau, esperientziaren bidez jasotzen den zerbait da. Hala ere, egia da, badirela zenbait gauza berez txarrak direnak, ondorioz, ez dute ikaskuntza edo eta esperientziarik behar izaten.


KONDIZIONAMENDU KLASIKOA
Taula 5.1.  Erreflexu inkondizionalak
                        EL(est. Baldintzatugabeak)            RI(erant. baldintzatugabeak)
            Digestio-aparatua
                        Janaria                                                listua
                        Egoera txarreko janaria                      botaka egitea
                        Esofagoan zerbait edukitzea                         botaka egitea
Ugal-aparatua
Genitalen laztantzea                          lubrikazio baginala                                                                                                   zakilaren tentetzea                            
orgasmoa                                                      esnearen segregazioa
Zirkulazio-aparatua
                        Tenperatura altuak                             izerditzea, gorritzea                                                   Soinu fuerteak                                              azelerazio kardiakoa                                                                                                             Zuritzea
Arnasa-aparatua
                        Sudur-gorritzea                                  doministikua
                        Esofagoan zerbait edukitzea              eztula                                                                         Alergia                                               asma krisialdia           
Sistema-muskularra
                        Tenperatura baxuak                           hotzikara
                        Golpeak, deskargak,erredurak           erretiratzea
                        Begietan argia edukitzea                   begi-niniaren txikitzea
Haur-erreflexuak
                        Masailak laztantzea                            burua mugitzea
                        Ahoan zerbait edukitzea                    sukzioa
                        Janaria ahoan                                     degluzioa
                        Eskuan zerbait edukitzea                   prensioa
                        Zutik jartzea                                       oinez ibiltzea             

            Taula honetan 12 gauza (“zerbait”) desberdin agertzen dira, atseginak edo desatseginak izan daitezkeenak gizakiarentzat; janaria, soinu fuerteak, alergiak...
                       
Gaur egun dauden ikaskuntza prozesu garrantzitsuenak bi dira: kondizionamendu klasikoa eta kondizionamendu operantea. Lehenengo, kondizionamendu klasikoa aplikatuko da motibazio extrinsekoan, eta ondoren, berdina egingo da kondizionamendu operaztearekin.
Baldintzapen klasikoaren bidez bi estimulu segidan elkarkidetu (asociar) daitezke. Lehenengo estimulua atsegina izaten da normalean, bigarrena berriz, neutroa. Segidan azaltzen direnez bi estimulu hauek, bat bestearen atzetik, nahiz eta lehenengo estimulua desagertu erantzun erreflexua berbera izango da, bi estimuluak batera azaldu edo bakarra (bigarrena) azaltzen bada ere.
            Baldintzapen klasikoan parte hartzen duten elementuak honako hauek dira: estimulu baldintzatugabea , erantzun baldintzatugabea (=erantzun erreflexuak ), estimulu baldintzatua eta erantzun baldintzatua. Estimulu baldintzatugabeek, erantzun baldintzatugabeak sortarazten dituzte, eta estimulu baldintzatuek,  erantzun baldintzatuak sortarazten dituzte.
            Estimulu eta erantzun erreflexuek gizakien jarrera innatoak adierazten dituzte. Estimulu-erantzun erlazio hau baldintzatugabea eta ez ikasia da. Ikaskuntzaren bidez, estimulu neutroak  estimulu baldintzatuak bihur daitezke. Ondorioz, esan daiteke, estimulu baldintzatua, estimulu baldintzatugabea noiz azalduko den adierazten digun estimulu neutroa dela. Erantzun baldintzatua ikasitako zerbait da.
Adibidea: pertsona batek, defentsa erantzun fisiologikoa garatu dezake zakur handi baten aurrean. 5.1 taularen arabera, soinu fuerteek aurpegiaren zuritzea eta bihotzaren taupadak bizkortzea eragiten dute. Baldintzapen klasikoa gertatu aurretik, zakurra estimulu neutroa kontsideratzen da, inkapaza dena erantzun erreflexuren bat sortarazteko. Baldintzapena gertatzen ari den bitartean, zakurraren begirada zorrotza nabarituko dugu, eta ondoren, zaunkaka hasiko da zakurra, sekulako beldurra sortaraziz gure barnean. Beldur hau nabarituko dugu, zakurraren zaunkak entzuten ditugun aldi bakoitzean. Behin baldintzapena gertatu dela, zakurraren begirada soilak sortaraziko digu beldurra (aurpegiaren zuritzea eta bihotzaren taupaden bizkortzea); hau da, ez dugu zaunken beharrik izango hau sentitzeko.  

Eskuraketa

            Estimulu neutro bat, estimulu baldintzatua bihurtzeko prozesua da. Hau gertatzearen probabilitatea zenbait faktoreren eskutan dago. 5.2 taulak sei aldagai aurkezten ditu, estimulu baldintzatuaren eta estimulu baldintzatugabearen arteko erlazio gogorra baldintzatzen dutenak. Estimulu baldintzatuaren indarrak, erantzun baldintzatu bat agertzea ahalbidetzen du. Aurretik aipaturiko faktoreez gain badira kontutan hartu beharreko beste hainbat ere: estimulu baldintzatuaren eta estimulu baldintzatugabearen arteko erlazioa; erantzun baldintzatuaren intentsitatea; erantzun baldintzatuaren agerpen maila altua; estimulu baldintzatua agertzen den momentutik, estimulu baldintzatugabea agertzen den momentura igarotzen den denbora eta prestakuntza biologikoa.

            5.2 taula estimulu baldintzatuaren indarraren sei eragile:
1.      EB-EBg arteko erlazio kopurua
2.      EB-EBg erlazioen egonkortasuna
3.      EB-aren nabarmentasuna
4.      EB-aren intentsitatea
5.      EB-Ebg estimuluen arteko denbora tartea
6.      Gizakiaren prestakuntza biologikoa

Prestakuntza biologikoak, (EC-EI ) erlazioa mugatzen duela erakusteko, hurrengo esperientzia baliagarritzat hartu behar da (Garcìa eta Koelling, 1966). Bi arratoi talde, 3 (EC ) zeuden ingurune batean aurkitzen ziren: zapore bat, ikusmen estimulu bat eta soinua. Zaporea, ura eta sakarina zen, ikusmen estimulua argia eta soinua alarma. Arratoi talde batentzako, 3 estimuluak deskarga elektrikoarekin asoziatzen ziren, beste taldekoentzat berriz, 3 estimuluak goragalearen erantzuna erakartzen zuten. Ondoren estimuluak, modu bakanean aurkezten ziren (zaporea soilik, ikusmen estimulua soilik, eta soinua soilik) eta ea (EB) (erantzun baldintzatua) gertatzen zen behatu zuen. Deskarga elektrikoaren taldeak, argiarekiko abertsioa erakutsi zuen, baina zaporedun urarekiko abertsiorik ez. Erradiazioa erabiltzen zuen taldeak, urarekiko abertsioa erakutsi zuen, baina ez argia edo alarmarekiko. Esperientzi honetan, arratoiek, probabilitate handiagoa dutela  zapore ezezagun bat goralearekin erlazionatzeko deskarga elektrikoa argia edo soinu ezezagun batekin erlazionatzekoa baino erakusten digu.  Arratoiek erlazio hauek burutzen dituzte, biologikoki prestatuagoak daudelako.

