jueves, 1 de noviembre de 2012

Motibazio intrintsekoa. Kapitulu 6


6. Kapitulua

MOTIBAZIO INTRINTSEKOA

Umeengan intrintsekoki motibaturiko jokabideak

Helduengan intrintsekoki motibaturiko jokabideak

Barne sariak
Aplikazioak
Laburpena
Imajina ezazu laku batera bidai bat egiten duzula, parke nazional batera urbazterrean botata zaude, eguzkiaz gozatzen, eta neskatxa bat ikusten duzu, uretara harriak botatzen ari dena. Irtenaldi bakoitza baino lehen, berak harririk zapalena kontu handiz bilatzen du eta bere indar guztia jartzen du jaurtiketan. Harria uretan salto egiten duen bakoitzean irribarre egiten du, baina frustraturik agertzen da porrot egiten duen bakoitzean. Arrakasta bakoitzarekin piztu egiten da, eta bere saiakerak ordu batez ere luzatu daitezke, bazkarirako arrain frijitua prestatzen ari diren arren.
Hasieran, harri bakoitzak ur azalean behintzat behin salto egin dezan saiatzen da. Ordu erdiz saiatu ondoren, ziur asko hiruzpalau teknika ezberdin garatu ditu (jauzi motz ugari, jauzi luze bat errebote motzarekin, e.a.).
Neska jolasten ari da. Hura bezalako hiriko neska batentzat, lakua leku ezberdin bat da, bere imajinazioa modu ezberdin batez erabiltzera eramaten duena. Harri eta jaurtiketa bakoitzak emaitza ezberdin eta liluragarri bat dauka. Berarentzat erronka bat da. Praktikatzen duen heinean eta bere imajinazioa eta harri jaurtiketan bere gaitasunak garatzen dituen bitartean gai sentitzen da. Kapitulu honen ikuspuntutik, jokabide mota hau jolas soil bat baino gehiago da. Gaitasun bat garatzeko, gai eta autodeterminatzaile sentitzeko eta ekintza bat egitearekin soilik gozatzen ikasteko neskak daukan aukera da.
Gizakiak inherenteki aktiboak gara. Haurren moduan, gauzak ukitu, bultzatu eta beraiengandik tira egiten dugu, mugitu, bota, behatu eta jolasten jarraitzen dugu, jolasetan parte hartzen dugu, misterioak argitzen ditugu, erronkak onartzen ditugu eta gauzak sortu, eraiki eta kokatu egiten ditugu soilik haiek egiteko plazer eta interesagatik. Kanpo sari eta zigorrak minimoak diren baldintza horietan pertsonek "barne-intereseko" (Bandura, 1982) edo "barne- motibazioko" (Deci eta Ryan, 1985) ekintzak egiten dituzte.
Barne motibaturiko jarrera definitzeko erraza da -egitearen interes eta plazer soilagatik egiten dena da. Hala ere, barne motibazioko teorikoek "barne motibazioaren" izaera zehatza definitzeko esfortzua egiten dute -ez da esperientzia sentsorialetik eratorritako plazer edo zoriontasuna, adibidez, Telebista ikustea, musika entzutea, iluntzeak ikustea, gustuko izan dezakegu, baina haiek ez dira barne motibazioak sorturiko konduktak. “Barne motibazioa” definituriko zenbait behar psikologikoek osatzen dute, hauen artean norbere kausazioa, ( De Chaus, 1960 Deci, 1980), efektibitatea (Harler,1981. White,1959), eta jakinmina (Berlingne,1960; Harlow,1950) daudelarik. Pertsonek norbere kausazioaz, efektibitateaz edo jakinminez ekintzak egiten dituztenean, barne motibazioak beraien kondukta eragiten duela esan daiteke.
“Behar psikologikoak” motibaturiko konduktaren analisian alderdi oso garrantzitsuak dira. Orain arte azaldu den moduan, gosea bezalako behar fisiologikoek (4. kapitulua, e.b.) eta dirua bezalako kanpo motibazio iturriek (5. kapitulua, e.a.) kondukta indarrez zehazten dute. Bestalde, barne motibazioa motibazio mota kualitatiboki ezberdina da, behar psikologikoekin harremanduta dagoena. Espontaneoki agertzen den motibazio mota bat da, kanPoko saririk ez egon arren kondukta motibatzen duten barne tendentziek eta behar psikologikoek sortarazten dutena.
Hasieran ez du ematen barne motibazioko konduktak erabilgarriak direnik. Hala ere, gizakia ingurua behatu,berarekin elkarrekintzatu eta berari adaptatzen den organismo aktiboa kontsideratzen badugu, kondukta hauek funtzionalak eta kontsiderazio duinaren jabeak bihurtzen dira. Adaptatu ahal izateko, pertsonek interesatzen zaizkien objektuak behatzen dituzte, gaitasun berriak garatu eta frogatzen dituzte. Beraien ingurunea hobetzeko gaitasuna ere garatzen dute. Oro har, gizakiak bere ingurunea ulel1u eta asimilatzeko etengabeko esfortzua egiten du, honek, era berean, efektiboa izatera eramaten duelarik. Behar psikologiko hauen funtzioa gizakiak bere ingurunea gainartzera bultzatzea da. Gainera, pertsonek jakinminez, konpetentziaz eta autodeterminazioaz ekin dutenean eta beraien ingurunea gainartzen dutenean, emozio positiboak sentitzen dituzte (interesa eta plazera).