Aplikazioak

            Baldintza klasikoaren bidez, gizakiak zera ikasten du: 1) Berehala emango diren inguruneko estimuluetara aurreratzea , eta 2) inguruneko estimulu askoren balore bizigarria edo balore baldintzatua. Inguruneko estimuluak aurresaten dutenari buruz, gizakiak,  estimulu batek, orokorrean, bigarren estimulu bat aurresaten duela ikasten du. Aurreko adibidean, zakur handi baten ikusmenak, zaunka indartsu bat zetorrela igarri zuen. Gizakiak ere ikasten dute, aurpegi irribarretsu eta aurpegi haserretsu batek ze erantzuna ekarriko duen. Balore bizigarriari dagokionez, gizakiok usaimen balorea, haserraldiaren ahotsak, musika piezak... ikasten ditugu. Baldintza klasikoari dagokionez berriz, zenbait usainek (lurrina, ogi freskoa) positiboki onartuak daude; beste zenbait usain ordea, (bolbora eta esne ustela ) negatiboki baloratuak daude. Estimulu baldintzatuak balore bizigarria hartzen dute, hauek, motibazioren esanahia dute hurbiltasuna edota ukapena erakartzen dutelarik.

Baldintzapen emozionala Baldintzapen klasikoaren bitartez, erantzun emozional indartsuak lortzen dira, zenbait estimuluekiko beldurra edo antsietatea esate baterako. Adibide egokia eta klasiko batetan, Neal Miller (1948) baldintzapen klasikoaren bidez beldurraren lorpena zertan datzan azaldu zuen. Millerrek, bi egurretako kaxa batetan sartu zuen animali bat, bata beltzez margotua eta bestea zuriz margotua eta ate batez,  bata bestetik bananduak. Esperientziari hasiera eman baino lehen, animalia bi gunetatik ibiltzen zen askatasun osoarekin, inorenganako preferentziarik aurkeztu gabe.  Gune zuriak ordea, zorua saretxo batez estalita zuen nondik deskarga elektrikoak jasotzen ziren. Esperientziaren 1.zatian, animalia gune zurian soilik egoten zen 60 segunduero zorutik 3segundu irauten zuten deskarga elektriko suabeak jasotzen zituelarik. 60 segundoak igarotzean, animaliari atea irekitzen zitzaion eta berehala gune beltzera ihes egiten zuen. Lehenengo 10 saioetan, animalia gune zurian gune zurian ezartzen zen deskargak jasotzen zituelarik eta guneen arteko atea irekita zuelarik. Azken 5 saioetan, animalia gune zurian ezartzen zen baina kasu honetan deskargarik gabe (11.15). Deskarga ezartzen ez zenean, animaliak berehala ihes egiten zuen gune zuritik beltzera. Bere ihesaren jarrerak adierazten zuen moduan, animaliak beldurra izango dio gune zuriari. Gune zuria hasera (EN) izatetik, balore bizigarri bihurtuko da (EC) ukapen emozionala(beldurra) eta ihesaren erantzuna(CR).
            Gizakiak ere ikasten dituzte beldurraren erantzunak. Zakurrei, azterketei, altura handiei, jende aurrean hitz egiteari eta beste estimulu anitzei beldurra izaten zaie. Min fisiko edo psikologikoarekin erlazionatzen den edozein estimuluk beldur erantzun bat eman dezake. Hortz klinikaren kontsulta adibide bat izan daiteke. Dentistaren instrumentuek ahoaren nerbio bat ukitu dezakete eta mina sortu, dentistaren aurpegiak edo dentistaren kontsultara joan izan beharrak, beldurra sortuko duen estimulu bat izan daiteke. Baldintza klasikoaren bitartez, taladroaren soinu soilak edo dentistaren imajinak, pertsonari beldurra jasan araztea gerta daiteke.
            Erreakzio emozionala abertsioarekiko orokorragoa denean, antsietate orokorra eta beldur konkretua ez dena sentitzen da. “Tiburon” filma adibide egokia izan daiteke. Film horretan, musika, marrazoak erasotzen duen bakoitzean  entzuten da eta amaieran musikak soilik, jendeari antsietatea sortaraztea lortzen du. Musika (EC) da “zerbait txarra” gertatuko dela aurresaten duenez gero. Pertsonek ez dute filmekiko antsietatea soilik; gidatzeari, zitei,atletismoari, natazioari eta beste esperientzi anitzei ere antsietatea die.

Baldintzapen fisiologikoa Beldurrarekiko erreakzioa edo antsietatea baldintzapen klasikoarekin  lortzen delarik erantzun fisiologikoekin datoz; odol presioa, buruko mina, eta sabeleko ultzeraren modura. Egoera fisiologikoen baldintza klasikoa egiaztatzeko, De Leon, (1972) subjektuak eserleku bigun batetan eserarazten zituen. Subjektuak eserita egoten ziren bitartean, argi bat piztu eta itzaltzen zen eta segundo batzuk beranduago, deskarga elektriko bat bidaltzen zuten eskuineko hankara. Esperientzian murgildurik, odol presioaren neurriak hartu ziren. Jadanik lehen egunetik, odol presio sistolekoa argia piztuta zegoenean askoz ere altuagoa zen (deskargarik gabe) argia itzalita baino.
            Zorionez, pertsonek, neurri berean lortzen dituzte baldintzapen fisiologiko eredu adaptatiboak eta egoera fisiologiko ez adaptatiboak. Adibidez; zenbait bolondres 30 segundotako soinu suabe bat entzun zuten (Whitehead, Lurie eta Blackwel, 1976). Soinua moteldu zenean, subjektuak 15 gradu mugitu zuten beherantz beren burua, jakiten denez, odol presioa jaitsi egiten da. Esperientzi honetan, buruaren mugimendua (US) zen eta odol presio jaitsiera (RI) edo (RC) izan daitezkeen. Soinu suabearen eta buruaren mugimenduaren arteko erlazioaren errepikapenei esker, bolondres hauen odol presioa jaitsi egin zen, soinu suabea entzutean soilik.   

Desentsibilizazio sistematikoa Desentsibilizazio sistematikoa pertsonak (EC) beldurgarriaren imajina edota aurkezpena eratzen dute, erlaxazio ariketak eratzen dituzten bitartean (Rachwan, 1967; Qwolpes eta Lazarus, 1966). Desentsibilizazioaren helburua, erlaxazio erantzun bat lortzea da eta ez inguruneko estimuluekiko beldurra. Lehenengo urratsa, subjektuari erlaxazio sakona lortzeko ariketak irakastea izango litzateke. Saiakera honen ondoren, (CS) hierarkia bat lantzen da; hierarkia honek beldurra erakarri behar du eta beldurra edo fobiarekin zerikusia duena ( adibidez; hegazkinean hegan egiteko beldurra). Hierarkia beldurra sor dezaketen egoera lista bat izango da; egoera beldurgarrienetik, beldur gutxien sortzen duen egoera arte. Hierarkia arrunt batek, 10 edo 12 egoera eduki ditzake, intentsitate altuago edo baxuagoarekin eta gainera gai berberaz aritzen direnak (adibidez, hegazkina). Hirugarren eta azken etapan, bezeroak egoera beldurgarriak bisualizatu edo fisikoki aurreikusten da egoerarekin baina oraingo honetan, modu erlaxatu batetan eta hierarkiaren ordena jarraituz.
            Desentsibilizazio sistematikoa sugeekiko beldurra zuzenduta zegoen (Lang eta Lazovik, 1963), ikertzaileak desentsibilizazio sistema 24 bolondresei zuzendu zen, hauek sugeekiko beldur handia zutela ziurtatu zuten eta sugeen presentzia soilak (ez pozoitsuak) . Erlaxazio muskular sakonak burutu ondoren, eta beldur hierarkia eriki ondoren, hierarkian azaltzen ziren 12 saioetan gutxi gora behera murgildu ziren. Desentsibilizazio sistematikoaren saiakeraren ondoren, subjektuen sugeekiko beldur subjektiboa eta ihes egitearen jarrera asko moteldu zen. Hobekuntza hau, zenbait kasutan mantendu egin zen, eta beste askotan hobetu egin zen terapia amaitu eta sei hilabeteko iraupenaren ondoren, burutzen den jarraikuntzan ikusi den moduan.
           
BALDINTZAPEN OPERANTEA
            Baldintzapen operantearen sortzailea Pavlov zen moduan, baldintzapen operantearen mailak Edward Lee Thorndikek ezarri zituen. Thorndikek (1898) egurrezko kaxa batetan animaliak barneratzen zituen, gehienbat katuak, eta kanpoan arrai freskoaren zati bat ezartzen zuen. Katua kaxan barneratu ondoren, eta platera arraiaz bete ondoren, Thorndike bere jarrera behatzera soilik mugatzen zen. Hasera batean, katuak erantzun estereotipatu ezberdinak eratzen zituen; borobilean ibiltzea, paretaren kontra igurtzia, arraina usaindu eta zangoak paretaren saretxotik sartzen saiatu. Azkenean, jarrera hauetako batek, akzidentalki, krisketa ukitu eta atea irekitzen zen . Momentu horretan, katua atera eta jan egiten zuen. Berriz ere kaxan barneratzen zitzaionean, katuaren jarrerak helburu baterantz zuzenduta zeuden (adibidez, paretak zangoekin ukitzea) baina oraindik ez zuen modu estereotipatuan jokatzen. Denborarekin katua kaxatik azkarrago ateratzeko saiakerak burutzen zituen. 40 aldioro platera bete ondoren, Thorndikeren katuak ihes egin eta arrainari zuzentzen zitzaion 20 segundotan saio bakoitzeko.
            Katuaren jarrera estereotipatua, jarrera estrategikoan bihurtu zela behatu zuen. Pareta zangoarekin ukitzea, jarrera batean bihur zitekeen, plateraren kontra igurtzia, jarrera moderatu batetan bihur zitekeen, (zenbait saiotan krisketari ematen ziolako) eta borobilean oinez ibiltzea, ezinezkoa izango litzatekeen jarreran (palankari inoiz eman ez zionez gero). Thorndikek ekintza bakoitzaren ondorioak finkatzen zituela ondorioztatzera iritsi zen. Ondorio positiboak zituzten jarrerak (adibidez janaria)probabilitate handiagoa zuten , negatiboak baino. Behaketa hauek, gaur egun, Thorndikeren efektuaren legea bezala ezagutzen da.Thorndikeren legea laburtzeko modu bat, ondorioak nahiz positiboak edo negatiboak izan, ondorengo jarreran eragingo dutela da.
            Inguruneko zeinuek ere, jarreran eragin handia dute.  Jarreran eragiteko sariak, zigorrak eta pizgarriak nola batzen diren adierazteko, baldintza operantearen esponenteak, honela adierazten dira:
                                              
                                               S:R      C

            Goiko ereduan, “s” inguruneko zeinuari deritzo, “R” erantzuna eta “C” ondorioa. R eta C batzen dituen geziak, erantzunak ondorio mugatuak dituela deritzo. S eta Rren arteko puntuak ingurune zeinuak erantzunaren “terrenoa” prestatzen dutela zuzentzen dute (baina ez kausa), (Baldwin eta Baldwin, 1986).   Pertsona talde batek beste pertsona konkretu batengan atentzioa osoa duenean, jendea egoeraren zeinu bezala jokatzen du txisteak kontatzeko, jarreraren “terrenoa” prestatzen baita.

            Egoera batetako zeinuaren ondorio positiboak eta beste baten  ondorio negatiboak baldintzapen operantearen bitartez ikaskuntzari dagokio. (Baldwin eta Baldwin 1986)  fruta eta barazkiak bere auzoko bi denda ezberdinetan erosten duen andere baten adibidea ezartzen dute. Berria denez gero, ez daki ze dendak dituen ondorio positibo gehiago, beraz hasera batean ez du inongo preferentziarik izango beraz, X denda eta Y dendatara sarritan joaten da bata bestearen artean bitartekatuz.  