BARNE MOTIBATURlKO KONDUKTAK HAURRENGAN

Jean Piaget, Suitzar akademikoa, haurren gaitasun emergenteak ikasi zituen gutxietako bat izan zen. Ezagutzaren garapenaren bere teoria famatuaz gain, Piaget-ek (1962) adin ezberdinetako haurrek nola jolasten zuten aztertu zuen. Piaget-ek jolasa ondo pasa baino zer edo zer gehiago zela uste zuen -hezitzailea ere bazen. Plazer hutsagatik jolasteaz gain, haurrek ikusmen, usain eta ukimen berriak bizitzeko eta beraien ekintzen ondorio eta mugak ikasteko ere jolasten dute. Manipulatzen dituzten objektuei buruzko informazioa ateratzen dute, hurbiletik begiratzen dituzte, frogatzen dituzte, eraman edo botatzen dituzte.
Jaioberriarentzat jolasa ekintza sentsomotorea da. Honek koilarak, behatzak, loreak, e.a., manipulatzen ditu soilik manipulatzeagatik, begiratzeagatik begiratzen du, luzatzeagatik luzatzen du eta bere besoak mugitzeagatik mugitzen ditu. Jolasaren garapenaren lehenengo etapan, gaitasun sentsomotoreen erabilera soilak plazera sortzen du. Gutxi gora behera 18. Hilabetean, umearen jolasa “'jolas sinbolikoagatik” ezaugarrituta dago, oraingoan umeak zoriz aukeraturiko objektuak (harri bat, adibidez) benetako objektuen errepresentazio sinbolikoen moduan (etxe bat, adib.) erabiltzen baititu. Jolasaren bigarren etapa hau fantasiazkoa da oro har. "Ikusi arazteak" jolasari fantasia ukitu bat ematen dio, zeinek haurrek errealitatearen zenbait alderdi maila kognitiboan aldatu eta manipulatzea inplikatzen duen; imajinaziozko egoera berri eta interesgarriak sortzeko (Singer, 1973). Haurra hazten den heinean, indar eta koordinazioan irabazten hasten da, imajinazioa eta adimena garatzen, hizkuntza eta hizkeraren jabe egiten eta gero eta lagunkoiago egiten. Ezaugarrien garapenarekin haurrarel1 errealitaterekin enfrentatzeko, hau ulertzeko eta honetara adaptatzeko gaitasuna handitzen da. Jolasaren hirugarren etapak jabego eta ulergarritasuna lortzeko esfortzu handiak ditu ezaugarritzat. Garapenaren laugarren eta azken etapan, haurrak bere gaitasunak errealitatea imitatu eta berregiteko erabiltzen ditu. Asmatutako alderdiek errealitatearen imitazioak bail1o garrantzia gutxiago dute. Haurrak imitazioa, modelazioa eta berreraikipena erabiltzen jolasten du. Haurra bizikletaz ibiltzen “nire anaiaren antzera” edo beisboleko bate bat erabiltzen "profesional baten antzera" jolastu dezake. Piagetek “errealitatearen asimilazio” terminoa erabiltzen zuen jolasaren azken etapa hau deskribatzeko.
Etapa bakoitzean, haurrak dauzkan errekurtso guztiak jolasaren zerbitzuan jartzen ditu. Beraz, jolasak gaitasun eta talentu zerrenda jaioberri bat erabili eta garatzeko aukera eskaintzen dio. Haurren jolasaren inguruko Piaget-en ikuspuntua ikusi ahal izateko, 6.1. taulak haurrengan egindako behaketak aurkezten ditu, jolasaren lau etapen zehar egindakoak. Bi hilabetekin (jolas sentsomotoriala) jaioberriak plazera ariketatik eta bereak dituen gaitasunen praktikatik (burua aurrera eta atzera etengabe mugitzea, adib.) lortzen du. Bi urte t'erdikin (jolas sinbolikoa) haurrak asmatutako jolasean parte hartzen du (haur bat besoetan daramala egin, adib.). Hiru urte t'erdikin (jabegoaren lortzearen jolas) haurrak plazera lortutako gaitasun baten ekintza eta praktikatik lortzen du. Zapatetako lokarriak lotzen ikasteak enfrentamendu erantzun adaptatibo eta aditua errepresentatzen du. Adin honetan, haurrek adimen praktikoa erabiltzen ikasten dute, esperimentuak "zer gertatzen den" ikusteko egiteko (Piaget, 1962; 115.orr.). Sei urte t'erdikin (errealitatearen asimilazioa) haurrak imitazio eta modelamendua erabiltzen du errealitatea imitatu eta berregiteko. 6.1. taulan jolas kondukten sekuentziak errepikapen motorearen progresioa erakusten du, errealitatean oinarrituriko jolas mota baten fantasiaren bidez, zeinek pertsona norbere konpetentziak garatzen laguntzen duen, eta, gero, errealitatea ulertu eta honetara adaptatzeko erabili ahal izateko.

BARNE MOTIBATURIKO KONDUKTAK HELDUETAN

Haurraren gaitasunak garatzen eta konplexuagoak egiten joaten diren heinean, jolasak ere berdina egiten du. Helduen kasuan, jolasak pertsona eta ingurunea (ez self.a) nola aldatu eta manipula daitezkeen (Poirier eta Smith, 1974) ikasi eta aurkitzeko baliagarriak dira. lkuspuntu honetatik, jolasaren ondorioetako bat haurtzaroko behaketa eta helduaroko gaitasun praktikoen arteko elkarketa puntu bat ezartzea da: Vandenberg-en (1978) esanetan 1. esplorazio. 2. jolas 3. (gaitasunen) aplikazioa sekuentziak jolasak garapenerako duen garrantzia laburbiltzen du. Beste modu batez esanda, jaioberriak esploratu egiten du, haurrak jolastu eta helduak garaturiko gaitasunak aplikatzen ditu.
Barne motibaturiko konduktek Vandenberg-en jolasaren hirugarren sekuentzia errepresentatzen dute -hau da, helduak bere gaitasunen aplikazioa egiten duenean. Norbanakoa organismo aktiboa den ikuspuntutik, barne motibaturiko konduktek esplorazioa, inbestigazioa, erronken enfrentamendua eta, konpetentzi feedbackaren esperientzien ostean, persistentzia eta birlotzea barne hartzen dute (Condry eta Chambers, 1978). 6.1. irudiak barne motibazioa eta barne motibaturiko konduktak bi etapetako gertakizun bakar bezala ikusi daitezkeela erakusten du.