Ondorioak: errefortzu motak

Jarrerak lau ondorio izan ditzakete; errefortzu positiboa, errefortzu negatiboa, zigorra eta ez-errefortzu. Errefortzu positiboa eta negatiboa jarrerak areagotzeko balio duten ondorioak dira zigorra eta ez-errefortzua jarrerak gutxitzeko balio duten ondorioak diren bitartean.

Errefortzu positiboa: Errefortzu positibo bat da estimulu bat zeinen bertan dagoenean, ekintza bat ematearen probabilitateak areagotzen dira.Ume bati sari bat emateak lehiaketa atletiko batean parte hartzeagatik, eta umearen parte hartzea mota hauetako ekintzetan areagotzen bada, orduan saria errefortzu positiboa da. Berdina gertatuko da ezezagun baten azalpenei irribarre egitean , zure irribarreak ezezagunak gehiago hitz egitea egiten badu. Jarreran errefortzu positiboak duen eraginaren adibide bat azterketa batetik dator( Crowell, Anderson, Abel eta Sergio, 1987) bankuko kutxazainen jarrerari buruz, non ikusi ahal izan zen erakusten zuten 11 jarreretatik  desiragarri eta duinak ziren areagotuak izateko.11 jarrera hauek honako hauek ziren:
·      Zerbitzua emateko iraupena ( bezeroaren arduradun izatea, segundotan)
·      Agurra ( “Egun on”)
·      Kezka espresioa ( “ Nola dago gaur?”)
·      Bezeroaren izena eta / edo abizena erabiltzea
·      Bezeroarekin bakarrik hitz egitea
·      Laguntza gehiago eskaintzea ( “zerbait gehiagotan lagun zaitzaket?”)
·      Elkarrizketa laburtzea
·      Eskakizunak informazio zuzenarekin erantzutea
·      Esker espresioa (“ bankuak zure gestioa eskertzen du”)
·      Ixtea ( “ Egun ona izan”)
·      Ahots doinua ( atsegina, ez ezatsegina)

Azterketaren lehenengo fasean, nagusiak kutxazainei soilik jarrera hauetako bakoitza eraman zedin eskatzen zien, bigarren fasean positiboki indartzen ( erreforzatzen) zieten bitartean ( ahozko goretsien bitartez) jarrera bakoitza aurrera eramaten zutenean. Kutxazainen jarrerak konparatzen zituzten emaitzak errefortzu positiboa jaso ondoren kutxazainak jarrerak, goresten zitzaienean,  maizago egiten zituztela frogatu zen .

Errefortzu negatiboa: Errefortzu negatibo bat da edozein estimulu zein, behin amaituta, jarrera bat emateko probabilitateak areagotzen diren. Errefortzu negatiboak jarrera areagotzen dute errefortzu positiboak bezala, baina azken hauek, errefortzu negatiboak ez bezala, abertsiboak dira. Goizetan, iratzargailuaren txirrinak jotzen duenean, estimulu abertsibo bat dago. Txirrin hotsaren bukaera negatiboa indartzailea izango da lo egiten ari den pertsona ohetik altxatzeko probabilitatea handitzen baldin bada. Era berean baiezta daiteke buruko mina kentzen duen botikak errefortzu negatibo bat dela. Botika hartzearen helburua estimulu abertsiboarekin bukatzea da, hau da, buruko minarekin.
Estimulapen abertsibo baten beherapena edo deuseztatzea “ ihes” jarrerak sortzen ditu, estimulapen abertsiboaren prebentzioak “ ekidipen” jarrerak sortzen dituen bitartean ( Iwata, 1987). Beraz, errefortzu positiboek jarrera areagotzen duten bitartean, errefortzu negatiboek “ ihes” edo “ ekidipen” jarrerak areagotzen dituzte. Adibidez, estimulapen abertsiboa gelditu eta gutxitzeko, pertsonek iratzargailuaren soinu suminkorrarengatik ihes egiten dute ohetik ateratzen, automobilaren alarmarengatik segurtasun gerrikoa jartzen eta negar egiteri utz egiten ez dion umearengandik logelatik ateratzen. Estimulapen abertsiboa ekiditeko eta azal ez dadin lortzeko, pertsonak ohetik altxatzen dira txirrina jo baino lehen, segurtasun gerrikoa ipintzen dute kotxea martxan jarri aurretik eta haurrarengandik urrun mantentzen dira honen negarra ez entzutearren.
Errefortzu negatiboaren adibide on bat ihes eta ekidipen egoeretan  faxa posturala da ( jarrera/ postura txarrentzako faxa, edo faja postural deritzona) baten kokapena ( Arzin,Rubin, O`Brien, Aylon eta Roll, 1968). Sorbaldarentzako faxa automatikoa jarrera makurretarako diseinatutik dago . 55db-ko tonu bat emititzen du pertsonak sorbalda makurtzen uzten duenean (5.2 irudia). Tonuarengatik ihes egiteko, faxa hau jantzia daraman pertsonak  posturaz aldatu beharko da soinua entzuteari utzi nahi baldin badio. Soinuaren amaiera sorbalda atzeraka eramatearen errefortzu negatibotzat balio du. Tonua entzuteari uzteko, faxa daraman pertsonak jarrera zuzena mantendu behar du. Soinua berriro ez entzutearen desioa negatiboki  sorbalda atzeraka jarrita ez edukitzearen jarrera ekiditzailea indartzen du. Faxa hau erabiliaz frogan parte hartu zuten 25 helduentzako posturan hobekuntza garrantzitsu bat egon zen ( Azrin eta cols, 1968).

Zigorra. Zigorra da edozein estimulu zeinen bertan dagoenean erantzun bat sortzeko dagoen probabilitatea txikitzen den. Hozkada batek pertsona batek zakur bat ez laztantzearen probabilitateak gutxitzen baldin baditu, orduan hozkadak laztantze jarrera ezabatzen duen zigor bat da. Elbarritu gune batean aparkatzeagatik lizuna jartzea , esandako ordua baino beranduago etortzeagatik errieta egitea eta lizunkeriak esateagatik masaileko bat  ematea zigorraren adibideak dira.