Hasieran, norbanakoak ekintza bat aurkitzen du, eta berria, interesgarria den eta jakinmina eragiten dioen (lehenengo pausoa) erabakitzen du. Horrela ez bada norbanakoak ez du barne motibaturiko konduktarik erakusten. Ekintzak jakinminik sortzen ez badio, bere atentzioa beste ekintza bateruntz bideratuko du. Jakinminik sortuko balio, norbanakoak ekintza esploratu, behatu eta manipulatuko luke. Ekintza esploratzen duenean, norbanakoak ekintza bere gaitasun eta konpetentzia pertsonalentzako erronka bat izango den eta errendimenduaren gainean konpetentziazko feedbacka aplikatu ahal izango duen (2.pausoa) ikasiko du. Ekintzak erronka bat suposatzen badu eta konpetentziazko feedback bat eskainiko balu, pertsona horrentzako barne motibaturiko ekintza baten bihurtuko litzateke. Ekintza erronka bat izaten eta konpetentziazko feedbacka eskaintzen jarraitzen badu, orduan pertsona ekintza horretara bueltatuko da (birlotuko da). Eginkizunak erronkarik suposatuko ez balu eta konpetentziazko feedbackik eskainiko ez balio, orduan norbanakoak ekintza oraindik ere berria, interesgarria den eta jakinmina sortaraziko dion neurtuko luke.
Ene burura milaka adibide datoz, baina harriak botatzen dituen gaztearen adibidearekin jarrai dezagun. Lakua eta ere urbazterrarekin aurkitzen da. Leku berri bat izanik, jakinmina sortarazten dio. Behatzen hasten da eta laster harri zapal batzuk aurkitzen ditu. Berarentzat, harriek eta ur lasaiak bere harriak botatzeko gaitasunerako erronka bat suposatzen dute, eta harri bat edo bi botatzen hasten da. Lehendabiziko jaurtiketak saiakera bat dira, eta jasotako feedbackak konpetentziazko feedback baten aukera aurreratzen dio. Ondoren, bere lakuarekiko interesak atentzio gradu handiago betera igarotzel1 da. Harri jaurtiketak erronka bat suposatzen eta konpetentzia maila bat eskaintzen dionez, etorkizunean harriak jaurtitzeko probabilitatea existitzen da, bazkaldu ostean edo bere hurrengo bisitaldian.

BARNEKO ETA KANPOKO ORIENTABIDE MOTIBAZIONALAK
Esperientzia esaten digu bi forma daudela ekintza batekin gozatzeko- barnekoa edo kanpokoa. Alde batetik, pianista bati piano jotzea interesa dakioke gozatzen duelako eta dibertigarria delako ere, eta trebetasun batzuk praktikatzen uzten diolako eta beste alde batetik gozatu dezake dirua egiteko era bat suposatzen duelako, laudorioak izateko eta beka bat irabazteko. Horregatik,ekintza bat abordatu daiteke barneko edo kanpoko orientabide motibazional batengandik (Amabile, 1985; Pittman, Bogganio, eta Ruble 1983; Pittman, Emery eta Bogganio, 1982; Pittman eta Hener, 1987). Pertsona batek ekintza bat egiten badu, ekintza hori desenpenatzeko bakarrik orduan barneko orientabide motibazional batean parte hartzen ari da. Beste alde batetik pertsona bat egiten badu ekintza hortik kanpo dauden zergatiak asetzeko orduan kanpoko orientabide motibazional batean parte hartzen du (Vardenberg,1978).
Kanpoaldetik motibatuta zaudenean, pianista txaloak, ezagutza soziala edo dirua lortzeko jotzen duenarentzat aspektua kanpoko orientabide motibazional oinarria sortzen du: Txaloak , ezagutza soziala eta dirua piano jotzearekin zerikusi gutxi dauka , bakarrik piano jotzea sari hauen menpe dagoen portaera da. Pianista jotzea bide bat da helburu bat lortzeko, bidea pianoa jotzea da eta helburua kanpoko gertakizun polit bat da. Beste alde batetik, barneko motibazioa daukan pertsona bakarrik hartzen du parte lan hori egiten lortzen duen esperientziarengandik. Dirua edo laudorioak lortzeko jo beharrean, pertsona hori jotzen du zeren jotzea ase egiten dio motibo hauek: kuriositatea,efektibotasuna eta autodeterminazioa. Orientabide motibazionalengan egindako ikerketak hasi ziren galdera interesgarri batekin “Pertsona batek barneko ekintza interesgarri bat egiten badu eta kanpoko sari bat lortzen hasten bada, zer gertatuko zaio barneko motibazioari ekintza hori egiteagatik?” (Deci eta Ryan,1985,p.43). Adibidez, zer gertatuko zaio ikasle baten motibazioari irakurtzen gustatzen zaiona, honegatik nota onak edo bere gurasoen dirua lortzen hasten bada? Pentsa dezakegu irakurtzeagatik ordaintzea bere motibazioa handituko duela. Hau da, ikasleari irakurtzen gustatzen bazaio eta gainera honegatik ordaintzen badiote, orduan barneko motibazioa (plazera) eta kanpoko motibazioa (dirua) batu ahal dira eta oso motibazio altu bat lortuko zen. Ikusiko dugunez , ondorio hau gutxitan ematen da.

SARIAREN KOSTE EZKUTUAK
Barneko ekintza interesgarri batean parte hartzen denean, kanpoko sari bat gainezartzea eragin ezezkorra du pertsona horren etorkizuneko motibaziorako ( Condry, 1977, Lepper, Greene eta Nisbett 1973). Sariaren eragin ezezkorra barneko motibazioan ezagutzen da "sariaren prezio ezkutua" izenarekin, hau gertatzen da zeren sariei eratxiki zaizkio eragin baikorrak motibazioengan. Aurreko gaian ikusi genuen orokorrean kanpoko saria eragin baikorrak zituztela motibazioengan baina eragin ezezkorra kontutan hartzeko orduan heldu da eta ziuraski larriak, kanpoko sariarenak eta kontrolarenak.
Mark Lepper eta bere laguntzaileak egindako esperimentuek erakusten dute kanpoko saria izan ahal duen prezioa. Haurreskolakoei, marrazkietan interes handi bat dutela eta, eskatu zizkioten hiru baldintza esperimentalen menpean marrazteko. 1) “aldez aurretiko sariaren” baldintzapean (kanpoko orientabide motibazionala) erakutsi zitzaizkion diploma formal duen saria non "artista ona “ jartzen zuen eta galdetu zitzaizkion ea marraztu nahi zuten diploma lortzeko. 2) "Ez sari" baldintzapean (barneko orientabide motibazionala) marraztea bakarrik eskatu zitzaizkien. 3)  "ustekabeko saria" (baldintzapean) umeei galdetu zitzaizkien ea marraztu nahi zuten eta bukatzerakoan "artista onaren" diploma jaso zuten ustekabeko era batean.
Aste bat beranduago, ikertzaileek ekintza artistikoa gelan antolatzen dute eta modu honetan umeek erabaki ahal dute parte hartzea ala ez. Aste horren zehar diploma irabazteko marraztu zituzten umeek (itxarotako sari baldintza) marrazten beste baldintzetako umeek baino askoz denbora gutxiago iraun zuten. Preesperimentazio mailekin konparatuz, aurreko sari baldintzetako umeek jaitsiera nabarmen bat eduki zuten marrazteko interesean. Ez sari eta ustekabeko sari baldintzetako umeek ez zuten jaitsiera hori erakutsi interes mailetan.
"Ustekabeko sariaren" baldintzaren taldeen datuak garrantzitsuak dira zeren kanpoko orientabide motibazionala zer den erakusten du eta ez interes jaitsiera sortarazi zuen saria.
Emaitzak interpretatzeko orduan, buka dezakegu nagusien motiboekin zerikusi guti dutela haurreskolako muestra bat delako, non lan esperimentala marraztea zen, eta saria diploma bat. Nagusiekin erantzun berak ihardetsi dira lan hauek erabilita (adibidez; puzzleak, anagramak...) eta sari ezberdinak (adibidez; jostailuak, dirua.) (Condry, 1977, Deci, 1971, Greene eta Lepper, 1974, Lepper eta Greene, 1975, 1978, Ross, 1975, Swann eta Pittman, 1977). Beste alde batetik, barneko baldintzaren eragin ezezkorraren onerapena inplikatzen du saria beti barneko motibazioa gutxitzen duela. Hau galdekizun batean jarri zen, eta ikerketa psikologikoak hamarkada ta erdi bat egiten pasa ondoren baieztatu dezakete saria ez duela beti barneko motibazioa gutxitzen .Hiru faktore mugatzaile daude zeintzuk mugatzen dute noiz saria barneko motibazioa gutxitzen duen. Lehenengo faktore mugatzailea saria barneko motibazioa gutxitzen badu, sari itxarobide da. Lehen esan dugun bezala (Lepper et. al, 1973) ikasketak esaten du kanpoko saria kanpoko motibazioa gutxitzen duela bakarrik pertsona horrek bere errendimenduarengandik sari bat jasotzea espero duenean. Ez badu saririk espero, ematen bazaio edo ez alde batera utzita, saria ez du barneko motibazioa gutxituko.
Bigarren faktore mugatzaile bat sari nabarmena da. Ross (1975) proposatu zuen kanpoko.

Saria motibazioa gutxitzeko pertsona horren esperientzian nabarmendu behar zutela lana egiten zen bitartean. Bere esperimentuan, umeei hiru baldintza esperimentalean ekintza bat egiteagatik sari elikagarri bat eskaintzen zizkieten. Umeei erakatsi zizkioten : 1) ekintza egiten zuten bitartean denbora guztian sarian pentsatzen egoteko (baldintza oso nabarmena) 2) denbora guztian zehar janariarekin zerikusia ez duen gai batekin pentsatze egoteko (baldintza gutxi nabarmendua), edo 3) ekintza egitea bakarrik sari elikagarria lortzeko (kontrolezko baldintza) .Baldintza gutxi nabarmenduko umeekin konparatuz , baldintza oso nabarmena eta kontrolezko baldintzako umeek jaitsiera nabarmen bat adierazten dute lanen eskaintzan, lanen selekzio askatasun batean utzita. Emaitza hauek adierazten dutena da saria ez bada nabarmentze orduan barneko motibazioa gutxitzeko efekturik ez du izango .
Azkeneko baldintza mugatzailea da saria ukigarria bada. Sari ukigarriak, sariak, dirua eta janaria bezalakoak barneko motibazio baten jaitsiera sortzeko joera dute sari ez ukigarriak laudorioak eta hitzezko animuak bezalakoek bitartean ez dute emaitza horiek (Anderson, Manoagian, eta Reznick, 1976, Deci 1971, 1972, Swan eta Pitma, 1977). Beste era batean esanda, ikus ,entzun, dastatu, eta ukitu daitezkeen sariek barneko motibazio jaitsiera bat sortzen dute sari abstraktu eta sinbolikoek bitartean ez dute hori egiten. Hiru faktore mugatzaile hauek adierazten dutena da sariek ez dutela beti barneko motibazioa gutxitzen baizik eta barneko motibazio jaitsiera ematen dela gizabanakoaren hasierako barneko motibazio altua denean eta ekintza egiteagatik sari ukigarri bat edukitzeko espektatiba duenean.
Azken aldian sariaren prezio ikusezinaren jaia asko handitu da lanenganako etorkizunerako interesa eta atxiki plazera baino arantzago (Condry 1977, 1987; Condry & Chambers,1978 ; Harter,1978 ; Shapira,1976). Ikertzaile honekiko adostasunean, kanpoko orientabide motibazionala ez du bakarrik hurrengo barneko motibazioa gutxitzen baizik eta ere ikasketaren prozesuan gurutzatzen da. Orokorrean, kanpoko sariak ikasketarekin gurutzatzen zergatik ikasketaren prozesuaren arreta galtzen da eta hau bideratzen da saria lortzeko portaera ona lortzera. Dirudienez saria egiten duena da gizabanakoa domeinu ezarri saiatu beharrean saria lehen baino lehen eskuratzen saiatzen da. Barneko motibazioa duten gizabanakoekin zailtasun moderatuko lanak selekzionatzen dutenekin konparatu, kanpoko motibazioa duten gizabanakoek lan errazak aukeratzen dute zeren lan hauek sari azkarrak lortzeko probabilitate handiagoa dauka (Pittman, Boggiano eta Ruble, 1983). Gainera, lana egiten duten bitartean kanpoko motibazioko indibiduoek proklibeagoak dira tonu emozional ezkorretara (adibidez, frustrazioa) barneko motibazioko gizabanakoek baino (Garbarino,1975). Kanpoko sariek baita sormena ahultzen dute (Amabile,1983) eta egiten du jendea lan errazak hartzea ( Pittman, Emery eta Boggiane,1983). Ere aurkitu da kanpoko orientabide motibazionala kontzeptuzko ikasketa txarragoa dela ( adibidez, nota ona ateratzeko bakarrik ikastea ; Grolnick eta Ryan, 1985). Gainera, sariak ematen diren lekuan, produktu egokia lortzerakoan ekintza sarituei amaiera ematen zaio (Kruslanski, Stein eta Riter, 1977). Kanpoko sari bat ez dagoen lekuan ekintza bukatzeko erabakia gizabanakoaren behar psikologikoak hartzen du, hau da, barneko motibazioko ekintzak bukatzen direla kuriositatea beteta gelditzen denean edo domeinu on bat hartzen denean bitartean kanpoko motibazioko ekintzak bukatzen dira irizpide bat bete denean adibidez orrialde zehatzak irakurtzea azterketa gainditzeko (Coundry,1977, Condry eta Chamber,1978).