Nahasketa handia dago zigorra eta errefortzu negatiboa bereizteko orduan. Nahasketa honen arrazoi bat da zigorrak zein errefortzu negatiboak estimulu abertsiboen presentzia. Aita batek bere semeari  logela ez garbitu izanagatik ahozko errieta egiten dioenean, semeari estimulu abertsibo bat aurkezten ari dio.Ahozko errietak zigor bat da helburua jarrera bat ezabatzea baldin bada ( adibidez, logelaren desordena). Bestalde logela garbitzea ahozko errietatik ihes egin edo hauek ekiditeko aldiz, errefortzu negatiboaren adibidea da. Beraz, zigorra zein errefortzu negatiboak estimulu abertsibo berdinak erabiltzen dituzte , baina zigorrak jarrera ezabatzen du errefortzu negatiboak ihes eta ekidipen jarrerak areagotzen dituen bitartean.

Bi zigor mota daude. Lehenengo mota, estimulu abertsibo baten presentzia inplikatzen du. Bigarrena ondorio positiboen atzera egitea inplikatzen du. Azken zigor mota honek errefortzuaren “berandutzea” erakusten du . Zigorraren adibideak ondorio positiboen ezabaketaren bitartez barneratzen dute gidabaimena kentzea alkoholaren efektupean gidatzea ekiditeko, haur bati jostailua kentzea amorraldi bat gelditzeko edo haur bat bere logelara bidaltzea bere telebista saio gogokoena ez ikusiz.
5.4. irudiak orain arte aipatutako ondorioak erakusten ditu.. 2X2 matrizak ondorioak positiboak edo negatiboak izan daitezkeela erakusten du, eta eman edo ken daitezkeela. Errefortzu positibo bat objektu erakargarri bat ematea izango litzateke zigorra objektu erakargarria kentzea izango litzatekeen bitartean. Ondorio abertsiboei dagokienez, zigor bat objektu ez erakargarri bat ematea izango litzateke errefortzu negatibo bat objektu ez erakargarri bat kentzea izango litzatekeen bitartean.

Iraungitzea( edo ez errefortzua). Iraungitzea da lehenago jarrera bat indartzen zuen amaiera. Iraungiera ematen den bitartean, ez – erreforzapena intentzionala edo ez zigorra jarrerari jarraitzen dio. Adibidez, irakurleek irakurtzen ohi duten aldizkaria erosteari utzi egingo diete  beraien kirol berriemaile gogokoenak alde egiten baldin badu eta ikus-entzuleek telebistako programa bat ikusteari utzi egingo diete beraien izar gogokoena alde egiten baldin badu.Praktikan,  iraungitzea da lehenago erreforzatzen zen jarrera baten aurrean orain  apropos ez jakinarena egitea da. Haur bat negar egiteri uzteko, hipokondriako bat kexatzeari utz diezaion eta gaixo



            Negarra, zaunka egin, kexatzea eta autokritikazioaren portaerak oso naharoak dira, errefortzu positiboen historialaren eraginez(aprobazio moduan, atentzio edo gupida moduan). Iraungipenaren oinarriak errefortzu negatiboaren erantzunari ez jarraitzean datza. (aprobazio moduan, atentzio edo gupida moduan.)
Inguru fisikoak norberaren portaera enora dezake, eta iraungipenera eraman, bere egunean musika jotzen zuen irratia eta orain soinurik ateratzen ez duen irratiaren kasuan, freskagarriak ematen zituen makinak eta orain ibiltzen ez denaren kasuan. Hauek dira inguruaren erantzun faltaren hiru kasu, zeinean, pertsonaren portaera irratia pizteko, dirua makinan sartzeko eta kotxea lanera eraman ahal izateko iraungipen mailakatua jasaten den.

                          ZER DA INDARGARRI (indartzaile) BAT?

            Ikuspuntu praktiko batetik ikusirik, erraza da indargarri positibo baten definizioa ematea. Indargarri positibo bat portaera gehitzen duen edozein estimulua da. Aldiz, ikuspuntu teoriko batetik ikusirik, askoz zailagoa da zer den definitzea. Teorikoki indargarri positibo bat definitu behar da, portaeran dauzkan ondorioak bananduz. Ikuspuntu honetatik zaila da esatea estimulu bat indargarri positiboa den edo ez den izateko zerk egiten duen.
            Indargarrien ezaugarriak abordatu ahal izateko, kontutan har dezakegu ikasketa bat, zeinean indargarri positibo batzuk erabili ziren ume batek ortodontziazko aparatu bat ipini zezan.(may et al., 1972). 5.5 irudian ikus daitekeen bezala, umearen gurasoek honek aparatua zeramanen proportzioa kontrolatu zuten(kasualitatezko bost obserbazio izango balitz bezala eginez, adibidez, gosaltzeko orduan, ikastetxera joateko orduan eta oheratzean). Oharpenaren (obserbazio) lehen astean, (indargarririk gabe) umeak ortodontziazko aparatua % 25 denbora ipinita zeraman. Laudorioen bitartez, umeak aparatua % 36 denbora ipinita zeraman. Hurrengo bi asteetan, bere gurasoetako batek, diruzko saria ematen zion aparatua eramateagatik. Umeak aparatua eramaten zuen bakoitzean, aitak hilabete bukaerarako 25 pezeta ematen zizkion. Umeak aparatu eramaten zuen bakoitzean aitak hilabete bukaerarako 50 pezeta ematen zizkion. 10 duro irabaztearen posibilitatearen aurrean, aparatua ipintzearen denbora % 60 igo zen. Ondoren, bi asteen epean, aitak semeak aparatua ipintzeagatik zuzenean 50 pezetako oparia ematen zion. Aparatua % 97 denbora ipinita eraman zuen. Hurrengo bost egunetan, umeak ez zuen inongo oparirik jaso eta aparatuaren erabilpena % 64 denborara jaitsi zen. Azkenik, eta bi asteetan zehar, zuzenean ematen zizkion 50 pezetako oparia berriro ere aparatua ipintzen zuen bakoitzean ematea pasa zen. Aparatuaren ipintzeko denbora % 100era igo zen.
Ikasgai honek, oso garrantzitsuak diren bi gogoramen seinalatzen ditu indargarrien naturaltasunari buruz. Lehenengo, indargarriek(reforzadores)kalitatearen kuestioa asko aldatzen dute.Dirua, laudorioak baino eraginkorragoa da, horregatik umeak, dirua  laudorioak baino objektu anbiental  erakargarriagotzat hartzen du. Bigarrena, indargarri baten efektibotasuna determinatzen duena, aplikatzen duena azkartasunean datza.Dirua eraginkorragoa zen mementoan ematean, hilabete bukaeran ematen zenean baino.
Indargarriaren kalitatea eta berehalakoaz gain, komentatzea merezi duten beste lau aspektu daude. Lehenengo, baliteke indargarri batek  pertsona batentzat balioa izatea eta beste batentzat baliorik ez izatea, honek indargarria eta pertsonaren arteko elkarketa edozein beste aspektu baino garrantzitsuagoa izatea egingo du.(Pervin, 1969). Atentzioa eta gozokiak eraginkorrak suerta daitezke umeekin(baina ez helduekin)aldiz, segurtasun laborala eta status soziala eraginkorrak suerta daitezke helduekin(baina ez umeekin). Bigarrena, indargarri bera, memento konkretu batean pertsona batentzat funtziona dezake baina beste edozein mementotan baliorik gabe gera daiteke. Te kikara batek, eguna asterakoan funtziona dezake eta ez eguna bukatzerakoan. Hirugarrena, indargarriak, intentsitatean alda daitezke. Dirua indargarri ona izaten da, baina dirua, pezeta eran etortzen da, durotan, ehuneko monetetan edo milako billetetan. Horrela trafikoko multak,2.000 edo 50.000 pezetakoak izan daitezke. Azkenik(guraso, ezkontide edo terapeuta)batzuk indargarri bezala funtzionatzea espero dutena, askotan, indargarria jasotzen duenak (adibidez, semeak, senarra, bezeroak)espero duenarekin ez dator bat.(Green y cols., 1988). Adibidez, aita batek bere semeari besarkada handi bat eman diezaioke, bere semeak bere besarkada baloratzen duenaren intentzioarekin, aldiz, semeak benetan nahi duena txokolatezko bainila bat da. Ondorioz, sei faktore izan behar dira kontutan indargarri positiboen efektibitatea neurtzerakoan:1) kalitatea, 2) presentazioaren azkartasuna, 3) indargarria eta pertsonaren arteko elkartasuna, 4) pertsonaren egoera, 5) intentsitatea, eta 6) indargarria eta ontziaren(recipiente)arteko erreakzio pertsonala.