KANPO MOTIBAZIO PROZESUEN ALDERDI POSITIBOAK

Kanpo motibazioaren atal osoan zehar, argi dago zuzentzen den mezua: Pertsona batek portaera bat burutzeko beharrezkoa duen motibazioa areagotzeko, portaera hori positiboki errefortzatu beharra dago. Zenbait adibide fitxen ekonomia adibidez- baieztapen hau indartzeko eman ziren. Bestalde, 1ehen azaldutako gomendioek barne motibazioan eragin negatiboa ezan dezaketela adieraziz, atal honek zenbait ebidentzia aurkezten ditu. Nola jakin zein orientazio motibazionala den egokiagoa hartzea?
Gehienetan, gizabanakoaren hasierako barne motibazioa oso baxua denean, nahiago izaten dira kanpoko orientazio motibazionalak. Sariek, hau da kanpo motibazioak, hasieran aspergarria den eginkizunak interesa hartzea lor dezakete. Sari erakargarri baten aurrean gizabanakoak edozein eginkizunean parte hartuko luke. Bestalde, sarituak ez diren gizabanakoek, eginkizunetan parte hartzen dute, beraientzat duten barne erakargarritasun baxuan oinarrituz.
Kanpo orientazio motibazionala erabili baino lehen, Levine eta Fasnatcht-k ( 1974 ), sari emaileek eginkizunekiko barne balioa areagotzeko bideak bilatzeko gomendatzen dute. Hezitzaileek ere curriculuma interesgarriagoa izatea lor dezakete, haurrentzat interesgarriak ez diren ikaskuntza programak sartu aurretik; industriak lana interesgarriagoa egin dezake, Langileentzat erakargarria ez den lana errefortzatu aurretik; eta terapeutek jokabidea egokitzailea barne erakargarriagoa izatea egin beharko lukete, kanpo errefortzuak erabili baino lehen, jokabide ez egokitzaile adierazteko.

Bestalde, barne orientazio motibazionala kanpo orientazio motibazionala baino nahiago izaten da, gjzabanakoaren barne orientazio motibazionala altua denean. Gizabanakoak eginkizunean izango duen partehartzearen probabilitatea altua denean, sariak ez dira beharrezkoak gizabanakoak eginkizuna hasi edo errepikatzeko. Kasu horretan sariak beharrezkoa ez izateaz gain, barne motibazioa kanpo motibazioan bihurtzeko arriskua egon daiteke.
BARNE SARIAK
Kanpo sarien beharrak gabe eginkizunetan gozatzea lor badaiteke, galdera hau sor daiteke: Eginkizun bat barne motibazioaren oinarrian dauden faktoreak aztertu dira eta bi arlo osagarri zehaztu dira:
1.- Aktibitateen zenbait ezaugarri berez barne motibatzaileak dira. Zenbait aktibitate beste batzuk baino interesgarriagoak eta gozagarriagoak dira.
2.- Partehartzean, barne motibazioa errazten duten auto-pertzepzioak existitzen dira. Aktibitate batean beraien burua modu autodeterminatzaile, jakinnahi eta trebean auto-pertzibitzen duten pertsonek aktibitate berdina errepikatzeko joera dute.

AKTIBITATEAREN EZAUGARRIAK

6.2 irudiko ezkerraldeko marrazkiak begira itzazu. Zeintzuk dira (a) eta (b) zutabeetatik interesgarri eta deigarrienak? Bikote bakoitzean, zein marrazki begiratzen duzu denbora gehienez eta zein gutxienez? Orain 6.2 irudiko eskuinaldeko marrazkiak begira itzazu. Zein da gehien atsegin duzuna bost marrazkietatik eta zein aukeratuko zenuke zure egongelako tximinian zintzilikatzeko?

KONPLEXUTASUNA, BERRITASUNA ETA EZUSTEKOTASUNA

Subjektu arrunta bazara, segur aski denbora gehiagoz begiratu dituzula (a) zutabeko marrazkiak (b) zutabekoak baino, eta eskuinaldeko marrazkietatik 3 eta 4  izan dira atseginenak. Irudiko ezkerraldean, (a) zutabeko marrazkiak konplexu, berri eta ezustekoagoak dira; (b) zutabekoak berriz errazagoak, errepikagarriagoak eta aurreikusgarriagoak dira. Ikusiko dugun bezala, pertsonek denbora gehiago pasatzen dute estimulu konplexu, berri eta ezustekoenetan. Irudiaren eskuinaldean konplexutasun maila desberdinak dituzten marrazkiak daude; marra kopurua areagotuz doa. 3 eta 4 marrazkiak denbora gehiagoz begiratzearen arrazoia, erdi mailako konplexutasunak afektu positibo erdi mailakoa izatea bultzatzen duelakoaren printzipioan oinarritzen da (Heyduck eta Bahrick, 1977). 5. Marrazkia konplexuena da (beste marrazkiak baino marra gehiago dituelako) eta 1go marrazkia berriz sinpleena.
Marrazki oso konplexuek pertzepzio gatazka eta zalantza gehiegi sortarazten dute; marrazki sinpleek berriz, ez dute nahikoa zirikatzen. Bestalde, 3 eta 4 marrazkiek zalantza eta pertzepzio gatazka egokiak sortarazten dituzte, beraz intrintsekoki interesgarriak eta pertzepzioz atseginak dira (Berlyne, J 960; Heyduck eta Bahrick, 1977)
Estimulu konplexuen kasuan, estimulu eta gertakizun berriek jakin-nahi eta esplorazioa puntu gorenean daude Niagara-ko ur-jauziak lehenengo aldiz ikusten dituzunean edota zerrenda garrantzitsuetako azken abestia entzuten duzunean, baina lehenengo kontaktuaren ondoren, esplorazioa eta jakin-nahiaren jaitsiera handia ematen da.
Errepikapenak esplorazioaren jatsiera sortu duenean, zeharo desberdina den estimulu baten aurkezpenak (usaimena...) erantzun esploratzailea berriro piztuko da estimuluaren ezustekotasunaren ondorioz (Berlyne, 1957).
Suposatu ezazu, esperimentu psikologiko batean zaudela, eta bertan 9 buruhausgarri osatzea eskatzen zaizula. Buruhausgarriek 3 dimentsio eta 8 kubo dauzkate, forma desberdinak osatzeko manipulatu daitezke.
6.3 irudiak zure partehartzea eskatu ditzaken 2 egoera esperimental aurkezten ditu. "Irregularrena" (MsI) den baldintzan, 9 forma osatu behar dira buruhausgarriarekin, irudiaren goialdean agertzen direnak (kuboa, aulkia...). "Gutxien irregularra" (MnI) den baldintzan, buruhausgarrien zenbait forma errepikatzen dira, beraz, 3 formen sekuentzia 3 aldiz errepikatu beharra dago (Kuboa, “L”, “T”). 9 buruhausgarriak osatzerakoan, ze interes maila izan duten galdetzen zaizu. Probabilitate altuena, "irregularrena" den baldintzan osaturikoa interesgarri, berri eta ezustekoagoa izatea da.
Horregatik MsI baldintzakoek  jakinnahi eta interes altuagoa dutela diote buruhausgarrietan.
Konplexutasun, berritasun eta ezustekotasuna estimuluen patroien ezaugarriak dira. Estimulu bat beste batekin konparatu daiteke (6.2 irudian, konplexutasuna) edota estimulu bat iraganeko beste estimulu batekin konparatu daiteke (6.3 irudian, berritasuna eta ezustekotasuna). Konplexutasun, berritasun eta ezustekotasunak duen garrantzia barne motibazioan, bakoitzak ezaugarri berdinak dituela motibazioan, jakin-nahia eta interesa sortarazi eta esplorazioa, ikerkuntza eta manipulazioa bultzatuz, (Berlyne, 1960)
ERRONKA HOBEZINA
Mihaly Csikszentmihalyi, barne motibagarriak diren aktibitatetan interesatua dagoen ikertzailea da. "Jarioa" aztertu zuen. Jarioa, esperientzia orokorra eta barne motibaziotik sortzen da. .Jarioan, kontzentrazio maila altua dago, eta aktibitatearen inplikazio osoa ematen da. Jarioan zehar, pertsonaren jarrera esfortzurik gabe ematen da, bere gaitasunak eta aktibitatearekin elkarrekintza kontrolatzen dituela sentitzen du. Jarioa, barne esperientzia oso gozagarria denez, pertsonak aktibitatea errepikatzen du jarioa lortzearren.
Csikszentmihalyi-k jarioaren esperientziak aztertzeko, xake irakasle, eskalatzaile, dantzari, eta beste lanbidetako zenbait profesional aztertu zituen. Aztertutako aktibitateen arteko desberdintasunetaz gain, jarioa emateko beharrezkoak diren baldintzak finkatu zituen. Jarioaren aurrekaria desafio hobezina da: Aktibitate batek eskatzen duen zailtasun maila eta pertsonaren gaitasuna maila berekoak direnean ematen da. Eginkizunak gehiegi eskatzen badu, desafioa zailegia izango da eta eginkizunak gutxiegi eskatzen badu, desafioa errazegia izango da. Desafioak gizabanakoaren gaitasunen gainetik daudenean, antsietatea sortarazten du. Desafioak gizabanakoaren gaitasunen gainetik baina oso hurbil daudenean, kezka sortarazten du (antsietate maila baxuagoa). Pertsonak, aurkezten zaion desafioaren eta bere gaitasunen artean kongruentzia pertzibitzen duenean sortzen da jarioa. Pertsonaren gaitasunak desafioa baino altuagoak direnean, aspertu egingo da. Antsietatea, kezka eta asperraldia agertzen direnean ez da jarioa ematen.