APLIKAZIOAK

            Kondizionamendu operantearen(operantea)eguneroko portaerari aplikatzen zaio, gizabanakoaren portaera objektu anbiental erakargarri eta ez erakargarrien asoziazioaren bitartez. Sariak, estimulu erakargarri eta ez erakargarrietatik eratortzen dira, portaera espezifiko bat aurrera eramatera edo ez egitera eragiten duten zigor edo errekinak (incentivo). Sekzio honek, kondizionamendu operantearen aplikazioa bi zati desberdinetan aurkezten du: portaera desiragarriak gehitzen dituzten teknikak eta portaera ez desiragarriak gutxitzen dituzten teknikak. Portaera desiragarriak gehitzen dituzten hiru teknikak honako hauek dira: ekonomiazko fitxak, modelamendua eta modelajea. Bestaldetik, portaera ez desiragarriak gutxitzen dituzten lau teknikak honako hauek dira: zigorra, indargarri selektiboa, limitazioa eta lekorapena(distrakzioa).
           

PORTAERA DESIRAGARRIAREN GEHIKUNTZA


            Zaila da “portaera desiragarriaren”definizioa ematea. Portaera desiragarria, gizarte aipagarriaren portaera zeina gizabanakoa gizarte barruan funtzionamendu baikor batetara bultzatzen duen bezala definitzen da. Ondorioz, abiltasun sozialen ikaskuntza(adibidez, eskerrik asko esatea, hitz egin baino lehen bestearen hitza itxarotea) higiene pertsonala itxarotea(adibidez,dutxatzea, ongi janztea) abiltasun akademikoak(adibidez, gelan galderak egitea) gainditze pertsonala(adibidez, kirola egitea, laneko elkarrizketetan abiltasuna) guzti hauek, portaera desiragarriak dira  pertsonaren funtzionamendu soziala errazten dutelako.

Ekonomiazko fitxak. Fitxazko ekonomia bat, indargarri sistematiko bat da, honek desiragarriak diren portaerak burutzen dituzten pertsonak fitxekin sarituko ditu. (Kazdin, 1977, 1980). Fitxazko ekonomiatan, fitxak merkatu batean diruak duen funtzio bera daukate. Pertsonak desiratzen diren portaerak burutzen baditu, fitxak irabaziko ditu. Fitxak irabaziz gero, hauek, objektu erakargarri batzuengatik truka daitezke, adibide gisa, elikagaiak, aktibitateak eta pribilegiorengatik.  
            Azpiko logika fitxazko ekonomiaren aplikazioarekiko bikoitia da. Lehenengo, fitxek, desiragarria den edozein portaera indartzea baimentzen dute. Bigarrena, fitxek, indartu nahi den portaerarekiko edozein gogogabe-keria ekiditen dute. Ondorioz, fitxazko ekonomiak, funtsezko bi helburu dauzka:1) desiratzen den portaera berriro gertatu ahal izateko probabilitate gehiago edukitzea eta 2) desiratzen den portaera hasieran gertatzeko probabilitate gehiago edukitzea.
            Ekonomiazko fitxa bat ezartzeak honako hau eskatzen du: 1) desiratzen diren portaeren definizio argi bat, 2) portaera hauek ematen diren bakoitzean fitxen banaketa eta 3)fitxengatik truka daitezkeen objektuen espezifikotasuna.

5.3 taulak,  ekonomiazko fitxen bitartez indartu diren desirazko portaeren erlazio tipikoa erakusten du, fitxazko tarjeta baten erakusketa, non irabazitako fitxak aztertzen diren eta fitxengatik trukatzen diren objektu edo aktibitateen adibideak. Fitxazko ekonomiak arrakasta dezente izaten dute(Kazdin, 1977, 1980). Portaera batzuk burutzeagatik fitxak jasotzen dituzten pertsonak ezer jasotzen dutenak baino gehiago burutuko dituzte portaera horiek. Baina oso garrantzitsua da fitxak irabazteko burutzen den portaera hori fitxak ematen ez direnean burutzen jarraitzen diren galdetzea(adibidez, paziente psikiatrikoak ospitalea uzterakoan). Zoritxarrez, fitxazko ekonomiaren mozketak, baita ere, portaerak burutzeko pizgarrien(incentivo)mozketa edo amaiera litzateke. Arrazoi honengatik,fitxazko ekonomia askok porrot egiten dute, pizgarriak desagertzean, jendeak egiten zituen portaerak egiten jarraitzeko ez baitute inongo arrazoirik aurkitzen.Arrakasta daukaten portaerak, fitxak irabazteko burutzen diren portaerak dira, baina portaera konkretu horiek burutzean subjektuak kontzientzia hartuko du etekin naturaletaz. Adibidez, lotsatia den pertsona bati fitxak emateak,jendearekin hitz egiteko laguntzen badio, elkarrizketak aurrera joan ahala, pertsona hori atentzioaz, irribarreetaz, afektuaz...gozatu ahal izatea espero dugu, hauek azken finean  sari naturalak dira eta fitxen banaketa moztuz gero, sari hauek ematen jarraituko dira.   

Modelamiento (o “modeling”): Teknika honen bitartez, aditu batek azaldu nahi den jokabidea erakusten du eta beste pertsonak behatu eta imitatu egiten du (Bandura 1969). Askotan tutore batek gainbegiratzen du laguntza emanez eta zuzenketak eginez.
Teknika hau erabili izan da pertsona autistekin, bai pertsonen arteko erlaziotan eta bai eguneroko bizitzan erraztasunak emateko.
Modelaje (o “shaping”): Askotan, terapeutak eskatutako jokabide aldaketa ematen ez denean edo gutxi ematen denean jokaeraren aldaketa teknika aplikatzen da, shaping bezala ezaguna dena. Teknika honen bitartez, terapeutak bultzatu nahi duen jokabidearen antzeko beste jokaera bat indartu egiten du, gero antzekotasun gehiago duen jokaera bultzatuz, azkenik lortu nahi dugun jokaerara hurbilduz.

“Modelaje” eman dezan hurrengo pausoak eman behar dira:

1-      Aldatu nahi dugun jokabidearekin antza duen beste jokabide bat, baina maiztasunarekin ematen dena, identifikatu behar da.
2-      Lortu nahi dugun jokabidearekin antza ez duten jokabideei ez zaie indargarri positiborik aplikatzen.
3-      Aldiz, guk nahi dugun jokabideari eta ematen den jokabidearen artean hurbilketa minimo bat ematen bada, indargarri positiboa aplikatzen da.
4-      Hurbilketa gehiago duen beste jokabide baten agerpenak, lehen azaldutako jokabidea indargarri positibo gabe geratzea suposatzen du, oraingo honetan jokabide berriak lortuz.

Beraz, jokabide berri bat azaltzean eta honek lortu nahi dugun jokabidearekin hurbilketa gehiago izanez, lehenago emandako jokabideak baliogabetu egiten dira indargarri gabe geldituz, horrela aurrerapausoak emanez.

LORTU NAHI EZ DUGUN JOKAERA GUTXIAGOTZEKO:

Jokaera hau horrela definituko genuke: gure gizartean ondo ikusten edo onartzen ez den jokaera da.
Hiperaktibitatea edo agresibitate soziala izango ziren jokaera honen adibide onak.
Jokabide honek ere gure buruaren kontra aritzen dira; hots, autoerasoketa eta autosuntsiketa edo gerta daiteke ere portaera hauek ez nahi izatea: erretzeko ohitura.
Jokaera edo portaera hauek zigortu daitezke. Hiru zigor mota daude, kontra egiteko.
1.      Zigorra, terapia abertsibo edo higuingarri bezala:
Estimulu abertsibo baten azalpena ematen da, nahi ez dugun jokabidea ematean, portaera hiri aldatu nahi dugulako.
Goorney (1968) terapia mota hau erabili zuen ludopata batekin, Adibidez, ludopatak telefonoz apostu bat egitean deskarga bat jasotzen zuen. Azkenik deitzearen behar hori galduaz.
Hala ere, terapia mota hau etikoki kritikatua izan da eta ez du arrakasta handirik izan.
Gaur egun, metodo hau ez da oso erabilia eta honi aurre egiteko beste metodo batzuk aurkeztu dira.
2. Zigorra erantzunaren arabera:
Nahi ez den jokabidea lortzerakoan indargarri positiboa desagertzen da.
Zigorrak hainbat indargarri positibo ditu (dirua adibidez) eta nahi ez den portaera ematerakoan, zigortzaileak indargarriak kentzen ditu. Beraz, zigor mota honek isun bat jartzea edo pribilejioren bat galtzea suposatzen du.
3. Zigor hau indargarri positiboa kentzean datza:
Izenburuak esaten duen bezala, nahi ez den jokaeraren aurrean indargarri positiboa kentzen da.
4. Zigorra ondo funtziona dezan dauden  baldintzak:
Askotan zigorrak ez du nahi ez den portaera deuseztatzen, indargarri positiboa mantentzen delako. Adibidez: lapur batek dendetan lapurretak egiterakoan eta atxilotua ez denean indargarri positiboa lortzen du (dirua). Nahiz eta askotan zigorrak (atxiloketak) jasan.
Beraz, lehenengo baldintza hau da: ondorio positibo guztiak desagerraraztea.
Hala ere ondorio positibo guztiak kenduz gero zaila da zigorrak guk espero ditugun ondorioak lortzea.
Zigorra baliagarria izateko nahi ez dugun portaera azaltzen denean eman behar da. Geroz eta denbora tartea laburragoa izan, portaera kentzearen probabilitatea handiagoa da.
Intentsitate altua izan behar du zigortuaren atentzioa bereganatzeko.
Nahi ez dugun jokaera azaltzerakoan zigorra beti ezarri behar da eta ez batzutan bakarrik.
Zigorraren aurrean erantzun alternatiboak egon behar dira eta hauek indartu behar dira. Adibidez: erretzen duen pertsona batek ohitura hori usterakoan, atzazalak jaten hasiko da.

ZIGORRAREKIN ERLAZIONATUTAKO ARAZOAK:

Nahiz eta zigorrak nahi ez diren jokaerak edo portaerak deuseztatu ondorio negatiboak ekar ditzakete.
Zigorrak lau ondorio negatibo sortzen ditu:
                        -    primarioak
-          fisikoak
-          sozialak
-          sekundarioak

Primarioak: Zigor baten aplikapenaren ondorioz, nahi ez den portaeraren deuseztapena da.

Fisikoak: Zigorraren aplikapenaren ondorioz, ondorio fisiologikoak dira.
Hala ere, zigorraren ondorio fisikoak ez dira beti negatiboak.

Sozialak:Gizartearen erreakzioa, efektu legalak, komunikabideen erreakzioa eta zigortuaren inguruko jendearen erreakzioak izango dira.