6.4 Irudiak eginkizunaren zailtasunaren eta pertsonal abilitateen arteko harremanaren grafiko bat erakusten du eta aldi berean bi aldagai hauen arteko elkarrekintzaren ondorio afektiboak erakusten ditu. Betebeharraren zailtasunak pertsonal abilitateak gainditzen dituenean (A puntua), pertsonak kezkatzen dira; betebeharraren zailtasuna pertsonal abilitateei egokitzen denean (B puntua) orduan pertsonek fluxua sentitzen dute eta betebeharraren zailtasuna bere abilitate pertsonalak baino txikiagoa baldin bada orduan pertsonak gogaitasuna sentituko du. 6.4 Irudian agertzen den Csikszentmihalyiren eredua aplikatzen baldin badugu konplexuagoak diren arazo motibazionalei, txostenemaile nobelak senti dezakeen antsietatea eta ekoizpen linea batean lan egiten duen pertsona baten gogaitasuna ikusi ahal dugu.
 6.4 Irudiak A, B eta C hiru kasu hipotetikoen grafiko bategiten du ere mantsoki desafiatzailea den betebehar bati buruz. Irudi honetan, (A, B eta C) indibiduoak ezberdintzen dira eginkizunak suposatzen dituen desafioak betetzeko orduan beharrezkoak diren abilitate pertsonalei buruz dituzten diferentziengatik: A kezkatuta sentituko da eginkizunaren zailtasunak bere abilitateak gainditzen dituelako; Bk fluxua sentituko du bere abilitateen eta eginkizunaren zailtasunaren artean kongruentzia bat dagoelako eta C aspertuta sentituko da eginkizuna nahiko zaila ez delako. Jasandako kezka eta gogaitasuna ikusita A eta C kezka eta gogaitasunarengatik fluxura nola pasa al diren galdetu al dugu. Csikszentmihalyiren fluxu ereduaren arabera, kezka gutxitzeko, Ak bi aukera edukiko luke: eginkizunaren zaletasuna gutxitzea edo abilitate pertsonala hobetzea. Gogaitasuna leuntzeko, Ck eginkizunaren zailtasuna handitu beharko luke edo abilitate pertsonala gutxitu “desegokitzen”.Eginkizun batek suposatzen duen desafio bat berraldatzeko eginkizunaren zailtasun maila aldatu al da - matematikako buruketa ezberdinak aukeratuz, puzzle ezberdin bat aukeratuz edo atletismoko lehiaketa batean beste lagun bat aukeratuz. Eginkizunaren arauak ere aldatu al dira- denbora tarte zehatz baten barruan puzzle bat betetzera eginez edo tenis jokalari bati akats gehiago edo gutxiago permitituz. Abilitate pertsonalen manipulatzeari buruz, hauek praktikarekin hobetu al dira edo abilitate maila gutxitzeko eragozpenak sortu al dira, adibidez lasterketa bat egitea orkatiletan pisuak eramanez edo egitea nire ezkertiar anaiak egiten zuena txikitan tenisera jolasten eta ezkerreko eskua erabiltzea zen!
Csikszentmihalyiren ereduaren adibide espezifiko bezala eskiatzera joaten diren hiru lagunen adibidea hartuko dugu. Pistak maila desberdinekoak dira beraz nahiko lauak daude (pista berdeak),malda apur batekin (pista urdinak edo gorriak) eta oso zailak (pista beltzak). 6.4 Irudiaren arabera, hiru eskiatzaileak esperientzia maila ezberdina edukita, bakoitzaren esperientzia emozionalak ezberdinak izango dira pistaren arabera. Eskiatzaile nobelak fluxua lehenengo pistan sentituko du baian kezka eta antsietatea erdiko pistetan eta zailetan. Eskiatzaile esperimentatua fluxua erdiko pistan sentituko du baina gogaitasuna hasberri pistetan eta kezka pista zailetan. Eskiatzaile profesionalak fluxua pista zailetan sentituko du baina gogaitasuna hasberri pistetan eta erdikoetan. Hala ere, eskiatzaile bakoitzak fluxua senti dezake pista mota bakoitzean abilitate pertsonalaren maila eta pistaren zailtasun maila apropos egokituz. Eskiatzaile batek abilitate pertsonalaren maila gutxitu edo handitu dezake praktika edo desgaikuntzaren bitartez eta pistaren zailtasuna alda dezake oztopo batzuei aurre eginez edo oso poliki joanez. Eginkizunaren abilitate maila eta zailtasun maila egokitu ahal izana pertsonak desafio hobezinak sortzera bultzatzen ditu, hau da, barrutik motibatuak egoteko oportunitateak.
Csikszentmihalyiren ereduaren aplikazio praktikoak liluragarriak dira. Eredu honekin antsietatea, kezka eta gogaitasuna leundu al dira bi aldadagaietatik bat egokituz: eginkizunaren zailtasuna edo abilitate pertsonalak. Perspektiba honetatik, edozein aktibitate atsegingarriagoa egin al da.
Ondorioa. Lehenago aipatutako ikertzaileen ikuspuntuaren arabera, barrutik motibatzaileak diren aktibitateak ezusteko forma berriak dira, arreta eta kuriositatea erakartzen dutenak eta desafio ezin hobeak eta errendimenduko feedbacka aurkezten dutenak. Aldi berean aldagai guzti hauek ikasteko, Loftus eta Loftus-ek (1983) bideo- jokoen popularitatea ikasi zuten eta ondorio honen baieztapena aurkitu zuten. Bideo- joko ezagunenak (adibidez, “pac man”) pantaila ezberdinekin, (ezusteko forma berriek) jokatzailearen arreta guztia eskatzen zuten (atentzioaren eta kuriositatearen hartzea) eta abilitateko maila ezberdin aurrerakoiak sartzen zituzten (desafio hobezinen aurkezpena) eta berehalako errendimenduaren feedback argia ematen zuten. Ezaugarri hauek aurkezten ez zituzten jokoak ez ziren hain positiboki puntuatuak izan.
Auto-pertzepzioak