Sekundarioak:
-          Jokabide afektiboak.
-          Modelazio negatiboa.
-          Alde egin eta galarazi.
-          Erantzuna ordezkatzea.
-          Erantzunak emateko erraztasuna.
-          Deuseztapen orokorra.

ZIGORRAZ APARTE DITUGUN BESTE AUKERA BATZUK:

Nahi ez dugun jokaera ezabatzeko beste aukera batzuk ditugu zigorraz aparte eta Skinnerrek dio aukera hauek zibilizazioaren hasiera direla.
Skinnerrek 15 aukera desberdin  proposatu eta probatu ditu.
Hauek dira aukera arrakastatsuenak eta famatuenak:
Indargarri selektiboa: Bi ardatz ditu. Lehenengo ardatzean indartzen den jokaera, nahi ez den jokaerarekiko inkonpatiblea da. Prozesu honi “reforzamiento selectivo de conductas incompatibles” edo RSCI esaten zaio. Bigarren ardatzean, pertsonak egokia ez den jokaera ekiteari usten duenean indargarria emango zaio, hau denbora zehatz batean emango da. Prozesu honi “reforzamiento selectivo de otras conductas” edo RSOC deritzo.
RSCI ren adibidea: Haurrak klasean daudenean jokaera egokiak eta desegokiak dituzte. Jokaera egokiak, galderan aurrean erantzun eta  eserita egotea izango ziren. Aldiz, jokaera desegokiak agresibitatea, listua botatzea edota kexatzea izango ziren. RSCIn haurrak jokaera egokia azaltzerakoan beraiek nahi zuten saria (gailetak, musika e.a) ematen zieten. 
Haurrak aipatutako RSCI baino lehenago eta ondoren behatuak izan ziren. RSCI aplikatu ondoren jokaera egoki gehiago eman ziren. Beraz, honek suposatzen du jokaera desatseginen murrizketa.
RSOC baliagarria izan daiteke ere. 12 urteko haur batekin erabili zen eta bertan bere baliagarritasuna ikus dezakegu. Haur honek jokaera oso agresiboak azaltzen zituen eta hau desagerrarazteko, txokolatezko gozokia ematen zioten 5 min zehar jokaera desegoki hauek azaltzen ez bazituen eta kontrakoa gertatzen bazen, hau da azaltzen bazituen, irakasleak gelditzen zion eta berriro minutuak kontatzen hasten ziren, ondorioz txokolatezko gozokia lortzeko momentua atzeratzen zelarik.

LIMITAZIOA:

Portaera ez desiratu baten limitazioak, portaera hau gutxitzera edo desagertzera (baina ez beti) eramaten gaitu. (adib: gurasoek, euren semeek telebista gutxiago ikus dezaten nahi dute).
Proba bat burutu zen haurrek telebista aurrean igarotzen zuten denbora murrizteko helburuarekin: haurrek, astean 20 ordu ikusten zuten telebista, gutxi gora behera. Gurasoek, 20 fitxa eman zizkieten haurrei, telebista 10 ordu ikusteagatik trukatu zitzaketenak (fitxa bakoitza=30’ telebista) (haurrek, ez zekiten totalean zenbat ordu ikusiko zuten telebista). Modu honetan, haurrek telebista denbora gutxiagoz ikusten zuten, fitxak administratzen ikasten zuten adinean); (haurrek, fitxa trukearen jokoari eman zioten garrantzia, konturatu gabe, honek, telebista ordu kopuru gutxiago suposatzen zituela). Haurrek, telebista, denbora gutxiagoz ikusten jarraitu zuten urtebete osoan.
DISTRAKZIOA:
Portaera ez desiratu bat gutxitzeko erabiltzen den beste estrategia da distrakzioa; pertsona baten arreta, portaera ez desiratu batetik, portaera desiratu batera pasatzea da.

            Proba bat burutu zuten, autobus baten barruan ikasle talde batek soinu gutxiago atera zezan: egunero soinu  eta istiluak oso fuerteak izaten ziren (media 649 soinu egunean). Ikertzaileek, soinu gutxiago ateratzen bazuten musika jarriko zietela esan zieten ikasleei. Handik aurrera soinu eta istilu kopuruak asko jaitsi ziren (media 12 soinu egunean).

AZKENEKO DATU BAT:

            Atera dezakegun ondorioa honako hau da: jokaeran aldaketa bat izateko indargarri positiboa zigorra baino askoz ere baliagarriagoa eta hobeagoa da. Honen arabera normalagoa litzateke jendeak indargarri positiboa erabiltzeko ohitura izatea zigorra baino. Zoritxarrez hau ez da gertatzen.
            Hau frogatzeko, ikerketa bat egin zen eta honako hau behatu zen: irakasleak indargarri positiboak erabiltzeko ohitura, zigorren erabilpena,  klase ordutan ikasleen jarrera egokia (eskua altxatu, ez hitz egin pertsonen artean e.a). Ikerketa honetan ikusi zen, irakasleak zigorrak indargarri positiboak baino askoz gehiago erabiltzen direla.
           
PREKAUZIO BAT:

            Argi dago modu positiboak eta konpentsagarriak efektiboagoak direla, negatiboak eta zigortzaileak baino. Hala ere, modu negatiboa erabiltzea egokiak ez diren jokaeren aurrean, hainbat ondorio positibo ekarri ditzake.
            Indargarri positibo oso maiz erabiltzen bada, ohitura batean bilakatu daiteke eta bere efektibitatea galdu dezake.
LABURPENA:
Motibazio extrinsekoaren ikasketa, hiru kontzeptu nagusitan oinarritzen da; saria, zigorra eta pizgarria. Sari bat, erakargarria den objektu ambientala da, non portaeraren azkeneko sekuentzian ematen den honek, portaera hori berriro gerta dadin probabilitatea gehitzen du. Zigorra, erakargarria ez den objektu ambientala honek, portaera konkretua berriro gerta dadin probabilitatea gutxitzen du. Pizgarri bat, subjektu bat burutzeko erakarri edo urruntzen duen objektu ambientala da. Horien arteko ezberdintasun garrantzitsuenak honako hauek dira: 1) Ematen den momentua da; 2) Objektu anbientalaren funtzioa. Sariak eta zigorrak , portaera burutu ostean ematen dira, eta portaera berriro eman dadin probabilitatea jaitsi nahiz igo egin dezakete, pizgarriak aldiz, portaera burutu baino lehen ematen dira hasiera nolabait indartuz.

Sari, zigor eta pizgarri guztiak, esperientziaren bitartez ikasten dira.













No hay comentarios:

Publicar un comentario