Jokaeraren ezaugarriak nabarmentzen duten barruko motibazioaren ikasketekin batera autopertzepzioetara seinalatzen dutenak daude. Barrutiko motibazioaren
norbanakoko auto-pertzepzioko fokatzeak Robert White-n (1959) tesitik garatu ziren, honek proposatu zuen barrutik motibatuak dauden jokaerak direla pertsonak parte hartzen duen horietan inguruarekin konpetente eta autodeterminantea bezala ebaluatu ahal izateko. Modu honetan, inguruko estimuluen ezaugarri zehatzei (erantzun arren, indibiduoek bere auto-determinazioa eta bere konpetentzia frogatzeko aukerak bilatzen dituzte modu aktibo eta intentzional batean. Pertsonek igeri egiten, margotzen, basket- era jolasten, ...ikasten dute bere abilitateak (edo "konpetentzia") frogatzeko eta bere kondukta propioak hasteko (“autodeterminazioa” jardutea).
Konpetentzia. Barruko motibazioak indibiduoak desafioak bilatzea eta gainditzea nahi izatea eragiten du (Deci eta Ryan, 1980). Feedbacka desafio hauei pertsonak ondo edo gaizki aurre egin dien arabera honek duen konpetentzia sentsazioan eragina du, beraz bere bizitzako gertakariak hasteko eta erregulatzeko gaitasunean (Bandura, 1982). Konpetentziako pertzepzioek sortarazten duten aktibitateak barrutiko motibazioak handitzen dituzte inkonpetentziako pertzepzioak sortarazten duten aktibitateek barrutiko motibazio gutxitzen duten bitartean (Deci eta Ryan, 1980, 1985).
Modu esperimentalean mezu bat transmititzeko, ikertzaile batzuk subjektuei feedback faltsuak ematen dizkiete, adibide bezala “buruhausgarri hauetan beraien errendimenduak media gainditu zuen” mezua (Harackiewicz, 1979, 1357.orrial.). Beste ikertzaile batzuk eginkizun esperimentala oso zaila balitz bezala aurkezten dute eta subjektuak benetan nahiko erraza dena beste eginkizun baten parte hartzera bideratzen dituzte (Arkes, 1979). Beste batzuk arrakasta/porrota tipoko manipulazio esperimentalak erabiltzen dituzte (Reeve, Olson eta Cole, 1985). Egindako manipulaziotik at, emaitza beti bera da: pertzibitutako konpetentziak barrutiko motibazioa handitzen du. Monetaren beste aurpegia da feedback negatiboak eta errepikatutako porrotak barrutiko motibazioa gutxitzen dutela. Feedback negatiboak inkonpetentzia inplikatzen duenez, ahozko feedback negatiboa jasotzen duten pertsonek barrutiko motibazio gutxiago aurkezten dute feedback positiboa edo ahozko feedbackik aurkezten ez duten pertsonek baino (Vanerand eta Reid, 1984).
Estabilometrika aktibitateko testuinguruan subjektu maskulinoekin burututako ikerketa batek barrutiko motibazioan pertzibitutako konpetentziak betetzen duen papera erakusten du (Vanerand eta Reid, 1984). Subjektuak heziketa fisikoko 84 ikasle bolondres ziren eta hauei komunikatu egin zitzaien estabilometrika aktibitate muskularra kirol errendimenduko aurresan on bat zela. Ikasleak aktibitate estabilometrikoarekin interaktuatzen zuten bitartean, esperimentatzaileak errendimendu positiboko feedbacka ematen zuen behin eta berriro ("badirudi oreka mantentzeko abilitate naturala daukazula eta zure errendimenduan ikusten da) edo errendimendu negatiboko feedbacka (“hau eginkizun erraza da, baina badirudi ez duzula aurrera egiten”). Edo errendimenduko feedbackik ez. Saiakuntza askoren ondoren pertzibitutako ikasle bakoitzaren konpetentzia eta hauek aktibitate estabilometrikorako zuten barrutiko motibazioa ebaluatu egin zen. Vanerand eta Reid-en ikerketan, ahozko feedbackak pertzibitutako konpetentzian aldaketa bat sortarazi zuen eta barrutiko motibazioan aldi berean.
Autodeterminazioa. Robert Whiten tesiren ostean, Richard de Charms (1968) postulatu zuen indibiduoak kausazko agenteak izateagatik ahalegintzen direla, kausako lehendabiziko fokua, edo bere jokaeraren sortzaileak. Pertsonak ahalegintzen baldin badira bere jokaerako agente kausalak izaten, orduan honek esan nahi du kanpo kontrolei behin eta berriro erresistitzen ari direla. De Charmsek autodeterminazioaren presentzia eta ausentziaren artean ezberdintasuna ilustratzeko (1968; De Charms, Carpenter eta Kuperman, 1965) jatorri eta peoi pertsonen metafora erabili zuen. Jatorri bezala, pertsonaren jokaera hautaketa pertsonalaren arabera dago peoi bezala kanpo kontrolen arabera dagoen bitartean, jolasa lana bihurtzen da, hasia beharrean, orientazio motibazionala barrukoa izatetik kanpokoa izatera pasatzen da. Unibertsitatera joateak espezialitate bat hartzeak edo klasera joateak hautapen pertsonal bezala, jolas-lana konnotazioak dituzte, unibertsitatera bidali izateak, espezialitate bat egitea aholkatzeak edo klasera behartua joan beharrak gurasoen esanetara beharra-lana konnotazioak dituzte. Kasu bakoitzean, aktibitatea berdina da baina jatorri pertsona baten bibentzia autodeterminaziorengatik eta barrutiko orientazio motibazional batengatik bereizten da, peoi pertsonaren bibentzia kanpo determinazioarengatik eta kanpoko orientazio motibazionalarengatik bereizten den bitartean.


No hay comentarios:

Publicar un comentario